|
" Euskarazko hedabideen kontsumoa Tolosaldean" da Garikoitz Goikoetxea kazetariak egindako lanaren izenburua, HAUSNARTUko 3 Saria jaso duena, Hitzaurre gisa – Belen Uranga hain zuzen. kontuan izanda eskualde horrek duela euskal hedabideen eskaintza oparoenetakoa, ikertzaileak aztertu du zein den eskaintza eta kontsumaren arteko aldea. alegia, helburua da euskarazko hedabideen kontsumoaren argazki ahalik eta osatuena egitea, arreta berezia jarriz gazteenean. helburu horrekin aztertu dira, besteak beste, paperezko hedabideen kontsumoa, irratien audientzia, telebistakate desberdinetako kontsumoa eta komunikabideen internetaren erabilera. zenbakia osatzeko hausnartu sarietara aurkezturiko bi lan argitartu dira monografiko honetan. lehenengoa da Eneko Oiartzabalek egindako" Hizkuntza erabilera neurtzeko ikuspegi berri bat" hondarribian eginiko euskararen erabilerari buruzko ikerketa kuantitatiboa. ikertzaileak neurtu nahi izan du zein den zehazki, hondarribiko 16 urte edo gehiagoko euskaldunen hizkuntza erabilera osoa, ahozkoa zein idatzizkoa. horretarako, denbora banaketa mugatuaren arabera neurtu du erabilera, eta hainbat aldagairekin datuak gurutzatu (sexua, adina, lehen hizkuntza). horrela, lan zientifiko bati dagozkion urratsak jarraitu ditu (ikerketa objektua definitu, helburuak finkatu, marko teorikoa eraiki, hipotesiak egin, eta abar), finean emaitzak eta ondorioak ateratzeko. nola den ere, lana interesgarria da, ondorio horiek eskaintzeaz gain, baduelako metodo berritzailetik ere, eta, akaso, erabilgarri izan daitekeelako beste eremu batzuetan ere. hori da beraz, emaitza zehatzez gain benetan interesgarri agertzen dena. zenbakiari amaiera emateko Leticia Garciak, Nekane Arratibelek eta Asier Irizarek egindako" Euskararen ezagutza eta erabilera binomioa: ...skararen gaineko diskurtsoak aztertu dituzte, erabileran duten eragina ezagutzeko. ikerketa lehendik antzemandako irudikapen batetik abiatu zuten, alegia, ideia zabalduta zegoen ikasleek ezagutza maila ona izan arren, erabilera murritza zutela. beraz, ikerketarako metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa uztartuz, kale neurketaren metodoa erabiliz, galdetegi soziodemografikoa eta eztabaida saioa
|
eginez
bildu dituzte ikerketa datuak, aurreideia hori kontrastean jartzeko. horrela, datu errealak biltzeaz gain, ikasleen ohituretan sakontzeko aukera izan dute, eta baita ikasleen identitatea zein den ulertzeko ere. azkenik, identifikatu ahal izan dituzte ezagutzaren eta erabileraren arteko tartean eragina duten hainbat faktore ere. irakurlearen esku geratzen dira artikulu guztiak, beraz, interesgarri...
|