Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2000
‎—Ikusi nitian atzo —aitzin egunean etxeko apalategitik ateratako alea eta Kristinari hartaz egindako galdera erantzun bakoa gogoan nituen beti.
2002
‎Ahizpari egindako galderaren aitzinean: " Zer moduz medikutan?", Sararen indiferentziak eragindako ohiko erantzunaren zain geratu zen Karmele:
2004
‎Nor izateko, haur tolesgabeak jasan behar zuen gurutze bidean, eraztunaren sistema dugu ezagunena Zertan zetzan, zehazki, euskal eskola umeei ezarritako zigor bide hori? Aita Barandiaranek xehe xehe erantzun zion gai horren gainean Martin Ugaldek egindako galderari: –Pues así:
‎Ciccillok ez dio begiratu. Galdera batzuek erantzuna ere beraiekin izaten dute, eta, normalean, poliziek egindako galdera guztiek izaten dute erantzuna beraiekin. Poliziek ez dute sekula alferrik galdetzen:
‎Oker nengoen, O. jaunak berriro egin baitzuen atzera –denborarekin ongi ohitu behar izan nuen haren jarrera hartara, aurrera atzera, atzera aurrera–, arestian ihes egindako galderari aurre eginez:
2006
‎Karlos ametsetan ikusi duenetik. Ametsean Maialenek egindako galderaren erantzuna argazki zahar haietan aurkitu nahiko balu bezala. poltsan gorde eta lantokian ireki du.
2008
‎Maisua erretolika bukaezin batean murgildu, Beñardok don Hipolitok egindako galdera bakoitzari baiezko batekin erantzun, eta horrela bukatu zen Beñardorentzat festatik gutxi izan zuèn festa hura.
‎beste bati eta beste bati? iritsi zen Beñardoren txanda, erantzun zien honek maisuak egindako galderei ahal bezala: lehenengoari eta bigarrenari ongi, hirugarrenari gaizki, laugarrenari ongi, bosgarrenari gaizki, seigarrenari ongi, zazpigarrenari gaizki, zortzigarrenari ongi; bederatzigarrenean galdetu zion maisuak, artaburu?, eta Beñardok erantzun zion bere era partikular hartan:
‎Reginak gogoan behar zuen bere nerabezaroko egun hura, noiz eta, Jainkoaren errukiberatasuna adierazteko edo, Ernestinak ebanjelioko emakume adulteriogilearen pasartea atera zuen etxekoen artean; gogora zezakeen, halaber, zeinen ados sentitu zen bai ahizparen iritziarekin eta bai Jesusen mezuarekin ere; geroztik, baina, izugarri aldatu ziren gauzak: une hartan, esate baterako, Nazarioz maiteminduta zegoen Regina, aise jar zitekeena markesa anderearen tokian, emakume irainduarenean, alegia, Faustik egindako galderaren haritik; orduan, ordea, burutakizun hark burutik erraietarako bidea egin balio bezala, maiteminduen eremua istantean hedatzen den suarena ere bada?, erraietatik erantzun zion, bizi bezain biribilki:
‎Mutila, gainera, ez zen Mateori galderak egitera mugatzen, bai baitzituen berak ere bere ideia propioak, fabrikaren ekoizpen goititzea helburu zutenak eta Mateo behin baino gehiagotan txunditzen zutenak. Txundidura, ordea, erabatekoa izan zen Mateo Sukunzak egindako galderari: –Zein da zure ametsa, jakin badaiteke, mutila???, Nazariok honela erantzun zionean, galderari ihes egin gabe:
‎Hasi orduko, ordea, Zosimo Sukunzak osaba Bixenteren jarduna moztu, astebete gabe Nazariok berak Zosimori egindako galderari: –Zergatik erabaki zenuen kapitala jartzea?
‎ezen Gerardoren irriak beste esanahi bat ere izan zezakeela: honek bere burua saritzeko modu bat izan zitekeen, adibidez, Ricardok egindako galderari Gerardok berak erantzun ezin zehatzagoa eman ziolako: –Hortxe bereizgarria:
‎performancea da, satelite bidez munduko arte galeria garrantzitsuenetara zuzenean transmititu zena. Torontoko Mac Luhan Centerren, esate baterako, jendetza batek jarraitu zuen ebakuntza eta une honetan handik egindako galderei erantzuten ari da, esan nuen. Gela erdi ilunpean zegoen, ikasleak isilik zeuden.
‎Mutila, gainera, ez zen Mateori galderak egitera mugatzen, bai baitzituen berak ere bere ideia propioak, fabrikaren ekoizpen goititzea helburu zutenak eta Mateo behin baino gehiagotan txunditzen zutenak. Txundidura, ordea, erabatekoa izan zen Mateo Sukunzak egindako galderari: " Zein da zure ametsa, jakin badaiteke, mutila...?", Nazariok honela erantzun zionean, galderari ihes egin gabe:
‎Hasi orduko, ordea, Zosimo Sukunzak osaba Bixenteren jarduna moztu –astebete gabe Nazariok berak Zosimori egindako galderari: " Zergatik erabaki zenuen kapitala jartzea?
‎Maisua erretolika bukaezin batean murgildu, Beñardok don Hipolitok egindako galdera bakoitzari baiezko batekin erantzun... eta horrela bukatu zen Beñardorentzat festatik gutxi izan zuèn festa hura.
‎Atera zuen ikasle bat gelaren aurreko aldera, bere ondora –maisu ikasleak aurrez aurre zeuden, biak zutik–, galdetu zizkion hamar hitz banan banan –baldin eta azterketatxoa egiten ari zèn ikasleak hitzen bat ez bazekien, gainerakoei egiten zien galdera maisuak: " Nork daki?", eta zekitenek eskua altxatzen zuten, malguki batek eraginda bezala, galdera erantzuteko prest–, ikasle harekin bukatu ahala deitu zion maisuak beste ikasle bati... beste bati eta beste bati... iritsi zen Beñardoren txanda, erantzun zien honek maisuak egindako galderei ahal bezala: lehenengoari eta bigarrenari ongi, hirugarrenari gaizki, laugarrenari ongi, bosgarrenari gaizki, seigarrenari ongi, zazpigarrenari gaizki, zortzigarrenari ongi; bederatzigarrenean galdetu zion maisuak" artaburu", eta Beñardok erantzun zion bere era partikular hartan:
‎Reginak gogoan behar zuen bere nerabezaroko egun hura, noiz eta, Jainkoaren errukiberatasuna adierazteko edo, Ernestinak ebanjelioko emakume adulteriogilearen pasartea atera zuen etxekoen artean; gogora zezakeen, halaber, zeinen ados sentitu zen bai ahizparen iritziarekin eta bai Jesusen mezuarekin ere; geroztik, baina, izugarri aldatu ziren gauzak: une hartan, esate baterako, Nazarioz maiteminduta zegoen Regina, aise jar zitekeena markesa anderearen tokian, emakume irainduarenean, alegia, Faustik egindako galderaren haritik; orduan, ordea, burutakizun hark burutik erraietarako bidea egin balio bezala –maiteminduen eremua istantean hedatzen den suarena ere bada–, erraietatik erantzun zion, bizi bezain biribilki:
‎Baldintza haietan, irriari irriz erantzutea erabaki zuen Nataliak –ahalegin bat ere igarri zitzaion zentzu horretan, ezpainen mugimendu hautemangaitzean–, baina ezin... buruan beste pentsamendu bat sartu baitzitzaion orduan, ausaz, irria ezpainetan izoztu ziona, ohartu zenean –ohartu edo– ezen Gerardoren irriak beste esanahi bat ere izan zezakeela: honek bere burua saritzeko modu bat izan zitekeen, adibidez, Ricardok egindako galderari Gerardok berak erantzun ezin zehatzagoa eman ziolako: " Hortxe bereizgarria:
2009
‎Begirasun zorrotza egin dio aitari, kirioak dantzan jartzen dizkio besteri egindako galderak erantzuteko duen joerak.
‎Neure buruari egindako galdera bat izan zen. Erantzunik gabeko madarikazioa.
‎Egunkarietan ohikoa zen bezala, galdera hura ere erretorikoa zen, noski. Barru barrutik Faoxeri goraintziak bidaliz, neronek ematen bainuen nik neuk egindako galderaren erantzuna. –Zoritxarrez, agintari horien ezjakintasuna edo axolagabekeria dira, ala biak batera, egoera hau azaltzeko modu bakarra.?
‎Domingok, baina, pentsamendu bihurtutako hitz bakarra zuen buruan biraka, antza, erantzun ere, halaxe erantzun baitzion Adak egindako galderari, zuèn eskuaz ez zuena seinalatuta, istripuak pertsona adintsu baten jakituria eman balio bezala:
‎Zergatik jaso eta jasan behar izaten zituzten gizon emakumeek Adan eta Ebaren bekatuaren ondorioak, beraiek bekaturik egin ez bazuten? Kristau askok eta askok beren buruei menderen mendetan egindako galderek inguratzen zuten Ernestina, beraz. Baina honek sinetsi egin nahi zuen, eta sinetsi egiten zuen batez ere?
‎Damaso ez ezik, beste lau anai arrebak ere berari begira zituen Domingok: Domingo, beraz, zerbait eta norbait zelakoan, harro bezain pozik zegoen, irriak ezpainetan alderik alde utzitako oinatzak lekuko; haren harrotasunak eta haren poztasunak bazuten itzal bat, ordea, Teofilo Mariak ez baitzuen ordura artean ezer esan, eta Domingok beldur behar baitzuen anaiak arestian bezala erreakzionatuko ez ote zuen, beste oldarraldi batekin; hala, bada, hiru anai arrebek egindako galderari erantzuteko prest zegoen arren, irria ezpainetatik ezabatu eta Teofilo Mariari begiratu zion Domingok: begirada hark bazuen mendekotasunetik zerbait, anaia anaiari baimen eske balebilkio bezala, buruan zuena esateko?, baina bazuen, halaber, errebeldi puntu bat?
‎Izan ere, Teofilo Maria, hitz handien erabilerari zegozkiòn kontuetan. Domingok Teofilo Mariari umetan egindako galdera azpildurarik gabekoari: –Zergatik du gure aitak bibotea, Jainko Aitak bizarra badu??, halaxe erantzun zion Teofilo Mariak:
‎Izeba ikusi ez beste, haren sabela eta haren magala besarkatu zituen Domingok, desesperatu batek bezala; gero, izebak egindako galderari erantzun nahi izan zion, baina negar zotinak hitz jarioa eteten zion eta itotzen, eta, orduan, ahal bezala esan zuen:
‎Arrebak egindako galderari erantzun baino lehen, beste burutazio bat izan zuen Domingok, menturaz: izan ere, eserita ordu erdi luze zeramaten arren, Ada ez zitzaion Albertoz mintzatu, ezta Albertoren heriotzak eragin ziòn penaz ere, eta hura ez zen logikoa?
‎Regina, baina, beste toki batean zegoen, beharbada; Reginak, izan ere, begirada zerumugan galdua zuen, eta sabela harri bihurtua, ausaz, halako eran, non ez baitzion mutilak egindako galderari erantzun; sabela ez ezik, begiak ere harri bihurtuak zituen, apika; esan nahi baita Reginak bere harrizko begiekin begiratzen ziola orduantxe gertatuari, gertatu ez balitz bezala; Regina, ordea, alfer alferrik zebilen, gauzak gertatu egiten baitira, barne egoera bat edo bestea izan, ikuspuntua bat edo bestea izan, biharamuneko egunkariaren titularrak ezin hobeto adierazi zionez:... –Hubert le Blonen heriozko istripua??.
‎hausnarketak nahigabetu egiten zuen, antza, haren bekozko ilunak ez zuen besterik salatzen; Domingok, izan ere, bazuen, bere alde axolagabeaz gain, beste bat, askoz ere kezkatsuagoa eta arduratsuagoa, baita dogmatikoagoa ere?, etxean eta ikastetxean jaso zuèn heziketa katolikoarekin lotuta egon zitekeena, baita perfekzioaren kontzeptuarekin ere?. Izan zaitezte perfektu, nola baita zeruko Aita??, zeinak estutzen baitzuen barrutik noizean behin, perfekzioak neurririk gabeko neurria baitu xede; Domingok, beraz, bere gogoeta haietan bakartua behar zuen? esan ere, halaxe esan zuen, Rebecak egindako galderari erantzun ere gabe:
‎Ez zuen gehiago esan, beharrik ere ez, antza, hain zen esanguratsua Teofilo Mariak berak orduantxe egin zuèn irri ezin zabalagoa, inozotik ere zerbait zuena eta arestian egindako galderari erantzun zehatza emateko modu bat ere bazena, zalantzarako tarterik utzi gabe: moroen aurkako borrokan Santiagok kristau herriari lagundu bazion, nola ez digu lagunduko guri, aita, hain data gogoangarrian?; eta orduan, aitak ere irri egin zuen, egin orduko desegin zuena:
‎Gero, Nikolai eta kargudunaren arteko eztabaida bat entzuteko aukera izan zuen Teofilo Mariak; aurreko eztabaidan ez bezala, baina, kargudunak Nikolairi aurrekoan marra ezarri ziolako edo, hi hor eta ni hemen?, Nikolai neurritsu aritu zen, zeren kargudunak egindako galderari: –Nagusiak fabrikez desjabetu eta fabrikak langileen esku uztea, hori duk inportanteena, Nikolai, eta taktika guztiak estrategia horretara egokitu beharra zagok:
‎Zergatik jaso eta jasan behar izaten zituzten gizon emakumeek Adan eta Ebaren bekatuaren ondorioak, beraiek bekaturik egin ez bazuten? Kristau askok eta askok beren buruei menderen mendetan egindako galderek inguratzen zuten Ernestina, beraz... Baina honek sinetsi egin nahi zuen, eta sinetsi egiten zuen batez ere... eta hura dolorezko misterio bat zen, azken batean, Jainkoak permititu zuena, auskalo zergatik:
‎Damaso ez ezik, beste lau anai arrebak ere berari begira zituen Domingok: Domingo, beraz, zerbait eta norbait zelakoan, harro bezain pozik zegoen, irriak ezpainetan alderik alde utzitako oinatzak lekuko; haren harrotasunak eta haren poztasunak bazuten itzal bat, ordea, Teofilo Mariak ez baitzuen ordura artean ezer esan, eta Domingok beldur behar baitzuen anaiak arestian bezala erreakzionatuko ez ote zuen, beste oldarraldi batekin; hala, bada, hiru anai arrebek egindako galderari erantzuteko prest zegoen arren, irria ezpainetatik ezabatu eta Teofilo Mariari begiratu zion Domingok: begirada hark bazuen mendekotasunetik zerbait –anaia anaiari baimen eske balebilkio bezala, buruan zuena esateko–, baina bazuen, halaber, errebeldi puntu bat... distira moduko bat, alegia, bere baitan eguzkiaren dirdira zeramana, poxpolo batek bere baitan munduko sute guztiak eraman ditzakeen moduan; orduan, baina, Domingoren bakardadeaz jakitun balira bezala, laguntzan etorri zitzaizkion beste hiru anai arrebak –Damaso, Maria Bibiana eta Ada–, haren begiradarekin bat egiteko –bere ekinaldiaren porrotaren ondoren, zegoèn tokian ez balego bezala zegoen Gabino–, hirurek batera so egin baitzioten Teofilo Mariari; hauen soak, haatik, exijentziazkoak ziren eskarizkoak baino gehiago, orduantxe ulertu balute bezala ezen hirurek mende zutela hirurak noiznahi mende zituena; Teofilo Mariak, ondorioz, inguratua sentitu behar zuen, gutxitan bezala sentitu ere, bai kanpotik, lau begi parek begi hesi bat osatzen baitzuten, eta bai barrutik ere, estualdi hartara iritsita aitortu beharrean baitzegoen ezen auzi hartan zerbait arraroa gertatzen ari zela:
‎Ez zuen gehiago esan, beharrik ere ez, antza, hain zen esanguratsua Teofilo Mariak berak orduantxe egin zuèn irri ezin zabalagoa, inozotik ere zerbait zuena eta arestian egindako galderari erantzun zehatza emateko modu bat ere bazena, zalantzarako tarterik utzi gabe: moroen aurkako borrokan Santiagok kristau herriari lagundu bazion, nola ez digu lagunduko guri, aita, hain data gogoangarrian?; eta orduan, aitak ere irri egin zuen, egin orduko desegin zuena:
‎Gero, Nikolai eta kargudunaren arteko eztabaida bat entzuteko aukera izan zuen Teofilo Mariak; aurreko eztabaidan ez bezala, baina –kargudunak Nikolairi aurrekoan marra ezarri ziolako edo, hi hor eta ni hemen–, Nikolai neurritsu aritu zen, zeren kargudunak egindako galderari: " Nagusiak fabrikez desjabetu eta fabrikak langileen esku uztea, hori duk inportanteena, Nikolai, eta taktika guztiak estrategia horretara egokitu beharra zagok:
‎Domingok ongi ikusten zituen, bere begirada erneak, arreta osoa adierazten zuenak, frogatzen zuenez; normalean –normalean mutil umoretsua zen–, Rebecak bezalaxe hartuko zuen bikien arteko borroka, irri konplize batekin; aldiz, serio begira zegoen, hausnarrean bezala; are gehiago: ...ere–, etxean eta ikastetxean jaso zuèn heziketa katolikoarekin lotuta egon zitekeena, baita perfekzioaren kontzeptuarekin ere –" Izan zaitezte perfektu, nola baita zeruko Aita" –, zeinak estutzen baitzuen barrutik noizean behin, perfekzioak neurririk gabeko neurria baitu xede; Domingok, beraz, bere gogoeta haietan bakartua behar zuen... esan ere, halaxe esan zuen, Rebecak egindako galderari erantzun ere gabe:
