Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2017
‎Eta gisa hartan jarraitu zuten eztabaidan, baina esan beharreko guztia esanda zegoenez, guraso batzuk jaikitzen hasi ziren. Martxeloren gurasoek ere alde egitea erabaki zuten.
‎Haserre joan dira zuzendariaren bulegotik, eta berehala greba egitea erabaki dute ikastetxeko sarreran inprobisaturiko beste asanblada batean. Inor gutxi enteratu da, eta ikasle gehienak normal itzuli dira geletara txirrinak jo duenean.
‎Udan hamazortzi urte betetzen genituen nire koadrilako lagunek eta nik. Hori ospatzeko Parisera bidaia bat egitea erabaki genuen. Baina uda hura ez zen besteak bezalakoa izan, ez bakarrik egiten genuen lehenengo bidaia zelako, ezta hamazortzi urte egiten genituelako, baizik eta, Parisen egindako argazki batek nire bizitza osoa aldatu zuelako.
‎Irenek eta biok beharra jo ta ke egin genuen urte askotan zehar, eta azkenean, lortutako arrakasta ikusita, gure modelo propioak lokal berri eta handiago batean egitea erabaki genuen.
‎Esan dizut, Ximeno, Errege txit gorenak Erronkariko basoen ustiaketa egitea erabaki du, merkeagoa izateaz gain ibarrari eta bere biztanleei lagunduko dielakoan.
‎Espainiako Arartekoari Soledad Becerril popularra PPko militantea izatea ere ez zaio lagungarria suertatu, eta ARGIAren isuna indargabetzeko eskaerari muzin egin zion Rajoyk. Baina hara non, epaiketa egiteko sei egun falta zirela, atzera egitea erabaki duten. Isuna indargabetzeko forma arazoak argudiatu ditu Urquijoren makila hartu duen Javier de Andresek.
‎Noski jeloskor nintzela, Ane besotan lehen aldiz edukita arrosa gorri haiek jaso nituenetik. Mikelekiko aurresentimenei kasurik ez egitea erabaki nuen une hartantxe galbidea sinatu nuen neure bururako.
‎Emakume ezkondu batek bere senarraz besterekin, eta ezkondu gabeak ere behar ez denarekin bekatu egitea erabakitzen dutenean, ezkondua oroitzen da bere senarraz eta bai ezkondu gabea ere izorratzeaz eta etor dakiokeen desohoreaz eta kalteaz.
‎Montparnasseko hilerrian dagoela jakin eta maisuari bisita egitea erabaki dut. Kasu honetan, anglosaxoniarrek egiten dutena bezalako bisita izango da nirea:
‎Une hartan abiatu zen Anquetil. Baldintza meteorologikoak ez ziren onegiak, baina harmailak beteta zeudenez, aurrera egitea erabaki zuten. Ondo ari zen, baina Coppiren marka hobetuko ez zuela ikusirik, 50 minutuan gelditzeko agindu zioten bere laguntzaileek.
‎Jacques Annierekin maitemindu zen, eta berarekin sexu harremanak izaten jarraitu zuen, Sophie alaba jaiotakoan ere. Azkenean, Anniek etxetik alde egitea erabaki zuen. Une hartan erotzetik gertu izan zen Anquetil, eta haren semeordearen emazte Dominique ere izan zuen ohekide.
‎Federazioak esan zigun nahi bagenuen berriro jokatzeko, baina estropada guk irabazi genuela, eta trofeoa gurea zela. Eztabaidak izan genituen, eta, azkenean, berriz egitea erabaki genuen. Berriro ere azkarragoan izan ginen, eta estropada bukatzean txalotu egin gintuzten.
‎nahiz eta barra gainezka egon, bekain bat altxatu, buruarekin keinua egin, eta botila pare bat Holster Pils garagardo pasatzen dizkizutela besteen buruen gainetik. Tarte batez billar gelan ibili ginen, besteen" barkatu" entzuten, ukondoak eta billar makilak saihesten; azkenean, alde egitea erabaki genuen.
‎Azken egun horietan, nahiko urduri nengoen eta, nire burua sasoian sentitu bezain pronto, alde egitea erabaki nuen. Hori ekainaren hamabian izan zen eta, zorionez, goiz horretan, behizain bat agertu zen, Moffatera abere batzuk eramaten ari zela.
2018
‎Berriki egin dira berriz ere unibertsitatean sartzeko probak. Ikasle gehienek proba horiek euskaraz egitea erabaki dute, beren borondatez. Bi herenak egin du aurten euskaraz.
‎Eta bekaitzak bultzaturik asmo gaiztoak agertzen ari ziren bi pilotarien buruetan. Azkenean asmotik ekintzarako tarte laburra egitea erabaki zuten. Peru Agorretak, bere lagunekin bildu, eta aurrezturik zeukan diru guztia eman zien bere kontrako apustuetan joka zezaten.
‎Gauzak horrela zirelarik, bilera bat egitea erabaki zuten Biltzirako gizon andereek.
‎zeintzuk preso askatzeko eskatu eta zeintzuk ez; ez da zilegi amnistia aldarrikatzea; ezin argazkirik erakutsi; ezin elkartasunik adierazi... Antolatzaileek manifestazio isila egitea erabaki dute azkenean, horixe baita modurik onena ekitaldia arazorik gabe egiteko. Ez da lehen aldia izango, herritarrek kalera halako baldintzetan irten behar dutena, eta, zoritxarrez, ez da azkena izango.
2019
‎Hurrengo hilabeteak apur bat arraroak izan ziren, edo behintzat halako sentsazioa daukat. Azkenik, errealitatea ez zela uste bezain polita eta arazoak egon zitezkeela ohartu baginen ere, burua altxatu eta aurrera egitea erabaki genuen. Aita eta ama izango ginen eta bi haur izan nahi genituen, bata biologikoa artean ez genekien gai izango ote ginenentz, zailtasun fisikorik ote genuenentz eta bestea adoptatua izango zela.
‎Beijingera iritsi bezain pronto bigarren hegaldi bat hartu behar genuen, Chongqing-era eramango gintuena, eta hango aireportuan mikrobus batek hartuko gintuen hotelera iristeko. Aukera izan genuen Beijingen egun batez atseden hartzen geratzeko baina bidaia osoa segidan egitea erabaki genuen eta nago bete betean asmatu genuela. Hogeita bost orduko bidaia, jet lag ospetsuaren eragina, gure alabengandik hain gertu egoteak sortuko zigun urduritasuna... porru eginda helduko ginen Chongqing-era, bai, baina bidaia kolpe batean eginez gero, berrogeita zortzi ordu izango genituen patxada ederrean egoteko.
‎Orain nasa alderik alde zeharkatzen duen pasabide batean nago eta handik jende asko ikusten badut ere, ezin nire taldea topatu. Eta aurrera jarraitu eta gehiago galtzeko beldurraren beldurrez atzera egitea erabaki dut. Etorritako bidetik itzuliko naiz eta igogailuaren ondoan geratuko naiz.
‎Aliziak, gai hartaz Katuarekin konponbide onik ez zela ikusita, beste galdera bat egitea erabaki zuen:
‎Orduantxe azaldu berria zen urarekin egin behar zen tratamendu bat. Eta noski, Tom gaixo zegoenez gero, berarekin probak egitea erabaki zuen. Egunsentiro ezkaratzean zutik jartzen zuen eta
‎Handik ez hain urrun zegoen tabernara, inoizkoren baten joaten zenera, sartu zen, bertako bezero gehienen begiradei ezikusiarena egitea erabakiz. Ile beltz kizkur eta aurpegi luzangadun emakume atseginak irribarre samurrarekin egingo zion harrera.
‎Lasai goaz. Bi ordu inguru daramagu gelditu gabe eta atseden txiki bat egitea erabaki dugu. Gure kutunak ondo dagoela diosku; hala ere, oinak begiratu dizkiot.
‎Nora Mweziren etxera hamarrak eta hogei aldera helduko zen. Hara joandako lehen aldian taxian joan bazen ere, handik aurrera, autobusez egitea erabaki zuen; merkeagoa izateaz gain, erosoagoa iruditzen zitzaion; bazterrak ikusteko hobea. Bestalde, Mwezi andereak bezperan Nora ezagutu zuenetik haren falta sumatzen zuen; haren beharra sentituko balu bezala zegoen Nora noiz agertuko.
‎Ondo. Egunetan ez didazu deitu, eta neuk egitea erabaki dut.
‎Handiak. Baina aurrera egitea erabaki dugu azkenean, beste bizitza eta garai batzuetako aztarnak direlakoan, indusketa bateko hezurkinen antzera. Inork arkeologia ariketak egin nahi baditu ere.
‎Zubiaren erdi geodesikoan nengoen sakelako telefonoak jo zuenean. Kasurik ez egitea erabaki nuen baina linearen beste puntako perttolia tematzen zihoan:
2020
‎Hau da, genero honek arau tazitu batzuk zituela ikusi nuenean (ez nuen, noski, eskolan hori ikasi), haiekin bat egitea erabaki nuen.
‎edota dolu minak jota Veneziak Stornirena egitea erabaki duen.
‎Elenak aurrera egitea erabaki zuen.
‎The Hills egoitzan biztanle berriak onartzeko eguna iritsi zen. Harrera ekitaldia deitu litzateke hortaz, baina ekitaldi berezirik ez egitea erabaki zuten jabeek. Ospitaleratze baten antzeko zerbait bezala zen, baina The Hills ez zen ospitale bat, eta bertan sartzen zirenak ez ziren behin behinean edo aldi baterako sartzen, euren bizitza guztirako baizik, edo asmo horrekin behintzat hasiera batean.
‎Arrano beltza gidoin dutenengandik arrapostu egin dut nik ere betoskoa erakutsi nahian badira urte pila gu denok izorratzen ari direla etengabean. Ni behintzat potroetaraino nengoen eta alde egitea erabaki dut hiriko harresietatik at kanpoko haizea zer nolakoa zen asmatu zein gozatzearren azken honi guztiz maltzurra izan nahi duen irrifarre bat gaineratu diot.
‎Gure amaren esanetan bere lehengusu urruna ez omen zen oso ondasunzalea, letrak maiteago zituen-eta, poeta eta guzti zuen bere burua, edozein huskeria gogotik onartuko zukeen opari gisa. Nire aitak, ordea, halako gizon handiustekoen artean ohiturazko ziren moduko opari bat egitea erabaki zuen badaezpada, inola ere errefusatu zuen fideltasun probantza bat.
‎Lo egiteko une bat aurkitzen zuenean, pilotuak lokarri lodi batekin kolpeka esnatzen zuen. Keolak bizi hartara sekula ez zela egingo ikusirik, ihes egitea erabaki zuen.
‎Hala eta guztiz ere, beste froga bat egitea erabaki zuen. merkataritza auzora hurbildu zen, burdindegi baten bila, eta kortxo ateragailu bat erosi zuen. Dendatik atera eta, mendirantz abiatuz, inguru bakarti batean sartu, eta botilari tapoia kentzeko ahaleginak egiten hasi zen.
‎Nor atera, nor sartu, ondo ikusiko dugu. Halako batetan, ihes egitea erabakiko balu, gurekin kontatu luke. Hemen egongo lirateke gure tigre hauek, gure basa mutilak.
‎Gero eta gogorrago egiten zitzaidan etsai batekin bizitzea. Beraz, ihes egitea erabaki nuen. Egun batean, ekaitza egiten zuen.
‎Duda mudatan ibili gaituk, ez genekian zer egin, bakoitzak bere oparia edo denon artekoa. Azkenean, denon artean egitea erabaki genian. Jakin bagenekian denetik daukaala, etxea ongi hornitua eta trastez betea, eta horregatik pentsatu genian onena izango zela hiretzat ahaztezina izango zen gaua prestatzea.
‎Horregatik, ez dut batere ulertzen nola bururatu zitzaion orain Ivan Matveitxi berari bere emaztea gure errusiar Eugenia Tour baten moduan imajinatzea. Nolanahi dela ere, tximinoak kanpoan utzita, guztiz sentipen atseginena utzi zidan, eta, goizeko tea hartu bitartean buruan bezperako gertaera guztiak berrikustean, berehalaxe Elena Ivanovnaren etxean sartu irten bat egitea erabaki nuen, lanerako bidean, egin beharra baineukan, gainera, etxeko adiskidea nintzenez.
‎Jurdan ez, Jurdanek ez zien jaramon handirik egiten, azken finean bakoitzak bere printzipio eta arau etikoak dauzka, guztiz onargarriak hurkoari inposatu nahi ez dizkion bitartean. Jaramon handirik ez egitea erabaki zuen aspaldi, bestela haien kontraesanek burua leherraraziko baitzioten. Zeren, ingurumenarekin eta hirugarren munduko lan baldintzekin hain konprometituta zeuden haiek, moda markei boikota egite aldera monje aszeta bat bezala janzten ziren beraiek, aldi berean ez omen zuten kontraesanik nabaritzen euren bi hilabeteko soldata balio zuen telefono mugikor bat erostean.
‎Batzuek ez daukate familiarik, ez seme alaba ezta bilobarik ere, baina beste batzuen kasuan, nahiz eta ondorengo edo senide hurbilak izan, senide hauek ez zaizkie sekula bisitan joaten. Kasua da, atso agure hauen egoera ikusita, erizain eta zaindari talde batek aitita amama hauen biloba pontekoen papera egitea erabaki genuela, gure lan ordutegietatik kanpo eta gure borondatez. Nik pianoa jotzen diet astean behin ordu batez, baina ez da beharrezkoa ikuskizun edo ekitaldi kultural bat antolatzea, bisita bat izan dezatela baizik.
2021
‎Kontuak kontu, amarekin horri buruz gehiago ez hitz egitea erabaki nuen. Alde batetik, ez zidan asko balio haren erantzunak:
‎Bigarrenez ezkondu zen eta drogak uzten eta bere bizitza ordenan jartzen ahalegindu zen. Baina zorrak pilatu zitzaizkion eta bertatik alde egitea erabaki zuen bizimoduz aldatzeko, bere ahizpa Kimberlyren aholku eta laguntzarekin. Kimberlyk hegazkin txartel bat erosi zion New Yorkera.
‎Agentziarik gabe eta auto gidari batekin batera bakarrik lan egitea erabaki zuen Shannanek, horrela diru sarrerak bi zatitan banatu zituen soilik eta ez hirutan. Eta horretan zebilen azken sei hilabeteetan, jatorri korearreko Michael Pak izeneko gidari batekin, 41 urte zeuzkana eta Queensen bizi zena.
‎Albistegi denetan, azken berrietako batean, aingeruak. Zapping egitea erabaki nuen.
‎Sentitzen dut hitzordua baino lehen etorri izana, Manu. Premiazko kontua da hau eta aurrez aurre hitz egitea erabaki dut.
‎Ongi zeuden, baina ez zuten ulertzen Manu urrun ibili behar izatea. Lagunak itzuli zirenean afaria kanpoan egitea erabaki zuten. Felix lanean utzi ondoren sagardotegira joan ziren afaltzera.
‎New York, Londres, Paris eta Berlinen hamar bat margolariren hogeita hamar lan berri baino gehiago agertu ziren azken urtean. Berlinen beste hacker batzuek ikertzen zuten iruzurra eta bilera batean elkartuta, lan estuagoa egitea erabaki zuten. Bost hacker talde horiek beste batzuen laguntzaz zerbait lortuko zuten hain ongi antolatutako iruzur internazional horren kontra.
‎Nola erran eta konbentzituko zuen? Iluntzean, afaldu ondoren lasai eta aldarte onean zegoela ikusi zuenean hitz egitea erabaki zuen.
‎Behin, egun batzuetako ibilaldia egitea erabaki zuten. Ibaia gurutzatu eta zalditan ipar ekialdera joan ziren hogei sanhayar, Habus, Azenari eta Idir:
‎Nik, berriz, esan nion onena zela hurrengo aldian, zelatan egotea, eta lapurtzen ari zela terrazara atera eta amona butano ohoina harrapatzea. Azkenean, konbentzitu egin nuen, eta horrela egitea erabaki genuen.
2022
‎Ez zen talde lan bat; nork berea landu TA aurkeztu behar zuen. Baina biak batera egitea erabaki genuen. Halako proposamen simetriko bat.
‎Ni ez nintzen arrisku taldekoa, ez adinaren aldetik, ez aurrekari kliniko edo familiarrengatik. Halere, proba egitea erabaki nuen, sintoma txar posibleei aurre hartu nahian. Ez heriotzaren edo eritasun luze baten beldur.
‎Baina, tira, nork bere burua ezagutzeko ere ona dun, hala iruditzen zaidan. Beste lagun batek esan zidanan, nire asmoen berri eman nionean, nork bere burua oso ondo ezagutu behar zuela horrelako proiektu bati ekiteko; hori egitea erabaki banuen, egiteko gai sentitzen nintzelako izango zela. Ez zinan arrazoia falta... eta, ezagutzen ez banuen, ezagutuko dinat oraingoan, ezagutuko dudanez.
‎Higuingarria, zinez: museoa ikustera letorkeen perutar baten larruan jarri haiz lipar batez ez dituk asko inguratuko, noski; argazkirik ez egitea erabaki duk.
‎Ez zuen asko iraun L' Anse aux Meadows eko kanpamentuak, hamar hamabost urte gehien jota, eta bikingoak joan etorrian ibili omen ziren, gainera, urte horietan. Bertan lehendik bizi zirenekiko harremana hasieran ona izan bazen ere, ematen du gerora hondatu egin zela, eta azkenean alde egitea erabaki zuten. Ez dirudi borroka baten ondoren alde egin zutenik, beren puskak hartuta joan ziren behintzat.
‎Eta dama han zegoen denbora guzian hain amultsuki begiratuko zion, ezen hura ezin izanen baitzen gizonak zion amodioaren ez jakinean gelditu. Hori saihesteko, damak aldi batez eri zegoelako itxurak egitea erabaki zuen, eta meza etxean entzutea; zaldunak, orduan, ezin atsekabe handiagoa hartu zuen, elizan ez bertze biderik ez baitzuen hura ikusteko. Dama, ohitura hura etenarazi zuelakoan, lehen bezala hasi zen elizetara joaten, eta berehala jakinarazi zion Amodiok hori zaldun frantsesari, zeina lehengo debozioetara itzuli baitzen.
‎Halako ikasketarik hemen ez, ezta ere etxean dirurik Madrilera joateko, Burgosen arkitekto laguntzaile, aparejadore alegia, horixe egitea erabaki genuen denon artean amak eta anaia arrebok. Ordurako aita hila zen eta, etxean halaxe hartzen genituen erabakiak.
‎Guerneseyko legenda baten arabera, megalitoetako eta harpeetako lamiek, beren egoitzak eta dantzalekuak sorginek hartu zizkietela ikusirik,(...) bere buruaz beste egitea erabaki zuten (Sébillot 1968 II: 239).
‎Gauzak hala, eta antzeko gertakariak urtero urtero ikusita, azken Eguberri haietan probatxo bat egitea erabaki zuen gure mutikoak. Alegia, gurasoek esaten zioten hiru Erregeak, hau da, Meltxor, Gaspar eta Baltasar, etxeko balkoian barna sartzen zirela areto nagusira:
‎Panorama hura ikusita, baserritar gazteak handik ahalik eta azkarrena alde egitea erabaki zuen. Horretarako aida batean jaiki, kanoi motzeko fusil arina jaso eta ziztu batean atera zen konketa itxurako zulo madarikatu hartatik, baina, konturatzerako, hankak, lepoa eta besoak ziztadaz eta erresuminez beterik zituen, izan ere, zulo malapartatu hura laharrez asunez josita zegoen.
‎Izan ere, Manex ohartuta zegoen, herriko apezak batzuetan hantxe egiten zizkiola konjuru batzuk zeruari edota izadiari, eta berak ere antzeko zerbait egitea erabaki zuen, bere buruari garrantzi handiagoa emateagatik edo.
‎Ez bat eta ez bi, handik berehala alde egitea erabaki zuen, baina ez zen hain erraza ere. Zozo beltzari, tamalez, eta sugeari, hozkiz, agur egin ondoaren, handik ateratzen saiatu zen, baina, alde batetik, sastrakak, laharrak eta elorriak arropetan kateatzen zitzaizkion, eta, bestetik, asun amorragarriak nonahi zeuden, han eta hemen.
‎Horiek horrela, egun gutxiren buruan, norbaiten bitartez lika eskuratu, eta mutikoa segituan hasi zen bere kalkuluak egiten; Manex horretan oso trebea zen. Azkenean, hauxe da egitea erabaki zuena: txikori belar loreen artean, bi makilatxo lurrean sartu, bertikalean, eta gainean beste bat horizontalean jarri, futbol atea edota langa balitz bezala.
‎Beheko solairuan janari azkarreko hainbat jatetxe zeuden. Haietako batean, urdaiazpiko ona zuten jangai nagusi eta merienda afaria han egitea erabaki zuten. Iberikoen ogitarteko goxoak eta garagardo freskoak dastatu zituzten.
‎Ez zekien nola jokatu, bromatan zen edo benetan. Berak garbi hitz egitea erabaki zuen.
2023
‎Bainugela eta zure logela non dauden badakizu ere. Behar bezain beste denbora gera zaitezke, baina alde egitea erabakitzen baduzu, horretarako erabat libre baitzara, gurasoei edo niri non egongo zaren jakinaraztea eskertuko nizuke. Kasu horretarako, sarrerako tiraderan dirua ere badaukazu.
‎Ez gaitezen desbideratu. Liburutegi publiko batean proba egitea erabaki nuen. Emakumeen bularrak erakusten dituen argitalpen bat, egungo ikuspegitik, ez dirudi liburutegi publiko baterako edukirik egokiena; baina garai hartan, aipatu dizudanez, emakumeon bularrak nonahi agertzen ziren, lekurik ustekabeenetan ere.
‎Dietan erabaki zuten, batetik, Worms eko ediktua beteko zela, ahal zutenean; bestetik, Aita Santuak kontzilio aske bat deituko zuela, Enperadorearekin ados jarrita, Alemaniako hiri batean. Nurenberg-eko hirugarren dietak 1524ko azaroaren 11n kontzilio nazional bat egitea erabaki zuen, baina Erromako kuria laster jarri zen horren kontra. Karlos Enperadorea ere kontzilio horren kontra agertu zen (García Villoslada, 1973).
‎Ondoren, laborategitik ospa egitea erabaki du.
‎Villabonako Kale Berria goraino kotxez egitea erabaki dut, gainbegiratu bat egiteko lehenengo, ea paseatzen ikusten dudan, edo koxkan eserita, edo Zentroko terrazan, edo eliz aurrean, edo Oriamendiko plazan... Deus ez.
‎, bertan biltzen baita gu biok bezain parrandazale amorratua den eta etengabe txorta gurak dagoen gazte multzo ederra. Hala eta guztiz ere, eta gure hiritik Donostiaraino trenez arratsaldeko zortziak aldera iritsi garenez gero, bertako alde zaharreko ostatu merke batean lo egitea erabaki dugu gauean. Asmoa da Donostiako Alde Zaharrean zehar parrandan irtetea lasai asko, hau da, gure oporren hasiera gogotik ospatzearren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia