2015
|
|
...z guztia bat izan arren, barruan oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso osoan bat
|
eginik
egotea ere, arimaz nahi duena egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
|
|
4 Hala ere, badakit nik une batzuetan beldur handiaz zebilela; beste batzuetan oso nahasirik, hainbesteko ondasuna nondik etorri zitzaion ez baitzekien. Hura eta ni guztiz bat
|
eginik
geunden, eta ez zen ezer gertatzen haren ariman nik jakin gabe, eta horrela, lekuko ona izan naiteke eta sinets diezadakezue honetaz esaten dizuedan guztia.
|
|
lehenago baino askoz ere beldur [eta ardura] handiagoz ari dela Jainkoa iraintzeko edozein gauza txikitik gordetzeko eta Hura zerbitzatzeko geroago esango diren bezain desira handiez, eta gehienetan nahigabez eta nahasmenez, zein gutxi egin ahal duen eta zenbateraino behartua dagoen ikusten duelako; ez da hori gurutze txikia, penitentzia oso handia baizik, arima honi penitentzia egiteak, zenbat eta handiagoa izan, atsegin handiagoa ematen diolako. ...suna eta indarrak kentzen dizkionean da; honek ematen duen atsekabe handia beste leku batean aipatu badut ere, hemen askoz ere handiagoa da, eta guztia etorriko zaio bera landatua dagoen sustraitik; izan ere, ur korronte ondoan dagoen zuhaitza hezeago dagoenez eta fruitu ugariago ematen duenez, zer du harritzekorik arimak desirak izateak, haren egiazko espiritua aipatu genuen ur zerutarrarekin bat
|
eginik
baitago?
|
|
8 Borondateak, nolabait, Jainkoaren borondatearekin bat
|
eginik
egon behar duela uste dut; baina otoitzeko egiak ondorioetan eta geroko egintzetan ezagutzen dira, hori baino arrago hoberik ez baita probatzeko. Gure Jaunaren mesede nahiko handia da, hartzen duenak ezagutzea, eta handi handia atzera ez itzultzea.
|
|
3 Eginahalak egiten ari naiz, ene ahizpak, maitasun egintza hau zuei aditzera emateko, eta ez dakit nola. Izan ere, bata bestearen kontrakoak dirudite, alde batetik, Maiteak arimarekin argi eta garbi bat
|
eginik
dagoela adieraztea, eta bestetik, dei egiten diola dudarik ez egiteko seinale ziur batez eta arimak uler diezaion honek entzun gabe uzterik ez duen txistu zoli zoli batez; bada, ez dirudi besterik zazpigarren egoitzan den Senarrak hitz egitean, (ez hizkera egituratuan, noski), gainerako egoitzetan den jendea ez da ausartzen mugitzen, ez zentzumena, ez irudimena ezta ahalmenak ere....
|
|
4 Kontuan izan behar duzue era askotako saminak daudela; izan ere, batzuk izaditik laster batean sortzen direnak dira, eta pozak ere bai, eta karitatetik lagun hurkoari errukia hartzetik, gure Jaunak Lazaro piztu zuenean egin zuenez; eta samin hauek ez dute eragozten Jainkoaren borondatearekin bat
|
eginik
egotea, ezta asaldatu ere barrua luze irauten duen grina kezkatsu eta egonezinekoaz. Samin hauek laster batean igarotzen dira; otoitzeko gozotasunak direla-eta, esan nuenez, badirudi ez direla arimaren sakon sakoneraino iristen, zentzumen eta ahalmen hauetaraino baizik.
|
|
6 Baina errukarriak gu!, zein gutxi garen horra iristen garenak, nahiz eta Jauna iraintzetik gordetzen denari eta erlijioso bizitzan sartu denari dena
|
eginik
dagoela iruditu! Oi!, kontua da azalera agertzen ez diren har batzuk geratzen direla, harik eta, Jonasen huntza jan zuenak bezala, bertuteak jaten dizkiguten arte:
|
|
Oi!, kontua da azalera agertzen ez diren har batzuk geratzen direla, harik eta, Jonasen huntza jan zuenak bezala, bertuteak jaten dizkiguten arte: buru estimu eta buruiritzi handiegiaz, hurkoekiko juzguez, gauza txikietan bada ere, haienganako maitasunik ezaz, geure burua bezala maitatzen ez ditugula; horrela, arrastaka bada ere bekatu ez izateko heinean eginbeharra bete arren, ez gara iristen, ezta hurrik eman ere, Jainkoaren borondatearekin guztiz bat
|
eginik
egoteko izan behar lukeenera.
|
|
Haren Maiestatea maitatzea eta lagun hurkoa maitatzea; hori da guk landu behar duguna. Hauek ongi betez gero, haren borondatea egiten dugu, eta horrela Berarekin bat
|
eginik
egongo gara. Baina, esana dudanez, bai urruti gaudela bi gauza hauek, hain Jainko handiari zor diogunez, betetzetik!
|
|
2 Egia esan, batzuetan pentsatzen dut eta beldur izaten naiz, aurrez jakinez gero, oso zaila izango litzatekeela berezko izaera ahulak hura sufritzeko baita hortik igarotzeko ere erabakia hartzea, ondasunik handienak burura etorri arren, zazpigarren egoitzara iritsia denean izan ezik; izan ere, behin han dagoenean ez baitago ezeren beldurrik, Jainkoagatik eramatera oso osoan murgiltzea arimari eragotziko dionik. Eta horren arrazoia Haren Maiestatearekin hain bat
|
eginik
egotea da, handik baitatorkio indarra. Uste dut egoki izango dela ziur igaro ohi direla dakizkidanak zuei azaltzea.
|
|
Niri, ongi nengoela neure monasterioan. Nire laguna hainbeste erasoz neka neka
|
eginik
zegoen. Nik ez nekien zer egin.
|
|
honek guztionek larritasunik ez sortzea eta, beraz, erraz erraz utzi nuen, ezertxo ere kosta ez balitzait bezala. Eta hau ezin zuen inork sinetsi, ezta nirekin harremana zuten eta otoitzari emanak ziren haiek ere; guztiek uste zuten oso nahigabeturik eta lotsa lotsa
|
eginik
nengoela, eta nire aitor entzuleak berak ere ezin zuen sinetsi. Nik, ahal nuen guztia egin nuelakoan, Jaunak agindu zidana egiteko ustenuenez nengoela gehiagora beharturik, eta etxean geratzen nintzen, poz pozik eta neure gogara nengoen-eta.
|
|
Bada, hau igarorik, bazkal ondoren atseden pixka bat hartu nahirik (gau osoan ia ez bainuen atsedenik izan, ezta beste batzuetan ere lan eta ardurarik gabe egoterik, eta egunero neka neka
|
eginik
bainengoen), nire monasterioan eta hirian eginda zegoenaren berri izan zelarik, zalaparta handia zen esan ditudan arrazoiengatik, nolabaiteko aitzakiaren bat bazegoela zirudien-eta.
|
|
5 Kontuan izan bedi ikuskariak ikusten direnean edota hitz hauek entzuten direnean, nire iritziz, ez delaizaten egundo ere arima liluramendu berean bat
|
eginik
dagoenean; bada, bitarte horretan, esanda utzi dudanez, uste dut bigarren urari buruz aritu naizenean, ahalmen guztiak erabat galtzen dira eta nire iritziz han ezin da ez ikusi, ez ulertu eta ez entzun:
|
|
Ez dut esaten aditzen eta entzuten duenik liluramenduaren gorenean denean (gorenean diot, ahalmenak galdurik daudenean, Jainkoarekin bat
|
eginik
daudelako), orduan ez baitu ez ikusten, ez entzuten, ezta sentitzenere, nire iritziz; baina, aurreko bat egitezko otoitzean esan nuen bezala, arima Jainkoagan guztiz eraldatze honek gutxi irauten du; baina irauten duen horretan ez da sentitzen inolako ahalmenik, ezta ez daki han zer gertatzen den ere.
|
|
Sarritan zentzua galdurik eta maitasun honetaz mozkorturik bezala egoten nintzen, eta sekula ezin izan nuen ulertu nola zen. Ongi nekien Jainkoa zela, baina ezin nuen ulertu nola jarduten zuen hemen; izan ere, egiaz ahalmenak ia guztiz bat
|
eginik
daude, baina ez jarduerarik ez izateraino murgildurik. Orain ulertzean, ezin gustagarriago gertatu zait.
|
|
3 Gainerako bi ahalmenek laguntza ematen diote borondateari, trebatuz joan dadin hain on handiaz gozatzeko, zenbait kasutan borondatea bat
|
eginik
egon arren, nahiko enbarazu egitea gertatzen da; baina orduan ez haiei jaramonik egin, bere gozotasun eta gelditasunean iraun baizik; izan ere, borondateak haiek bildu nahi balitu, hark eta haiek galduko lukete, orduan usategiaren ugazabak beraiek lanik egin gabe ematen dien jakiaz nahikoez eta beste toki batzuetara janari bila doazen usoak bezala dira, eta hain lorpen txarra izanik, itzuli egite... Jaunak jakia botatzen badie, pausatu egiten dira, bestela bila joaten dira berriro; eta borondateari mesede egiten diotela uste izango dute, eta noiz edo noiz oroimenak edo irudimenak gozatzen duena irudikatzeak, kalte egingo dio.
|
|
Esan dut lehen bildutasun eta gelditasun honetan arimaren ahalmenak ez direla falta, baina hain pozik dago Jainkoarekin, non, hark dirauen bitartean, bi ahalmenak barreiaturik badaude ere, borondatea Jainkoarekin bat
|
eginik
dagoenez gero, ez baitira galtzen gelditasun eta baretasuna, bestera baizik: apurka apurka berak berriro biltzen ditu adimena eta oroimena.
|
|
Pazientzia handiz eraman nituen guztiak eta, hasiera hauetan edo izan ezik, poztasun handiz; izan ere, hasierako min eta oinazeekin konparatuz, hutsa neritzon guztiari. Jainkoaren borondatearekin bat bat
|
eginik
nengoen, betiko horrela utziko banindu ere.
|
|
...iten nuenez, Jainkoari gomendatzen nengoela, lehenago haiei ongi erantzutera eramaten ninduena, arima batzuen aurrerapena eragozten ari ote nintzen beldurra zela-eta (nire gogoa beti izan baita gure Jauna goretsia izan dadin eta haren zerbitzurako albait gehien izan daitezen nolabait bitarteko izatea), Haren Maiestateak kargu hartu zidan zorrozki, esanez, ea zer altxor izan nuen eskutan orain arte
|
eginik
dagoena egin ahal izateko; ez nezala inolako zalantzarik izan etxe hau onartzeko, bere zerbitzu handirako eta arimen onerako izango zelako.
|
|
Hauxe da nik gogoan dudan eta guztientzat nahi nukeen bat egitea, eta ez bat egite izena eman izan dieten gozotasun handiko murgiltze horietakoa; eta hala izango da esan dudan honen ondoren badator. Baina liluramendu horren ondoren, obedientzia gutxi eta norbere borondatea geratzen badira, nik uste dut, arima bere buru estimuarekin bat
|
eginik
egongo dela, eta ez Jainkoaren borondatearekin bat eginik. Haren Maiestateak nahi beza, ulertzen dudan moduan joka dezadala nik.
|
|
hau bat egitea bada, erabaki honetan beti tinko den arima bat, beti dagoela bat egitezko otoitzean esan dezakegu; eta egia da honek ezin duela iraun oso gutxi baizik. Burura datorkit [bat egitezko otoitza] egingo duela, bide zuzenetik, merezimenduak eginez eta irabaziz dabilen heinean; baina ezin daiteke esan, arima bat
|
eginik
dagoenik kontenplazioan bezala. Uste dut aditu nuela, hitzen bidez izan ez bazen ere, hainbestekoa dela behin eta berriro iluntzen gaituen gure ezerez, hutsegite eta enbarazuen hautsa, non ezinezkoa baita espiritua Jainkoaren espirituarekin elkartzen denean bezain garbi egotea, orduan gure ezerezaren ezerezetik at eta gora jasoa izaten delako.
|
|
Ager iezaiozu hari zeure burua, zure nekeentzat erremedioa izango baita nolabait?. Azkeneko hau, uste dudanez, orduan Jainkoagandik bereizia egoteaz neka neka
|
eginik
nengoelako izango zen. Hau ere esan zidan orduan Haren Maiestateak:
|
|
Egun honetatik, monasterioa ezergatik ere egin gabe ez uzteko erabakia hartu zuen, eta haren senarrak ere gauza bera, nola gauzatu ez bazekiten ere. Izan ere, badirudi emazteari orain
|
eginik
dagoena jartzen ziola Jainkoak bihotzean, eta berak monasterioa nola nahi zuen esaten eta irudikatzen zien pertsona haiek barre egiten zuten, berak eskatzen zituen gauzak ez zituela aurkituko iruditzen zitzaielako; iritzi horretakoa zen batez ere berak zuen aitor entzuleetako bat, san Frantziskoren fraidea, gizon jakintsua eta maila handikoa. Bera [emakumea] nahigabe handiak harturik zebilen.
|
|
46 Norengatik eramaten den kontuan izan ezik, ezin sinetsizkoa da fundazio hauetan hartzen den poza, geure buruak klausuran, pertsona laikoak ezin sar daitezkeen tokian, ikusten ditugunean; izan ere, haiek maite maite izan arren, ez da nahikoa geure buruak bakarrean ikustearen poz handi hori eragozteko. Errekatik arrain asko ateratzen direnean bezala dela iruditzen zait, ezin direla bizi, berriro uretara botatzen ez badituzte; horrela dira beraien Senarraren uretako korronteetara
|
eginik
dauden arimak ere: munduko gauzen sareak ikusteko handik aterata, ez direla benetan bizi beren buruak hara itzultzen ikusi arte.
|
|
Otoitza eta Jainkoagan uste osoa. Moja oinuts guztiek beraiekin bat
|
eginik
daudela. A. Gracián belzteko zabaldutako gezurrak.
|
|
Jainkoak bidera dezala eta gorde beza berorren agurgarritasuna. Gauzak txarren joanda ere, azken batean gauzarik garrantzitsuena
|
eginik
dago. Izan bedi goretsia beti.
|
|
Baina hark hemen dioena egiteko, ez dut aurkitzen nik inolako eragozpenik, ez ama Ines Jesusenak, ezta ama prioreak ere, egin gabe uzteko; eta horrela, mesedez, egin dezatela eskatzen diot. Eta eragozpenen bat balego ere, nahiko da hitzarmena
|
eginik
egotea; izan ere, ez deritzagu hain ongi gurekin zuten hitzarmena hautsi dutenei. Salamancako zaldunei, haiek imita ditzagun.
|
|
3 Goraintzi asko aita frai Bartolomeri; nik uste dut neka neka
|
eginik
egon behar duela egundo atseden hartzen ez duen berorren izaeragatik: norbere burua eta berarekin dabilena hiltzeko modukoa da.
|
|
Erruki handia eman dit ikusteak. Bere ogasunaren negoziatzaile handi
|
eginik
dago eta hartaz zaleturik; fraide eta moja oinutsekin tratatzeko beldur handia du; uste dut, ikusi ere ez gaituela egin nahi, eta ni inor baino gutxiago. Lehen zuen gogoa berriro etorriko ote zaion beldur dela esaten omen du.
|
|
6 Bestea beste monasterio batean sartu zen. Atzo ziurtatu zidaten burutik
|
eginik
dagoela; eta ez beste ezergatik, hemendik joan izanagatik baizik. Begira zein handiak diren Jainkoaren epaiak, egiaren alde agertzen baita, eta orain ikusiko da guztiak zentzugabekeriak izan direla.
|
|
2 Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, berorren aitatasuna ongi dagoelako; Paulo ere bai eta barruko bakeaz. Benetan naturaz gaindiko gauza dirudi, guztiz hobera
|
eginik
baitago. Guztia da gure izaera honetarako, biziki saiatzen baitira gu umiltzen eta guri halako gauzak leporatzen.
|
|
[3] Jainkoak ordain diezaiola berari guztioi egin digun mesedea, aske geratzean berorren aitatasunarekin harremana izateko. Asko erregutzen diot Jaunari beraren alde eta gainerako guztiek ere bai; hainbeste mesede egin dizkiguna ezagutzeko gogoa dut; Luis Manrique jaunaren eta bien artean, hor monasterio bat fundatzeko artzapezpikuagandik baimena lortzeko, plana gauzatu ahal balitz, fundazio honetara joaterakoan fundatuko nuke laster batean,
|
eginik
egon arte inor ez konturatzeko eran, dagoeneko badudalako etxea nork eman. Eta artzapezpikuak errentaduna nahi badu, badaki berorren aitatasunak berehala sartuko direla Luis Guillamasen alabak, urtero laurehun milako errenta dutenak, eta hamahiru mojarentzat nahiko da; aita bikarioak berehala emango dit baimena.
|
|
Jainkoak ordain biezaio, nik une hartan ez bainekien zer egin ere hemendik. Handiena
|
eginik
dago, egunetik egunera mezu ofiziala itxaroten baitaude eta albiste onak daude. Eman eskerrak gure Jaunari.
|
|
Goretsia izan bedi Jainkoa guztiagatik. Haren Maiestateagan itxaro dut, asmo hori egitez gauzatzeko berori guztiz sendaturik egon dadinean, nik berorri esandakoa
|
eginik
egongo dela; eta ez balego, beste agindu bat emango da, berorren desira santua gauzatu gabe gera ez dadin.
|
|
6 Egia esan, berak dioenez izango bada eta egin ahal bada, askoz ere hobe litzateke
|
eginik
egotea, hemen guri abisu ematen eta hainbeste zalaparta sortu baino lehen, eta ez dakit nola egingo duen berorren aitatasunak; izan ere, egin ahal bada, kontzientziako zama dela dirudi hura gure artean ez onartzea. Nik uste dut, agertzen duten bezala bada, inork ez diola eragotziko, eta beraz, hobe litzatekeela gelditzea, dagoeneko eginik ez badago.
|
|
1 Jesusek gorde diezadala berorren agurgarritasuna. Egun honetan idatzi diot berorri gutun luze luze bat, eta horregatik ez naiz luzatuko honetan, zeregin ugari dudalako, bada, profesa bat izan dugu gaur eta neka neka
|
eginik
nago.
|
|
3 Ahizpa Teresa Jesusenarekin izaten dut asaskaldia; emakume
|
eginik
dago eta bertutean aurrera eta aurrera doa beti. Egiaz onar ditzake haren aholkuak, grazia egin baitzidan idazten dion gutuna ikusi nuenean; benetan Jainkoak hitz egiten du harengan eta egitez betetzen du esaten duena.
|
|
Ni ongi nago, eta ama priore handi bat eginik, beste zereginik ez banu bezala. Dagoeneko koadernotxoak
|
eginik
daude, eta atsegin zaizkie guztiei.
|
|
3 Jakin beza berorrek, hainbat pertsonak nekarazi nautela orain dela urte batzuk toki horretan monasterioa egitekotan ginelako. Nik, zortzi egunetan andereekin Pastranako monasteriora joan eta etorri nenbilen batean, neka neka
|
eginik
nengoelako, alde batera utzi nuen. Orain, hainbeste buruhauste izan ditugunez gero eta hor izatea beste monasterio hauentzat aukerak eskaintzen dituelako, fundazioa egitera nago.
|
|
5 Baina
|
eginik
zegoenez gero, aita hauek niri sinets balidate, zalapartarik sortu gabe eta oso anaiartean bezala egingo zen, eta horretarako ahaleginak ahalegin egin nituen nik; izan ere, bidezko denez, hemen gaudenez gero, gauza guztietan lagundu digute; eta, berorren jauntasunari idatzi nionez, hemen balioko eta buru argiko pertsonak aurkitzen ditut; nahiko nituzke nik halakoak gure Gaztelako probintzian....
|
|
6 Ni beti izan naiz, esan ohi den bezala, beharrezkoa dena bertute bihurtzekoa; eta horrela, erresistentziari ekiten ziotenean, lortuko ote zuten begira zezatela nahiko nukeen. Bestalde, ez naiz harritzen hainbeste bisitarekin eta aspaldiko urteetan gure bekatuengatik izan diren berrikeriekin gogait
|
eginik
egoteaz. Jaunak nahi beza hartaz onerako baliatzen jakin dezagula, horretara biziki bizkortzen baikaitu Haren Maiestateak; hala ere, orain, Ordena berekoa denez gero, ez dirudi haren distiraren kalte handitan izango denik; eta Jainkoagan itxaro dut, berorren jauntasunak aita honen alde egiten badu hark berorren grazia duela ulertzeko eran, guztia oso ongi egingo dela.
|
|
3 Hornitzaileari dagokionez, ez beza berorrek izan inolako penarik, berorrek dioen bezala, hori ez baita behinena. Monasterioa Ordenetako Kontseiluaren baimenaz eta erregearen aginduaz
|
eginik
dago; haren maiestateak agindu ezik (monasterio hauek oso aintzat dituelako mesede handia egiten baitit), hamabi urtean aritu zen baimena lortu nahirik Beasen fundatu zuena beste Ordena batekoa egiteko (honen berririk ez zitzaion iritsi) eta ezin izan zuen egin. Eta monasterio bat behin fundatua dagoenean, fundazioa ez da desegiten hain erraz; ez da horren beldurrik izan behar.
|
|
3 Etxetxo hori geureganatua ikusteko gogo bizia dut, beste hura geroago egingo baita, Jainkoak nahi badu; dena dela, hain gutxi maite gaituztenen hormarik ere ez nuke ikusi nahi. Esana dut nuntzio jaunaren letratxo batez dena
|
eginik
legokeela. Ene aita, ahal dugunik presarik handienaz ibil gaitezen, eta berorren agurgarritasunak, ahal badu, trata beza probintziaren gai hori, ez baitakigu etortzekoa denaren berri, eta horretan ez baitugu ezer galtzerik, asko irabaztea baizik.
|
|
4 Ni ongi nago, Pazkoa aurreko egun hauetan pixka bat eskas eta negozio gehiegirekin neka neka
|
eginik
egon banaiz ere. Hala ere, ez dut eten Abendua.
|
|
...unak ez du nahi, toki horretako gurutzea ikusi gabe gera gaitezen, eta horrela, diote, sartu aurretik hara joan behar dela eta handik jakinarazi berorri, edo pixka bat lehenago, eta berorren etxean sartu albait disimulurik handienaz, eta behar izanez gero, itxaron gaua egin arte, eta joan dadila gure aita gotzainagana, bedeinkazioa eman diezagun biharamunean lehenbiziko meza eman ahal izateko; hau
|
eginik
egon arte, sinets beza berorrek inork ez jakitea dela hoberena. Beti egin ohi dut horrela eskuarki.
|
|
Egia da, maitatzeko ere ez dagoela itzarririk; baina zorioneko loa, zorioneko mozkorraldia, arimak ezin duena egitera Senarra baitator, agindu hain miragarria emanik: ahalmenak hilik edo lo daudenean, maitasuna bizirik gera dadila; eta nola jokatzen duen ez dakiela, Jaunak horrela agindurik, hain era miragarriz joka dezala, maitasunaren Jaunarekin berarekin, hau da, Jainkoarekin, bat
|
eginik
egoteraino garbitasun handiaz; izan ere, ez dago eragotziko dion ezer, ez zentzumenik, ezta ahalmenik ere, hau da, ez adimenik ez oroimenik; jakina, ezta borondatea ere.
|
|
Izan ere, hemen ez zaio eskatzen argi kreatu gabea eta argi kreatua nola elkartzen diren esateko, Jainkoaren baitan geure burua bila dezagula baizik. Ezta ez diogu galdetzen arima batek zer sentitzen duen bere Kreatzailearen ondo ondoan dagoenean ere; eta Berarekin bat
|
eginik
badago, nola daki bien artean bereizketarik den ala ez. Han ez baitago adimenik eztabaida horietarako, uste dut nik; izan ere, adimena bere jardunean balego, ongi jabetuko litzateke Kreatzailearen eta kreaturaren arteko bereizketaz.
|
|
6 Orain gogoetazko otoitza zer den azaldu nahi dut, beharbada, zuetako batzuek ez baitute jakingo zer den; Jainkoak nahi beza hau eduki dezagun behar den bezala, baina honetan ere beldur naiz ez ote dugun edukiko neke handiz, bertuteak, kontenplaziorako behar diren goi goiko graduan ez bada ere, lortzen saiatu ezean. Zeruetako Erregea ez dela etorriko, diot, gure arimara, hau da, berarekin bat
|
eginik
egotera, goi bertuteak lortzen saiatzen ez bagara.
|
|
Baretasun hau handia eta luze irauten duena denean, uste dut nik, borondatea zerbaiti atxikia ez balego, ez lukeela baretasun hartan hainbeste iraungo; izan ere, egun batean edo bitan poztasunetan murgildurik ikusten dugu geure burua eta ez gara konturatzen, hau dutenak, esan nahi dut? eta ikusten dute ez daudela oso osorik egiten ari diren hartara, baizik eta hoberena falta zaiela, borondatea, nire iritziz bere Jainkoarekin bat
|
eginik
dagoena, eta aske uzten ditu gainerako bi ahalmenak, haren zerbitzuko gauzetan jardun dezaten. Eta une hartan horretarako trebetasun handia dute; munduko gauzak tratatzeko, ordea, moldakaitz daude eta batzuetan burugabe bezala.
|
|
Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jaunak egoera honetan sarri jartzen zuena, eta ez zen argitzen, eta kontenplatibo handi bati horretaz galdetuz, erantzun zion baietz, izan daitekeena dela, berari ere gertatzen zitzaiola. Beraz, uste dut, arima gelditasunezko otoitz honetan hain pozik egonik, borondatearen ahalmena bera ase dezakeen bakarrarekin bat
|
eginik
egongo dela ia segidan.
|
|
10 Honetan datza otoitz honen eta arima Jainkoarekin bat
|
eginik
dagoenekoaren arteko aldea: bada, hartan elikadura irenstea bera ere ez du egiten; Jaunak bere barruan jartzen dio, nola ez dakiela.
|
|
Hemen, dirudienez, lan pixka bat egin dezala nahi du, hain atseden handiz izanik ia sentitzen ez bada ere. Adimena da atsekabea ematen diona; ez du hori egiten hiru ahalmenak bat
|
eginik
daudenean, haiek sortu zituenak etenda uzten dituelako; izan ere, ematen duen pozaz, guztiak jartzen ditu zerbait egiten, haiek nola ez dakitela eta ulertzerik ez dutela.
|
|
...ko bere platerean, beste batzuek ogi kuzkur bat behinik behin izan dezaten, gosez hiltzen direlako, hamaikatxo arrazoi jarriko dizkizu hau ez ulertzeko, bere gogara ez bada; bada, gaizki esale bati Jainkoaren borondatea dela lagun hurkoa bere burua bezala maitatzea esanez gero, ez luke onez eraman ahal izango eta ez litzateke arrazoirik aski izango hari ulertarazteko; askatasun eta bizimodu gozora
|
eginik
dagoen erlijioso bati esanez gero, kontuan izateko etsenplu eman behar duela eta begira dezala, hitz hau esaten duenean, ez direla bete behar dituen hitzak soilik; areago: zin egin duela eta promes egin duela, eta Jainkoaren borondatea dela hark bere botoak betetzea, eta begira dezala eskandalu ematen badu haien oso kontra doala, guztiz hautsi ez arren; pobretasuna zin egin badu, gorde dezala itzulinguruka ibili gabe, hauxe baita Jaunak nahi duena; ez dator erremedioa oraindik batzuek nahi izatetik ere; zer izango zen Jaunak gehiena egin ez balu jarri zuen erremedioaz?
|
|
Eta bitarteko ahula dirudien arren, biziki indartzen du arima, eta gauza txiki txikietan kontu handia izaten laguntzen du; norbaitengana bihotza badoakigu, egin ahaleginak harengandik pentsamendua aldentzen eta Jainkoagana bihurtzen, eta Haren Maiestateak lagundu egiten du. Eta mesede handia egin digu, etxe honetan handiena eginda baitago, izan ere, geure buruagandik askatze hau eta geure buruaren aurka egitea gauza latza da, bat bat
|
eginik
gaudelako eta geure burua maite dugulako.
|
|
Astirik ez galtzearren, aurrera joan da irteten dena irteten dela, zehaztasun handirik gabe. Buru eratsua dutenentzat eta hartara
|
eginik
dauden arimentzat eta beren baitan biltzeko gai direnentzat, hainbeste liburu daude idatziak eta hain onak eta halako pertsonenak, non okerra bailitzateke otoitzari buruz nire esanari kasu egitea; izan ere, diodanez, Jaunaren bizitzako eta haren Pasioko misterioak, eta epaiketaren eta infernuaren meditazioak eta gure ezereza eta Jainkoari zenbat zor diogun, asteko egunetan banaturik dituzten libu... Otoiz era hau izan dezakeena eta horretarako ohitura duena, ez dago esan beharrik, hain bide onetik Jaunak argi porturaino eramango duela, eta hain hasiera onekin amaiera ere halakoa izan behar, eta bide horretatik joan daitezkeen guztiek atseden eta ziurtasuna izango dute; izan ere, irudimena loturik badago, baretasunez joango da.
|