‎Arrebak egindako galderari erantzun baino lehen, beste burutazio bat izan zuen Domingok, menturaz: izan ere, eserita ordu erdi luze zeramaten arren, Ada ez zitzaion Albertoz mintzatu, ezta Albertoren heriotzak eragin ziòn penaz ere, eta hura ez zen logikoa... logikoa bazen ere, beste ikuspuntu batetik, Adak hartaz hitz egin nahi ez izatea, bere minezko mina berarentzat bakarrik nahi zuelako; baina Domingok bai, hitz egin nahi zuen, antza, eta orduan, arrebak egindako galdera buruan izan zuèn burutazioarekin lotzen zuela, esan zion:
‎Izan ere, Teofilo Maria, hitz handien erabilerari zegozkiòn kontuetan –Domingok Teofilo Mariari umetan egindako galdera azpildurarik gabekoari: " Zergatik du gure aitak bibotea, Jainko Aitak bizarra badu?", halaxe erantzun zion Teofilo Mariak:
‎Domingok, baina, pentsamendu bihurtutako hitz bakarra zuen buruan biraka, antza, erantzun ere, halaxe erantzun baitzion Adak egindako galderari, zuèn eskuaz ez zuena seinalatuta, istripuak pertsona adintsu baten jakituria eman balio bezala:
‎Izeba ikusi ez beste, haren sabela eta haren magala besarkatu zituen Domingok, desesperatu batek bezala; gero, izebak egindako galderari erantzun nahi izan zion, baina negar zotinak hitz jarioa eteten zion eta itotzen, eta, orduan, ahal bezala esan zuen:
‎Regina, baina, beste toki batean zegoen, beharbada; Reginak, izan ere, begirada zerumugan galdua zuen, eta sabela harri bihurtua, ausaz, halako eran, non ez baitzion mutilak egindako galderari erantzun; sabela ez ezik, begiak ere harri bihurtuak zituen, apika; esan nahi baita Reginak bere harrizko begiekin begiratzen ziola orduantxe gertatuari, gertatu ez balitz bezala; Regina, ordea, alfer alferrik zebilen, gauzak gertatu egiten baitira, barne egoera bat edo bestea izan, ikuspuntua bat edo bestea izan, biharamuneko egunkariaren titularrak ezin hobeto adierazi zionez:... " Hubert le Blonen heriozko istripua...".
2010
‎–Zer egiten duzue hor isilik? Nor hil da, bada??; barregarria ere izan zitekeen egoera hura beste inguruabar batzuetan, baina niri gogorra egin zitzaidan, bururatu ere, bururatu baitzitzaidan amak egindako galderaren erantzuna: –Zu hil zara, ama, eta ez dakizu?!?.
‎" Zer egiten duzue hor isilik? Nor hil da, bada?"; barregarria ere izan zitekeen egoera hura beste inguruabar batzuetan, baina niri gogorra egin zitzaidan, bururatu ere, bururatu baitzitzaidan amak egindako galderaren erantzuna: " Zu hil zara, ama, eta ez dakizu...!".
2011
‎Baten batek egin zuen barre txikiren bat zuk egindako galderaren karietara, baina, hargatixe, beharbada, aita zuriak, zure izaeraren berezitasunaz ohartua behar zuenak, nola ez, bada, hain zen zure galderak egiteko era ere berezia?!?, erran zuen:
‎–Zu espainola zara ala ez?? euskaldun bati egindako galdera deseroso horrekin hasten du Joxe Azurmendik bere liburua Espainiaren arimaz (Hitzaurre mailegatua, 7). Ziur, ondo erantzuteko lehendabizi gauza batzuk argitu behar dira.
‎bere gobernuak ez duela kurduen buruzagi Ocalanekin hitz egiten hasteko asmorik. Europako Kontseiluan ministroen batzordearen bileran, Europako legebiltzarkideek Turkiari buruz egindako galderei erantzun zien Davutogluk, eta esan zuen: –terroristekin hitz egiteak mehatxupean jartzen du gizarte demokratikoa?.
‎Dena dela, oraindik ez diogu erantzun arestian egindako galderari. Gertakari, naturala?
2012
‎Nik ere nituzke erantzun zuk egindako galdera horiek guztiak. nizuke esan zer naizen, nolakoa naizen.
‎Izeba Kontxik Mirenek egindako galdera bera egin zidan ostiral gauean, sukaldeko mahai inguruan eseri ginenean, baina ez gordean, sekretu bat konpartitzean bezala, baizik semea aurrean zela.
‎Hildakoaren bihotzak luma bat bezain arina behar du izan eta epaileek egindako galderei zorrotz erantzuten jakin. Berrogeita lau epaileetakoren batek hildakoa gezurretan harrapatzen badu, izenik ere ez duen, baina itzalen irenslea esan ohi dioten?
‎Atsegin beza irakurleak ohartzea, ugazabarekin izandako elkarrizketa askoren ondorengo laburpen hau punturik garrantzitsuenen bilduma dela, bi urte luzez aldi ezberdinetan aztertutakoa; jaun agurgarri hark gero eta informazio osoagoa eskatzen zuen sarri, nik houyhnhnmen hizkuntzan aurrerapenak egiten nituen neurrian. Ahal bezain ongi, Europako egoera orokorra azaldu nion; merkataritza eta industria, arte eta zientziei buruz mintzatu nintzaion; eta hark egindako galdera guztiei ematen nizkien erantzunak etengabeko elkarrizketa iturri bihurtzen ziren. Baina hemen neure herrialdeari buruz gure artean esandakoaren mamia bakarrik azalduko dut, ahal bezain ongi ordenatuta, garai edo zirkunstantziak kontuan hartu gabe, baina egiari guztiz atxikia.
‎Beste ikustaldi batean, nik esandako guztia laburbiltzeko lana hartu zuen Maiestateak, berak egindako galderak eta nik emandako erantzunak alderatuz; gero, bere eskuetan hartu eta poliki poliki laztanduz, ondorengo hitz hauek esan zizkidan, inoiz ahaztuko ez ditudanak ezta nola esan zizkidan ere. «Nire laguntxo Grildrig.
2013
‎Aitak Aljerreko portuan agur esan zienean amarentzat eman zion gutun azalaren barruan zegoen eskutitza zela konturatu zen Norah. Orduan gogoratu zen behinola Nadiak egindako galderaz,, aitak ez gaitu maite??. Ez.
‎zertarako egin zuen ilargia? , eta, hura bere buruari egindako galdera balitz bezala, jarraitu zuen?: Gogoratu Koranaren hitzak:
‎Eta ilargia... zertarako egin zuen ilargia? –eta, hura bere buruari egindako galdera balitz bezala, jarraitu zuen–: Gogoratu Koranaren hitzak:
2014
‎Ezin dut? dramatiko bat idatzi, eta ikuskizuna adi jarraitzeko prestatu nintzen, @MetaAgirreri zuzenean egindako galderei jaramonik egin gabe.
‎Iñakik Buzkantzasi egindako galderari barrezka erantzun dio Juamartinek, eta algararekin bat egin du harakinak ere. Barrearekin, kontrako eztarritik joan zaio zerbait Juamartini, eta larri ibili da gizona, hura bota artean.
‎Nolanahi ere, Ivan Ogareffek itxura ederki egin zuen eta ardura handiz erantzun zituen Nadiaren aitak egindako galderak. Azken honek, ustezko mandataria iritsi eta biharamunean bertan jo zuen gobernadore nagusiaren jauregira, Ivan Ogareffekin berba egitera.
‎Zuzenean eta luzaz arrastatu dudan lotura lotsagarria. Eta amari egindako galderaren zapore higatua berreskuratu dut. Ama naizelako dastatu ahal izan dudana.
2015
‎Una investigación inédita sobre los últimos días de la banda (Madrid: La Esfera de los Libros, 2012), 113, 218 Kontakizuna egiteko zer iturri baliatu zituen ez du zehazten egileak liburuan, baina, emailez egindako galderari erantzunez, krisi hartako protagonista nagusietako batzuk (Xabier Lopez Peña, Ainhoa Ozaeta eta Igor Suberbiola) 2008ko maiatzean atxilotu zituztenean atzemandako hainbat agiritan oinarritu zela azaldu dit egileak. Hauxe, Dominguezek emandako zerrenda:
‎(?) Hau da, ETAren jardun armaturik gabe, eta, aldi berean, Estatuaren indarkeriarik eta esku sartzerik gabe. Beraz, zuzenki egindako galderari erantzunez, bai, prozesu demokratikoa garatzeko baldintza batzuk zehazten ditugu, eta horren baitan, indarkeriarik gabe garatu behar dela planteatzen dugunez, ETAren jarduera armaturik gabe planteatzen da, noski.
‎Berezia eta esanguratsua izan zen ezker abertzalearen erreakzioa, besteak beste, Bilduren izenean hitz egin zutenek baino argiago eta gogorrago hitz egin zutelako ezker abertzaleak sinatutako oharra idatzi zutenek. Pello Urizarrek eta Oskar Matutek, adibidez, tiroketak Gernikako Akordioaren espirituaren kontra zihoazela adierazi zuten apirilaren 11n, baina ETAren su etenak indarrean jarraitzen zuela eta horrelakoak berriro gerta ez zitezen lan egin behar zela, prentsaurreko batean egindako galderei erantzutean. Ezker abertzaleak, egun berean baina geroxeago, gogor egin zion ETAri:
‎Aitak amari begiratu zion berriro, lehen bezala. Beldurraren itzaletik egindako galdera zen berea, amaitu gabea. Ia erantzunik nahi ez zuena.
‎Azken egunetan bere buruari hainbeste aldiz egindako galdera Teodoraren ahots epelean entzuteak urdaileko korapiloa estutu zion Kepari. Hasperen egin zuen.
‎Baina hori zentzubakoa zen. . Bai, hementxe, nahi duzun lekuan?, erantzun zion Miliak taxistak aspaldi egindako galderari. Autoa kale zabal eta jendetsu bateko bazterrean gelditu zen.
‎Etxera etorri eta berehala jakin nahi izan nuen Amak eta Artzaiak egindako apustuaren berri; ez nuen nahi nuenik lortu, ordea. Askotan gertatzen zait hori Jexuxekin, eta aspaldi ikasi nuen zeharkako galderak erabiltzen informazioa lortzeko, jakin nahi den horretan arreta handiegia jarri gabe; zuzen egindako galderarik ez baitu ondo erantzuten, erantzun horrek bere burua zertara behartzen duen ez badaki.
‎Lotsatuta nengoen halako galdera egin izanaz. da askotan egingo ziotela nik egindako galdera hura bera Hansen berri jasotzen zuten guztiek. Halako zigor gogorrera kondenatu bazuten, arrazoiren bat izango zela horretarako.
‎Baboa halakoa! Nabarmendu beharrean, zozoen artaldean sartuta ikusi nuen neure burua batere pentsatu gabe egindako galdera hura zela medio.
‎a) Erantzun egindako galderari eta azaldu zure arrazoiak. Horretarako, irakurri ekiguneko Odol ematea,
2016
‎Jakina. Baina egindako galderatik desbideratzen ari zara berriz ere. Harira etorriz, esan atentatu bat, askoren artean bat, zuretzat mugarria izan zena, esateko nahikoa da, hau ez da bidea, horrela ez goaz inora.
‎Eternitate baten ostean, egindako galderari heldu zion Kanpoztarrak. Azkenean.
‎3 Ikusi duzun antzezlanaren zatitxoa eta egindako galderak unitatean egingo duzuena iradokitzeko
‎baten inguruan egindako galdera izan zen probabilitate kalkuluaren
2017
‎202). Easlearen argudioa erakargarria zen arren, berak egindako galderari erantzutea eragotzi zion Easleari Descartesen pentsamenduaren elementu, erreakzionarioak, setati azpimarratzeak:
‎Baina Urkullu ere mintzatu zen hiru aste haietan desarmatzeaz. Martxo bukaeran, esaterako, 27an, enpresa batzuetako arduradunekin batera lanbide heziketa bultzatzeko protokoloaren ekitaldia baliatu zuen, kazetariek galdetuta, armagabetzeaz mintzatzeko, eta, hilaren atzeneko egunean, #UrkulluTopaketa, herritarrek sare sozialen bidez egindako galderen saioa; armagabetzeaz itaunik ez zioten egin, baina saioa gidatu zuen kazetariak atera zion gaia, eta lehendakariak eman zituen mezuak. Urkulluk orduan ere esaten zuen ETAren desarmatzeak erabatekoa, sendoa, aldebakarrekoa, egiaztatua eta legezkoa izan behar zuela, eta eskatu zuen, lan asko?
‎Denok elkarrekin bazkaldu genuen, baina ez zen berriketa handirik izan. Sarjentuak bakarrik hitz egin zuen, edota hark egindako galderei erantzuten zionak.
2018
‎Zuzendaritzak agindu legez, galdeketa elkarrizketa adeitsua bihurtu zen. Abokatuek eta fiskalak txandaka egindako galderei erantzunez, gazteak amarekin eta aitarekin zuen harremana aletu zien. Erantzun ahala, Xabierren itxurazko nagusitasun horrek gorabehera handiak zituen, pertsona ala pertsonaia, zeinek hartzen zuen lema.
2019
‎1945etik 1947ra, Claire Leplaek inkesta bat egin zuen burgesia belgikarraren artean ezkon hautuaren auziari buruz. Egileak elkarrizketak egin zituen; hona hemen hark egindako galdera batzuk eta eman zizkioten erantzunak:
‎–Ez diot zertan erantzun, esan zuen orduan Collalto kondeak? hain lotsa gutxirekin egindako galdera bati.
‎nepalieraz, eta azpidatziak euskaraz eta ingelesez. Bada, proiekzioa amaitu eta galderen txanda heldu zenean, ikasleek egindako galdera guztiak (dozena bat) euskara hutsez egin zituzten, baten bati asko nabaritu zitzaion arren nor nori nork a aspaldi olioztatu gabe zeukala.
‎Egin kontu, munduan zazpi mila hizkuntza inguru egonik, 0tik 10erako eskalaren zenbaki bakoitzean 700 hizkuntza inguru egongo liratekeela. Baina ez jarraitu irakurtzen, egindako galdera erantzun arte!
2020
‎Nire baitara bilduta, Amatxiren istorio hartatik at, Omarrek egindako galderaren hausnarrean aritu nintzen, larri eta ezeroso, erantzunik zintzoenak aztoratu egin ninduelako. Bizi izandako zoritxar guztien artean ez zegoelako beste unerik ez gertaerarik, irakaslearen negar itoak baino sakonago zulatu ninduenik.
‎Urbanorekin hizketan pasatu zuen atzoko arratsalde guztia, eta nekerik gabe esanarazi zion lizasoarrari gutxi gorabehera zenbat diru lortu behar zuen zaldi bakoitzaren truke, hark deus arrarorik igarri gabe Laurenek egindako galderan. Gutxienean eskuratzea espero zuena ia halako bi utzi dio poltsa baten barnean, eta, hortaz, ez du batere zamarik sentitzen zaldia eramateagatik jabeari aurretik jakinarazi gabe.
2021
‎Irakastea: hitz berrien esanahiak, jakin minez egindako galderen erantzunak, do re mi fa sol la si, koaderno bat zirriborroz betea, ezabagomarekin akatsa ezabatu eta berriro egitea matematikako eragiketa, zapaten lokarriak nola lotu. Jolastea:
2022
‎Edozein kurduren emozioa inarrosteko moduko hitzak ziren, noski, azeri zaharra ordurako denen ezaguna izan arren. Ikusiko dugun eran, baina, porrot handia izan zen erreferenduma, eta ordutik batzuek eta besteek egindako galdera da kalkulu akatsa izan ote zuten, egiaz zeukaten boterea eta eragina baino handiagoa irudikatu zutelako, edo hori jakinda ere aurrera egitea ebatzi ote zuten.
2023
‎Zeharka, alde batetik eta bestetik ahalegindu nintzen berari buruzko informazio pixka bat ateratzen, neure buruari ere ezagutzen ez nion abileziaz. Jada ezagutzen nion eran, ordea, esaldi borobilez erantzun zidan egindako galdera bakoitza, eta segida emateko aukerarik gabe utzi ninduen. " Iraganari alferrik da ezer galdetzea:
‎Are gehiago, nor joaten da santu bat begiratzera, ez bada bekatu baten itzala ikusteko esperantzan? Horiek dira Gerard Wajcman psikoanalistak Middlesbrougheko proiektuaren inguruan egindako galdera interesgarriak. Izan ere, kameraren atzean dauden begiek oso bestelako asmoak eta espero gabeko gozamenak izan ditzakete.
‎Eskubide zibilen arloko kasuek gastu handiak izaten dituzte, ez bakarrik abokatuen zerbitzuak ordaindu behar direlako, horrez gain milaka dolar behar izaten baitira deklarazioen transkripzioak eta adituak ordaintzeko. Badira espedienteekin loturiko gastuak eta badira bideo bidezko deklarazioak prestatzeari eta ordaintzeari dagozkionak (bideo horietan, akusatuari egindako galderak jasota geratzen dira, eta froga gisa onartzen dira epaiketan). Adituak, jakina, oso garestiak dira, baita ezinbestekoak ere, askotan, zenbait gertaera frogatzeko; esate baterako, jazarpen eta diskriminazio osteko estresa detektatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia