2018
|
|
Egoera honi aurre egiteko kemena izan dut gelditzen zaizkidan urte apurretan. Inorengatik zapata gutxi urratu baditut ere, hemen lagunen bat
|
egitea
espero dut, neure azken finean lagunak izan ditudalako poztasun izpi batekin hil nadin.
|
2020
|
|
Baziren bost egun Joakintxo baserritik abiatua zela eta oraindik itzuli gabe zegoen. Joan etorria lau egunetan
|
egitea
espero zuten. Iñaxita gero eta okerrago zegoen eta Joakintxok ekarri behar zion botika guztiz beharrezkoa zen neska bizidunen mundura itzularazteko.
|
2021
|
|
Sareak Europa mendebalde osoan egiten zuen lan eta Jakerrek harremana zuen beste hainbat lekutako nagusi eta hackerrekin. Denen laguntzaz, baita Interpol eta tokian tokiko poliziekin koordinatuta, zerbait
|
egitea
espero zuten, baina ez zen erraza izango.
|
|
Otsoak udazkenerako planak kontatu nahi zizkion Azenariri: ehizaldi ederrak
|
egitea
espero zuten.
|
|
Logale zen. Loaldi ederra
|
egitea
espero zuenean, Blaskok berri txarrak eman zizkion. Gauean, gosaria baino lehen hiru aldiz altxatuko ziren otoitzetara," Maitin, Laude eta Prima" otoitzaldietan.
|
2022
|
|
Timochenkok esandakoen artean azpimarratzekoa da bakea nola definitu zuen, bakeak justizia soziala eta benetako demokrazia ezinbestekoak dituela esan baitzuen. FARCek akordioa beteko duela ere esan zuen, Gobernuak ere hala
|
egitea
espero duela gehituz. Munduan indarrean dauden zenbait gatazka eta gerra aipatu zituen gero, Palestina eta Israelen arteko luzea, kasu, edo Sirian azken urteotan gertatzen ari den suntsipen etsigarria (eskerrak B bakarrik zegoen telebista aurrean, inuzente aurpegi nabarmenegia geratuko baitzitzaion une horretan, Timochenkok aipamen segida horretan aipatu ez zuena entzuteko esperantzaren eraginez edo).
|
2023
|
|
Hagan Vincentek ikusi zuen Sien miseria gorrian zegoela, baina jadanik ez zuen pentsatzen harekin elkartzerik. 1883ko abenduaren 25 (350) Nuenen dik idatzi zion Vincentek Theori, Hagan egun batzuk eman ondoren; esaten zuen aitak eta amak txukundu ziotela estudio berria eta han aurrerapen batzuk
|
egitea
espero zuela; Sien ikusi zuela eta bereizita bizitzea erabaki zutela; Sieni buruzko gauzak kontatzen zizkion Theori: beretzat eta haurrentzat dirua ateratzeko garbitzaile moduan lan egin zuen arren, orain gauzek okerrera egin zutela; miseria gorrian aurkitu zuela eta tristura handia ematen ziola; esaten zuen Sienen auziarengatik beraren eta Theoren arteko harremanak kolpe latza jaso zuela; lehengo jarreran jarraitzen bazuen Theok, iraganean bezalako begirunerik ez ziola hari izango.
|
|
Arlesen ere osasun arazoekin jarraitzen zuen oraindik Vincentek. 1888ko apirilaren 9an (474) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Arlesko aireak mesede egiten ziola, brandy basokada batek mozkortu egiten zuela eta lehen adina estimulatzaile beharrik ez zuela bere odola zirkularazteko; urdaila oso ahula zuela Arlesera etorri zenetik, baina aurrerapen handia
|
egitea
espero zuela; une horretan aranondo batzuk margotzen ari zela, zuri horiztak, milaka adar beltzekin; bezperan beste zezenketa bat ikusi zuela eta bost gizon ibili zirela zezenarekin jolasean, gezi eta dibisekin (eskarapelekin); zezenzaleak odol hotza zuela, urdinez eta urre kolorez jantzia zegoela eta barrikadan jauzi egitean barrabil bat kolpatu zuela. Egun batzuetan gaizki xamar sentitzen zela, baina hori aurreko neguaren erreakzioa izango zela eta ez zuela kezkatzen.
|
|
Dickens-en aipamena eskutitz anitzetan egin zuen Vincentek; oso gogokoa zuen idazle gisara. 1883ko martxoan (R30) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion Haga polita zela eta eszena barietate handia zuela; urte horretan gogor lan
|
egitea
espero zuela; zuri beltzean kontzentratu behar zuela gero eta gehiago; akuarelaz eta oleoz pintaten ari zenean, aldian behin geratu beharra zuela, gastuen kariaz; baina arkatzez edo berunezko arkatzez arituz gero, modeloaren eta paperaren gastuak bakarrik zeudela; nahiago zuela zeukan diru apurra modelotan gastatzea pintura materialetan baino; inoiz ez zuela damurik izan modeloetan gastatutako di... Dickens-en Christmas Carol eta The Haunted Man erosi zituela; Dickens-ek idatzitako edozer gustatzen zitzaiola, baina haurren bi ipuin horiek ia urtero irakurri zituela, haurra zenetik, eta beti berriak gertatzen zitzaizkiola; liburu horien ilustratzaileak, Barnard ek, ongi ulertu zuela Dickens; ez zegoela, bere iritziz, idazleen artean Dickens bezalako pintorerik eta zuri beltzeko artistarik.
|
|
Azken astean 16 urte inguruko neska baten koadroa egin zuela; bizi zen familiako alaba zela. Hurrengo astean Gachet andereñoaren erretratua
|
egitea
espero zuela eta beharbada landako neska bat ere paratuko zela modelo gisara. 1890ko ekainaren 28an (645) Auvers sur Oise-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bezperan eta bezperaren bezperan Gachet andereñoaren erretratua pintatu zuela; jantzi gorriarekin, atzeko pareta berdea mantxa laranjekin, alfonbra gorria puntu berdeekin eta pianoa more iluna; andereñoak agindu ziola beste batean organo txiki batekin modelo moduan paratuko zela.
|