Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2000
‎Alvaroren beraren baitan daude, estu estu lotuta bere porrotei." (Deia I) Alegia, barne sentipenek bideratuko dituzte pertsonaiaren ekintzak, eta sentipen horien artean sarritan galtzailearen sentipenak aginduko du. Are gehiago, Alvaro sentimendu horri aurre egin nahian dabil. Beranduago, Mikel atxilotu dutela jakitean, Alvarok Donostiara, bere jaioterrira alde egingo du, bertan nerabezaroko hainbat gertakari gogora ekarriko dituelarik.
‎" Nire estasi bakarra onanismoa da". ...dez eta gauzak bere onetik gehiegitxo ateratzen saiatu gabe adierazi nahi baitzidan ederki ezagutzen zuela nire iragana, alegia nire iragan onanista, eta ez ibiltzeko orain larritasunekin eta are gutxiago oraindik hura ezkutatu nahian; eta bekainak okertzeko modu ezohiko harengatik eta gero, ukabila itxi eta eskuari eman zizkion astindu azkar eta, batik bat, bortitzengatik, iruditu zitzaidan barre egin nahian zebilkidala gizagaixo suharra, bi arrazoi zirela medio: bat, neure iragana ezkutatu nahi izateagatik; bi, bizimodu hura utzi izanagatik.
2001
‎Imagina ezazu herri hau gurdi hegadun bat balitz bezala. Gurdi hau bi zaldiri esker aurrera egin nahian dabil, baina ezinezkoa zaio, zeren bi zaldik norabide ezberdinean tiratzen baitute. Zaldi biak ezberdinak dirudite hasiera batean, bata zuria eta bestea beltza delako.
2002
‎Horrelakoxea dugu Mari Jesus Iartzak euskaratu duen liburu honetako protagonista nagusia, drogaren atzaparretan erori eta menpekotasun horri aurre egin nahian dabilen neska gaztea. Aske izan nahi du Olgak, Maria Dolors Salat i Torrasek idatzitako idazlan honen protagonista nagusiak.
‎Ondoko egunak, berriz, erabakigarriak izan ziren, Ekain eta Leireren arteko harremanak finkatzeko. Ni ere Ekainekin hitz egin nahian nenbilen, eta parada ezin hobea aurkitu genuen Bianditz mendira joan ginen egun batean, Jonen opelean. Bide bazterreko zelaietan bazkaldu ondoren, mendatetik ez oso urrun, Ekainen gurasoak eta Leire kamamila biltzera joan ziren.
2003
‎Baina kontutan eduki behar da konbatea desorekatua dela. Korronte indartsu baten kontra igeri egin nahian gabiltzanok gutxi gara, eta baliabide gutxi ditugu.
2004
‎Horiek guztiak argira atera nahiko lituzke Sua edizioak kaleratzen duen Euskal Herria aldizkariak, eta bere azkenengo zenbakian, euskal geografian aurki daitezkeen 26 arroila eta leize zuloren berri emateaz gain, beste lan hauek ere agertzen ditu: gure lurraldean dauden gotiko garaiko altxorrik preziatuenak, Floridako dortoken inbasioari aurre egin nahian dabiltzan euskal jatorrizko dortoken egoera, ia ezagutzen ez diren Xabier Minaren biografiako hainbat pasarte gaztetan frantziar armadaren kontra egin zuen borroka, gero Mexikoko independentziaren alde ekitean espainiarren kontra egingo zuen bezala, eta abar luzea.
‎167). Errepresioaren ondorioz, Nafarroako eta Espainiako beste tokietatik, jendeak Frantziara heldu nahi zuen. Urte ilun hauetan, Baztanen jende asko ihes egin nahian zebilen. Egunean zehar, bertakoek beraien etxeetan babesten zituzten, eta gauean muga zeharkatzen laguntzen zieten.
2005
‎Handinahiena, zalantza gabe, Lur osoa kontrolpean edukiko duen sistema eskerga sortzea da, munduko agentzia eta herrialde guztien sistemak bateratuz. " jakingo dugu Lurra gehiegi berotzen ari den, negutegi efektua zertan den, zer ari den gertatzen ozonoarekin, herrialde bakoitzak aitortzen duen beste kutsadura igortzen duen edo iruzur egin nahian dabiltzana". Era berean, antzeko asmoak daude meterologia arloan, hondamendiei aurre hartu ahal izateko.
‎Baina nire adinera helduta, dudan traiektoriarekin, hori transgreditu nahian nabil. Nire Obabatik, Eatik, imajinario horretatik ihes egin nahian nabil. Lanean, amildegian, zaurian atzamarra sartzen laguntzen ez didan guztia zama da niretzat.
‎Rowan Chlebowski onkologoak zuzendutako txostenaren ondorioek adierazten dute koipe gutxiko dietek bularreko minbiziari aurrea hartu eta aurre egin diezaioketela. Harbor UCLA zentro medikoko Chlebowski doktorearen arabera, Los Angelesen, “bularreko minbizitik bizirik atera diren asko beren probabilitateak hobetzeko zer egin nahian dabiltza. Orain, emakume horiek zeregin bat izan dezakete beren gaixotasunaren erabileran”.
2006
‎batean tristura, negarra eta pairamena dago, bestean itxaropena. Gu zerbait gehiago egin nahian gabiltza besteek nahikoa egiten ez dutelako, askoz gehiago egin genuke denok egiten duguna baino, Iñaki de Juana kasua ageriko adibide bat da. Baina badago gehiago.
‎Informatikan, irakaskuntzan eta itzulpengintzan bereak eta bost egina bada ere, poesiari eskaini dizkio bere ahalegin arduratsuenak, eta horiei esker, hogeita bi literatur sari jasoak ditu jadanik. Ediciones Beta argitaletxearen eskutik plazaratu dituen Sakelako poemak deitutakoetan, maite duenari agur esaten saiatzen da, jakinik agur horren beldurra gainean duela, eta maitearen ezari ihes egin nahiean dabilela. Salba nazazu neure buruarengandik eskatzen dio, batean.
‎" kontuz, txorakeria handirik ez bota, Starsky eta Hutch zauzkaagu afaltzen". Erromesarena egin nahian zebiltzan bi morrosko haiei urrutitik usaintzen omen zitzaien txakurtasuna.
2007
‎Japoniarrek 2030erako egin nahi dute basea; txinatarrek eta estatubatuarrek diote, berriz, litekeena dela 2024rako egina egotea. Orain, nazioarteko akordioak egin nahian dabiltza.
‎...inetik erori eta berealdiko kaskarrekoa hartzeko arrisku bizitan bere burua ikusten duelarik. Nafarroa salbatzera etorri zirenengandik animatzeko oihuak entzun zituen arren, hala nola “Navarra es España”, “Solo España es nacion”, “Viva España”, “Viva Navarra”, Todos a una contra Batasuna”, etab. eta hala ere ez da sobera fio, zeren sozialistekin bat egin nahian baitabil, indarrak bildu eta delako eskailera horien gainean zut jarraituko badu.
‎Eta beste kontu hori? Nik ez dakit zer liburu mota egin nahian zabiltzan, zeure arazoa da hori ere, baina ur gutxiko iturrira etorria zara edari garbi bila, mon ami. Meatze gutxi meategi honetan, hori eduki argi hasi baino lehenagotik.
2008
‎Objektuak zer forma izan behar duen erabakitzeko orduan, iritzi bat baino gehiago dago zientzialarien artean. Batzuk kilogramo bateko siliziozko esfera perfektu bat egin nahian dabiltza; egindakoan, izpien bidez atomo kopurua zenbatzeko asmoa dute. Beste batzuek, berriz, proposatzen dute objektua kubo geometriko bat izatea.
‎–Gizona, gizona, esan zuen Smollett kapitainak?, ez daukat zurekin hitz egiteko batere asmorik. Nirekin hitz egin nahian bazabiltza, zatoz, eta kito. Azpikeriarik egotekotan, zuen alderdian egongo da, eta Jainkoak guarda zaitzatela!
‎Venezia salbatzeko diseinatzen ari ziren proiektu batean sartuta zebilen, ez nion gehiegi ulertu zer proiektutan. Marea biziei eusteko burdinazko ate batzuk egin nahian zebiltzan. Aipatu dudan musu hori eman nionean, oso emakume erakargarria nintzela esan zidan eta, nik hala eskatzen banion, Venezia metro pare bat altxatuko zuela erantsi zuen, irribarrea ezpainetan.
‎Gizon batzuk heriotzaren atzaparretatik ihes egin nahian zebiltzan bitartean, kontrol gelara iritsi zirenek erabaki latza hartu behar izan zuten... Hilzorian zeuden lagunei itxaron eta ontzia urez betetzeko arriskua hartu, edo itxaron ez, eta ate guztiak itxi ontziaren aurreko aldean ur gehiago sar ez zedin, (eta lagunak heriotza segurura kondenatu).
‎Ahizpari amaren gauzak jasotzen lagundu nahi dio, urte bat lehenago hil baitzen hura. Familiako beste kideekin elkartuko dira, besteak beste bideo bat egin nahian dabiltzan bi gazterekin. Euria ari du, eta etxean aldrebestu egingo dira harremanak.
‎Hara joaten ziren NBAn urteetan jokatu zuten izarrak, baita Europako jokalari onenak ere. Pallacanestro ak, ordea, indarra galdu zuen, krisiak ito zuen, eta orduz geroztik zulotik ihes egin nahian dabil. Iragan arrakastatsu hartan lortu zuen oihartzun handiena Erromako Lottomaticak.
‎Munduko estatuburu eta gobernuburu andana ekonomia krisia nola arteztuko duten erabakitzen ari diren bitartean, makina bat herri bestelako arazo bati aurre egin nahian dabil: euren iraupena.
2009
‎Partida hasieran Salamanca baloiaren jabe egin nahian zebilen. Azpitik jokatu eta jokaldia landu nahi zituzten, baina Eibarrek eta Ipuruako neurriek ez zioten bere jokoa egiten uzta bisitariei.
‎Puruari tartekako kaladak emateko bakarrik eteten nuen kontakizuna. Puzzlearen zati guztiak jarri nituen mahai gainean, nire barruko anabasaren inbentario bat egin nahian banenbil bezala. Karmelek adi entzuten zuen dena.
‎GERMAN. Ez da posible! Niri kalte egin nahian dabil norbait! Norbaitek jarriko zidan autoan!
‎Andreak ez zion eman, eta orduan muturrekoa eman zion gizonezkoak; horren ondoren, atxilotuak etxean zituen hainbat bitxi lapurtu zizkion. Ertzaintzak kalean atxilotu zuen gizona, ihesi egin nahian zebilela.
‎Ordea, ikasleen iritziz, hezkuntza publikoaren birrintze prozesuan egindako urratsa da Chatelen erreforma. Ikasle eta irakasleen iritzia kontuan hartu gabe, erreforma egin nahian dabil Frantziako Hezkuntza azken urte luzeotan, azaldu du Orhi Barroso Ikasi eta Irauliko kideak.
‎Irmotasunez baztertu behar bada zernahi, ordea, beharrezkoa da baztertu nahi denaren sorburua eta bizi indarra zorrotz identifikatzea. Globalizazioaren babesean lekua egin nahian dabilen uniformetasunak ideologia menderatzailean du sorburua, eta menderatzailearen hegemonia du bizi hauspo indartsu. Alde horretatik begiratuta, beraz, ezinbestean arduratu behar gaitu hizkuntza aniztasunaren etorkizunak, hizkuntza hegemoniko gutxi batzuen nagusitasunak ezarritako uniformetasunak irents ez gaitzan.
2010
‎Orain serioski egin nahian nabilena, baina ez daukat denborarik, zera da: Antigona berridatzi.
‎Raymond Dart anatomista zen, eta Johannesburgeko Wits Unibertsitateko bere departamentuan anatomia museo bat egin nahian zebilen. Taung eko kare harrobi batean agertzen ari ziren babuino garezur fosilak museorako material bikaina izan zitezkeen.
‎Gainera, eskaria handitzen ez denez, jatetxeek, tabernek eta aisialdirako guneek ohiko prezioei eusten diete. Udako karestiatik ihes egin nahian dabiltzanean, ez dago alde egiterik. Bestalde, jende askorik ez duten hiriak erosoago ibil daitezke, eta pilaketak, auto ilarak eta itxaron ilara luzeak saihets daitezke.
‎" Hurreratu zaitez berarengana, ikus zaitzala", esaten zioten bihotzaren bulkadek. " Ez, ez zaitez bere sekretuen artean arakatzen ahalegindu, muzin egindako maitalea edo galtzaile izatearen behazuna probatu eta bere oroitzapen mingotsetatik ihes egin nahian dabilen soldadua izan daiteke eta", esaten zion, aitzitik, arrazoiak, gizon hura hobeto ezagutzeko gogoa baino indartsuago. Horregatik etsitzen zuen hura urrundik mirestearekin, ezkutuan.
‎Bat batean autokarabana bat mugitu da; ikaratu naiz eta pertsona bakarra ikusi dut barruan. Maniobra zaila egin nahian dabil oso toki tarte txikian. Burua aurrera atzera eramaten du eta halako batean ikusi egin nau.
‎Bazirudien diskurtso idiomazentristatik nolabait alde egin nahian zebilela, baina ez nuen ulertzen nola.
2011
‎Hirietatik alde egin nahian dabiltza denak.
‎Besteenganako mesfidantza haiekiko susmo moduan agertzen da nahaste paranoidea duenarengan. Besteek beraren aldera asmo txarrak dituztela eta kalte egin nahian dabiltzala susmatzen du: besteen leialtasunaz zalantzak ditu, eta bere susmoak oinarrituko dituzten frogen bila ibiltzen da etengabe.
‎Orain urte bete Urtziren gaztandegira gonbidatu nuen, “etorri hadi, bazegoek tipo bat gazta ederrak egiten dituena eta” esanez. Duela hilabete eskas Mexikotik deitu zidan, esanez han artzainen elkarte bat sortu dela eta, Idiazabalgo gazta egin nahian zebilenez, laguntza eskatuz.Adieraziko diguzu, Adahara, zein ingurutik eta zergatik etorri zaren gugana. Adahara Espinosa:
‎Amorruaren amorruz, indiarren hainbat herri desegin zitiztean. Indiarren eraso eta lapurretei aurre egin nahian zebiltzala esaten zitean, baina, bai zera!, gure bila ari zituan.
2012
‎Informazioa biltzen, prozesatzen eta liburuaren hezurdura egin nahian nabil orain. Gauza asko dago, zein sartu eta zein ez erabakitzea da zailena.
2013
‎Epe motzeko erronka ere badugu, 2014ko abuzturako egin nahian gabiltzana: aztarnategirako irisgarritasuna eta sarbidea hobetzea.
‎Horrela, Broad Peak (8.047 m) bakarrik geldituko litzaioke igotzeko; hori igotzeko saioa datorren urterako utziko du. Kataluniarrak, 14en bila Ferran Latorre da hamalau zortzimilakoak egin nahian dabilen beste kataluniarra. 8.000 metrotik gorako garaiera duten hamalau mendietatik erdiak igo ditu oraingoz Vicekoak (Katalunia).
‎Bilbo Kirolakoek goizetan ireki eta gauetan itxi baino ez dute egiten», azaldu du Jotak. Instituzioek ez dute azalpen asko eman oraingoz, eta erabiltzaileak ezustekoari aurre egin nahian dabiltza. Baina hedabideetan zabaldutakoa egia bada, gutxienez bi urtean Zazpikaleetan ez da frontoirik egongo.
‎Ez dut Iran kondenatzen? edo bai, kondenatzen dut, bonba atomikoa egin nahian dabilelako, baina zuek kondenatzen zaituztet lehendabizi: AEBak eta Errusia, Frantzia eta Britainia Handia, India eta Pakistan, Ipar Korea eta Israel, indartsuagoak zaretelako, baita indarkeriazaleagok ere, ondorioz.
‎Gure aurkako gerra piztu eta lurra ebatsi zigutean!, ez zitzaian ahantziko, ezta? Edo errealitateari ihes egin nahian habil, edo are okerrago, iruzur egin nahian??
‎Ez dut Iran kondenatzen... edo bai, kondenatzen dut, bonba atomikoa egin nahian dabilelako, baina zuek kondenatzen zaituztet lehendabizi: AEBak eta Errusia, Frantzia eta Britainia Handia, India eta Pakistan, Ipar Korea eta Israel, indartsuagoak zaretelako, baita indarkeriazaleagok ere, ondorioz.
‎Gure aurkako gerra piztu eta lurra ebatsi zigutean!, ez zitzaian ahantziko, ezta? Edo errealitateari ihes egin nahian habil, edo are okerrago, iruzur egin nahian...?
‎—Taiak ostu dituena ez zebilek lapurretan ebatzi omen du Kokoherriko jakinontzi batek—, kalte egin nahian zebilek, kalte hutsa, norberarentzat onurarik gabeko kaltea.
2015
‎Janzkerak eta, kasu honetan, takoiek hartzen baitute garrantzia: luzeak, handiak, hurbilak. Edade bat dugun emakumeoi maizegi aurpegiratzen digute gure duintasunaren defentsan urrutiegi joaten garela; garrantzirik ez duten detaileez mundu bat egin nahian gabiltzala; kontu inportanteagoak ditugula jendartean, baina guri ez zaigu ahazten inoiz egiturak, pentsamoldeak, agintea?, pausoz pauso moldatzen direla, eta oihalak milaka hari txiki tartekatuz ehundu eta egiten direla; eta ez zaigu ahanzten emakumearen gorputza (oraindik ere, eta zoritxarrez) eremu publikoa dela, gure izaera eta duintasun oinarrizkoena desitxuratuz....
‎Denbora irabazteko. Eta, batez ere, mutur gorri hura bere aurpegira txiza egin nahian zebilela susmatzen hasia zelako. –URDANGA NAZKAGARRI ZIKINA?, idatzi zuen bere koadernoan poliki, letra bakoitza borobiltzeari bere garrantzia emanaz.
‎Abitua burutik atera eta albo batera bota zuen Emek bitartean. Bular oparoak titi zorroen azpitik ihes egin nahian zebiltzan. Bularretakoak askatzeko betarik hartu gabe beragana erakarri zuen Erre ordea, zakiletik tiraka.
‎– Utz dezagun errealitatea eta fikzioaren arteko eztabaida eternala eternitatean lekua egin nahian dabiltzanentzat –esan zuen Esfingeak– Kontua da ea ipuinean kontatzen diren gertaerak hala gertatu ziren, ea nagusia hain putasemea zen eta ea postariak hor kontatzen den legez hartu zuen mendekua.
‎Lo egin nahian nabil, lagun.
2016
‎«TXORRADA hau guztia zertara dator? Abestiekin gure bizitzako soinu banda osatzen duten taldeei omenaldia egin nahian zabiltza eta Anari sartu nahi zenuen nola edo hala, ezta?». Gaizto aurpegiz zinduzkadan begira.
‎Roque DasAiras dut izena eta hiru aste barru gaindituko dut berrogei urteren muga. Aurreko urtebetetzean norbaitek esan izan balit aldaketa hain erabatekoa izango zuela nire bizitzak hamabi hilabete eskasean, niri eta nire porrot historiari barre egin nahian zebilela pentsatuko nuen. Etengabeko zoria da, ordea, bizitza; nahierara jolasten da gurekin, eta, batzuetan (batzuetan bakarrik) zorte ona ekarri ohi digu.
2017
‎Sekuentzia horretan, Metxa tunel bat egiten aurkezten zaigu koilara txiki batez soilik lagundurik. Irakurleok, logika arruntari jarraiki, Metxa espetxeren batetik ihes egin nahian dabilela pentsatzen dugu hasieran. Halako batean, ordea, tunela espetxetik ihes egiteko beharrean, espetxera sartzeko dela ohartzen gara, Izagirrek ederki eragindako ezustekoa dela medio.
‎«Non gorde zara. Isilka alde egin nahian zabiltza. Badakit».
‎Biharamunean bertan ni lo sakonegi batetik esnatu ezinik nengoenean deitu zidan Arte Ederretako irakasleak, eta kafetegi batean gelditu ginen ilunabarrerako. Bezperako hitzalditik hunkituta atera zela errepikatu zidan eta halaxe jarraitzen zuela, bazegoelako nire literaturari buruzko ikuspegian gertakari eta pasadizo txikien gainean oinarritzen zen narratibaren goresmen bat miresgarria egiten zitzaiona, eta horrelako zerbait egin nahian zebilela bera ere, erantsi zuen, arte garaikidearen historia ikasleei kontatzeko orduan, eta bezperan izendatzen hasitako ikasleen proiektu zenbaiten berri emateari ekin zion. Telefonoz ari ginen hizketan eta ez nengoela gorputzaldi oso onarekin adierazi nion, bezperan herrira itzuli eta bidean ginebra batzuk edan nituela taxizalearekin eta ondoren kalean aurkitu nituen bi morroirekin hasi nintzela sesioan, nire neskarekin ohean ikusi nituenak zirelakoan, eta jarraitu nuen nire desenkusen zerrenda egiten, baina alferrik izan zen,, hori guztia kontatuko didazu gero, irrikan nago jakiteko?, esaten baitzidan.
‎Biraoak ziruditen. Kalte egin nahian nenbilela uste al zuen galdetu nion Sami eta hau oinak ondo ezin finkaturik eta nahasirik gelditu zen.
‎UPN eta PPN azaldu dira kritikoen Barkosen hitzekin. Uste dute Espainiako Gobernuak aurkeztutakoari izkin egin nahian dabiltzala eta denbora galdu nahi dutela proiektua ez egiteko. PPNko Ana Beltranen ustez Madrilek aurkeztutakoa" anbizio handikoa" da eta Espainiak aterako du Nafarroa" ziurganbetasunetik".
‎lur azpian igeri egin nahian dabiltzan
‎kilometroak egin nahian dabil
‎Bestelakatzetik ihes egin nahian dabilen erromes
2018
‎Nahiz eta Julen orain arte paralizatua egon den, une horretan urduri mugitzen hasiko da, bat batean esnatu izan balitz bezala; ongi lotu dizkiote gorputz adarrak, ordea, eta apenas arrastaka ibil daiteke. Gaztearen atzaparretatik ihes egin nahian dabil, baina gaztea indartsuagoa dela konturatzen denean, ezinean negarrez hasiko da.)
‎Eta ihesaldirako pauso bat emateko imintzioa egiterakoan, Rosaurak, tak! Berriro estutu zuen eskuetatik ihes egin nahian zebilen adar begiduna. Hura presioaaaa...!!!
‎Okerrena pentsatzera heldu nintzen. Gero konturatu nintzen besterik gabe bere gezurretatik ihes egin nahian zebilela, ziurrenik gezur berri batean instalatzeko. Gainera, garai hartan aldatuko zuen izena ere, eta izenarekin batera, helbide elektronikoa.
‎IZARO, lokal atariko bankuan eserita, Haritzekin mugikorrez hitz egin nahian dabil. Ez dio hartzen eta deia etetean, JON eta AMETS lokaletik atera eta hurbildu egiten zaizkio.
‎1587ko urriaren 18ko gauean, ohatzean zetzan ordurako Bengoetxea. Alboko etxekoandrea kexaka entzun, eta zer berri zen galdetzean, salatuak Juan Larreta harginaren etxera joan zirela esan zion, bertan zegoela Baltasar, salatzailearen anaia apaiza, eta hari gaizki egin nahian zebiltzala. Migel, arropa jantzita, karrikara abiatu zen makila eskuan anaia defendatzera, baina ez zuen iskanbilarik antzeman inon.
2019
‎Alfhild mediku forentse andrea bakeak egin nahian zebilela ematen zuen, Haakonsson inspektoreak esker onez hartuko ziona. Halakoak noizbait egiten zituzten, nahiz eta gehienetan txakurra eta katua bezala ibiltzeko joera zuten.
‎Neronek sartu nuen. Eta handik ihes egin nahian zebilela ikusi nuenean, berriro lurperatu nuen.
‎–Beharbada, esan zuen enperadoreak izua bekokian ageri?, itzuri egin nahian dabil betiko leloarekin joaten zaion jendeari: –Lagun biezat, enperadore!
‎Gertatu zitzaidana ez zen gertatu zorte txarragatik edo zoria pikardia oker bat egin nahian zebilelako egun hartan. Putada galanta izan zen, kristorena.
2020
‎Egunero 700.000 litro gas natural garraiatuko lituzke 670 kilometroko bide horretatik, helmugan dagoen Kitimat herri ttipiko metano geltokitik guztia esportatzeko. Bertako autoktonoen desadostasunaren gainetik pasaz, egitasmo hori egin nahian dabiltza, obrak 2019 hastapenean hasi zituztenetik.
‎Neurri horrekin itxaropen bat piztu nahi zieten esklabotzatik ihes egin nahian zebiltzan jendeei, zeren eta hego aldeko plantazioetatik eskapo egindako anitzek ez baitzuten aurkitzen ez nora jo eta ezta zer janik ere, sarritan berriro lehengo latifundioetara itzultzea beste aukerarik gabe. Beste hainbat esklabori ihes egiten lagundutako Harriet Tubman famatuak azaldu zuenez:
‎Nire emaztearen maitale hori neoprenozko trajearen barruan odolkiturik baina aldi berean segail irudikatu nuen, kiroldegiko monitorea bezain lerden, batere zilborrik gabe, uretara sartu aurreko luzaketak egiten, inoiz nik hemen, Plentzian, Sopelan edo Bakion, ikusi izan ditudan eran. . Baina hirurogei urterekin??, galdetzen nion neure buruari, nire lagun gautxoriak orain dela gutxi ezagutu zuen emakume bati buruz hizketan jarraitzen zuen bitartean, eta adin batetik aurrera kirola egiten dutenek badutela zerbait desatsegina erabaki nuen, izadiari iruzur egin nahian dabiltzalako beharbada.
‎Bere garaian industrialdea eraikitzeaz arduratu zen enpresak ezin izan zituen lanak bukatu arazo ekonomikoengatik eta bertan inbertitutako diruaren zorraren zati bat udalak hartu zuen bere gain: «horri aurre egin nahian gabiltza azken urteetan».
‎Hau larrialdi nazionala da, eta denok hartu gaitu apur bat ustekabean, nahiz eta inguruko herrialdeetan zer gertatzen ari zen ikusten ari ginen, Italian batez ere. Larrialdi horri aurre egin nahian gabiltza denok, eta ELAk ez du sortu nahi behar ez den alarmarik. Kritikak egin ditugu kasu batzetan iruditu zaigulako Jaurlaritza ez dela batere ondo aritu, baina ez dugu lekuz kanpoko kritikarik egin nahi, ezta egoera aprobetxatu nahi ere.
‎Etxera eramateko esan niezaiokeen, baina isildu eta egiten utzi nion. Klubeko garaje partikularretik aterata hiririk alde egin nahian zebiltzan autoen segizioari batu gintzaizkion. Kontzentratuta gidatzen zuen; isilik nindoan ni ere.
2021
‎Hiru urtez aritu ostean energia konpainien eta administrazio publikoaren proiektuak burutzen, lanpostuari uko egin dio hobeto salatzeko digitalizazioak, big data k eta Adimen Artifizialak hondamendi ekologikoan eta sozialean daukaten erantzukizuna. Tekno liberalismoaren kalteez idatzi dituenez gain, Vous N' etes Pas Seuls (Ez zaudete bakarrik) elkartea antolatu du berak bezala goi kargu teknikoei uko egin nahian dabiltzanei laguntzeko beste batzuekin batera. Berrikitan Korsikako etxalde batean aritu da nekazaritza ikasten.
2022
‎Irungo Harrera Sareak eman du gertatutakoaren berri, Antxeta Irratian eginiko elkarrizketa batean. Sareak jakinarazi duenez, 20 urteko migrante bat zauritu egin da Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga inguruan, Frantziako Poliziarengandik ihes egin nahian zebilela. Zehazki, azaldu dutenez, Lapurdira pasatzeko ahaleginetan gertatu da ezbeharra.
‎Hain justu, erakusmahaiaren bestaldean dauden artistetako bat da Ainhoa Castro, Galiziatik azokara iritsi berria. Ilustrazioak egiten ditu, batez ere anime serietan oinarrituta, baina bere ibilbidea egin nahian dabil, sorkuntza propioekin: «Baditut pertsonaia batzuk sortuak, baina gehiago egin nahiko nituzke, nire sorkuntzak ezagunagoak izateko eta lana aitortzeko».
‎Animalia zutik zegoen eta aurreko hanka bat falta zuen. Haren jarrera ikusita, bururatu zitzaidan tentakulu goseti haietatik ihes egin nahian zebilela.
‎Zer esan zion emakume ergel hark telefonoz? Frantziatik ihes egin nahian zebilela iradoki zuen. Berak lurretik ihes egin nahi zuen, lur osotik, odolez tantaka baitzegoen, gorpu erdi usteldu mila zauriz josia; edertasun eta bake mundu iritsezin batean babestu.
2023
‎Amorragarria da". Ni, ikasle horiek bezala, munduaren jabeei xake mate egin nahian nabil, fandangoaren buelta bilatuz, hatzak gurutzatuta: euren buruaren garbiketa egiteko asmatu dutena, buelta dadila boomerang baten legez eta sar dadila haien bekokiaren erdian.
‎Aitarekiko etsaitasuna gordetzen zuen era berean, Theoren udako portaerarekiko dezepzioa sentitzen zuen Vincentek. ...orreta ikusteak ere bihotza urratu ziola; gertaera hori gaindiezina gertatuko zela beraren eta Theoren arteko harremanetan; modu friboloan jokatu zuela Theok; aitaren antzera jokatu zuela; ankerra izan zela zoritxarreko emakume bati eta haren haur txikiari sostengua kentzean; ez ziola ezertarako balioko prostituta baten eta sasiko semearen kontua zela pentsatzeak; politikoegia zela, denekin bakeak egin nahiean ibiltzen zelako; emakumeak dirua bakarrik ez zuela galdu; Vincent ere galdu zuela; maite zituela emakumea eta haurra; bere sentimenduak gehiago errespetatu behar zituela; oraindik ez zela beranduegi gauzak konpontzeko.
‎bertan, gurpil aulkian ageri da, Estatu Batuetako ospitale batetik irteten, besoetan daramala beste emakume bati alokatutako sabelean hazitako haurtxo bat. Irudiak berriz ere piztu du alokairuko sabelen auzia, baina PP eztabaida horri ihes egin nahian dabil. Galizian, hedabideek horri buruz galdetu diote Alfonso Rueda presidenteari, eta hark ez du jakin zer esan praktika horren inguruan, zeinak emakumeen eskubide eta libertateei eraso egin eta emakumeak inkubagailu bihurtzen baititu.
‎Bostek ere otarrearen ertzetik jaso zituzten buruak, errenkadan, balkoitik begira baleude bezala: eskuin eskuinean zegoena beltz beltza zen, eta honen ondokoa txuri eta arrea; erdian zegoena txuri beltza zen, eta ondoan, otarretik salto egin nahian zebilena, txuri eta arrea; azkena, ezkerrean zegoena, berriz, beltza, papar zuriduna.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia