Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2010
‎" David zalantzatia da, gure artista bezala esan zuen Cesarrek. Bere Jean haietako bat erretzen ari zen, eta monumentua seinalatu zuen zigarroarekin— Piramide moztu bat egitea erabaki du azkenean. Hasieran zilindro bat egin zuen izenak haren jira guztian jartzeko asmoz.
‎Eguerdian Joseba azaldu da bulegoan. Mary Annek eta Helenek barbakoa bat egitea erabaki dutela" sugez betetako erreka zuloaren ertzean", eta bera bidali dutela albiste onarekin. Esan diot osaba Juanen fusila sotoko kutxa batean dagoela, eta zergatik ez duen hartzen sugeak akabatzeko.
‎Gelako leihoak zabaldu eta erretzen aritu ginen etxeetako argi gehienak itzali ziren arte. Kamioiaren bitartez egitea erabaki genuen. Aukeratua geneukan bat, bere karga industrialde bakarti batean hartzen zuena, eta hartaz baliatzea iruditu zitzaigun seguruena.
‎Erreta egongo zuan basoan ibili eta ezer harrapatu ez zuelako. Eta, jakina zegok, ikusi zian Paul belarra lasai jaten eta tiro egitea erabaki zian. Big game."
‎Hurrengo egunean, college tik etorri eta estudioan aurkitu nuen, Obabatik ekarritako bere paper guztiak mahaian kokatzen. Berak ere carving bat egitea erabaki zuela esan zidan. Liburuaz ari zen."
‎Ezer ez egitea erabaki dut, goiza pasatzen utzi eta ikusiko.
‎(Robertok hitz egitea erabaki nuen, nik hitz egingo nuen soilik Ugartek zuzenean galdetuz gero.)
‎Ezer ez egitea erabaki daiteke. Ura geldirik uztea, baina ura ustelduz joango da.
‎Candido Saseta Hondarribiako Biteri Eskolan jaio zen 1904ko abenduaren 12an, eskola horretako maisua baitzuen aita. Hamasei urterekin abertzaletu eta karrera militarra egitea erabaki zuen, ardura horietarako abertzaleen artean zegoen hutsunea betetzeko. 1924ko martxoan heldu zen Zeutara.
‎1924ko udazkenean, Mahmedek eraso zuenean, Xauengo erretirada beste Annual bat izan zen. Besterik ezinean, hiri sakratutik alde egitea erabakirik, azaroaren 19an neguko euriak hasi zirenetik, soldadu espainolak lokatz artean geratu ziren, ez aurrera ez atzera, moroen tiropean. Erretirada hamar kilometrokoa baizik ez zen arren, 15.000 bat soldadu erori ziren eta makina bat material, eta hilabetez luzatu zen hondamenezko operazio hori.547
‎Beldurrak airean, zer egin ez zekitela bildu omen ziren, poliziari abisatu edo zer. Proposamen bat egitea erabaki zuten azkenik:
‎Gipuzkoan ez zen jende nahikoa aurkeztu. Diputazioak kinta deitu eta zotz egitea erabaki zuen. Oiartzungo mutil batzuek, agindua foruen kontrakoa zela eta, herrian ipinitako zozketa kaxa hautsi zuten.
‎Martinez Campos, Quesada, Primo de Rivera, Loma, Moriones. Negoziazio aukerak baztertu eta, karlista euskaldunen kontrako gerla su eta herio egitea erabaki zen. 1875eko ekainaren 30ean, Antonio Canovasek idatzi zuen:
‎Kanpoan, izotzezko bizilekuaren inguruan dabil Ukalik Nanoken bila. Ez du aurkitu eta, jolasean bakarrik sentitu denez gero, elurrezko lagun bat egitea erabaki du:
‎Triste, handik ere alde egitea erabaki zuen. Lantzeko taberna paretik berriz pasatzean, Ziripotek agur egiten ziola iruditu zitzaion, karteletik.
2011
‎Komisarioaren hitzak nahiko ongi gogoratzen zituen: " asko erretzen genuen, horregatik, hotza egin arren, leihoa irekita zegoen" 1969ko abenduaren 15 madarikatu horretan eta" Pinelli etsita zegoen, galduta, eta leihoa irekita ikusi zuenean bere buruaz beste egitea erabaki zuen". Ados, Giovanni?
‎Bizarra egin ala ez, zalantza horrekin ari zen janzten Marco eta, azken unean, bizarra ez egitea erabaki zuen. Naturalago sentitzen zen horrela eta, dena dela, oraindik ez zuen luzeegia.
‎Laburki, ezkondu egin zen, baita andrearen morroi bihurtu ere. Azkenik, emazteak alde egitea erabaki zuenean eta berriro libre bizi zitekeenean, bere bizimodua ez zen hobetu eta mairuen aurkako gerra batean espetxeratu zuten.
‎Halakoxeak ziren Xabier eta gainerako sei neba arrebak. Munduan barna ibili ondoren, denboraren makina bat egitea erabaki zuten beren sustraiak hots, euskaldunenakaurkitzeko. Denboran zehar egindako atzeranzko bidaian beste herrialde batzuetako lagunekin doaz.
‎Ustekabeko buru belarri jardute hura zirraragarria gertatzen hasi zitzaionez gero, lanari ekin eta bi norabideko ikerketa plan bat egitea erabaki zuen. Alde batetik, Perez Habib pertsonaia bitxi hura ikertzen jarraituko zuen; non eta norekin bizi zen, noren laguna zen, interneteko zer nolako forotan parte hartzen zuen, facebook kontua ote zuen, zer helbide elektroniko zuen, jakin ahal zuen guztia.
2012
‎Eta basoen jaunaren alabak aukera zuen hitzarmena hausteko eta, horrela, lur guztia errausteko, eta, konparazio batera, itsu itsuan segizioan ibiltzen diren beldar guztiak beren zuloetatik aterarazteko eta haien pozoia berak nahi zuenaren kontra bota zezatela agintzeko; horretarako aukera izan zuen, bai, baina hala ez egitea erabaki zuen, berak baizik ez zekielakoz errege berri bat zeramala sabelean, zinari ohore eginen zion errege bat. Gauza bakarra egiten zuen Oihanak:
2013
‎Hurbil zeuden herriko festak, uztailaren bigarren astean ospatzen zirenak, eta egunetako batean" desfilea" izango zenez, hots, inauterietako estanpa edo pertsonaien segizioa, proba bat egitea erabaki nuen. Antoineren adatsaren antzeko peluka bat eta hala moduzko gitarra bat erosiko nituen Donostiako denda batean, eta Didi lehengusuari bere alkandora loredun haietako bat eskatuko nion.
‎—Ez genuen horrelako asmorik —jarraitu zuen Vergarak— Mutil inozo samarra iruditu zitzaigun, atletismoa serioegi hartzen zuena, eta itxura egitea erabaki genuen.
‎instrukzioek ez eraso egiteko agintzen zuten, defendatzeko ez bazen; terrenoa ikusita, galtzaile ateratzeko aukera gehiago zuten garaile ateratzeko baino; gizon asko zituen gaixorik, eta gehiago galduz gero bertan behera utzi zuten misio guztia; gainera, erasoari erantzutea erabakiz gero, egunak galdu eta beren misioa atzeratu egingo zen. Botoa eman, eta lehenbailehen handik alde egitea erabaki zuten.
‎Hurrengo egunean, Ayalaren taldeko gizonak ikusten ote zituzten jarraitu zuten, baina, ageri ez zirenez, Monterreyra itzuliak izango zirela pentsatu zuten. Beste horrenbeste egitea erabaki zuen Hecetak. Eta urriaren 1ean Monterreyra heldu zenean, hantxe aurkitu zuen Ayalaren San Carlos, Santiagoren ondoan ainguratuta, eta San Franciscoko esplorazioen berri jakin zuen Ayalaren eta haren bi pilotuen ahotik.
‎Hego ekialderantz jarraitu zuten, baina halako batean haizea aldatu eta ezinezkoa izan zen norabideari eustea. Haizeak iparrerantz bultzatzen zituenez, 60° ra iristeko ahalegina egitea erabaki zuten, Bucareliko eguraldi epel eta arrain freskoarekin eskifaiak zertxobait hobera eginda. Baina bat batean tenperaturak behera egin zuen nabarmen.
‎Nootkan hitzartutakoa gorabehera, Ingalaterrak eta Espainiak Mundu Berriaren alderdi hartaz jabetzeko lehian jarraitzen baitzuten. Errusiarrak ere kezka iturri ziren, edozein unetan iparraldeko kokalekuetatik beherantz egitea erabaki zezaketen eta. Eta amerikar kontrabandisten joan etorriak ere ez ziren oso lasaigarriak.
‎Gutxi gorabehera iluntzeko otoitzaren orduan bi soldaduak itzuli ziren pasabidea bazegoela esanez. Hura jakinda, rancherien ingurutik alde egitea erabaki nuen, horrenbeste probokatu ninduten indioak utzita, eta, aurrerago nire zain zeudelako abisua ahaztu gabe, norabidea aldatu nuen ilundu eta laster, badaezpada, atzetik etortzen bazitzaizkidan ere. Baina ezetz ikusita, atzera egin nuen, iparralderantz joaz, aurrez pentsatu bezala, bide hura ezaguna baitzuten nirekin zihoazen gidari indio lagunek.
‎Hamarrak aldean, gidariak esan zidan pasabide txar bat geneukala aurrean, alderdi batean sierra eta malda harritsuak eta bestean urmaela, eta banan banan baino ezin zela handik pasa. Aukerak ez zeuden garbi, baina atzera ez egitea erabaki nuen. Aurrean zazpi gizon jarri nituen sarjentuarekin, beste horrenbeste zaldi eta zamarekin, eta atzeguardian kaporala.
‎Iluntze hartan, Nuestra Señora de Esperanzan beste batzar bat egin, eta hurrengo egunean handik alde egitea erabaki zen. Muniziorik ez zeukaten ia, zaurituentzako medizinarik ere ez, eta gizonak ez ziren nahikoak arerioari aurre egiteko.
‎Halako ohiturak zituen, eta hain trebea zen, ezen Kaliforniara etorri zenetik misiolari guztiek haren laguntza nahi zuten. Denborarekin, misiolarien etsenpluari jarraitu nahirik, fraide egitea erabaki zuen. Ugarteren babespean egin zuen nobiziotza, eta Kalifornian pobretasun, kastitate eta obedientzia botoak egindako lehen fraidea bilakatu zen.
‎Arazorik gabe zeharkatu zuen txalupak igarobide estua, gaur mundu osoan Golden Gate izenez ezagutzen dena. Baina kontrako korronteen indarragatik ez zuen egun osoan itzultzerik izan, eta iluntzean Ayalak, luze iritzita, berak ere aurrera egitea erabaki zuen: ur ezezagunetan zehar arriskatuz, ilargiaren argitan gurutzatu zuen igarobidea.
‎Egun batean, uztailaren hasieran, hamasei gerlari Guaycura azaldu ziren kanpamentuan. Gatibua askatzera edo eraso egitera zetozela pentsatuta, Atondok zerbait egitea erabaki zuen. Bisitariei pozolea* zerbitzatzeko agindu zuen, oso zaleak ziren eta.
‎Hurrengo egunean, haietako batzuek lanera itzultzea erabaki zuten gaixoaldiak luze jo zezakeelakoan eta, hurrengo egunean, beste hainbatek gaixoa zaintzeko txandak egitea erabaki zuten.
‎Garai hartan euskalgintzako erakunde mordoa biltzen zuen EKBn (Euskal Kulturaren Batzarrean) sartzeari ere uko egin zion elkarteak, sare horretan beren buruari ematen zioten ustezko ez lerrokatzeari ere gutxiegi iritzita. Ezker abertzalearen eta erakunde publikoen artean zegoen xake jokoarekiko mesfidantza arradikala nagusitu zen elkartean, pronostiko batzuen kontra, eta gai horrekiko lur birjinaren gainean bidea egitea erabaki zen.
2014
‎Irudiak bagenituen. Orrialdeetan aurrera egitea erabaki nuen, garaiko publizitatearen irudiak erakarrita. Albisteak eta iragarkien tonu zuzenak ere guztiz harrapatu ninduten.
‎Gauzen arteko mugimendua, koreografia, mugimenduaren idazketa eta mugimendu horiek sortzen dituzten esanahiak eta esanahiaz haratago eratuz doazen harreman konplexuen nolabaiteko antolaketa dramaturgikoa, egitura. Honek zugan zer eragiten duen kontzientzia hartuz, zer mugitzen duen zure baitan, zer sentiarazten dizun zerbait sentiarazten badizu, nola afektatzen zaituen afektatzen bazaitu, nola irakurtzen duzun irakurketan aurrera egitea erabakiz gero, ahozpe, triste, pozik, zutik, ozen, xuxurlaka, nola ukitzen duzun, nola ukitzen zaituen ukitzen bazaitu, nola jartzen den harremanetan inguruan une honetan duzunarekin, inguratzen zaituzten objektuekin, zer egin dezakezun orrialde hauekin, zein hots sor ditzaketen, nola jartzen den harremanetan hots horiek zure barruko hots eta off ahotsekin, nola jartzen den harremanetan zure ahot...
2015
‎Tina de Jarquek, mandatu mutilen aipamen zati batzuk entzun bazituen ere, halla gurutzatzen jarraitu zuen kafetegirantz, gelditzeke eta atzerantz begiratu gabe. Aditutakoari erabat entzungor egitea erabaki zuen, merezi ez zuela iritzita. Bazekien hitz bakar bat Paulinori esatea nahikoa litzatekeela bi mutiko lotsagabe haiek muturra hormaren kontra txikituta amaitzeko.
‎Bere ardura negoziazio kolektiboaren eta lan arazoen kudeaketatik langile klasearen bizimoduan eragiten duten beste eremuetara zabaltzen joan ahala, ELA konfirmatzen joango da politika ekonomiko eta sozialetan sindikatuen intzidentzia ahalbidetzeko sortutako erakundeak ez direla gauza botereak ezarritako lerrorik txikiena ere zuzentzeko; horrek paradoxa itxurako ondorioa ekarriko du: ELAk politika ekonomiko eta sozialetan eragiteko tresna liratekeen instituzioetatik alde egitea erabakitzen du, hain zuzen ere politika ekonomiko eta sozialetan duen arduran sakontzea erabaki duenean.
‎1050. Hauek izan daitezke Ibarretxek bultzatutako prozesu soberanistaren mugarri nagusiak: ...u berriaren onarpena ahalbidetuz); Ibarretxe lehendakariak Madrilgo Gorteen aurrean defendatu zuen Estatutu berria, baina 2005eko otsailaren 1ean egindako bozketan testua atzera bota zuen parlamentu espainiarrak gehiengo oso zabalez (313 aurka, 29 alde EAJ, EA, Nafarroa Bai, CIU, ERC eta BNGeta bi abstentzio ICV; 2008ko ekainaren 27an Eusko Legebiltzarrak erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta egitea erabaki zuen, urriaren 25erako, baina Gobernuak helegitea jarri zuen Konstituzio Auzitegiaren aurrean eta honek bertan behera utzi zuen kontsulta.
‎" euskal gatazkak" pairatzen duen blokeoa gainditzeko ahaleginean hainbat eragile abertzale urratsak egiten hasi diren unean, hain zuzen ere; ELAk ere bere ardurari erantzun behar dio, horrek arriskuren bat badakarkio ere. Egia da Errenterian ertzainen aurka burutu berri zen eraso larriak unearen egokitasunaz zalantzak sortu zituela, baina agiriarekin aurrera egitea erabaki zen, bakearen ikuspegitik ere bi sindikatuen ekimenak zerbaitetan lagundu zezakeen ustean," etsigarria bailitzateke ENAM inoiz ez dela jardueraz aldatuko pentsatzea".
‎ETAren ekintza bakoitzak zailago egiten zion ELAri hautuari eustea; hala ere," zuzen ala oker, berak erabakitako bidetik, polarizazioa baztertuz, elkarlana posible egingo duen bidetik" 471 aurrera egitea erabaki zuen, alde bateko nola besteko ortodoxien artetik ikuspegi eta kokapen propioa jorratuz.
‎Sindikatuaz jabetzen ari zen barne paralisiaz kezkaturik, Batzorde Exekutiboko hainbat kidek, erakundearen egoerari buruzko diagnosian bat zetozela ikusi ondoren, gauzak aldarazteko iniziatiba hartzea erabaki zuten. Lehenik sindikatuko egituretako arduradunen iritzia haztatu zuten; Nazio Batzordeko kideen gehiengo zabala diagnosiarekin ados zegoela ikusirik, aurrera egitea erabaki zuten.
‎Laster ikusi zuen idazkari nagusiak galdua zuela gehiengoaren atxikimendua. Aste bete beranduago, azaroaren 21ean, 171 Nazio Batzordeak Alfontso Etxeberria kargutik kendu zuen, eta Jose Elorrieta izendatu zuen idazkari nagusi, eta Jose Antonio Cestona idazkari nagusiaren alboko.172 Batzorde Exekutiboko beste hiru kidek Etxeberriarekin batera alde egitea erabaki zuten.
‎Urte batzuetako gainbeheraren ondoren, harremanak hasi zituzten ELAko arduradunekin; baita gauzak laster bideratu ere: 1990ko urtarrileko ELAren VIII. Kongresuan, ELA (a) ko ordezkaritza ofiziala izan zen; handik gutxira, ELA (a) ren Kongresuak, bakarkako bidea utzi eta ELArekin bat egitea erabaki zuen; urtetako hausturari amaiera ematen zion akordioa 1990ko uztailaren 11an sinatu zuten bi idazkari nagusiek ELAren Bilboko egoitzan.
‎sindikatu historikoa ideologiaz, koadroz eta egituraz berritu, eta frankismo osterako prestatzea zen ELAri zegokion eginkizun behinena. Bi ikuspegiak bateraezinak ziren, eta Urolako taldeak, Alfontso Etxeberria, Tasio, 33 buru zuela, bere bidea egitea erabaki zuen 1969 urtean.
‎Arrazoibide hari erabateko ezadostasuna azalduz, Aralarrek aurrera egitea erabaki zuen, eta kasazio helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean. Aralarrek eskatzen zion Gorenari jatorrian aurkeztutako errekurtso hura onartu zezala, eta botere judizialak behingoz aztertu zezala eskaeraren funtsa:
2016
‎Nahiz eta buruaren zatirik handiena uretan murgilduta eduki eta, beraz, zaunka haiek urruti batetik bezala entzun, Carlosek segituan konprenitu zuen zakurrak arrotz batengatik ari zirela, eta ez Guiomar edo hoteleko beraien ezagun batengatik. Aurrena, mezu hari jaramonik ez egitea erabaki zuen, eta ur gainean bizkarrez etzanda lotiarena egitenj arraitzea. Baina zaunkak areagotu eta zakartu egin ziren, eta azkenean gorputza zuzendu eta erreparatzea beste erremediorik ez zitzaion gelditu.
2017
‎Gazte ginen eta transgresioa egitea gauza errazagoa izaten da orduan. Guk, euskarazko rocka egitea erabaki genuen, baina planteamendua gehiegi sakondu gabe. Modu naturalean eman genituen gure ibilbideko lehen pauso haiek".
‎Hautuaren continuum a aukera jakin baten bisualizazioarena ere izan da aldi berean. Talde horietako bakoitzak rockaren azpigenero bat euskaraz egitea erabaki zuenean, hori egingarri zela erakutsi zuen. Rock' n' roll klasikoa egin zitekeela frogatu zuen Biurriak ek.
‎Continuum ari elementu berria gehitzen zaio talde batek estilo berri bat euskaraz egitea erabakitzen duenero. Askotan aurrekoaren forma, mezu eta estetika hautsi nahitik dator segida, baina oinarrian, aukera bat ikusarazten da beti.
‎" El juego a bie, juego de niños que dijera Gorosabel, no es sino la utilizacion de un recurso elementaly asequible como es una pared". Hala, frontoi berriak bazter guzietan ugaltzen ari zirela ikusirik, eta sekulako indarra hartzen, Goizueta ezin gelditu bada atzean, eta bat aski ez, bi frontoi egitea erabaki zuen Herriak 1912an: Lubinekoa eta Irisarrikoa, bakoitza Zubiaundiz alde banatara.
‎Izan ere, agerian geratu da helburuak ez direla betetzen batetik, eta oinarri pedagogiko edo filosofikorik ez duela, bestetik, askok eta askok oraindik ere konstruktibismoarekin lotu eta zer edo zer miragarria balitz bezala aurkezten jarraitzen duten arren. Arestian esan bezala, herrialde batzuk ohartu dira eta atzera egitea erabaki dute, guk esperimentatzen jarraitzen dugun bitartean.
‎Atal honetan munduan herri bakar bat zegoela ageri da, hizkuntza bakarrekoa, jakina. Ospea lortuko zuelakoan, zerurainoko dorre bat egitea erabaki zuen, baina Jainkoak lana oztopatzea pentsatu zuen. Horretarako, mintzaira desberdin guztiak zituen sortu eta dorrea eraikitzen ari zirenen artean banatu, nahasmen handia piztuz gizakien artean.
2018
‎Nafarroako udal handienak ikastolarekiko izan zuen jarrera garrantzitsua bada ere, ez da munizipalizatu zen kasu bakarra. Baztango ikastolak, 1981eko abenduko biltzarrean, ibarreko Udalari ikastetxea udal ikastola bihurtzeko eskaera egitea erabaki zuen, eta 1982ko azaroan ikastola munizipalizatzea erabaki zuen udal horrek.331 Honi ere, Iruñekoari bezala, udal ikastola bihurtzearekin ez zitzaizkion arazoak amaitu, eta lan eskerga egin behar izan zuten Ministerioaren behin betiko baimena lortu arte.
‎Iruñerriko Uharte, Atarrabia eta Burlatako ikastolek ere, bakoitzaren herrietan sortutako Euskararen Udal Patronatuaren332 bitartez, beren ikastolak udal ikastetxe bihurtzea lortu zuten. Hiru herriak elkartuta ikastola bakar bat egitea erabaki zuten," Hiruerri" izena eramanen zuena. Horretarako, eta udalen arteko proiektua zenez, Mankomunitatea333 sortu behar izan zuten kide ziren udalek.
‎Ez da harritzekoa, beraz, Antso Jakitunak San Zerningo burgesei agindu izana, apezpikuaren eskariari erantzunez, zorrotzago bete zezatela Alfontso Borrokalariaren forua, hots: ez onartzeko elizgizon, infantzoi eta nekazaririk.89 Burgesek, forua noraino ailegatzen zen ederki zekitenez, Antso Jakitunak esandakoari men egitea erabaki zuten, agindua neurri batean betez, baina tinko eutsiz haien eskubideei. Horrela, jaurgo nekazari batzuk kanporatu zituzten, baina ez haien burguaren populazio erroldan jadanik inskribatuta zeudenak.
‎Iruñerriko ikastoletako haur kopurua gora zihoan neurrian, ikastoletako eraikin batzuk txiki geratzen hasi ziren. Egoitza egokia bilatu nahian, Arrotxapekoak eta Blanca de Navarra ikastolak bat egitea erabaki zuten: " Herri ikastola" izendatu zuten sortu berria.
‎Ikastolaren tamainak beste mota bateko antolakuntza eskatzen zuen. Jose Estornes Lasa lehendakari zela, ikastolako gurasoen batzorde bat egitea erabaki zen.285 Bazkidetzaren inguruko eztabaidak suertatu ziren ikasturte horretan, eta ikastolaren partaideen geroko elkarbizitza oztopatuko zuten izaeraren kontzeptu ezberdinak ernatzen hasi ziren.
‎Bistan da, gaur egun zaila dirudi halako adostasun batera heltzeak. Eta halako aterabiderik ez dagoen bitartean, nekez irudika daiteke baxoari eta selektibitateari desobedientzia egitea erabakitzen duen belaunaldirik. Frantziaren eta Espainiaren menpe egonik, programa ofizialetatik urruntzea urrun dakusagu.
‎epaileak handikiaren alde zeuden. Sistema judizialaz gogaituta herrialdetik alde egitea erabaki zuenean, emazteak beste saiakera bat egin nahi izan zuen tribunaletan, baina hango zaindari batek jota itzuli zen etxean hiltzera. Orduan hasi zen Kohlhaasen mendekua.
‎Setiatutako garraldarren laguntzan joateko, ibar osoan gerra deia zabaldu zen. Karlistek arrisku horren aitzinean alde egitea erabaki zuten, Ariberi su eman eta Garraldan 70 etxe erre ondorean. Oraino bi urte geroago, aldundiak auzoko ibarrei agintzen zien eguneroko haragi eta ogi anoak ematea garraldar eta aribearrei hiru hilabetez, herrien mixeria egoerak urrikaldurik hor nonbait.
‎Anaia guziak noizbehinka etxean biltzen zirela zioen osabak eta orduan beti solasean ari ziren EEBBetan emandako urteei buruz, zeren zazpiak itzuli baitziren. Haietako bat, Julian, uste baino lehen itzuli zen; Julian jadanik Juanpritzenera ezkonduta zegoen, Amerikak egitea erabaki zuelarik. Bitxia zen, etxalde handira ezkondurik baitzegoen eta jadanik bazuten seme alabarik.
2019
‎Pauen pasatutako boladan, hala esan zion Miguelek Donatori aldapan gora zihoazela, koru bateko kide egitea erabaki zuen, batez ere bakardadeagatik, hizkuntzaren ezagutza gutxia zela-eta ia inorekin traturik ez zeukalako. Ugarteko fraide baten bitartez, Beau Frene izeneko kolegiokoan sartzea lortu zuen, eta han ikasi kanta, Eliasek bezala, zeren hogei urte geroago haraxe joan baitzen iloba, bere bitartez joan ere, frantsesa ikastera.
‎Arraunlari banaka batzuk baino ez zebiltzan han. Alde egitea erabaki zuten.
‎Inozoa. Ez zen ohartzen aldamenekoei sortzen zizkien arazoez, nolako arazoa sortu zien adibidez familiari eta lagunei meatzeko laborategian sabotaje bat egitea erabaki zuenean, batez ere Juliani, baina baita berari ere, eta Eliseori. Denek lagundu egin behar, a posteriori.
‎Logalea zeukan. Galdera soil bat egitea erabaki zuen:
‎—Berriro jauntxo horrekin jarri dugu harremanetan, hemendik alde egitea erabakitzen dugunean...
‎Aktore bat da. Une txarra ari zen nozitzen, ez zuen lanik filmetan, inor ez zen berarekin gogoratzen, emazteak alde egin zion, eta bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Pistola non jarriko zuen, buruko zein ataletan, ari zela duda egiten bere txakurra azaldu zen.
‎Goizeko zazpietan hasi zen dena. Egun horretan, etxe bat alokatu zuen bikoteak, eta biek ados eta batera euren buruaz beste egitea erabaki zuten. Lo egin behar zuten logelan butano bonbona bat jarri, erreguladorearen balbula ireki eta gas eroalearen gomari zulotxo bat egin zioten, horrela has zedin irteten osotoro sukoi den sustantzia hori.
‎Solasaldia kutsu intimo batez zipriztindu zen, hagitz interesgarria niretzat. Egoera aldekoa nuela iritzita, hitz beste egitea erabaki nuen eta osotoro ezezaguna zitzaidan esparru batera sartzera ausartu nintzen, gogo bizia bainuen horretaz mintzatzeko. Hanka sartzeko zorian banengoen ere, aurrera jotzea erabaki nuen:
‎Lehenik, Zad i buruz esan, azkenean (2018, urtarrila), Notre Dame des Landeseko aireportua ez egitea erabaki zuela Frantziako gobernuak. Handik hilabete bira, polizia indarrek berriz ere zona okupatu zuten; hartan, baina, 2012koan bezala bizilagun guztiak ez baina, beren egoera legeztatzea onartzen ez zutenak kanporatu (nahi izan) zituzten.
2020
‎Mahatsa jan eta jan ari zela ere bistakoa zen, eta jendea begira zeukala. Iskin egitea erabaki, eta gazta zein hestebeteen mostradorera jo nuen. Ilara zegoen han, eta, nire txandaren zain nengoela, Woody Allenen inguruan gertatzen ari dena etorri zitzaidan burura.
‎—Badakizu, andreak huelga egitea erabagi dau, eta konprea nik egiteko esan deust.
‎—Andreak luzeago egitea erabagi dau. Atzo hasi eban.
‎Eskolako ibilbidea amaituta, Filosofia ikasten hasi zen Ainhoa. Bolonia izeneko ikasketa plana ezarri zenetik, gradu amaierako lan bat egin behar izaten dute ikasleek tituluaren jabe egiteko, eta berea sormenaren gaitasun terapeutikoaz egitea erabaki zuen Ainhoak, Xabier Lete adibidetzat hartuta, teoriaren osagarri.
2021
‎Ez dut behin ere egin, eta, hala ere, ulertzen dut pultsio hori, arrastoa uztekoa, eta norberaren gorputza koloreztatzeko eta testu bihurtzekoa. Gogoan ditut adiskide nerabe batek bere lehen tatuajea egitea erabaki zuenean harekin bizi izan nituen asteak. Nire aurrean kendu zuen tatuajea estaltzen zion gaza.
‎Hainbeste sufritu dut olatuen artean, gerran". Eta, harekikoak egitea erabaki ondoren dio poetak naturaltasun xarmagarriz—, eguzkia sartu zen, ilunabarra ailegatu, eta biak elkarrekin amodioaz gozatzera erretiratu ziren. Handik bost egunera, uhartetik itsasoratu zen, belak haizeari hedatu izanaz pozik.
2022
‎Haitiko hegoaldean dagoen eskola baten berri eman dute Haynes eta Denzelek. Hezkuntza osoa kreolez egitea erabaki zuten duela 25 urte, eta haien bidea aholkatzen ari dira MIT Ayiti programatik. Emaitza onak omen ditu.
‎Ministroak ronari trago onak eman dizkiola esango nuke. Alkandora askatu du, eta lehen ere pasta oneko eta solas errazeko gizona zela erakutsi badu, orain are lasaiago hitz egitea erabaki duela dirudi.
2023
‎Placage estua. Dribling bat egitea erabaki nuen, eta beste arlo batera eramatea nire pepinoa, hau da, nire hitzaldiaren gaia. Herri jakintzaren arlora, zehazki.
‎" Bazen behin"/ baina otsoa rolaz nekatu zen/ amaiera baino lehen jipoitua beti, ze gaizki... ze gaizki! / Gau batean ihes egitea erabaki zuen. Auto bat lapurtu, zubia egin eta korrika egin.
‎Badakite zer den galtzaileen aldean egotea eta duintasuna dela defendatu beharreko azken barrikada. Eskirol gisa erabiltzen utzi aurretik, haiek ere greba egitea erabaki dute, eta bide batez haien baldintzak hobetzen eskatzeko, noski". " Eta portugaldarrak?"" Dirudienez portugaldarrei esan diete zuzenean beste lantegi batera eramanen dituztela.
‎Otsaileko elurren artean Igor agurtu zuten, isiltasun zuri baten azpian. Beharbada, une hartan, ihes egitea erabaki zuen, ez komunismoaren eraikuntzatik, Igorren heriotzaren atzaparkadatik baizik, paraje berrietara edo, akaso, poesiaren lurralde berrietara, nahiz eta berak artean ez jakin.
‎polizia San Cristobal elizaren aurrean dago, intsumisoak atxilotzeko asmoz. Intsumisoek batzarra egin dute eta elizaren kanpoaldean eserialdia egitea erabaki dute, eta jendeari babesa ematera hurbiltzeko deia egin diete. Inaxiok beste harri lau bat bilatu eta ibaira bota du.
‎Badira, halaber, planto egitean enpresak kaleratu dituen intsumiso lankide batzuk ere. Hori dela eta, garabien fabrikako langileen grebarekin bat egitea erabaki dute eta, are gehiago, larunbatean intsumisoen aldeko manifestaziora joateko deia ere zabaldu dute.
‎Bi aste behar izan zituzten oturuntza ederrean dena xahutu arte. Harrezkero eta altxor handirik ez zegoenez, alde egitea erabaki zuten, baina ez iparraldera hanka eginez, maracaibotarrek espero bezala, baizik eta hegoaldera, Gibraltarrera, han Maracaiboko urrea aurkitzea espero baitzuten.
‎indarrez atxilotu eta galdegiten zieten urrearen gordelekuaz. Hilabete eta erdi eman zuten zeregin horretan, eta eraman ahal zuten guztia bilduta zegoela pentsatu zutenean alde egitea erabaki zuten. Badaezpada, aurretiaz estu hartu zituzten biztanleak besterik gordeta geratzen bazen jakiteko:
‎Rinaldok kaliza goratu, baina, edateko asmoz ezpainetara daramanean, mahai gainean utzi du berriz. Jakiteko desirak eta ezjakintasun zuhur batek bihotza urraturik, probari uko egitea erabaki du: maitasunaren aferetan egia hutsa jakiteko asmoak ezin du sortu susmo pozoitsuak eta obsesio kaltegarriak besterik.
‎Estherrek bere bizitza egin behar zuen, eta gainontzeko hiru taldekideok, Juanmi, Markos eta hirurok, jarraitzeko gogotsu geunden. Dantzut en inguruan, jkg ren garaitik zegoen Carlos Balseiro teknikariari begiratu eta lauron artean beste proiektu berri bat hasteko grina eta gogoa geneukanez, ba, aurrera egitea erabaki genuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia