Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 125

2000
‎—Joanes, hire amaren partez natorkik, zeren hura guztiz aldaturik baitago, eta zeren hark ez baitu bertze desirarik hi ikustea eta hirekin hitz egitea baizik.
‎Hiru aldiz irakurri nituen lau esaldi idatzi berriak. Azkenak ezjakintzat jotzen nuen gertakari baten jakitun egitea baizik ez zuen helburu. Lehenbiziko hirurek, berriz, labur bezain zehatz ematen zuten nire erresuminaren berri.
‎Argitzen ahal nion ez nuela haren gibelaldea bilatzen, gibelez aitzin egitea baizik, baina luzeegi joko zukeen. Eskutik ninderaman, korridorean barna zealdoka.
2001
‎Haatik, ez dezala inork pentsa mende horretan Donostiari egokitutako historia kontatzen denik bertan. Egileak berak ohartarazten zuen bere asmoa ez zela inolaz ere hori izan, 1800 urtetik hasita egunkarietan zein foiletoetan aurkitu ahal izan zituen Donostiako berrien, erreferentzien, argazkien eta irudien bilketa bat egitea baizik, apika mesedegarri izango zitzaiona mende horretan Donostiak izandako historia zintzotasunez kontatzera erabakitzen zenari. Berrietan, lehentasuna herri bizitza islatzen zutenei ematen zien, haiexek zirelako baliagarrienak herri bat barren barrenean nolakoa den jakin ahal izateko.
‎Kontua ez da konformista izatea eta hobetzeko edozein planteamendu albora uztea, kontsekuente izan eta garenaz eta izan nahi dugunaz balorazio orokor bat egitea baizik.
2002
‎Izatez, argitalpen horiek guztiak ez ziren lan historiografikoak, literaturahistorikoa baizik14 Egileen asmoa ez zen izan historiaren arazo jakin bat argitzeaeta ulerraraztea, helburu politiko eta ideologiko zehatz baten alde lan egitea baizik; hau da, nazionalismoaren zabalkuntzaren alde lan egitea, Sabino Aranaren pertsonagoraipatzea edo, aitzindari horien ildoari beste ikuspuntu batetik eutsi ziotenenpartetik, frankismoaren errepresioa salatzea edota abertzaletasun ezkertiarrarensorrera eta garapena txalotzea.
‎Zerbait esatea ez da bakarrik hura deskribatzea, zerbait egitea baizik. Ezkontza batean agintariak, gaurdanik senar emazte zarete?
2003
‎Liskarraren arrazoi nagusia ez da igogailua instalatzeko baimena eman edo ez eman, obraren finantzaketari aurre egitea baizik.
‎egitea. Ez nolanahi egitea, gainera, ondo egitea baizik. Asmatuko al dugu? °
2004
‎Azken batean ihesaren balantzea San Cristobalen historia bezain larria suertatu zen. Beste hainbat ihesek frogatu duten legez, zailena ez zen kartzelatik ateratzea, mugara iritsiz eta zeharkatuz, martxan jarri zituzten neurri errepresibo guztietatik alde egitea baizik. Gerra garaian, Iruñerria bezalako erretagoardia frankistaren muinean egonda, sorpresa faktorea deitzen den hori berehala hondaturik, inolako laguntzarik gabe eta zeuden ahulezi egoeran, hori burutzea zaila zen oso.
‎Denbora gutxi dirudien arren, nahikoa da jarduerak baldintza egokietan egiten badira eta helduek aldez aurretik pentsatu badituzte eta haurrak estimulatzen badakite. Kontua ez da denbora askoan jolastea, ondo egitea baizik. “Aita edo ama gaizki umoratuta edo estresatuta baldin badaude lanak, hobe egun horretan haurrekin jolasean ez ibiltzea, denaz konturatzen baitira eta ez baitira kontzentratuko”, dio adituak.
2006
‎beste bizitzan da; hemen, lurrean, bere grazia egoeraz seguru egon nahi duen gizakiak,, bera bidali duen Horren obrak egin ditu, egunez den bitartean?. Jainkoak errebelatua duen borondatearen arabera, bere handitasuna areagotzeko balio duena ez da aisia, ez da atsegina, obrak egitea baizik; bekaturik lehena eta denetan nagusiena, beraz, denbora alferrik xahutzea da(...) Bizitza sozialean denbora alferrik galtzea, berriketan jardutea, luxuetan, baita loari behar duguna baino denbora gehiago ematea, osasuna mantentzeko sei edo zortzi ordu behar ditugu, gehienez ere?, erabat gaitzesgarria da moralaren ikuspegitik(...) denboraren balioa infinitua da, eta galdutako ordua, Jainkoa... 213).
‎Bertan behera uztea, PLOren 18 artikuluaren arabera, zilegi da bakarrik kontratuan parte hartzen duten alderdietako batek kontratuan agertzen dena betetzen ez duenean. Horrenbestez, kontratua etetea alderdietako baten erabaki askearen bitartez gertatzen denean, ezin dugu esan etetea dela, alde bakarreko uko egitea baizik. Kausa justu batean oinarritu gabe, eskumen hori gauzatzearen ondorioz, agentziak ez du izango eskubiderik kontratua betetzeko eskatzeko, dagozkion kalte galerak ordaintzeko eskatzeko aukera baizik.
2007
‎Eta, bestalde, hedabideentzat, prentsa bulegoa da informazioa lortzeko iturria edobidea. Elkarreragina dago, baina eragin horrek ez dakar bata bestearen gainetikegotea, elkarrekin lan egitea baizik, leku ezberdinetan egonda eta interesezberdinak izanda (hedabide bakoitzeko kazetariak interes ezberdinak dituenbezala, beste hedabideetako kazetariekiko). Oro har, kazetariak enpresa jakinbatean dihardu lanean eta enpresaren interesen arabera egiten du lan, neurribatean.
2008
‎Y respecto de que dichas mis partes no son revendedores ni han sido jamas, sino unos pobres labradores e inquilinos que para pagar las rentas a sus amos suelen en el modo posible, y a costa de mucho travajo, engordar en algunos años, algunas juntas de Bueies, se ben precisados, no teniendo quien las compre, a ser molestados por sus amos y demas acreedores por justicia?». Abeltzainen helburua ez zen inoren izerditik aberastea, beraien zorrei eta errentei aurre egitea baizik; eta ez ziren Gipuzkoako oligarkiako partaideak Otazuk suposatu zuen bezalaxe, txirotutako maizterrak baizik. Biak funtsezko elikagaien kanporatzaileak baziren ere, alde handia zegoen ganadua eta aleak kanporatzeko, batzuek eta besteek erabiltzen zuten prozedura (azoka/ ezkutuan) eta motibazioetan (bizirautea/ aberastea).
‎Hori dela-eta, administratzaile arruntaz gain, webgunearen administratzaile berezitu bat egon ohi da, webmaster izenekoa. Lan horren konplexutasuna kontuan hartuta, liburu honen helburua ez da administrazio osoa azaltzea, horretarako liburu oso bat litzateke eta, horren sarrera bat egitea baizik.
‎Horrela sortu ziren ospakizun solidarioak, herrialde batzuetako baliabide urriak jaietako gastu handiekin konpentsatzeko ahalegina. Kontua ez da soberan dagoena ematea, opari batzuei edo guztiei uko egitea baizik, gutxien dutenek beren bizimodua hobe dezaten. " Ezkongaiek beste ospakizun mota bat izateko aukera ematen dugu", nabarmendu du Romerok.
‎«Minbiziak jota dagoen pertsona bati eskumuturreko telematikoa jarri nahi izateak argi erakusten du polizia horren gizatasuna eta etika non gelditzen diren». AAMren ustez, neurri horren helburua ez da Ertzaintzaren segurtasuna bermatzea, euskal presoari «xantaia eta presioa» egitea baizik.
‎Beraz, herritarrak esplizituki eta nahita agertzen dira immigrazioaren aurka, eta ez immigrazioaren kudeaketa eredu baten edo bestearen aurka. Izan ere, etorkinak baliabide urriak banatzen diren espazioetan kokatzen dira eta, ondorioz, bertakoei iruditzen zaie beren egoerak hobera beharrean okerrera egitea baizik ez dutela ekartzen.
2009
‎" Joe, baino hori bakarrik daukat! Joe, 3,5/ 4 daukat, ezin diazu horregatik suspenditu!" Helburua ez dutelako ikastea eta jakitea, aprobatzea eta itxura egitea baizik. Aurtengo oinazea hurrengo urteari erantsi eta urtero berdin eginez, aurrera jarraitu halako batean lehertzen den arte.
‎–Higanot pesteak! Espainiari kontra egitea baizik ez buruan. Zuk ere, Coligny zenak bezala, Herbehereak inbaditu nahi?
‎Apirilean ere ez dute behar handirik izango, hilabete osorako 4.375 ibilgailu egitea baizik ez dutelako espero. Horietako batzuk martxoaren 30ean eta 31n egingo dituzte, eta gainontzekoak apirileko zazpi egunetan.
‎Ez, ordea, aztihitzei buruzko blog izateko asmoz. Hasieran helburua ez zen palindromoen inguruko blog bat egitea, nire gauzak sartzeko blog bat egitea baizik. Gerora konturatu nintzen nire gauzak, gehienbat, palindromoak direla, eta nonbaitetik atera beharra nituela neuzkan palindromo guztiak, eta hala bihurtu zen nire bloga egun dena; palindromoen inguruko bloga.
‎Norbaitek askatasun aire garbia arnastu nahi badu, ez du beste biderik, buruz eta gogoz bere buruaren jabe bihurtu eta burbuilaren zirrikituren batetik ihes egitea baizik.
‎Dagoeneko esan beharrik ez dela uste badugu ere, esan dezagun hizkuntza pluraltasuna Espainiako erakundeek eta gizarteak bere egin dezaten proposatzen dugun pedagogia sozialak ez duela, zenbaitek bestelakorik aireratzen badu ere, gaztelania zokoratzeko intentzio maltzurrik gordetzen. Kontua ez baita ezer zokoratzea, guztientzako lekua egitea baizik. Kenketentzako lekurik gabea behar du hizkuntzen etxeak, batuketetarako baino ez da hizkuntzen etxe handia.
‎Coachingaren oinarriak ezagutzen ditu gainera eta, modako kontsignak arin barneratzeaz gain, simulakroaren artea bere egiten ikasi du: garrantzitsuena ez da izatea, itxurak egitea baizik. Ikasi du egiarik ez dagoela, bakoitzak berea duela eta, gauzak horrela, ez duela merezi ezerekin konpromiso sendorik hartzea.
2010
‎Hermann Brochen esanetan, kategoria estetikoak kategoria etikoa ordezkatzen duenean, hortxe ematen da kitsch aren muina. Horren ondorioz, artistaren betebeharra ez da, jada, lan on bat egitea, lan atsegin bat egitea baizik. Zentzu horretan, ez da heriotza gainditu nahi, heriotzari ihes egitea da kontua, irrazionala argitzeari muzin egin eta arrazionalerantz etengabe ihes egitea.
‎Hola erantsi zidan marrazteko grina. Egiten nuenaz arrastorik ez banuen ere, marraztea eta komikiak egitea baizik ez nuen buruan. Hori bai, ez zitzaidan argazkiak kopiatzea gustatzen, sortzea nuen gustuko.
‎begia gozatzeko moduko eskultura bat tokatzen denean! Horrekin esan nahi dudana da punta puntan dabiltzan aktoreei fama ez zaiela interesatzen, euren lana ongi egitea baizik. Gero egia da baboak denetan daudela, baina egon lasai, industriaren hariak mugitzen diharduen jendea ez da tontoa, eta gure munduan, ezertarako balio ez duena oso arin bidaltzen da haizea hartzera.
‎Funtsezkoan, ezberdintasun gutxi daude. Beasaini dagokionez, kontua ez da Alkartasunaren eskaintza desegitea, argitu du Jaurlaritzak, eskaintza sendo eta globalagoa egitea baizik. Hernanin, berriz, esan du 12 eta 18 urte arteko ikastetxe berriak IES Hernaniren eta Langileren eraikinak hartuko dituela, eta azpiegitura osagarriren bat eraiki litekeela.
2011
‎Eta oraindik ere jarraitzen dugu diagnosi horrekin. Helburua ez da salaketa gehiago jartzea, salaketa egokiak egitea baizik, dagokionean egitea salaketa, araua hausten duenak lehenbailehen jakin eta jarrera alda dezan.
‎" Seme ona daukat, ez dio inori kalterik egingo bera hobetzeko". Mirenentzat garrantzitsua ez da bere semea desberdina izatea, norberaren mesederako hirugarren bati kalterik ez egitea baizik. Meritua bere semeak balioak izateak du.
‎Barcinaren kontra hiru pastel bota zituzten ekintzaileek. Protestarekin indarkeriarik bilatzen ez zutela azaldu du gaur Mugituk, Barcinaren irudiari kalte egitea baizik. Izan ere, Nafarroako buruzagia Piriniotako Lan Komunitateko (CTP) agintaria da.
‎Bi pastelek Barcinaren aurpegian jo zuten. Mikel Alvarez kolektiboko bozeramailearen hitzetan, ekintzak ez zuen indarkeriarik bilatzen, agintariaren irudiari kalte egitea baizik.
‎neure burua gutxiesteko joera hori nardagarria zela errepikatu zuen. Nik barre algara behartu batekin moztu nahi izan nuen eztabaida hura, idazle baten helburua ez delako, gogoratu nion isiltasun nekagarri baten ondoren, inor imitatzea, berezko argiarekin argi egitea baizik.
2012
‎«Nazio bat eraikitzeko eskubidea, borondate kolektiboaren ondorioa da, ez historiarena», esan zuten. Berriz ere Sarrionandiaren lana baliatu zuten azaltzeko nazioa ez dela izatea, egitea baizik; borondatea, nahia aldarrikatu, eta etsipenaren kontra egin zuten: «Dena ez da ezinezkoa.
‎Bihar hildakoak nahi ditut" esan omen zien komandanteak. Helburua ez zen atxilotzea, lezioa emateko balioko zuen sarraskia egitea baizik.
‎Horrez gain, normalean zirkuitu komertzialetik at dauden pelikulak dira eta horregatik handiagoa da ahalegina, beste produktora batzuekin elkarlanean aritzen gara, proiektu ausartagoei aukera emateko: Los fenomenos, 18 comidas, Crebinsky… Ekoiztetxe txikia gara eta gure helburua ez da negozioa egitea, film txiki eta pertsonalen aldeko apustua egitea baizik. Horrek inplikazio enpresarialetik harago joatea eskatzen du, ez direlako ekonomikoki pelikula errentagarriak, baina aldi berean egin beharreko pelikulak dira, kontatu beharreko istorioak.
‎Alferrik izan ziren pertsonaleko buruari lehendabizi eta zuzendari orokorrari gero azaldu nizkien argudio zentzuzkoak: konpetentziari aurre egiteko modu egokiena ez zela baliabideak gutxitzea, ahalegin komertzial handiagoa egitea baizik; gure aukerak zabaltzeko bezero berriak topatzen saia gintezkeela; merkatuaren beheraldi hark ez zuela luze joko. Alferrik dena.
‎Badirudi garrantzitsuena ez zela lan on bat egitea, euskaraz egitea baizik. Eta, hain zuzen ere, Ibinagabeitia ez da itzultzaile gisa oso laudatua izan.66 Literaturaren bidezko militantzia hori deitoratuko du aurrerago Sarrionandiak ere frankismopeko urteetako idazle eta itzultzaileez ari denean:
‎Ez dugu uste, ordea, kortesiaz jokatzeko beste modu bat izan zitekeen arren, norentzakoari dena egina ematen saiatzen denik. Bere helburua ez da (eta uste dugu corpuseko enuntziatu parentetikoena ere ez dela) norentzakoari mezua eginahalik txikiena eginaz interpreta dezan laguntzea, berak nahi bezala hark interpreta dezan ahalegin guztia egitea baizik, harik eta esan duenaren eta esan nahiko zukeenaren artean zirrikiturik txikiena ere egon ez dadin.
‎Tesian zehar behin eta berriz aipatu eta erabili dugu adigai hau, baina agian egoki litzateke definitzea. Hizkuntza pragmatikarentzat komunikazio trukea ez da kodetze edo deskodetze prozesu soila, biak batean duten kodean oinarrituz egina (Jakobson 1960); intentzioz egindako paktu edo bat egitea baizik. Bat egite honetan, esatari norentzakoek batak bestearen intentzioa atzemateko duten gaitasunaz gain, funtsezkoa da esatari norentzako hauek batean duten informazio esparruan eragingo duten (hitzez esan gabe doana aktibatuz) prozedura ostentsibo inferentziazkoak (Sperber & Wilson 1994) ere oso kontuan izatea.
‎Hizkuntza pragmatikaren ikuspegiak badakar komunikazio trukea edo prozedura ulertzeko moduan ñabardurarik. Komunikazio trukea ez da, ikuspegi honetatik begiratuta behintzat, kodetze edo deskodetze prozesu soila, biek batean duten kodean oinarrituz egina (Jakobson 1960); intentzioz egindako paktu edo bat egitea baizik. Bat egite honetan, esatari norentzakoek batak bestearen intentzioa atzemateko duten gaitasunaz gain (Grice
‎Jolas egiteko txokoak zituzten, bereziki horretarako pentsatuak. Sendagileek agintzen zietena ez zen ohean egotea izaten, jolas egitea baizik. Era berean, kontuan izaten zuten haurrentzako ohe edo sehaskak txikiak eta estuak ez izatea.
‎Programatzea ez da gauza asko egitea, zentzudun eta helburuen araberako gauzak egitea baizik. Horregatik, garrantzitsuena da egin nahi dena antolatzea eta egin daitezkeen gauzak irudikatzea, eta dena curriculuma kontuan hartuta, norabidea ez galtzeko eta, haurraren eboluzio eskala ezagututa, curriculumean 18 hilabeteko haurrentzat eta 30 hilabeteko haurrentzat ezartzen diren edukiak bereizteko, zeren curriculum diseinua bi multzotan aurkezten baita:
‎Bertan behera uztea, PLOren 16 artikuluaren arabera, zilegi da bakarrik kontratuan parte hartzen duten alderdietako batek kontratuan agertzen dena betetzen ez duenean. Horrenbestez, kontratua etetea alderdietako baten erabaki askearen bitartez gertatzen denean, ezin dugu esan etetea dela, alde bakarreko uko egitea baizik. Kausa justu batean oinarritu gabe, eskumen hori gauzatzearen ondorioz, agentziak ez du izango eskubiderik kontratua betetzeko eskatzeko, dagozkion kalte galerak ordaintzeko eskatzeko aukera baizik.
‎Behazun kirats oldeak nabaritu nituen zintzurrean gora aho sabairaino uhin igotzen. Ez nion Etxepareri damutzea galdatzen, borrokalari sutsu moduko erantzunik ez niri egitea baizik, jendetasun eta malgutasun gehiagoren erakustea, hots. Totalitarismoa, beltza edo zuria, azpatzen zuten diskurtsoez asea nintzen.
2013
‎Ikerketa honen helburua ez da erabileran eragiteko proposamenak eskaintzea, diagnostikoa egitea baizik. Dena den, labur labur bada ere, faktore bakoitzean eragiteko ekintza posible batzuk jaso ditugu taula honetan, erreferentzia gisa.
‎Dena prest dute Baigorrin (Nafarroa Beherea), igandean Nafarroaren Eguna ospatzeko. Basaizea elkartearen kulturaldiko azkenengo jarduera izango da, eta Euskal Herri osoko lagunei harrera egitea baizik ez da falta. Goizean goiz hasi eta ordu txikitan bukatuko da besta, hamaika ekitaldiz osatua.
‎Ni ez naiz zaharra, txikia naiz! Aitak ez zuen panderoa jotzea nahi, ganaduari kasu egitea baizik. Panderoa jotzen behiak zaintzen nengoela ikasi nuen.
2014
‎Bizikidetzaz mintzo da onartutako mozioa, baina Zabaltzaren ustez, hizkuntza ereduen helburua ez da bizikidetza, hizkuntza baten alde egitea baizik: " Hizkuntza ereduak, hitzak esaten duen moduan, hizkuntza bat lantzeko sortzen dira".
‎–Une loi commune et une réprésentation commune, voilà ce qui fait[!!] une nation? 2215 Egia da, hori ez da definizio etnikoa. Alegia, hertsiki, ez da ezeren definizioa, definizioari ihes egitea baizik; h. d., ez da nazioaren definizio gehiago sozietate anonimo batena baino, edo enpresa kooperatibo, sindikatu komunista, Bilbo Athletic Clubarena eta monastegi beneditar batena, edo ia ia eliza katolikoarena (hemen errepresentazioaren kontzeptuak ñabardurak balitu ere). Testu hori nazioaren kontzeptu zibiko (aren eredu) legez aipatzea, hortaz, testuinguruaren erreferentziarik gabe behinik behin, seguru asko tranpa egin guran aritzea da.
‎Dendak eraikitzeko agindurik ez zuten jaso. Haien buruzagiaren asmoa ez zen han gelditzea, bistan zenez, aurrera egitea baizik, Tomskera lehenbailehen iristeko. Tomsk hiri garrantzitsua da, eta, noski, hura bihurtu nahi zuen hurrengo erasoak antolatzeko gune.
‎Prestamenak egiten hasi, eta Mikel Strogoff konturatu zen ustekabeko zorteari esker destakamentuak ez zuela inola ere pentsatzen basoa bisitatzea, leku hartan geldialdi txiki bat egitea baizik, zaldiek arnasa hartzeko eta gizonek jakiren bat sabeleratzeko.
‎Gogoan irri eta lan egitea baizik ez zuten laborari
‎AGNHa dutenek atzerapena dute bulkaden kontrolaren garapenean, eta, ondorioz, ez dute beren portaera inhibitzen, normalek egingo luketen moduan. AGNHa duenaren arazoa ez da zer egin ez jakitea, dakiena egitea baizik. Borondate kontua da.
‎Jendearen parte hartzeari dagokionez, arrakastaren gakoa ez dela jaien antolakuntza ona izan adierazi dute: " Jai egitarauaren erakargarritasuna baino Bilboko Aste Nagusiarekin bat ez egitea baizik". Horregatik, Jaietako Batzorde Paritarioaren eredu parte hartzailearen alde agertu da EAJ.
‎Mundu Berritik XVI. mendeko erdialdera zetorren metal preziatu emariak, eta ondorioztatu zen prezioen igoerak, azalpen berriak eskatzen zituen, hala nola balioen gorabeherak argitzen dituen teoria kuantitatiboa eta monetarismoa. Keynesentzat zailtasun nagusia ez zen ideia berriak ulertzea, zaharretatik ihes egitea baizik. Monetaren doilortzea, praktika hedatua, ustelkeria fiskalari lotua zegoen.
‎• Pentsa orain buhame entzun eta ez da buhamerena egitea baizik gelditzen.
‎Baina justizia zen jomuga, tobera hala baita bere izatean, mise en abime bat ere bazen, tobera beraren auzia balitz bezala, kabaret edo joko hanpatu batekin. Tu quoque k xokatu zuen azkar, ez zen ene helburua, antzerkia egitea baizik baina orduan ohartu nintzen, antzerkia ez zela gehiago antzerki ordu arte bezala, ezezagutza handia bazela definizioetan, erraten zen herri antzerkiaren gordinkeria, arrunkeria ez zela utzi behar sartzera euskal antzerkira. Zeri erraten zioten euskal antzerki?
2015
‎Oinarrizkoa ez da derrigorrez alfabetatze textoak egitea, ez, geure errealitate hau konplejorik gabe analizatzea, aurreiritzi petralik gabe, errealitate honi lotzen zaizkion, errealitate honetan sentidurik izanen duten lanak egitea baizik. Inbentatzea, imaginatzea, eta ez imitaziozko unibertsitateetan edo prestatzen dizkiguten errebistetan, besteek izatea beste erremediorik ez duten errealitatearen imitazio ridikulo bat gertatzea.
‎bizitzaz beste egitea baizik?
‎Benetan gara gu geu geure buruen eskultore? Gailuei laga diegu oroitzapenak gordailutzearen erantzukizuna, argazkiak dira adibide behinena, baina ez bakarra?, jabetu gabe agian oroitzea ez dela pilatzea soilik, garunarekin lan egitea baizik, diskriminazio lan bat, bizipenak birziklatzearen artea, geronek aktiba eta desaktiba genezakeen neuronen arteko malabar zirkuitu bat: oroitzea ekintza da.
‎lan egitea baizik.
‎17 Ezaugarri horiek lituzkeen euskarazko komunikazio esparrua eraikitzera bideratu beharrean, prentsa elebidun diglosikoa zurkaiztera bideratzen den ahalegin oro, euskal komunikazio esparruaren eraikuntza oztopatzen ari da, zeharka bada ere.192 Eta kontua ez da inoren aurka jotzea, trinkotu beharreko kalitatezko komunikazio esparru baten alde egitea baizik; beraz, eta honenbestez lan honen ondorio nagusira ailegatu gara, lingua vasca osasuntsu biziko bada, datozen urteotan euskara hutsezko kalitatezko komunikazio esparru autozentratu erakargarria eraikitzera bideratu behar lirateke ahaleginak, hori baita uneotan euskarak begi bistan daukan desafio nagusia.
‎Ez dut beste helbururik Hari poz ematea baizik. Ez dut nahi beste pozbiderik, ez atsedenik, ezta bestelako ondasunik ere, haren borondatea egitea baizik (honetaz ziur bainengoen, nire iritziz, eta hala esan nezakeen). Bada, Jaun hau ahaltsua bada, nik badela ikusten dudanez eta dakidanez, eta deabruak beraren esklaboak badira (eta honetaz ez da zalantzarik izan behar, fedekoa da-eta), ni Jaun eta Errege honen zerbitzaria izanik, zer gaitz egin diezadakete haiek niri?
‎Jainkoa lagun, hark hartu zuen nahigabea! Berak eskatu zuenez, hiriarekin negoziatu zela dagoeneko; ez zela gehiago negoziatu beharrik, fundazioa egitea baizik, eta Palentziako gotzainak esan zidala (etortzea komeni ote zen galdetu niola nik) ez zegoela zertan etorririk, berak nahi zuela esan zuela; gutxi balio zuen horrek guztiak. Hori horrela gertatu zen, eta Jainkoaren nahia izan zen etxea funda zedila, eta berberak dio gero; izan ere, argi eta garbi jakinarazi bagenio, ez etortzeko esango zigukeen.
‎9 Paulori dagokionez, irakurria dut berriro hori; ez uste izan alaba nahi dutenik, honek seniparteari uko egitea baizik. Eta jakin beza hobe dela gauza askogatik; izan ere, tratuan aritzen diren hauek, batean asko dute eta bestean guztia galtzen dute; gainera, gurasoak izanez gero, haiek dutenaz konpontzen dira, baina gutxi izaten da.
‎Askoz ere handiagoa izan zen berorrena, moja gaixo honen pena eragozteko asmoan, egiaz, egun nekagarria igaro baitzuen, eta ez zen egun bakarra izan, asko baizik. Haren amaren kontuaz ez dut beste esatekorik, berorrek agintzen duena egitea baizik, hau baita mendekoa izatea; eta mendekoa ez naizenean, niri higuin ematen dit pena emango dion gauza bat inori eskatzeak, eta gauza bera egingo nuke.
‎Jaunaren probidentzia da, nire iritziz, hauek ez jakitea noraino iristen diren beste haiek, hasierako gar horrekin berehala harainoko jauzia egin nahiko luketelako, eta ez zaie halakorik komeni; izan ere, oraindik ez daude behar bezala hazita; beraz, egun gehiagotan elikatu beharra dute hasieran esan nuen esneaz. Egon bitez jainkozko bular haien ondoan, Jaunak ardura hartuko baitu, indartsu egon daitezenean, gehiagora ateratzeko, bestela ez bailukete lortuko uste duten onurarik, beren buruari kalte egitea baizik. Eta noiz duen arima batek besteei on egitera irteteko desira eta garaia baino lehen irteteak dakarren arriskua, aipatu dizuedan liburuan aurkituko duzuenez gero, ez dut esan nahi hemen, ezta gehiago luzatu ere honetan; izan ere, hasi nintzenean nire asmoa zuoi aditzera ematea zen, nola atsegin har dezakezuen KantarikEderrenetako hitzen batzuk entzun ditzazuenean, eta gogoeta egin, zuek ulertzeko ilunak badira ere, haietan dauden misterio handiei buruz, eta gehiago luzatzea ausarkeria litzateke.
‎ekoitzitako elikagaien% 40raino botatzen dira, Ekologistak Martxan taldearen arabera. Ideia ez da Eguberrietako elikagaiak kontsumitzeari uztea, modu jasangarrian egitea baizik: erosketaren zerrenda aztertzea produktu gehiegirik ez eramateko, etxean elikagaiak jan, izozkailuan produktu galkorrak gorde, etab. Elikagaien kontsumo iraunkorra egiteko beste modu bat tokiko eta garaiko produktuak hautatzea da, aztarna ekologiko txikiagoa dutenak eta, gainera, merkeagoak eta zaporetsuagoak izaten direnak.
‎bizitzaz beste egitea baizik...
‎Esan bezala, nire apustua euskaraz egitea gure adierazle hutsa bihurtzea da: ez euskara, euskaraz egitea baizik. Jario multiforme, eta edozer, beste hizkuntzak barne, artikulatu ahal duen predeterminatu gisa joka dezala.
‎Kontrakoa arduragabekeria da! Gizartearen aurkako atentatua!" Jada ez dio gizabanakoak nagusi baten esanei obeditu behar, zentzuzkoa denari men egitea baizik. Orakuluek mekanismo guztiak jartzen dituzte martxan inork bere buruaren edota gizartearen aurka egin ez dezan, gutaz arduratzea baitute xede.
‎Parisen burutu diren azken atentatuetatik landa," salbaikeria barbaro horrek Korana liburuan duela iturria" dio," eta gure gobernari eta politikariak faltsuak dira musulmanekin amalgamarik ez dela egin behar diotelarik". Eta ere ez dela harritu behar Charlie Hebdoko marrazkilarieri egina izan zaienaz, hauen ogibidea laidoen egitea baizik ez delakotz bereziki erlisioneen kontra. Hitz horiek haserrea piztu dute Miarritzen gaindi, Baionako apezpikuari afera hortan posizionatzera galdetzeraino.
2016
‎Uharteko zentroari askotan museoa deitzen zaio, baina hori ez da zuzena, bere bildumarik ez duelako, horregatik ez dago museoen sarean. Gure helburua ez da hori, ekoizpen zentro bat egitea baizik. Erreferentziatzat Arteleku eta Medialab Prado moduko zentroak hartzen ditugu.
‎Monolokos bakarka... Gaur egun enpleguaniztuna izatea ondo ikusia dago. Ez da enpleguaniztasuna, antzerkia egitea baizik. Oso tristea da enplegu anitz eduki beharra.
‎" Sektore estrategikoen aldeko apusturik ez dago; orain banku bihurtuta, kutxek zituzten partaidetza industrialak saltzen ari dira. Agintarien kezka ez da proiektu konkretuak ateratzea, propaganda egitea baizik. Azken asteotan agerian geratu da arduradun instituzionalek herri honetako industria ez dutela bat ere ondo ezagutzen.
‎Ez zait axola zure lana egin ahal izatea nire gizonek berea egitea baizik.
‎Autokritika herriari emanen diogu, prest gaude herriak galdatzen duen neurriko autokritika egiteko"," urte askotan ezker abertzaleak ez du jakin herriak eskatzen ziona interpretatzen". " Beharbada, ezker abertzalea berant ibili da gauza batzuk interpretatzerakoan, bainan garrantzitsuena ez da berant ibiltzea, egitea baizik. Herri honen egoera guri esker ere bada, gaur egun, eta hori harro egoitekoa da" gaineratu du.
2017
‎Txillardegiren irudia oso desitxuratua zegoela eta hark egindako lana eta ekarpena ezkutuan geratzen zela ikusirik, Fito Rodriguez idazlea kultura munduko jendea elkarrizketatzen hasi zen. Fitoren helburua, baina, ez zen dokumental astun eta jaso bat egitea, herritar orori interesatuko litzaiokeen lan bat egitea baizik. Dokumentalari gertutasun hori eman nahian, niregana jo zuen, bildutako informazioa osa eta ilustra nezan.
‎Bekokian musu emateko keinua egin du Amaiak. Bien kopetakoek talka egitea baizik ez du lortu.
‎Izan ere, berrikuntza teknologiko asko adinekoen bizi kalitatea hobetzera bideratzen dira. Helburua ez da erabiltzaile digital gisa duen esperientzia aberastea bakarrik, egunerokoa errazago egitea baizik. Baina zer onura ekar diezazkieke Internetek adinekoei?
‎Euskaraz hitz egitea gogor debekatua dagoen garaian, musika tresnak helburu garbi batekin hartu dituzte gazteek: kontua ez da soilik modako musika egitea, musika hori euskaraz egitea baizik.
‎Ezpeletarat jausteko patar sobera kausitzen zen. Etzen bertze moyenik Basaburutik egitea baizik. Leku gehienetan bazen bidia (en etat de lacune), naturalki egin estatuan.
2018
‎Badakigu gutien ustean han edo hemen, edozoin tokitan azkenean, gertatzen ahal direla holakoak... Baitira hor gaindi terrorista futitu batzu holako atentatu batzuen egitea baizik ez baitute gogoan! Aude departamenduan beraz, 25 urteko gizon errabiatu batek gaitzeko lan tzarrak egin ditu!
‎1990eko ekainean, Europar Batasunak (12 herrialde ziren orduan partaide) Irlandan, Dublin biltzarrean, erabaki zuen migranteeri harrera eginen zion herrialde bakar bat izanen zela Europar Batasun guzian, migranteak hain zuzen lehen aterbe eskaera egiten zuen herrialde hura. ...geroztik zorroztua izan da, Dublin II (2003) eta Dublin III (2013) deitutako antolamenduen bidez. Norbait Somaliatik adibidez heldu bada Frantziara, Italian pausatuz lehenik zangoak, gerta daiteke Italiako agintariek arrasta dezaten delako etorkin hori eta hunek frangotan, ez badu preso hartua edo berehala bere herrialdera botaia izan nahi, bertze aterabiderik ez du herrialde hortan aterbe eskaera egitea baizik. Gero, haatik, Frantziaraino segitzen badu bidea, ezin du gehiago aterbe galdea egin herrialde berri huntan eta kasatua izan daiteke Italiara.
‎Hurrengo estatu hitzarmeneko lehen puntua hori izango da, ez dutelako ulertu nahi, batetik, askatasun kontzeptu zehatz bat, eta bestetik, historian zehar eta borroka eginez irabazi diren eskubide batzuk daudela hitzarmen horien oinarrian. Ez da soilik hilabetean 1.000 euro gehiago defendatzea, oso errotuak dauden kontzeptu batzuen defentsa egitea baizik. Kataluniakoa oso gaizki bukatzen bada hurrengoak zuek izango zarete.
‎Malta zen aukeratu zuten lekua. Guraso batzuk saiatu ziren bestelako bidaiaren aldeko apustua egiten, kulturalagoa, baina hamazazpi urterekin ikasleen buruan ez zegoen museoak eta eraikinak bisitatzea, parranda egitea baizik. Eta Maltak aukera paregabea eskaintzen zuen:
‎Pentsa: agian pertsona bat sekulako sakrifizioa egiten ari da koipe gutxiago jateko, eta ez da hori funtzionatuko diona, ariketa egitea baizik –edo alderantziz–.
‎Errelato bateratu bat, berdinen artekoa, guztia jasoko duena, ezberdintasun politikoak eta aurrez aurre dauden abiapuntuak ere hartzen dituena egiteko aukera galtzen dugu horrela. Norbaitek idatzi zuen" nazien errauste labeetatik bizirik atera ziren Judutar edo Komunistentzat okerrena ez zela izango bizi izandako sufrikarioak edo galdu zituzten hurkoak, labe horiek ez zirela existitu esatea edo itxura hori egitea baizik". Horrela dela uste dut; iruditzen zait okerrena izango dela 58ko Gerla hori ez errekonozitzea, beste izen batekin agian, beste modu batean agian, edo euskaldunen aurkako Espainiaren gerla hori, beti irabazi arren inoiz eteten ez dena.
‎Esaten dudana eta esaten ez dudana gorabehera eta nahiz eta azken zoriontsu edo orgasmikorik ez egon; testigantza bat da beraz, horixe besterik ez, eta hastapen bat, hastapena batez ere. Ulermen zubi bat egitea baizik ez da nire asmoa, eta ibiltzea, Silvio Rodriguez18 bezala, joan behar dudan lekuraino, historia amaigabe bateko pertsonaia galdu baten antzeko zerbait dirudidan arren orain.
2019
‎Egia da iraultza handi bat behar beharrezkoa dela, gauza asko asko aldatu liratekeela. Nire helburua ez da sistema aldatzea, sistemari kritika egitea baizik. Jendeari ohartaraztea sistema honek ez gaituela eramango inora, ezer onik ez digula ekarriko.
‎Zuzentzaileak tapakia du belaun gainean, hotzari aurre egiteko, eta berogailua mahai ondoan, orkatilak kiskaltzen dizkiola, ia. Esana dago, dagoeneko, etxea zaharra dela, erosotasunik gabea, garai espartano eta latz batekoa, zeinetan kalera ateratzea erremediorik onena baitzen gorputza berotzeko pasabide izoztu batean zehar ibilera txikiak egitea baizik ez zuenarentzat, hotz minetan. Baina Lisboako Setioaren Historia horretako azken orrian aurki dezake Raimundo Silvak abertzaletasun bizkor baten adierazpen sutsua, segurutik bereganatuko duena, baldin eta bizitza monotono eta arruntak ez badu berea epeldu, orain dardaraz hasiko da, bai, baina heroien arimatik datorren hats paregabeak hartaraturik, ikusi bestela zer idatzi zuen historialariak, Gazteluaren goi aldean musulmanen ilgora jaitsi zen azkeneko aldiz, behin betiko, hiri kristau berriaren bataio santua munduari iragartzen zion gurutzearen ondoan, argiak musukatua, haize leunak kulunkatua, garaipenaren harrotasunak irabazle hedatua, eguratsa urdinean Afonso Henriquesen ikurra eraiki zen, poliki poliki, hots, Portugaleko armarria, Portugaleko quinak, alegia, kaka zaharra, eta inork ez dezala uste zuzentzaileak iraina ikur nazionalari egiten dionik, lasaitua, lasaitu zilegia baizik ez da, zeren, imajinazioaren oker inozoengatik arrazoirik gabe agiraka egin dioten horrek, bereak ez diren beste oker batzuk hantxe geldi daitezela onartu baitu, orain gogoak agintzen diona izanik, eta justizia guztiarekin, paperaren ertzetara deleatur suminen uholde bat botatzea, baina badakigu ez duela egingo, honelako zuzenketa batek egilea irainduko lukeelako, Zapataria oinbularraz hitz egitearekin konforma dadila, horretarako ordaintzen diote-eta, horiexek izan ziren Apelesen hitz pazientzia gabeak, hitz behin betikoak.
‎Gizona, eskua ateko heldulekuari irmoki oraturik, naturaltasunaren itxura egiten saiatzen zen, etsituki, eta hala ere ez zuen horrelakorik lortzen, bere baitako zati batek agintzen zion, Zoaz, beste zati batek epaile baten modura begiratzen zion eta epai hau egiten zuen, Ez duzu beste aukerarik edukiko, lotsagorritze eta ustekabe guztiek garrantzia galdu dute Maria Sarak eman duen urratsarekin alderaturik, baina zer norabidetan eman du urratsa, Jainko santua, zer norabidetan, eta ikustekoa da gu gizakiok nola gauden eginda, sentimendu nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu hoztasuna txoferko egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko, egoerarekiko guztiz desegokia, arrunkeria nabarmenagatik, Maria Sarak esan zezakeen, adibidez, Nahi den tokira eramango zaitut, baina seguru asko ez zitzaion bururatu, edo hori bezalako esaldi baten zentzu bikoitza saihestu behar zuela uste izan zuen, Nahi den tokira eramango zaitut, nik nahi dudan tokira eramango zaitut, egia da estilo jasoak huts egiten digula gehien behar dugun momentuan. Raimundo Silvak atea askatu eta zutiturik iraun zuen, komentario honen gustu ona zalantzazkoa litzateke adiskidantzazko ironia baten adierazpena ez balitz, bitartean erantzunaren zain gaude, Eskerrik asko, baina ez zaitut desbideratu nahi, alabaina, hemen oso egoki dator esatea sonetoa zuzenketarekin sufritzen ari dela, zuzentzaile gaixoari mihian kosk egitea baizik ez litzaioke geldituko sakrifizioak ezertarako balioko balu, zorionez Maria Sara ez zen ohartu erantzunaren zentzu bikoitz maleziatsuaz, edo ohartu ez zelakoa egin zuen, gutxienez bere ahotsak ez zuen dardararik ageri esan zuelarik, Etorri, eser zaitez, gizonak ahaleginak egiten ditu bere ahotsak dar dar egin ez dezan erantzuten duenean, Ez du merezi, maite dut zutik egotea, hitz horiek en... Emakumea irten da, bost minutu igaro baino lehen itzuliko da, bitartean biek arnasaren erritmoa noiz berreskuratuko zain gaude, eta hori ez ezik distantziak baloratzeko ahalmena eta pultsuaren erregulartasuna, eta hau guztia ez da balentria txikia solas arriskutsu honen ondoren.
‎Hamar bat ikasleek parte hartu dute eta oso gustura ari direla esan du Javier Casteigek. Gainera, helburua ez da antzezlan bat antzeztea; antzerki egitea baizik. Martxoaren 16an, Tafallan, Nafarroa osoan egin diren antzerki tailerren topaketa eta festa eginen da, eta bertan Altsasuko institutuko ikasleak izanen dira ere.
2020
‎Mikel Aiartzaguena: " Kontua ez da Euskaraldiaren aldeko apustua egitea, euskaraz bizitzearen aldeko apustua egitea baizik"
‎Bigarrena, ordea, ez. Lehendakari edo presidente bati lapur, gezurti, traidore edo zipaioa deitzea ez da instituzioa iraintzea, kargua daukan pertsonaren kontra egitea baizik. Gustu onekoak edo gustu txarrekoak izango dira aukeratutako hitzak, baina pertsonari zuzenduak dira, ez erakundeari.
‎Gerla hauetan guztietan frantsesek euren interesen alde jokatu zuten eta Enrike II.ak berehalaxe ulertu zuen Frantziako Frantzisko I.a erregeak ez zuela benetan, nahiz eta hitzez behin eta berriro horrela aldarrikatu, nafar erresuma liberatzea bilatzen, Espainiari min egitea baizik, eta tarteka eskaintzen zion laguntzak bere benetako interesak ezkutatzen zituela. Orduz geroztik, bere burua bakarrik ikusi zuen, bakarrik bai, baina ez etsita.
‎Gauza jakina da Venezuelak, urte batzuetatik hona, krisialdi politiko, ekonomiko eta sozial sakona bizi duela, herrialdearentzako zorigaiztoko ondorioak izaten ari dena. Lan honen xedea, ordea, ez da aipatu krisialdiaren jatorri eta arrazoien gainean eztabaidatzea izango, Konstituzio Zuzenbidearen ikuspegitik haren azken adierazpenetako baten azterketa egitea baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia