Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 160

2008
‎Gure lana gaur egungo gizartearen ondorioa da, gizarte kontsumitzaile baten ispilua. Egunotan erosi eta erosi egiten da, horrek soberakinekin lana egiteko aukera ematen du, nahiz eta errazena kontsumismoarekin jarraitzea litzatekeen».
‎Izan ere, denek dute adimen urritasuna, eta horrek euren bizimodua mugatzen du. Aldi baterako egoitzak, ordea, jende berria ezagutzeko eta hainbat jarduera egiteko aukera ematen die.
‎Gaur egun, enpresa gehienetan, langile mota horrek urtean 200 eta 210 egun bitartean lan egiten du, batez beste. Legeak egun gehiagoz lan egiteko aukera emateak ez du erran nahi hori beteko dutenik; beharbada orain arteko akordioek indarrean segituko dute. Baina sindikatuak beldur dira supermerkatuetan eragina ukan dezakeela aldaketa horrek.
‎1990eko hamarkada amaieran, Eusko Jaurlaritzaren eta Txileko Gobernuaren artean zegoen hartu emanari esker, Arantzazuko artzain eskolara ikasketak egiteko aukera ematen zuten bekak sortu ziren. «Artzainak hezi beharra zegoela iritzi zion gure herriko Gobernuak, eta ni abeltzainen semea nintzenez, aukeratuetako bat izan nintzen».
‎Maite dute antzerkia. Amateurtasunak maitasunez gauza baten egiteko aukera ematen du. Diruagatik egiten duzunean, zure ofizioa maite duzula ahanzten hasten zara agian.
‎Nahiz eta Agirrek egin zituen norgehiagokako lehenengo bi tantoak, Xalak beste hiru bakarrik egiteko aukera eman zion. Etxean jokatu arren, Agirrek Xalari men egin behar izan zion.
‎Lehen plazak bertsolariaren esku zenbateraino dauden galdetuta, plazetarako lehen pauso horrek kolektibo batetik hasi behar duela irizten dio Agirrek: . Bertso eskolara joaten bazara, bertso eskola antolatu duen elkarteak hartu behar du beregain hasten ari den bertsolariari jendaurrera salto egiteko aukera emateko ardura?. Bertso eskolako laguntzaz gainera,, lana eta zorte handia?
‎Down sindromea duen haur bat jaiotzeko probabilitateak amaren adinarekin erlazio zuzena du, hau da, amaren adina gora doan heinean, gaixo dagoen haur bat izateko arriskua gehitzen da. Gaur egun adin batetik gorako emakumeei (35 urte inguruan) Osakidetzak jaio aurretiko diagnostikoa egiteko aukera ematen die, fetuak kromosomopatiaren bat izango duen edo ez jakiteko. Horretarako emakumeari amniozentesia egiten diote hamaseigarren astean, baita fetuaren zelulen kariotipoa edo kromosomen azterketa ere.
‎Apple etxearen sistema eragilearen kasua bitxia da benetan. Apple ek berak ez zuen euskararako interfaze paketerik eskaintzen, baina lokalizazioak egiteko aukera ematen zuen. Hori ikusita, uskal maczale batzuek euskaratu eta sarean guztientzat eskuragarri jarri zuten.
‎Urtebete pasatu da Elebila abian jarri zenetik, eta urtemugarekin batera, zenbait berrikuntza erantsi dituzte. Elebila berrituak euskarazko irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukera ematen du. Irudi bilatzailearen bitartez, erabiltzaileak aukera izango du euskaraz, zein beste edozein hizkuntzatan idatzitako testuei dagokien irudiak bilatzeko.
‎Jeremy Austin zientzialariaren esanetan, zenbait espezie desagertzea onuragarria izan daiteke beste espezie batzuentzat, eta horrela horrek ekosisteman eta faunan izan dezakeen eragina ulertzen lagun dezake. Aurkikuntza horrek ere desagertutako espezieen gainean aurkikuntza berriak egiteko aukera ematen duela esan zuen Jeremy Austin zientzialariak.
‎Ikasleek pankarta anitz ezarri dute, Xavier Darcos Frantziako hezkuntza ministroaren eta Valerie Pecresse goi mailako hezkuntza ministroaren aurka. Pecresse abizenak hainbat errima egiteko aukera ematen du, bai frantsesez, bai euskaraz. Pecresse gare a tes fesses (Pecresses, kasu zure ipurmasailei) edo PekrEZ leloak marraztu dituzte pankartetan.
‎Ligako seigarren jardunaldia jokatu ostean Patxi Izko Osasunako presidenteak Jose Angel Ziganda eta Jon Andoni Goikoetxea kargutik kendu zituenean zalantzak izango zituen Vielak, ziurrenik, baina Jose Antonio Camachorekin ere gehien gustatzen zaiona egiteko aukera eman dio klubak. Dudarik gabe porrot baten moduan bizi izan nituen egun haiek, nire konfiantza osoa haien eskuetan jarria nuen, eta azken finean, haiek taldea utzi behar izatea niretzat ere porrota izan zen.
‎Eta eskaintzak halakoak diren bitartean, gero eta musikari gehiagok autoekoizpenera joko dutela iruditzen zait. Zure diskoaren bide osoa egiteko aukera ematen dizu ekoizpenak; egunetik egunera zer pauso ematen ari den ikusteko; sortze prozesutik merkaturatzera, jendearen eskuetara.
‎Musikarekin lan egitea gustatzen zait. Sortzen eta interpretatzen difrutatzen dut, baina ekoizle aritzeak mugaren bestaldetik lan egiteko aukera ematen dit, gauza berriak ikasteko. Nire egiteko modutik aldentzen nau, haize berria hartzen dut.
2009
‎Nagusiekin ere lan saio eta lagunarteko partida askotan parte hartutakoa da. Baina Caparrosek ez dio debuta egiteko aukerarik eman. Seinale txarra da hori jokalari gaztearentzat.
‎Hori ez du norberak erabakitzen, iritsi zen bezala iritsi zen. Amorrortu zegoen entrenatzaile, entrenatzeko nirekin gogoratu zen, deialdi batzuetara ere eraman ninduen, eta debuta egiteko aukera eman gero. Nire ametsa bete nuen, Anoetan txikitatik idolo nituenekin, Kovacevicekin eta jokatzea.
‎Espezialite nagusia plato birtualena da. Baina, horrez gain, softwarea oso malgua da, eta hiru dimentsioko edozein grafiko egiteko aukera ematen du. Burtsako grafikoak egiteko ere baliatzen dute zenbait katek.
‎Programa gehienak euskaraz egiten dituzte, baina herritar guztiei saioak egiteko aukera eman nahi diete
‎Enpresetara benetan iristen diren neurriak, enpresen arteko lankidetzako ekintza berritzaileak eta klusterren arteko lankidetza. Horiek dira kluster elkarteok mahai gainean jarri ditugun formuletako batzuk, ekonomiari buruzko datu txarrekin batera badatoz ere, etorkizunari beste ikuspegi batetik aurre egiteko aukera emango diguten ekintza positiboak lortzen ahalegintzeko.
‎Azterketa euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera eman zieten oposizio hauetan parte hartzeko abenduan izena eman zutenei. Urtarrilean bertan, ordea, hizkuntz eskubideen urraketen inguruko kexak azaleratzen hasi ziren.
‎Atzerapen horren berri emateko Osakidetzak bidalitako mezu elektronikoan beste aukera bat eman zuen. Azterketa gazteleraz egiteko aukera eman zuen orduan, eta euskaraz egiteko asmoari eutsiz gero euskaraz baino ezin izango zutela egin berretsi zieten. Mehatxu moduan ulertu zuten ohar hori hainbatek.
‎Eskubide konstituzional hori aldarrikatzen du hiri horretan bizi den gehiengo kurduak. Iraken menpeko Kurdistan autonomoarekin bat egiteko aukera emango lieke horrek. Turkmenoek eta arabiarrek, ordea, uko egiten diote gobernu kurduaren menpe jartzeari, eta horregatik, nola edo hala, Kirkukeko etorkizuna herri galdeketan erabakitzea saihestu nahi dute.
‎Irakurlearen esku dago azpi lotura horiek identifikatzea, Agirrek ez baititu narrazioen arteko loturak gehiegi nabarmentzen. Egia da loturak bilatzeak irakurleari jolas egiteko aukera eman liezaiokeela, baina gehienetan jolas bat besterik ez dela deritzot, zenbait azpi lotura narrazioen garapenaren baitan garrantzi gutxi duten anekdotak direlako. Horrez gain, narrazioek badute bestelako antzekotasunik ere:
‎Jaitsiera saihesteko borrokan murgilduta dagoen taldeak ezin dio aurkariari azken jabetza eman. CAI aurretik zen 69 dozena pasa segundo falta zirela, eta Iurbentiari jokaldia egiteko aukera eman zion. Beste talde guztiek falta egingo lukete, eta aurkariak berdinketa lortuta ere, azken jokaldia eurek egiteko aukera lehenetsi.
‎Eneko Bovedak (Durango, Bizkaia, 1988) lehen aldiz jokatu zuen Athleticekin Racingen kontra, larunbatean. Aurretik, Deportivoren aurkako partidako deialdian egon zen, baina Joaquin Caparrosek ez zion debuta egiteko aukera eman. Athleticeko entrenatzaileak zelai erdia indartzeko zelairatu zuen 71 minutuan.
‎Behin behineko irakasle bati ikasturte osoko ordezkapena egiteko aukera ematen badiote, eta amatasun baimena eskatzen badu, Hezkuntza Sailak Gizarte Segurantzatik kentzen duela salatu dute: Horren aurrean, irakasleak lanpostuari uko egingo balio bezala jokatzen du.
‎Irakurtzen hasi baino lehenago ere gustatuko zaizun aldizkari bat egin nahi genuen. Hala, aurretik genuen egitura agian oso kargatu hori apurtu, eta zerbait dinamikoagoa egiteko aukera emango zigun maketa sortu nahi izan dugu. Maketa berrian zutabeen egitura ezberdina da.
‎Ongi. Esker onekoa naiz hainbat urtean lan egiteko aukera eman didan kate batekin.
‎–Bi aktore gara eta testuan oinarritutako umorea egiten dugu, euskara hutsez. Esan dezakegu, beraz, euskara protagonista eta lan tresna nagusia dela, hainbat malabarismo egiteko aukera ematen digulako?, nabarmendu du Martinezek. –Hasieran gurea umorea absurdotik zetorrela esaten genuen, baina izatez hotza den umore hori baztertu eta herri honetan aurkitu ditugun erreferentziez jantzi dugu ikuskizuna?, gaineratu du Telleriak.
‎Lehenengo eta behin, esan beharrean gaude erabakia hartzeko modua ez dela, gure ustez, egokiena izan, zeren Antsoainen ia 30 urtez euskararen aldeko lanean ibili eta gero, ez baitugu gure iritzia plazaratzeko aukerarik izan; gainera, aipatu lizitazioak jasotzen dituen baldintzek ez digute behar bezala lan egiteko aukerarik ematen, eta Antsoaingo helduek euskara ikasi ahal izateko trabak ezartzen ditu.
‎Horrek, anartean, Mahmud Ahmadinejad berriro hautatzeak sortu dion poza agerian utzi du. . Parte hartze handiak eta aukeratutako hautagaiak lortu dituen 24 milioitik gora botoak jaia egiteko aukera ematen digute, eta arrakasta handi honengatik herritarrak txalotu nahi ditut?, adierazi du Irango erlijio buruzagi gorenak.
‎Orain dela zortzi urte, 2001 urtean, musika kontsumitzeko ohiturak aldatu zituzten Niklas Zennstromek eta Janus Friisek fitxategiak webean partekatzeko P2P sisteman oinarritzen den Kazaa izeneko programarekin ingelesezko peer to peer en laburdura da P2P, eta parekoen arteko harremana edo komunikazioa adierazteko erabiltzen da. Bi urte geroago, 2003an, telefoniaren merkatua irauli zuten Internet bidezko telefono deiak egiteko aukera ematen duen Skype aplikazioarekin. Interneteko urrezko bikotea osatzen zuten, abiatzen zuten guztiak sekulako arrakasta baitzuen.
‎–Asko gozatu dugu Euskal Herriko topikoen erretratu esperpentikoa eginez?. Alde horretatik, edonork ez duela horrelako esperimentu bat egiteko aukera ematen dio, baina bestetik,, betiko saio neutrotatik irten?, eta esperimentu gehiago egin liratekeela. –Batez ere, ETBn eta antzeko kate publikoetan?.
‎Lau mende atzera egiteko aukera ematen du Igartubeiti baserriko Interpretazio Zentroak antolatutako tailerrak
‎Gorrotoan hezi eta bizi denak agintea edo indarra eskuratzen dituenean agertzen duen lehen aurpegia da mendekuarena. Izan ere, besteei kalte egiteko aukera ematen zaionean agertzen da benetan pertsona batek barruan daukana.
‎Antzokia intimoagoa baita, bilduagoa, eleganteagoa, barrura egiteko aukera ematen dizuna. Baina abeslaria kanpotik begiratuta pertsonaia bat den bezala, bertsolaria hibrido bat da oso ondo zer den ez dakizun pertsonaiaren eta pertsonaren artekoa.
‎Horrek, lasai? lan egiteko aukera emango diela nabarmendu du Alejandro Gastaminzak, Lagunak eko entrenatzaile berriak. –Jaitsierarik ez egoteak luzerako proiektu bat abian jartzeko aukera eman digu.
‎Euskal Herrian, Nafarroa izan zen bizi testamentua egiteko aukera eman zuen lehen herrialdea, 2003an. Handik hilabete gutxira, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak bat egin zuten.
‎bilduma da nire kezka bakarra. Nahiz eta argazkilari profesionala ez naizen, kazetaritzan lan egiten aritu naiz urte asko, horrek irudien munduarekin lotu nau, eta erakusketa hau egiteko aukera eman dit.
‎Duela hiru urte hasi ziren ekitaldi hori antolatzen. Urban 13 denda auzoan zegoen, eta grafitiak egiteko espraiak hartu eta horiek egiteko aukera eman ziela dio jai batzordeko kide Josean Abeziak. Aipatu tailerretan, ohol batzuk eraman eta grafiti batzuk erakutsi eta beste batzuk egiteko aukera izango da plazan?.
‎Argazkiekin gertatzen den bezala, ikuslea irudiaren barruraino sartu denean hurrengora pasatzen naiz. Plano luzeen jarraipenak zuen erritmoarekin lan egiteko aukera ematen dit?.
‎Formatu akustikoan, errepertorioa aldatuz joan daiteke, aspertu gabe. Azken batean, rock abesti bat formatu akustikora pasatzea edota blues estilorako prestatzea berezia bezain dibertigarria da, beste modu batera sortzen duzu abestia, eta horrek beti gauza berriak egiteko aukera ematen dizu. Era berean, hiru lagun soilik izateak, bidaiatzeko aukera ere asko errazten du, eta auskalo kanpoan ere zer eskaera izan dezakegun.
‎Bere burua lagunarteko jaialdi gisa aurkeztea gustukoa du. Eguerdiro, film egileekin zuzenean hitz egiteko aukera ematen diete interesdun guztiei. Eta, iduriz, formulak erakartzen du.
‎Hainbat hizkuntzatan dago bilatzailea, baita euskaraz ere, eta hizkuntza zein orrialdeko emaitza kopurua eta beste aukera batzuk konfigura daitezke idazteko kutxaren alboan dagoen Hobespenak izeneko estekari sakatuta. Oinarrizko bilaketaz gain, bilaketa aurreratua egiteko aukera ematen du, dagokion estekan klik eginda. Hor esaldi zehatz bat, hitz batzuk edo hitz guztiak dituzten emaitzak bila daitezke.
‎Nahiko denbora izan du jokalarien artean berak gura duen joko era barneratzeko. Jokalarien mailak edo eta ezaugarriek ez badute entrenatzaileak gura duen futbola egiteko aukera ematen, entrenatzailea izan da bere aginduetara dituen jokalariekin egin daitekeen joko aproposena lantzeko ardura duena.
‎Orain arte zortzi taldeko hiru multzo antolatzen ziren, eta bost onenak pasatzen ziren. Horrek kale egiteko aukera ematen zuen, edo, beste modu batera esanda, huts egiteak ez ziren hain garesti ordaintzen.
‎Gaur egun, egiten dudan lanaren aitortza jasotzen dut, bai animaliak beraiek kanpoan ikusita, bai parasitoen kontrako produktu kimikorik ez erabilita, eta bai larreetan kimikarik ez sartuta. Gainera, zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen dit, eta nire bezeroek ere produktua baloratzen dutela ikusten dut.
‎Bestalde, soinu eta irudi artxiboek Baionan heldu den urtean irekiko duten artxibategian jarriko dituzte eskuragarri, guneak ahozko memoriarentzat antolatuko duen espazioan. Gaiak sekuentziaka banaturik, bilaketa zehatzen egiteko aukera eman nahi dute.
‎Dosierretan dauden langileei elkarrekin protesta egiteko aukera eman nahi die, hamabostean behin
‎Suziri, musika, agintari eta dozenaka gonbidaturekin Europa berriari ongietorria egin zioten atzo. Itunari izena eman dion hiriburua aukeratu zuten horretarako; han ateratako argazkiak, horregatik, duela bi urte estatuburu eta gobernuburu guztiekin ateratako haren parean jarri, eta azken bi urteetako errepasoa egiteko aukera ematen du.
‎hemendik hiru urtera, denera, gas isurketak %5, 2 gutxitzea erreferentziatzat 1990eko igorpen maila hartuko da. Haatik, herrialde bakoitzak izan duen hazkunde ekonomikoaren araberako ahalegina egiteko aukera ematen du protokoloak. Hortaz, gutxitzeek ez dute zertan guztietan berak izan.
‎Jarraudoren adierazpenekin, pentsa liteke Kyotoko Protokoloak huts egin duela. Eta porrot egin badu, ekonomia handiei konpromisoetatik eskapu egiteko aukera eman dietelako izan da, neurri batean. Protokoloa, izan ere, merkatuko instrumentuen aplikazioan oinarritzen da nagusiki.
‎Izena eta izana aldatua ukanen du. Bizkitartean, Aita Semeak ostatuaren ate hesteak 29 urteen atzera begirada egiteko aukera ematen du.
2010
‎Modest Mussorgskiren Haurtzaindegia obrak hasiko du kontzertuaren bigarren zatia. Amona baten eta haur baten arteko elkarrizketetan oinarritzen da lana, eta horrek ahots ezberdinekin jolas egiteko aukera ematen diola nabarmendu zuen kontraltoak. Txaikovskiren 3 abesti obrarekin osatuko du emanaldia.
‎gehiago erabiltzen dut enkarguak edo etortzen zaizkidanean, eta horren inguruko ikastaroak ere ematen ditut. Beti gordeko dut analogikoarekin dudan lotura hori, beste jolas bat egiteko aukera emate didalako: errebelatzea, argiarekin jokatzea, datuekin beharrean.
‎Neskatxa irriz ari da, baina aldi berean beldurgarria ere izan daiteke. Hamaika interpretazio egiteko aukera ematen du. Irudi irekiak nahi ditut.
‎Azkenean filmari 80 egunean izenburua jarri zioten, bi emakumeen arteko istorioak irauten duen denborari aipamen eginez, Goenagak dioenez: Istorioaren kontaketa egunetan fragmentatuz egiteko aukera ematen zigun horrek. Beldur ginen Julio Verneren nobela famatuarekin ere nahas ote zitekeen, baina, era berean, balioko du izenburuaz hobeto akordatzeko.
‎Beharbada, bai. Taldearen jardunak asko laguntzen du, gauza gehiago egiteko aukera ematen duelako. Lesioekin ere zortea izan dut.
‎Google maps zerbitzu iraultzailearen funtzionalitate iraultzailea da Google Street View, zeren eta munduko hiri eta herri askotako kale eta errepideetatik ibilaldi birtualak egiteko aukera ematen du. Hau da, Google Mapsen bitartez mundu osoa satelite gisa ikus daiteke.
2011
‎Udan, epaiketa saihesteko asmoz, Elizak eta Garisoaingo ordezkariek adiskidetzeko ekitaldi bat egin zuten. «Guk baseliza herriarena izatea eskatzen genuen, eta Elizari elizkizunak egiteko aukera ematen genion». Artzapezpikutzak, aldiz, ez zuen onartu herriak proposatutakoa.
‎proiektuak. Sortzaileei beren lanak Pekinen garatzeko eta ezagutarazteko aukera ematen die Judas Arrietak (Hondarribia, Gipuzkoa, 1971), bere estudioan bi hilabeteko egonaldiak egiteko aukera emanda. Denbora laburra bada ere, Arrietak argi dauka artistentzat egonaldi horiek «leiho bat irekitzeko» direla.
‎BERRIAk bat egin du Euskal Mendizale Federazioak antolatutako ekimen honekin.? Zirkuituan dauden iraupen luzeko ibilaldietan parte hartzen duten guztiei, BERRIAren harpidetza egiteko aukera emango zaie esku orri baten bidez. BERRIAren harpidetza egitea erabakitzen duten mendizale guztiei BERRIAk 200 euroko erosketa bonua oparituko die, FORUM SPORTi esker.. Eskaintzari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzue, deitu telefonora edo idatzi harpidetza@berria.info helbidera.
‎Azken batean, hedabide bat garenez, inguruan dugun zerbitzu eta azpiegituren bidez negozio bide berri bat ireki nahi dugu. Betiere pentsatuz, negozio bide horrek beste urrats bat egiteko aukera emango digula hedabideen sorreran.Azken urteetan ere BERRIA Taldea aritu da horretan, ezta. Orain arte BERRIA Taldeko zerbitzu bakoitzak bere bidea egin du. Banaketa izan da, ziurrenik, garapen handiena izan duena.
‎Bikotekide artistiko egokia topatu duzu. Bai, ziur asko bai. Nire bizitza aldatu egin zen Hunger en lan egiteko aukera eman zidanetik. Oso erraza da harekin lan egitea, baina, era berean, erronkaz beteriko bidea proposatzen du.
‎Victorren golean erraza ematen zuen jaurtiketa oztopatzea, bizkarrez zegoelako aurrelaria, baina jaurti zuen, eta barrura gainera. Zaila erraz egiteko aukerak emanez gero, ez da hain harrigarria.Zeukana kendu. Osasunaren partidako marrazain batek ere handia egin zuen.
‎Euskal Herriko lekurik garaienetako uhinak euskaraz egiten ditu Irati irratiak, eta aurten 8 urteurrena beteko du; hori dela eta, jaialdi bat antolatu du gaurko, ospatzeko eta, bide batez, aurrera egiteko aukera emango dion dirua lortzeko.Irati irratia 1993 urtean sortu zuten, bi helbururekin: euskara bultzatzea eta eskualde zabalean herri txikitan sakabanaturik bizi diren 3.000 biztanleri tokian tokiko informazioa ematea.
2012
‎Desjabetuko dituzten lur guztien inguruko zalantzak argitu nahi dituzte ezer sinatu aurretik. Udalaren arabera, gainera, ekitaldia lurretan egiteko aukera ematen du legeak. Protesta, desjabetzeen aurka Lur desjabetzeen sinadura ekitaldia salatzeko, AHTaren aurkako Donostiako taldeak antolatuta, protesta bat egin zuten atzo goizean udaletxearen aurrean.
‎Urrun, 1956ko 23 kontserbategiak eta sardinak segurtatu ehunka lanpostuak. Urrezko aro baten azken lekuko, atun arrantza kainaberekin egiteko aukera ematen duten bi bolintxero daude portuan, monumentu historiko izendatuak. Aïrosa da bakarra, oraindik arrantzarako erabilia.
‎txokolatea, kafea, bizkotxogintza, izozkigintza eta abar; eta atal bakoitza, kronologikoki. Hortaz, denboran bidaia egiteko aukera ematen du, tresnen bidez orduko lan egiteko modua irudikatuz.
2013
‎Haren aburuz, Urkulluk «saldu» nahi duen «Euskadi ikurra» ezin da erabili PPk Espainian egin dituen murrizketen jarraipen hutsa egiteko. «Autogobernuak gure politika propioak egiteko aukera ematen digu, zerbitzu publikoei modu eraginkorragoan eutsi eta ekonomia modernizatzeko aukera ematen digu», azpimarratu du. Aurrekontuetan egiten diren murrizketek gobernua «nora ezean» dagoela erakusten dute, Lopezen aburuz.
‎Inoiz ez dugu horrelako aukerarik izan. Kereila honek itxaropenerako atea irekitzen du, urte askoren buruan behingoz epaile baten aurrean hitz egiteko aukera ematen baitigu. Ez dakigu zertan bukatuko duen, baina gustura geratuko gara garai bateko sarraskien erantzuleek egindakoa esaten.
‎Berdin dio zein den kontzertuaren formatua, berdin dio bakarrik edo talde batekin edo bestearekin aritu behar dudan». Musika garaikidearen arloa hautatu du Aparicik lanerako, «egungo sormen musikalaren panoraman» bere «ekarpena» egiteko aukera ematen diolako. Baina aurreko garaietako musika klasikoa ere oso maitea du.
‎Hirugarren helburu honetan dago erreformaren gako nagusia. Ingeniaritza fiskal handia egiteko aukera ematen du oraingo zerga «nahasiak». Eta ihesbidea zerga kenkari, murrizpen eta hobari sorta luzea denez, errotik moztu nahi du horiekin.
‎Han Jurassic Park eta Indiana Jones filmak ikusteko aukera izango da, esaterako. 5. Erakusketak Fantasia sentitzeko aukera izango da Okendo Kultur Etxean jarri duten erakusketan, fantasiazko bidaiak egiteko aukera emango baitu. Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan Euskal Herriko estudioaren Errealitate ala fikzioa erakusketa izango da.
2014
‎«Probak azaltzen digu gaixoak garunaren zer parterekin hitz egiten duen, zer parterekin mugitzen duen ezker eskua, eta zer parterekin ikusten duen». Botikek onurarik egiten ez dien gaixo epileptikoei ebakuntza egiteko aukera ematen diete proba horiek. «Ebakuntza epileptikoan krisiak eragiten dituen garunaren zatia tratatzen da.
‎Gai bat eman, eta Legorekin gai ezberdinak jorratzen hasi dira bertan. «Oso jostailu aproposa da, nahi dutena egiteko aukera ematen dielako, eta, era berean, hezkuntzarako aproposak dira», dio Begoña Bañuelos irakasleak. Irakasleentzat jostailu egokia da balio «positiboak» sustatzen dituelako, sormena horien tontorrean.
‎Pixkanaka bideak irekitzen ari gara», esan du Crespok. Atxarte gustatzen zaie bereziki, eta hamar highline berri egiteko aukera ematen duela dio. Gaineratu du zailtasunak luzerarekin duela zerikusi gehiago, baina altuerak buruari asko eragiten diola.
‎Baina epaile burua ere han zela, beti ulertu nahian, akusatuari hainbat galdera pausatuz. Azken uneko biziaz, koman dagoen eriaren sufrimendu psikikoaz eta horren aurrean mediku, erizain eta familien ardurez hitz egiteko aukera eman zuen epaiketaren lehen egunak. Atzera bueltarik ez dagoen egoera batean, Leonetti legeak tratamendu gehiegikeriak gelditzeko aukerak aipatzen ditu.
‎%5 baino ez dira kontratu mugagabeak. ESPAINIAKO DATUAK EPA inkestak orain aste batzuk islatutako datuak euforia batean jaso zituen Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, eta atzo, berriz, enplegu bulegoetako kopuruek bere aldeko beste kintze bat egiteko aukera eman zioten. Moncloara iritsi zenean baino apalagoak dira datuak:
‎Akordiorako aukerarik badago? Adostasunak desiragarriak dira, baldin eta hizkuntz komunitate hegemonikoaren ordezkariek onartuko balute badagoela injustizia historiko ikaragarri bat, diskriminazio positiboa egiteko aukera ematen dutela, aitortzen diotela euskarari eta euskal komunitateari berdintasunerako eskubidea, eta baldintzak sortzeko prest badaude. Kontsentsu horietan lor daitekeenaz oso ezkorra naiz.
‎Debatea «garrantzitsua» izango da Ruizen ustez: «Ziklo baten amaieran gaude, eta etorkizunaz hitz egiteko aukera emango digu». Etorkizunera begira dago EH Bildu, eta hala adierazi du Maiorga Ramirezek ere:
‎Eta ez dirudi unea denik. Defentsan sasoi hasieran baino erraztasun gutxiago ari da ematen, eta horrek, erasoan gauza gehiago egiteko aukera ematen dio, baina oraindik oso aukera gutxi sortzen ditu. Ez du inor beldurtzen.
‎Uste dut ikuspegi hori baliagarriagoa dela egungo beharrei erantzuteko: krisia aitzakia gisa erabiltzen ari dira politika sozialetan atzera egiteko eta jendea zapaltzeko, eta horri aurre egitea dagokigu, gizon, emakume, haur, zahar, elbarriekin batera; intersekzionalitateak aliantzak egiteko aukera ematen digu. Transexualen bizipenek agerian uzten dute kategorien auzia.
2015
‎Akordiorik lortu gabe ere, gobernuak martxan ipini du jada erreferendum hori egitea ahalbidetzen duen legea, «ituna sinatuz gero, prest edukitzeko». Bozketa hauteskunde deialdi arrunt batekin batera egiteko aukera ematen du agiriak; hurrengoa urriaren 25ean izango da, udal eta eskualdeetako bozetan.
‎Juan Jose Ortiz CaixaBankeko komunikazio taldeko kidearen iritziz, hemendik aurrera «errazagoa» izango da zuzemenak egitea. Eta egia da erosketa txikiak agudo egiteko aukera ematen duela; dena dela, hogei eurotik gorako hartu emanetarako segurtasun kodea du, txartelek bezalaxe.Plastikozko eskumuturreko bat da banketxeek merkataritzaren iraultza gisa aurkeztutako objektua. Barnean mikrotag bat darama, eta, bertan, bezeroaren bankuko txartelaren datuak dauzka grabatuta, enkriptatze kode baten bitartez.
2016
‎Lau ordu larunbatean eta beste lau ordu igandean, beti kristalarekin. Hori izan zen hasieratik eta hilabete luzez inposatu ziguten bisita erregimena.Gose greba gogorraren ostean eta Belgikako oinarrizko eskubideen alorreko elkarteen presioari esker Espainaratu baina apurtxo bat lehenago bisitaren erdiak aurrez aurre egiteko aukera eman ziguten. Gela handi eta hutsean funtzionario batek zainduta elkartzen ginen eta lagun mordoen maitasuna eta Euskal Herriko oroitzapenak eta berriak konpartitzen genituen nebarekin.Diegorekin zortzi orduko bisita egiteko sekulako bidaialdiak egin behar izaten genituen:
‎Bat datoz horretan. Genoman «edizio» lanak egiteko aukera ematen du, zuzenketak egitekoa orain dela gutxira arte ikertzaileentzat irudikatzen zaila zen doitasun maila oso handi batekin. «Eraldatu nahi den genoma zatia identifikatzen da osagarritasunaren bidez», azaldu du Ayusok.
‎Interpretazio positiboa eta negatiboa egiteko aukera ematen du Gizarte Segurantzaren afiliazioarenak. Otsailean igo egin da(+ 3.650), baina ez nahikoa urtarrileko galera konpentsatzeko().
‎Taberna eta areto txikietan antzeztu izan dute, 40 minutuko iraupenarekin. «Herrietako jaietatik ere deitu digute, eta horrek kalean egiteko aukera eman digu. Oso polita izan da, hiru belaunalditako jendea elkartu baita ikustera».
‎Aparteko zerbait baneukala esaten zuen beti, eta, tira, honaino iritsi gara, behintzat.Lau urte betetzerako Bedaioko plazan zinen.Bai, bai. Bedaiokoa zen aitona, eta erakustaldi txiki bat egiteko aukera eman zidaten. Hantxe ibili nintzen bizpahiru harrirekin, eta han bataiatu ninduten harri jasotzaile gisa.
2017
‎bai eraikinarenak, baina baita eraikina okupatzen zuten pertsona eta pertsona horien esku eta adimenek egindako objektuen emaitzenak ere. Ia mende bat atzera egiteko aukera ematen digu, eta garai hartako «ikuspuntu berriaren» bidez (argazkigintza mota hau hala izendatu baitzuen haren senar izandako Lazslo Moholy Nagyk), testuinguru historiko hartako egunerokotasuna ezagutzekoa, besteak beste.
‎Medikuen ikuspegitik, arazo da hori enkargua egin nahi dutenentzat. «Atzera egiteko aukera ematen bada, nor sartuko da?», galdetu du Otxoak. Ñabardurak egin ditu, halaber, diru ordainketen inguruan:
2018
‎31 margolan, 17 eskultura eta dekorazioko bi domina. K.a I. mendearen erdialdetik XVIII. mendearen amaiera bitartekoak dira, denak Prado museoarenak, eta mitologia klasikotik «ibilbide tematiko zein kronologiko zabal bat» egiteko aukera ematen dute, Fernando Perez komisarioaren esanetan. «Mito hauek gure kulturaren, tradizioaren eta iraganaren parte dira ezinbestean», azpimarratu du.
2020
‎Erlijioaren eta zientziaren arteko eztabaida du ardatz proiektatuko duten lehen filmak, baina zientziaren askotariko arloak izango dituzte aztergai martxora bitarte emango dituzten gainerako lanek ere. Gattaca (Andrew Niccol, 1997) filmak, esaterako, manipulazio genetikoaz gogoeta egiteko aukera emango du. Emakume astronauta bat du protagonista, berriz, Proxima k (Alice Winocour, 2019), iazko Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean estreinatu zutenak.
‎Diseinu industrialari buruzko goi mailako ikasketak egin ditut Goierrin, eta lan praktikak atzerrian egiteko aukera ematen ziguten. Hasiera batean beldurra banion kanpora joan eta bakarrik bidaiatzeari, baina, aukera paregabea zela ikusita, azkenean hala erabaki nuen.
‎Egungo artista askoren ingelesera jotzeko arrazoien artean «neutraltasuna eta nazioartekotasuna bilatzeko asmoa» ikusten ditu. «Badirudi ingelesak bizi dugun hizkuntza dominante eta gutxituaren egoeratik ihes egiteko aukera ematen duela; neutroago ikusten dela artelanaren izenburua». Ingelesa baliatzen da, Manterolaren arabera, «nazioarteko artearen joeren» ildoan kokatzeko.
‎Erlijioaren eta zientziaren arteko eztabaida du ardatz proiektatuko duten lehen filmak, baina zientziaren askotariko arloak izango dituzte aztergai martxora bitarte emango dituzten gainerako lanek ere. Gattaca (Andrew Niccol, 1997) filmak, esaterako, manipulazio genetikoaz gogoeta egiteko aukera emango du. Emakume astronauta bat du protagonista, berriz, Proxima k (Alice Winocour, 2019), iazko Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean estreinatu zutenak.
‎Nafarroan ez dute halakorik agindu. Meskitak eta eliza ebanjelistak itxi egingo dituztela esan dute, baina eliza katolikoak irekita mantentzeko asmotan daude, ofiziorik ez izan arren, banaka otoitz egiteko aukera emateko —gobernuaren dekretuak ez du zehazten, ordea, otoitz egitera joateko etxetik atera ote litekeen— Ezkontzak, bataioak eta halakoak ere atzeratzeko agindu dute. Hiletak jende multzo txikiekin egingo dira, familiartekoekin soilik.
‎Gehienek familiarik gabe, bakarrik bidaiatu dute, eta adin txikiko asko daude. Umeei kontainerretan lo egiteko aukera eman diete. Nagusiagoek, berriz, kanpadendak jarri dituzte fabrikaren barruan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia