Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 9

2015
‎5 Behin gizon espiritual bati entzun nion, ez zela harritzen bekatu astunean zegoenak egiten zituen gauzez, egiten ez zituenez baizik. Jainkoak bere errukiagatik gorde gaitzala hain gaitz handitik, bizi garen bitartean ez baitago hori baino besterik gaitzaren izen hori merezi lukeenik, betiko gaitzak amaierarik gabekoak dakartzalako.
‎Izan ere, arima bat egoera honetan balego ere, ez da fidatu behar bere buruagan erasora irteteko, aski egingo duelako bere burua babesteaz. Hemen beharrezkoak dira armak deabruetatik babesteko, eta hala eta guzti ere, ez dute indarrik haien aurka borrokatu eta hankapean hartzeko, gero esango dudan egoeran daudenak egiten duten bezala.
‎Honela da ohore gauzetan eta beste gauza askotan; ez beza uste izan berorrek aske garelakoan gauden guztiok, hala gaudenik, eta sekula ere ez da arreta galdu behar honetan; eta bere buruagan ohore puntu bat sumatzen duen edozein pertsonak, aurrera egin nahi badu, sinets biezat eta hauts beza lotura hau; izan ere, kate bat da eta ez dago limarik hura eten dezakeenik, Jainkoak eteten ez badu otoitzez eta geure aldetik asko eginez. Uste dut bide honetako lotura dela, eta harriturik nauka egiten duen kalteak.
‎Nire nebak etorri ziren eta nik haietako bati hainbeste zor diodanez gero, ez nuen galdu aukera harekin egoteko eta haren arimari eta barruko bakeari dagokienaz hitz egiteko, eta nekea eta nahigabea ematen zidan guztiak; eta hura Jaunari eskaintzen ari nintzela eta hori beharturik nengoelako egiten nuelakoan, gogora etorri zitzaidan nola esaten den gure Konstituzioetan urrutira gaitezela ahaideengandik, eta horretara behartua ote nengoen pentsatzen ari nintzela, esan zidan Jaunak: –Ez, ene alaba, zuen institutuak nire Legearen bidetik joan behar dute eta ez besterik?.
‎ez dutela hartaz berehala gozatzen. Baina, ni beti egon naiz sinetsirik ez zaiela faltako, izan ere, limosnakoak diren beste monasterioetan Jaunak haiei eman diezaietela egiten badu, hemen beste horrenbeste egiteko iratzarriko ditu edota baliabideak emango manten daitezen. Hala ere, era honetakorik bat bera ere egin ez zenez gero, batzuetan erregu egiten nion, Berak nahi izan zuela fundazioa egitea eta, lagun zezala erremediatzen eta izan zezatela behar dutena, eta ez nuen handik alde egiteko gogorik, mojaren bat sartzen zen ikusi arte.
‎Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte. Kontuan izan ez dezatela jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez daitezela izan.
‎Berorren gorentasuna, Jainkoaren maitasunagatik, saia bedi baimena lortzen. Uste dut hobe dela gobernariari ez aipatzea niretzat denik, moja oinuts hauen etxerako dela baizik, eta dauden tokian daudela egiten duten mesedea esan dezatela. Malagóngoengatik behintzat, Jainkoari eskerrak, ez dugu galduko, eta ikusiko du berorren gorentasunak zein laster izango duen mirabe hau han, dirudienez, Jainkoak elkarrengandik ez gaitezela urrundu nahi du eta.
‎Beraz, aitortzen dut oso ados nagoela eta neure gogo betean ordaindua eta emana izan zaidala. ...uko egiten diot neure aldeko innumerata pecuniaizeneko legeari; kontuetan okerrik eta iruzurrik ez dela egon ziurtatzekoari eta honetaz zuzenbidean hitz egiten duten gainerako legeei; horietako batek dio, eskribauak eta gutunaren lekukoek ikusi egin behar dutela nola entregatzen diren diruak, urre nahiz zilarretan edota haien balio bereko gauzatan; eta beste legeak dio, gizon oro behartua dagoela egiten duen ordainketa egiaztatzera, bi urteko epearen barruan, baldin eta hartzen duenak halako eskubideei uko egiten ez badie. Eta, honela, nik uko egiten diet, eta berariaz hitzematen dut uko egitea?
‎Hitz gozo hauek gorde itzazue zeuen Senarrarentzat, Harekin luzaro egon behar baituzue, bakarrean egon ere; orduan guztiaz baliatu duzue, bada, Haren Maiestateak jasaten ditu, baina hemen hain erabiliak direnez gero, ez dute bihotza hainbeste ukitzen Jaunarekin gaudenean; eta horretarako ez bada, ez dago zertan erabilirik; oso emakumeena da hori, eta nik ez nuke nahi, ene alabak, ezertan halakoak izan zaitezten, ezta hala ager zaitezten ere, gizaki kementsuak izan zaiteztela baizik: izan ere, emakumeek berei dagokiena egiten badute, Jaunak guztiz kementsu bihurtuko ditu, gizonak harritzeraino. Eta zein erraz zaion hau Haren Maiestateari, ezerezetik egin baikaitu!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia