Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2010
‎Horixe egongo garela, erantzun nion irribarretsu. Telepatiaz transmititu nahian ar batek arazorik gabe onartzen duela noizik eta behin txortan egiteko prest dagoen emea.
‎Robertorekin jarraitzen du, halere emakumea ez dut batere maiteminduta ikusten, edozein egunetan hegan egiteko prest baizik. Nire amaren aldetik ailegatu zait Koldo ez ote dabilkion inguruan, nahiago dut pentsatu ere ez egin.
‎Kultura kultur produktu baten eros ahalari lotua da beti, eta ez ahantz arteko klase honen fobia dela lurra zangopetan ihes sentitzea berriz zirristan, beren aita amen heinera lerratzea. Krisi garaietan zernahi egiteko prest dira horiek makur horren ekiditeko, eta bozkatzeko mementoan ez dute ideiek hor irauteko xantza handirik, belaunaldien etekinaren zaintzeko espektro politiko guziaren esploratzera joan daitezke bozak. Oraingo Frantzia honen adibide argia da.
‎Paul Painleveren gerla propagandarako antzezlana izan zen. Charles Sweney eta halako beste gentlemen amerikano batzuk, Lehenengo Gerla Handian" Lafayette Eskuadrillan" bolondres ibilitako pilotu beteranoak, Marokoko gerla Frantziaren alde egiteko prest aurkeztu ziren. Gobernu frantsesak, non ipiniko eta, sultanaren legitimitatea prentsa amerikanoari begira indartzeko asmoarekin, Mulei Jussefen guardiako izendatu zituen.
‎Amazig ‘pertsona librea’ zen, baina libre izateko gerla egin behar zuena. Mortuko gizartean, gerla egiteko prest zegoena zen, eta hagatik librea eta noblea, amazig; pluralean, imazigen.429
‎Zinemara eraman da, amazigeraz: Abderrahmane Bouguermouh, La Colline oubliee, 1997 Filma errodatzeko ideia 1957an jaio zen, baina Frantziako Kultura ministerioa ez zegoen kabilieraz ezer egiteko prest, eta gero Aljeriakoa ere ez. 1970ean beste ahalegin bat izan zen, alferrik, 1988an lortu zen azkenean baimena.
‎Belaontziko marinelek, Pelhoren deiadarrak entzun eta bere espantuak ikusirik, txalupa bat uretara jaitsi zuten eta arraunean gogor eginez ailegatu ziren Pelho zegoen hondartza bazterreraino salbamendua egiteko prest.
2011
‎Marcok, giltza bilatzen zuelarik, izerditan blai nabari zuen gorputz osoa. Kabina barnetik, Lolok atzerako ispilutik egoera begiratzen zuen urduri, zerbait egiteko prest. Marcok kutxa ireki zuen astiro eta poliziari barruan begiratzeko gonbita egin zion.
2012
‎Bertan Paco de Eizagirrek zioen Munduko II. Gerra amaitu ostean zenbait gudari, bera ere tartean zegoela, Rothschild aberatsak Paris inguruan zeukan chateau batera eraman zituztela, misio sekretu batean, eta bertan amerikarrek entrenatu omen zituzten denbora luzez. Entrenamendu latzak izan omen ziren, izan ere, eliteko soldaduak nahi omen zituzten bilakatu, gaur egungo James Bond agentearen modura, edozein akzio edo ekintza egiteko prest, eta hilabete luzetan egon omen ziren inork ez zuelarik horren berri ezta gudari horien familia eta senitartekoek ere. Kontua da gudariek uste zutela eta hauxe da Paco de Eizagirrek dioena bere liburuanentrenamendu gogor haiek helburu jakin bat zutela, laster batean Francoren diktadura zakurraren ipurdira joango zenean eta askatasun garaia iritsiko amerikarren laguntzari eskerEuskadik izango zuen ejertzitoaren lehen ofizialak prestuki prestatzea eta, jakina, beraiek izango zirela ejertzito horretako lehen agintariak.
‎Horregatik ez zait oraindik ahaztu zer nolako harridura eragin zidan ikusteak nire bigarren abizena duen bizkaitar bat, Uria, etorri zitzaigula behin koartelera legionario jantzita eskatuz paper bat sinatu genezan legionario profesional bilakatzeko Afrikan, bera zen bezalaxe. Orduan ohartu nintzen beti dagoela jendea zuk gehien gorrotatzen duzun gauza hori gustura baino gusturago egiteko prest. Euskalduna, nire abizena zuena (Uria horrek halako hurkotasuna ematen zion nirekiko) eta Espainiako legionario gainera!
‎Eta defentsa aintzatsu horren anitzez ere lekukotasun gehiago daude, zeren jauregiak lehengo armarria izaten jarraitu zuen, bost zurzuri hosto X itxurako gurutze forman jarriak, baina txapitula edo lapur zuloak ere bere armarria izan zuen, hauxe hain zuzen: neska ttiki bat eraso egiteko prest dauden ehunka erle haizetara botatzen.
2013
‎—Urrundu egiten dira gizakia sentitu orduko. Askotan ibili naiz Sierran, aste osoak ere pasa izan ditut hemen kanpatuta, eta hala ere oso gutxitan ikusi dut hartzik bertatik bertara, eta behin bakarrik eraso egiteko prest, hantxe, zaintza dorrearen ondoan.
‎1759ko martxoaren 6an abiatu zen Lasuen Arantzazutik, Cadizerainoko ehun eta berrogeita hamahiru legoak egiteko prest. Pasatuko zen, noski, Gasteiztik, familiari agur esatera, beretarrekiko lotura estua zuen eta, geroagoko gutunetan ikus daitekeen bezala; baina ez da inon horren aipamenik.
‎Haren arabera, fraideek libre utzi behar zituzten beren buruaz baliatzeko gai ziren neofitoak, eta aurrerantzean mexikar herritarrak izango ziren. Misioz misio, neofitoei jakinarazi zitzaien buruzagi berri bat heldu zela herrialdera—Echeandia bera—, haien laguna izan nahi zuena, eta haien eskubideen alde egiteko prest zegoena. Mezu atsegina zen indioentzat, eta San Juan Capistranon behintzat berehalako erantzuna izan zuen:
‎Garaiko giro nahasian, Zalvideak ez zuen eztabaida politikoetan parte hartu nahi izan. Kalifornia Mexikoren zati bihurtu zenean, errepublikarekiko leialtasunaren zina egiteko prest agertu zen bere kontzientziaren kontra ez zihoan bitartean. Eta aurrerago, misioak sekularizatzeko legea onartu zenean, gaztetako sasoiak joanda, misioaren kudeaketari uko egiteko gogoa adierazi zuen.
‎programaren taxua elkartearen eta telebistaren artean elkarrekin adostea. Adostasunik ezean, programari uko egiteko prest geunden: aparraldiaren tresna nagusia desaktibatu, eta baraualdira pasa.
‎Beste aldarte bat da. Iparraldean ere pixka bat ikusi izan dugunetik, nonahi hausturak egiteko prest dauden ideologietatik, gutarra ez denaz trufatzeko bulkadatik, lau katuren artean hiru zatiketa egiteko betiko joeratik, beste estilo bat. Gizarte ekintzarako ‘transition’ mugimendu ingelesaren antzerako jarrera bat:
‎—Entzun iezaguzue, arren. Usatietakook hemendik aurrera usoak hazi eta trebatzeko lan guztia dohainik egiteko prest gaude esan dute. Arras dohainik lan guzti guztia eta etxeko guztion izenean mintzatzen natzaizue.
‎galdegin du Emakatsuak. Nik ongi ezagutu nituen ospearengatik edozer egiteko prest zeuden batzuk; ankerkeriarik handienak zilegitzeko erabiltzen zuten ospearen aipua eta arreta bizia piztu da hainbat eta hainbatengan. Ez da egia hainbestetan aipatzen den talaka hori, zera alegia, dirua, agindu nahia eta maitasuna edo sexua direla zehazki gizakientzat erakargarri ahaltsuenak.
2014
‎Orroaz ari dira Ltguziak tuten jo egiteko prest.
‎Azkeneko hamarkadak arte dibortzioa txarto ikusia eta zenbaitetan debekatua zen arren —oraindik ere bada onartzen ez duen herri industrializaturik—, geroz eta ohikoa bihurtzen ari da. Ikerketek erakutsi bezala, dibortziatzen direnak ezkontzen direnak baino gehiago omen dira; bigarrenik, familia monoparentalak geroz eta ugariagoak dira —egungo abantaila zientifikoek ahalbidetzen dute ama izatea gizonezkoen beharrik izan gabe—; hirugarrenik, baina aurrekoari oso loturik, geroz eta gehiago dira hitzarmenik egiteko prest agertzen ez direnak, inorekin betiko lotu bainoago beste harreman mota bat izan nahi dutenak; laugarrenik, badira berreratutako familiak, dibortziatu edo banandu ostean bigarrenez batu egiten direnak; bosgarrenik, bizikidetza ere sexu harremanak dituen bikoteak etxe bera konpartitzen dutenean ezkondurik egon barikgeroz eta hedatuago dago Mendebaldeko gizarteetan; azkenik, parekatze homosexu...
‎Beti ile zuria lepondoan motots batean bilduta. Beti negar egiteko prest, malkoen iturria harraskakoa bezain kontrolagarri balitz bezala. Beti zerbait eskuartean, besterik ez bazen, arrosarioa errezatzen, medaila txikiz josita zegoen arrosario beltzarekin klin klan eginez.
2015
‎Soldadu hau bien arteko eszenari dagokio harrituta. Fusila tiroa egiteko prest mantentzen du, isilik. Iheslariak artean zatitxo bat ogi dauka eskuan.
‎Borroka armatuaren egokitasunaren auzia beste era batean planteatu litzateke, Rafa Diezen ustez: " Zer egiteko prest gaude instituzio eta sozial alorrean euskal militanteek borroka armatua ez dela derrigorrezkoa baliozta dezaten?". LABeko idazkari nagusiak, beraz, borroka armatuaren egokitasuna defendatu baino gehiago, hura darabiltenen hautuarekiko ulerkortasuna eta errespetua erakusten du, eta gainontzekoei —" ELA, LAB, HB, EAJ." — luzatzen die borrokarako erronka:
‎Alta, gauza bat da saltzaileak egin nahi duen eskaintza eta bestea eroslea erosteko prest dagoena. Burtsara atera ahal izateko, amu horri kosk egiteko prest egongo ziren inbertitzaile nahiko bilatu behar zuen. Horregatik, Korporazioaren balorazioa are gehiago puztu zuen.
‎Une honetan ez dago abian inongo fusio proiekturik". Hitzok espekulazioa xaxatu zuten eta biharamuneko egunkari askok interpretatu zuten Nafarroako Kutxa, Iruñeko udal aurrezki kutxa albo batera utzita, beste lurraldeetako kutxekin bat egiteko prest zegoela. Distrakzio mugimendua baino ez zen izan lehen urrats hura.
‎Baliteke langile hipermodernoa bera ere kontsumo gai bilakatu izana, enpresek hartu eta bota egiten baitituzte nahi eran. Malgua eta birziklagarria ez bada bat batean kaleratua izateko arriskua duen neurrian, langile hipermodernoak izan behar du bereziki indibidualista eta lehiakorra, kasuan kasu taldean lan egiteko prest agertu behar bada ere. Egungo sistema demokratiko neoliberalak, ordea, gizabanakoen promozioa eta ezabaketa bilatzen ditu aldi berean.
‎Fededunak biak, baina oso izaera ezberdinekoak. Kontserbadore eta kikildua da bata, desertuaren beldur izanik protokolo eta orakuluen babesa bilatzen dituena; bizirauteko askatasunari muzin egiteko prest dagoena. Sortzaile eta arriskuzalea da bestea, orakuluek eskaintzen dituzten Egien aurrean bere fede propioa aukeratu nahi duen gizaki mota bizizalea; honen azken xedea ez da biziraupena, askatasuna baizik.
‎Jeronimotar aitek kristau erlijionean sartuko ote ziren galde eginik, Orochek ihardetsi zuen ezen, erran zezatena oro egiteko prest zeudela, bada, ez ote zuten erakutsia iduzkiaren eta euriaren gaineko beren ahala?
2016
‎—Sinisten diat erantzun zion Carlosek batere aurrerabiderik eman gabe. Zeukan aldarte ardailatuarekin, Guiomarrek edozertaz hitz egiteko prest zirudien. Berak ordea ahotsez betea sentitzen zuen burua, eta izugarri kostatzen zitzaion kanpoan gertatzen zen ezeri jaramonik egitea.
‎Ixilik tripaz behera, bortz xorrotxak ageri, ausiki egiteko prest, hurbildu zen bieri.
‎Hasiera hartan, emakumeak ginen biltzen ginenak, Kale Nagusian Alardean parte hartzen saiatu ginen guztiak bezala. Egun hartan eta hurrengoetan lagundu zuten gizonak alboan gelditu ziren, guk eskatutakoa egiteko prest.
2017
‎Geltokiko tabernako txokoan zegoen emakumea begirada sakonaz agurtutakoan, Irunerako trena hartuko du Luisek eta maleta karratua bagoiko egurrezko aulkian utziko du inork esertzeko eskatu arte. Pasaiako itsas portuan jaitsiko da, Atlantikoa zeharkatuko duen sekula ikusi gabeko itsasontzia, bakailao ontzia, hain justu, hartuko duelako eta sei hilabetetarako arrantzan joango diren arrantzaleei eguneroko bizimodu gogorra animatuko die eta bestelako lanik ere egiteko prest egongo da eta ez da kexatuko eta gaixotuko den aitari botika berriak erosteko diru pixka bat bidali ahal izango dio eta baita txuri eta beltzezko argazki pare bat ere, non irudi batean, neke itxuraz, akordeoia jotzen agertzen den, izterrean utzitako trapu baten gainean soinu handia bermatzen duela eta beste irudian seiko mahai biribil batean azaltzen den, irribarrez, jaten ari direla, eta..... Altsuondoko tren geltokian ezpain gorriko irribarrea eskaini zion emakumeari bihotza musikaz beteko dio lurralde exotiko batean, euskaldun ailegatu berriei herriminaren zapore gazi gozoekin arima arinduko dien bitartean.
‎Asmo hori gauzatzeko, Hermenegildo Revuelta Lagoseko komandanteari idatzi zion herri hartan atxiloturik zeukan Porter tenientea aska zezan hainbat gatibu errealistaren truke. Revueltak truke hori egiteko prest agertu bazen ere, agintari errealistek debekatu zioten eta, badaezpada ere, Porter tenientea Manilako presondegi batera deportatu zuten. Minaren preso errealistek jakin zutenean zein izan zen agintari espainolen jokabidea eta abandonaturik uzten zituela Minaren proposamena aintzat hartu barik, biziki haserretu ziren Erregeordearen kontra eta prest agertu ziren insurjenteen aldera igarotzeko, seguruago baitzeuden insurjenteekin erregeren ordezkariekin baino.
2018
‎Lasai zegoen, gainera, bazekielako Frantziak ez zuela Nafarroa lagunduko. Alabaina, ingelesen tropak Gipuzkoan zeuden, Frantziari Baiona aldetik eraso egiteko prest. Frantziako armadak bazuen aski lan balizko eraso haren aitzinean defentsa prestatzeko.151 Egoera hura azpijoko baten ondorioa zen:
‎Ispilu irudi horretan, urdin elektrikoz margotu zuen aulkian bilatu nau. Beste aulkian eseri da, eta aurrez aurre daukat, hitz egiteko prest, antza.
‎Hitz egiteko prest bai, baina ez edozein gairi buruz.
‎Marta, lanetik irten ondoren, tranbiaren zain dago, hotzari muzin egin eta ostiral iluntzeari aurre egiteko prest dauden beste hamar bat pertsonarekin batera. Arropa poltsak eskuan, entsalada ontziak aluminio paperean bilduta, botilak berokien poltsikoetan.
‎Noski, mutikoak neskaren goaitatzeaz laster aspertu ziren, baina gazteak haren irri ederra eta gorputz luze ederraz amets egiten hasiak ziren. Egunaz lo eta gauaz parranda egiteko prest zen: maiz Parisen besta egitea beharra bazuen.
‎Bataiatu berriek lagundurik, misionestak Ebanjelio Masala eskuan joaten zirela ondoko herrira, aitzinetik abisu harturik zeuden aldetik, printzipalak abegi egiteko prest edireten zituztela. Ardurenean ez zuten traburik izaten meza eta beste elizkizunak antolatzeko, populuak ontzat eta bozkarioz hartzen zituelako; laburrera, ohol zenbaitez eraikitzen zituzten basa eliza bateko lau murru, eta palmondo adarrez estaltzen:
2019
‎Elias kuzkurtuta egon zen sabeleko oinazea arintzen hasi arte; zutitu gero, eta Jose Carlosengana abiatu zen borroka egiteko prest. Ordurako, baina, mutil ihar bat zegoen haren aurrean.
‎Onartua izan bazitzaion, handitzen ari zen (eta hein oso txikian, krisi ekonomikoan oinarritzen zen) krisi" politiko" agatik izan zen, bai eta ordena soziala gainbehera etorriko zenaren beldurragatik ere. Garai hartan, menpeko klaseak politikoki paralizatuta eta/ edo buruzagi indartsu baten alde egiteko prest zeuden. Estatu kolpeak konstituzio demokratikoaren etetea ekarri zuen, sufragio unibertsalaren behin behineko etena, eta Louis Bonaparteren aginte pertsonala ezarri zuen.
2020
‎Anaiak jasan zituen egoera larri horiek guztiek arrastoa utzi zioten bolada batean, etengabe polizia bere atzetik zebilela pentsatzen zuen, ezezagunen bat ikusten bazuen" sekreta" zela iruditzen zitzaion. Guztia susmagarria zen, beti norbaiten begirada lepondoan iltzatuta zeramalakoan bizi izan zen, une oro alde egiteko prest.
‎Izan ere, herri txiki batean sortua naizenez, oso gogoan daukat haietan zakurrei ematen zitzaien tratua. Etxe asko eta askotan kate motzean lotuta edukitzen zituzten, eguna joan eta eguna etorri, urtetan, harik eta, erdi erotuta, amorratuen eitea hartzen zuten arte, edonori hozka egiteko prest. Eta beste animaliak, txoriak adibidez, ez ziren zakurrak baino begirune handiagoz tratatzen.
2021
‎Berdin da lehertzen bagara ere. Edozein modutara ere, zerbait egiteko prest agertzeko erabiltzen da esamolde hau.
‎Arrazoi bategatik edo bestegatik, irakasle askok lotura emozional handi eta sendo bat eraikitzen dute ikastetxe enpresarekin, azken honi kalterik ez egitearren edozer egiteko gai agertzen direlarik askotan. Horrek guztiak, arestian esan bezala, manikeismo berri batera garamatza zuzen zuzenean, ikastetxearen alde edozer esfortzu egiteko prest dauden horien eta edozelako baldintzatan lan egitera prest ez dauden horien arteko talka gertatzen baita praktikan denek bukatu dutenean izurritearen garaian esfortzua handia egiten; bai batzuk eta bai besteak, askotan lehenengoek bigarrenei alferkeria eta erosotasuna leporatzen bukatzen dutelarik.
‎Zorrien sufrikario erogarria ezagutu dute, eta etengabean sekulako beldurra sentitu nonahi topatzen ahal dituzten bidelapurrak direla-eta. Aunitzetan, zaldi gainean bakardade ezin handiagoan, odola izozten zaie imajinatuz bidelapur talde bat egon daitekeela beren zain, arnasari eutsiz, bidearen bihurguneren batean gorderik, eraso egiteko prest, odol hotzean hiltzeko, poltsa ebatsi eta beren gorpu beroak zuhaixken artean uzteko.
‎Beren helburuak lortzeko, gauza asko egiteko prest zeuden, eta gauza horien errepertorioan, nola ez, iruzurra zegoen. Ptolomeo III.ak Eskiloren, Sofoklesen eta Euripidesen lanen bertsio ofizialak irrikatzen zituen, zeinak Atenasko artxibategian gordeak baitzeuden antzerki jaialdietan estreinatu zirenetik.
2022
‎Pasaiako itsas portuan jaitsiko da, Atlantikoa zeharkatuko duen sekula ikusi gabeko itsasontzia, hain justu, bakailao ontzia, hartuko duelako. Sei hilabetetarako arrantzan joango diren arrantzaleen eguneroko bizimodu gogorra arinduko die eta bestelako lanik ere egiteko prest egongo da eta ez da kexatuko eta gaixotuko den aitari botika berriak erosi ahal izateko diru pixka bat bidali ahal izango dio eta baita txuri eta beltzezko argazki pare bat ere, non batean, neke itxuraz, akordeoia jotzen agertuko den eta bestean seiko mahai biribil batean azalduko den, irribarrez, jaten, eta
‎Orainaldi berri bati ekin nahi dio, bakean, landare baten moduan, bare. Eugeniak kontatzen dio prestatua duela etxean duen guztia, ordenan, edozein momentutan alde egiteko prest dagoela. Alde egin, esaten du, ez hil.
‎Agintzeko jaioa zela esaten zion, aberatsen etxeak garbitzen ezagutu bazuen ere. Eta arrazoiren bat izango zuen, larunbat horretako arratsaldeko bostetan puntuan bi gizonak zain dituelako, agintzen dietena egiteko prest.
2023
‎Irudietan indigena bat, hau ere aurpegia agerian duena, San Cristobal de las Casas Udal Jauregiko balkoitik hitz egiteko prest agertu da, mikro eta paper bat eskuetan dituela.
‎" Erreberentziak egiteko prest. Markes jauna etorri da eta!", iragarri du Amaiak.
‎Gerra eta alardeetatik kanpo, biltzera ere deitua izaten zen soldadutza hau ospakizun eta festa handietan, solemnitate handiago eman nahian. Horrela, pertsona ezagunak erregeak zirela, printzeak eta holakogure lurraldean gaindi pasatzen zirelarik, ongi etorriak eta zaintzak egiteko prest zegoen ere. Berdin gertatzen zen beste ospakizunetan, are Elizakoetan ere, hor daude Oñatiko Gorputz egunekoa edota Besta Berriko agerraldiak (ikus 4) Iparraldean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia