2001
|
|
Kaiondoko kantoian bereizi ziren eta Goio atzerantz begira joan zen, behelainoa egiten zuen arren, amari begira, eta gero katuari begira. Kale izkinan katu hil bat zegoelako, kamioi gurpilen batek jo eta bertan zapaldua, eta inork ez zuen gorpu suntsitu busti hura jasotzeko edo baztertzeko ardura hartu, gora begira etzana, beso biak zabalik, eskolako Jesukristo gurutziltzatuaren antzera, eta atzeko zango hilak jauzia
|
egiten
ari balitz bezala luzaturik.
|
2009
|
|
Hire hobe beharrez egiten dinat, Martiña! amaitu zuen aitak, eta, benetan fabore bat
|
egiten
ari balitzait bezala, ia samurki begiratu zidan. Segidan, bigarren ostikoa emanez, dendako atetik kanpora jaurti zuen egurrezko aulkitxoa.
|
2011
|
|
Ez zuen nirekiko lotura afektiborik, erreakzionatzeko beharrik ere ez. Nire senarra zirudien, zeinak ez dakidan lesbiana batekin ezkondurik jarraitzea erabaki zuen biok esfortzu bera
|
egiten
ari bagina bezala, edo harreman sexualei iskin egiteko estrategiatzat onartu zidan, nire ateralditzat, hala ere biok esfortzu bera egiten ari bagina bezala. Distantziarako arrazoi inpostatua matrimoniotik kanpoko bere larru jotzeak izan ziren lehenengo, Leongo hiri koxkorrean nuen konfidente batek jakinarazten zizkidanak (eta nire paseoetako batzuk konpartitzen amaitu zuena); distantzia territoriala eta aipatu berri dudan arrazoiagatik sorturiko distantzia espirituala gero, eta lesbiana izatea azkenik; sexualki independizatu ginen bata bestearekiko, eta hala, gure harreman sexual bakoitza zen bestearena, besteari esker, bestearen kargaz.
|
|
Ez zuen nirekiko lotura afektiborik, erreakzionatzeko beharrik ere ez. Nire senarra zirudien, zeinak ez dakidan lesbiana batekin ezkondurik jarraitzea erabaki zuen biok esfortzu bera egiten ari bagina bezala, edo harreman sexualei iskin egiteko estrategiatzat onartu zidan, nire ateralditzat, hala ere biok esfortzu bera
|
egiten
ari bagina bezala. Distantziarako arrazoi inpostatua matrimoniotik kanpoko bere larru jotzeak izan ziren lehenengo, Leongo hiri koxkorrean nuen konfidente batek jakinarazten zizkidanak (eta nire paseoetako batzuk konpartitzen amaitu zuena); distantzia territoriala eta aipatu berri dudan arrazoiagatik sorturiko distantzia espirituala gero, eta lesbiana izatea azkenik; sexualki independizatu ginen bata bestearekiko, eta hala, gure harreman sexual bakoitza zen bestearena, besteari esker, bestearen kargaz.
|
2013
|
|
Egun bakarra ere ez zuen pasatzen Barney, Etxezarraga eta Oier gogoan izan gabe. Zerbaitek ondo pasarazten bazuen, zerbait txarra
|
egiten
ari balitz bezala sentitzen zen berehala, ez zuen eskubiderik ondo sentitzeko, eta berak bazekien hori Barney, Etxezarraga eta Oierren oroitzapena zela. Errudun sentitzen zen.
|
2016
|
|
Besarkada bat ematen saiatu ginen, gerrikoak kendu gabe eta autoaren aurreko eserlekuan besarkatzea posible den neurrian. Eta neska autotik atera eta eskuarekin aireari kilimak
|
egiten
ari balitz bezala agur esan zidanean, ni euforiko nengoen. Gurpilek berriro laprast egin zuten abiatzerakoan, asfaltoaren gainean oraingoan, eta etxera bidean nentorrela, eleberri bat?, baita bi ere?, esaten nion neure buruari.
|
2017
|
|
«Bizkorregia zaitut. Bai, bai horixe», dio, kristoren lanak
|
egiten
ari balitz bezala zer eta bost edo sei paketetxo gurditxoan jartzeko. «Bizkorregia zaitut.
|
|
Beno, horretan pentsatzeari ekin nion aldi berean lurra han barrura nola botatzen zuten begiratuz. Nolanahi jaurtikitzen zuten, morteroa edo horrelako zerbait
|
egiten
ari balira bezala edo hesi bat altxatzen, eta zelebre samar hasi nintzen sentitzen eta beraz bueltaxka bat ematea erabaki nuen. Pentsatu nuen herrirantz jotzen banuen harrapatu egingo nindutela eta ni haietakoren batera igoarazi nahian hasiko zirela, beraz beltzen kanposanturantz jo nuen.
|
|
Askotan, ez zegoenean, ezkutuan joan eta hartzen nituen. Zerbait txarra
|
egiten
ari banintz bezala sentitzen nintzen, baina nire lana zen, eta gainera, enpresaren onerako ari nintzen. Sindikatuan esaten zidaten aguantatu egin behar nuela.
|
2019
|
|
Tarteka, Arantzari tranpa bat jartzen ari zitzaiola bururatu eta bertatik alde egitea zetorkion burura. Hura tranpan eror zedin bera zerbait
|
egiten
ari balitz bezala. Alde eginez gero dudak erraiak jango zizkion.
|
2021
|
|
Eta nire aurrean bide luze eta zabal hura, gonbit eginez, belar txarrik gabeko parterreak alde banatan, inork zaindu gabeko lorez apaindurik, eta bi pantera handi haiek. Beldurrik gabe jarri nizkien eskutxoak larru leunaren gainean, eta laztanak egin nizkien belarri biribiletan eta belarri azpiko txoko sentikorretan, eta jolas egin nuen haiekin, eta etxera ongietorria
|
egiten
ari balitzaizkit bezala zen. Buruan, etxera iristeko sentsazio bizia nuen; handik gutxira, bidean neska ilehori bat azaldu eta irribarrez nigana etorri zenean, eta esan zidanean" Ondo?", eta altxatu ninduenean, musu eman, lurrean utzi eta eskutik eraman, ez ninduen hartu harridurak, ezpada soilik zuzentasun zoragarri baten inpresioak, norbaitek gogora ekarri izan balizkit bezala gauza alaiak, ordura arte nola edo hala aintzat hartu gabeak.
|
|
Pentsamendu irrazionalak dira, intrusiboak. Aldame-neko etxean horman zuloa
|
egiten
ari direnean bezala: zarata sartzen da etengabe.
|
2023
|
|
Izterrak ireki ditut eta belauniko jarri zara nire gorputzaren aurrean. Nire pubisean jarri duzu esku-ahurra, zabal-zabalik, eta estutzen hasi zara, orain bai, orain ez, salbamendu maniobra bat
|
egiten
ari bazina bezala, hondartzaren ertzean itota nire taupadak berreskuratzen. Taupadak areagotu egiten zaizkit bultzatu ahala.
|
|
Sartzera gonbidatu nuen, eta aulkian eseri baino lehen aurreratu zidan nik bere doktore-tesia zuzentzeko eskatzera zetorrela. Onartu beste aukerarik ez banu bezala hitz egiten ari zitzaidala sentitu nuen, bere lana zuzentzearekin mesede bat
|
egiten
ari balitzait bezala. Berehala pentsatu nuen gaizki ulertutako ahalduntze kasu berri bat nuela aurrean.
|