2009
|
|
Fiskalaren lekukoen txanda izan zen, atzo, 2003 urtean badaezpadako operazioan atxiloturiko hamahiru euskal herritarren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean
|
egiten
ari diren epaiketaren bigarren saioan. Defentsa abokatuen arabera, gisa honetako epaiketetan eta tratu txarren salaketak tartean direnean poliziek hartu ohi duten ildo berbera izan zen atzoko saioan ere:
|
2010
|
|
13.000 herritar inguruk parte hartu dute Udalbiltzaren aurka
|
egiten
ari den epaiketa salatzeko Bilbon egindako manifestazioan
|
2011
|
|
«Atxiloketa, jazarpen eta epaiketa oro» bertan behera uzteko eta «elkarrizketa eta negoziazio politikoari» heltzeko eskatu diete Gernikako Akordioa sinatu duten eragile politikoek Espainiako eta Frantziako estatuei. Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak Donostiako Zuloaga plazan ipini duen Aske Gunean eginiko agerraldi batean, Miren Legorburu ezker abertzaleko kideak eta Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak Espainiako Auzitegi Nazionalean
|
egiten
ari den epaiketaren «garrantzia» nabarmendu dute. Ohartarazi dutenez, bake eta normalizazio politikoaren bidean epaiketa horrek «aurrekari arriskutsu bat» ezar dezake.
|
|
Herrialde Katalanetako Josep Lluis Carod-Rovirak, Toni Strubellek, August Gil Matamalak eta Vicent Partalek ere babestu dute ekimena.Ebazpen proposamenaBatzar Nagusiek Bateragune auziaren aurkako jarrera azal dezaten ebazpen proposamen bat aurkeztu du Aralarrek. Batzarkide taldeak ezker abertzaleko kideen kontra
|
egiten
ari diren epaiketa politikoa dela nabarmendu du, auzipetu guztiak askatzeko eskatu eta dei egin dio Espainiako Estatuari epaiketa politikoak bertan behera utz ditzan. Horretaz gain, Batzar Nagusiek bakea eta normalizazio politikoa sustatzeko konpromisoa har dezatela eskatu du Aralarrek.
|
2019
|
|
Bartzelonako 13 epaitegiak kontuak blokeatu dizkie U -1eko erreferenduma antolatzea egotzita auzipetuta dauden Kataluniako 30 goi kargudunetako hamazazpiri, dirua bidegabe erabiltzea leporatzen dietenei.5, 8 milioi euroko bermea jarri zien auzia ikertzen ari den epaitegiak, eta adierazi du oraindik ere 2,1 milioi ordaintzeke daudela. Defentsek argudiatutakoaren arabera, Auzitegi Gorenean buruzagi subiranisten kontra
|
egiten
ari diren epaiketarako erantzukizun zibilarengatik eskatutako diruaren baliokide dira 2,1 milioi horiek. Defentsen esanetan, bermearen kontra jarritako helegiteez ebatzi baino lehenago hartu du blokeatzeko erabakia epaitegiko magistratuak.
|
2022
|
|
Auditoria egin zuten garaian, enpresako jabeak negoziatzen ari ziren zabortegian hildako bi langileen familiekin. Iazko irailean akordioa egin zuten, eta langileen kontrako delituagatik Durangoko Instrukzioko 1 Aretoan
|
egiten
ari ziren epaiketa itxi egin zuten. Zuhurtziagabekeriazko bi hilketa egin zituztela aitortu zuten inputatuek —Jose Ignacio Barinaga enpresaren sortzaileak, Arrate Bilbao haren iloba eta enpresaren kudeatzaileak eta Juan Etxebarria ingeniariak—, eta senideei kalte ordaina ematea hitzartu zuten:
|
|
hamaika eta hamabi urteko kartzelaldia, hurrenez hurren, hainbat emakume bortxatzeaz akusaturiko gizonezkoarentzat. Gipuzkoako Probintzia Auzitegian
|
egiten
ari diren epaiketaren azken egunean, absoluzioa eskatu du defentsak. Hala ere, epaimahaiak erruduntzat joko balu, gehienez ere sei urteko zigorra ezar diezaiotela eskatu dute akusatuaren abokatuek, aringarritzat hartuta «droga eta alkoholarekiko mendekotasuna».
|
2023
|
|
Iberdrolaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean
|
egiten
ari diren epaiketan, fiskaltzak bere azken txostenean berretsi du konpainia elektrikoak «justifikaziorik gabe» garestitu zuela argindarra 2013an. Azaldu du «manipulazio» hori ezin dela justifikatu negu hartako euri eskasiarekin.
|