Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 100

2008
‎Prezioez gain, Europako Legebiltzarrak hegazkin konpainien jarduna arautzeko neurriak ere onartu zituen atzo: Europako Batasunean lan egiteko baimenak edo zerbitzu publikoa diren ibilbideen ustiaketa. Aurrerantzean ustiaketa baimena bertan behera utzi edo kendu ahal izango diote hartutako konpromisoak urtebetean betetzen ez dituzten hegazkin konpainiei.
‎Oren gutxi falta da. Baina, gaur arratsaldean, 19:30etik goiti, besta egiteko baimena luzatuko dute Mauleko Herriko Etxetik, herriko besten giltzak balkoitik botaz. Lau egunez, bestaz josiak izanen dira orenak, karrikak eta Zuberoako hiriburua.
‎Eusko Jaurlaritzako iturriek salatu dute Espainiako Gobernuko presidente Rodriguez Zapaterok gerarazi duela kontsulta egitasmoa, «gezurrak oinarri dituen errekurtso baten bidez». Jaurlaritzak espero du irailaren 15a baino lehen emango duela Konstituzionalak kontsulta egiteko baimena.
‎Hala ere, Muammer Guler Istanbuleko gobernadoreak, PKKri erreferentzia zuzena egin dio, erasoaren bitartez ahalik eta pertsona gehien hil nahi izana egotziz. Bestalde, Turkiako Gobernuak, Irak iparraldean, mugaz bi aldeetan PKKren kontrako operazioak egiteko baimena eman zion armadari atentatua izan baino ordu batzuk lehenago. Hala, Kurdistango Langileen Alderdiaren ustezko guneak eraso zituzten, eta Gulerrek horrek guztiak Istanbulen gertatutakoarekin zerikusi zuzena izan lezakeela adierazi du hainbat komunikabideetan.
‎Egunkariak AEBetako goi mailako funtzionarioei egiten die erreferentzia; hala ere, ez ditu informazio iturriak identifikatzen. Bushek Pakistanen erasoak egiteko baimena eman duen baieztatu ez badu ere, The New York Times en arabera, AEBetako presidenteak iragan uztailean hartu zuen erabaki hori.
‎Azken gertaerek ez dute amets egiteko baimenik ematen. Atentatuak, ANV eta EHAK ren kontrako azken erasoek eta AAMeko kideen kondenek putzu beltzera garamatzate berriro, norabide gabeko itsasontzi batean sartuta.
‎Turkiako Parlamentuak aurki erabaki behar du armadari mugaz gaindi erasoak egiteko baimena luzatu edo ez
‎Hain justu, datorren asteazkenean eztabaidatu behar zuen Turkiako Parlamentuak armadari Iraken menpeko lurraldeetan PKKren aurka erasoak egiteko baimena luzatu edo ez. Eta Kurdistango ekintzaileen azken erasoaldiak bidea ireki dio Turkiari baimena luzatzeko.
‎Nola, erantzun nion, gure Herrian ere ez ote dugu euskaraz hitz egiterik? Horrelako leku batean ere euskaraz hitz egiteko baimenik ez badugu, non da errespetua?
‎Gorka Aginagaldek behin eta berriz errepikatu du eszena, Goenagak ontzat eman duen arte. Ondoren, beste eszena bat grabatzen hasi dira, eta lan talde guztia berriz ere isil isilik elkarri begira geratu da, hitz egiteko baimena noiz iritsiko zain. Kito!
‎Hau da, uniformedunen monopolio birtual bat da, segurtasun aparatuak babesturik: edozer egiteko baimena dute, eta egia ez da ia inoiz ateratzen argitara. Beraz, Mexikon, gauean polizia auto bat ikustea zerbait txarra gertatuko den seinale da...
2009
‎Enpresaburuen kontra ez ezik, Iruñeko eta Gasteizko gobernuen aurka ere egin zuen ELAk. Ugazabei eskatu duten guztia eman izana leporatu zien eta enpleguarekin xantaia egiteko baimena eman dietela salatu zuen.
‎Idatziak azaltzen duenez, Kamioren nahi pertsonala izan zen Julian Argilagos Balentziagaren diseinuen zaindari eta Getarian garai hartan ikusgai zegoen erakusketaren komisario izendatzea. Kamiok ez zuen sekula Fundazioan esan Argilagosekin zuen harremana, baina hari ordainketak egin zizkion, lan horiek egiteko baimen profesionala falta zuen arren.
‎Korrikaren inguruko ekitaldiak hasi dira zailtasunak izaten Nafarroan. Castejongo Laubide kultur elkarteak salatu duenez, herriko alkate Francisco Javier Sanzek (PSN) 6.000 euroko bermea eskatu die martxoaren 14an Korrika Txikia egiteko baimena emateko.
‎Horien artean, umeei bideratutako jolasak eta Korrika Txikia. Horiek egiteko baimena eskatu zioten herriko alkateari, baina erantzunean baldintza argi jarri die: 6.000 euroko abala.
‎%3 soilik. Nolanahi ere, findegiak eraikitze lanak hasi ditu, plataformak oraingoz hori egiteko baimenik ez duela salatu duen arren.
‎Bien arteko aldeaz galdetuta, bilakaera desberdina izan dutela azaldu du Ozkoidik. Lantzeko inauteria berriro egiteko baimena eman zutenean, berez galtzen hasia zen. Fosilizatuta zegoen.
‎Gobernuaren lege dekretuaren arabera, paperik gabekoen atxiloaldia gehienez 60 egunetakoa izan liteke gaur egun. Maronik epe hori 180 egunetara luzatu nahi zuen. Segurtasuna bermatzeko aitzakiarekin, gainera, herritarrei errondak egiteko baimena ematearen aldekoa da. Berlusconiren gobernuak, baina, atzera egin du azken momentuan.
‎Horien arabera, Ahmadinejaden aldeko paramilitarrak eta segurtasun indarrak astelehen goizaldean indarrez sartu ziren unibertsitatean, eta lau lagun hil eta dozenaka atxilotu zituzten. Irango Gobernuak manifestariei tiro egiteko baimena emana zien segurtasun indarrei. –Barne Ministerioa da honen erantzule, eta azalpenak eman behar ditu.
‎Orain arteko kutsadura areagotu egingo da etorkizunean, Petronorrek baimena baitu Muskizen koke planta bat zabaltzeko, egungo findegiaren ondoan. 2012 urtean bukatuko zaio Petronorri lur eta itsas eremu horiek erabiltzeko baimena, baina dagoeneko koke planta egiteko baimena eman diote, hori eraikitzeak urteak emango baditu ere.
‎Jai batzordeko kideek prestatua da bata, eta Udalak prestaturikoa bestea. Egitaraua aurrera ateratzeko baimenak jaso zain egon da jai batzordea orain arte, eta, azkenean, ekitaldi asko egiteko baimena jaso badu ere, karpa barra jartzeko baimena ukatu dio Udalak.
‎Elliotek gurasoen hotela bere gain hartu du, negozioa hondoratzen ari denean. Aldameneko herriak rock jaialdi bat egiteko baimena ukatu duela entzungo du, eta antolatzaileei deituko die, hotelaren ondoko zelaia eskaintzeko, baina susmatu gabe milioi erdi lagun elkartuko direla hiru asteren buruan. Baiona (L' Atalante), Miarritze (Royal).
‎DVD horren sortzeko beharraz jabetu ginenean, grabaketa lanak egiteko Korrikaren aurretik joaten den furgonetatik lan egiteko baimenak lortu genituen. Aldi berean (herrian lan hori egingo zuen jende asko dago), grabaketez arduratuko zenari laguntza eskatu zitzaion, eta noski, kostu ekonomikoaz hitz egin genuen.
‎Elliotek gurasoen hotela bere gain hartu du, negozioa hondoratzen ari denean. Aldameneko herrian rock jaialdi bat egiteko baimena ez dutela eman entzungo du, eta antolatzaileei deituko die, hotelaren ondoko zelaia eskaintzeko, baina ez du susmatuko milioi erdi lagun elkartuko direla han hiru asteren buruan. Bilbo (Multi), Baiona (L' Atalante), Miarritze (Royal).
‎Elliotek gurasoen hotela bere gain hartu du, negozioa hondoratzen ari denean. Aldameneko herrian rock jaialdi bat egiteko baimena ez dutela eman entzungo du, eta antolatzaileei deituko die, hotelaren ondoko zelaia eskaintzeko, baina ez du susmatuko milioi erdi lagun elkartuko direla han hiru asteren buruan. Bilbo (Multi), Donostia (Trueba (JBA)), Baiona (L' Atalante).
‎Muskizko Udalaren arabera (Bizkaia), milioi bat euroko bermea jarri litzateke Petronorren koke planta eraikitzeko lanak etetekotan. Koke plantaren aurkako koordinakundeak helegiteak jarriak ditu epaitegian, bai Petronorrek eskuratu zuen Ingurumen Baimen Integratuaren aurka, bai eta Udalak enpresari eman zizkion obrak egiteko baimenen aurka ere. Epaileak helegiteei buruz erabaki arte, bederen, koke plantaren lanak bertan behera utzi liratekeela uste du koordinakundeak.
2010
‎Kolokan zeuden negoziazioak, eta Israelek beste oztopo bat ezarri die, Benjamin Netanyahuk Jerusalem ekialdean lerro berdetik haratago beste 240 etxebizitza eraikitzeko baimena eman baitu, palestinarrek elkarrizketak berriz abiatzeko ezarritako baldintza bakarrari beste behin muzin eginez. Ramot eta Pisgat Zeev kolonietan hurrenez hurren 158 eta 80 etxebizitza egiteko baimena eman du lehen ministroak. Israelek 1967ko sei eguneko gerran okupatutako eremuan daude koloniak, auzotzat dauzkaten arren; 1980an Jerusalem ekialdearen erdia bereganatu zuen Israelek.
‎1996 urtetik, Iturribarriari ez diote errotan obrak egiteko baimenik eman. Iazko urtarrileko denboraleak kalte handiak sortu zituen Ozollon.
‎Bere etxetik kanporatu ezin dutenez, Espainiako Gobernuaren helburua Ozollo botatzea dela uste du Iturribarriak. Gobernua nire etxea botatzen ari da, berrikuntzak egiteko baimenak ukatuz. Ondare izendatutako monumentua txikitzen ari dira.
‎Lehen 14 asteetan haurdunaldia eten nahi duten emakumeek legeak zehazten dituen hainbat baldintza bete behar dituztela gogorarazi du Osasun Sailak, batez ere adingabeen kasuan. Hala, 16 urtetik azpikoen kasuan, abortua egiteko baimena eman behar du legezko tutoreak. 16 eta 17 urteko gazteek legezko arduradunaren aurrean sinatu dute abortua egiteko baimena, gatazka egoeretan izan ezik.
‎Hala, 16 urtetik azpikoen kasuan, abortua egiteko baimena eman behar du legezko tutoreak. 16 eta 17 urteko gazteek legezko arduradunaren aurrean sinatu dute abortua egiteko baimena, gatazka egoeretan izan ezik. Izan ere, legeak salbuespen bat onartzen du:
2011
‎Ez, ordea, espero bezala. Izan ere, udalak Bilboko Korrikaren amaiera jaialdia egiteko baimena ukatu egin zien Euskararen Astearen antolatzaileei. «21: 30ean Gose eta Solte musika taldeen kontzertuak prest genituen, baina udalak dio Bilboko jai berezia ez baldin bada kontzertu oro 22:30ean bukatuta egon behar dela», azaldu dute.
2013
‎Herrira mugimenduak antolatuta urtarrilaren 12an Bilbon egin zen manifestazioari erreferentzia egin diote, eta «euskal preso guztiak Euskal Herriratzea eta gaixorik daudenak berehala kaleratzea» ere exijitu dute, gogora ekarriz «Espainiako Estatuak berak idatzi eta onarturiko legeak» horixe esaten duela. Baimen guztiekin Elkarretaratzea egiteko baimen guztiak dituztela azpimarratu zuren prentsaurrekoan Asier Zengotita Arnaldo Askatu Politika Askatu plataformako kideak eta Kamino Saiz EILASeko kideak. Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkaritzak baimena eman diela nabarmendu dute.
‎Live in the Attic, Beti Mugan eta Dut taldeek kontzertua eskaini zuten Saindua eraikineko gela handi batean. «Arrakastatsua izan zen kontzertua, eta udalak hilean pare bat kontzertu egiteko baimena eman zigun», oroitu du Danel Emazabalek, Lif taldeko kantari zenak eta egun Psilocybe elkarteko musika programazioaz arduratzen direnetako batek. Musikaren inguruan bildutako gazte elkarte hark ondo pasatzeko gogoa zuen, izena bera Jaizkibelgo maldetan ohikoa zen Psilocybe perretxiko haluzinogenotik hartu zuten?
‎Laburtuko dizkizut azken urtean soilik neuri eta soilik Galdakaoko ospitalean gertatutakoak: Harrerarako langile bakarra eta bera erdalduna (Basurtun bezala), ekografiarako baimen agiri piloa gaztelania hutsez eta euskarazkoa eskatzean gaztelaniaz egin behar,« los están modificando» entzun behar izateko, hurrengo urtean paper berberak egoera berean (batzuk ez dira aldatu PSErekiko akordioaren bitartez hango aginteak eman zenizkienetik), ebakuntza egiteko baimena gaztelania hutsez eta euskarazkoak eskatzean zirujauak erantzun« yo no soy político» (zuei dagokizue beraz, nonbait), kafetegian langile bi eta bietako batek ere ez du «kafesne» edo «koilara» ulertzen, eta irribarrez begiratu, Ameriketatik nora etorri den ez dakiena neu banintz bezala... hortxe dituzue etengabeko hobekuntzarako behar larriak eta sano agerikoak. Dena den, zeuk ez zenuke ebaluazio beharrik izango jakiteko zeure herrian, Diman, Francoren 40 urteak amaitu eta beste 40 betetzeko diren honetan, oraindik ez dela herrian osasun arreta euskaraz jasotzerik.
‎Baimena zuten zundaketak eten ditu, inguruko herrietan sortutako aurkakotasuna ikusirik, baina zundaketa gehiago lortzeko baimen eske jarraitzen du Geocali enpresak Nafarroan. Potasa meatze bat egiteko asmoa du Erreniega inguruan, eta beste hamahiru herritan zundaketak egiteko baimena eskatu dio Iruñeko gobernuari. Potasarik baden jakin nahi du, gero meategia egin ahal izateko.
‎Herritarrek ondo gogoan dute meategi hura, eta protestan hasita daude, herrian beste bat zabal ez dezaten. Zazpi herritan zundaketak egiteko baimena emana dio gobernuak enpresari. Honako herri hauetan:
‎Sarasate pasealekura heldu ginen. Plaza beteta zegoen, eta, ohikoa den moduan, amaierako ekitaldia egiteko baimenik ez zegoela jakitean, Nabarreriara joan ginen. Iturrira hurbildu ahala, sentsazio atsegina sentitu genuen.
‎Zehazki, bi puntu izan dira hautsak harrotu dituztenak: soldadu estatubatuarren immunitatea eta etxebizitzetan miaketak egiteko baimena. Behin behineko hitzarmenaren arabera, AEBetako militarrak eta Defentsa Sailarentzat lanean diren zibilak Washingtonen jurisdikzioaren pean egonen dira soil soilik, eta, beraz, Afganistango justiziak ditu epaitu, edozein delituren egile izanda ere.
‎«Indar armatuek legearen arabera egiten dute lan eta Defentsa Ministerioak zabalik diren ikerketa guztiekin kolaboratzen du». Ipar Irlandara igorritako soldaduak zigor kodearen pean daudela eta tiro egiteko baimena «oso baldintza zehatzetan» ematen dela azpimarratu du bozeramaileak. «Ipar Irlandako Poliziak erabaki du ikerketa egitea beharrezkoa den ala ez».
2014
‎Izan ere, Washingtonek aurkeztutako itunak hautsak harrotu ditu Afganistango herritarren artean, «laguntza» eta «entrenamendu» soilak gainditzen dituzten funtzioak ezartzen baitizkie soldadu estatubatuarrei: herrialdeko base militarrak nahieran erabiltzeko eta zibilen etxebizitzetan miaketak egiteko baimena izanen lukete, eta horrez gainera, immunitatea emanen litzaieke, Afganistango justiziak bailituzke epaitu. Gainera, Etxe Zuriaren erretorikak kontrakoa dioen arren, operazio militar zuzenak lehenesten ditu Pentagonoak, entrenamenduen eta operazio logistikoen gainetik.
2015
‎Diseinuan hainbat aldaketa egin zizkioten, eta gero, probako hegaldietan zenbait arazo atzeman zizkioten. Aurrekontua mila milioi eurora jauzi egin ostean, joan den abenduaren 30ean jaso zuen hegan egiteko baimen ofiziala. Lehen hegaldi komertziala apirilean edo maiatzean egingo du ARJ21, Chengdu Airlinesen eskutik.
‎Joan den azaroaren 11n, Zhuhaiko Airshow azokan AEBetako aire konpainia batek erosi zuen lehen hegazkin txinatarra izan zen. Turbohelize moduko hegazkin txikia da, 19 bidaiari garraiatzeko egindakoa, eta AEBetan hegan egiteko baimena duen Txinako hegazkin bakarra. Coptervision Kaliforniako enpresak erosi du, Arroila Handian eta antzeko lekuetan hegaldi turistikoak egiteko erabiliko du.
‎Greenpeacek gogorarazi du Araba fracking aren ikerketaren sehaska izan dela. Izan ere, SHESA enpresa publikoak fracking aren ikerketak egiteko baimenak eskatu zizkion Jaurlaritzari Araban eta Bizkaian, eta haietako batzuk indarrean daude. Kontrako aldean, baina, Greenpeacek goratu eta txalotu egin du gasa erauzteko teknika horren kontra eratu den gizarte mugimendua, baita instituzioetan mamitu den lan politikoa ere.
‎Hala ere, nabarmendu behar da gizartean teknika horiek garatzearen aurka sortutako mugimendua. Horrek itxaropen handia ematen digu, eta, gainera, konbentzituta gaude fracking ak ez duela aurrera egingo.Bizkaian hidrokarburoak bilatzeko prospekzioak egiteko baimena eman zaie hainbat enpresari. Zer iritzi duzue. Gogoratu Repsolek ia atzeko atetik atera behar izan zuela Kanariatik, bere irudia hondatuta ikusi ondoren.
2018
‎Aste osoko egitarauaren barruan alfonbra gorri bat lurrean jarrita Ernaiko hainbat kidek agerraldia eskaini zuten asteartean, salatzeko iaz turistifikazio prozesuaren aurka Arrizul hotelean egindako okupazio sinbolikoagatik prozedura judiziala abiatu dutela haien aurka. Agerraldia egiteko baimenik ez zeukatela-eta gazte bat identifikatu zuten ertzainek, baita beste bat ere, euskaraz zuzentzeko eskatzeagatik. Eta pare bat kazetari ere bai, bidenabar.
2019
‎Guatemalarra da, eta kamerari begira mintzatu zaio: lan egiteko baimena ematearekin konformatzen dela erantzun du galdetu diotenean Estatu Batuetako hiritar oso bilakatzeko asmoa ote duen. 33 urte ditu, eta Mexikoko mugaren ertzera iritsi da etxean jasandako biolentzia gupidagabetik ihes eginda, karabanako beste hamaika ama, seme alaba eta gurasoekin batera.
‎Gutxi batzuen esku dago gaur egun ere amets handiak izateko askatasuna: batzuetan, gela bat nahikoa da, edo lan egiteko baimena aitortzen duen paper zati txiki bat.
‎Itsasontzi horrek hemeretzi egun zeramatzan Mediterraneo itsasoan, Italiako Lampedusa uhartean lehorreratzeko agindua eman zietenean.Euskal Herrian, berriz, Aita Mari ontziak adierazi duenez, berriro irtengo da itsasora, erreskateak egiteko asmoz. Ontzia prest dute asteartean, hilaren 27an, itsasoratzeko, baina erreskateak egiteko baimena lortu nahian dabiltza. Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioari eskaria eginda diote, baina erantzunaren zain daude oraindik.
‎Debekua debeku asmoen gainean, hala hasi da astea. Bilboko La Bolsa eraikinak hitzaldi bat egiteko baimena ukatu die Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeari, Hitz & Hitz fundazioari eta OMALi; Miguel Urban Unidas Podemoseko europarlamentariak La emergencia de Vox (Voxen larrialdia) bere liburua aurkeztu behar zuen atzo. La Bolsako kudeatzaileen arabera,, udalaren zentroak ez dira berariaz politikoak, erlijiosoak edo sindikalak diren gaiak lantzeko leku?.
2020
‎«Profesionalak gara, bizikletan aritzea dugu ogibide, eta, horretarako, errepidean entrenatu behar gara. Baina ez dugu hori egiteko baimenik. Italian, adibidez, nahiz eta itxuraz, egoera hemengoa baino okerragoa izan, txirrindulari profesionalak entrenatzen ari dira errepidean, baimen batekin.
‎Bost dira nagusiak: haurrak eta behar bereziak dituztenak kalera irten ahal izatea; saltokiek eta negozio txikiek, mugatuta, ateak ireki ahal izatea; jarduera fisikoa egiteko baimenak eman ahal izatea; hezkuntzarako «berariazko protokolo bat» osatzea; eta administrazio publikoan normaltasuna berreskuratzea.
‎Auzitegi Gorenak ezarritako jurisprudentziari jarraikiz aldatu zuen arautegia. «18 urterekin eta lan egiteko baimenik gabe diru hori aurreztua eduki ahal izango bagenu bezala...», kexatu dira gazteak. Diru hori ez baldin badute, lanbide arteko gutxieneko soldata (950 euro) bermatzen duen urtebeteko lan kontratu bat exijitzen diete.
‎Auzitegi Gorenak ezarritako jurisprudentziari jarraikiz aldatu zuen arautegia: «18 urterekin eta lan egiteko baimenik gabe diru hori aurreztua eduki ahal izango bagenu bezala...» kexatu dira gazteak. Diru hori ez baldin badute, lanbide arteko gutxieneko soldata (950 euro) bermatzen duen urtebeteko lan kontratu bat exijitzen diete.
‎Halaxe adierazi zuen atzo Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, astearteroko Gobernu Kontseiluaren ondotik egindako agerraldian. Jakinarazi duenez, joko aretoetan aldaketak egiteko baimenik ere ez dute emanen —lokalen eremua handitzeko bada—, eta joko makinak ustiatzeko baimen berririk eskuratzeko ere ez da aukerarik egonen.
‎Adibidez: pertsona bat lanean badago eta asiloa ukatzen badiote, enplegatzailea behartuta dago gizarte segurantzatik ateratzera, ez duelako lan egiteko baimenik, nahiz eta agian urtebete baino gehiago egin duen hemen, eta langabezia saria jasotzeko eskubiderik ere ez du; halako egoera zentzugabeak gertatzen dira.
‎Halaxe adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur eguerdian, Gobernu Kontseiluaren ondotik egindako agerraldian. Joko aretoetan aldaketak egiteko baimenik ere ez dute emanen, «lokalaren eremua handitzea ez dakarten obren kasuan izan ezik», eta joko makinak ustiatzeko baimen berririk ere ez.
‎Bost dira nagusiak: haurrak eta behar bereziak dituztenak kalera irten ahal izatea; saltokiek eta negozio txikiek, mugatuta, ateak ireki ahal izatea; jarduera fisikoa egiteko baimenak eman ahal izatea; hezkuntzarako «berariazko protokolo bat» osatzea; eta administrazio publikoan normaltasuna berreskuratzea.
‎Bertan behera gelditu dira indarrean zeuden greba gehienak eta kaleko protestak. Espainiako Gobernuaren dekretua irakurrita, ulertzen da alarma egoerak iraun bitartean ez dutela kalean protestak egiteko baimenik emango. Konfinamendua indarrean jarri denetik, etxeko balkoietara aterata egin dira azkeneko protestak, kazolak joz edo txaloak joz; hala salatu dira Soraluzeko (Gipuzkoa) hilketa matxista eta Espainiako erregearen martxoaren 18ko diskurtsoa.
‎Zabortegia irekitzeko ingurumen baimen bateratua eman zioten Verterri —EAJ EA koalizioa ari zen Eusko Jaurlaritzan agintzen, eta EAko Esther Larrañaga zen Ingurumen sailburua— LKS ingeniaritza taldeak egindako obra proiektu batekin jaso zuen baimen hori. Ondoren, Zaldibarko Udalak obra egiteko baimena ere eman zion. Ordurako, Verterrek 3,65 milioi euroko kapital soziala zuen.
‎Haren esanetan, astelehenean hasiko da normaltasunera itzultzeko planaren lehen fasea, eta haurrak «denborak eta distantziak mantenduz» kalera irtetea izango da lehen neurria. «Berehalako beste neurri batzuk» izango dira kirola egiteko baimenak eta denden eta saltoki txikien irekierak. Erkorekak azpimarratu du hainbat enpresatan lanera itzuli izanak erakutsi duela «lana eta osasun bateragarriak direla»; egun %30ean dago industria eta eraikuntzaren jarduera.
2021
‎Baina eskumenak ez du nahi den guztia egiteko baimena ematen: «Guk uste dugu epaiak gauzatzeko beste bide batzuk bilatu behar direla:
‎Gainera Errusiak NATOn duen bulegoan gehienez hamar lagun egotea exijitu zien. Moskuk onartezintzat jo zuen erabakia, eta Bruselako bere egoitza itxi, eta Aliantza Atlantikoak Errusiako hiriburuan zituen ordezkariei bertan lan egiteko baimena ukatu zien.
‎ez da sekula gelditzen» azaldu du Zubiaurrek. Alabaina, Garmendia eta Palomares beren elkarteetako boluntarioak dira, eta haiek ez zuten lan egiteko baimenik izan.
‎Atzerritarren araudia aldatzea onartu du Madrilek. Bizileku baimena lortzeko epea laburtu diete, eta lan egiteko baimena eman
‎Batetik, orain arte bederatzi hilabetekoa izan da adingabeek dokumentazioa lortu arte itxaron beharreko epea, eta erreformak hiru hilabetera murriztuko du; hori bai, gazteok aberriratzen badituzte, dokumentazioak ematen duen baimena bertan behera geratuko da. Bestetik, lan egiteko baimena izango dute 16 urtetik aurrera, «lan merkatuan txertatu eta bizitza independente bat izateko aukera» izan dezaten.
‎Lafayk, Fernando Gaviriak (UAE), Alexis Gougeardek (Ag2r), Nelson Oliveirak (Movistar), Nikias Arndtek (DSM), Kobe Goosensek (Lotto Soudal), Giovanni Carbonik (Bardiani), Francesco Gavazzik (Eolo) eta Victor Campenaertsek (Qhubeka). Ez zioten mehatxu egiten Valterren lidergoari, eta, hala, bidea egiteko baimena izan zuten: zazpi minuturen aldearekin igaro zuten eguneko bi mendateetako lehena, Bocca della Selva, hirugarren mailakoa.
2022
‎«Hiru ikastaro ziren garai batean eta gazteleraz egin behar izan nituen hirurak. Azken ikastaroaren amaieran proiektu bat aurkeztu beharra zegoen, eta proiektu hori euskaraz egiteko baimena eskatu nuen».
‎Direktiba hori Balkanetako gerren ostean onartu zuen EBk, 2001ean, Batasuneko kide ez diren estatuetatik ihesi doazenen beharrei erantzuteko, etxera itzuli ezin diren bitartean. Babesa duten bitartean, estatuek oinarrizko beharrak eskaini dizkiete errefuxiatuei (elikadura, osasun zaintza, hezkuntza...), eta ahal dutenei lana egiteko baimena emango diete. Hogei urtean, ordea, ez dute erabili inoiz, ezta Siriako gerrak Europara ekarri dituen milioika pertsonei babesa emateko ere.
‎Direktiba hori Balkanetako gerren ostean onartu zuen EBk, 2001ean, talde komunitarioko kide ez diren estatuetatik ihesi doazenen beharrei erantzuteko, etxera itzuli ezin diren bitartean. Babesa duten bitartean, estatuek oinarrizko beharrak eskaini dizkiete errefuxiatuei (elikadura, osasun zaintza, hezkuntza...), eta ahal dutenei lana egiteko baimena emango diete. Hogei urtean, ordea, ez dute erabili inoiz, ezta Siriako gerrak Europara ekarri dituen milioika pertsonei babesa emateko ere.
‎Galdakaoko Udalak joan den martxoaren 7an iragarri zuen galdeketa, hori egiteko baimena jaso ostean. Emaitza ez da loteslea izango, eta, orain, emaitza baiezkoa izan denez, Bizkaiko Batzar Nagusien esku geratuko da azken erabakia.
‎«Arte Ederrak eraikina jabetza pribatukoa da, eta hirugarren sektoreko erabilerarako kategoria du aspalditik», esan du Goia alkateak aste honetan egindako adierazpen batzuetan. Gainera, gehitu du obrak egiteko baimena «eskatuta» daukala, «eraikinaren babesa eta kanpoaldearen mantentze lana aurreikusten dituen proiektu arkitektoniko batean oinarri hartuta». Beraz, Goiaren arabera, eraikin horrekin egiten dena ez da udalaren ardura:
‎«Artxibo honen bidez, guk dakigun bezala kontatzen dugu dena, gure bizipenen bidez; ez ditu gure partez beste inork kontatzen gure istorioak, orain arte gertatu den bezala. Izan ere, lehen, prentsak zeukan gutaz hitz egiteko baimena. Orain, berriz, guk geuk kontatzen dugu geurea».
‎Ziurrenik, Sturgeonek berriz eskatuko dio Johnsoni galdeketa egiteko baimena, eta hark ezezkoa emango dio, orain arte egin duen modura —gaur erantzun du ez dela «garaia» beste erreferendum batez hitz egiteko—; Eskoziako Parlamentuak, hortaz, galdeketa egiteko lege proiektua onartuko luke, eta, lege bilakatu aurretik —erregetzaren baimena behar du—, Londresek auzitara eramango luke, Erresuma Batuko Auzitegi Gorenera.
‎Ziurrenik, Sturgeonek berriz eskatuko dio Johnsoni galdeketa egiteko baimena, eta hark ezezkoa emango dio, orain arte egin duen modura —atzo erantzun zuen ez dela «garaia» beste erreferendum batez hitz egiteko—; Eskoziako Parlamentuak, hortaz, galdeketa egiteko lege proiektua onartuko luke, eta, lege bilakatu aurretik —erregetzaren baimena behar du—, Londresek auzitara eramango luke, Erresuma Batuko Auzitegi Gorenera.
‎Horretarako, gazteek lan kontratu bat eduki behar dute, edo ikasten ibili. Adingabeak baldin badira, lan egiteko baimena ematen diete; 18 urte baino gehiago badituzte, ordea, ez. Beatriz Vera Nafarroako Zakan enpresako hezitzailea da.
‎Haren ustez, baimenaren kontuak ez du zentzurik: «Ezin duzunean lan egin, baimena ematen dizute, eta lan egin dezakezunean, lan egiteko baimena kentzen dizute». Lan eta bizileku baimena sorgin gurpil bat dira, amaitzen ez den soka bat.
‎Alemanian Uberren jarduera debekatzear ziren; Indian, berriz, haren jarduera lizentzia bertan behera utzi zuten, 2014an Uberreko gidari batek bidaiari emakume bat bortxatu eta gero. 2015eko urtarrilean jaso zuen berriro ere Indian lan egiteko baimena.
‎Gutxienez bi urte legez kanpoko egoeran daramaten etorkinek bizileku baimena jasoko dute. Urtebeterako baimena jasoko dute «defizitarioa» den lanbideren batean aritzeko ikastaroren batean izena ematen badute, eta, ondoren, bi urtez bizitzeko eta lan egiteko baimena eskatu ahal izango dute, kontratu bat aurkeztuta.
‎Gipuzkoara atzerritik etorritako enpresa handiak Green Capital eta Statkraft, momentuz, han eta hemen, zentral eolikoak egiteko baimenak tramitatzen ari dira. Tartean behin, proiekturen baten berri izaten dugu, orain Urretxu Zumarragan, gero Soraluze Elgoibarren, geroago Azkoitian, geroxeago Zizurkilen, eta, azken berrien arabera, Azpeitia Errezil Zestoa eta Eskoriatza Aramaio aldean beste bana.
‎Izan ere, Jaizkibel gero eta handiagoa eta sendoagoa dela ikusita, bakantzen ari dira haren kontrako jarrera argiak, baina askok jaiaren ikuskera baztertzailean gotortuta segitzeko era bilatu nahi dute bi desfile eginda. Eta, hain justu, horren alde egiten du udalak esaten duenean alarde baztertzailea egiteko baimena eskatzen dutenek ez dutela «ekintza» horren «monopolioa», eta ez duela eragozten «beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek, helburu berarekin, baina beste osaketa edo egitura batekin ekintzak antolatzea». EH Bilduren ustez, onartezina da jarrera hori, eta andreei festarako ateak ixteko nahi «absurdoa» besterik ez du atzean.
‎Aurrez ere, Gasteizko alkateak agertu izan ditu zenbait desadostasun publiko Eusko Jaurlaritzarekin: biziena 2020an piztu zen; Subilla Gasteizko Armentia II putzuan gas ustiaketak egitearen aurka agertu zen Urtaran, eta hori egiteko baimena ukatu zion Eusko Jaurlaritzari.
2023
‎Giroa, gainera, berotzen ari zen azken egunetan: atzo bertan, Dino ministro izendatu berriak talde horien aurka egiteko baimena eman zien Brasilgo Segurtasun Indarrei, misio berezietan soilik jarduten den goi mailako talde bateko kideei. Manifestariei indarrez aurre egiteko asmoa erakutsi du hasieratik Dinok, beste ministro batzuek ez bezala.
‎Bereziki kezkagarria iruditzen zait aldaketetako bat: aurrerantzean, enpresen esku egongo da parke eolikoak egiteko baimena emateko prozesua, eta ezabatu egingo dira ingurumen inpaktuari buruzko adierazpenak eta jendaurreko azalpena; hala, parte hartzeko eskubidea kenduko zaie herritarrei eta kaltetutako sektoreei —nekazaritza eta abeltzaintza sektoreari, esaterako—.
‎Asko jartzen dute jokoan, gai delikatua da, eta Lan Ikuskaritzaren gabeziak handiak dira». Lan egiteko baimenik ez duenak ba al du lan eskubiderik? «Bai», erantzun du Quintanak.
‎Nork duen lan egiteko baimena eta nork lor dezakeen baimen bat, horretaz hobe ez hitz egitea, liburu oso bat idatzi baikenuke. Sistema hau da, hain zuzen, nazio okupatu bat kontrolpean edukitzeko modurik onena.
‎Al Burhanek martxo amaieran adierazi zuen krisia konpontzeko prozesua «luzea eta zaila» izango zela. Eta egoerak okerrera egin zuen joan den ostegunean, zeren paramilitarrek beren unitateak hedatu baitzituzten Khartumgo kaleetan, armadari hori egiteko baimenik eskatu gabe.
‎Al Burhanek martxo amaieran adierazi zuen krisia konpontzeko prozesua «luzea eta zaila» izango zela. Eta egoerak okerrera egin zuen apirilaren 6an, zeren paramilitarrek beren unitateak hedatu zituzten Khartumgo kaleetan, armadari hori egiteko baimenik eskatu gabe.
‎Energia berriztagarrien 34 parke egiteko baimena eman du Nafarroako Gobernuak: horietatik 17 parke eolikoak izango dira, eta beste 17, eguzki parkeak.
‎Han zegoen, eta langileen eledun ari da gaur. Protesta egiteko baimena eskatua zutela adierazi du, eta 11:00etarako zutela deia egina. Adierazi du ertzainak hasieratik izan zirela inguruan.
‎«Horrelako gauzak dira pertsona migratuen eta arrazializatuen bizitza duintasunez bizi ahal izatea oztopatzen dutenak». Atzerritarren Legearen arabera, migrazio proiektuko lehenengo urteetan pertsonek ezin dute lanik egin, «ez zaielako bertan bizitzeko eta lan egiteko baimenik ematen». Horrek egoera zaurgarrian uzten ditu migratzaileak.
‎Horren erakusgarri da Arabako Caritasek emandako datu bat: joan den urtean artatutakoen %66 emakumeak ziren, eta %27k ez zuten bizitzeko eta lan egiteko baimenik.
‎Kendu eta gorde ezazu, lelo berria. ...an, Bermeon —alkatetzaren ospakizuna pixka bat luzatu zen, itxuraz, eta sai medioena areago— eta beste udal batzuetan fitxa mugitzeak ez dira, egia aitortzera, arraroegiak izan, halakoak udal hauteskunde lehia guztietan gertatzen dira, eta beraz horko itunak ezin esan oso ilunak izan direnik (non eta hurrengo hilabeteetan ez dugun ikusten txit independente eta apolitikoa zen horrek etxea egiteko baimena lortu duela orain gutxira arte babes urbanistiko zorrotza zeukan lursailean).
‎«Errolda barik, ezin da ezer lortu; baina, errolda lortzeko, toki bat behar dute lotarako, edo errolda soziala eskatu behar dute», argitu du Barronek. Era berean, Espainiako Atzerritarren Legeak dio lan egiteko baimena lortu aurretik erroldatuta egon behar dutela hiru urtez. «Ordura arte, bizirik irautea dute helburu».
‎Sistematik at nola jokatu ikusi behar dugu. Kontua ez da zer egiteko baimena dugun; kontua da geure buruei galdetzea ea nola borrokatu dezakegun sistema oso bat inori baimenik eskatu gabe.
‎Espainiako Auzitegi Nazionalak bigarren horma egiteko baimena eman zuen.
‎Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua moldatu dute Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek, Atarrabiako eta Burlatako (Nafarroa) udalek hura egiteko baimena ukatu ostean. Bi eragileek EH Bilduri eta Sorturi egotzi diote topagunea «debekatu» izana, baina azaldu dute udalerri horietan egiteko asmoari eutsiko diotela, nahiz eta egitaraua murritzagoa izan:
‎Perry omen zen gidoietan bere pertsonaiari ekarpenak egiteko baimena zuen aktore bakarra. Hain zen bera Chandler Bing.
‎Azken akordio zirriborro horretan, ez dute erregai fosilen amaieraren aipamenik egin. Ikatzari buruz testuak dio haren ekoizpena eta kontsumoa «azkar» murriztu behar direla, eta mugatu behar direla ikatz zentral berriak egiteko baimenak. Beste erregai fosilei dagokienez, karbonoa xurgatzeko eta biltzeko sistemak eduki behar dituztela aipatzen du testuak.
‎Urtebete eskas geroago, baina, Guadalupeko Basilikak Maria Teresa Herrera enpresariari saldu zizkion ama birjinaren irudiaren gaineko egile eskubideak. Beraz, bera litzateke Elizarentzat negozio egiteko baimena izango lukeen pertsona. Ika mika ez zen hor amaitu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia