2023
|
|
Kontrol hori
|
egiteko
eskumena Estatuaren Kontu hartzailetza Nagusiari dagokio. Erakunde hori Ministroen Kontseiluak izendatzen du Ogasun Ministerioaren proposamenari ekinez.
|
|
Foru erakundeek, beraz, euren arauketa
|
egiteko
eskumena dute, eta hala nahi dutenean, lurralde erkideko arauketatik ezberdin. Esaterako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauketa hasiera batean likidazio egitura bera zuen lurralde erkidean eta foru lurraldeetan baina egun likidazio eskemak ezberdinak dira lurraldez lurralde.
|
|
Lan agintaritzak ebazpena emango du, behar beharrezko jardun eta txosten guztiak gauzatu ondoren, eskabidea egin zenetik 5 eguneko epean. Eskabidea egin behar da horren gaineko izapideak
|
egiteko
eskumena duen organoaren erregistroan. Ebazpen horrek, hala denean, enpresaburuak alegatutako ezinbesteko kasua badela egiaztatu besterik ez du egingo; azken buruan, enpresaburuari dagokio lanaldiak murriztearen edo lan kontratuak etetearen inguruko erabakia hartzea.
|
|
Udal Juntan, kideak izango ziren aipatutako zinegotzi guztiak eta udalaren finantzazioan parte hartzen zuten kideak, herritarren artean zozketaz hautatu ondoren37 Zinegotziak hauteskundeen bitartez aukeratzen ziren eta Alkatea aukeratzen zen zinegotzien artean egindako bozketan. Sistema hori Garcia ARANDAren esanetan gaur egungo sistemaren jaiotza da38 Legeak udal ogasunari dedikatzen zizkion IV. tituluan aurrekontua
|
egiteko
eskumena Udalbatzari edo Zinegotzien udalbatzari ematen zion.
|
|
VALENZUELA VILLARUBIAk adierazten duenez, lege erreserbaren printzipioa Zuzenbideko Estatuaren printzipio nagusia da, jardueraren esparru guztietan diharduen printzipioa159 Toki autonomia bera ez da EKn zehazten eta toki erakundeen arauketa guztia, toki erakundeak Administrazio publikoa diren aldetik, lege garapen baten mende geratzen dira. Hori horrela, toki autonomia legearen mende geratzen da eta, toki erakundeek Legea
|
egiteko
eskumenik ez dutenez, beste lurralde erakundeen mende geratzen dira. Modu horretara, gogora ekarri behar dugu berriro ere KAren 4/ 1981 Epaiaren 3 oinarri juridikoa, bakoitzak berezkoak dituen interesak kudeatzeko duen boterea antolamendu juridikoaren mende geratzen zela adierazten zuenean.
|
|
Baina Estatuaren esku hartzea udalen jardueran oso handia zen. Udalek hirieta landa poliziari buruzko Ordenantzak
|
egiteko
eskumena zuten, baina horiek Gobernadore Zibilaren baimena edo onarpena behar zuten. Udalaren eta Gobernadore Zibilaren arteko eztabaidak Gobernu zentralak ebatziko zituen, Estatuko Kontseilua entzun eta gero.
|
|
EKren 142 artikuluaren arabera, toki ogasunek euren oinarrizko baliabideak euren tributuetatik bertatik lortuko dituzte, baina, esan bezala, lege lerruneko arauak
|
egiteko
eskumenik ez dute eta Estatuaren edo autonomi erkidegoen legeei itxaron behar diete. Ikuspuntu honetatik eta muga ezaguturik, tributuen esparrua autonomia hurrengo moduan ulertu daiteke.
|
|
EKren arabera, Estatuak jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrari buruzko oinarriak zehazteko eta horren koordinazio orokorra
|
egiteko
eskumen esklusiboa dauka (149.1.13 artikulua). Horrez gain, lan honen bigarren zatian garatu den bezala, Estatuak solidaritate printzipioa eragingarritasunez beteko dela bermatu behar du.
|
|
Izaera horren arabera, toki erakundeen eskumenak Estatuaren eta autonomia erkidegoen eskumen banaketa sistemagatik baldintzaturik daude, hau da, EKren lurralde egituraketa definitzean eskumen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoaren artean egiten da, toki erakundeak alde batera utzirik. Legeek definituko dituzte toki erakundeen eskumenak eta toki erakundeez gaineko lurralde egitura biek (autonomia erkidegoak eta Estatuak) lege lerruneko arauek
|
egiteko
eskumena izango dute, bakoitza bere eskumenen barnean. Kasu honetan, eta kontrol tresnak ezartzeko aukera eskumenen banaketan oinarritzen bada, logikoa dirudi lurralde erakunde bakoitzak (Estatua eta autonomia erkidegoak) berezkoak dituzten eskumenen esparruan kontrol tresnak ezartzea.
|