Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2005
‎Irribarre zabalez hartzen ninduen, eta txikitako kontuak berritzen zizkidan, hala bereak nola nirekin eskolan izandako esperientziak. Poemak eramateko esan zidan, umetakoak, eta orain egiten ari nintzenak ere bai; ozenki irakurtzeko eskatzen zidan, ohe ertzean eserita, eta batzuk behin eta berriz errepikarazten zizkidan. Poemak irakurtzen ari nintzaion bitartean, ilea laztantzen nion, eta kizkurretan hatza sartu eta jiraka aritzen nintzaion, jolasean.
2006
‎Malenkoniatsu nengoen, ez bakarrik ez nekielako zein zen Angeloren zoria, ezta familia eta Alemania gero eta urrutiagokoak egiten ari zitzaizkidalako ere. Etxetik alde egin nuenetik, larrutik ari nintzen ikasten bizitzak nik uste baino ertz gehiago dituela:
2007
‎Lisak ahora eraman zuen garagardo apartsu atera berria. Une hartan, Boney M. hura ezer baino jasanezinago egiten ari bazitzaion ere, oin kolpeka segitzen zion kantuaren erritmoari, gogoz besteratua zegoenik Gigi ohartu ez zedin.
2008
‎5.Aparteko erosketa hori egiten ari garela ere, gogoan izan lanean ari garela, ordaintzen ari garela, etxera nekez ekarritako diru horretatik ordainduko dugula den-dena. Komertzioak ez digula deus, ezer, fitsik oparituko, kontrakoa badirudi ere, kontrakoa adierazten badigu ere, kontrakoa iragarri badu ere.
2009
‎Xavier Agirrek, Arabako Diputatu Nagusiak, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren gardentasun eza eta informazio eskasa salatu du. Bestetik, Madrilgo Gobernuak zentralaren etorkizuna erabaki baino lehen, zentralean mugimenduak egiten ari direla ere salatu du.
‎Maiatzean esan zuen udazkenean hasiko zela “bloke soberanista eratzeko bidea”. Azkenaldian, Otegik iragarria zuen proposamenari buruz hausnartzeko bilerak egiten ari zirela ere zabaldu du Europa Press agentziak. Proposamen politikoa lantzen ari zirela, eta ezker abertzaleak instituzioetara itzultzeko asmoa duela, “indarkeriari distantzia jarrita”.
2010
‎Beraz, garrantzitsua da herritarrek jakitea Gipuzkoa Aurreraren alde egin duten taldeak babestuz gero-alegia, EAJ, H1, PP eta PSE (orain minduarena egiten ari bada ere)-, erabateko eskua emango diotela lobby ekonomiko bati, baina ez dutela han inolako partaidetzarik izango-nahiz eta, horretarako, baliabide publikoak erabili, inori iritzia eskatu gabe-.
2011
‎Aisialdiko ekintzarik inportanteena bihurtu da musikaren arloa. Askok beste ezer egin gabe entzuten dute musika, baina gehienek musika entzuten dute beste zerbait egiten ari direnean ere. Aisialdian egiten dituzten gauza askori lotuta dago musika (lagunekin kalean, tabernetan, ordenagailuan aritzean,...).
‎batetik, gizadiaren parte naizenez?, humani nihil a me alienum puto?? gizadiaren erru orotan parte hartzen dudalako; bestetik, gizaki izatea miseria gizatar gizatarregia izatea delako. Kanten, egur makurra??, ongia egiten ari naizenean ere beti gaizkiaren itzalgunea nahasten baitzait.
‎azkar egin, merke saldu eta aise lortzen dira. Irenstean gorputzaren (edo buruaren) aldeko zerbait egiten ari garela ere iruditzen zaigu. Elikaduran nola, halaxe gabiltza informazioan ere:
2012
‎Garraio publikoa hobetzeko pauso bat eman da, baina ez da nahikoa, Etxeberriaren ustez," lanean segitu behar dugu, Errezilerako eta Beizamarako zerbitzua hobetzeko, Lurraldebusen zerbitzua hobetzeko". Zumarragako ospitalerako eta asteburuetan Zumaiarako autobus zerbitzuak hobetzeko saiakerak egiten ari direla ere azaldu du Azpeitiko[...]
‎Garraio publikoa hobetzeko pauso bat eman da, baina ez da nahikoa, Etxeberriaren ustez," lanean segitu behar dugu, Errezilerako eta Beizamarako zerbitzua hobetzeko, Lurraldebusen zerbitzua hobetzeko". Zumarragako ospitalerako eta asteburuetan Zumaiarako autobus zerbitzuak hobetzeko saiakerak egiten ari direla ere azaldu du Azpeitiko alkateak.
‎«Egoerak berdin jarraitzen du. Euskal Herrian bakea eta konponbidearen alde lan mardula egiten ari bada ere, Espainiako Gobernuak presoen egoera berdin mantentzen du oinarrizko eskubideak urratuz eta konponbidea galarazi asmoz». Luxuak, beharrak, baldintzak Presoen eskubideak errespetatze bidean ez dela aurrerapausorik eman salatu du; «oinarri-oinarrizko bizi baldintzak ez dira errespetatzen».
‎Ondo gazteak zirenak ikusi nituen, hamazortzi urteak bete gabe zituztenak. Baita urteetan gora egiten ari zirenak ere. Madrilera iritsi nintzen lehen eguna zirudien hark.
‎Eginbehar bat bezala hartzen zuen, nahiz eta norberaren buruak behartu horretara. Egin ostean oso ondo sentitzen zen, eta egiten ari zen bitartean ere, nahiz eta batzuetan une gogorrak izan, ondo sentitzen zela pentsatzen zuen. Mungiako errepidera joaten zen, aldapa gora zelako batez ere, eta bertan ahalegintzen zen korrika egiten, harik eta leher eginda gelditu arte.
‎Eternitatearen aurrean daukagun uste erratuaz, gero, beti gero irudikatzen dugun une berean ari baita gertatzen bere handitasun osoa. Eternitatea une honetan ari da gertatzen, zu, irakurle, edozer egiten ari zarelarik ere; agian liburu hau irakurtzen ari zara porru-patatak zaintzen dituzun bitartean. Utzi liburua une batez; jaso begirada, jarri arreta, ea sentitzen duzun:
‎batetik, gizadiaren parte naizenez?, humani nihil a me alienum puto?? gizadiaren erru orotan parte hartzen dudalako; bestetik, gizaki izatea miseria gizatiar gizatiarregia izatea delako. Kanten, egur makurra??, ongia egiten ari naizenean ere beti gaizkiaren itzalgunea nahasten baitzait.
2014
‎Zerbait gaizki balihoa jakingo nukeela esaten nion behin eta berriro neure buruari, baina denbora libre gehiegi nuen eta lapurretaren inguruko xehetasunek bueltaka jarraitzen zuten etenik gabe nire buru barruan. Edozer gauza egiten ari nintzela ere lapurreta beti zegoen hor, bigarren planoan bezala: eta poliziek zerbait atzeman badute, DNA arrastoren bat adibidez?
‎Kontzentrazio gabeziarekin lotua dago aldi bateko hutsunea: aldi bateko ezer ez du gogoratzen, denbora horretan zerbait egiten ari bazen ere; zerbait mekanikoa egiten ari zen, eta ez du erregistratu. Adibidez, autoa gidatuz etorri da lantokitik etxera, baina ez du bidean gertatutako ezer gogoratzen.
‎Aldi baterako hutsunea, berriz, kontzentrazio-gabeziarekin lotua dago: aldi bateko ezer ez du gogoratzen, denbora horretan zerbait egiten ari bazen ere; zerbait mekanikoa egiten ari zen, eta ez du erregistratu. Adibidez, autoa gidatzen etorri da lantokitik etxera, baina bidean gertatutako ezer ez du gogoratzen.
2015
‎behin eta berriro eskatu didate zer edo zer esan dezadala malenkoniazko umorea dutenekin nola jokatu behar den azalduz. Eta izan ere, gaitz hori dutenak ez hartzeko ahalegin guztiak egiten ari bagara ere, hain sotila da, non behar denerako moteldu egiten baita eta horrela erremediorik ez duenera arte ez gara konturatzen; liburutxo txiki batean honetaz zerbait esan nuelakoa dut, ez naiz gogoratzen; ez da ezer galtzen hemen zerbait esateaz, Jaunak asma dezadala nahi badu. Behin edo behin esana egon daiteke; beste ehunka aldiz esango nuke, on egiteko zerbait esaten asmatuko dudala uste banu.
‎Aste osoa eskainiko diote martxoaren 23tik 28ra eta" Konpostaren astea" deitu diote. Aste horretan zehar hainbat ekitaldi eginen dituzte konpostaren inguruan, bai konposta egiten hasi nahi dutenentzat eta baita jada composta egiten ari direnentzat ere.
‎Aste osoa eskainiko diote martxoaren 23tik 28ra eta" Konpostaren astea" deitu diote. Aste horretan zehar hainbat ekitaldi eginen dituzte konpostaren inguruan, bai konposta egiten hasi nahi dutenentzat eta baita jada composta egiten ari direnentzat ere.
2017
‎Niri gertatu izan zait Joxerekin norabait joan eta gai batekin larri samar ikustea, baina handik hamar egunera antzeko gai bat jarri eta primeran moldatzea, etxean landuta zekarrelako. Harrobian konpresorarekin zuloak egiten ari zela ere bertsotan jarduten zuen. Neuk ere lau urte egin nuen lan hemendik gertu zegoen Muebles Imaz lantegian, 14tik 18ra bitartean.
2018
‎Lotan ez bada, ez dago isiltasun hori, egoten egote hori. Besteari egiten ari zarenean ere, besteaz pentsatzen ari zara, bestearenean zaude. Hori ere ez dugu askotan egiten eta opari bat da".
‎Egun gizarte-sistema osoa kolokan dagoelako zeinuak badaude ere; eta lanik gabeko eta% 100 robotizatutako etorkizunen inguruan pentsalari ezkertiar asko proposamen interesgarri zein zentzudunak egiten ari badira ere (Srnicek, N.; Williams, A. 2016), ezin uka daitekeena da lanean ala ez, etorkizunean ere produkziorako eta hiriak zerbitzatzeko espazioak beharko ditugula. Are gehiago, hiriguneen populazioen hazkunde azkarra ikusirik.
‎" Errehabilitazio lanak egiten hasia nintzen besoarekin, gauza txikiak jasotzen, ur botilak eta antzekoak. Hilabetera bizikleta bizkarrean hartzera joan eta ezi, ordurako gimnasioan pesak egiten ari banintzen ere". Altxa zuen behin, eta bitan, hiru aldiz...".
‎Kirol arloan talde honek aurten lortu duena izugarria izan da, kontuan izanda baliabide aldetik muga handiak ditugula eta kontinental profesional mailako taldea garela. Euskal txirrindularitzan iraganean gauza handiak egin dira, baina orain egiten ari garenaz ere etorkizunean berba egingo da. Orain ez da horrenbeste baloratzen, baina urte batzuk barru baloratuko dugu.
‎Inguru hauetan hegoaldeko lautadetan baino zailagoa izan baita indusketak egitea. Orain lan ona egiten ari bada ere, emaitzak iristea falta da. Jendeak ezagutu dezala historiaren garai ilun bat gisa deskribatu dena:
2019
‎Espainiako beste ehiztari guztiok debekatuta daukagu El Pardon sartzea. Baita zerbitzu militarra han egiten ari garenok ere. Nazka ematen du.
2020
‎" Hemen Zumaian eman duzue lehen pausoa, eta oso pozik gaude horrekin", azaldu zuen. Eibar eta Zumaia arteko zubilana egiten ari direla ere gaineratu zuen Suarez-Zuloagak.
‎Igeldoko bere etxeaz hitz egiten hasten zenean bakarrik pizten zitzaion animoa. Etxearen kontra portxe handi bat egiten ari zela ere esan zidan, semeak lagunduta, eta etxe inguruan 10.000 metro koadroko mendi-saila garbitzen. Autarkia modu bat defendatzen zuela ematen zuen, ogia ere etxean egiten baitzuen, negu osoan piztuta zituen bi beheko suentzako egurra basotik ateratzen baitzuen eta jateko behar zituen barazkiak baratzetik.
‎Elizara noiz edo noiz joaten garenok (egun hauetan hori ere ez) askotan entzun izan dugu Jesus basamortutik bueltatu zenean zer gertatu zen. Aldiz, egunotan irakurketa postapokaliptikoak egiten ari direnek ere ez dakite zein agertoki utziko digun gizarte osoa igarotzen ari den berrogeialdi hau. Gauza bat argia da.
‎Hirugarren graduan egon eta kalera irten diren presoei zaintza telematikoa egiten ari zaizkiela ere adierazi zuten Arratsekoek.
‎Txikon, esaterako. Bide berriak egiten ari direnak ere badaude. Himalaia oso handia da, eta oraindik ere betiko zortzimilakoetan pilatzen da jendea.
‎ARANTZA MUGURUZA (Laudio, 1994) neuronek dituzten potasio kanalen-proteina mota bat-inguruan ikertzen ari da, EHUko laborategi batean. Bitartean, doktoretza egiten ari da ere. Oso gazte hasi zen laborategian lan egiten, karrerako lehenengo mailan zegoela.
‎Gainera, zure ikerkuntza da. Tesi bat egiten ari naiz ere, eta aurrera eraman behar dut, hori trebakuntza da. Ez dakit nola egingo nukeen, baina aldatu beharra dagoela argi dago.
‎Lehenik eta behin," sektorearen zein Nafarroako Gobernuaren proposamenak ikusi eta zer egin daitekeen ikusi behar da. Aldaketak egin behar badira, egiten saiatuko dira, teknologia oso azkar ari da aurrera egiten, eta beste hiri batzuetan egiten ari direnari ere erreparatu diezaiokegu, hemen zer egin daitekeen ikusteko", aurreratu du. Beste hiri batzuetan taxilarien kolektiboak funtzionatzen du, gogoratu du, kamerak jarrita barruan eta kanpoan, eta erasotzailea uxatzeko balio dezaketen beste neurri batzuk hartuta.
‎Osakidetza Gipuzkoako egoitzetako egoiliarrei eta langileei frogak egiten ari dela ere esan du Mendozak, test azkarrak eta PCRak bateratuz. Debagoienera begiratuta eta egoitzei lotuta, Arrasateko Iturbiden, Aretxabaletako GSR egoitzan eta Eskoriatzako Jose Aranan, esaterako, egoiliarrei egin zaizkie testak.
‎" Badira galera garrantzitsuak espezie batzuetan. Eta horietan klima aldaketak eragin dezake, baina baita arrantza kudeaketak eta ibai ertzetan egiten ari garenak ere. Kutsadurak –nahiz eta horretan Kantauri itsasoan behintzat dezente egin dugun hobera– eta emariak kontrolatzeko ezarritako presek ere kalte handia egiten dute".
‎Xabierrek idatziak eta Xabierri buruzkoak, denak irakurri behar, artikulu, saiakera zein beste edozer. Eta, hori bai, egiten ari zena egiten ari zela ere, Leteren poemetara jotzen zuen sarri, hau guztia abiarazi zuen lilura itzali edo epelduko zitzaion beldurrez edo.
2021
‎Tokiko gobernantza ereduen kasuan, uneotan" hausnarketa betean" daudela adierazi du Alvarezek: " Hainbat esperientzia pilotu lantzen ari dira dagoeneko, eta beste herrialdeetan zer egiten ari diren ere aztertzen ari gara. Zer edo zer berria asmatu beharrean, uste dut komeni dela kanpoan egiten ari direna eta ondo ateratzen ari dena gure egoerara eta bizimodura egokitzea.
‎Bai, oso garrantzitsua iruditzen zait gaiaren gainean hausnartzea, baina baita ikusaraztea egiten ari garena ere. Hor ikusten dira elkarbizitzan ateratzen diren arazoak, egunerokotasunean.
‎Hortik aparte, diskoaren harira Nafarroako emakume bertsolarien bat-bateko saio batzuk ere antolatu dituzte eta hori «arrunt aberasagarria» izaten ari dela nabarmendu du. Bide horretan, lantalde feminista egiten ari dena ere goraipatu du: «Alazne Untxalo, Irati Majuelo eta Joana Ziganda ikaragarrizko lana egiten ari dira».
2022
‎Bideoa bidaiariak grabatua da, beraz: gizona kantatzen hastera zihoala ikusi, baimena eskatu eta botoia zapaldu, denak bat ia-jakin gabe ondo zer egiten ari zen ere, ikusteko moduko zerbait aterako ote zen-. Bidaiaria ez da bideogintzan batere aritua, ulertuko ahal dute ikusleek.
‎Hona hemen ibilgailu bakoitzak bere teknologiaren arabera (gasolina, diesela, hibridoa edo elektrikoa) zenbat kutsatzen duen. . Automobilgintzako enpresak emisiorik gabeko ibilgailuak sortzeko zer egiten ari diren ere kontatuko dizugu.
‎Mina eta ezina gero eta handiago egiten ari zirelarik ere, bere barne mundua hitzez adierazteko zereginari eusten zion. Barne mundu ikaragarri hartaz, hausnarketa etengabeko haietaz, idatzi arteko onik ez.
2023
‎1884ko abuztuan (R47) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion denbora asko idatzi gabe egon zela, haren gutunaren zain egon zelako; baina, gutunik ez zetorrela ikustean, pentsatu zuela Drenthe aldera joango zela; gainera, lan asko zeukala eta idazteko denborarik ez zuela hartzen; udan etxe bat ikusi zuela Eindhoven-en, urregile aberats erretiratu batena; gizon horrek pixka bat pintatzen zuela eta gela bat zuela etxean, berak pintatu nahi zuena; sei panel zituela, zerbaitekin bete nahi zituenak; azken afaria pintatu nahi zuela, beste gauza batzuekin batera; Vincentek esan ziola, jangela izan behar bazuen, hobe zuela landa bizitzako eszenak jartzea, Azken Afari mistiko bat baino; Vincentek bere estudioan gela horretarako sei zirriborro egin zituela: Sower, Plower, Wheat Harvest, Potato Planting, Sheperd eta Winter Scene with Ox Wagon; eta orain koadro horiek lantzen ari zela; modeloen eta pinturen gastua gizon hark ordainduko zituela eta koadroak bereak izaten jarraituko zutela; kopiatu ondoren itzuliko zizkiola koadroak Vincenti; kopia egiten ari zenean ere zerbait lagundu beharko ziola gizonari.
‎Burujabetzarako bidean, egin beharrekoez gain, egiten ari direnez ere jardun zuten topaketan. Kasu praktikoak erakutsi zituzten, hain zuzen ere, bertatik eta bertarako egitea posible dela erakusteko.
‎Egunkaria egin egitea erabaki genuenean, eta egin egiten ari ginenean ere, langileok ez genekien kalean jarriko genuen produktuak zer izen izango zuen. Ez genekien, legearen ikuspegitik, zein zen egoera.
‎Berezko helburuak diogu, izan ere, helburu ez bilatuak edo espero ez genituen hainbat ondorio ere sortu ziren ikasle batzuen artean. Aipatutako berezko helburuak betetzeko, proiektua hiru zatitan banatu genuen, baina, kontuz, ikasleek ez zekiten proiektu bat egiten ari zirenik ere.
‎Antzerkia egiten ordu asko sartu bai baina diru gutxi lortu genuen. Hiriarekin egiten ari zirenak ere ostia txarrean jartzen ninduen. Postaleko Bilbao bat eraiki nahi zela iruditzen zitzaidan.
‎Orobat inportantea da Epai Botereak GEBE batera jotzen duten herritarrei kautelazko tutoretzaren bidez ematen dien babesa. Araudi berriak kautelazko neurri bat eskatzeko ahalmena aintzatesten dio, dagokion kautelazko prozesu judizialean, GEBE bat hasi duela frogatzen duenari edo horietako baten parte dela esaten duenari (PZLren 722 art.). Berme hori edozein judizioz kanpoko teknikari aplikatzen zaio, baita atzerrian egiten ari direnei ere, betiere kasuan kasuko nazioarteko tratatu edo Europar Batasuneko arauekin bat. Edozein kasutan, PZLren 721 -747 artikuluen bitartean jasotzen den kautelazko prozesu zibilaren araudia aplikatu da, kautelazko babesa, orokorrean, eta kautelazko neurri zehatza, eskatzeko orduan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia