2010
|
|
Egun batean, baina, alferrik nenbilela iruditu zitzaidan: ..., nik bakarrik nekièn lekuan; Jainkosa batek sagar bat oparitu zidan, eta nik opari hura toki sekretu batean gordeko nuen, garai bateko zaldunek Grial Santua bezala; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo
|
egiten
gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten ni... –Izan dadila sagar hau, Jauna, ez denboraren mendeko, baizik eta betiko, Helenari diodan maitasuna bezala?; sinetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on bat nire asmo onen aurka azaltzea?; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintzen ordu batzuetan, eta gaua ere ez nuen ongi igaro; izan ere, zer ari zitzaidan Guztiahalduna esaten?; nire maitasuna eder hasi zela, baina gero usteltzera egingo zuela?; harik eta pentsatzen hasi nintzen arte aita on batek beste arrazoi bat behar zuela, nik une hartan ezin ulertu nuena eta biharamuneko lehen orduan aurkitu nuena, esnatu bezain laster?
|
|
Egun batean, baina, alferrik nenbilela iruditu zitzaidan: ..., nik bakarrik nekièn lekuan; Jainkosa batek sagar bat oparitu zidan, eta nik opari hura toki sekretu batean gordeko nuen, garai bateko zaldunek Grial Santua bezala; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo
|
egiten
gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten ni... " Izan dadila sagar hau, Jauna, ez denboraren mendeko, baizik eta betiko, Helenari diodan maitasuna bezala"; sinetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on bat nire asmo onen aurka azaltzea...; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintzen ordu batzuetan, eta gaua ere ez nuen ongi igaro; izan ere, zer ari zitzaidan Guztiahalduna esaten?; nire maitasuna eder hasi zela, baina gero usteltzera egingo zuela?; harik eta pentsatzen hasi nintzen arte aita on batek beste arrazoi bat behar zuela, nik une hartan ezin ulertu nuena eta biharamuneko lehen orduan aurkitu nuena, esnatu bezain laster...
|