Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2015
‎9 Ez uste izan negar eta negar eginez gero, guztia eginda dagoenik; ez, egintzei eta bertuteei hel diezaiegun, hauek baitira guri dagozkigunak, eta malkoak betoz Jainkoak bidal ditzanean, geure aldetik ekartzeko ahaleginik egin gabe. Hauek lur lehor hau ureztatua utziko dute, eta oso lagungarri izan ohi da fruitu emateko; zenbat eta haien ardura gutxiago izan, gehiago, zerutik erortzen den ura delako; lurra zulatzen nekaturik ateratzen dugunak ez du zerikusirik honekin, askotan zulatu eta zulatu lur jota geratuko gara, eta ez dugu aurkituko ur potxingo bat ere, are gutxiago iturburua den putzurik.
‎8 Guri begitanduko zaigu, erlijioko abitua soinean daramagunok eta geure borondatez hartu genuenok eta Beragatik munduko gauza guztiak eta geneukana alde batera utzi genuenok (san Pedroren sareak badira ere, daukana ematen duenak nahiko ematen duela uste izango du), horrekin dena eginda dagoela. –Jarrera ona da oso, hartan irauten badu eta lehen egonlekuetako zomorro artean berriro sartzen ez bada, gurariz baizik izan ez arren; ez baitago zalantzarik biluztasun honetan eta guztia alde batera uztean irauten badu, lortuko duela nahi duena.
‎Jaunak nahi beza halakorik sekula ez izatea; hau hala balitz, nik diotsuet, ez etsi Haren Maiestateagandik esandako bat egite hori lortzeko ahaleginean. Zeuen buruak hori gabe ikusten badituzue, debozioa eta gozotasunak badituzue ere, hara iritsi zaretelako ustea sortzen dizuetenak, eta gelditasunezko otoitzean halako liluralditxoren bat (orduan batzuei guztia eginda dagoela begitanduko zaie), bada, sinets iezadazue ez zaretela iritsi bat egitera, eta otoitz egiozue Jaunari eman diezazuela perfekzioz lagun hurkoaganako maitasun hau, eta utzi Haren Maiestateari nahi duena egiten, Berak emango baitizue zuek nahi dezakezuena baino gehiago, horretan eginahalak egin eta lortzen saiatzen bazarete; eta behartu ezazue zeuen burua ahipen nahia egin dadin, zeuon eskubi... Ez uste izan kosta gabe izango denik eta eginda aurkituko duzuenik.
‎4 Hemen irakatsi zidan Jaunak zein on handia den Beragatik neke eta jazarpenak eramatea; izan ere, Jainkoaren maitasuna eta beste gauza asko neure ariman hainbesteraino hazten ikusiz, harriturik nengoen; eta honek sufritzeko gogoa pizten zuen nigan. Beste pertsonek, ordea, lotsa lotsa eginda nengoela uste zuten, eta egon ere hala egongo nintzen, Jaunak hain mesede handiaz erabateko laguntza eman ez balit.
‎Bada, hau igarorik, bazkal ondoren atseden pixka bat hartu nahirik (gau osoan ia ez bainuen atsedenik izan, ezta beste batzuetan ere lan eta ardurarik gabe egoterik, eta egunero neka neka eginik bainengoen), nire monasterioan eta hirian eginda zegoenaren berri izan zelarik, zalaparta handia zen esan ditudan arrazoiengatik, nolabaiteko aitzakiaren bat bazegoela zirudien-eta.
‎Argi ikusi nuen atsekabe ugari zetozkidala gainera; baina egitekoa eginda zegoenez gero, ez nuen kezka handirik. Otoitz egin nuen, Jaunari lagun diezadala, eta neure aita san Joseri bere etxera ekar nazala eskatuz, eta eraman behar nuena eskaini nion eta, beragatik sufritzeko aukera izateagatik eta berari zerbitzueginahal izateagatik poz pozik, joan nintzen, kartzelan sartuko nindutela sinetsirik.
‎Bost zauriak oso poliki moldatuak zeuzkan. Berak esan zidan horrela ikusiko nuela aurrerantzean, eta hala izaten zen, hau da, ez nuela ikusten gurutzea eginda zegoen zura, harribitxi hauek baizik. Baina nik neuk izan ezik beste inork ez zuen ikusten.
