2020
|
|
Indarrean da gaurtik, covid19aren hedapenari aurre
|
egiteko
neurriak malgutu dituen Eusko Jaurlaritzaren dekretu berria. Eta martxan jarri dituzten neurri berrien artean, ostalaritza guneen irekiera dago. Zabalik dira berriz herriko tabernak; Eusko Jaurlaritzak agindutako muga berrien eraginpean.Modu batean edo bestean, bigarren itxialdi aurretik ere zorrotzak ziren prebentzio neurriak hartuta gerturatu gara guneotara.
|
|
Erretiroa 65 urterekin eta erretiro aurreratua 61 urterekin, 30 urte kotizatuta izanez gero. Erretiro adina jaisteko aukera sektore berrietara hedatzea, bereziki nekagarri eta arriskutsuak direnetara. Pentsioa kalkulatzeko 15 urte hartzea kontuan. Pentsioen eros-ahalmena bermatzea, KPIaren pareko igoera gutxienez. euroko gutxieneko pentsioa. Pentsio sistemaren finantziazioa bermatzea, kotizazio sozial eta zergen bidez. Lanaldi partzialeko kontratuetan kotizazioak zenbatzerakoan zigorrik ez aplikatzea. Lan egun bakoitza, kotizatutako egun bat izatea. Hitzarmen kolektiboetan ultraktibitate mugagabea. Herrialdeko hitzarmenen aplikazioa estatu mailako hitzarmenen gainetik lehenestea. Beheko esparruko hitzarmen batek goragoko esparruko beste baten baldintzak okertzeko aukerarik ez izatea. Lan eskubideetan egindako murrizketak atzera botatzea. Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala eta pentsio arrakala amaitzea. Hileko 1.200 euroko gutxieneko soldata. Enplegu egonkorra sustatzea eta kontratazioan emandako iruzurra zigortzea. Lanaldia 35 ordura jaistea, soldata gutxitu gabe. Bereziki emakumeei ezartzen zaizkien lanaldi partzial inposatuak ezabatzea. Azpikontratatutako enpleguan subrogaziorako eskubidea bermatzea. Zerbitzu publikoak garatzea, ezarritako murrizketak atzera botatzearekin batera. Kontratazioan sexuaren, jatorriaren, ideologiaren, sexu identitatearen, aniztasun funtzionalaren edo ekonomia jardueraren araberako diskriminaziorik egingo ez dela bermatzea. Kontratazioan prekarizazio formula oro kentzea (etxeko langileen erregimen berezia, autonomo faltsuak, uberizazioa…). Klausula sozialak ezartzea administrazioko azpikontratetan. Lanera bizirik itzultzeko eskubidea. ...n Legegileak ezarritako baldintzetan. Euskal Herriko langileek eskubidea izatea pentsio sistema publikoa eta pentsio duinak bermatzeko modurik onena erabakitzeko. Lan harremanetarako gure eredu propioa eta negoziazio kolektiboko marko propioa erabakitzeko eskubidea, kanpoko esku hartzerik gabe. EAEko eta Nafarroako instituzioei dei egiten diegu euren erantzukizunak onartu eta bide horretan aurrera
|
egiteko
neurriak har ditzaten, gisa honetako ekimenekin: 1 Gutxieneko pentsioa legez 1.080 euro arte osatzea, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen bidez.2 Enplegu publikoari dagokionean (zuzenekoa nahiz azpikontratatua): 1.200 euroko gutxieneko soldata 35 orduko gehienezko lanaldia ezartzea; gutxienez herrialdeko hitzarmen sektoriala aplikatzen dela bermatzea, baita beste klausula sozial batzuk ere.3 Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan eta etxebizitza eskubidearen alde Eskubide Sozialen Kartak sustatutako Heri Ekimen Legegilea onartzea.4 Lan arloan ematen den soldata arrakalaren, diskriminazioaren eta indarkeria matxistaren aurkako Lege bat onartzea.Halaber, EAEko eta Nafarroako patronalei eskatzen diegu lan baldintzak prekarizatzeari utzi eta idatzi honetan jasotako aldarrikapen laboralei erantzuteko.
|
2021
|
|
100.000 biztanleko 14 eguneko 150etik gorako intzidentzia duten udalerrietan (tartean Usurbilen) covid19aren hedapenari aurre
|
egiteko
neurri prebentiboak indartzea aginduko duen dekretua iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Asteazken honetan, azaroaren 17an argitaratu eta jarriko dute indarrean.
|
|
Ahal den neurrian, ekitaldiak aire librean antolatzea. Espazio itxietan antolatzekotan jan edanerako eremua mugatzea, jendearen mugimendua modu ordenatuan
|
egiteko
neurriak hartzea... Horrez gain, orain arte indarrean zeuden neurriek bere horretan segiko dute; musukoaren derrigorrezko erabilera, 5.000 pertsonatik gorako espazioetan gehieneko edukiera %80ra mugatzea, edota jan edanik ez kontsumitzea ekitaldietan (ura izan ezik). Jan edana ostalaritza eremuetan baino da saldu eta kontsumitu.Covid19 ziurtagiria eskatzeko kontsulta auzitegieiBada Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri dezakeen beste neurri bat ere.
|
|
Covid19ari aurre
|
egiteko
neurri berrien dekretua kaleratzen duen bakoitzean eguneratzen du Eusko Jaurlaritzak, sor daitezkeen zalantzak argitzeko galdera eta erantzunen gida. Asteazkenetik indarrean den neurri multzoarekin ere gauza bera egin du, urria amaieratik zazpigarren aldiz.
|
2022
|
|
Energia komunitate batekin hain zuzen," komunitatearentzako onura kolektibo bat bilatuko da": aurrezpena, prezio justuak eta lanpostuak sortzeko aukera legoke onura ekonomikoen artean; sozialen artean, pobrezia energetikoari aurre
|
egiteko
neurrien lanketa; ingurumen arlotik bertako baliabideen erabilera.Energia berriztagarrien komunitatea sortzen lagundu nahi dutela adierazi zuen alkate Agurtzane Solaberrietak. " Aukera bikainak dira herritarren parte hartzea eta ahalduntzea sustatzeko, tokiko energia beste modu batean kudeatzeko eta energia sistema erresilienteago eta bidezkoago bat eraikitzeko, burujabetza energetikoa ipar eta denontzat bizigarria izango den Usurbil zerumugan". Alkatearen esanetan," energia komunitate hau herritik eta herriarentzat sortzea nahi genuke.
|
|
4 Segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatuko duen hezkuntza legea nahi dugu. Segregazioari aurre
|
egiteko
neurri sorta urgentziaz onartu behar da, besteak beste, matrikulazio prozesu gardenak, irregulartasunik gabekoak eta ikasleak ez segregatzeko helburua luketen administrazioaren menpeko matrikulazio bulego publiko eta bakarra ezartzeaz ari gara, eskualde, herri eta hiri guztietan.
|
|
Malgutasunerako edota lana eta familia bateragarri
|
egiteko
neurri eraginkor eta errealak.
|