Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2000
‎Bere bizitzako azken zatian, Perls ek beste edozerekin baino gehiago ametsekinlan egiten eman zuen denbora gehiena, bere Gestalt Therapy Verbatim liburuanikus daitekeenez. Liburu hau bereziki ametsen lanketan oinarritzen da.
‎Baina derradan ezen, Pedro Huizik bere fresko hura egiten eman zuen denboraren azken partean, aita eta Mattin harat eta honat ibili zirela, anaia negozioen munduan treba zedin eta aitzina; ni, berriz, kasik ez nintzen denbora hartan jauregitik atera, eta osaba are gutiago bere dorretxetik: horregatik, aita etorri zenean, eta erran zuenean ezen freskoaren inauguraziorako osaba Joanikot ere gonbidatu behar zuela, urduri jarri nintzen.
2001
‎Atzera eta aurrera ibiltzen zuen mingainarekin jolasean eta konbentzituta zegoen txikleak goizero zapore desberdina zeukala. Puxikak egiten ematen zuen eguna, beti bere pentsamenduetan galduta. Haurra zen oraindik nire biloba hura, baina ez nik uste beste.
2004
‎Hotelaren kudeatzaileak, Consuelo MacMurrayk, azaldu duenez, Ana de Lansos y Menendez izena zuen emakume hark, eta alargun geratu zen gazte zelarik; senarrak, kapitain espainiar garrantzitsua bera, holandarren aurkako borrokan galdu zuen bizia. Emakume gazteak bizitza guztia otoitz egiten ematea deliberatu zuen, eta, oinordetzan dirutza handia hartu zuelarik, komentu zoragarri bat eraikitzeko agindua eman zuen. Mojek 250 urtez jardun zuten erlijio lanean, eta 1903an utzi zuten eraikina.
2005
‎Abioien burrunbada ta abiada zituelarik beti buruan, paperezko abioitxoak egiten hasi zen klaseetan. Eta paperezko abioitxoak egiten eman zituen klaserik gehienak. Eta paperezko abioitxoen abiadore egin zen.
‎Maiz galdetu didate zergatik ez ditudan euskal eleberrien kritikak egiten, euskal literaturaren katedraduna izanik eta urte askoan euskal liburu klasikoen kritika egiten eman arren. Arrazoia hauxe duzu:
2006
‎margolanak, serigrafiak, litografiak... Batez ere mitoen erretratuak paratu dituzte, horiek egiten eman baitzituen azken urteak. Franz Kafkarenak zein Albert Einsteinenak.
‎Eskaintzen dituzten zerbitzuen tarifak kontsumitzaileek ikusteko moduko leku batean jartzeari dagokionez, ez betetze maila %50etik %24, 6ra jaitsi da; %10, 3k ez du etxebizitzaren planoa ematen, aurreko urteko %20aren aldean, eta %8, 5ek ez du etxebizitzaren kokalekuaren plano orokorra ematen; aurreko kanpainan, aldiz, %20k ez zuen ematen. Azkenik, esan behar da %8, 4k ez duela etxebizitzen prezio osoa erakusten; aurreko kanpainan, ordea, ikuskatzaileek egiaztatu zuten higiezinen agentzia guztiek erakusten zutela; %8, 2k ez dute fakturarik egiten emandako zerbitzuengatik (%33, 3 2005ean), eta %7, 8k ez ditu jasotzen etxebizitza Jabetza Erregistroan inskribatzeari buruzko datuak, aurreko %10aren aldean. Informazioa Etxebizitza bat erosteko orduan kontsumitzaileek dituzten eskubideen berri emateko, Ekonomia eta Herritarren Partaidetzako Gobernuko areak “Kontsumitzaileak etxebizitza berri bat erosi aurretik jakin behar duena” liburuxkaren 4.000 ale banatu zituen urte honen hasieran.
‎Neilak mobiletik deiak egiten eman du denbora, nire atzean kukutzen zen ez ikusteko goikoek. Hatz batean zauri gaiztotu bat dauka, ez dauka botika erosteko dirurik.
‎Lan relazionala egiten eman dugu goiza.
2007
‎Espainiako nerabe internauten interes nagusietako bat musika da, euskal adituek gehitu zutenez. Datuen arabera, Europako adingabeen %90ek nabigatzen eta bilaketak egiten ematen du denbora; %70ek berehalako mezularitza eta posta elektronikoa erabiltzen ditu; hamarretik seik musika eta bideoak deskargatzen ditu, eta %32k txateatzen du. Jarduera horren ondorio kulturalak dira adin txikikoek %31 murriztu dutela irakurketa denbora, eta %40, telebistarako gordetzen zutena, eta %50 handitu dutela musikarako aisialdi espazioa.
2008
‎Halako arritmia izateko probabilitatea handitu egiten da ariketa fisikoa egiten emandako orduekin.
‎Bizitza osoa gerra egiten eman zuen Okendotarra
‎Lehenengo arratsaldea pastelak egiten ematea etxera heltzeko modu goxoa iruditu zaio Hermanni. Museo bat eta Unibertsitate bat dituen hirian lanean egon den denboran ez du antzekorik egiterik izan.
‎" Tiro ariketak egiten eman genuen arratsalde osoa, Abbadie gaztelu inguruko basoan. Arboletan ituak egin eta apustuak egiten, tiro eta tiro.
‎Antigona hartu eta zabaldu egin dut. Irakurtzen hasi nuke, zalantza egin dut, hala ere, ikasturtea doktorego ikastaroak egiten ematea xahutzea ote den gogoan. Aitarengatik ez balitz, etxean izanen nintzen, edo dendan amari laguntzen.
‎Baina lehenengoaren handitasunaz eta bigarrenaren edertasunaz luze mintzatzen dira bidaia liburuak eta nik ez dut Txinako monumentuei buruzko liburu bat idatzi nahi. Gainera, zer nahi duzue nik esatea, ez genien jaramon handirik egiten ematen zizkiguten azalpenei, nahikoa lan bagenuen gure alabei kasu egiten eta. Aukeran nahiago dut gordetako sentsazio zein oroitzapenen hariari tira egitea ezen ez monumentu haietan ateratako argazkiak deskribatzea.
2009
‎Elosuko Olerriaz auzoan dago museo hau, Araban. Bertako gidari eta irakasle ez ezik, bestela ere, zeramika egiten ematen ditu ordu gehienak Blancak. Tornuaren aurrean jarri, eta pitxerrak, platerak, katiluak, loreontziak... era guztietako piezak eginez.
‎Zirkulazio istripu batean hiltzat jo zuten 59 urteko gizonezko brasildar bat bere ehorzketan agertu zen, bizirik, gau osoa parranda egiten eman eta gero, Brasilgo hedabideek informatu dutenez.
‎Bizitza osoa lan egiten eman ostean jendeak erretiroa hartzen du 65 urte betetzerakoan. Baina 66 urte dituen arren, Pablo Milanesek ez du erretiroa hartzeko batere gogorik.
‎Adibidez, erosketaren bat edo dena delakoren bat zela-eta konturen bat ateratzeko eskatzen genizunean, han jartzen zinen zu zeure txokoan, txintik ere esan gabe, koadernoa eta lapitza hartuta. Lanean ari ginela beti izaten genuen piztuta irratia, gutxi batzuetan izan ezik; gutxi horien artean zeuden etxerako lanak eta eskatzen genizkizun kontuak egiten ematen zenituen tarteak. Kontua ateratakoan, irribarretxoarekin etortzen zinen guregana.
‎Papera jaten zuela ematen zuen. Papera handik hona eta hemendik hara garraiatu besterik ez zuela egiten ematen zuen. Papera eta paper gehiago.
2010
‎Ez du apenas lagunik, eta anaiarekiko harremana ez da batere ona. Bortitza da Nick, kulturismo egiten ematen ditu orduak, barruan duen amorru guztia ateratzeko modu bakarra du hori. Gainerakoan, alkoholarekin arazo larria du.
‎Donostiako EUTGn euskal filologiako ikasketak egiten eman zenituen urteak, 1977tik 1982ra artekoak, bereziak izan zirela diozu liburuan. Haiek markatu zuten, neurri handi batean, zure geroko ibilbidea.
‎gaudenean, irakurtzen eta bere gauzak egiten ematen du.
‎haurrak doan ostatu har dezakeen (edo tarifa murriztuekin), eta prezioan gosaria, bazkaria edo afaria sartzen diren, konpentsatzen duen jakiteko. Bata edo bestea aukeratu aurretik, ez dago soberan denbora bat kontuak egiten ematea. Apartahotelak ere interesgarriak dira, sukaldeko etxetresna elektrikoekin hornituta daudelako eta etxeko otorduak eta jatetxeren baterako irteera puntualak txandakatzeko aukera ematen dutelako.
‎Zurean egindako lanak, larruzko oinetakoa, zilarrezko bitxiak, xaboi eta lurrin naturalak, eskuz egindako arropa, birziklatutako paperarekin egindako produktuak, eztia… Patxi Fuertesek bere buruhandi eta kiliki tailerra ere Leitzako plazara hurbildu zuen. Hernaniko Gorka Setienek idortutako loreekin txartelak eta postalak nola egiten diren erakutsi zuen eta Leitzako Liñu Putzu taldekoek ehoziri lanak egiten eman zuten goiza.
‎BIHARAMUNEAN paperak gora, paperak behera ibili da Julen: Inem eko bulegoan langabezia saria kobratzeko, telefono finkoa zein mugikorra berriz ere martxan jartzeko eta beste hainbat kontutarako buruzpideak egiten eman du goiz osoa; eskualdeko Eroskin erosketak egiteko ere aprobetxatu du gero: janaria, garbiketa gaiak eta etxean behar dituen beste hainbat gauza, bezperako garbialdian egindako inbentarioaren arabera.
2011
‎Lege proiektu berriak esaten duenez, karrera amaitua duten ikasleek enpresetan formazio programak edo ikerketa programak egiten ematen duten denbora aintzat hartuko da kotizaziorako, baina bi urteko mugarekin.
‎Horiexek izaten dira garestienak, zeren lehen minutuan kobratzen baitute, hitz egiten emandako denbora ez ezik, baita deia ezartzea ere.
‎IBON. Ez naiz kexatuko. Nire ikaskide batzuk fotokopiak egiten ematen dute eguna!
‎Gure emazteei (Maria Paz eta Maria Pilar) eta gure seme alabei (Maria Victoria, Miguel, Carlos, David, María, Santiago eta Miguel) eskaintzen diegu lan hau. Laguntza, elkarlana, parte hartzea, adorea eta beste hainbat bertute ikasi ditugu haiengandik, eta eskerrak ematen dizkiegu, lan hau egiten eman dugun denbora guztian gurekin hain ulerbera izateagatik.
‎Lehenengo atala nire ikerketa gauzatzeko beharrezkoak nituen informazio iturrien bilaketa egiteari eskaini diot. Horrela, hilabetea, Medemen inguruko artikulu, liburu eta filmen inguruko dokumentazio lana egiten eman dut, nire ikerketa gauzatzeko ahalik eta baliabide gehien izateko eta gero nire ondorioetara iristeko.
‎Markatua utziko zuen bizipen horrek nobela oniriko bat idaztera eraman zuen, Mi primer día izenburuarekin. Trantze horren ondoren denbora gehiena kirola egiten eman zuen, batez ere atletismoa, non etorkizun oparoa izateko aukera izan zuen, 76ko olinpiadetara joateko bekadun izatea ia lortu zuenean. Hemezortzi urterekin Soriara joan zen psikiatra izateko asmoarekin baita bizitza bere obsesioetako batera zuzentzeko ere:
‎Ikasteko teknikak tartekatzea: bi ordu jarraitutan memorizatzea edo lanaldi osoa laburpenak eta eskemak egiten ematea nekatu egin daiteke ikaslea, eta bere zereginetatik bereiztea eragin dezake. Hori saihesteko, komeni da lan saio berean hainbat ikasketa teknika konbinatzea, jolasteko eta ikaslearentzat interesgarriago egiteko.
‎Eguraldiak ere ez zuen lagundu. Gau guztia euria egiten eman zuen eta nik ez nuen sirarik ez txubaskerorik hartu. Bustita... nahiko gogorra egin zitzaidan.
‎LAB sindikatuak azaldu duenez," nagusien presioen ondorioz", langileetako batzuek" amore eman eta gutxieneko zerbitzuan egokitutakoa baino gehiago egin zuten lan". Beste batzuei, berriz," gutxieneko zerbitzuen lan orrietan jasota ez zegoena egiten eman ez zuten denboraren ordaina kendu diete soldatatik". Ildo horretan, sindikatu abertzaleko ordezkariek greba egiten duten langileen eskubideak" zorrotz" errespetatu behar direla ohartarazi diete Metro Bilbaoko zuzendariei.
‎Biderako prestakizunak egiten eman nituen ondorengo egunak eta, horretan nenbilela, Isabel, behargina ikusi nuen azokatik etxera bidean. Birritan pentsatu gabe, harengana joan eta hauxe esan nion:
‎Handik gertuko cornettaro batera joatea bururatu zitzaion. Gau osoa cornetto ak egiten ematen zuen gizona ongi ezagutzen zuen eta bazekien horrek, behar izanez gero, lagunduko ziola. Arkupeak atzean utzi eta plazatik atera zen cornettaro rantz.
2012
‎Zinera noa. Kalkuluak egiten eman dut aretora sartu artekoa. Hogei bat lagun gaude zain.
‎Masterra bukatu eta lantxoak egiten eman zituen bi urte, freelance moduan. Baina ekonomia okertzen hasi zenean ohartu zen segurtasun ekonomikoak ematen zion lasaitasuna gutxietsi zuela eta, hortaz, lan bila hasi zen.
‎Urriaren 1etik 24ra. Egun horiek guztiak itsasontzira joan etorriak egiten eman nituen, ahal nituen gauza guztiak handik atera, eta alen gainean itsasbazterrera eramaten, itsasaldiaz baliatuta. Egun horietan ere euria sendo egin zuen, noizbehinka ostarteak izan ziren arren, baina bazirudien hura euriteen garaia zela.
‎Azaroak 7 Eguraldiak hobera egin zuen. 7, 8, 9, 10a eta 12ko zati bat (11 igandea baitzen) aulkia egiten eman nituen, eta, lan asko egin ondoren, nola halakoa egitea lortu nuen; egiten aritu nintzen bitartean, ordea, zenbait aldiz desegin nuen, ez bainuen erabat gogokoa.
‎Azaroak 14, 15, 16 Hiru egun horiek kutxa edo kaxa karratu txikiak egiten eman nituen, libra bat edo gehienez bi libra gordetzeko edukiera zutenak, eta horrela sutautsa bertan sartu, eta ahal izan nuen era babestuenean eta elkarrengandik bereizienean kokatu nituen. Hiru egun horietako batean txori handi bat harrapatu nuen.
‎Ume gaixoa. Otoitz egiten eman dut gau osoa. Ea lehenbailehen azaltzen den.
‎Erabiltzaileei gustatu egin zaie. Izan ere, irakasle gehienek diote ez daukatela denborarik ikasmateriala sortzeko eta beraz, bakoitzak materiala egiten ematen duen denbora beste batzuentzat baliagarria izatea eta besteek egindakoa norberak erabili ahal izatea asko baloratu dute. Erabiltzaile batzuk badabiltza beren saiakerak egiten, ariketak prestatzen eta abar.
2013
‎Ez, neure kabuz. Luma aldizkariko hitz gurutzatuak hartu, eta hortxe aritu naiz azken asteetan, horiek egiten ematen nuen denbora neurtzen. Gainontzean, ez dut ezer berezirik egin.
‎Gogoratzen naiz gau batean, zuk aldatu gizartea, nik gizakiaren bihotza aldatuko dut?, esan niola zure aitari. Beste garai batzuk ziren, geure artean lubakiak egiten ematen genuen denbora. Geroago sartu nahi izan nuen erakundean, baina ez nuen probarik gainditu, esan nion.
‎–Gaztetan helburuei bakarrik begiratzen genien, hain geunden haien ederraz itsututa, hain ginen haizeak bezala ginderamatzan zorion izenik gabeko baten mendeko. Orain egindako albo kalteen kontaduria egiten ematen ditut orduak, jarraitu zuen, eta isiltasun mingarri batean murgildu zen berriro.
‎–Erakundeko militanteen jarraipena egiten eman ditut bizitzako urterik onenak, eta mundua haien begietatik ikusten ikasi nuen, neurri batean neure ikuspegia ezabatzeraino. Ezinbestekoa nuen hori, gertakariei aurrea hartzeko.
‎Txakurrarekin edo hiritik urrun bizi diren txakurrekin bizi direnek, adibidez, txakur edo beagle batekin bizi direnek, atsegin eta eskuzabal jokatzen dute. Bestalde, animalia terrierreko edo laneko animalien jabeek, beste pertsona batzuk zaintzen edo lan zehatzak egiten ematen duten txakurrek (adibidez, erreskate txakurrak edo harburu laguntzaileak) enpatiaz gozatzen dute, besteen sentimenduak hobeto ulertzeko. Harburuen eta pertsonen arteko maitasuna Txakurrak eta pertsonak maitemintzearen kimikaren zati bat partekatzen dute Normala da, baldin eta, elkarrekin bizitzea pentsatzen dugunean, guri zerbaiten antza duen bat bilatzen badugu.
‎Aita Garcesek eta Aita Eixarchek bertan geratu behar zuten, inguruak esploratzen, Anza bere eginkizuna beteta itzuli arte. Hala bada, haientzako eta hiru interprete eta hiru zerbitzarirentzako estalpea egiten eman zituzten hurrengo egunak, eta lau hilabeterako hornigaiekin utzi zituzten. Estalpe huraxe izan zen zurien lehen kokalekua Yuman.
2014
‎4) Giza baliabide urriak dituzten udalerri txikiei erosketetan eta kontratazioan ingurumen irizpideak txertatzeko aukerak ematea. 5) Udalerriko langileek erosketak eta kontratazioak egiten ematen duten denbora murriztea. 6) Lizitazioak egitean segurtasun juridiko handiagoa izatea.
‎Berehala egin zuen harremana Anttonekin, beharbada Anttonek Nagore gustuko zuelako, eta lehen gaua hari buruzko galderak egiten eman zuelako: nolakoa da?, zer egiten du?, zer jaten du?, zer du gustuko?
‎Poliziaburua galdezka hasi da, nork ote dituen eskuburdinetako giltzak. Polizia handienak dauzka, goiza txantxak egiten eman duen batek. Denak begira ditu aitak jantzi denean.
‎Planik ez duzula egiten ematen du.
‎Tira, Modern Familyz hitz egiten eman nezake egun osoa, baina badakizu zergatik zauden hemen?
2015
‎«Hitzik ez dutenekin pelikulak egiten eman ditut hirurogei urte, gehienbat kolonialismo eta kapitalismo basaren ondorioak pairatzen dituztenekin. Betidanik izan dut erresistentziarako espiritua pizturik».
‎Entzun nionean, gure Guraso santuen irudia etorri zitzaidan gogora. Honelako biziera egiten eman zituen zortzi urte. Trentoko Kontzilio santua etorri eta eremutarren Ordenak murrizteko agindua eman zuenez gero, Erromara joan nahi zuen, horrela egoten utz diezaioten baimena eskatzera, eta nik hitz egin nionean ahalegin horretan zebilen.
‎Hau egiten eman dezaket eguna.
‎Hirugarren, Lionel Petriacq, baionesa bainan Azkaingo elkarte baten kide dena eta sei urtez segidan lehen sailkatua zena... Denboraren aldetik, goiengoa(" 30' 25") ez dute hautsi, irabazleak bidearen egiten eman ditu 33 minutu, segundu bat eskas. Emaztetan lehen sailkatu da Emilie Rodrigues miarriztarra.
2016
‎Alberto iritsi zenean, gauzak aldatu ziren, eta oso inportantea sentitu nintzen. Kirolean ondo ibiltzen nintzen eta kirola egiten ematen nuen denbora guztia. Korrika egitea maite dut, eta gogor saiatu naiz.
‎Bakoitza bere gelan kokatu eta zerbait (ez askorik) bazkaldu ondoren, inguruak ezagutzen eta hitz egiten eman genuen arratsaldea. Ezin esan alferrik galdutako orduak izan zirenik, taldearen kohesioa sendotzeko lagungarri izan baitziren, nolabait.
‎diru pila edo diru eza ez dira aski aurretik bizitza luzea duenaren bihotza iluntzeko; aberriaren ilunaz denez bezainbatean, aldiz, Jaurlaritzaren barnetegian ezagutu berri dituen gazte bipilen sua eta garra ikusita, ziur da luze baino lehen lortuko duela Euskadik bere askatasuna, gerra aurretik zuena ez ezik, lehendik amestutako askatasun oso eta erabatekoa; bestelakoa da Begoñaren ilunaldia: izan ere, Parisa bizitzera joan diren honetan, alde handia baitago bere adineko gazte sasoiko eta osasuntsuz inguraturik egon, Donibane Lohizunen zegoen bezala, ala ganbara kaxkar batean egun osoa amari konpainia egiten eman, orain eman behar duen bezala, kale jendetsuen, jende aldraren eta hizkuntza arrotzaren beldurrez Elorrioko emakume hau ez baita ausartzen inora joaten alabarekin ez bada, eta alabarekin izanda ere nahiago du galdutakoaren doluz eta damuz lantua jotzen aritu, egunero ari den bezala, ezen ez begi aurrean dituzten berritasun eta era guztietako bitxikeriekin alaitu, Begoñak nahiko lukeen antze... Zaharraren oroimina eta gaztearen bizimina, bizia bera bezain zaharra den alegia, hemen luzatzen eta xehatzen ibiltzea merezi ez duena.
‎ikasketak egiten eman ondoren,
‎Berriro? Xbel patata tortilla goxoa egiten duzula esan nizun, baina hortik aste osoa gauza bera egiten ematea?
‎2ttorri egiten ari nintzaion buzoarekin ez nengoen bat ere konforme, kito, akabo artilea eta akabo puntua egitea! Ez ditut ba opor guztiak artilezko arropak egiten emango, ezta?
‎Mutilek ikusten badute hitz egiten ematen duzula denbora, errespetua galduko dizute. (etenaldia) Gogorra izan behar duzu, zuk dakizun bezala?
‎Hamar urte munduan zehar goi mailako ikasketak egiten eman ondoren, ingeniaritza multinazional ospetsu bateko Ikerketa eta Garapen Sailean ari zara lanean. 2.500 jasotzen dituzu hilean.
‎> Gogor ari dira erregionalistak' aldaketaren gobernuaren' aurka: euren jardun politikoaren %80 exekutiboari galderak eta kritikak egiten ematen dute. > Hamabost eserleku badituzte ere, oraindik ez dute lege erreformarik planteatu.
‎Bartzelonatik atera ginen igande goizean eta egun hori itsasontzian igaro genuen. Hurrengo goizean Nizara iritsi ginen eta han turismoa egiten eman genuen egun osoa Hurrengo egunean Genoara joan ginen, Italiara, eta egun osoa egon ginen hiria bisitatzen eta, eguna bukatzean, Bartzelonara bueltatu ginen. Kruzero motza izan zen baina oso bizia gauza asko egin genituelako.
‎Uda txiroentzako etxe iraunkorrak egiten eman du.
2017
‎Goranek 11 urte zituenean, gutxi gorabehera, gero eta gutxiago egoten zen nirekin, beste gauza batzuk egiten ematen zuen denbora eta ez ni zaintzen eta besarkatzen lehen egiten zuen moduan (orduantxe hasi zen nire bizitzaren etaparik txarrena, tristeena... oso txarto pasa nuen, bai horixe... eta izugarrizko depresioak izaten hasi nintzen).
‎Bi itzal gara orain, osaba, esan nion. Eta izaretan proiektatzen ziren formekin antzerkia egiten eman genuen arratsa. Txori bat naiz, txori bat.
‎Goldsmith pozik zegoen. Gogoko duela uste dut esamesen erdigune izatea, baina klasearen norabidea aldatzen saiatu da eta, bertsolaritzaren auzira etorriz, gaiaz hitz egiten eman dugu ordu laurden bat. Sarean bertsolaritzari buruz dauden irudi ugariak gainetik begiratu ditugu lehenik, tartean BECeko final batekoak, zeinetan txapelduna ageri zen bere zortzigarren edo bederatzigarren txapela buruan zuela, irribarre maltzur bat ezpainetan eta hezetasuna begietan.
‎Lan bila hasi nintzen hemen, nire lekuaren bila. Literatur itzulpenak egiten eman nuen garai bat, euskarazkoak alemanierara itzultzen. Euskara ikasia bainuen aurretik, eta Euskal Herrira etorri nintzenean euskaraz banekien.
‎– Ilobak erakusten dizkit irudien inguruan han eta hemen esaten eta idazten direnak, eta atsegina zaigu horiek umorez komentatzea. Ezagunagoa egingo nau neure margolanak suntsitzen emandako ordu laurdenak, haiek egiten emandako 40 urteek baino. Arteak oso berea izan du beti ironia hori.
‎Haur baten jaiotzak dakarren kaosa konpentsatu aldera edo etorri ohi den konfort esparrua zabaltzeko premiarekin auto handiagoa etxe garbiagoa bizi ohitura osasuntsuagoak errenkadan sartuko litzatekeen gizon neurritsuagoa konbinaketak ere izango zuen zerikusirik agian, gogoratzen ahalegintzen da. ...rikalduko zuen paper silikonatua egiteko enpresa martxan jartzen ari zen garaian egunak eman zitzakeen ausente haragiz zein gogoz, eta zegoen bakanetan Ixabelek berarekin estropezu egiten zuen harengandik hitzen bat atera asmoz, ez zegoenean egongo balitz erabiliko ez lukeen gozotasunarekin hitz egiten zion, bainutik egongelara (“Eskerrak iritsi zaren, amore, egun osoa onomatopeien bidez hitz egiten eman dut, zoratu egingo nintzela uste nuen”), sukaldetik logelara (“Gggamon! ”). Bakarrik sentitzen zela, Administrazioa eta Finantzak ikasketak berrartu zituela, haurraren zaintzarekin txandakatzen zituela estudiante orduak.
2018
‎Eguneko 24 orduak hirutan banatzen ditugu, omen: 8 lanean (lana dutenen kasuan, jakina), 8 familian edo lagun artean, eta bertze 8 lo egiten ematen ditugu. Lo gaudelarik ezer guti egin daitekeenez, bertze hamasei orduak hartu dira kontuan:
‎Haren izakiek Donostiako Udal Liburutegiko ekitaldi aretoa hartuko dute. Arteagak horiek asmatzen eta panpinak egiten ematen du denbora; artista autodidakta da, eta panpina maitagarri bezain beldurgarriak egiten ditu denetariko materialarekin. «Inor axolagabe utziko ez duen erakusfilm bat» egitea da artistaren helburua.
‎Ni erretiroa hartzekotan nengoen. Fabrikan egin nituen azken urteak bulego lanak egiten eman nituen, eta haietako batean, Erandioko saltoki handi batek egindako eskaria iritsi zitzaigun.
‎Egun osoa elkarrizketak egiten eman ostean iritsi da bere une handia, eta zinemazaleek ez dute hutsik egin, DeVitoren sarrera txalo zaparrada handi batekin babestu dute-eta. Saria eman dion Juan Antonio Bayonak bere ibilbidea errepasatu eta gero," zinemako izar handi” baten aurrean gaudela azpimarratu gura izan du.
‎Gonbidapen bat egiten emanen diot amaiera lantxo honi: ea ikertzaileren batek hartzen duen bere gain lan monografiko bat," Konkista urteetako Iruñea hura" ahalik eta zehazkien denoi ezagutarazteko.
2019
‎Baina lehenengoaren handitasunaz eta bigarrenaren edertasunaz luze mintzatzen dira bidaia liburuak eta nik ez dut Txinako monumentuei buruzko liburu bat idatzi nahi. Gainera, zer nahi duzue nik esatea, ez genien jaramon handirik egiten ematen zizkiguten azalpenei, nahikoa lan bagenuen gure alabei kasu egiten eta. Aukeran nahiago dut gordetako sentsazio zein oroitzapenen hariari tira egitea ezen ez monumentu haietan ateratako argazkiak deskribatzea.
‎Bai, horrela izaten da. Denbora asko nahi den guztia egiten ematen denean, azkenean horrek ukiezina zarela pentsatzera zaramatza, eta orduan agertzen dira arazoak.
‎Bizipoza berriro ere bereganatu zuen: egunak eta gauak haurra jaioko zenerako planak egiten ematen zituen. Tamalez, Anaren patua odolez izkiriaturik zegoen.
‎Modu honetan, lehenago aipatutako esaldien ereduak adibide hartuta, behin ijito batzuek auto bat lapurtu zutela esan zidatela oinarri hartuta, etnia osoa (EAEn 14.000 pertsona! Ijitoen egoera EAEn, EJ) lapurrak direla esatera narama; emakume batek bere senarra izorratzeko salaketa faltsua jarri ziola entzun dut (salaketen %0, 0015a espainiar Estatuan; 2015ean, 129.292 kasutatik 2 Abokatutza Kontseilu Orokorra), beraz feminismoaren printzipioak ustelak dira; nire auzoko emakume etorkina egun osoa telefonoan hitz egiten ematen du, etorkinei lan egin barik guztia ematen dietelako (batez beste eta baldintzen baitan, hiru pertsonatako familia batek gehienez 810, 75€ jaso ditzake, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, EJ). Kausalitate antzuak inferentzia estatistiko zitalera darama; besteen errealitateenganako gertutasun ezak berriz, aurrekoa sustatu eta bereizkeriarako joera indartu, ondorioz, politika publi... begi bistakoa den desberdintasuna (azalaren kolorea, etnia edota generoa, esaterako) nire esperientzia subjektiboarekiko bereizgarri egiten dituena da nire arazo objektiboen zergatia.
‎Adostutako hurrengo aste bukaera hura ezinezko suertatu zen, aitaren urtebetetzea izan zelako eta Lekeitiora joan nintzelako berarekin ospatzera. Larunbatean ospatu genuen, bere etxean lo egin eta igandea txango polit, atsegin bat egiten eman genuen inguruko herriak bisitatuz: Ondarroa, Mutriku, Deba, Markina, eta buelta berriro Lekeitiora.
‎Argitaratzear den ez al da oso arriskutsua? liburuaren zuzenketak egiten eman dut eguna. Haren jarrailea izango da beste hau, argitaratuz gero.
2020
‎Antzeko zerbait, egia esan beharra badago erantzun zuen Fidelek harrituta, lagun artean zegoela baieztatuta, baina behintzat ez nuen ilea lisatu edo kardatu behar, eta berrogei urtez egunero berrogei minutu aurreztu nituen ile lehorgailuarekin eta lo egiten eman nituen.
‎segimendua egiteak aukera kostu bat dakarrela: hori egiten emandako denbora erabil zitekeen osasuntsu jaten ikasteko”.
‎Zein iritzi duzu barra energetikoei buruz. Osagaiak aztertu behar dira beti. Kirola egiten ematen dugun denboran ordubeteko inguruko iraupena dutenetan datilak, piku lehorrak, platanoak... erabili daitezke. Edo, energia asko badugu, menbrillo sandwicha edo eztiarena oso onak dira.
‎50 minutuak Brexitari buruz hitz egiten emango ditugu.
2021
‎Imajinatu behar egoera hura: euskaldun haiek ez zekiten non zeuden, zergatik zen gerra hura eta ia ulertu ere ez zuten egiten ematen zizkieten aginduak... Mahai aurrean daukat garai hartako argazki bat:
‎Osasunaren oldarraldiak ez zuen kikildu Alaves, eta urratsa egin zuen atsedenaren aurretik. Joseluk itzalpeko lana egiten eman zuen lehen zati osoa, eta 40 minutuan jaurtitzeko aukera izan zuen, falta baten aldaratzean; errematea oso gora joan zitzaion, ordea. Lucas Perezen lerro arteko agerpenek ere zalantzak eragin zizkieten gorritxoei.
‎Irati Baztarrika, tatuatzailea. Inguruko lagunek kalean jolastu bitartean, marrazkiak egiten ematen zituen arratsaldeak Irati Baztarrikak, aitak piztutako zaletasunak bultzatuta; gaur egun, tatuajeen bitartez ematen dio irudimenari bidea, eta sare sozialetan laster zabaldu diren irudiek enkarguz bete dute Gasteizko No Limits estudioa. Marta Sendiuren elkarrizketa.
‎Oraindik ez dakit, baina kartzelaldi osoa argazkiak egiten emango dut, soilik neure buruan izan arren. Enkoadrea aukeratu eta objektibo ezberdinak probatu.
‎Kakazten baduzu, guardiak egiten emango duzu bizi osoa.
2022
‎Jose Manuelek astea joan etorriak egiten ematen zuen, kamioiaz botila hutsak garraiatzen Bordele aldera. Ardo onak ezagutzen hasi zen, eta nola eskuratu laster asmatu zuen:
‎Eta ez ez dakidalako egoera orotan salbatzen ahal dela gizona, ezpada asti gehiago izateko Jainkoaren ongia kontenplatzeko, zeina, espero, urrikalduko baita ene gaztaroko hobenez eta aldaratuko baitu ene bihotza, maita ditzadan izpirituaren gauzak mundu honetakoak maitatu ditudan bezainbat. Eta Jainkoak bere grazia erdiesteko dohaina ematen badit, ene neke oro Berari hire alde etengabe otoitz egiten emanen dinat. Eta arren galdegiten dinat, bion artean izan den amodio fermu eta leial honengatik, ezen nitaz oroit hadin hire otoitzetan, eta eska diezaionan Gure Jaunari eman diezadala hi ikusiz eman didan pozaren hainbateko jarraikitasuna hi ikusi gabe irauteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia