Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎alaen horrek". Idazle errealista ez dago atzera egiteko prest, eta erantzun egin die: " Bada, bai, nik bazakiat bizitza zer den:
‎Bagenekien basakeria gurekin bizi zela, guregan sortzen eta zornetzen zela, bai, baina hainbesterainokorik... hainbesterainokorik ezin dezake bururik gaiztoenak ere irudika". Armando Bonillak, bien bitartean, etzaulkian jarraitzen zuen etzanda, egonarriz, itxuraz guztiz bere onean, ausart, bat batean gutxiagotasun konplexu hura gainditu balu bezala, Deere jaunari kontra egiteko prest. Freskagarri bat eskatu zuen, ozenki.
‎Une horretan furgoneta denboraren makina bilakatu izan balitzait bezala, berez berez oroitzen hasi naiz: gure harreman hasierako Dabid kasik nerabe eta jeloskorraz oroitu naiz, bihotzean min senti  tzen zuena berarekin baino lehenago birritan oheratu nintzelako beste mutil batekin nahiz eta bera ere bi neskarekin ibilia izan; geroko Dabid jostarinaz oroitu naiz, elkarrekin bizitzen jartzea amestu, eta hori lortzearren edozein lan egiteko prest zegoena; azken aldiko Dabid arduratsuaz ere oroitu naiz, oharkabean niregandik urrundu, eta beste neska baten kilika bilatu duena. Denboran aurrera egin eta etorkizuna ere igartzen saiatu naiz, eta guztiz imajinaezina egin zaidan arren, gutxienez aukeraz betea dagoela pentsatu dut, eta beldurrezko filmekin gero eta antz gutxiago izatea desio dudala.
2001
‎Gogoaz gainera baluke, haatik, salatariak beste betebeharrezko baldintza bat, guttieneko kontuan: salatzen duen bekatuaren kutsutik garbi egotea edota, izatekotan ere, honi dagokion penitentzia, aldez aurretik egina ez badu, egiteko prest aurkitzea. Nekez sala dezake kulpa salatzen duenaren krakaz orakaturik heldu denak, kaskarretik hasi eta orpoetaraino.
‎Hauxe da gerra aurretik, gerratean eta gerra ondoan ikasi dudana: agintzen duena egiteko prest ez dagoen gauzarik ezin dakiokeela besteri agin. Gogorik gabe eta gogo gaiztoz hasi nintzen, beraz; ez, ordea, kontzientziak eskatzen eta are agintzen zidanaren aurka.
2003
‎" Aberriaren erlijio" bat, alegia. " Erlijio" horrek, hain zuzen ere, erlijio zaharrak bezala jokatuko zuen, sinismen eta erritual sistema itxi bat osatu, eta aberriaren izenean edozer gauza egiteko prest dagoen" fededun" berri bihurtuz iraultzailea.
2005
‎Ez nuen ezertan pentsatu beharrik izan; gorputza bere erara zihoan, zertan ari zen baleki bezala. Armairua ireki, aitaren ezkontzako trajetik pistola atera, bala sartu, tiro egiteko prest ipini, gau mahaira joan gero, eta Marroren aitona errepublikarraren erlojua hartu nuen, eta esku argi txiki bat; gelatik isilka irtenik, Marroren etxeorderantz jo nuen. Atearen giltzarrapoa ez zegoen itxita; orain Marro ez zen ixteaz arduratu ere egiten.
2006
‎Pentsatzen du, besteak beste, tigreak bai, askoz gusturago josiko lituzkeela. Tigreen zati biek zangoak dakartzate, salto egiteko prest ageri diren zangoak: biziagoak direla iruditzen zaio Aniari, burua eta betegarria beranduago jartzen dizkieten arren.
‎esaka, berdin imita zezakeen irratiaren hotsa edo morse gailu batena niri adarra jotzea beste helbururik gabe. Zer zen bera, dibertitzeagatik edozer egiteko prest zegoen urlia bat. Kaskarina ala, okerragoa zena, kaskotik egindako bat?
‎Amarekin egon ginen bitartean erdeinagarria egin zitzaidan semearen jarrera, baina, etxetik irten orduko, sufritzen ari zela ikusi nuen, eta errukiz bete zitzaidan barrena. Nik lagundu egin nahi nion, kontsolamenduzko zerbait esan, bere alde edozer egiteko prest zegoen laguna nintzela adierazi, baina ez nekien nola, zein hitzekin.
2007
‎" Gora komunismo libertarioa!". Demetriok fusila jada altxatua zeukan, azken tiroa egiteko prest. Dionik ez zion horretarako betarik eman, ordea, berriz ere bizkarra erakutsi baitzigun, eta salto eginez bere burua bota zuen amildegi hartatik behera.
‎Demetriok lotailua zuen buru bueltan jarria, eta arropaz aldatua zetorren. Makilak haren eskuan beste eskopeta bat zirudien, tiro egiteko prest.
‎Gogor heltzen zion pistolari, Paularen begien parean. Zibilek jendea armapean zeukaten, aurreneko seinalearekin tiro egiteko prest. Zuhurrenek oldarkorrenei alkandoratik heltzen zieten, eskopeten ahoetan eror ez zitezen.
‎Orduan ziren Gathalonabesen aitzinean belaunikatzen, eta haren zetazko oinetakoak zituzten musukatzen, harendako edozein gauzaren egiteko prest zirela.
2008
‎Hala ere, ondo pentsatzeko aholkatuko nizuke. Zure baldintzen berrikuspen bat egiteko prest agertu da Batzordea. Ostatu kontuetatik hasita.
‎Aitak urruneko izaki bat dirudi, etorri berri eta alde egiteko prest.
2009
‎Anandak Lidiaren gorputza masajeatzeari utzi zionean, dardara gelditu egin zitzaion neskatilari, erabat lasaitu zen, eta Sarak hura igurzten jarraitu zuen. Gero, Sarak berak erantzi zuen arropa, gorputza olioz igurtzi, eta Lidiaren ondoan etzan zen, ilargiaren argitan; halaxe egon ziren biak, isilik, zain, Ananda noiz itzuliko, loto loreak bezain zabaldurik, mutilarekin batera gozamenen itsasoan igeri egiteko prest, baina Ananda ez zen itzuli. Handik minutu batzuetara, hizketan hasi zen Lidia, haurtzaroko kontuak adierazi zituen:
‎Argitu dezagun euskararen eta hizkuntza bizikidetzaren aurkako diskurtsotzat, esplizituki edo inplizituki elebakartasun soziala aldarrikatzen duten mezuak baino ez ditugula kontsideratzen, hots, bi hizkuntzen estatus berdinkidetasunaren helburuaren zilegitasuna ukatzen dutenak. Deigarria da gaztelaniaren ondoan ingelesari lekua egiteko prest egonik, euskarari, ordea, bizi giro apalena ere ukatzen dion diskurtsoa nola eraiki dezaketen bakan batzuek, non eta euskararen lurraldean, non eta gehiengoak gizarte elebidunaren alde egiten duen erkidegoan. Ez goaz diskurtso zaharkitu horren erabateko desegokitasunaz ezer berririk eranstera.
‎Noizean behin, polemika iturri izan ohi da hizkuntza ofizialen eta laneko hizkuntzen ugaritasuna, baina ez dirudi funtsezko aldaketarik etorriko denik etorkizun hurbilean, besteak beste hizkuntza araubidea ere, aldatzekotan, beste zenbait araubideren antzera, aho batez baino ezin daitekeelako alda, eta ez dirudi Estatu batzuk beren estatu hizkuntzaren Europa arloko ofizialtasunari uko egiteko prest izango direnik.
‎Izan ere, honelako aldaketa sozial bat arrakastaz eta bidean pitzadurarik eragin gabe burutzeko (gogoratu kohesio soziala helburu nagusia dela), behar beharrezkoa bai, baina askieza da legea: ezinbestekoa da herritarren gogoa, herritarrek nahi izatea eta, beraz, honelako prozesu batek ezinbestean sortarazten dituen deserosotasun saihetsezinak onartu eta gainditzeko ahalegina egiteko prest egotea. Beharrezkoa den bezala, saihestu litezkeen deserosotasun guztiak saihestea eta, beti ere, gehiegikeriak alde batera uztea.
‎Amak magalean nauka. Maria, gurasoek Aiako Miranda baserritik ekarri duten neskame gaztea, gure aurrez aurre dago, amak ezer agindu ahala huraxe egiteko prest.
‎Hori dena hobeto ulertzeko, ikus dezagun orain LluÃs Llachen abesti bildumako lehen kantetako bat. Joan Serra lapur hutsa besterik ez da ia, diruagatik edozer gauza egiteko prest dagoena. Legez kanpoko pertsona bat, zeinak, halako espazio intimo bat eratzaten baitu –kantan baino ez– Karmengo Amabirjinaren irudi erlijiosoarekin.
‎Xedea, berriz, herritarren gogoa osatzea da, izendatzeko eta aitortzeko gai izan daitezen. Horrela zigorturiko eta akuilaturiko gizakia, heriotzari aurre egiteko gai izanik, hitzarmena egiteko prest dagoke.
‎Historiari begiratu baino ez diogu behar honetaz jabetzeko: nazionalistak nahiz ezkertiar iraultzaileak herriari traizioa egiteko prest daude balizko Estatu miragarri hura lortzeko asmoz. Euskaldunok, ordea, ezin diogu gure herriari traizioa egin, geure burua urkatu gabe.
2010
‎(Zintzurra karrakatu ondoan.) Agerreko Ager familia eta beren Agerrondo guzieri, agur, agur eta erdi, agur bihotzetik. Lau urteren bilaketa lanen buruan hemen gira bilduak, lau urteko lana galdegin baitit, satorra bezala paper puloen artean mia eta mia, informazione xixari mendrearen bila, nehoiz etsitu gabe, fier hartu nuen langintzaz, gure leinuaren historia hurbilaren egiteko nuen ohoreaz jakitun, atzemaiten ahal nituen gauzen parean aitzin jujamenduetaz birjina, trabes bide faltsueri bortitz egiteko prest, bortitz...
‎Lehen harridura maskatik landa, irriz hasten da Peio, nekezia, gohaindura eta gaindidurak eragin irri ezin bukatua, eten laburrek gora eta behera bultzatzen duten irria. Ingurukoak, harrituak lehenik, babes keinuak egiteko prest lehenbizi, azkenik irriz hasten dira hauek ere.
‎Handik hurbil zegoen Ezkurra tabernan azkar eta ondo jango genuela esan zidan. Berak esandako guztia egiteko prest nengoenez, hara abiatu ginen. Mahaian eseri orduko, zerbitzaria etorri aurretik, etxera deitu nahi zuela esan zidan eta kalera atera zen, tabernako zaratatik ihesi.
‎Eskutik helduta hartu genuen bidea itsaso aurreko paseoko iluntasuneko babesaren bila. Hotzak amorratuta geunden, baina kateak hautsi berriak dituen esklaboak bezala sentitzen ginen, denboratik eta espaziotik kanpo, eragozpen orori desafio egiteko prest.
‎Honetaz gainera, sukaldean berealdiko artista zela. Proposatutako guztiari onespena eman zion Anizetok, maisuari agindutako guztian men egiteko prest dagoen ikasle zintzoaren jarreran.
‎Teresaren deiaz ezer esaten ez banion, bere buruaz beste egiteko prest zegoela ematen zuen, hainbesteko interesa zuen deiaren mamiarekin. Hurrengo egunean elkarrekin bazkaltzeko gelditu ginela kontatu nion.
‎Handik oso urruti ez zegoen kafetegi bat ezagutzen zuela esan zion, berari uzteko lekua aukeratzen. Danielak berak nahi zuen guztia egiteko prest etorri zela erantzun zion eta bere pausoari jarraitu zion, inolako eragozpenik jarri gabe. Bidean hamar aldiz esan zion Nicolasek maite zuela bere errairik sakonenetatik, esperantza inoiz galdu ez bazuen ere, inauguraziora etorri eta izan zuen jokaera espero zuen azkena izango zela eta, hasierako aztorapena bortitz samarra egin baldin bazitzaion ere, berehala egokitu zela sortu zion egoera berrira baina hauxe zela gogoak eskatzen zion bakarra, atso eta agure ustel koadrilaz aldendu eta berarekin bakarrik egon, galdutako denbora irabazi, berarekin bat egin ahalik eta azkarren eta gehien.
‎Nicolasi Danielak bat batean hartu zuen doinu agintariak eszena sadomasokistaren bat iragar zezakeela iruditu zitzaion. Ez zen bere gustukoena baina proba egiteko prest zegoen.
‎Baina ez zen inolako azterketarik behar izan. Ezer egin aurretik, bikotearen egoera hobeto ezagutzeko nola edo hala informazio zehatzago eta hurbilagokoa eskuratu nahian etorri zela aitortu zigun, hala nola zein motatakoa zen bien arteko harremana, aiton bat eta neska gazte baten artekoa zela esan niolako, baina ezagutu orduko izan zuen intuizioa baieztatu egin zitzaiola bazkarian zehar eta bere esku zegoen guztia egiteko prest zegoela ezkontzarena aurrera ateratzeko. Magdalenari ez zitzaion gaizki iruditu bikotearen ezaguera sakondu nahi izate hori, baina Polonian, behintzat, bi kideen borondatea nahikoa izaten zela jakinarazi zigun.
‎Horixe da erbia aske uzteko nire baldintza. . Akiles altxatu egin da gero, dortoka jaso du lurretik eta alde egiteko prest agertu da.
‎Nagiak aterata zituela zirudienean, dortoka ere hondar gainean laster egiteko prest agertu zen, itxuratuz, amona zahar baten antzera, jolastu egin nahi zuela.
‎Arazo sozialak, kultur arloa, baita mailarik gorenetan ere, barne bizitza edo espiritualitatea, immigrazioa, eta harremanik onenak edo elkarrizketa zaindu eta sendotu beti, baita kristauak ez direnekin ere. Bestalde, jesuitek girorik zailenetan edo larrienetan ere lan egiteko prest egon behar dute. Horrek esan nahi du era guztietako arriskuak izango dituztela bai beren bizimoduan edo baita beren ekintzetan ere.
‎Testuinguru horretan, negoziazio bilera hartako momentu batean, Xabier Arzalluzek Aznarri galdetu zion, metaforaz baliatuz, normalizazio gaietan igerilekura salto egiteko prest ote zegoen. Eta Jose MarÃa Aznarren erantzuna izan zen:
‎Adierazi zuenez, Ardanza Dokumentuaren oinarriekin eta alderdiak onartua zuen baketze dokumentuaren bidetik jarraitu nahi zuen lanean: " horren gainean eta zume hauekin edozeinekin hitz egiteko prest gaude".
‎Bitxia bada ere, handik hilabete batzuetara, 1998ko azaroan, Eusko Jaurlaritzan sartzea proposatu nion Euskadiko Alderdi Sozialistari, Ardanza Dokumentua bere egiteko prest baldin bazeuden. Ordurako Lizarrako Akordioa sinatuta zegoen; ETAren su etenaren garaia zen eta ETAren eta Aznarren Gobernuaren arteko negoziazioa bidean zen.
‎Amaitzera noa. Herri honek aurrera egin dezan ahalegin osoa egiteko prest gaude, hori ez dezala inork zalantzan jarri. Helburu hori bete nahi duenak bidean lagun aurkituko gaitu.
2011
‎Neska oinak mugitu ezinda geratu zen, lurrari josita; autoa, bitartean, tximista baino azkarrago hurbiltzen zitzaion, motorra marruka, Anna azpian hartzeko asmotan. Neskak begiak itxi zituen, ohe barruan egongo balitz bezala, hamar orduz segidan lo egiteko prest. Metro bat besterik ez zen falta.
‎Musika gero eta ozenagoa zen eta ez zuen uzten gizonaren ahotik ateratzen ziren hitzak aditzen, ezpainen mugimenduagatik otoi egiten ari zela ematen bazuen ere. Une hartan, harekin zetozen hiru gizonek arku bana hartu zuten bazter bateko mahaiaren gainetik; geziak prestatu zituzten eta haren aurrean jarri ziren, bost bat metrora, jaurtiketa egiteko prest. Ikusle guztiek besoak zabaldu zituzten eta otoitz egiten hasi ziren.
‎Rodolphe errainuaren arintasunaz desagertu da. Halaxe aienatzen da beti, emaztea hurbil, eta eszena bat egiteko prest sentitzen duen bezain laster. Anita eta neskamea aurrez aurre egon dira une batez, eta Anitak gorrotoz begiratu dio neska isil horri, isila eta harroputza dantzariaren ustez, aurpegian halako zera bat sumatzen baitio ez daki zer oroitzapen desatsegin gogorarazten diona.
‎Nik neurririk hartzen ez banuen, behintzat. Baina ni ez nengoen pauso bat atzera egiteko prest. Artean, ez.
‎Guk frente sendo bat ezartzen bagenuen izango zuten astia Frantziara alde egiteko. Nazioarteko brigadak abiatuak ziren muga aldera lizentziatuak, eta gu aurre egiteko prest geunden. Geneukan artilleria nahiko sendoa zen eta ondo kokatuta zegoen.
‎Hori ere badugu! Dagoeneko pentsamenduarekin hanka egiteko prest, erantzun zuen Joachimek.
2012
‎Hasiera hasieratik argi utzi zien berak ez zuela ez klarinetea ez biolina jotzen baina metodoren batzuk eskuratuko zituela eta beren musika tresnekin ahal zutenik eta gehien aurreratu zezaten saiatuko zela. Bermatu ziena, hori bai, musikako oinarri ona jasoko zutela izan zen; lan egiteko prest bazeuden, solfeoa, harmonia, formak eta hortik gorakoak lantzeko gertu zeukatela aitortu zien. Nola esan behar zioten ezetzik halako eskaintza joriari, hitz zorrotz bezain aurpegiera gozoaz egin zitzaienari, gainera?
‎ateratzen duenarekin ozta ozta erantzun ahal diete etxeari eta lau seme alaben premiei. Jesus Marik argi eduki du, txikitarik, ikasi egin nahi duela eta bere esku dagoen guztia egiteko prest azaldu da horretarako bideak urratzeko. Hamabi urteko zela, taberna batean hartu zuten lanerako; bere asmoa gurasoei ahalik eta dirurik gutxien eskatzea zen.
‎Gogoan hartu du" Valeriano" izena: SuperSeren egiten duela lan jakinik, harengana jo lezake San Kristobalekoaren ingurukoak biltzeko, baldin eta hitz egiteko prest balego betiere.
‎Buruzagiek eta agintariek gobernatzeko ofizioa aintzat hartzen zuten eta beraz gizarte arazoak ahaideen arteko oinordekotzakoak balira gertatzen ziren. Eta ez zeuden inoiz gobernatzeko ofizioari muzin egiteko prest. Ondasunak edo etxauntza gobernatzeko aukera eta era zegoen bezalaxe, pentsatzen zen beste horrenbeste egin behar zela udalerria edo elizatearen gobernua, eta gorago, herrialde esparrukoa edo komunitatearena.
‎Noren kontra? Absolutisten artean erreformak egiteko prest zirenen aurka. Honela, Fernando viiaren agintaldia amaitzerakoan, bere anaia Carlos erregezaleen buru bihurtu zen eta aurrerantzean" karlista" izenez ezagunagoak izan ziren.
‎Bitartean, 1841ean barrena, Nafarroako foruen moldaketarako legea bideratuta zegoen eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beste horrenbeste egiteko prest zegoen. Gobernuaren alde zeudenen artean aipatu batzordean Donostiako liberal sutsuen ideologo nagusia zela ikus dezakegu, eta berak horrezkero azterturik zuen zer nolako Foru aldaketa egin beharra zegoen.
‎Espainiako Gorteetako legealdia irailaren 10ean hasi zenean, 77 legebiltzarkidek, tartean euskal herrialdeetan aukeratuak, zorion agurra idatzi zioten Erreginari, Bergaran bake hitzarmena lortu zelako. Idatzian hitzarmena indarrean ezarri eta arrakasta lortzeko edozer egiteko prest zeudela aitortzera zetozen.46
‎–Ogasuna: kontribuzio bakarra egiteko prest, baina tabakoa, gatza eta zigiludun paperaren kudeaketa librea baldin bada.
2018
‎kargatzailea, kanoi erratzaren arduraduna, metxarena, tiratzailea, apuntatzailea eta haren laguntzaileak... guztira, sei lagun. Tiro egiteko prest zeuden.
‎Barrura sartu bezain laster ikusi zuen frankotiratzailea; leiho ondoan segitzen zuen, belauniko, kaleari begirik kendu gabe. Atearen krakatakoa entzun zuenean, jiratu egin zen tiroa egiteko prest; baina, katua sakatu baino lehen, Fabian gainera etorri zitzaion indar osoz. Soldaduak ahal bezala gelditu zuen Fabianen baioneta kolpea fusilaz; talka bortitzaren ondorioz, lurrera joan ziren biak, korapilo bat eginda.
2019
‎Ezker eskuin begiratu du Lalek, Birkenauko heriotza korridorearen azken zatia da. Sonderkommando ak ikusi ditu, etsita, munduan inork egin nahiko ez lukeen lana egiteko prest: hilotzak gas ganberetatik atera eta labeetara eraman.
‎Pepan zutitu egin da, alde egiteko prest. Lalek alkandora mahukatik heldu dio.
‎komando ibiltaria frantses herritarrez moldatua zen, atentatua obratu eta gutxienez, bi egun barne, bera etxean zen berriz, emaztearen ondoan loak hartzeko eta haurrak eskolara emateko tenorean. Deus ez bailitzan. etaren ohitura sekretu baten ondorengoak ziren, ezen, betidanik sartu baitziren iparraldeko jendeak erakunde armatuan, arriskuak ekidinez, armak garraiatzeko, muga zeharkatzen laguntzeko, bai eta sarraskirik odoltsuenak egiteko prest. Adibideak eman ordez, isilik geratu zen, zer gerta ere.
2020
‎–Biok joango gara, eta kontu handiz egingo ditugu gauzak, jarraitu zuen hizketan Mikelak zalantzati, aurrera egiteko prest, baina urrutiegi joaten ari ote zen burutik kendu ezinda.
‎Epaia emana dago, nahiz eta senarrak wahtsappak bidaltzen jarraitzen duen, esanez ez dagoela sententziarik beragatik sentitzen duen maitasuna geldiaraziko duenik. Itxura batera, esaldi ederra eman dezake, baina abisu bat da, modu bat esateko, ez naiz zure bizitzatik desagertuko, ez zaitut bakean utziko, eta berdin zait sententziak esaten duena, zugandik 100 metrora baino gutxiagora ezin naizela hurbildu eta hori; nik asko maite zaitut, laztana, eta edozer gauza egiteko prest nago zuregatik eta zu berreskuratzeagatik.
‎Marianne atsekabetu egiten du hartan erori izanak; atsekabetu, haiekin zerbait konpartitzen zuela uste izanak, haiek adiskidetasuntzat saltzen zuten merkataritza burtsa hartan parte hartu izanak. Institutuan uste izan zuen bera kapital sozial truke argi eta garbi horien gainetik zegoela, baina haren bizitza unibertsitarioak erakusten zuen ezen institutuan norbait harekin hitz egiteko prest egon izan balitz, hark ere beste edonork bezain gaizki jokatuko zukeela. Ez da inondik ere besteak baino hobea.
‎Dana biherra be eztok ixengo! . Juan Erraldek, Manuelari emandako sustoaren ondotik, mesede egiteko prest?. Badakik zer dioen esaera zaharrak:
‎–Mari Gabon, hik badeken zeozer niri kontetako? Honek hiru gixonezkuek guri lagun egiteko prest egotie, kasualidade lartxo, ezton? –Manuela azalpen eske hasi zitzaion Mari Gaboni.
‎Asko hitz egiten genuen geure artean. Onartu beharra daukat, une batzuetan gehiegi estutu nuela, baina bera beti zegoen agindutakoa egiteko prest. Hori bai, tarteka honelakoak botatzen zizkidan:
2021
‎gaixo bakarreko gela zen, egoera berezia zelako hura, baina, barruan, zaurituaz gainera, beste hiru pertsona zeuden, hirurak isilik; adineko emakume bat, eta beste bat gazteagoa, biak ohe ondoan, aulki banatan eserita; aparte, agure zahar bat, besaulki batean, leihotik kanporantz begira. Bi emakumeek gugana jiratu zituzten begiak, agur keinu bat egiteko prest; gaixoak ere bai; agureak, ez. Gelako gris hitsa areagotu egiten zuen haren begien distira faltak.
‎Kafe irakina trago batean hustu, goiz osoa iraungo zidan hirugarren mailako erredura bat eraginez, eta lau mokadutan irentsi nuen croissant madarikatua. Zenbait euro metalezko platertxoan utzi eta zutitu egin nintzen, etsaien lekutik alde egiteko prest.
‎Estibalitz jiratu egin zen, alde egiteko prest.
‎Zera bat besterik ez dakit, itzuli nintzenean, izeba zaharra antzinako hondartza aulki batean jarrita zegoela, aitzurra baztertuta eta hitz egiteko prest.
‎Atxilotu zuten eguna arte, Tasio ukiezina izan zen, ondoren Ignazio izan zen bezain ukiezina. El Correo Vitoriano n ez genuen esamesen berri eman nahi izan, hitz egiteko prest zegoen jendea ere ez genuen elkarrizketatu nahi izan. Zertarako haizatu txerrikeria hura?
‎Harrigarria, nirekin hitz egiteko prest zegoela esan zidan, eta San Viatorreko garaiaz gero laguna izan nuenarekin hitz egiteko, Arriagako parkea aukeratu genuen, leku bat ez oso nabarmena eta, batez ere, neutrala,
‎Kaputxadun kirol jertse fin bat jantzi eta ataritik plazara jo nuen jauzian, artean gaua zenean eta freskatzen ari zuenean. Argi azkorriarekin topo egiteko prest atera nintzen, zentzu guztietan ere.
‎Entzungailua hartu eta belarrira eraman nuen, zutik artean, oinetako bat ate aldera begira, handik alde egiteko prest.
‎Pasillo zabalean oinez, leihoetatik sartzen den kaleko argiari segika. Salan nire zain sumatzen zaitut nire abandonuaren jabe egiteko prest, baina atzean utzi dudan sukaldeko atetik irten zara, sustorik ez oraingoan. Eskutik heldu didazu salara bidean, atzamarrak loturik elkarren abandonura bidean.
‎Festarako gogoz dabilen mutil gazte bat zirudien aitak (urduri, trasteak autoaren maletategitik edozein modutan atera eta edozein tokitan utzi zituen, handik hanka egiteko amorratzen zegoenez); Davidek, berriz, han agintzen zuena eta kargu hartzen zuena ematen zuen. Autoa hustutakoan, eta David konturatu baino lehen, aita atean zen handik alde egiteko prest.
2022
‎Eta beraz ez diet antidepresiboei ukorik egiten, ama hil zain nagoen bitartean prest naiz eskaintzen didaten zernahi hartzeko, pilula urdinak egunez eta zuriak gauez, dopaminaren eraginez barre egiteko prest nauzu barre faltsu batekin badarik ere, barre egiten dut neure burua akabatzeko indarrak bildu arte, eta ez dakit zer dela-eta ez dudan egin oraindik, zertan ari naizen hemen neure buruari esanez goiz ala berant neure buruaz beste egingo dudala, inondik ere neure burua horretaz konbentzitu behar dudalako, dirua irabazten dudan modu berean konbentzitu, ordu bat erantsiz berez gehiegizko dire...
‎amildegi baten ertzean oinak hutsean zintzilik balego bezala oratzen zien asun eta plantain mulkoei, txikori belarrei, olo zoro izpiei, lurrari eta harriei. Hainbat egun zeramatzan arriskuan, baina azken une haietara arte arriskua itzalean egon zen, han nonbait atzeko planoan, eta hara non agertzen zitzaion kolpetik aurrez aurre, otso bat bezala, eztarrira salto egiteko prest: Hubertek hotzikara bat sentitu zuen buruko ileen sustraietatik bizkarraren beheko alderaino.
‎Nietzschek irudikatutako gameluak2 bezala" zamarik handiena eta astunena eskatzen du, irmotasunez. Zer da astuna?, horrela galdetzen du eraman handiko espirituak, horrela belaunikatzen da ongi zama dezaten" 3 Dena egiteko prest; dena emateko prest, horrelakoa da gazte sionista hori. Ez dago berarentzat astunegia den zamarik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia