|
Mogueimeren desio fisiko guztia ziztu batean iraungi zen, bihotza jauzika hasi zitzaion laborri bezalako batean, egoeraren azterketa urrutiagora eramatea zaila da, kontuan hartu behar baita garaiak eta sentimenduak oso primitiboak zirela, anakronismoan erortzeko arriskua dago, burdinazko koroetan diamanteak jartzea, esaterako, edo hasieratik azkar hasiz bukaerara zuzen joatearekin konformatzen diren gorputzetan erotismo finduaren zolitasunak asmatzea. Baina Mogueime izeneko soldadu honek, Santaremeko konkistari buruzko eta emakume mairuen bortxaketa eta lepo
|
egiteari
buruzko eztabaidan erakutsi du, dagoeneko, ez dela erabat besteak bezalakoa, eta egia bada orduan fantasia eroaren tentaziorako jaidura erakutsi zuela, beharbada horregatik beragatik, eta hau kontraesana da, egiak aurretik joan behar baitu, horregatik beragatik zalantzan aurkitzen ahal dugu besteak ez bezalakoa izatearen erroa, zalantzan, gertaera bat ondoren berrantolatzeko gaitasunean, arrazoia... Oin ortozak hondar lodi eta hezean dituela, Mogueimek bere gorputz osoaren pisua sentitzen du, eseririk dagoen harriaren parte izatera pasatu izan bailitzan, orain erregearen turutek erasora deituko balute oso litekeena izango litzateke Mogueimek ezer ere ez entzutea, buru barruan oihartzun egiten duena almuedanoaren oihua da, oihua entzuten segitzen du emakumeari begiratzen dionean, eta emakumeak, azkenik, begiak desbideratzen dituenean isiltasuna erabateko bihurtzen da, egia da inguruan hotsak aditzen direla, baina beste mundu batekoak dira, ur emaria estuariora dakarren ur gezazko errekan edaten duten mandoen arnasotsa, eta ausaz, egin behar denari hasiera emateko modu hoberik izango ez zenez, Mogueimek galdetu dio emakumeari, Nola duzu izena, zenbat aldiz galdetuko genion elkarri, munduaren hasieratik, Nola duzu izena, batzuetan gure izena gaineratuz gero, Ni Mogueime naiz, bide bat irekitzeko, emateko hartu baino lehen, eta gero erantzunaren zain gelditzen gara, erantzunik dagoenean, isiltasunaz erantzuten ez digutenean, baina oraingo honetan ez da halakorik gertatu, Ouroana dut izena, esan zuen emakumeak.
|
|
Zuzentzaileak bere jakintzen emaria baloratzen du, eta uste baino aberatsagoa aurkitu, horregatik, Rua dos Bacalhoeirosera itzulirik, oinezko ezjakinei gehiagotasunezko erdeinuaz begiratuko die, bizitzaren eta hiriaren bitxikeria hauei erreparatzen ez dietelako, bi data hain esanguratsu elkarrekin lotzeko ere gaitasunik ez dutelako. Haatik, geroxeago, Arco das Portas do Maren aurrean dagoenean, bere baitan hausnartzen duela izenak beste itzulpen arkitektoniko bat zuela, eta ez funtzionarioen mailako izen mordoilo eta arrunt hori, une horretan, hitzaren eta zentzuaren arteko elkarrekin ezin topo
|
egiteari
buruzko gogoeta egiten ari dela, bere buruari erreparatu zion, eta bere buruaz egin zuen juizio zorrotza, Azken finean ba ote dut nik besteak epaitzeko eskubiderik, Lisboan bizi naiz jaio nintzenetik, eta gaur arte ez zait sekula burutik pasa ikustera etortzea, neure begiez, liburuetan dauden gauzak, inoiz miratu eta berriz miratu nituen gauzak, miratu bai baina ikusi ez nituenak, almuedanoa beza...
|