‎4 Noizbait eta maiz gertatzen da, borondatea bat eginda egonik (berorrek ikus dezan hori izan daitekeela, eta otoitz era hori duenean uler dezan; ni behintzat nahasia ninderabilen, eta horregatik esaten dut hemen), argi ikusten da eta ulertzen borondatealotuta eta gozatzen dagoela;, argi ikusten dela, diot, eta sosegu handitan borondatea dago soilik, eta bestalde adimena eta oroimena aske daude, zereginetan eta karitatezko egintzetan jarduteko eran egon ere.
‎2 Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori, baina nik ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere; guztia gauza bera delakoan naiz, arima noizbait bere baitatik irteten bada ere, erretzen eta garra eginda dagoen su antzera, eta batzuetan su hau indarrez hazten bada ere; gar hau suaren gain oso gora igotzen da, baina ez da horratik gauza desberdina, suan dagoen gar bera baizik.
‎Haren Maiestateak belar txarrak atera eta onak landatu behar dituela. Bada, egin dezagun, hau eginda dagoela arimak otoitzari ekiteko erabakia hartzen duenean eta erabiltzen hasten dela. Eta Jainkoaren laguntzaz saiatu behar dugula, baratzezain onak bezala, landare hauek haz daitezen eta arretaz ureztatu gal ez daitezen, loreak eman ditzaten baizik, gure Jaun honi atsegin emateko usain gozoko loreak, horrela sarri sarri etor dadin baratze honetara atsegin hartzera eta bertute hauen artean gozatzera.
‎Jende espiritualak ez du zertaz atsekabeturik. Hain goi graduan jarrita, Jainkoarekin bakarkako harremana eduki nahi izatea eta munduko denbora pasak alde batera uztea horixe baita, gehien gehiena eginda dago. Goretsi horregatik Haren Maiestatea eta izan uste on haren onberatasunean, bere adiskideei ez baitie sekula ere hutsik egiten.
‎2 Maila honetan ekintza asko burutu ditzake Jainkoagatik asko egitea erabakitzeko eta maitasuna pizteko, beste batzuk bertuteetan hazten laguntzeko, Arte de servir a Dios deritzon liburuak dioenez; liburu oso ona eta egokia da maila honetan daudenentzat, adimenak lan egiten dueneko maila baita. Bere burua Kristoren aurrean irudika dezake eta haren Gizatasun santuaz maitemintzeko ohitura hartu eta beti berekin izan eta hitz egin Harekin, bere premietarako eskatu eta bere neke lanengatik kexua agertu, Harekin batera poztu bere pozaldietan eta ez ahaztu Hura hauengatik, ez bilatu eginda dauden otoitzak, bere desira eta premien araberako hitzak baizik.
‎1 Nik noizean behin izaten nuen, esan dudanez, laster batean igarotzen bazen ere, orain esango dudanaren hasiera: Kristoren aurrean jarrita egin ohi nuen halako irudikatze horretan gertatzen zitzaidan, eta noizbehinka irakurtzen nengoela ere bai, etortzen zitzaidala bat batean Jainkoaren presentziaren sentimendu bat, nik neure barruan zela edota ni Harengan murgil murgil eginda nengoela inolako zalantzarik ez izateko eran.
‎1 Ni Valladolideko fundazio honetara joan baino lehen, hitz eginda nengoen Santa Anan Karmeldarren Ordenakoa zen eta une hartan Medinako priore zen aita frai Antonio Jesusenarekin eta frai Joan Gurutzekorekin, esanda daukadanez. Jatorrizko Erregelako fraide oinutsen monasterioa egingo balitz, sartuko ziren lehenengoak izango zirela, eta etxea edukitzeko biderik ez neukanez gero, gure Jaunari gomendatu baino besterik ez nuen egiten; izan ere, esan dudanez?
‎8 Askotan, fundazio honetan pentsatzen dudanean, harri eta zur uzten naute Jainkoak erabiltzen dituen bitartekoek; pertsona aberatsak Toledon zehar hara eta hona ibili ziren bila ia hiru hilabetean, bi baino gehiagoan behintzat, ez bainaiz ongi gogoratzen? eta, han etxerik egongo ez balitz bezala, ez zuten egundo ere aurkitu ahal izan, eta gero etorri zen gazte hau, aberatsa ez zena, oso txiroa baizik, eta hona non Jaunak nahi duen beronek aurkitu dezala; eta Alonso Alvarezekin hitzarmena eginda egonik fundazioa zailtasunik gabe egin zitekeenean, hitzarmenik ez izatea, oso bestera baizik, fundazioa pobretasunean eta zailtasun artean egina izan zedin.
‎11 Gero ikusten nuen zein gaizki egin genituen gauzak, Jainkoak egintza burutua izan dadin jartzen duen asmo finkoaz, ez baitira kontuan hartzen eragozpenak. Bada, etxearen jabeak eliza eginda zegoela jakin zuenean, orduan izan ziren izatekoak, maiorazko baten emaztea baitzen. Asko zen egiten zuena.
‎Gustukoa bagenuen prezio onean erosiko genuela-eta zegoenean, Jaunak baretu zedila nahi izan zuen. Kontseilukoek monasterioa eginda zegoela jakin zutenean, beraiek ez baitzuten egundo baimenik eman nahi, haserre biziak hartu zituen, eta elizako jaun baten etxera joan ziren (nik isilpean berri eman nionarengana), dena suntsitu nahi zutela esanez. Izan ere, Gobernariari bide bat eskaini zitzaion baimena eman zidanean eta ez zegoen toki hartan.
‎Eta on Pedro Manriqueri, aipaturiko zaldunari, eskatu nion, haiei hitz egitera eta dokumentuak erakustera joan zedila. Berak baretu zituen, eginda zegoenez gero; bestela, nahikoa lan izango genuen.
‎19 Oso bare geratu nintzen eta aurretik nuen ezinegona kendurik; hala ere, ez nekien eginda zegoena eta etxe hartaz esan nuen txar guztia nola konpondu, neure ahizpei esan eta esan egin bainien zein txarra zen eta ez nukeela nahiko ezergatik ere gu hara joan gintezen ikusi gabe; dena dela, hauek ez zidaten hainbesteko kezkarik ematen, nik egiten nuena ontzat izango zutela banekielako; beste etxea nahi zuten haiek ematen zidaten kezka: buruarin eta aldakortzat hartuko nindutela zirudien, nik barru barrutik gorrotatzen dudana.
‎Eta halaxe izan zen; nahi eta eskatu zuena hari eman ondoren, beste hirurehun dukat gehiago eskatu zituen, zentzugabea zirudiena, gehiegi ordaintzen baitzitzaion. Honela konturatu ginen Jainkoa ari zela gauzak egiten, gizon hari ongi zetorkiolako saltzea, eta tratua eginda egonik, gehiago eskatzea bidegabea zelako.
‎9 Nik uste nuen inola ere ez zela komeni onartzea arrazoi hauengatik: lehenengoa, asko zirelako, eta oso zaila iruditzen zitzaidan beren bizierara eginda egonik, gurera moldatzea. Bigarrena, ia ez zutelako ezer bizitzeko, eta herria mila biztanletik pixka bat gorakoa izanik, limosnaz bizi izateko laguntza txikia zen; udala haiek mantentzeko prest agertu bazen ere, ez zirudien gauza iraunkorra izango zenik.
‎Eta haien bertuteak erakarririk eta herriak eta doktoreak haienganantz eraginik, arazo hau berena balitz bezala harturik, niri biziki burua berotzen hasi ziren gutunen bidez. Eta ni Malagóngo San Joserenean nengoela, Villanuevatik 26 legoa eta gehiagora, aita priore bera etorri zitzaidan gai honetaz hitz egitera. Eta zer egin daitekeen agertu zidan eta monasterioa eginda zegoenean, Ervías doktoreak bere irabazitik hirurehun dukateko errenta emango zuela; eskatzeko Erromaren onarpena.
‎12 Hau ez nuen batere argi ikusten, eginda zegoenean gauzak ardura gutxiz hartuko ez ote ziren beldur bainintzen; bestalde, beraiek hain gutxi edukirik, ezin zen. Eta horrela, arrazoi ugari eman nizkion aita prioreari ez zela komeni egiterik ikus zezan eta, nire iritziz, nahikoa ziren arrazoiak, eta esan nion begira zezatela berak eta aita frai Antoniok, nik beraien kontzientziaren gain uzten nuela arazoa, nik esaten nizkienekin nahikoa zela ez egiteko uste bainuen.
‎eska diezaiotela Haren Maiestateari barka diezadala mesede hauetaz hain gaizki baliatu naizelako. Nire alabek, eginda dagoenagatik niri eskerrak emateko baino, nitaz kexatzeko motibo handiagoa dute horregatik. Eman diezazkiogun guztiok, ene alabak, eskerrak Jainko onari, hainbeste mesede egin dizkigulako.
‎Horretan geratu ginen; niri, behintzat, oso ongi iruditu zitzaidan, albait lasterren egitea komeni baitzitzaigun, geure monasterioetatik kanpo geundelako, eta baita kontrakotasunen bat izango ote zen beldur nintzelako ere, lehenengo fundazioan eskarmentua harturik bainengoen. Eta horrela, inork jakin orduko nahi nuen etxe sartzea eginda egotea, eta horrela egitea erabaki genuen. Aita Domingo ere bat zetorren horretan.
‎Eta hartu hau ongi gogoan eta argi ikusiko duzue zuzen nabilela. Perfekzioaren gorena argi dago ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik.
‎Eta Salamancatik etxe bat errentan har ziezadaten saiatu nintzen, izan ere, Toledoko eta Valladolideko fundazioen ondoren, konturatu nintzen hobe zela etxe propioa bilatzea etxe sartzea egin ondoren, arrazoi askorengatik: nagusiena, nik ez neukala zurikorik ere erosi ahal izateko, eta monasterioa eginda egonez gero, Jaunak hornitzen zuen; eta, leku egokiagoa ere aukeratzen zen.
‎5 San Joseren egunean, Sakramentu guztiz Santua jarri genuenean, Gotzainaren eta hiriaren baimena izan arren, bezpera gauean isil isilik sartzea besterik ez nuen nahi izan?; baimena emana zenetik aldi luzea igaro zen, eta Gizakundeko monasterioan nengoenez gero eta gure aita jenerala ez baina beste prelatu bat agintzen zegoenez gero, ezin izan nuen fundaziorik egin, eta garai hartan Gotzaina zenaren baimena nuen, hiriak nahi izan zuenean hitzez emana; gure izenean hartaz arduratzen zen jaun bati, Andres Jimena izenekoari, esan zion, eta ez zitzaion batere axola idatziz ez izatea, ezta niri ere, uste dudanez. Eta oker nengoen; izan ere, Eliz Epailea haserre bizian etorri zen, monasterioa eginda zegoela jakin zuenean eta ez zuen utzi gehiago mezarik ematen eta atxilo eraman nahi zuen meza eman zuena, fraide oinuts bat, aita Julian Ávilakorekin eta nirekin ibiltzen zen beste Jainkoaren zerbitzari batekin, Antonio Gaitán izenekoarekin, zihoana.
‎2 Gotzainaren baimena izanez gero, monasterioa eginda zegoela iruditzen zitzaidan; hain erraz egiten zitzaidan! Eta horrela, etxe bat errentan hartzen saiatu nintzen, ezaguna nuen andre batek zeukana, eta zailtasunak izan ziren ez zelako alokatzeko garaia eta ikasle batzuek zerabiltelako; haiekin hitzartu zuten, etxea hartuko zuena bertan zenean utzi egingo zutela.
‎15 Sevillara iristean aita frai Marianok guretzat errentan harturik zuen etxe batera, aurrez esanda baitzegoen, nik uste nuen guztia eginda zegoela; izan ere,, diodanez. Artzapezpikuak asko laguntzen zien fraide oinutsei eta niri neuri ere idatzi zidan zenbaitetan maitasun handia erakutsiz.
‎...indik oso gazte zela; hala ere bera bakarrik zutenez gero, beste neba batzuk izan zituen berak baina guztiak hil ziren, eta hau, gutxien maite zutena, geratzen zitzaien (esan dudana gertatu zitzaionean, neba bat zuen, beraren alde irteten zena, halakorik ez sinesteko esanez), ezkontza ordurako ongi hitzartua zuten gurasoek, berak ez zuelakoan kontra egingo, baina esan ziotenean, ez ezkontzeko boto eginda zegoela esan zien, eta ezergatik ere, hiltzen bazuten ere, ez zela ezkonduko.
‎–Niri, behintzat, oso ongi iruditu zitzaidan, albait lasterren egitea komeni baitzitzaigun, geure monasterioetatik kanpo geundelako, eta baita kontrakotasunen bat izango ote zen beldur nintzelako ere, lehenengo fundazioan eskarmentua harturik bainengoen. Eta horrela, inork jakin orduko nahi nuen etxe sartzea eginda egotea, eta horrela egitea erabaki genuen? (Fund.
‎Hona ekarri zuen eta hemen banatuko dira diruok urtarrileko hil honen amaieran. Nire aurrean egin ziren eraman duten eskubideen kontuak; hemen bidaliko dut; ez bainuen gutxi egin nik kontu hauek ulertzeko, eta hain tratulari eta salerosle handia eginda nago, non denetik baitakit Jainkoaren eta Ordenaren etxe hauen gorabeheran, eta horrela haientzakotzat ditut nik berorrenak eta pozik esku hartzen dut haietan.
‎Benetan poztu naiz probintzialik izendatu ez dutelako, berorren aitatasunak dioenez, egoki baitago hori; hala ere, frai Antoniok bekaturik ez egitekotan besterik ezin zuela egin esan zidanean, nik ez nion kontra egin. Hemen guztia eginda zegoela pentsatu nuen; baina, egindakoa berrestera, Erromara joan behar badute, probintzia lortzera ere joango dira. Bidal biezat guztiaren berri, hemengo bidetik joaten badira.
‎11 Uste dut ez dudala hemen igaroko urtarril osoa, hau niretzat toki txarra izan ez arren, hainbeste gutun eta zeregin ez baititut. Aita bikarioak Arenasko fundazioa egiteko eta han bil gaitezen hain gogo bizia izanik, uste dut hemengoa laster amaitzeko aginduko didala; eta, egia esan, gehiena eginda dago. Ez du sinetsiko berorren aitatasunak zenbat zor diodan.
‎28 Badira beste arima batzuk, eta honekin amaitzen dut, hemendik jakingo duzue, arretaz begiratzen baduzue, nola dauden bide ugari aurrera egiteko eta nola gelditzen diren bidean?, hau da, badira beste arima batzuk, ez gizakien esamesei ez ohoreari jaramon handirik egiten ez dietenak; hala ere, ez daude hilduratzen eta beren borondateari uko egiten trebatuak, eta horrela, gorputzetik beldurra irteten zaiela dirudi. Sufritzen hasten direnean, dena eginda dagoela ematen du: baina Jaunaren ohorearen kontu larrietan, biziberritu egiten da beraiena eta beraiek ez dira konturatzen; munduari ez diotela beldurrik uste, Jainkoari baizik.
‎12 Jainkoarren eskatzen dizuet, ez zaiteztela lasai geratu hitz hauen aurrean, apurka apurka kalte egingo baitizue eta egia diotela sinetsi, edota dena eginda dagoela eta hartan lan egin duzuela uste izan. Zuek ez onartu halako hitzik zeuen barruan gerra egin gabe, horretarako ohitura izanez gero, erraz egiten baita.
‎Esango ditudan batzuetatik aterako dituzue gainerakoak; [8] edota aberastasunekin: behar dutenaz gainera, dirutza handiak badituzte kutxan, bekatu astunak egitea saihestuz gero, guztia eginda dagoela uste izaten dute. Atsegin hartzen dute daukatenarekin, noizbehinka limosnaren bat ematen dute; ez dira konturatzen ondasun haiek ez direla beraienak; Jaunak eman zizkiela bere administrari zirenez, behartsuei banatzeko, eta kutxan sobera, alferrik eta geldi dutenaren kontu zorrotza eman dietela behartsuei, haiek sufritzen badaude.
‎Emazteak maitatzen badu behintzat, ez daki nola maitatzen duen, ezta ez du ulertzen zer maitatzen duen ere; hain goiko egoerara ekarri duen Erregeak dion maitasun handi handiak arima honen maitasuna bat egin behar du Berarekin, adimenak ulertzerik merezi ez duela, eta bi maitasun hauek maitasun bakar bihurtzen dira. Egiaz Jainkoaren maitasunarekin hain bat eginda egonik, nola atzeman dezake adimenak. Bistatik galtzen du tarte hartan; ez da inoiz izaten iraupen luzekoa, laburra baizik, eta han Jainkoak, tarte hartan eta gero ere, Haren Maiestatea ongi kontentatzen jakiteko eran ezartzen du, adimenak ulertu gabe, esanda dagoen bezala.
‎7 Etxe hau zeru bat da, lur honetan zerurik bada, Jainkoa poztea baino besterik nahi ez duen eta norbere pozaren ardurarik ez duenarentzat; bizimodu oso ona dago; zer edo zer gehiago nahi izanez gero, guztia galduko da, besterik lortu ezin duelako; eta pozbiderik ez duen arima zeharo gogait eginda dagoenaren antzekoa da, denik eta jakirik hoberena bada ere, nazka ematen dio, eta osasuntsuek gogotsu jaten dutenak barrua nahasten dio. Beste leku batean hobeki salbatuko da, eta baliteke apurka apurka perfekziora iristea, hemen ezin baitzuen eraman, dena era batera hartzen delako.
‎Lehen idazketan honela: Eta mesede handia egin digu etxe honetan, handiena eginda baitago, baina geure buruagandik askatzea geratzen zaigu. Hau askatze zaila da?
‎Konturatzen zarete nola ibil daitekeen bat zulo handi batean sarturik dagoenean; han bukatzen zaio bizia, eta nahiko egingo du beherantz sakontzen ez badu infernura joateko; baina ez da hobetzen sekula. Izan ere, honek ez dakar probetxurik ez berarentzat, ez besteentzat, bai, ordea, kaltea, zuloa eginda dagoenez gero, bidetik dabiltzan asko bertan eror daitezkeelako. Kanpora irten eta zuloa lurrez betetzen badu, ez die kalterik egingo ez berari ezta beste inori ere; baina nik diotsuet benetan arriskutsua dela tentaldi hau; nik asko dakit honetaz esperientziaz, eta horrela, asmatuko dut zuei esaten, nahi nukeen bezain ongi ez bada ere.
‎–Azken batean bizi egin behar dut Jainkoaren zerbitzurako?. . Gorputz hauek manten ditzagula nahi du Jainkoak??; deabruak gauzen arteko milaka diferentzia irakasten du hemen, aingerua denez gero, (izan ere, hau guztiau ona da), eta honela, buruan sartzen dio dagoeneko pobrea dela eta baduela bertute hau, eginda dagoela guztia. –Orain goazen probara, hau bestera ez baita ezagutzen, beti mesfidatuz baizik; eta kontuz arituz gero, laster ematen du seinalea:
‎Eta bitarteko ahula dirudien arren, biziki indartzen du arima, eta gauza txiki txikietan kontu handia izaten laguntzen du; norbaitengana bihotza badoakigu, egin ahaleginak harengandik pentsamendua aldentzen eta Jainkoagana bihurtzen, eta Haren Maiestateak lagundu egiten du. Eta mesede handia egin digu, etxe honetan handiena eginda baitago, izan ere, geure buruagandik askatze hau eta geure buruaren aurka egitea gauza latza da, bat bat eginik gaudelako eta geure burua maite dugulako.
‎Baina bizitza honetan ere, bai ziurtasun handia! Hemen, ordea, guztiok hala egin ohi duzuenez gero, gehiena eginda dago; bata bestea esnatzen dute eta elkarri laguntzen; honetan bakoitza besteen aurretik joaten saiatzen da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia