2015
|
|
6 Gauza guztietatik gehien harritzen nauena da, ikusi dituzuela hiltzearren, gure Jaunaz gozatzearren, izan dituzten neke eta saminak; orain, ordea, Jauna zerbitzatzeko eta beraiek bitarteko direla Hura goretsia izan dadin, eta ahal balute arimaren bati on
|
egiteko
duten gogoa hain handia izanik, ez bakarrik ez dute hiltzeko gogorik, baizik eta urte askoan bizi nahi lukete, neke oso handiak jasanez, haiengatik Jauna goretsia izango balitz ere badaezpada, gauza txikian bada ere. Eta arima gorputzetik irtetean Jainkoaz gozatuko dutela ziur jakingo balute ere, ez zaie gogoa pizten, ezta santuek duten aintzan pentsatzean ere; orduan behintzat han egoteko desirarik ez dute:
|
|
–Hori nik ez dakit, Jaunaren egintzak dira: baina badakit egia dena, eta ziurtasun honekin geratzen ez denaren kasua, ez nuke esango nik arima osoa Jainkoarekin elkartzea denik, arimaren ahalmenen bat elkartzea baizik, edota Jainkoak arimari mesedeak
|
egiteko
dituen era askotarikoren bat. Gauza hauetan guztietan, utzi egin behar diogu nola izan zen arrazoi bila aritzeari; gure adimena hori ulertzera iristen ez bada, zer dela-eta jardun burua hausten?
|
|
Jauna mesede handiak egiten hasi zitzaidan hemen izan nintzen aldi honen amaieran (ia bederatzi hilabete izan ziren bakardade honetan, ez liburuak esaten zidan bezain aparte Jainkoa iraintzetik, baina hala ere aurrera nindoan; ia ezinezkoa iruditzen zitzaidan han bezainbesteko kontua izatea; bekatu astunik ez
|
egiteko
banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen ez banuen ere, eta uste dut on handia zit... Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean nuela uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
|
|
Neskatila haietako batek Rodrigo Moya zeritzan aita zuen, Jainkoaren zerbitzari zintzoa eta zentzu handikoa. Guztien artean halako obra
|
egiteko
bazuten baliabiderik. Jaunak monasterio hauek fundarazi zizkion honen berri izan zuten, Jesusen Lagundikoek emanik, hauek beti izan baitira haren aldeko eta laguntzaileak.
|
|
Bizia amaituko zaidala dirudi eta, horrela, egoera horrek oihu egin eta Jainkoari deitzera narama, eta honek oso gogor hartzen nau. Batzuetan ezin naiz eserita egon goragaleak ematen didalako, eta min hau nik bilatu gabe etortzen zait, eta hain berezia da, non arimak ez bailuke hortik irten nahi bizi den artean; ez bizitzeko eta bizi naizelako itxurarik ez
|
egiteko
ditudan irrikak dira eta ez dago erremediorik; izan ere, Jainkoa ikusteko bidea heriotza da, eta hau ezin dut nik hartu. Eta honekin guztiak daudela poz pozik iruditzen zaio nire arimari, bera izan ezik, eta guztiek aurkitzen dutela erremedio beren neketan, berak izan ezik.
|
|
Behin eta berriro aipatu dit San Paulok aurrean erabili zituela kristauak eta gero zer egin zuen. Hark egin zuen hamarretik bat egingo balu honek, barkatuko diogu egin duena eta
|
egiteko
duena. Berorren agurgarritasunari eskatzeko diost onar dezatela beraren anaia.
|
|
Berorren gorentasunaren gutuna eman zidatenean, idatzia nuen hori. Behin eta berriz muin egiten diot eskuetan, niri mesede
|
egiteko
duen arduragatik; ez da gauza berria. Hemen nagoenez gero, nahiko osasun kaskarra izan dut, baina honezkero ongi nago; eta haren jauntasuna hemen dudanez gero, ongi eramaten da dena, berorrekin egotea atseginago izango balitzait ere, hainbat gauza berorrekin tratatzeak poz handia emango bailidake.
|
|
...este horrekin ez haserretzea dagokigu; ez dadila ezertaz konturatu, baizik eta ikus dezala, zenbaitetan, bere atzerapenagatik egiten duela aitortza beste horrekin, eta berorren aitatasunak esan diezadala egin dezala hark esaten diona, berorren aitatasunak esango balio bezala, arima merezimenduekin ibil dadin; nik diotsot, oso handiak direla emakume honek dituen desirak eta Jainkoagatik zer edo zer
|
egiteko
dituen bultzadak; eta horregatik, gauza handietan ezin duenez gero, beharrezkoa da egin ahal dituen gauzetan Hari zertan poz eman bilatzea.
|