Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2002
‎Zantzoa bota eta laguntza taldeek lasterka egin zuten; arma arinekin ekin zioten lehenbizi borrokari; gero zaldizko galiar eta hispaniarren ezkerreko hegalak erromatarren eskuinekoari egin zion aurre, zaldizko borrokaren ohiturak jarraitu gabe; aurrez aurre elkartu beharra zuten, alde batetik ibaiak eta bestetik oinezkoen gudalerroak hersten baitzuten bidea inguruan joan etorriak egiteko batere lekurik utzi gabe. Alde bietatik buruz buru topeka eginez, zaldiak geldi eta azkenean nahastean zirelarik, gizonek elkarri oratu eta zalditik elkar botatzeko ahaleginak egiten zituzten:
2005
‎Labur esanda, historiak inoanez, veneziarrak Kreta menperatu ebenean sekulako gotorlekua eraiki eben bertan, inguruko itsas lurrak eta ekialderako bidea babesteko. Beranduago, Turkiaren menpean, turkiarrak kokatu ziran bertan, handik alde egiteko bape asmorik barik, nahiz eta gerora Grezia haren jabe izan. Mende honen hasieran Kretako gobernuak erabagi bat hartu eban:
‎Ametsek ez du erantzun baina kableak eskutik hartu eta jarri egin ditu. Naroak Urkoren ordenagailura konektatu du USBa eta teklatu aurrean jesarri da, urduri baina atzera egiteko batere asmo barik. Eskuak igurtzi eta Linux en ongietorri pantaila ikusi du bertan, pinguino xelebre biren marrazkiekin.
‎segituan bereganatu gintuen. Nik ez nuen iraileko azterketa egiteko batere asmorik ordura arte; izan ere, Juliok baztertuta, entzuten nuena eta irakurtzen nuena hamalau urte egin arte ahalik eta ondoen baliatu baino beste aukerarik ez neukan, eta gero mekanikari ikasten hasi tailerren batean, hori zen-eta orduan gehien erakartzen ninduen lanbidea; hainbeste erakartzen ere, non gure osaba batek aitaren garajean bazterturik utzitako motor zahar bat askatzen eta ber... Batzuetan, aita, nire zaletasunagatik poz pozik, erakusten aritzen zitzaidan.
2007
‎Arratibelen esanetan, Euskal Herrian ez da horrelakorik gertatzen: " Politikariek kirola babesten dutela esaten dute euren diskurtsoetan, baina gero ez dute kirolaren praktika bultzatzen eta ez dute kirola egiteko batere erraztasunik eskaintzen". Aranburuk ere ez du egoera oso baikor ikusten:
2008
‎–Gizona, gizona, esan zuen Smollett kapitainak?, ez daukat zurekin hitz egiteko batere asmorik. Nirekin hitz egin nahian bazabiltza, zatoz, eta kito.
2009
‎Eta gaiaz gehiago hitz egiteko batere gogorik ez neukanez, Etxeren portatila hartu nuen eskuetan. Nahiago nuen sarean edozeri begiratu, nire lagun petral obsesoen hitzak entzun baino.
‎Lasai hitz egin du gaiari heldu aurretik: . Netanyahuren gobernuak eraikitzen jarraitzen dituen legez kanpoko kokaguneek erakusten dute, Israelen okupazio politikak ez duela atzera egiteko batere asmorik. Eta palestinarron borroka bakarra horrek izan behar du?.
‎Nor den zehazki esaterik jakingo ez nukeen emakume bat, antzinako edertasun zurbil halako baten jabea da bera? hurbildu zait, eta hitzik egiteko batere premiarik gabe, begien distira hutsarekin jardun zait hizketan. Ea egia den liburuak pilatzeaz gainera epitafioak ere biltzen ditudala.
2010
‎Alabaina, Mugaritzekoek hasiera hasieratik izan zuten suak sukaldea errauts bilakatu aurretik hartutako konpromisoei tinko eusteko uste sendoa, ez zuten bestek eurengan jarritako konfiantzari huts egiteko batere gogorik. Horregatik, jatetxean lan eskergako egunak badira ere, Aduriz eta bere lan talde hurkoa Australiara joan da.
‎Zuria pintzelkada gorrixkekin nabartua. Ninori begira geratu zitzaion, ihes egiteko batere intentziorik gabe.
2012
‎Herrialde horietara kazetari bisatua duzula joaten baldin bazara, guztiz mugatuta egongo zara, denbora guztian zaintzapean, zurekin elkartzen den jendea bera ere arriskuan jarriko duzu. Libian, esaterako, azkeneko gerra honetan, Tripolira joan nahi nuen zuzen, baina luxuzko hotel batean egon behar nuela kontuan hartuz, zaintzapean, lan independentea egiteko batere aukerarik gabe ez kaleko jendearekin hitz egin, beti izango bainituen alboan komisarioak, matxinoen aldean ibiltzea erabaki nuen, handik egitea erreportajeak. Haiekin ibili eta Tripolira iritsi nintzenean, ordu arte ikusi ez nuena ikusten eta kontatzen saiatu nintzen, erreportajeak idazten… Komisario politikoak saihesten saiatzen naiz, turista bisaren jabe eginez, edo matxinoen alderditik idatziz.
‎Eta, esango zidatena isilpean gordetzeko eskatu ondoren, jakinarazi zidaten Gineara joateko ontzi bat prestatzeko asmoa zutela; haiek ere, nik bezala, lursailak zituztela, eta, beste ezer baino gehiago behar zituztela zerbitzariak; eta merkataritza hori egiteko baimenik ez zutenez gero, ezin baitzituzten beltzak etxera ekartzean jende aurrean saldu, bidaldi bat egin nahi zutela, beltzak beren kontura ekartzeko, gero beren lursailetan banatzeko. Hitz batean, galdera zen ea ontzian zama zain gisa joango nintzen, Gineako kostaldean egin beharreko tratuak egiteko ardurarekin, eta haien beltz kopuru bera izango nuela hitz eman zidaten, baina bidaldia egiteko batere dirurik jarri gabe.
‎JULIAN. Ez daukat zu bezalako emakumeekin hitz egiteko batere gogorik.
‎Ez zioan negar egiteari utzi telefonoz solasean egon ginen 40 minutuetan. Etsita ikusi nian, aurrera egiteko batere indarrik gabe. Eta horregatik idazten diat, Sergei.
2014
‎–Lasai, bidea ezagutzen dut, arrapostu dit, nire esanari kasurik egiteko batere asmorik gabe.
2015
‎Gaur ez da euririk, baina behe lainoak, finagoa bada ere, bertan jarraitzen du, irteera bilatu ezinik edo bilatu nahi izan gabe. Egunetik egunera, hezurretaraino bihozgabe sartzen den hotza handiagoa da, eta ez du ematen, behe lainoaren antzera, edo arropak bustitzen dizkizuen hezetasunaren modura, alde egiteko batere asmorik duenik. Aurrerantzean, okerrera besterik ezin du egin.
‎Nahi gabe, Lolari hasperen batek alde egin dio. Ez dauka horretaz hitz egiteko batere gogorik, ondotxo baitaki plan hori ez dela egundo beteko. Onegia benetakoa izateko.
‎Guztiz absurdoa eta komikoa den arren, ez dut barre egiteko batere gogorik, nazka baizik. Saio honek lotsaren parametro guztiak hautsi ditu.
‎Aste hartan, gripearen zantzuak sumatzen nituenez, antihistaminiko eta gripearen kontrako sendagaien kontsumo masiboa egin nuen, bidaia luze bat autoz egiteko batere egokia ez zena. Berez, laurehun kilometroko tren bidaia gorabeheratsua arras nekagarri suertatu zitzaidan.
2016
‎Tira, ez dut gogoratzen zer gehiago esan dion, edo zer ez dion esan, baina hasierako haserrealdia pasatakoan,, nire? Joanes eta amona jo ta ke aritu dira berriketan, lo egiteko batere asmorik gabe.
‎Ob La Di Ob La Da hura gorrrotatu arren, dohain bat izan zuen behintzat, zeharo esnatu zuen lo gehiago egiteko batere gogorik gabe utziz. Gauza guztiek zituzten beren on gaitzak, nola ez.
‎Idazlearen aldartea tonu negartitik jokaera haserrekorrera pasatu zen bat batean, argumentu berberak behin eta berriro entzuteagatik agian. Haren ahotsaren tonua goraka zihoan, poliki baina atzera egiteko batere asmorik gabe. Eta bat batean argumentu berri bat erabili zuen.
‎Gurasoei dagokie haurren jaietan zer elikagai sartzen diren kontrolatzea. Aurre egiteko batere erraza ez den erronka da, ez baita haurren erresistentziari aurre egin, elikagai azukretsuak apaintzen baitituzte, baita heldu asko ere. Hala ere, merezi du guztiok horretaz jabetzea, gure seme alaben osasunaren onerako eta ez direnekiko.
‎–bota diot, lagunkoi.Isilunea jaso dut bueltan. Azkenaldian, lantokitik bidali zutenetik eta lantokiko nagusia nire aita zela jakin zuenetik, sarri egoten da halaxe, etxean liburu bati helduta eta nirekin hitz egiteko batere asmorik gabe. Eta sinetsidazue esaten badizuet, lagunaren isiltasuna baino ankerragorik gauza gutxi dagoela munduan.
‎—Ondo esan zion Carlosek. Baina ez zeukan hartaz hitz egiteko batere gogorik. Berarentzat gaia itxita zegoen, eta Danutarekiko harremana, kolokan.
2017
‎Esprint betean alde egin zuen Jaionek, semaforo aurrean utzita aita, kotxe barruan, kontra egiteko batere aukerarik gabe. Bide ertzera ekarri behar izan zuen autoa, baina, ohartzerako, bueltan zen alaba, eskuetan poltsa bete izotz zekarrela, auskalo non lortua!
‎Korridorean dardaran utzi zuten Mirenen hitzek. Gelara sartu zen siestarik egiteko batere gogorik gabe; zurrunbiloa egin zitzaion, nola esan ziezaiokeen hori, baina aldi berean bazekien Mirenek arrazoia zuela: aurreregi egin zuela bide hartan.
2018
‎Patxi Erauskin abertzalea zen, bere garaiko testuinguruaren seme, eta, ondorioz, jeltzale. Baina idatzita utzi zituen kartengatik badakigu beste pentsamolde politiko bat zutenekin hitz egiteko batere arazorik ez zuela, ez eta laudorioak banatzeko ere; haietan “ilustreena”, bere Kubako batailoiko tenientea: Jose Sanjurjo militar frankista iruindarra, errepublikarrek 1936ko uztailaren 20an (altxamendutik bi egunera) fusilatua.
‎Ez ginen inoiz bat etorri ideia politikoetan, baina beti egin zuen nire alde. Niretzat, ordea, etsipengarria zen berak gizartean gora egiteko batere interesik ez zeukala ikustea. Aitor dut Unibertsitatean sartuta urrundu egin nintzela harengandik, berak inoiz lagako ez ninduela jakin arren.
2019
‎Ispiluan begiratu eta aurpegia lukeen tokian ispiluak basurde baten ipurdia baino itsusiagoa zen irudia itzuli zion. Ez zuen gosaltzeko edo hamaiketakoa egiteko batere gogorik. Goserik ere ez.
2020
‎Aitak leporatu ziona ez zuen espero, eta orduko talka hark bere barnean zirauen. Eta haren jabe zenez, ez zuen tradizioari traizio gehiago egiteko batere asmorik.
‎Ez nuen hori egiteko batere asmorik.
2021
‎Nire aldetik ere, eta lasaiago egon dadin, ea ingelesez dakien galdetzen diot, gure bi familiena saihestu nahian eta batez ere Sergyk solasean parte har dezan. ...akademia eskola pila, Irlandan hilabete askotako egonaldiak eta bestelakoak eman eta egin arren, oso baldar egiten du ingelesez zinegotziak, bere ingelesezko hitz jarioa oso motela dela dio alafede, eta Sergyri derrigorrezko eta oinarrizko esaldi gutxi batzuk eskaini ondoren euskarara itzultzen gara ia arnasestuka eta nik eskatua, eta bera behin eta berriro erdaraz saiatu arren, ziur aski euskaraz egiteko batere gogo edo ohiturarik ere ez dudalakoan.
‎Igandean hondartzara joateko proposatu egin diot. Ez dut, beraz, geure artekoaren nondik norakoez hitz egiteko batere gogorik. Egia esan, nik uste oso bekatu larria litzatekeela halako harreman zoragarri bat nire kasketaldi huts bategatik zapuztea.
‎Hitzordu bat neukan, ordea, biharamunean. Eta ez nuen huts egiteko batere asmorik.
‎1999.eko urtearen hasieran Baionatik bidalita jaso nuen ziurtaturiko gutuna. Nahitaez beste toki batera joan behar naiz lo egitera, lanarengatik dutxak hartzeko edota edari bat berotzeko posible zen baina lo egiteko batere ez, gehituz hitzarmen baldintzak ez banituen errespetatzen prest zirela legezko poderioz handik abiarazi nendin.
2023
‎Olatzi nekeza zaio itxarotea. Berba egiteko batere gogo barik etortzen da Ander, eta Olatzek ez du adorerik berba egin eta giro ezti antzekoa sortzeko. Elkar gutxiago ikusi, elkarrekin gutxiago haserretu.
‎Hasiera biziki konplikatua izan zen: udalari lokal bat eskatu genion eta herritik oso urrun dagoen bat eman ziguten, antzerkia egiteko batere egokia ez dena. Horregatik, geure kabuz lokal pribatu bat lortu genuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia