Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2001
‎" testamendua egitea deliberatu dut, ene buruarekin batera ene hazienda ere gal ez dadin... Zeuretzat dira, bada, oinetako mehe horik eta mahai gainean uzten dudan gaulois paketea, zeuretzat dira sandalo loreak eta pottoka gorriskak; zeuretzat hainbeste hiri hiletan bildutako harri zatiak, Vincent Van Gogh en belarria eta siemprebiba oriska"
‎Lana guk geuk egitea deliberatzen badugu, bestelako kalkuluak egin: 15.000 pezetako ekipo edo tresneria eta, 20 metro karratu bakoitzeko, 3 litro pintura (1.000 pezeta inguru litroko), eman beharreko bi eskuetako bakoitzean.
‎–Ondo zaudela ematen du –ekin zion neskak; ospitalera etortzea, agian, zuzenbide karrera egitea deliberatu zuenetik hartutako erabakirik txarrena zela pentsatuz.
‎Ulertzekoa zen naski, aitzineko egunetan jakinarazia niolako, baraualdian nengoenez ardi gasna puska batez lagunduriko antzara gibel xerra batez asetzen nintzela. Hala ere, indar baten egitea deliberatu eta antzarakiaren ordez, kuskusa eskaini zidan.
2002
‎Inazio Mujika eta Joxean Muñozek asmatu eta Jose Angel Lopetegik marraztutako «Karramarro Uhartea» saileko pirata lagunak abentura berri bati ekiten diote «Domitri eta itsas txakurrak» izenburua duen ipuin honetan. Groenlandia inguruan bizi diren animali jator horiek arrisku larrian aurkitzen baitira, Walker eta beste morroi maltzurrek beren larruen jabe egitea deliberatu dutelako. Haatik, ur hotz haietatik Esmeraldako ur beroetara ihes egitea lortu duen itsas txakur kumeak Dimitri eta bere piratak ezagutuko ditu, eta itsas txakurrek daukaten arazoa azalduko die.
2004
‎Erromesa ez da oporraldia erosotasun gutxixeagoz baina dezente merkeago egitea deliberatu duen txangozale, bidaiari, txirrindulari edo, areago, turista.
2005
‎flysurfeko ikastaroa, laguneko, 200 eta 300 euro bitartean kostatzen da, eskaladan emaniko jardunaldia 10 eurotik 110etaraino eta alpinismoa egitea deliberatuz gero, 12tik 88 eurotaraino, segun eta zerbitzua zein enpresarekin kontratatzen den.
‎Berdin zitzaien funtsean, herriko etxe zein elizetan baitzen eskean dirurik gehiena erdiesten. Hala egitea deliberatu zuten. Jendea ez zen gogoratzen Kastela eta Thierry, biak, ezteietara gonbidatuak zirela, sozialki menturaz arras ezberdinak zirelako; herritarrek, egun bereziaren haroa aitzaki, euro bat edo biko txanpon mardulak iraizten zituzten herresten buneta zolak perdukatuz.
‎tristura eta eskapatzeko gutizia nabaritu zituen bere baitan. Hiritik ahalik lasterren ihes egitea deliberatu zuen. Halaz 66 highwayan barna zebilen trucker baten kabinan kokatu zen, hitzeman baitzion honek Los Angeleseraino eroango zuela.
2006
‎nekeagatik, egun osoko emozioen eraginez, edan eta erretako guztiagatik, etorkizunari buruzko oldozpen ilunak nerabiltzala buruan. Atseden baten ondoren hobeto erabakiko nuela zer egin, eta egun argitan ez nituelakoan gaueko larritasunak hain beltz gogoratuko, gaua bertan egitea deliberatu nuen. Horrela, ia konturatu gabe eta nik bilatu gabe, neure buruaren jabe izateko tenorean nengoen.
2007
‎Pazientziarik eza, beldurra, nekea eta lilura galtzea, Espainian adopzioa egitea deliberatzen duten milaka familiaren ohiko laguntzaile dira horiek eta, gainera, eskuarki ez dira suntsitzen haurra familia berrira iristean.
‎bat pladurrez egitea deliberatu aurretik hainbat alderdi kontuan hartu behar dira, kalitatea eta prezioaren arteko erlazioa balioetsiz.
‎Alde egitea deliberatu zuen Migelek.
‎Bogada egitea deliberatu zuen hoteletik irten aitzin, metatzen ari baitzitzaion arropa zikina. Maindireak aldatzera etorri zitzaion neskameak azaldu zionez, garbiketa zerbitzua ere eskaintzen zuten hotelean, baina ez zuen ustekabekorik hartu nahi kontua ordaintzeko tenorean; beraz, xaboi hautsa erosi zuen supermerkatuan eta, bainu-ontzia erdiraino urez bete ondoren, izerdia bertzerik ez zuten puskak utzi zituen beratzen.
‎Migelek ez zuen hainbertze irakurri, baina liburu denda batean egiten zuen lan, eta ez zitzaion irakaslearen galdera piperrik gustatu. Ezjakinaren plantak egitea deliberatu zuen. Brasilgo jokalariren bat izaten ahal zela adierazteko zorian zegoen, baina sinetsezina iruditu zitzaion, eta bertze zerbait asmatzen saiatu zen.
‎Barazki deshidratatuzko zopez eta paniniz elikatzen nintzen. Beñatena gertatu zen egunean, Evek, bizilagunak, liposukzioa egitea deliberatu zuela eta, soberan izango zituen irabiatu energetiko guztiak ekarri zizkidan, horrela, otorduak laguntzeko zapore askotariko irabiatuak izango nituen. Evek, beti aurkitzen zuen ni ikustera etortzeko aitzakiaren bat.
2008
‎Mutur muturreko kasuetan birikaren transplantea egitea deliberatzen dute espezialistek, baina bizia arriskuan jartzen duen aukera hori paziente gaztei bakarrik uzten zaie.
‎Estresezko erantzunak, beste aldetik,, desegokitzaileak dira, egokiera jakin batek horren aktibazio maila garaia eskatzen ez duenean eta erantzun egoki baten emisioan interferitzen duenean, aktibazio maila altuari helduta (ez dugu deskonektatzen), estresa sortarazi duen egokiera suntsitu den arren.Horri guztiari gehituko diogu estresatuak gaudela ikuspegi mediko eta psikologikotik ondorio negatiboak agertzen direnean, hala nola presio arteriala eta maiztasun kardiakoa areagotzea, plasmatan triglizeridoak eta kolesterola liberatzea, urdailaren narritadura, apetitua galtzea, depresioarekin loturik doazen sentimenduak garatzea (babesik eza) edo itxaropena eta kontrola galtzearen sentsazioa, besteak beste.Gure eguneroko estresaren kausakErabakiak hartzea geroratzea.Gaur egin dezakeguna biharko uzten dugunean hartzen dugun gezurrezko lasaitasunak ezkutatzen digu arazo edo kezka horrek gure garuna aktibatzen segituko duela eta zereginak metatu egingo zaizkigula, egoerak gainditzen gaituen arte.Geure arazoetatik deskonektatu ordez, eremu batetik bestera eroatea.Gauza bakoitza bere tokian eta toki bakoitzean gauza bat.Seme alabak zaintzen ditugun bitartean txosten bat burutzen ahalegintzeak estresatu egingo gaitu eta, gainera, eraginkortasuna arras murriztuko digu.Jardun ordez, kezkatzea.Gogoan izan dezagun esaldi zaharra: ...n gehiago, helburu gehiago.Ez denbora luzagarria da, ez gure energiak agortezinak ere.Erabaki bat hartzeko zailtasunik larriena, beste zeinahi hartzeari ezinbestean uko egin behar izatea da.Zerbait berria egin nahi badugu, egiten ari garen beste zerbait alboan utzi dugu.Hierarkizatzen ez jakitea.Zereginek gainditzen gaituztenean haietarik eskuragarrien eta soilenak, horrenbestez, arrakastatsuenak? egitea deliberatu ohi dugu, guretzat garrantzizkoenak direnez arduratu ordez.Egunaren buruan sentsazioa etsipengarria da: ahituak gaude eta ez dugu deus egin".
‎atzera bueltatu eta laguntza eskatu ala aurrera jarraitu. Baina txakur zaunkak entzun dituenean, senak eraginda, handik lehenbailehen hanka egitea deliberatu du. Izuturik dago, ez daki zeren beldur izan daitekeen, berak ez baitu okerrik egin; hala ere, ahalean jaitsi da maldatik behera, dagoen argi eskasarekin behin baino gehiagotan estropezu eginda.
‎Arriskutsua litzateke, nonbait, gehiengoa osatzen duen erdal komunitatearen identitate kontraesanak biluztea, komunitate horren izaera arrotza auzipean jartzea. Horren aurrean, arazoaren larriaz oharturik, atzera egitea deliberatu bide dute mugimendu abertzalearen alde guztiek.
‎RFFk hiru hilabete hartu zituen eztabaidaren bilduma egiteko. 2007ko martxoan AHT ibilbide berria egitea deliberatu zuen Frantziak. Prozedura ere finkatu zuen bertan.
‎Hitzarmena 2013an bukatuko da, eta ordurako hondakin kopuru hori Lapurdin hartzeko egiturak ezarri ditu plantan. Duela bi urte beharrezkotzat jotzen zen egitura ez egitea deliberatu du, beraz.
‎Urruñako Bittoli hondakindegiak ateak itxi behar zituen 2004an, baina arraberritze lanak egitea deliberatu zuen Bil ta Garbik. Milioi bat euroren lanak burutu zituzten.
2009
‎Berriki, Antsoaingo Udalak euskaltegiaren kudeaketarako era berria erabaki zuen, eta horretarako Lizitazio Publikoa egitea deliberatu zuen.
‎Baina hura nahikoa ez zela, halako batean gizatxarrek gobernu autonomoaren jabe egitea deliberatu zuten, eta herriak emandako bozei muzin eginez boterean jarri ziren. Haien aburuz, ordura arte gobernu autonomoa euren biktimak goratu barik beste aldera begira ibili zen, eta lehentasun gisa euren aldeko defentsa jarri zuten.
2010
‎Euren inguruan antzeko azterketa egitea deliberaturik, Iurre eta Uriarte ohartu ziren EAEn horixe hartu zuten lan eremu gauzak oso antzekoak zirela. Parekotasuna/ Desberdintasuna Euskadiko Arte Eszenikoen botere eta erabaki guneetan.
‎Bidea luzeagoa izanen da. Lo pixka bat egitea deliberatzen dut.
‎Armand Daviden asmoa Pariserantz lehenbailehen abiatzea bazen ere, hiriburua setio baterako prestatzen ari zelarik, Ezpeletara joatea pentsatu zuen, Euskal Herrian familiarekin sendatuko zelakoan gerla amaitu artean. Nolanahi, Marseillatik Savona hain gertu egonik, Italiako hiri horri bisitalditxo bat egitea deliberatu zuen, bertan irakasle iragandako urteek tira eginda edo, eta horrela Genoara joan zen eta Doria markesaren etxean egonaldi bat egin zuen. Giacomo Doria markesa aspaldiko lagun du Armand Davidek, izatez, bere ikasle ohia baitzen.
‎Aurreikusita genituenak bertan behera utzita, erailketa gaitzesteko ekimenekin bat egitea deliberatu genuen goizeko asanbladan, tartean hurrengo egunerako ezkerreko alderdiek deitutako greba orokorrerako deiarekin. Bulegoetako leihoetatik behera pankarta eskegi orduko pelotazoen eta ke poteen zaparradatik aterperatzera behartu gintuzten.
2011
‎Hain justu, Nobel Fundazioak sarituen izenak jakinarazi baino hiru egun lehenago hil zen Ralph Steinman. Berez, arauek diote ezin direla saritu hilik daudenak, baina saria hari ematea erabaki ondoren hil zenez, salbuespena egitea deliberatu du Nobel Fundazioak.
‎beharrizanik handiena une hartan eskolek, ikastolek, institutuek eta Lanbide Heziketak zutelako, eta bertan, unibertsitatean ez bezala, jada euskarazko irakaskuntza indarrean zegoelako. Beraz, Elhuyarrek erronka horri aurre egitea deliberatu zuen. Gainera, laster unibertsitate esparruko euskarazko ikasmaterialen prestakuntzan UEU buru belarri sartu zen, eta nolabait bakoitza esparru batean espezializatu zela esan daiteke.
‎Urte batzuk geroago, Bizkaiko diputazioak 1964an eskatu zion Euskaltzaindiari erabaki zezan, Mª Jesus Abasolo irakasleak Gernika Lumo herriko baserri eskolan euskaraz irakasteko adina euskararik bazekien. Euskaltzaindiak azterketa egitea deliberatu zuen, eta Irigoien izendatu zen hartarako. Hala ere, eztabaida piztu zen:
2012
‎Euskal Herriko hautetsiekin batera zeuden kanpoan, protestan, Frantziako Lot et Garonne Departamendutik joandako hautetsi eta herritarrak. Bilkura luzea egin zuten kanpoan, eta, ikusirik erabaki politikoa dagoela ororen buru, Nathalie Kosciusko Morizet Garraio eta Ingurumen ministroari presio zuzena egitea deliberatu dute, azaldu gabe nola. Bitartean, lege zirrikitu guztiak aztertuko eta baliatuko dituztela adierazi zuten herri elkargoetako presidenteek.
‎Tira, Opusen ikasi nuen, eta lizentziaturan oso lan sinpleak eta azalekoak egiten genituen. Handik atera eta urte batzuk pasata doktoradutza egitea deliberatu nuen. Zaragozan hasi eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan jarri zutenean, hor amaitu nuen.
‎Beharbada. Woodyri kasu egitea deliberatu zenuen: –Arrakastaren %80 bertaratzea da?.
‎Corralito delakoaren garaian, egoera ekonomiko eta sozial erabat leherkorra zegoenean, Kirchnerren lehenengo gobernuak kanpo zorraren berregituratze bat egitea erabaki zuen, hau da, zorraren parte bat ez ordaindu eta bestea zordunekin negoziatzea, epe berriak eta prozedura diferenteak adosteko. Subiranotasun ekintza bat egitea deliberatu zuen gobernu hark, Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuko guruek esaten zutenaren kontra aritu eta merkatu direlako horiei planto egin, azken finean. Eta ez zen ezer gertatu.
‎Ezaguna da Espainiako Historiografia progresistak Argien Aroko mito batean duela orpoa eta erroa, erran nahi baita, gizartearen ordezkariak elkarrengana bildurik une jakin eta berezi batean (kairos), ordura arteko lege eta ohitura guztiekin tabula rasa egitea deliberatzen dute, eta Arrazoimenaren argi hutsak gidaturik, konstituzio berri bat idazteari ekiten diote. Gertakari hori Parisen agitu zen 1789an, eta berez prozesu luze eta korapilatsua izan bazen ere, zenbait data aipatzen dira beti ororen buru, adibidez ekainaren 20a, Pilotalekuko Zin ospetsua (Serment du Jeu de Paume), edo Bastillaren Hartzea (uztailak 14), feudalismoaren abolizioa (abuztuak 4), Gizakiaren eta Hiritarren Eskubideen Adierazpena onartzea (abuztuak 26) edo Frantziako lehen konstituzioa onartzea (1791ko irailaren 3an).
2013
‎Gure aita trakets aritzen zen berbetan gurekin, erdipurdika, hemengo hizkuntzari ez baitzion inoiz tankerarik ere hartu. Txikiak ginela gaztelaniaz egiten zigun, dagoeneko ahantzia dut dena, baina gu koskortu ahala, hitz laurdenik ere ez egitea deliberatu zuen, garai hartako irakasleek gure eskolatzea, gure integrazioa, gure frantses nortasuna eragotziko zituela leporatu ziotelako. Hemen ere zakurrak oinutsik, badakizu.
‎Ikusten zituen harrietan oinarrituz, nola edo hala gehituko zizkion gero detaile interesgarriagoak, erromatarren Kartago hura paperera ekartzeko. Koadernoa zuzenean atera beharrean, argazki bat egitea deliberatu zuen: gero argazkitik abiatuta egingo zuen bere marrazkia, lasaiago, hotelean.
‎Baina hamaika proiektutan badabil ere, Gerard ez dugu aisa akitzen den horietakoa, eta 2012ko ekainetik, hau da, Berttoli eta Hazia kultur elkarteen eskutik Urruñan kabalkada zintzarrots bat egiteko proiektua aurkeztu zenez geroztik, bera izan da koordinatzaile eta eragileetako bat. XIX. mendetik ez da horrelakorik egin Urruñan, eta hori dela, eta Irisarrin eta Itsasun egin dituzten toberen eredua harturik, 2014rako horrelako bat egitea deliberatu dute. Ez da aisa izanen, 150 lagun inguru baitituzte.
2014
‎Oraindik ez ziren goizeko hamaikak. Nire diru kontu tristeei jaramon egitea deliberatu nuen. Txandalaren poltsikotik iPhona atera eta banketxeko kontu korronte zibernetikoan sartu nintzen.
‎Baina askotan, nik ere erantzuteko zailtasunak nituen galderak botatzen zizkidaten. Askatu zuten egunean kamera hartu eta galdera horri erantzuteko gai izango zen pelikula egitea deliberatu nuen. Hori zen nire asmoa eta, aldi berean, zergatik ez, Madrilgo lagunen eta Asierren arteko ulertze bideak sortzea.
‎Baina askotan, nik ere erantzuteko zailtasunak nituen galderak botatzen zizkidaten. Askatu zuten egunean kamera hartu eta galdera horri erantzuteko gai izango zen pelikula egitea deliberatu nuen. Hori zen nire asmoa eta, aldi berean, zergatik ez, Madrilgo lagunen eta Asierren arteko ulertze bideak sortzea.
‎Saldiasek zalantzak izan zituen, momentua egokia ote zen ala ez, baina azkenean hitz egitea deliberatu zuen.
‎Bertze orduz jauzi batean iraganen zituen, baina egoera honetan... Indar bat egitea deliberaturik, ezker eskuin miatu du eremua. Bizpahiru jauzitan helduko dela uste du.
2015
‎Zertan ari zaren garbi baduzu errepresioaren gorabehera guztiei egiten diezu aurre. Borroka iraultzailean, inperialismo eta burgesiari armekin aurka egitea deliberatzen baduzu, ezin duzu" ez da erabat nire hautua" pentsatu. Aitzina jotzen duzun unetik ardura kolektibo guztiak egiten dituzu zeure.
‎Mario Onaindiak El Paísen egindako adierazpen batzuen harira idatzi zuten, zeinetan" abertzale" terminoa erabiltzen zuen tonu mespretxuzkoan. Nobela bat euskaraz idazteko intentzioa izan zuela ematen zuen jakitera, baina ia inork irakurriko ez zuenez, bertsio abertzalea ondoren egitea deliberatu zuela. Hitzaren erabilera ez ezik euskal literatura gutxiesten zuela kritikatzen zioten.
‎Eta han geunden gu, aurpegiak zoriontsu eta bihotzak bero, ura moztu berri zioten harrizko iturri handi elkor baten aurrean. Une hura gorde beharra zegoen, eta gaitz guztiak erauziko zituen argazki bat egitea deliberatu genuen. Beno, deliberatu nuen, lagunak ez baitzeuden oso konforme.
‎Azkazalekin ari da egurra urratzen esan zidan lankideak aztoratuta. Isilik egoteko agindu nion, eta, zerbait egiteko indar nahikoa bildu nuenean, ezer ez egitea deliberatu nuen. Ez genuen berriro zaratarik entzun.
‎Asier Bartzelonara joan zenetik nik Madrilera alde egin nuen arte. Hiri handira ailegatzean, kastitate botoa egitea deliberatu nuen. Zu ezagutu aurretik kontserbatorio berriko jendeak antolatutako pare bat festatara joan banintzen ere, gurdia arrastotik ateratzen hasten zenean, alde egin ohi nuen, aspertuta.
‎1999 hasieran jaio zen Gara egunkaria, kinka berezian jaio ere. Horregatik hain zuzen, Gararen sorrerari buruzkoak argitu guran, Armentia, Caminos eta Palazioren lan batean kontsulta egitea deliberatu dugu (2000: 55:)
‎Marra zuzenak planoetan eta mapetan bakarrik dira egingarri, hots, geometrian eta geografia politikoan. Ezkabamendiaren gailurrean heriotzari ihes egitea deliberatu duen gizaki talde bat begira dago oraintxe idazten ari naizen leku honetarantz. Urruneko mendi zuriek askatasunaren lurraldea zedarritzen diete.
‎1993an Felipe Gonzalezen gobernuak lan kontratuak malgutzeko eta babes soziala murrizteko urrats berriak egitea deliberatu zuen; erreforma, ahal zela, sindikatuekin adostu nahirik, itun sozial zabalago batean txertatu nahi izan zuen gobernuak, zeinaren barruan hauteskunde sindikalen eta negoziazio kolektiboaren erreforma ere sartuko ziren: hauteskundeen aldaketak sindikatu espainol nagusien posizioa mesedetuko zuen; negoziazio kolektiboarenak, zentralizazioa sendotzeko oraindik aukera gehiago emango zien.242
‎Hasiera batean, ez zuen amore eman nahi izan, eta Oviedoko komunikabideak bildu zituen. Anbiziotsu, babes ofizialeko etxeak egin behar zituzten tokian, lau solairukoak egitea deliberatu zuen: " Lehiakorrak izan behar gara eta merkatura egokitu.
2016
‎Amildegia sentitu duzu aitzinean. Jauzi egitea deliberatu duzu.
‎Deus ez jakitea zen hori. Kasurik ez egitea deliberatu zuten eta ohiko bidean jarraitzea.
‎Bi ofizioko lanen ondotik kartzelako azken lana zuten: " Amildegia senditu duzu aitzinean; jauzi egitea deliberatu duzu". Amildegia toki gogoetagarria da egoera orotan eta gisa guziz.
2017
‎" Kezkaz ikusten zuten gurasoek bertan jaiotakoen umeek eta kanpotik etorritakoen umeek ez zutela kulturaren transmisioa modu berean jasotzen, eta orduan pentsatu zuten inguruko baserrietara joan, lanabesak eta bildu eta horrekin erakusketa bat egitea", azaldu du Saioa Altzua Ibarraundi museoko langileak (Arrasate, 1975). Arrakasta handia izan zuen erakusketa hark, eta zerbait iraunkorragoa egitea deliberatu zuten. Udaletxeko lokal batean atondu zuten lehen museo txiki hura, Eskoriatzako Museo Eskola, eta, hainbat kokaleku ezberdin ezagutu ostean, hamar urte daramatza museoak Ibarraundi jauregian.
‎Ez zuen aginte makila hartu, baina, bederen, jokaldiak harilkatzeko intentzioa erakutsi zuen. Edonola, hobekuntza hori ez zen aski Zubeldiarentzat, eta 60 minutuan bi aldaketa egitea deliberatu zuen: Romero eta Pina sartu zituen Sobrino eta Wakasoren ordez.
‎Sararen gurasoek behin hitz egitea deliberatu zuten, horrela bakean utziko zituztelakoan. Alabaren egoera zein zen, bere barnemina erakutsi eta bakean uzteko eskatu zieten kazetariei ospitaletik irteten harrapatu zituzten lehenegoan; hurrengoetan ihesari eman zioten, kazetariek berean jarraitzen zutela ikusita.
‎Argentinara ekainean iritsi eta urrian itsasoratu zen Europarantz, Zorrotzako lantegian sega makina gehiago ekoizteko, hainbat eskari zituen-eta. Nahiz eta Buenos Airesko Schwartz enpresaren proposamenen bat jaso sega makinak han bertan fabrikatzeko, Basalduak Zorrotzan egitea deliberatu zuen.
‎1974n, hemeretzi urterekin, Euskal Herrira itzuliko da Niko. Rocka euskaraz egitea deliberatua dago, baina giroa ez da horretarako aproposa, eta are gutxiago Zuberoan; kantagintza tradizionala erabat nagusi, arbuiatua da hortik kanpoko guztia:
‎Lehen aldiz naski, haurren osagarria burrasoena baino txarragoa izatera kondenatzen ari dugula, janari sendoen hautua egitea deliberatuko ez duguno! Horregatik gaituzte hobenduntzat ekarriko!
‎Hitzordu tradizionala da, baztandar eta baztandarren ondorengo andana ederra biltzen duen Mexikoko Euskal Etxean. Normalean maiatzaren 1ean egin ohi da, baina aurten astebete berantago egitea deliberatu zuten. Baztango janaria, musika eta giro ona ukanen dute hain segur.
2018
‎Aurtengo Xilaba bertsolari txapelketa hiru fasetan eta taldeka egitea deliberatu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Banakako lehiaketan atrebituko ez ziren itzaleko bertsolariei parte hartzeko parada eskaini nahi zaie.
‎Bitartean, herritar, suhiltzaile eta guardia zibilen dantza baretzen joan zen zalapartatsu bihurtutako leku hartan. Denbora aurrera joan ahala suhiltzaileen kamioia eta cuatrolatas benemeritoa gelditzen ziren soilik eta halako batean, aspertuta edo, kaboak alde egitea deliberatu zuen, gure Potrosen haizetakoan papertxo bat utzi ondoren. Misteriooo.
‎Balerenen autoan, volkswagen, eskarabajoan?, Erromara gure, pelegrinazio partikularra? egitea deliberatu genuen. Auto barruan arropak, lotarako zakuak eta Errioxako botila ardo batzuk sartu, eta han abiatu ginen.
‎Hain zuzen, ondoko herrian, Auritzen, urte zenbait lehenago hilerri berria egiteari ekin ziotelarik, familia batek hilarri borobila egitea galdegin zion Joseri. Emaitza arras preziatua izan zen herrian eta etxe gehiagok gauza bera egitea deliberatu zuen. Handik gutira, hilarrien arrakasta ikusirik, arau bilakatu zuen Herriko Etxeak.
2019
‎ustekabeak eta emozioak bata bestearen atzetik etorri zaizkio. Orain nekatuegi dago ezer sentitzeko ere; hala ere, sukaldeko lanak amaituta, ohera erretiratzeko duen aukerari muzin egitea deliberatzen du. Ez deritzo zuzen, bere lagunaren patua erabakitzear dagoen honetan, bera lo zurrungan egotea, deus gertatuko ez balitz bezala.
2020
‎Euskararen batasunaz, Zeruko Argiako zuzendariarekin mintzatzekotan geratu, eta egin berri zen Elkartearen hurrengo bilera 1969ko abenduaren 27an Baionan egitea deliberatu zen, non egileen eskubideetatik bakoitzak Elkarteari %1 ematea proposatu zen eta bazkideen urteko kuota 100 pezetan jartzea.
‎Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu zuen 2007an. Juan Kruz Igerabidek egindako itzulpena egokia izan arren, J. Rubio Caracedok gehitutako sarrera ez nuen gustuko eta, beraz, bai sarrera baita itzulpen berriak egitea deliberatu nuen.
‎Poliziari deitu eta ur sakonagoetan sartu baino lehen, lursailaren administrariarekin hitz egitea deliberatu zuen. Bere harridurarako, bazuen erasoen berri, eta arduratuta hitz egin beharrean, auzoekiko enpatiaz hitz egin zion.
‎Azurmendik etxekoen tranbian ibili ondoren kanpora jauzi egitea deliberatu eta hainbat bilakaera eta aldaketa bizi izan ditu bere kasa. Baina tranbiara igo da berriro bota dute, eta orain erlijio berri bat asmatzea dagokigu, moderniaren kritiken ostekoa, gizakia eta natura ikuspegi berri libre bitalista batez ulertuko dituena.
‎Azurmendik, horrenbestez, etxekoen tranbian ibili ondoren kanpora jauzi egitea deliberatu eta hainbat bilakaera eta aldaketa bizi izan ditu bere kasa, eztanda, etsipena eta barealdia, estasia eta hotza. Baina tranbiara igo da berriro.
‎Ez da hau Hendaiako garaia. Hoteletik esku hutsik alde egitea deliberatu nuen. Autorantz ateratzen nintzelarik gurutzatu nintzen tokiaren harreragile, edo garbitzaile, edo jabearekin.
‎irudimena arriskutsua da, egunero ikusten dugunaren aukerak zabaltzen dituelako. Eta horixe bera egitea deliberatu dut: ardo kopa bete, goitik behera biluzik jarri, eta leihoaren aurrean paratu naiz beste behin ere.
‎Bideari ekin diogu apurka, gurpil berriarekin. Granada bertatik bertara dugu, eta geldiunea egitea deliberatu dugu, eguneko gorputzaldi txarra baretzearren, “honek ez digu ba bidaia osorik zapuztuko! ”. Alhambran geratu gara, goiz pasa.
2021
‎1936an Frantziako zerbitzu militarrera deitu zuten, eta 1940ko ekainean preso hartu zuten Alemanian. 177 Kommandoan gauez preso eta egunez etxalde batean lanean ari zela, ihes egitea deliberatu zuen. Hamazazpi egunez Alemania, Herbehereak, Belgika eta Frantzia zeharkatu zituen, Euskal Herrira heltzeko.
‎Euskal komunitateak, bakoitza tokiko neurriak ari dira hartzen. Bakersfielden, konparazio, iaz ez zen egin Kern County Fair azoka edo feira famatua, eta aurten antolatzaileek egitea deliberatu dute. Haatik, Euskal Etxeak, 40 urterik goiti partzuer izan bada ere, deliberatu du, bere bolondresak batere irriskuan ez jartzeko, 2021 huntako edizioan ez hartzea parte, ekitaldi jendetsua izanik lanjera areagotzen ahal baita.
‎Iaz bezala, aurten pandemiaren karietara ez da eginen Estatu Batuetan NABOren ‘Euskal Kantari Eguna’.. edo ez ohi bezala bederen. Gardnervilleko ‘Mendiko Euskaldun Cluba’ euskal etxeko lagunek eta Rocklin eko ‘Iparreko Ibarra’koek, NABOko Musika zuzendari Mikaela Goicoechea gaztearekin batera, bertsio birtual bat egitea deliberatu dute, eta galdegin diete eskuarki parte hartzen duteneri eta aurten lehenengoz parte hartu nahi duteneri, heien kantua bideoz graba dezaten eta Mikaelari igorri music@nabasque.eus helbidera. Gero Mikaelak editatu eta 2021eko Kantari Eguneko saioa osatuko du, diferenta baina Kantari Eguna baita ere, aitzina egin eta etxetik izanik ere kantatzeari eta bertsoez gozatzeari utzi nahi ez dion populu edo komunitate batena.
‎Urtebetean lau kapituluko telesaila egitea nahikoa lan ez zela pentsatuta abiatu zen Bloñ proiektua. Bañolet telesaileko zuzendariek, gidoia, zuzendaritza, produkzioa eta muntaia egiteaz gain, soinu banda egitea deliberatu zuten. Eta soinu bandarekin, diskoa, eta diskoarekin etorriko dira kontzertuak eta saltsa gehiago.
‎Baina, denborarekin, azaleratzen hasi zen estaltzeko hain zaila zena, halako moduz non senarra egia susmatzen hasi eta zelatan jarri baitzen, harik eta susmoa ia segurtatzera heldu zen arte. Ordea, berak ohartu zelako alegia egiten baldin bazuen laido egiten ari zitzaion hark kalte handiagorik eginen zion beldurrez, ez ikusiarena egitea deliberatu zuen; izan ere, hobe zuen bizirik irautea, mutur salda batzuk gorabehera, bereganako batere maitasunik ez zuen emazteki harengatik bizia menturatzea baino. Nolanahi ere, erabaki zuen ordaina ematea, posible bazen behintzat; eta jakitun emaztekiak, maiz, amodioak baino gehiago mugiarazten dituela hisiak, bihotz handi eta onekoen kasuan, batik bat, ausartu zen egun batez Erreginarengana jotzen, eta adierazi zion gupida zuela, ikusirik senarrak ez zuela berak merezi zuen moduan maite.
‎Bizpahiru urteren buruan, Espainiako paper guzia erabiliz biltzerik ez legokeen moduko hainbat gauza eder egin ondoren, oso asmakizun handia irudikatu zuen, ez Florideren bihotza irabazteko, hura galdutzat baitzeukan, ezpada bere etsai bilakatua zen hura bentzutzeko. Alde batera utzi zuen arrazoiaren aholku oro, eta orobat heriotzaren beldurra, halako arriskua hartzera baitzihoan; eta hala egitea deliberatu zuen. Eta hain abil jokatu zuen gobernadore handiaren ondoan, non lortu baitzuen Erregerengana hitz egitera mandatari bidal zezaten Leucate23 inguruan gauzatzen ari zen afera sekreturen batez; eta erdietsi zuen, halaber, bere egingai hartaz Arandako kondesarengana aholku bila joateko mandatua, Erregerengana jo aitzin.
‎Jainkoaren mesedeak irabaztearren, pobreei eta elbarriei laguntza ematen zieten, limosna, janaria eta aterpea. Horrez gainera herri ondoan zegoen zingiradi zabal baten gainetik zubi bat egitea deliberatu zuten, jende guztia hartaz baliatu eta itzuli handi bat egitera behartu ez zedin. Zubia egiteak diru asko eraman zien, baina hala eta guztiz ere merkatari hark burutu egin zuen bere asmoa, bere hurkoei mesede egiteko asmoak eraginik.
‎Zeuek aurkitu behar duzue egia erantzun zien armiarmak, baina ez zien gehiagorik argitu. Hienak ordea, armiarmari azpijoko bat egitea deliberatu zuen egun batez. Arrautza bat hartu eta, ezpainaren eta ohiaren artean sarturik, armiarmarenera joan eta esan zion:
‎Bere herriko gazte baten hilketa askoz modu arruntagoan kontatzea zen egilearen asmoa hasiera batean, baina etxean kontatu zuenean, hilketak utzitako zauria zabalik zegoela esan zion amak, haragi bizian zegoela mina, denek zekitela herrian kontu horren berri eta ez zitzaiola ideia ona iruditzen. Amari kasu egitea deliberatu zuen semeak, eta erabaki zuen hilketaren kronikarik ez egitea. Handik urte batzuetara, amaren hitzak gogoratu eta ideia berri bat okurritu zitzaion:
‎Baita hau ere. Baina buruan laburrak zirenak luzatu egin dira, gehitu eta gehitu egin ditut orrialdeak eta, antza denez, krimen guztiak egitea deliberatu dut, eranskinak lehenik eta bibliografia orain. Nire harrokeriak Akademiaren tumoreetara egin du metastasia.
‎Eta? Hitz egitea deliberatzen duzunean abisatuko didazu.
‎Wagnerrek Via Sbrinz izeneko bidea egitea deliberatu zuen, erromatarren aurretik ezaguna eta erabilia zen Alpe Lepontinoetako igarobide bat. Baina abiatu eta handik gutxira, bihozkada bat izan zuen:
‎Musikatik abiatuta, hainbat sormen tailer diseinatu zituzten eta sortzaileak ere gazteekin jarri zituzten harremanetan. Azkenik, prozesua bideoa jasotzea eta azken produktua egitea deliberatu zuten “ikasleek ikus dezaten elkarrekin egindako lana ez dela ikasgelan gelditzen, eta, gainera, partekatzeko modukoa dela”.
2022
‎Zurbil bazegoen ere, distira arriskutsu bat ageri zuen betaurrekoetan; baina, zer egin erabaki ezinik zegoela, ohartu zen zalgurdiaren gidaria arretaz ari zela zelatatzen kaletik eszena bitxi hura, eta, aldi berean, begia bota zigun salako taldetxokooi, denak tabernaren zoko aldean pilaturik. Horrenbeste lekuko aurrean ikustean, handik berehala hanka egitea deliberatu zuen. Makurtu egin zen Fettesen ondotik pasatzeko, hormako oholtzadura bizkarrarekin igurtziz, eta ate aldera jo zuen ziztu bizian, suge baten antzera.
‎Gure kooperatibak porrot egin aitzin, arrantzale batzuei salmenta zuzena egitekoa gogoa etorri zitzaien. Donibane Lohizuneko portuan bazen okupatua ez zen eraikin bat, eta han egitea deliberatu genuen, gure kooperatibarekin. Kooperatibatik hasi ginen han antolatzen salmenta hori, baina MIGek Frantziako Polizia igorri zigun, eta indarrez atera gintuzten hortik.
‎Baina, albisteen zaparrada errepikakor etengabeak aztoratu egiten du. Horregatik, komunikabideen jarioari uko egitea deliberatu du. Harrigarria?
‎Egoera ikusita, Gaueko Mahaiko boluntarioek protesta egitea deliberatu dute. Atzo arratsean ezohiko batzarra egin zuten, eta erabaki zuten ostegun gauera arte afaririk ez banatzea.
‎Donapaleuko bestetarako itzuli zen herrira, eta inoizko bestarik luzeen eta alkoholdunenak egin zituen, burasoek gaztaroko lehen parrandei egotzi zizkietenak. Bide bera egitea deliberatu zuen uda hondarreko egunetan ere: arratsaldeetan lagunekin errekara edo igerilekura zihoala erraten zien burasoei, eta herriko ostaturen bateko bidea hartzen zuen batzuetan.
2023
‎Diego eta Frantzisko Zufiaurre anaiak, Munarriz abizeneko bi anaia eta Juan Mendia. Diegok lapurrei aurre egitea deliberatu zuen, eta Juan Martin Zenozek tiroz hil zuen (sakandarrek Urrozen lurperatu zuten hilotza). 12 ontza duro eta urre ontza bat kendu zizkieten.
‎Erromatarrek haien aurka borrokatu zuten (X. legio fretenseak haien aurka bidali zituzten) eta haiek Erromaren kontra. Horregatik babestu behar izan ziren Masadako harresien atzean non, erasotzaileen menpe gelditu baino lehenago, beren buruez beste egitea deliberatu zuten.
‎Damak, areago hilik bizirik baino, obedituko ziolako alegia egitea deliberatu zuen, bere bizia salbatzeko ez ezik, senarra itzuliko zela espero zuen arte denbora irabazteko ere. Eta, kordelierraren manuz, hasi zen burukoa kentzen ahal zuen baratxeen, eta adatsa libre gelditu zitzaiolarik, kordelierrak ez zion begiratu haren ederrari, ezpada presaka moztu zion.
‎Patata tortilla bat egitea deliberatu zuen Casa Lafuentera iritsi orduko, ea sukaldean zebilen bitartean gosetzen zen. Mugikorrari begiratu zion, ez ote zuen soinua nahi gabe desaktibatu izango.
‎Alde batetik Fredi eta Xabi anaiak eta bestetik Andoni eta biok. Behin estreinatuta, eta izandako arrakasta ikusita, saio gehiago egitea deliberatu genuen. Lankurekin harremanetan jarri eta hainbat plaza egin genituen Bertsotranpak deitu genion saio esperimental harekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia