Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Danek telefonoaz nazka nazka egina egon behar du. Kaliforniako bidaia agentzikoekin hitz egitea lortzen duenean, Madrilekoekin harremanetan daudela erantzuten diote eta, beraz, oraingoz ez dakitela Chicagon non ostatatuko garen. Eta hori dioskun bakoitzean, taldekideak sumindu eta oldartu egiten zaizkio (Jordi askojakinak beti iraganeko pasadizoak kontatzen dituenez, bidailagunek Preterito deitzen diote aurpegira esan digu behin gizon batek bere burua altzairuzko upel batean bota zuela urjauzietan behera, pipiritaka; eta pentsa  tzen dut Dan gizon haren antzera sentituko dela hotelaren kontua hizpidera ekartzen duten bakoitzean).
‎antza, itxurazko turista bat balitz bezala Mexikora joan gura du, eta, egia esan, hara inguratzea lortu du orain arte. " Alcatraz etik ihes egitea lortu dutenen alde, nahiz eta saiakeran hil!", topa egin du nik altxatu diodan ukabilaren kontra. Orduan ni, morroiarekin errukiturik, Las Vegaseko agerpen misteriotsua kontatu diot.
2002
‎Badakizue ia kontu segurua dela atzokoa hanka sartze bat izan zela? Bila zebiltzanarekin hitz egitea lortu dugu. Oraindik arnasa hartu ezinik dago.
2003
‎Ñoñostiar listoa zuan nagusi. Handik ez oso luzera, gainera, Erakundean gora egitea lortuko zian, eta bertan iraungo zian, estratega aparta horrek, atxilotu zuten arte. Berak filtratuko zian, seguru asko, kalashnikovaren argazkia.
‎Euskal etniaren berezitasuna azpimarratzera zuzendutako diskurtso ideologikoak katolizismo zorrotzaren jokamoldeak komeni zaion erara moldatzen ditu, beraz. Eta, neurri handian, elizgizon horiek XVIII XIX. mende bitartean euskaldunen artean nagusi egitea lortu duten zorroztasun morala antzina antzinako garaietara proiektatzen da, euskaldunen betiko ezaugarri, eta bereizgarri, gisa.
‎Frantsesak Gipuzkoan sartzean, Ikastetxetik hiru fraide (horien artean, Añibarro) eraman zituzten preso Baionara, eta han eduki zituzten bi hilabetez. Gainerako misiolariek ihes egitea lortu zuten, armada frantsesak frantziskotarren eliza" almazen eta taberna" bihurtzen zutelarik, eta Ikastetxea, berriz, erietxe. Balioz  ko gauzak beraientzat hartu eta gainerakoak erre egin zituzten –gurutze handi bat barne–; organoa eta liburutegia besterik ez zen zutik geratu.
2005
‎Baina hura berearekin irten zen: alabak maistra ikasketak egitea lortu zuen, eta senarraren irudia nolabait berpiztu egin zuen horrekin. Adela lanean hasi eta gero, amak ez zuen urtebete ere iraun bizirik, bere egitekoa amaitu eta atsedena hartu izan balu bezala.
2008
‎Ez dut aurrera egitea lortzen. Ikasi dut, horretarako egon naiz aita zaindu bitartean atera gabe, kontzeptuak ulertu ditut, hiru tragiko handien arteko desberdintasuna.
2009
‎Telebistan dokumental bat ikusi zuen kasuari buruz. Eichmann hura nazia zen, baina nazien agintaldia bukatu bezain laster, Europatik ihes egitea lortu eta, pasaporte faltsu batekin, familiarekin Argentinan sartzea erdietsi zuen. Geroztik, Ricardo Klement izen faltsupean bizi izan zen urteetan Buenos Airesen, Israelgo zerbitzu sekretuak, haren pistari jarraiki, bertara heldu ziren arte.
‎Etxebarrieta abizeneko organizaziokide bat hila suertatu omen zen guardia zibilen kontrol batean. Berarekin zihoan beste kideak, berriz, ihes egitea lortu omen zuen. Hala Carlos nola abisua ematera joan zitzaiona elkarri begira geratu ziren, esanez bezala:
‎Geroxeago, ostera errepidera atera eta guardia zibilen beste kontrol batekin egin zuten topo. Oraingoan, bi etakideetako bat hila gertatu zen, eta besteak ihes egitea lortu zuen. Hildako etakideak Lucas Aigüesen karneta zeraman aldean.
‎Ihes egitea lortu zuen militantea hurrengo goizaldean harrapatu zuten Errezilen, bertako eliza nagusian ezkutatuta. Pello zen.
‎Bestalde, administrazioari ere begira jarrita, bistan da arrotza zitzaion esparru batean leku bat egitea lortu duela euskarak. Milaka herri langile gai dira gaur egun euren jardunean euskara erabiltzeko, eta nabarmena da euskarak zerbitzu hizkuntza gisa gero eta presentzia handiagoa eskuratu duela.
‎Europar agenda politikoan bere lekua, lekutxoa baino ez, oraindik? egitea lortu du hizkuntzen auziak. Estatu nazio bikotearen eskutik eraikitako Estatu modernoek oro har hizkuntza eta kultura uniformetasuna bilatu dute, baina Europan gero eta ukaezinago gertatzen ari da begien bistan dagoen pluraltasuna onartu eta babestu beharra, hots, gizaki bakoitzak duen eta Estatuen barruan bizikide diren erkidegoek proiektatzen duten identitate eta hizkuntza pluraltasuna onartu eta babestu beharra, nahiz eta Estatuek elebakartasuna miretsi eta amestu oraindik ere.
‎Etsaiaren kategoriaren bat eraiki behar izan du, eta berorrengan proiektatu bere beldurrak, frustrazioak eta ezinak, kanpora jaurtiaz bere barruari ez beste inori darion kiratsa eta miseria. Eta zatikatzea saihestu du, bat egitea lortu du. Termino modernoetan," segurtasun nazionala" eskuratu du, ezberdinegia dena akabatzeko erreakzio etnozentristaren bidez.
2010
‎Urte asko geroago, 2008an, Vatikanoak L. Osservatore Romano bere egunkariaren bidez, esaldi hura barkatu zion John Lennoni post mortem. Ameriketako Estatu Batuetan ez zitzaion oztopo legal gutxi ipini Woodstockeko jaialdiari, ez, baina egitea lortu zuten azkenean. Hari buruzko filma egin zenean frankismoak proiekzio komertziala debekatu zuen, nahiz eta 1970ean Bilboko Zinebi festibalean Roberto Negrok kopia bat eskuratu eta antolatzaileek ematea lortu zuten baimenik gabe.
‎Ikasturte hartan zehar Josuk poema liburu bat idatzi zuen baina ez zuen erdietsi inon argitaratzea. Beste lan batekin irabazitako dirutxoari esker autoargitaraketa bat egitea lortu zuen 1979ko ekainean: Ni eta nitarrak (edo" ezina ekinez egina").
‎Hori ez zela bere problema, nik neuk konpondu behar nuela nola edo hala. Urte hartan Gasteizen pasatu behar nuen uda, osaba izebekin, eta haien ezagun baten bidez Apezpiku Jauregian(!) dohainik egitea lortu nuen. " Atea irekiko dizun apaizari esaiozu nire partetik zoazela", esan zidan osabak.
‎Gasolindegia itxi eta lankideari agur esan bezain pronto, autoan sartu beharrean sastrakazko hesiraino eraman nau, hau da, gasolindegia komentutik banatzen zuen hesiraino. Bi linterna eta bi lorategi guraizez baliaturik, hesiaren erdian tartea egitea lortu dugu komentuko lorategira sartzeko. Jardin landu eta txukuna landare arruntak estali du, zutoin luze, lore zuri, hosto handi eta fruitu berdezko landareak, edota filosofo greziar batek hiltzeko hartu zuen belarrak, horixe besterik ez baitzen orain arte niretzat ditxosozko zikuta.
‎–Aitak zekiena zen ihes egitea lortu zutela. Hortik aurrera zer gertatu zen ez, neuk ere zehatz ez dakidan bezala.
‎Montefloridoko lanak bukatuta alde egitea lortu zuen, zorionez. Andresen laguntzari esker, Pio Baroja tailerrekoen memoria literario eta ikus entzunezkoak kaleratzeko berak egin behar zuen lan guztia bukatuta utzi zuen alde egin aurretik.
‎Zerbait egitea lortzen baldin baduk, modu honetan erantzun edo 618963587 telefonora deitu, Magdalenaren eskukoa baita eta ni normalean aldean ibiltzen nauk. Euskaraz idatzi, noski, Magdalenak ez baitu ezer jakin behar gu bion arteko kontu honetaz eta gazteleraz oso ondo ulertzen dik den dena.
‎EAJ PNV eta EA elkarrekin joan izan bagina hauteskundeetara, koalizioa osatu bagenu, beste egoera batean egongo ginateke gaur. Izugarrizko garaipena lortu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak, baina koalizioa egin bagenu, garaipenaz gain, PSOE PP baturak aritmetikoki ere porrot egitea lortuko genuen.
2011
‎Haren zuzendaritzapean, botere esparru berriak irabaziko ditugu, gure mezua behar den oihartzunaz barreiatzeko. Egunetik egunera gehiago izango dira Egia ezagutuko duten gizon emakumeak; gehiago izango dira gure matxinadarekin bat egingo dutenak; gehiago izango dira gure kartzelariaren aurka altxatu eta, kateak apurtuz, haren erpeetatik ihes egitea lortuko dutenak.
‎Mundua mundu denetik, gizonen begiek ez dute ikusi hura bezalako ekaitzik. Ikaragarrizko euri erauntsia egin du, trumoi eta tximista beldurgarriekin, iheslari batek mundu honetatik ospa egitea lortzen duen bakoitzean gertatzen den bezala.
‎Inbidia nion. Eta hona emakume gajo hau, hark zoriontsu egitea lortu ez zuena, eta nik bai, ordea".
‎...re esan dituzte, hiruzpalaurenak, denak mutilak, ez dut ezagutzen eman dituzten izen deituretako inor, ez dute nongoak direnik ere esan, beste salbuespen egoera baten zurrumurruak dabiltzala Madrilen, hori bai, hori esan dute, baina ez zuen informazioa ematen mehatxua baizik, eta zigarro bat piztu dut amorrazioz eta zurrutadatxoa eman diot kafeari, komandoko gaizkile batzuek, seguru asko bik, ihes egitea lortu omen dute, koldarki kazetariaren esanetan, tipo arriskutsuak direla ere esan du, aurrekari oso larriak dituzten gaizkileak, polizia miaketak egiten ari omen da han eta hemen haien bila, eta parteak erantsi du euskaldunon prestutasunak ez duela zerikusirik gaizkileokin, bosgarren aldia da esatariak malhechor hitza darabilela, eta bostetan eman dio enfasi bekaiztua hitzari, esatariak erantsi ...
‎Segidan esaten du komandoko bigarren gaizkile bat atxilotu dutela, baina oraindik ez dutela identifikatzerik lortu ez hildako gaizkilea ezta atxilotua ere. Itxura guztien arabera, gehiago ere bazirela komandoan, ez dagoela garbi zenbat, baina ihes egitea lortu badute ere, setiatuta daudela tiroketa gertatu den herri inguruko mendietan, eta laster eroriko direla haiek ere, beti erortzen direla lan paregabeari esker.
‎Bi hildako, atxilotu bat. Komandoko bik ihes egitea lortu omen ditek. Oso modu pausatuan hitz egin du, egunaren balantzea egiten ariko balitz bezala.
‎Unzuetako seme eta oinordeko Poliminok, ordea, ihes egitea lortu zuen, eta ahal izan zituen lagunak eta aziendak berarekin bilduta, Eibarrera jo zuen eta inguru haietan etxea eraiki. Handixe datoz geroztik hara eta hona zabaldu diren unzuetarrak.
‎Ez zen denbora asko igaro, ordea, bando bien arteko borrokaren eguna iristeko. Zuiako lekuren batean izan zen eta, kronistek utzi diguten kantu zahar honek azaltzen duenez, Zaratearrek galdu zuten gudua, Errodrigok bizirik ihes egitea lortu bazuen ere.
‎Elkarren artean borrokaldi batzuk izan ondoren, anaia zaharrak etxea erre zion gazteari eta atzetik joan zitzaion jarraika akabatzeko asmoz. Baina Lopek ihes egitea lortu zuen eta, Gipuzkoan sartuta, Azpeitian eraiki omen zuen etxea, Oñez izenari eutsiz. Eta horrela eratu omen ziren sekula adiskidetuko ez ziren bi bando hauek.
‎Nigaz zihoazen indiarrak ez zeuden lo eta haiek akabatu zituzten beste hiru. Seigarrenak, buruzagiak, ihes egitea lortu zuen.
‎Ez nuen soldaduek harrapatuko ote ninduten batere beldurrik eta ez nuen gizon bat hil izanagatik batere damurik. Alderantziz, lasai eta pozik nengoen, Teresak ihes egitea lortu zuelako onik eta osorik.
‎Gainera, marinel batek labain egin, uretara jausi eta olatuen zurrunbiloan galdu zen. Aurrera egitea lortu genuenean, hamar egun egon ginen lehorrik ikusi gabe, harik eta Kanarietara heldu ginen arte. Geldialdi labur bat egin genuen han.
‎Nahaspila hartan beste hegazkinlariak geldirik geratu ziren zur eta lur, ez ziren gure atzetik abiatu eta atxilotu egin zituzten. Martin eta biok hanka egitea lortu genuen, baita Frankok ere, Ziburura itzuli baitzen laguntza bila. Penagarria izan zen.
2012
‎Hildakoren bat ere izan zen, P.P. Uhagonen koinatua adibidez. Azkenik, P.P Uhagonek larrua salbatu egin zuen eta, trukaketa baten ondorioz, alde egitea lortu zuen.32
2018
‎ibai nahasian ihes egindako amuarraina izan nintzaien. Errondal, Baroneten amutik ihes egitea lortu zuen amuarrain bakarra!
‎Jose Felipe, hori baitzuen izena, etxe teilatugabera eraman zuten, santa Agedako eroetxera, alegia. Zenbait urteren buruan, herrian hotsa zabaldu zen handik ihes egitea lortu, eta atzera ere sortetxera etorri nahi izan zuela, beharbada bizirik geratu zirenak akabatzera... lritsi ere iritsi omen zen, baina etxe atarian goardiak ikusi zituenean, bere kabuz itzuli zen eroetxera.
2019
‎–Hara, urkatu egingo dute, beharbada bihar goizean bertan. Badakizue horixe dela zigorra ihes egiten saiatzeagatik; are gehiago, ihes egitea lortzen badu.
‎–Berriz ihes egitea lortzen baduzu, ez zaitzatela harrapatu. Nahiko esker ona izango dut hori.
‎Ez diot aurpegia ikusten baina badakit gizonezkoa dela. Atzaparrak iltzatu dizkiot begietan eta a) ihes egitea lortzen dut, edo b) hil egiten dut eta ihes egitea lortzen dut.
‎Ez diot aurpegia ikusten baina badakit gizonezkoa dela. Atzaparrak iltzatu dizkiot begietan eta a) ihes egitea lortzen dut, edo b) hil egiten dut eta ihes egitea lortzen dut.
‎Ez diot aurpegia ikusten baina badakit gizonezkoa dela. Atzaparrak iltzatu dizkiot begietan eta a) ihes egitea lortzen dut, edo b) hil egiten dut eta ihes egitea lortzen dut.
‎Ez diot aurpegia ikusten baina badakit gizonezkoa dela. Atzaparrak iltzatu dizkiot begietan eta a) ihes egitea lortzen dut, edo b) hil egiten dut eta ihes egitea lortzen dut.
‎Erdipurdiko ikaslea nintzen arren emakumeentzako aldizkari batean praktikak egitea lortu nuen. Beno, Merzedesek lortu zidan hori, Martinen amak, jende inportante asko ezagutzen baitzuen, eta bere bizitzako helburu nagusitzat zeukan nire ama ordezkatzea.
‎Azken gauetako batean, horixe gertatu zitzaidan niri Nekatoeneko logelan. Gauminean, kolpe bortitzak inpentsan esnaturik, leihoa beldurrak hilik eta kontuz  kontuz zabaldu, eta hantxe topatu nituen bi zozoak, erlaitzean mokoz gora; baina bat gorpu zegoen eta besteak, ni bezain izutua, hegan alde egitea lortu zuen. Zer esango ote zion Gobriasek Dariori, nola interpretatuko ote zuen zozoaren heriotza hura?
‎Halako batean, listua lehortu, gela barneko boz hura isildu, eta gizona tarrapataka sartu zen gela miatzera, baina han inortxo ere ageri ez! Deabruak hartua ukuilura jaitsi zen arren, amorrazioz ohartu zen ordurako tokitan egongo zirela, onartu behar izan zuen ezkonberriek zaldietan alde egitea lortu zutela eta, absolutuki, ez zeukala zereginik.
‎Pierrek, bere gaueko ibilaldietan, nonbait ikasia zuen, ez hain aspaldi gainera. Gorkak Maialenen egoitzaren teilatu gainetik zulatuz, ihes egitea lortu zuen. Polizia indarren kamioi blindatuak eta auto ezberdinak urruntzearen aiduru egon zen, usategi baten urrin zizkolatsuan.
‎–Gaur, 1983ko azaroaren 15a, jakin dugu Nafarroa Behereko gure berriketariaren telefona deiari esker, Larrasketako plazaren atzealdean Antton Perreira euskal errefuxiatua hil dutela. Hamaika bala ba omen ditu gorputzean, eta pen  tsatzen da, hondar hilabeteotan bezala, gal erakundearen esku zikina ageri dela... bi tiratzaileek ihes egitea lortu dute, hirugarren batek gidatzen zuen Ford Fiesta urdin batean. Anbulantziak eta jandarmeria berehala etorri arren, ezin izan zuten deus egin Antton Perreiraren salbatzeko.
2020
‎Esnatzen denean, lo egitea lortzen badu, Ramiroren wathsapp bat izango du, seguru.
‎Benga, konta. Bart txortan egitea lortu? Â Connellek takillako giltza poltsikoan bilatu eta Ericen besoa gainetik kentzen du.
‎Ez ginen edari alkoholiko anitzetan ito. Auto stopean hartu gintuzten kotxekoen bortxaketa saiakeratik ihes egitea lortu genuen. Beste bortxaketak, psikologikoak zein fisikoak, gehienak gizon ezagunengandik jasandakoak, gogoan birrindu ditugu.
‎Haserre bizian, dorre garai bateko ziega gorenean itxiarazi zituen erregeak bere hiru alabak, maitaleak sekula gehiago ikusteko aukerarik izan ez zezaten. Baina gau batean, zaindariak urrezko txanponez ongi hornituriko poltsa batez erosi eta ihes egitea lortu zuten printzesek. Eta horra non abiatu diren hiru printzesak zaldi banatan beren maitale mairuekin Pirinioetako mendietarantz, errege kristau eta mairuengandik urruti.
2021
‎Bitartean, makinaz idazten du, eta telefonoari erantzuten dio. Aldi berean gauza asko egitea lortzen duen gizona da.
‎Ez zuten nik bezain argi eta garbi ikusi, eta, besterik gabe, ez zidaten kasurik egin, eta nekatu egin nintzen. Taldearekin okerragoa izan zen, eroa hots egin zidaten eta nire postuari uko egitea lortu zuten. Batzuen iritziz, egoera txarrean zegoen kablea izan zen; beste batzuen ustez, Benantzio Lopidanak bere buruaz beste egin zuen, lehenago familia osoa akabatuta.
‎Larunbat iluntzea zen, bakarrik zeuden Baxauriko etxean, inhalagailuak etxean utziak zituzten eta garai hartan mugikorrek kasik estaldurarik ez zuten inguru hartan. Sergio etxez etxe joan zen, etsita, telefono finko bat aurkitu eta 112ra hots egitea lortu zuen arte. Anbulantziak berrogei minutu behar izan zituen hara heltzen.
‎Artean nahiko durduzatuta nengoen, eta nekez hasi nintzen oinez, baina Albaren ikuseremutik ihes egitea lortu, etorbidea gurutzatu eta Prado parkerantz jo nuen.
‎Azpiegitura bat bazuten horretarako eta ongi zekiten debekuen gainetik beren ekonomia baliabideak kudeatzen. Beraz, valdestarrek, elkartasun giro eta beren jarrera sendoari esker, zazpiehun urtetan zehar aurrera egitea lortu zuten.
2022
‎Ezagutzen zuen gizonak sentipen hura, eta gauean edanaldi on bat egin zuela pentsatu zuen. Hilaren erdia pasatua zen, eta, kopia hori esandako epean egitea lortzen bazuen, agian emango zion Alleyne jaunak zor agiri bat kutxazainari aurkezteko. Han geratu zen, geldi, paper pilaren gaineko buruari tinko begira.
‎Baina Kretako Minos erregeak betiko bertan bizitzera kondenatu zituen Dedalo eta haren seme Ikaro. Arkitektoak, orduan, hegaztien lumez eta argizariz, hegal batzuk egin zituen, eta hala biek kartzela katramilatu hartatik hegan ihes egitea lortu zuten. Ikaro gazteak, pozaren pozez, hegal indartsu haien bultzadaz, aitaren kontseiluei batere kasurik egin gabe, zeruan gora eta gora egin zuen garaiera izugarrietaraino.
‎Kriminala, Labarie, Benoît izeneko tipo bat da,... basetxekoa, Bussy herrikoa. Kriminalak ihes egitea lortu zuen. Hari ezkutalekua, babesa edo laguntza ematen dion, edota non dagoen jakinik, berrogeita zortzi orduko epean Kommandanturrari jakinarazten ez dion pertsona orori asasinoaren zigor berbera ezarriko zaio, hau da, berehalaxe fusilatua izango da.
‎Etengabeko asaldura sortzaile batean murgildurik bizi zen, musikaz burua galtzeraino maiteminduta, esan ohi zuen barrez. Bai, emakume horrekin, eta askatasun eta bake pixka batekin, gauza handiak egitea lortuko zukeen. " Pena da, pentsatu zuen hasperen eginez?
‎Ama eskolak behar bat asetzeko era gisa ikusteari utzi, eta eskubide bezala onartzen diren arte, amek lanerako eskubiderik ez dutela sinets daiteke. Azkenean, handik eta hemendik, nola edo hala, ama malabaristek kanpoan eta barruan lan egitea lortzen dute, umeak orduro non eta norekin egongo diren zehatz mehatz kudeatuz, garbigailua jarri eta arropak esekitzen dituzten bitartean, ondoren plantxatu, tolestu eta armairuan gordetzeko; eguneko gosari, hamarretako, bazkari, merienda eta afariaren ondoren, hurrengo eguneko gosari, hamarretako, bazkari, merienda eta afaria antolatu, eta guztiz prest dagoen baieztatzen duten bitartean.... Ordaindutako lanean (bueltatzeko erabakia hartu badute, nahiz eta lanaldi murriztua eskatu behar izan) izango dituzten bileretan pentsatu, emango dituzten klaseak prestatu, jantzi duten arropa prestatu (umearenarekin batera), eta bidean itolarria isilarazi, emakumearen independentziaren katean laguntzen ari direlakoan.
‎Herri gutxituei dagokien bidea aurkitzea zaila dirudi, ia ezinezkoa. Herri handiek askotan bere bidea egitea lortzen ez badute, nola aterako gara onik eta salbu itsaso ekaiztsu horretatik gure txalupatxoarekin. Tira, beharbada, bi etsai horien artean biziraupenaren bidea urratzeko, herri gutxitua izatea abantaila izan daiteke.
‎Behatz joko hau berehala gogoko izan nuen, eta imitatzen saiatzen nintzen. Letrak ondo egitea lortu nuenean, ume plazera eta harrotasun beroaldia sentitu nituen. Eskaileretan behera korrika joan nintzen nire amarengana, heldu nion haren eskuari eta" doll" letreiatzeko letrak egin nituen.
2023
‎Oi, aita zoritxarrekoa! Gerratean, birritan gertatu zen frantsesen preso, baina, ihes egitea lorturik, suhartasunez defendatu zuen bere herria. Baina erregea itzuli zen gero eta lotsarik gabe aldarrikatu zuen bere asmo erreala Konstituzioa baliogabetzea zela; horretxek ekarri zion aitari nahigabea, Konstituzioarekiko eta ideia liberalekiko fideltasunak.
‎Eta erantzun nion nik ere jaioterriaren falta nabaritzen nuela eta Melgaçora itzuli nahi nuela, hil aurretik nire beste erdia topatzeko. Eta Mirako zaindari hark ederki baitzekien zer den bakarturik eta jaioterritik urrun egotea, nire egoeraz urrikaldu eta esku bat bota zidan, eta haren laguntzari esker heriotzaren korridoretik eta psikiatrikotik ihes egitea lortu nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia