Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2008
‎6.500 eskuorri banatuko dira herritarrei guztiaren berri emateko.Ahal diren joan etorri gehienak oinez egiteko, garraiobide bezala bizikleta ibiltzeko eta garraio publikoak erabiltzeko gomendatzen du Lasarte Oriako Udalak. Autoa partekatzeari bultzada ere eman nahi dio eta Udaleko web orrialdearen bitartez autoa partekatzen laguntzen du, hau da, (www.lasarte Oria.compartir.org) lanera, ikastera,... autoz joan etorria egin eta beste norbaitekin bidaia egin nahi duten herritarrak harremaneta jartzeko topagunea da. Guzti honi buruzko iritzi, iradokizun eta proposamenak jasotzeko buzoi berdeak daude Udaletxe Sarreran, Kultur Etxean, Kiroldegian eta Jubilatuen Egoitzan edo Ingurumeneko departamentura bidali daitezke.
‎Horretarako lehenik iraun duen ondare hori bera ezagutarazi behar da, dantza, baina baita hori ulertzeko eta interpretatzeko gakoak eskaini. " Hori egin nahi dugu aurtengo emanaldian. Ikus entzunezkoak tartekatuko ditugu emanaldian zehar.
‎Egitasmo horren arabera, herritar bat sail horretako langile batengana zuzentzean, azken honek euskaraz agurtu behar du bezeroa. Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egin nahi badu, euskaraz erantzun lioke. Langilea euskaraz ondo moldatuko ez balitz, herritarrak beste langile batekin egoteko aukera du.
2009
‎Alkoholismoa arazo handia dela, sendietan eragin handia duena; Kulturalki onartua batez ere aisialdi eta denbora pasa unetan, alkoholik gabeko jairik ez dela hemen; gehiegi edatea ez dela serio hartzen, mozkorrak grazia eragiten du; medikuen lana eta tratamendua erraza dela eta horregatik goraipatu zuen AAren lan garrantzitsua eta medikuekin elkarlana. Hauen lana laguntzea da, eta elkartekoek lagundu egin nahi dute, beraz bere iritziz erraza da ondo konpontzea.Osakidetzako buru gisa esan zuen esperientzia interesgarria dela medikuak eta AA taldeak hartu emanetan jarri eta elkar ezagutzea eta bide horretatik segituko dutela.AAko ordezkariek adierazi zuten datorren urtean 1935ean AEBko Akron hirian bi lagunek sortu zutenetik 75 urte betetzen direla eta ahalegin berezia egingo dutela" gizarteari... Batek jakinarazi zuen Lasarte Orian prebentzio kontseiluan lanean ari direla, Eskola eta Kirol mailetan eta hitzaldiak antolatuz eta taldeak jarraitu dezala 75 urte eta gehiago.
‎Batetik, garraioan gertatzen ari den lan suntsiketa salatu nahi dugu, baita bezeroen xantaia eta jasaten ditugun presioak, eta instituzio publikoen babesarekin ezartzen ari den garraio eredu prekarioa ere. Bestetik, eta etorkizunera begira, garraio eredu propioaren aldeko aldarrikapena egin nahi dugu, garraiolarien parte hartzearekin eta gu baztertu gabe diseinatzen den garraio eredua, euskal gizartearen beharren arabera eraikita eta ez espekulatzaileen interes ekonomikoen arabera". Krisiari aurre egitekoGarraiolarien sindikatuaren ustez" Krisiari aurre egiteko modu bakarra egungo sistema ekonomiko eta soziala aldatzea da, sistemak eragin baitu krisia.... Sistemaren porrota frogatu denean sistema bera hondotik atera nahi izatea logikaren kontrakoa da.
2010
‎Jesus Zaballos Lasarte Oriako alkateak, Jaizkibel plazako eraberritze proiektua aurkeztu zuen asteartean komunikabideei eskainitako prentsaurrekoan.Alkate gazteak azaldu zuenez, proiektu hau Eusko Jaurlaritzak duen Hiriber programaren laguntzaz egin nahi du Udalak. Izan ere, 637.300 eurotako gastua izango du, BEZ a eta" azken orduko aldaketak izan gabe." Plazaren eraberritzea" Bertan bizi diren auzotarren kexak eta iradokizunei erantzunez egin da eraberritze proiektua," azaldu zuen Zaballos alkateak eta" izan ere, euria egiten duenean plaza urez betetzen da eta ezin da bertatik igaro," atxiki zuen.Gauzak honela, eraberritze proiektu honetan, plazako lurzorua aldatuko da," uraren arazoa ekiditeko." Bestalde, egun parkean falta diren haurrentzako parkea, eremu berdeak eta eserleku eremua egingo dira.Zuhaitzak egun dauden kokalekuan egongo, baina alkateak onartu duenez," ingurumeneko teknikariaren gomendioz, aldatu dira.
2011
‎Urtetik urtera berritzen digute kontratua. Nik gauzak ondo egin nahi ditut eta ahal bezain beste denbora taldean jarraitu.Ikasketak, entrenamenduak... lagunekin parrandan ateratzeko astirik ba al duzu. Parrandarik ez, oso gutxi. Asteburutan partiduak izaten ditut eta bestela entrenamenduak.
‎Baina aurten Antiguako proba bertan behera geratu zen, Leintz Gatzagakoa ere ez dutela egingo komentatu zuten, Urkiola ez dute egingo ziurrenik,... beraz lau geratzen zaizkigu. Federazioak Urbasako igoera Euskal Herriko txapelketarako puntuagarri egin nahi zuen, baina ez dakigu ezer ziurrik". Murrizketak direla ere, 2012 urtean jarraitzeko asmoa duela aurreratu digu," baina hemen gero eta igoera gutxiago geratzen dira eta kanpora joateko asmoa dut. Errioxa edo Santanderren egiten diren igoerak egingo ditut agian.
‎Eta nekazariak laguntzeko asmotan, nekazaritzarako erabiltzen diren ibilgailuei ez diete tipoa igoko. ...an," lehenengo beharra lana sortzea da" ohartarazi zuen.Aldaketak eta aurrekontuakUdalbatzarraren ostean, Bildu, EAJ eta LOHPko ordezkariek zergei buruzko prentsaurrekoa eskaini zuten.Honetan, teknikoen proposamena aurkeztu zirela azpimarratu eta hurrengo urterako kudeaketa sistema berria egitea espero dutela jakin arazi zuten," estolderia eta uraren zergan eta zabor tasan aldaketak egin nahi ditugu". Bestalde, aurrekontuetan lanean daudela aipatu zuten," eguneratuak eta errealitatearekin bat datozenak". Azkenik, hurrengo urtean, aurrekontuak egiterakoan herritarrek parte hartzea nahi dutela jakin arazi zuten," aurten ez dugu denborarik izan".
‎Ostiralean Kanpezun kantatuko du Arabako Bertxoko sariketako bigarren kanporaketan, eta larunbatean, Usurbilen Udarregi sariketako finalean. Azken hilabeteotan asko aritu da bertsotan, eta beraz, argi dauka Ane Labakak asteburuan kantatu eta gero" pixka bat ahaztu" egin nahi duela bertsoetaz. Dena den, gustura joango da larunbatean, esan bezala, Aitzol Barandiaran, Patxi Etxeberria, Luis Otamendi," Olaso" eta Maialen Velarderekin batera Udarregi Sarira.
‎Pausu asko eman ditugu hemen egoteko eta ilusioz eginiko bide honen lehen eta azken urratsak ez dituzte honelako gutunek oztopatuko. Herri politika sozial, ezkertiar eta soberanista egin nahi dugu herritar ororen eskubideak bermatuz. Euskal Herri ezkertiar eta independente bat eraikitzearen bidean lan egingo dugu eta gobernuan egon edo ez hori izango da gure lana" adierazi dute.Jarraian, hau gaineratu dute" argi dugu, herritar oro bezala politika egiteko eskubidea dugula eta hauteskunde hauen emaitzek erakutsi duten bezala, jendarteak ere horrela pentsatzen du.Ez dugu mehatxuzko gutun honen irakurketa pertsonala egiten, Pablori zuzenduta egonda ere, Bilduri eta kalean zein instituzioetan politika ezkertiar eta aurrerakoiaren hautua hartu duen edonoren kontrakoa iruditzen zaigu eta".
‎Lehengoan, artikulu batean alkate jaunak azaldu zigun, luze eta zabal, nolako negoziaketa ahalmen handia duen, Goiegi inguruetan hotel bat egin nahi duen sustatzaileari kendu baitzion igerileku bat lasarteoriatar guztien erabilerarako izatea. Artikuluari fotomuntaketa bat eransten zion, igerilekuaren ondoan 4 solairuko hotel bat ageri zela.Hara, Zaballos jauna:
‎Egun hartako aktaren irakurketa eta ereserkia izan ziren ekitaldi instituzionaleko ildo nagusiak," dio alkateak.Alkateak azpimarratzen duen bezala," egitarauak adin guztietarako ekintzak izan ditu, haurrentzako parketik hasi eta gazteentzako kontzertuetaraino, Isla plazako berbenatik pasata. Eta baita gustu guztietarako, izan ere, ekitaldi kulturalak, kiroletakoak eta historikoak izan dira, besteak beste". Gainera," ekitaldi gehienek parte hartze handia izan dute," adierazi du alkateak.Herriko taldeak eta eskertzaOspakizun hauetan udalerriko talde guztiak partaide egin nahi zituztela adierazten du, eta beraien laguntzari esker programa hau aurrera eramatea posible izan dela." Azken 25 urteotan, udalerriaren eraketan lan egin dute talde hauek, herriaren identitatearen eraketan, eta merezi zuten protagonismoa izan dute," dio Zaballosek.Honetaz gain, 20 urteurreneko ekitaldiei erreparatuz, eta egun bizi den egoera ekonomikoa kontuan hartuta, aurrekontua ... Eta hori kontuan izanik," esan dezakegu oso pozik gaudela lortu dugun egitarau osatuarekin," adierazten du.Eskerrak ematen dizkie" ekintza guztien garapena posible egin duten pertsonei, antolatu dituztenei, parte hartu dutenei eta, besterik gabe, ikusle izan direnei" eta azkenik, 25 urte hauengatik herritarrak zoriontzen ditu.
2012
‎Hurrengo helburua. Mallorcako mendi maratoi bat egingo dut martxoa hasieran eta Zegama Aizkorri ere lehenengoz egitea gustatuko litzaidake. Leitzako ultratrail bat egin nahi dut ere.Gomendioren bat orain hasten direnentzat. Baldintza fisiko onak izatea garrantzitsua da eta entrenatzaile bat edukitzea ere bai. Oso garrantzitsua da behintzat hasieran, profesional batek esatea nola entrenatu behar duzun eta helburuen arabera pauta batzuk finkatzea.Oso argi izan behar da zer egin nahi den eta horren arabera entrenatu, dieta bat jarraitu... lehen postuetan egoteko garrantzitsua iruditzen zait jarraipen hau.
‎Izan ere," Hipodromoan jokatzen genuen bertan ezin zela esan zutenera arte" gogoratu du Iñigok eta" Hipodromo etorbidean ere jokatu dugu, errepidean" atxiki du Manuk. Beraz, haurrak bertan jokatu eta entrenatzen ikustea" oso pozgarria eta hunkigarria" izango dela aipatu dute.InaugurazioaPartida honetan inaugurazio antzekoa egin nahi dute eta horretarako," Zarautz taldeko beteranoak eta gure aurka jokatu duten taldeetako jendea izango da. Gipuzkoako federazioko eta udal ordezkariak ere gonbidatu ditugu". Izan ere, eskerrak eman nahi dizkiete azken legealdietan alkatetzan izan direnei.
‎Boris Nogales udaleko euskara batzordeburuak, Tomas Arrizabalaga Ttakun elkarteko lehendakariak, Aitor Uriartek Ttakuneko kudeatzailea eta Junkal Perezek, solaskide programaren arduraduna Ttakunen, agerraldia egin zuten asteazkenean Jalgi Kafe Antzokian Solaskide Mintzalagun programaren ikasturte berria aurkezteko. Honen helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten herritarrak eta mintzapraktika egin nahi duten petsonak biltzea da, bai euskara maila hobetzeko, hizkuntza bera gehiagotan erabiltzako ohitura lantzeko edota euskaraz bizitzeko. Euskara esparru guztietan erabiltzeko pausoa ematen laguntzen du Solaskide programak.Aurten Euskararen Maratoia tarteko apur bat atzeratu du elkarteak kanpaina hasiera" nahiz eta solaskide taldeak dagoeneko lanean diren" arduradunek azaldu moduan.
‎" momentu txarra da denontzat, dendari, langile, erakunde eta abarrentzat, ez dago ezertarako dirurik". Baina herritarrekin batera aurrera egin nahi dute, ahal den neurrian eskaintza onak eginez eta herriko merkataritza bultzatzeko kanpaina ezberdinei eutsiz. Esker ona adierazi dute Aterpeko ordezkariek, herrian erosketak egiteko ohitura duten bezeroen jarrera eta konfidantzarengatik:
‎Nire igerileku luzeko marka jaistea dut helburu txapelketa honetan. 2 minutu eta 9 segundo baino gutxiago egin nahi ditut. Eta aurten Espainiako txapelketarako beste markarik egin al dezakezu. Ez, ez dago aukerarik.
2013
‎Goizean lasai jaiki eta bideari ekin diote orain ordu gutxi. Bidai lasaia egin nahi dute eta agian beste nonbaiten geldituko dira Lasarte Oriara iritsi aurretik. Txurdi Rezabalek laister 51 urte beteko dituela azpimarratu du lagunetako batek" bizitza erdia baino gehiago pasa du espetxean".
‎Programan sartzen diren gazteek bi hilabeteko heziketa jasotzen dute. " Gero bakoitzak aukeratzen du zein lan egin nahi duen. Edo ziur ez badaude lana non egin dezakeen aztertzen da beti ere, gustuko duena kontuan izanik."
‎Bizi garen gizarte erdi matxista honetan, primeran iruditzen zait neskek futbola eta kirola egitea. Are gehiago, jende faltan dabiltzala eta, animatu egin nahi nituzke herriko neska gazte guztiak futbolean behintzat probatzera.C: Nik lehenengo pertsonan bizi izan dut nesken futbolaren afera hau.
2014
‎Gabonetan lehenengo ekintza egin nahi dugu. Orduan bildu nahiko genituzke dagoeneko lortutako tutore eta saretu multzoa.
‎Koloreak urre zaharra eta berdea izango dira. Bizikletaz edo oinez egin da, baldin eta kirola egiteko oinetakoak badaramatzate ibilbidea egin nahi dutenek. Ibilbideetan azkenak hiru puntu lotzen ditu:
‎Honen aurrean, zigorraren suspentsioaren eskaerarekin bat egin nahi duten herritarrek sinadura bilketa ari dira egiten.
2015
‎Aldarrikapen bat ere egin du Labakak, talde feministaren izenean: " Gu ez ginen beldurtuta bizitzeko jaio; kaleak eta gauak gureak ere badirenez, etxerako bidea lasai eta pausu irmoz egin nahi dugula aldarrikatzera gatoz. Autodefentsa feminista dugu tresnatzat horretarako.
‎Porrotxek azaldu zuenez," baserriaren inguruan, nekazaritza, abeltzaintzan eta elikaduraren inguruan hausnarketa egin eta bide berria jorratzen ari gara. Guk egin nahi genuen baserri hartako beste disko eta istorio gaurkotu bat".
‎Hilaren 31n eta otsailaren 1ean Astunen izango da FEDCek antolatzen duen bigarren Kopa jardunaldian. Denboraldi amaieran Kopan parte hartu duen eskiatzaile erregularrena sarituko dute, eta lasarteoriatarrak borrokan egin nahi du titulu hori eskuratzeko.
2016
‎Honetaz gain, atzera begirako bat egin nahi izan dute antolatzaileek," Fabrimusikala ez baita izan modu isolatuan jaio den jaialdia, 15 urte hauetako historiaren ondorioa baizik. Horregatik, gure erreferentzia den Multimusikala jaialdiaren inguruko" errepaso" hori egin nahi genuke".
‎Atzokoan hainbat gai jorratu zituen aktibista gazteak. Esaterako, behin eta berriro azpimarratu zuen nazioarteak ez diola egiten jaramon handirik Mendebaldeko Saharako gatazkari, eta zenbait herrialdek aldatu egin nahi dutela konfliktoaren izaera: " Batzuei interesatzen zaie esatea gure gatazka humanitarioa dela, saharar gaixooi gisa horretako laguntza bidali behar zaigula, baina ez da hala; gure gatazka politikoa da, eta laguntza politikoa behar dugu".
‎Zubietako errauste plantaren proiektua mahai gainera atera da berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duelako eraiki egin nahi duela. Proiektuaren inguruko kezka nagusienetako bat osasunean eragin ditzakeen kalteak dira; hori ikertzen du OEITk, 25 bat medikuk osatutako taldeak.
‎" Horrek ezagutza suposatzen du, baita lanketa bat egitea ere. Bakoitza libre gara zer egin nahi dugun erabakitzeko. Askok lanketa egin behar dela jakitean ez dute ezer jakin nahi gaiari buruz," jakitera eman du.
‎Hau guztiaz gain, hurrengo urtera begira Euskal Inauteria konpartsaren lanketa sakonagoa egin nahi dutela adierazi dute lan taldeko kideek.
2017
‎pixkanaka hobetzen joatea. " Gero eta denbora hobeagoak egin nahi ditugu, garaileengandik gertuago amaituz. Denboraldia amaitu nahiko genuke lehiakorragoak izaten", adierazi du Fernandezek.
‎Erakunde armadunak bere gustura egin nahi zuen desarmea, bere jokabidearen goiari eutsiz, eta talde garaiezina bailitzan azalduz. Badirudi, ordea, armak uzterakoan indarreko legera egokitu duela.
‎Normala. Jarri dezagun edozein guda edo gatazka, iraganekoa edo orainaldikoa, eta ziur nago ezinezkoa dela ETAk egin nahi zuena egin ahal izan duenik inon aurkitzea. Hau da, aztertu genezake ia non gertatu den indarkeria nahierara erabili ondoren, biktima eta sufrimendua barra barra zabaldu eta gero, arma bidezko estrategiak porrot eginik, armategia baliogabetzeko orduan ere bere gustu hutsera egitea lortu duenik, ordura arte arerio gisa hartu dituenen doako laguntzarekin.
‎Saharan korrika egin nahi duen orok ateak irekita ditu oraindik. Izena www.saharamarathon.org webgunean eman ahal da plazak buka bitartean.
2018
‎Atzegi elkarteak ikusgai egin nahi ditu adimen urritasuna duten pertsonek boluntario izateko duten gaitasuna
‎plaza gehiago eskantzeko eraikina handitzea. Egun, 23 pertsona daude itxaron zerrendan, eta arazo horri aurre hartzeko, 50 berri egin nahi dituzte.
‎Lasarte Oriakoa egiteko, ohikoenak izan daitezkeen Photoshop edo Illustrator programak erabili beharrean, Autocadekin egin dugu lan. Ideia nahiko garbi geneukan, baina zerbait ezberdina egin nahi genuen.
2019
‎Miren Bardaji: " Errefuxiatuekin egiten dugu lan; ahaldundu egin nahi ditugu"
‎Hori da gakoa", azaldu du lasarteoriatarrak. " Ahaldundu egin nahi ditugu". Bazkariak ematen dituzte, eta errefuxiatuek prestatzen dute janaria; baratze organikoa zaintzen dute; eta bizikletak eta antzeko ibilgailuak konpondu, besteak beste.
‎Nigan pisu handia dute irudiek eta egoeren bisualizazioak. Batzuetan baduzu buruan pertsonaia jakin bat, ezaugarri batzuk dituena, eta horri buruzko zerbait egin nahi duzu. Normalean, irudi, pertsona edo gauza zehatz horrek topo egiten du kuriositatea eragiten didan gairen batekin, eta hortik sortzen zaizkit ipuinak.
‎Lehena lidergo partekatua izan zen. Topaguneak eta HPSk, biek egin nahi zuten bere proiektua eta horrek Topagunean beldurrak sortu zituen. Beste eragileei proiektuan lekua egin eta haien bitartekaritza eta laguntzari esker lehen larrialdia gainditu ahal izan zutela onartu dute.
‎Zaintza erdigunean jarri dute, haien berrantolaketa eskatzeko. Ikusgarri egin nahi dute, batetik, soldatapean lan horiek egiten dituztenen egoera. " Atsobakarren eta dabiltzanek zer prekarietatetan lanean ari diren, inolako baliabide gabe, langile gutxi..."; eta bestetik," doan, emakume askok eta askok egiten dituzten etxeko lanak, haurren zaintza, helduen zaintza...".
2020
‎" ze egongo naiz lastimatzen, hau ezin dut egin pentsatzen". Hoberena da alderdi onak hartu, momentuan zehaztu zer egin nahi dugun eta horri eutsi gara.
‎Landaberri eta Garaikoetxea Landaberri eraikinek, adibidez, ohiko ordutegian zabaltzen dituzte ateak bertatik lan egin nahi duten irakasleentzako.
2021
‎O.P.: Argi genuen han egin nahi genuela ikus entzunezkoa. Bertako historiako pasarte ugari kontatu zizkidan Idoiak:
‎B@kq, Izenpe, NAN elektronikoa edo antzeko identifikazio elektronikoren bat erabili, eta Udalaren atari digitalera igo dute galdetegia. Parte hartze prozesuan modu zuzenago baten bidez egin nahi dutenek, esteka honetan aurkituko dute dokumentua.
‎ELOPek azaldu duenez, udalak egin nahi dituen inbertsioak beharrezkoak ikusten ditu, baina ez dator bat inbertsio horiek aurrera eramateko egingo den plan estrategikoarekin. " Zorpetzeko garaia dela uste dugu eta patrimonioa saldu edo mailegua eskatzea aukera bat ez dela uste dugu.
2022
‎Presoen aldeko batzordeko kideak" pozik" daude Azken Ostiralei eman dieten bueltarekin. " Ikusten genuen jende bera elkartzen ginela hilabetero, eta zabaldu egin nahi genuen presoen gaia, bistarazi lotuta dagoela beste aldarrikapen eta ertz batzuekin". Casadok aurreratu du datorren urtean jarraitzeko asmoa dutela.
‎Aurpegiak dauzkagula, izen abizenak, hemen bizi eta lan egiten dugula, eta gure bizitzak hemen bizi nahi ditugula. Eta gurekin batera badaudela beste hainbat pertsona bide horretan gure aliatuak direnak, eta elkarrekin eraldaketa posible egin nahi dugula. Borroka jarriko duzue erdigunean.
‎Gizakion joera naturala da ahalik eta gutxien nekatzea, baita hitz egiterakoan ere. Modu errazean hitz egin nahi dugu, baita toponimoei buruz aritzean ere. Horrekin alderatuta, idatzizko dokumentuak kontserbatzaileak dira, topa ditzakezu XVII. mendeko formak XIX. mendeko idazki batean.
‎Errudun eta Haize ufadak eginda genituen pandemia iritsi zenerako, Deiadar eta Ezin dut gehiago konfinamenduaren ostean egin genituen... Azken kanta Urruna izan zen, eta badu bere istorioa, Julen Urrozola bajistak punk estilo nabarmenagoa zuen abesti bat egin nahi zuelako, eta alde horretatik gogorragoa da, ez du zerikusirik, adibidez, Deiadar ekin, diskoa irekitzen duen kantuarekin.
2023
‎Argi genuen aurreko biak [Rukula eta Hazi beltzak] baino lan luzeago bat egin nahi genuela, abesti gehiago eta iraupen luzeagokoa. Gainerakoan, era naturalean atera zaigu osaera.
‎Igeriketan murgildu nahi diren herritarrek taldearen webgunean egin behar dute izena ematea. Proba egin nahi duten herritarrei begira, ekainean zehar ate ireki saioak izango dituztela jakitera eman dute igeriketa taldeko arduradunek.
‎" Asmoa argia da eta ez dugu ezkutatzen: gehiago izan nahi dugu, irabazi egin nahi dugu; badakigulako guk egiten ez duguna gure aurka egingo dutela".
‎Honen harira, gogoeta bat egin nahi dut. Martxoan gizonezko sortzaileek lan egiten dute?
‎Zentrora bertaratuta izango da aukera horietako bat. Bide horretatik egin nahi dutenek, ordea, kontuan izan dute zentroaren ordutegia: 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia