Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2000
‎Errefuxatzen ditugu gazteak noiznahi lekurik ez dugulako. Ez dugu ostaturik eta ostatu egiteko lekurik ere ez. Eskualdunek galde egiten dute hori, ostatu idekia.
2002
‎Udal edo mankomunitate batek olio bilketa egiteko erabakia hartzen duenean biztanleek zerbitzu horren berri izan dezaten kanpaina bat antolatzen dute. Bilketa egiteko leku, egun eta ordutegi bat finkatuko dute. Honela, zehaztutako egun horretan edonork eraman ahal izango du etxeko olioa Ecograsek izango duen furgonetara eta glizerinazko xaboi pastilla bat jasoko dute opari gisa.
2003
‎Hiriko 200 irudi esanguratsu biltzen dituen gida plazaratu du Donostiako Udalak. Honen xedea hiria zinema, musika eta publizitate ekoizpenak egiteko leku bilakatzea eta ikus entzunezko industria erakartzea da. Zinemaldian banatuko zaie atzerriko zuzendari eta ekoizleei.
2004
‎Niri bekatxo bat emanda ez didate bizitza konponduko, zaharregia naiz horretarako. Behar duguna arte zentro bat da, lan egiteko lekua eta benetako mugimendua sortuko duena. Badirudi arte garaikideari dirua ematea alferrik botatzea dela, baina benetan txorakeriatan gastatzea dena, dirua botatzea, familiari monumentu bat egitea da, esate baterako.
‎Asko da Hizkuntza arloak egin dezakeena, hizkuntza sistema, komunikazioa eta haren arauen inguruko hausnarketa ez ezik, ereduak aztertu eta saiakera askotarikoak egiteko leku ezin aproposagoa baita arlo hori. Hizkuntza arloa diot, eta ez Euskara arloa, eskolan erabiltzen/ irakasten diren hizkuntza guztiak hartu behar baititugu kontuan.
2005
‎Batzuk bulegari izango ziren Bilboko bankuetan, eta ekarri egiten zituzten. Eta gure etxeko denda halako toki bat zen, aldizkari eta liburu trukea eta komentarioak egiteko lekua... Sekula ez dut gogoratu horrenbeste gauza nire umetako denborari buruz!
‎Besteak beste, saia, saizuria, belatz gorria, arrano beltza... Horma aterbea, habia eta lo egiteko lekua da beraientzat. Hanka motzak, atzapar zorrotzak, mokoa luze eta gakotua... moldatuak daude amildegietan bizitzeko.
2006
‎Inguruan atsedenleku bat ere bada. Mahaiak, sua egiteko lekua, iturria... Ondo prestatuta dago hamaiketako egiteko edota bazkaltzeko.
2007
‎Hasieratik argi geneukan inguruarekin batera lan egingo zuen leku bat izan behar zuela eta jendeari oso maila altuko lana egiteko lekua eskaini behar ziona. Baina aldi berean, jende" normalarekin" lana egiteko borondatea edukiko zuena, espezialitate batean mugitzen den jendea eta espezialitate horretatik kanpo mugitzen denaren arteko harremanak onerako direla sinetsita.
2009
‎Kontua da uigurrek asko sufritzen dutela eta pasaporterik gabe alde egiteko leku bakarra Afganistan bada, nora joango dira. Bada Himalaia zeharkatu eta Pamir mendetatik Afganistanera, nahiz erdiak bidean hil.
2011
‎Iritsi ginen eta manor eder bat zen han. Soro ikaragarriak, belardi ikusgarriak… Guk, umeok, olgetarako eta jolas egiteko leku handiak genituen. Mojak genituen gu jagoten, St.
2014
‎Oso irekiak dira. Hirietan, bestalde, kirola egiteko ohitura handia dago, kirola egiteko lekuak ere han eta hemen… Belodromoetan Manchesterrekoa ere gustukoa dut. Izugarri jarraitzen dute pistako txirrindularitza, txirrindulari onak dituzte, eta antolatzaile apartak ere badira.
2016
‎Herri eta hiri ibilbideak bultzatzeko egitasmoak zabaltzen ari dira (Hiribili ekimena aipatu digu Projektak). " Herri askotan futbol zelaia, igerilekua, gimnasioa… egiteko lekua izan dute, baina ezin da ibili! Ibiltzeko leku dezenteak egituratu behar dira, herria bera izan dadila jarduera fisikorako instalakuntza, denak ez baikoaz gimnasiora".
2018
‎Egia ote, gazte askok ez duela amatxo ren etxea utzi nahi? Harena baino, sarritan bi gurasoena izaten den etxetik irteteko motibaziorik handiena larrutan lasai egiteko leku bat izatea omen da. Ez zait lotsatzeko moduko motiboa iruditzen.
2019
‎Gero datoz Starbucks bezalako kate ezagunak edo ostalaritza orokortua. Auzokideek ez dute jada merke erosteko edo elkarrekin topo egiteko lekurik.
‎Bedarieuxeko komertzial gunean saltokien kasik erdia hutsik dago. Erosketak egiteko leku guztiak, herriko okindegi handiena barne, hiritik kanpo daude kokatuta eta jendeak nahi eta nahi ez autoa behar du haietara iristeko, berdin Fernand Leger artistaren izena daraman lizeo modernistara. Hurbilen daukan hiriak, Beziers, harrokeriaz erakusten ditu bere kanpoko aldeko bi komertzial gune erraldoiak, eta bitartean bere erdi guneko alde zaharra erabat abandonatuta dago eta bertan erosketak egin nahi izateak negargura eragiten du.
‎Zutabe hau komunaren nazioarteko egunean idatzita dago egunean, ezen ez komunean bertan. Komuna, noski, bakargela ere deitu hori, norbere eginkariak egiteko lekua eta ez, adibidez, Parisekoa, 1871n Frantziako hiriburuan agintea izan zuen gobernu iraultzailea. Ez kezkatu, benetan, ez da garrantzitsua jakitea noiz izan zen egun hori:
2020
‎Guatemalan lehen elkartea izan da, bai. Erakunde berezia izan zen hasiera hasieratik, transentzat, transengandik eta transen alde lan egiteko lekua zelako. Hasiera zaila izan zen; Guatemala, El Salvador, Nikaragua eta Hondurasko emakume transexual talde murritz bat antolatzen hasi ginen, baliabiderik eta laguntzarik gabe.
2021
‎Paperean behar nituen hitzok, hitzaurre idatzi bat pausaturik irakurri eta beharbada dena ez, baina pixka bat gehiago ulertzeko. Egia da, era berean, festibaleko plaza irekia agian ez dela horrelako ikuskizun bat egiteko lekurik onena.
‎Poesia hitzekin beste zerbait egiteko lekua dela sinesten dut. Lengoaiarekin egunerokoan duen funtzio komunikatiboa ez den zerbait egiteko, harago eramateko lekua.
2023
‎Etxebizitzaren kontua adibide ona da. Sexu langileek gezurretan aritu behar izaten dute bizitzeko eta lan egiteko leku baten bila dabiltzanean, jendeak aurreiritziak dituelako sexu langileen izaeraz edo lanaz. Beraz, uste dut lagungarria izango litzatekeela diskriminazioaren aurkako xedapenak ere txertatzea legean.
‎Proposamena da hezkuntza psikologoaren figura txertatzea ikastetxeetan, ez psikologo kliniko bat (alegia, ez trastornoak edo patologiak tratatzeko), baizik eta eskolan egunerokoan gertatzen diren arazoei erantzuteko. Haur eta nerabeek ordu asko ematen dituzte eskolan, espazio seguru bat bilatzen dute bertan, eta interbentzio batzuk egiteko leku aproposa dela ulertzen dugu, gainera familiak eskura daudelako. Helburua litzateke arreta goiztiarra egitea (badago protokoloa behar goiztiarrak antzeman eta erantzuteko), oraindik patologiko ez diren baina patologiko bihur daitezkeen gaiei garaiz heltzea ez daitezen patologizatu, behar psikologiko arinak lantzea…
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia