Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 376

2000
‎Eta nola, alde batetik, ez gauden bakarrik, eta izenak leinu bereko eta talde bereko egiten gaituen —ahaide, senide eta taldekide—, eta nola, bertzetik, gure izanaren neurria izenaren neurriko bihurtzen dugun, hala hazten eta handitzen zaigu izana —ustezko izana, beti ere—, noiz eta izenaren hotsa berretzen eta emendatzen baita fedekideen bozetan eta hotsetan. Eta, halako batean, geure izenaren hotsak itsutzen gaitu, eta zernahi egiteko prest izaiten gara, baita geure izenaren izenean bertzeena estaltzeko eta zanpatzeko ere. Ordea, izenetarik eta hotsetarik haratago biziko bagina, izenik ez duen Hura edirenen genuke, izenik ez duelako berez dena eta izen guztiak bere baitan biltzen dituena, eta edirenen genuke, halaber, agian, geure zinezko izana...
‎Zeren, uste genuenean ezen geure betiko Mattin hura geurekin genuela, guztiz osaturik eta zaldi gainean bere balentriak berriro egiteko prest, aldiz, handik bertze lauzpabortz egunetarat, bazkal aitzin mahaiaren inguruan zutik egiten ohi genuen otoitza egiterat gindoazenean, dar dar hura sartu baitzitzaion gorputzean tupustean, eta dardara bortitzak lurrerat jaurtiki zuen.
‎‘Rosak zurekin ihes egiteko asmoa du, baina jakin nahi nuke zuk harekin joaiteko asmorik ba ote duzun... ’ Zaldizainak burua beheititu eta erran zuen: ‘Hobeki pentsatu dut, eta uste dut nahiago dudala egunorozko ogia, egunorozko miseria baino’ Zer min eman zidaten haren hitzek, zeren zaldizainak promes egin baitzidan egun guti batzuk lehenago ezen zernahi egiteko prest zegoela, baita untzia hartu eta Espainiarat ihes egiteko ere, mila sakrifizio eta bertze hainbat buruhausteren artean, baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten! Ordea, ikusten duzu zertan geratu zen haren hitza eta haren promesa, eta asma dezakezu, halaber, nolakoa izan zitekeen ene dezepzinoa... halako moldez, non deliberatu bainuen ezen zuhurragoa izan behar nuela handik aitzina eta ezin gal nezakeela neure burua gizon bategatik... zeren pertsona bat behin eror baitaiteke traba edo behaztopa baten aitzinean, eror daiteke bi aldiz, baina ez hiru, eta ni hirugarrenerako bidean nintzen jada".
‎Aurreko hiru egunetan azken ñabarduraz ere ahanzten ahalegindu banintzen ere, astearte gaueko gertaeren kontakizun xehea egiteko prest nengoen. Geunden geundenean, ordea, ez nago hagitz seguru egokiena ote zen eta, nolanahi den ere, ez zidan jarraitzera utzi.
‎Aurreko egunean, herrira ailegatzean," arratsalde on!" hotz batekin agurtu eta profesional urrun baten gisa agertzera deliberatua nintzen, zu hor ta ni hemen. Larunbat horretan berean, berriz, amarenean atzarri eta Unai lokartuak ohe gaineko ohiko jira bueltak galarazten zizkidalarik, adiskide minduarena egiteko prest nengoen, eta diosal ahalke aire baten ondoan, neska bakarrik harrapatzeko edozein paradaz baliatu neure arrazoiak —oraino ez nekizkienak— zehatz mehatz azaltzeko. Jatetxe italiarrean pizza jangaitzarekin deman ari nintzen bitartean, azkenik, aterabiderik zuzenena xelebrekeriaren baten laguntzaz egoera kargaz arintzea begitandu zitzaidan, anarterainoko" Edu" zirtolari, punttazale eta marmartsuarena antzeztuz.
‎—Harrituko zinateke batzuk zer egiteko prest dauden hilotz batekin.
‎—Esker onekoa bainaiz, aukera bat ematera deliberatua nintzen, zu lagun egiteko prest egonez gero. Azken batez, une atseginak iragan ditugu elkarrekin hondar hilabeteetan, eta ez nuen dena pikutara bidali nahi azken momentuko zirtzilkeria batengatik.
2002
‎Eta Zilarbizik zioen bezala gertatu zen guztia, begi harengatik edozer egiteko prest baitzeuden hiru atsoak. Jendeak ikusmena adina preziatzen duen gauza gutxi egongo da munduan, eta Hiru Emakume Urdinek ere euren begi hura txit maitea zuten, begi balira baino askoz gehiago.
‎Hura ikusita, gorgona haiek, erabat itzarririk, aireratu egin ziren mementoan bertan, eta euren brontzezko atzaparrak luzatu zituzten, hara eta hona, norbait harrapatu nahian, edozein etsairi aurre egiteko prest. Bere hortz luze eta beldurgarriak karraskatu eta amorru biziz astintzen zituzten hegalak.
‎" Kontuz, hi. Izan ere, hi aurrera egiteko prest hengoke, baina bera, zer.... Ez ote haiz gazteluak airean eraikitzen ari?".
‎Horregatik, dendaren erakusleihotik ikusten zituenean handik edo hemendik zetozèn lineako autobusak, kanpora irteten zen, autobus haietatik Sergio jaitsiko zen esperantzan. Edozer egiteko prest baitzegoen Sara: behar adina aldiz apalduko zuen bere burua; mila bider eskatuko zion barkamena Sergiori, baita belaunikatuko ere... edozein gauza, Sergiorekiko harremanak hautsi baino lehen.
2003
‎Baina bestek erail nahi badigute, zernahi egiteko prest gaude.
‎Baina baziren, halaber, azpildar gutxi batzuk, zapalkuntzari aurre egiteko prest zeudenak, borroka hura ezkutuan eraman behar bazuten ere. Patxi maisua borroka hartan sartua zegoen, eta nire ama ere bai.
2004
‎–Egia da espainiarrek beren inperioa galdu zutela, baina inperioa ez da kontzeptu geografiko soila, psikologikoa ere bada, eta bigarren ikuspuntu honetatik espainiarrek oraindik ere, oro har, inperio bat daramate beren inkontzientean, beren burua espainiar nazionalistatzat ez duten horiei ere noiznahi azaleratuko zaiena. (...) Baina garaia da erdaldunen artean ere geure gisa eta geure mina aldarrikatzeko, eta esateko edukazioaren lehen legea eta araua dela etxekoekiko errespetua, eta guk ere badugula, hizkuntza mailan, kanpotik etorritako hainbat eta hainbat herritarren adinako eskubidea, etxean etxeko sentitzeko gogo izugarria dugula alegia guk geuk ere, eta ez gaudela alor horretan atzera egiteko prest?. 74
‎Eta ahoa itxi zuenerako, ezustean agertutako gizonak traste zaharretik salto egin eta, panterak gazelari zelan, halaxe heldu zion adarretatik karreristen bizikleta ederrari. Segundo bateko tartean gizona RPFaren koadroaren gainean zamalka geratu zen, hankak pedaletan eta ipurdia zelatxoa baino goraxeago, indarra egiteko prest. Eszenan agertu orduko egin zuen alde, sartu irten harrigarrian, tramankulu barregarri hura lurrera botata.
‎Beso luzatuaren muturrean eusten nion pistolari. Oldar batean sartu nintzen egongela zabalean, tiro egiteko prest. Han ere argi guztiak piztuta zeuden.
‎Piztia amorratu baten gisa nenbilen. Bat batean, hots arraro bat entzun eta gelditu egin nintzen, tiro egiteko prest. Une baten buruan ohartu nintzen entzuten nuena nire hortzen kirrinka hotsa zela.
‎–Ez duk umorerik batere, Oskar –erran zuen Ibarrak, burua astinduz– Tira, hik esan bezala, edozein lan mota egiteko prest hagoela jakinarazi niean.
‎Egia zen: edozer egiteko prest nengoen, bizimodu izugarri hartatik urrunduko ninduen edozer. Orduak eta orduak ematen nituen Etchartea baserriko sabai hartan sartuta, musika etengabe entzuten eta oroitzapen lazgarriak buruan bueltaka.
‎Irudi ona eman nahi nion alderdiko jendeari. Bi hilabete lehenago Ibarrari erran bezala, edozein lan egiteko prest nengoen, edozer, barnetik erretzen ninduen harra hiltzeagatik. Gure gerraren amaieraz geroztik deus egin gabe egon nintzen, lehenbiziko hilabeteetan La Roseraie erietxeko ohe bati josita, eta azken urtebetean basoko lan akigarrian usteltzen.
‎–Edozer egiteko prest nauzue –erantzun nion, ahotsari segurtasun kutsua eman nahian.
‎Ondorioz, ahaleginean dabiltza Hitler baretu nahian, iaz Municheko bilkura lotsagarrian ederki erakutsi zuten bezala. Edozer egiteko prest daude bakeari eusteagatik. Edozer.
‎Müllerrek are gehiago zabaldu zuen irribarrea. Hozka egiteko prest dagoen zakur erraldoi baten antza zuen.
‎Egia erran, sekula ez nuen galdera haietarako erantzun sendorik aurkitu. Azkenean, eguna itxarotera mugatu nintzen, etorriko zitzaidanari ahal nuen ongien aurre egiteko prest.
‎–Ez ote gara ari Estatu arrazoi moduko batean erortzen? –galdetu zuen Feynmanek, gaztetasunak ikusten utzi ez zion enbarazua sortuz– Egoera bat defendatzeko edozein zapalkuntza egiteko prest egon behar dugu?
2005
‎Eta, aldeko eta aurkako argudioak balantzan jartzen zituztela, azkenean baietz erabaki zuten Tomasek eta Teresak, halako moldez, non, Teresak haurra etxean izan zuenerako. Ines, nexka ezin ederragoa?, hantxe izan baitzuen, aldi berean, amona Kontxi, etxeko lanak egiteko prest.
‎Eta, nola, kausaren? alde zernahi egiteko prest baitzegoen, horrela sartu zen mundu hartan amona Kontxi, eta horrela sortu zuen handik urte erdira bere web orria: –www.komunista.com?.
‎Ondo ematen zuen belarrira. Are gehiago ea benetan zerbait subertsiboa egiteko prest zegoen galdetu ziotenean. Bero bero jarri zen hori entzunda.
‎Ez daki zergatik, baina esango luke bizia aldarrikatu nahi zuen oihu ito horrek salbatu egin duela. Konektatu aurreko bere azken gogoeta horiek irakurtzearekin batera, beste ideia batzuk ere elkarri lotzen, kateatzen joan dira, berezkotzat zituen ideiei aurka egiteko prest. Naroari Argentinara itzultzeko eskatuko zion, bai, baina ez minutu bat lehenago pentsatzen ari zenagatik.
‎Mila aldiz saiatu da begitantzen zelakoa izango zen lehen aldia, noraino iritsiko zen, zer egiteko prest egongo zen, eta jakina, zer ez, baina orain harrituta jabetu da ez diola axola noraino iritsi, zer egin eta zer probatu gabe utzi. Datorrena datorrela.
‎Non ostia zaude. Eskolan mutil guztiak zeuden nire musu bategatik borroka egiteko prest, baina jakina, horiek umemokoak ziren, eta zu gizon alua. Amak entzungo balit, beti uste izan du aho garbi garbia dudala, hitz gordinik esateko ezgauza.
‎Tokion oso tipikoak diren neska gazteak, institutukoak gehienbat. Klaserik ez duten ordutegian elkartzen dira modako dendetan erosketak egiteko, batez ere Shibuya inguruan, eta ohikoa da euren eskola jantzietan ikustea; euren diskotekak eta dantzak ere badituzte, eta haietariko batzuk, trenean edo topatu eta eskatzen dieten gizon nagusiei sexu lanak egiteko prest egoten dira, erosketak egiteko diru gehiago izateko. Gure kulturatik zaila da haien mentalitate eta bizimodua ulertzea.
‎Bagenekien non azalduko ziren eta noiz; zain egongo ginen. Mateok ez zidan galdetu zer egingo nuen, bakarrik bera egin beharrekoa egiteko prest zegoela; zer nahi nuen berak egitea, esan baino ez neukala. Horretan utzi genuen.
‎Baina ez zekien guztiz betetzen ote zuen. Josebaren alde borrokan egiteko prest zegoen. Maite zuen.
‎Ezkonberriek baietz erantzuten diote, zorionaren alde edozer egiteko prest. Ezkonberriak ez direnek, ordea, ez dute jadanik zorionean horrenbeste sinesten eta ezetz erantzungo diote, ez dutela piastra bat bera ere jarriko jadanik kolorea galduta daukan ilusioaren alde.
‎Teilatuaren gainean, azkenik, osotara herdoildutako burdinazko arku batetik zintzilik, ezkila zahar bat ikusi dut; behinola beilariei dei egiteko prest egona.
‎Aita bonba bat zen, eztanda egiteko prest. Saltsa bikain zegoenez, ogia busti eta busti baino ez zuen egiten, baina bisiguaren aurpegi desitxuratuari zeharka begira, gorrotoz bezala.
2006
‎Pilik esandako hitz guztiak nora joan ote diren galdetu dio bere buruari. Leihotik ihes egin ote duten, ala itsatsita dauden oraindik gelako paretetan, berriz salto egiteko prest.
‎Korrika irten da ospitaletik eguerdian eta, bulegorako bidea hartu beharrean, etxerako bidea hartu du berriz. Izekorekin egon behar du eta hari kontatu zorakeria egiteko prest dagoela eta, zorakeria bat egitera doanari gertatzen zaion bezala, erreakzio berezia sentitzen duela gorputzean, hankak arinago doazkiola, gorputzak pisurik ez baleuka bezala. Eta, zorakeria egitera doazenei gertatzen zaien legez, ohartu dela bere gorputzaren proportzio handiena ura dela, ur korronteak nabaritzen dituelako gorputzean gora eta behera, alde batetik bestera.
‎Zorakeria bat egitera doanak bezala, tontor garai batean ikusten du bere burua. Salto egiteko prest. Eta ez du beldurrik sentitzen, beheko aldean ura dagoelako, eta, azken batean, bera ere ura delako.
‎Itsasoari hemen nago esaten ziola ematen zuen. Hemen nago, olatu gogorrenari ere aurre egiteko prest. Eta niri eskatzen zidan gauza bera egiteko.
‎Bata besteari begira. Hitz egiteko prest. Eta eguzkia sartzen da leihotik.
‎Fidel egunkarian bekadun hasi zen eguna gogora dezake. Nola sartu zen burumakur, edozer egiteko prest. Eta orain lurretik metro batera doala ematen du erredakzioko mahai batetik bestera, denek dena ondo egiten duten ikuskatzen balego bezala.
‎Karolingioen leinua ez zen" Jainkoaren graziaz" errege izateko egokia –erlijioak eta ezkontzak legitimo egindako seme alaben zerrendetatik aldentzen ziren sasi adarrak baitziren–, baina hori ez zen oztopo izan: Esteban II.a aita santuak Pepinen laguntza behar izan zuen lonbardoek Italiako iparraldetik Erromako hiria mehatxatu zutenean, eta laguntza horren truke hainbat opari egiteko prest agertu zen.
‎Aita Romeroren ustez, aberasten hastearekin erlijioaren aginduak ahaztu eta lasaikeriara eta lizunera lerratu ziren gizon haien espiritu ahul eta irristakorrak, ahaztu antzinako balio eta ohitura onak, atzendu eta baztertu gizartearen oinarri izan behar duten portaerak. Zerbait egin beharra zegoen, espirituaren barneko sua salbatzearren edozer gauza egiteko prest dauden indarrei –militarrak, por supuesto– laguntza osoa emanez.
‎Cromwelek, lehen, ez zuen jendea liluratu erlijio kutsuko bere hitzaldiekin, baina orain abilezia handia izan zuen armada antolatu eta, batez ere, borroka dei egiteko garaian; gazte eta zaharrei, bihoztun eta koldarrei, herriaren eskubideak errespetatzea eskatzen zuenari eta ohorearen deiak axola zien orori dei egin zien, norberaren iritzien alde borroka egiteko prest zegoen edonori egin zion dei.
‎Hiru gauza eskatzen zizkien soldaduei: erlijio kristau garbiari maitasuna bihotzaren barnean bizi bizi sentitzea, barneko su hori bizirik mantentzearren eta hurkoaren bihotzetara zabaltzearren edozer gauza egiteko prest egotea, eta Jainkoaren legeari jarraitzen ari ziren agintariek esandako guztia bihotz bihotzez sinetsi eta aginduak itsu itsu betetzeko prest egotea.
‎1646 urtean Oliver Cromwel Ingalaterra osoko militarrik ospetsuena zen, eta agintea eskuetan zeukan politikaria, boterea eskuratzeko aurrera egiteko prest zegoen herri salbatzaile beti bezain zorrotza.
‎Dirudienez, Miller, hiztun ona izanik ere, hitz gartsu eta aberrizaletasunez beteekin gazteen bihotzak inarrosten baino abilagoa zen jende haren muturrak berotzen: garagardo eta pattarra hartzera gonbidatzen zituen, mozkor mozkor eginda zeudenean armadarako paperak sinarazten zizkien, eta, bezperan gazte mozkorra zegoen lekuan, han zen hurrengo goizean marinel prestu bat, itsas armadan borroka egiteko prest.
‎Izan ere, Freddyren maitemindu aurpegiak irribarrea eragiten zion neurri berean ematen zioten atsekabea emazteak gaztetxoari egiten zizkion keinu maitekorrek. Egun batean –Percyren pazientziaren ontziak gainezka egin zuen, dirudienez–, senarrak hautsak harrotu zizkion emazteari, eta Freddy sutsua, sututa, bikotearen erdian sartu zen haserrea epeldu edo emazte gaixoaren alde borroka egiteko prest. Percyk –bere gizontasunean umiliatua (horrelako inozoak baikara gizasemeok), oilartutako oilasko hark emaztearen" jabetza osoa" ukatzen ziolako– esan zuen, oihurik gabe baina fermuki, ez zuela egoera hura denbora gehiagoz jasateko asmorik.
‎Gaztetxoak erantzuten zion –maitasun ero haren azpilduretan galduta– edozein izugarrikeria egiteko prest zegoela, ez zituela inoiz inork bereiziko, bi bihotz biki zirela, elkarrekin eta batera taup egiten zuten bi bihotz gizartearen hipokrisiak bereiziak, eta maitasunak lotzen zuena ez dutela itxurakeriak eta gizarte aurreko lotsak etengo, horretarako hautsi behar ziren kateak hautsi behar baziren ere.
‎Badakigu Rudolf II.a() –Rodolfo Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Bohemiako eta Hungariako erregea– pertsonaia oso bitxia zela: zientziaren mireslea, alde batetik, sineskorra eta urrezalea bestetik, zientzialarien babesle izateko bezala edozein berriketariri kasu egiteko prest zegoena.
‎Gizon dotoreari haserre laino bat pasatu zitzaion begietatik, eta esan zion jende ondraduarentzat, lan egiteko prest zegoen edonorentzat, beti irekiak egongo zirela Argentinako ateak. " Hori baino gehiago:
‎–Guretako lan egiteko prest bazeunde, lurreko epaileen iritzia saihesteko manera izan genezake, Zerukoari utzirik lana geroko geroan...
‎Ezin, beraz, sinets haien esker oneko sua. Gelditu balira ere, bertzalde, nekez izanen ziren" milaka" eta are gutiago Kalbinoren ikaskizunak bere egiteko prest. Egiazki, Vianako printzea bera izan omen zen Donibaneko eliza irudiz hustu zuena.
‎Garrüzen, Piarres Arburua eman zuten kapitainorde. Ez zituen abaurretarrak maite, baina Amikuzen ez ziren anitz aldi berean Erresumari eta Fedeari zerbitzu egiteko prest. Erresumako epaileek hiru herio zigor eman berri zuten, lehengo gazteluzain Migel Mailuren hilketa zehatu beharrez.
‎Gero, burdina luze bat atera zuen gurditik. Lehenengo harriduraren ondoren, Zipriano iseka egiteko prest jarri zen. Nola zitekeen hogei lagunek mugitzerik lortu ez zuten harritzarra bere tokitik ateratzea!
2007
‎ihes egiteko prest nintzen.
‎Hartzeko denbora eta, ez bazenion gehiago deitzen, ulertuko zuela. Baina deituz gero, izan zedila benetako apustua egiteko prest zeundelako. Arrapaladan eskegi behar izan zenion etxeko telefonoa hori esaten zizun bitartean, emaztea eta semea atetik sartzen entzun baitzenituen.
‎Bulego honetan ez da inor ausartzen Nekanek mahai gainean izaten dituen boligrafoak ukitzen. Boligrafo urdin, beltz eta gorri bana izaten ditu plastikozko edalontzi batean sartuta, beti buruz behera jarrita, eta hauekin batera arkatza, ondo zorroztuta eta buruz gora, etxea zaintzen duen txakurra bezalaxe, lapurraren eskuan hozka egiteko prest. Boligraforen bat falta duela ohartuz gero, ez dakit nola esan, zoratu egiten da.
2008
‎Horrek ondo sentiarazten bazaitu, jakin ezazu ez zarela bakarra. Beti dago norbait bere karguak arintzeagatik hitz egiteko prest.
‎Baina eta amak behar beharrezkoa zuen informazioa aurrera egiteko: esan nahi baita zernahi egiteko prest zegoela, egoera bortxatzeko prest ere bai. Eta orduan, arazoari errotik heltzen ziola, esan zuen:
‎maite zaitut, Gerardo, nora joango naiz ni zu gabe? Han zegoen, baina, Natividad, zorabioaren deabruei ere aurre egiteko prest, Nataliaren deabruzko hitzei aingeruzkoak kontrajartzen zizkiela: ez halakorik esan, Natalia, Gerardo da-eta zure galbidea, ez halakorik esan?
‎Hortik aurrera, badakizue, ezta? Bandoleroren bat fusilekin ikusten baduzue, tiro egiteko prest, esan debozio handiz deténte bala, deténte bala, ni neu ere entzuna bainago zenbat soldadu fededun salbatu zen azkeneko gerran, deténte bala bat eramateagatik.
‎–Zer pentsamendu klase???, baina frai Millanek ez zion galderarik egin; aitzitik, eskua goratzen zuela, absoluzioa ematen hasi zitzaion. Bukatu zuenean, berriz, Ernestina aitorlekutik alde egiteko prest zegoenean doi, honela hitz egin zion frai Millanek:
‎Behintzat, eta azkenean, utzia nuen itsasoa, eta ez nentorren handik esku hutsik. Hantxe neukan goleta, bukanero bakar bat gabe azkenik, eta berriro itsasora egiteko prest gure gizonek gidatuta. Oholesira joan eta nire balentrien berri ematea beste pentsamendurik ez nuen.
‎Eta Aitorrek trenean deiadarka hots egiten zion emakume hura benetan Garirekin ibiliko balitz? Eman dezagun une batez hori hala dela, eta emakume hori handinahia ez ezik eskrupulurik gabekoa ere badela, edozer egiteko prest daudenetakoa, Gari berarentzat oso osorik eduki eta bizitza guztirako erosotasuna emango liokeen ondasun baten jabe egitekotan. Horrelako bat baino gehiago dabil munduan, eta Garik, hotz hotzean begiratuta, gonetarako jite nabarmena erakutsi izan du beti, baita ezkondu ostean ere.
‎Garirengandik ehun bat metrora dago. Irten aurretik, telefonoan Gorosperen zenbakia bilatu eta deia egiteko prest utzi du. Gero, berokiaren patrikan sartu du.
‎–bota digu mutiko batek, eta oraintxe, oraintxe izan da. Lasterketa bat atzeko kaletik, oihu bat eta berehala zen gizon gazte bat atea zabaltzen, asegurua egiteko prest. Ez dugu hamar minutu behar izan datu guztiak betetzeko, eta autoan eroan beharreko pegatina eman digu, kanpinetan ematen dutenaren antzekoa.
‎Baina eta amak behar beharrezkoa zuen informazioa aurrera egiteko: esan nahi baita zernahi egiteko prest zegoela, egoera bortxatzeko prest ere bai. Eta orduan, arazoari errotik heltzen ziola, esan zuen:
‎" Zer pentsamendu klase?" –, baina frai Millanek ez zion galderarik egin; aitzitik, eskua goratzen zuela, absoluzioa ematen hasi zitzaion. Bukatu zuenean, berriz, Ernestina aitorlekutik alde egiteko prest zegoenean doi, honela hitz egin zion frai Millanek:
‎Hortik aurrera, badakizue, ezta? Bandoleroren bat fusilekin ikusten baduzue, tiro egiteko prest, esan debozio handiz deténte bala, deténte bala... ni neu ere entzuna bainago zenbat soldadu fededun salbatu zen azkeneko gerran, deténte bala bat eramateagatik.
‎maite zaitut, Gerardo, nora joango naiz ni zu gabe... Han zegoen, baina, Natividad, zorabioaren deabruei ere aurre egiteko prest, Nataliaren deabruzko hitzei aingeruzkoak kontrajartzen zizkiela: ez halakorik esan, Natalia, Gerardo da-eta zure galbidea, ez halakorik esan...
2009
‎Atea zabaldu zuen edozeri aurre egiteko prest. Euriaren errezel grisak markoturik, Xabierrek irribarre lotsatia egin zion.
‎Edozer gauza egiteko prest dago, egiaz, edozer gauza, gaua bakarrik ez pasatzearren.
‎A zer sasikume koadrila ginen. Edozer gauza egiteko prest gure lasaitasunaren betiko eskemak bete zitezen. Telebistaren pantailak lauki bihurtzen zuen patxada borobil alu hura.
‎Ia olaturik gabe, arroken oinetan erdi ezkutatuta. Uste gutxienean salto egiteko prest ordea. Noizbait bere atzaparretatik ihes egindako hura ezagutu eta beretzat eskatuko balu bezala.
‎baita mihia eta zintzurra ere, botilari eusten ziòn eskua ere halaxe eduki zuen airean, zirkinik ere egin gabe, segundo pare batean, botila ahotik atera orduko?, guztiak paralizatuta; Adak, baina, ahoan zuen ezpainetaratutako zurrutada? zentilitro bat isurkari, bestela esanda, isurkari oro bezala grabitatearen ezin saihestuzko lege zurrunen menera zegoena, ahotik zintzurrera eta zintzurretik beherantz egiteko prest; esan nahi baita Adari kontrako eztarrira joan zitzaiola ardo gozoa, eztul bortitza eragin ziona; utzi zuen botila mahai gainean nola edo hala, jarraitu zuen eztul egiten gero eta ahalegin bortitzagoan. Ada denbora irabazten ari zen, dudarik gabe, aurka zituèn eszenaren parametroak aldatzeko asmotan edo?, egin zituen horrela hamar segundo, hogei, berrogei, erruduna izateaz gain, halabeharraren biktima ere izan zela erakutsi nahian baitzebilen, antza, ardo gozoa arnasbidean garraztu zitzaion gero!?, zenbat eta eszena luzeagotu, orduan eta biktimago; lasaitu zenean, izebak kargu hartu zion, haserre:
‎Txopitea doktorearen tratamenduaren oinarriak, Adaren zeru gris astuna garbituz joan zirenak; sorgortasunaren lainoak altxatzen hasi ez beste, ordea, antsietatea hazi eta ohiko bi poloak agertu zitzaizkion, eta orduantxe sortu ziren arazorik handienak, alde ilunak hartzen zuenean benetan gaizto jar baitzitekeen, aurrean zuenari, edonori? min egiteko nahiz xantaia egiteko prest; egun batean, don Juliok argi eta garbi esan zion, antsietatearen aurkako erremedio gisa, dozena erdi bat zigarreta erre zitzakeela, alkohol tantarik ez?, eztabaida batean sartu ziren, zazpigarren zigarreta haren kontura.
‎Heldu zen, bada, Domingo etxera, zalantza askorekin eta buruhauste gehiagorekin; etxean, baina, pozez gainezka zeuden guztiak, Domingori laguntzeko eta haren alde zernahi egiteko prest; aitak, gainera, orbetarren adorearen merezimenduzko domina jartzearekin batera, gogoratzeko moduko oparia egin nahi izan zion:
‎baina, handik aurrera ere, askotan bizi behar izango zituen antzeko esperientziak, eta ez modu etenean, lehen esperientzia hura bezala, baizik eta modu osoago batean: ...erregeak gorputz garaituaz tronu bat egin eta bere aginte makila ezar zezan, haragiaren eremu eta zoko moko guztietan; gero, baina, haize ezti batek inguratzen zuen inguru guztia, baita azal leunak azal zakarra ere, ferekak eta laztanak nonahi, iratxo batek su bat pizten zuen bitartean bertigoaren auskalo zer kobazulotan eta auskalo zer hutsunetan, sexuan beti omen iratxo bat, bihurrikeriaren bat egiteko prest?, harik eta azal batuen astinaldiak eta azalen arteko zirkuitulaburrak itzaltzen ziren arte, gorputz garailearen burdina gorputz garaituaren sutegian urturik; jarraian, gudu zelaian geratzen ziren aztarnak, ikusi nahi zituenarentzat: indarra indarrez gabeturik, ez erregerik, ez tronurik, ez aginte makilarik, erregea, tronua eta aginte makila emetasunaren menera baitzeuden jada; kasu hartan, gainera, beste batek zuen aginte makila, antza, izeba Ernestinaren eztula entzutearekin batera amaren irudia ikusi baitzuen Domingok bat batean, bastoia goratzen, iraun nahiari lotutako defentsa mekanismo guztiak abian jartzen zitzaizkiola, indarren bat bateko bermoldaketan:
‎Regina, berriz, puntu hartan trabatua zegoen, halako eran, non Adak bere ezezkoa adierazi bezain laster goratu eta beheratu baitzituen besagainak, etsipenezkoa baizik ezin izan zitekeèn keinuan; hantxe zuen, baina, Teofilo Maria, zernahi egiteko prest; Teofilo Maria, izan ere, urduri zegoen, amaren eraginkortasun ezak min egingo balio bezala: bera ere amaren erraietakoa zen, eta erraietan sentitzen zuen, menturaz, haren ezintasuna; amak ez bezala, baina, berak berehala aurki zezakeen minarentzako erremedioa; handiagoak konpondu izan zituen fabrikan, haiek bai handiak!?, eta ez al zen, bada, etxekoen arteko arazo txiki bati irtenbidea aurkitzeko gai izango?
‎Goiz erdian, gainera, goizeko 11k aldean, merkurio zutabea 37, 5ºra jaitsi zitzaion, eta nola, alde batetik, hobeto sentitzen zen, eta nola, bestetik, nobelan aurrera egiteko ahalegin berezi bat egiteko prest baitzegoen. Ana Kareninak nola bukatzen zuen jakiteko irrika bizian egon behar zuen?, ohetik jaiki, bata jantzi, langelara joan, liburua hartu, batapean sartu, gelara itzuli, atea apur bat zabalik utzi zuen, etxekoen oinotsak entzuteko?, eta irakurtzen hasi zen, orri bat, bi orri, hiru orri, nekeak irakurketa eragotzi eta liburua burkoaren azpian gordetzera bultzatu zuen arte; halaxe aritu ... Eta izeba Ernestina gelan sartu eta eztiki mintzatu zitzaion:
‎Adak hantxe zituen, beraz, etxeko nebak berriro!, Txarok eragindako ezinegonari aurre egiteko prest:
‎baina neskak bere erabakia hartua zuen, eta etxekoak ez ziren arazoaz jabetu, hain aritu zen Maria Bibiana egun haietan isil gordean, batean galtzoiak aldatzen zituela, zikinak lixibaz garbitu eta bere armairuan zintzilikatu ondoren, bere jantzien artean disimulatuta, nola edo hala lehor zitezen, eta bestean gazak, etxeko sendagelan ugari zituzten? edo trapu zaharrak hantxe jartzen zituela, zauriari zeriòn odolaren xurgagarri, aho ezpainak noiznahi otoitz egiteko prest zituen bitartean: senda nazazu, Jauna, senda iezadazu zauria, ez baitut ez medikuak ez inork ikusterik nahi?
‎Baina Gabino gero eta misiolariago sentitzen zen misio lur hartan, bere mezuarekin aurrera egiteko prest, harik eta egun batean, bazkalordua zen, gaia mahaira atera zuen arte:
‎Gainera, beldur ez ezik, lotsa ere bazen, agian, Gabino. Zeren, hurrengo egunetan itxura egiten ahalegindu bazen ere, zertaz lotsatu eta zergatik itxura egin, ordea, Helenarekikoa bizitzan gertatu zitzaiòn gauzarik ederrena bazen, bestalde??, Gabino beste toki batean zegoen, maiteminak sorgindutako espazio horretan, non aulkiak ere ez diren aulki, jauzi egiteko prest dauden lauoineko animalia fantastikoak baizik, eta zapatak ere ez diren zapata, maiteminaren argiak itxuraldatutako arrain igerilariak baizik. Esan nahi baita etxeko norbaitek konturatu behar zuela noizbait Gabinoren egoeraz.
‎esan nahi baita bera bezalako lagunak behar zituela, arinak eta jostalariak, alaiak eta axolagabeak, airearen askatasuna zutenak, haizearen eskutik batera eta bestera joateko, eta ez lurraren zurruntasuna, grabitate indarren menera: aingeruak izan zitezkeen bere lagunak, baina aingeruak aspergarriak iruditzen zitzaizkion, Jainkoaren aginduetara beti, zoaz hara eta zatoz hona, harik eta fantasmak deskubritu zituen arte, bere neurriko izakiak eta bere lagunak, aise hegalda zitezkeenak, aingeruak bezalaxe, hegorik ez izan arren, baina, aingeruak ez bezala, txantxak eta bihurrikeriak noiznahi egiteko prest; haiek ere, baina, desagertu egin zitzaizkion, ametsen munduak ez baitzuen izaterik ez sustantziarik, zeren, Damasok argi eta garbi esan zion bezala: a) jauregia gaitz guztietatik libratzeko, Benjamin Maria fantasma bihurtu zen:
‎hantxe sortu zen, bai, zarata eta zalaparta, anfitrioiak berak, harreman kontuetan oso diplomatikoa zenak? berehalako batean geldiarazi zuena, bere lagunarekin bi hitz egin eta atzerakako erabakia hartuz, itsumustuan alde egiteko prest zeudèn gonbidatuen gustuetara makurtuz, alegia?, halako moldez, non balsak berriro hartu baitzion lekua tangoari, gau osoan, festa bukatu bitartean, hartu ere; Reginak, baina, aktibismoa lagun ona zelakoan edo, Domingok bere ihesarekin utzi ziòn hutsunea betetzeko?, urrunago joan nahi zuen, eta urrunago joan zen, festa hartara joandako lagun irizkideak Regina enera askari baten aitzakian bildu eta tangoaren aurkako gurutzada batean inplikatzen zituela:
‎Gabino sendatzen bada, ohi baino ordubete lehenago jaikiko gara; Gabino sendatzen bada? zernahi egiteko prest gaude, Jauna, Gabino sendatzen bada! Esan nahi baita bi ahizpak ezin pozikago zeudela Domingoren jarrera berriarekin:
‎komunistek bahitu zituztela, alegia, Nazario eta Teofilo Maria, bahitzaile baten izena ere eman zuen Markosek: Nikolai?, bera eta beste hiru gizon bahitu zituzten bezalaxe, nahiz eta bera berehala askatu zuten; esan ere, esan zion enpresariak EAJko buruekin hitz egiteko prest zegoela, bide hartatik komunistak estutzeko, aita semeen bizitza arriskuan egon zitekeelakoan, eta Maria Bibianak ezetz: ez, mesedez, oraindik ez, etxeko abokatua isilpeko lanaren aldekoa da, eta berak deituko dizu?
‎Ezustekoak erabat hartua zirudienari beheko ezpaina dar dar jarri zitzaion, bat batean: hantxe zegoen, baina, Rebeca, Chaplinen ama, Chaplin ezin hobeto ezagutu eta semearen keinu hartan halako deserosotasun bat ikusi zuena, desasadostasun baten isla ere izan zitekeena; baina Rebeca nortasun handiko emakumea zen, puntu hartan atzera egiteko prest ez zegoena; aitzitik, semea hitzik gabe uzteko asmotan edo, aurrera egin zuen:
‎Hala, bada, Ada bere ilaran zegoen, lubakitik ezkerraldeko pagadira egiteko prest, berrogei metroko tarte hartan bi harkaitz zeuden, soldaduek ongi baino hobeto balia zitzaketenak, beren egitekoa hiru lasterralditan egiteko: lubakitik lehen harkaitzera, lehenetik bigarrenera, eta handik basora?, sarjentuak bere agindua eman?. Aurrera!??
‎Nazario Orbek, hiltzeko eta heriotzari aurre egiteko prest zegoela adierazteko edo, begiak zabaldu, hatz mugimendu azkar batez bibotea leundu eta burua ezin zutikago jarri zuen; orduan, baina, orduantxe, hain zuzen ere?, itzal batek buru barrua zeharkatu ziolako, ausaz, gidoiak, gauzak zeudèn puntuan zeudela, semea besarkatzea eragozten zion, batetik, eta seme kikildua bakarrik uzteak, besterik gabe, halako ezinegon bat sorzen zion, bestetik?, bet... gero eta sutuago zegoen?
‎egin zituen Ianua Coelli n: laugarrena egiteko prest zegoenean, baina, marinelek eta portuetako langileek (hiriburutik bost bat kilometrora, bazegoen hiriburukoa baino garrantzitsuago zèn portu bat, merkataritzara eta emana, zamaontzi, gerraontzi eta merkantzi ontzien babesleku) manifestazio bat antolatu, poliziak sei langile hil, eta Domingok hiriko mugimendu anarkistan buru belarri sartzea erabaki zuen, itsasaldia albora utzita....
‎Egun hartan, nire? ganberazaina ez zegoen ohi bezala egiteko prest. Are gehiago harrotu zuen boza:
‎–Zuen borondatea egiteko prest nago.
‎Adak hantxe zituen, beraz, etxeko nebak berriro!, Txarok eragindako ezinegonari aurre egiteko prest:
‎Regina, berriz, puntu hartan trabatua zegoen, halako eran, non Adak bere ezezkoa adierazi bezain laster goratu eta beheratu baitzituen besagainak, etsipenezkoa baizik ezin izan zitekeèn keinuan; hantxe zuen, baina, Teofilo Maria, zernahi egiteko prest; Teofilo Maria, izan ere, urduri zegoen, amaren eraginkortasun ezak min egingo balio bezala: bera ere amaren erraietakoa zen, eta erraietan sentitzen zuen, menturaz, haren ezintasuna; amak ez bezala, baina, berak berehala aurki zezakeen minarentzako erremedioa; handiagoak konpondu izan zituen fabrikan –haiek bai handiak! –, eta ez al zen, bada, etxekoen arteko arazo txiki bati irtenbidea aurkitzeko gai izango?
‎Nazario Orbek, hiltzeko eta heriotzari aurre egiteko prest zegoela adierazteko edo, begiak zabaldu, hatz mugimendu azkar batez bibotea leundu eta burua ezin zutikago jarri zuen; orduan, baina –orduantxe, hain zuzen ere–, itzal batek buru barrua zeharkatu ziolako, ausaz –gidoiak, gauzak zeudèn puntuan zeudela, semea besarkatzea eragozten zion, batetik, eta seme kikildua bakarrik uzteak, besterik gabe, halako ezinegon bat sorzen zion,... gero eta sutuago zegoen... hain sutua, non, arestian ez bezala, zerbait egin behar zuela bururatu baitzitzaion, agerian egin ere, maskararik eta mozorrorik gabe, oduantxe ulertu balu bezala ezen hobe zuela segundo bateko bizitza eta loria, urte luzeetako heriotza baino, halako moldez, non aitak oihu egin baino lehen berak egin baitzuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia