Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 425

2004
‎Aurreneko aldiz, eta jaiotzatik oso ordu gutxira, heriotzaz jabetu nintzen, eta sentitu ere, sentitu nuen burdina zorrotza nire bihotzean sartzen. Bai, hortzaundiek hil egin nahi ninduten. Ikaraz jarri zitzaizkidan lau hankak.
‎Segituan ikusi zenez, hortzaundiek Balantzategiri ahalik eta zuku gehiena ateratzeko asmoa zekarten. Hala zirudien, hustu egin nahi zutela guztia: egun batean, Genovevak diskoak jartzeko ibiltzen zuen aparatua eramango zuten; handik pixka batera, armairuren bat bere ispilu eta guzti; hurrena, berriz, etxeko kikara eta plater jokoa.
2010
‎Jende asko kontsentsu honetatik kanpora geratuko litzateke hasiera hasieratik, eta horiek gabe ezinezko bihurtuko litzateke bizikidetza baketsua. Hain aseptikoa egin nahi luke eremu politikoa, ezen jende gutxi hurbilduko bailitzateke horretara.
‎Alabaina, modu berean, onartu egiten du, guztiek iritzia aldatzeko aukera dugunez, nork bere egia muturreraino defendatzea koherentziarik gabeko jarrera litzatekeela. Baloreen pluralismoan sinesten dutenek badakite bakoitzak bere bizitza egitasmoa egin nahi badu, zuhurrena honela pentsatzen ez dutenekin konponketa batera heltzea dela. Gakoa ez da izango bestea konbentzitzea, bestearekin bizitzea baizik.
‎Denbora pasatu da, eta antzerako egoeran bizi gara. Ikuspegi batek, diferentzia gutxietsiz, albo batera utzi edo asimilatu egin nahi du; beste batek, ordea, aniztasuna, gertakari enpiriko gisa hartuta nola edo hala kudeatu egin nahi du.
‎Denbora pasatu da, eta antzerako egoeran bizi gara. Ikuspegi batek, diferentzia gutxietsiz, albo batera utzi edo asimilatu egin nahi du; beste batek, ordea, aniztasuna, gertakari enpiriko gisa hartuta nola edo hala kudeatu egin nahi du.
‎Martinek besotik heldu zidan: " Zergatik alde egin nahi duk, David. Ez al duk nirekin etorri nahi ospitalera?
‎Nire Lehen Begiek han egon nahi zuten: ikusi egin nahi zuten la paysanne rasozko soineko zuri batekin jantzita.
‎" Bai?", esan nuen. " Teresarekin hitz egin nahi dut", esan zuen Genevievek, oso zuhur, hitz egiteko beldurrez bezala. " David naiz.
‎Txanberlain ez zen ardailazalea. " Zergatik alde egin nahi du Frantziatik halako aberatsa izanda?", jakin nahi izan zuen. Pirpok azaldu zion orduan De Gaulle izeneko militar bat jaun eta jabe zela Frantzian, eta Le Roi du Champagne hark Petain jeneralari lagundu ziola asko, eta beldur izugarria zeukala, ez ote zuen De Gaullek fusilatuko.
‎Angelek soinua seinalatu zidan: " Udan lana egin nahi baduk, hasi entseatzen". Zigarro bat piztu nuen.
‎Eta horregatik etorri da xanpainarekin. Ospatu egin nahi zuelako. Zuek azaldu baino ordu laurden bat lehenago alde egin du.
‎" Ba oso trebea da. Txarrena da Sebastianek beste horrenbeste egin nahi duela. Gutxienez bost botila puskatu ditu ikasi nahian.
‎Kamioi txikia, goizeko berbera, arkupearen aurrean zegoen, motorra piztuta. " Zertan aritu zarete, elkarri atzetik ematen?" Don Jaimek oihu egin nahi zuen, baina eztarri itxiak ez zion aukerarik ematen. Soldaduek barrexkak egin zituzten, baina ez komentarioagatik bakarrik.
‎Berorren lagun komunistek esango luketen bezala, neguko kuartelak behar ditugu." Berlino esaten zioten gazteak karpeta bat jarri zuen mahai gainean. " Eseri eta aztertu kontratua —esan zuen kapitainak— Gauzak ondo egin nahi ditugu."" Oso ilun dago ezer ikusteko."" Hori ere konponduko dugu." Degrela kapitainak don Jaimeri begiratu zion aurreneko aldiz. " Ekar ezazu linterna bat", agindu zion.
‎" Kanadan banengo ez nuke kontratu honetan izenik jarriko —esan zien don Pedrok— Halere konprenitzen dut egoera berezia dela, eta jarri behar bada jarriko dut." Sonbreirua mahaiaren gainean utzi zuen, eta gazte falangistak eskaintzen zion luma estilografikoa hartu. " Dena dela, eta egoeraren berezitasuna gogoan hartuta, nik beste proposamen bat egin nahi nuke. Hotela inolako dirurik gabe utziko dut zuen esku, donazio bezala.
‎Behin eta berriro ukitu zuten argazki makinen flash argiek. Ubanbek irribarre egin nahi zuen, baina lortu gabe. Agian nire pentsamendu berberak zerabilzkielako berak ere:
‎Neskak asko saiatu dira aurten. Jostundegira etortzen diren guzti guztiek egin nahi dute berea."
‎Eta gero jakin diagu han hil zituzten mila eta bostehunak, nire familiakoak tartean, probaketa batean hil zituztela. Alemaniarrek probatu egin nahi zituztela Dornier eta Heinkel hegazkin berriak, eta Francok esan ziela: " Ba hortxe daukazue aukera.
‎" Beraz, nahiago du otoi egin", esan nion. " Nirekin batera egin nahi duzu?", galdetu zidan. " Otoi?", esan nion.
‎Agian hura zen nire memoriala aipatzeko unea, baina itsusia iruditu zait. Beti gorrotatu ditut proiektu baten berri izan orduko" nik ere antzeko zerbait egin nahi dut" erantzuten duten pertsonak. Gainera, nekatuta nengoen, ez neukan hizketan luze jarraitzeko gogorik.
‎" Dantzaldietara ondo jantzita joan, behintzat! Benetako musikari profesionala bezala!" Joan egin nahi zuen gelatik, baina bere hitz egiteko premia handiagoa zen. " Badakik non dauden nire txaketak.
‎Donostiatik atera eta berehala inspekzio bat egitera nindoala esan nien nire bi kideei, eta treneko poliziari deitzeko eskatu nion errebisoreari. Niregana etorri zenean, kargu batekin hitz egin nahi nuela adierazi nion, hil edo biziko gai bat zela, eta dena ondo burutuz gero berak hilabeteko oporra irabaziko zuela, eta baita domina bat ere agian. Altsasu izeneko geltokitik deitu nuen, eta Nafarroako gobernadorearekin egin nuen ituna:
‎" Kontzentratu nahian nabil. Idatzi egin nahi dut".
‎Basurdeak, agian."" Txakurrak seguruago, Juan."" Arrazoi duzu, Beatriz." Osaba Juanek atea zabaldu zuen. " Atertu egin nahi duela dirudi", esan zuen.
‎Mailu bat bezala? Ez dauka ba mailu itxura handirik!" Martinek zapuztu egin nahi zuen argibidea, baina gizonak jaramonik egin gabe jarraitu zuen: " Hemendik gutxira, hasiko naiz jendearen aurrean hizketan eta nire hatzak ikatz koxkor honekin egokituko dira aurrena.
‎Angel Redinengana zuzendu zen. " Monumentu berri bat egin nahi dugu plazan gerran hildakoen alde, eta kirol zelaiarekin batera inauguratu. Baina Juani gaizki iruditzen zaio", azaldu zion.
‎Joseba eta biok lehen taldearekin ibili ginen hasieran, baina atzeratu egin ginen gero Josebak hala nahita. Bakarka hitz egin nahi zuela nirekin esan zidan, eta gau hartan erabakitako gauza batzuen berri eman. Ondo iruditzen zitzaidala esan nion.
‎Ez dizute esan? Boxeolari egin nahi dute Ubanbe mutil sendo hori."" Ez nekien ezer."" Harritzen naiz ezer ez jakitea, David. Kontu honetan sartuen dabilena Martin da.
‎" Esan zidan Adelak. Tximeleta batzuen bila etorri omen dira liburu bat egin nahi dutelako. Oso jende formala omen da."
‎Egia zelako, noski, baina baita Mary Annengan pentsatuz ere: bera inpresionatu nahi nuelako;" merit" handienak egin nahi nituelako bere argazkia, bere ardura, bere maitasuna, lortzeko. Liburu bat idazteko asmoa ezin zitzaion huskeria iruditu hura bezalako pertsona bati.
‎Mary Ann zutik jarri zen. " Atzera egin nahi baduzu, garaiz zaude", esan zuen. Bistakoa zen, txaleko gorriko gizonarengana zihoan.
‎Korridorearen ilunpetara atera naiz kafe bila. Pentsatuz noa etsaiak baino ditudala aurkitu bidean eta inkognitoz egin nahi nuke makinarainoko bidaia.
‎Irantzurenganako bidea itxi izanak beste irtenbidera narama, gainera konturatu naiz lehen bai lehen deitu behar diodala Robertori. Hasteko, Ugarterekin egin nahi duen bilera atzeratzen saiatzeko. Hobe dugu Irantzurena lehenago gertatzea eta gero gerokoak.
‎Bai, bihar kontatuko dizut Ugarterekin izan dudan elkarrizketa ere. Lasai dena den, zorionez itxura ona harrapatu diot eta esango nuke aurrera egin nahi duela kolunpioarekin. la seguru nago aurrera egingo dugula, patentearen arazoa konponduz gero.
‎Ez naiz ausartzen Itsaso non dagoen begiratzen. Nire atzean gelditu da eta antzeman egin nuke, errekarantz egin nahi balu hementxe bertan gerarazteko.
‎Ongi, egin nahi duzuna. Diozun bezala saiatuko naiz borroka berririk ez pizten gure artean, baina ulertuko duzunez ezin dut onartu joko honetan gutariko inor bi barajarekin aritzea.
‎. esaten ari zaren hori oso begi bistakoa da zure kasuan, batzuetan ematen baitu ahaztu egin nahi zenukeela euskara existitzen denik, baita jatorriz euskalduna zarenik ere.
‎Ez zuten batere holakoetan sartu nahi. Unibertsal zerbait egin nahi zuten (Brecht), tamaina handiko, musika eta beste. Taldeko jende bezainbat helburu ziratekeen, trabesak anitzak baitira A, B eta C ri mintzo den antzerki tropa batean.
‎—Bizargorrirekin hitz egin nahi dut. Hark libratu ninduen heriotzatik, eta ez luke onartuko ni horrela edukitzerik.
‎Bizargorriren eskuetan erori zenez geroztik hasi zen horretaz pentsatzen, baina Harenean eman zuen aldi hartan gero eta garbiago ikusten zuen: ihes egin nahi zuen gaztelu hartatik, ihes pirata berberiarren atzaparretatik, eta ihes halaber emakumeak nahieran erabiltzen dituzten gizonezkoengandik.
‎Are gutxiago. Baina garbi zeukan handik ihes egin nahi zuela, aitaren edo senarraren erreskateari itxaron gabe; izan ere, aitaren edo senarraren eskuetan geratzea ez baitzitzaion iruditzen, inola ere, askatasunera itzultzea; bestela pentsatuko zukeen hilabete batzuk lehenago, amodiozko eskutitz aizun batzuekin barrena urtzen zitzaion garaian, baina ez orain, ezagutu zituenak ezagutu eta gero.
‎Berri ona jakin eta biharamunean, gau osoan burua jirabiraka erabili ondoan, Kristoforo printzearekin hitz egin nahi zuela adierazi zuen Chiarak. " Bakarka", erantsi zuen.
‎—Zuzen eta artez esango dizut, ingurumarietan ibili gabe: haurdunaldiaren hasieran nagoenez, Veneziara egin nahi nuke joan etorri bat, nire hiria, gurasoak eta neba arrebak ikustearren.
‎" Omar maite hori: halako egunetan halako ordutan, emakume atzerritar batek ihes egin nahi du Harenetik. Jakinaren gainean jar itzazu zaindariak, harresien osteko atetik irten bezain laster atxilo har dezaten.
‎Marka hori ezabatzeko, aparteko galanteo intelektual, ideologiko eta protokolozkoak egin behar izango ditu, Espainian behintzat, Munduko Literaturaren enuntziazio lekuetara heltzeko. Gainera, gazteleratu egin behar izango du, eta benetako itzulpena egin nahi badu, berak egin du. " Idazle" moduan besteak baino gutxiago ez dela frogatzeko.
‎Ezkutatu beharrekoa ote da Tetuan, Targist edo Sidi Slimanekoa izatea? Edo umeak berak. borratu du, ahaztu egin nahi duelako. Nondik datorren aipatzea lotsagarria egiten zaiolako?
‎Soldaduek hogeita lau menditarren buruak294 ekarri zituztenetik, inor ere ez da harrezkero hiriari eraso egiten ausartu. Eta menditarrek bakea egin nahi dute gobernuarekin, hainbeste gerlaz gogaiturik.
‎Artean, milaka fitxa eta apunte zituen eskuizkribaturik hurrengo liburu asmoetarako: Diccionario Rfeño Español handi bat egin nahi zuen eta Arrif aldeko ipuin eta tradizioen bilduma bat, Euskal Herrian Resurreccion Maria Azkuek egingo zuen Euskal Erriaren Jakintza moduko zerbait.372
‎" egin nahi genukeelako gizajo horien alde, haiek gure alde egitea nahi genukeena gu haien lekuan bageunde". 415 Moroa balitz nahi lukeena. Baina frantses izatea utzi gabe?
‎bart hartu dut Komandante Jeneralaren telegrama bat, bertan adierazten da Melillan dagoela dahir bat Kadi postua zeuri emateko, eta gobernuak zure anaia gaztearen estudioak ordaintzea onartzen duela. Zorionak bihotzez eta Jeneralaren izenean esango dizut Melillara joan behar duzula biharko korreoan; baina badakizu ontzia goiz heltzen dela eta nik zurekin hitz egin nahi dut, joan baino lehenago, pentsatzen dut arratsalde honetan etorri zenukeela edo, ezin bada, bihar oso goiz". 471
‎Marokon, arabiera zabaldurik bazegoen ere, populazioaren gehiengoak amazigeraz egiten zuen. Sartu nahi bazuten, bertako hizkuntzak ikasi zituzten espainolek, era gozoan egin nahi bazuten behintzat. Arrazoi historikoak ere ematen zituen, hizkuntza berberearen ikerketak antigoaleko historiako puntu ilun asko argituko zituela.
‎Nortasuna bizitzan zehar osatuz doan materia da. Oinordetzan hartzen dena baino gehiago, norberak egin nahi duena da:
‎Ituneko testuan bi moro klase bereizi ziren: nafarren dominazioa ametitu ez eta hiritik alde egin nahi zutenak, armagizonak eta funtzionario almorabideak gehien bat; eta hirian errege kristauaren babespean geratu nahi zutenak, artesau eta laborariak batez ere. Lehenengoei emazte eta seme alabekin alde egiteko baimena emango zitzaien.
‎—Lapur Handiarekin hitz egin nahi dut, erreklamazioa egiteko.
‎Pelho, berriz, aspertu egiten zen horrela, ezer egin gabe, eta egin nahi zuen zerbait, edozer:
‎—Ama, nik egin nahi nuke ba zerbait! —esaten zuen.
‎Khadidja, Nasreddinekin esposatu zen emakumea, alarguntsa zen eta lehengo ohe alditik alaba bat zuen. Orain, bada, senar berriarekin bizi eta, ezkondu egin nahi du bere alaba hura.
‎Laster etorri da emagina lagun egitera. Nasreddinek alde egin nahi luke, emaginak gerarazi du baina:
‎—Hil egin nahi dut —esan du Nasreddinek txaihanean, berriketan ari—, baina kondizio batekin: hil nadin nire astoarekin batean.
‎Kalifa Mhadi k pelegrin joanen zela aldarrikatu zuenean, anitz poztu zen haren alaba Nur Nur, berehala galde egin zion aitari berekin eraman zezala, berak ere hijja egin nahi zuela. Aitak kontent onetsi zion desira piadosa, eta urguilutsu egon zen ikustearekin bidaiaren latzak ez zuela beldurtzen.
2011
‎Orobat heltzen zaio xori gaixoari ikusten duenean suge izugarria, erdi xutiturik harrapatzera doakiola. Ihes egin nahi luke, baina, airatzeko orde, lurrerat erortzen da. Gertatzen da ere sugeak, xori ohantzea helmenean duenean, jaten baititu kumeak edo arrautzak, eta, etzangia bere gogorako atzemanik, han berean gelditzen baita lo baten egiteko, eta ondoko egunetan harat bererat itzultzen.
‎Lo egin nahi duenean, edo zerbaitek izutzen duenean, sagarroiak burua ematen ohi du sabelpean, eta hain hertsiki biribilkatzen da, buru buztanka, non alde orotarat ez baitu elorririk baizik ezagun. Hel dakiola orduan edozein etsai; egin diezaiola oihu eta mehatxu; hartaz ala atzoko haizeaz orobat du axola sagarroiak.
‎Izarren bidearekin bat egin nahi duenak, alabaina, traban dauzka zentzumenak oro, gezurra esango diote, eta oztopo gertatuko zaizkio hitzen bidez azal ezin den osotasun hori bere egiteko. Adimena, azken batean, beste zentzumen bat besterik ez omen da, eta izadiaren batasuna hausten du.
‎Askotan, zereginak trukatu ere egin nahi dituztela ematen du, hain dira estuak bi profesiokoen arteko harremanak, nor bere ofizioaz nazkaturik bestearena hartu nahiko balu bezala.
‎Eskoziar idazleak, haren emazte eta semearekin, itsasontzia hartu du San Frantziskon bidaia luzea egiteko asmoz. Itsas zabaletan New Yorkeko Scribner' s Magazine astekarirako idazkiak egin nahi ditu, horien artean urteko azken zenbakian A Christmas sermon izenburupean argitaratuko dena. Urteko errepasoa baino gehiago, Stevensonen lan labur bezain ederrak amaitzear ikusten duen bizitzaren ingurukoa dirudi.
‎Ruperrek kantatuz egin nahi zuen," zauritutako oin birjin horietan" edo" erdoilaren hiriko prostitutei" behar den bezala erreparatuz. Eta hala jarraitu du, askoren zorionerako.
‎" Hitzezko kaiola bat egin nahi bagenu, eta bertan Mikel Laboa utzi harrapatuta, XX. Mende hasieran gertatutakoa hartu genuke aintzat, eta esan: " Krisi handi bat hedatu zen, eta pintoreek, idazleek, musikariek inoiz baino garbiago ikusi zuten beren adierazpidearen gutxitasuna.
‎—Andereño, pixa egin nahi dut! hasi zen bat halako batean builaka.
‎Pe rro quet! jarraitzen zuen builaka isildu gabe loro hark, agian harrotuta guk egindako zarataz; nonbait berak guk baino istilu gehiago egin nahi zuen.
‎Ordurako logura uxatua genuen eta betiko martxan hasi gara: batek musika nahi zuen, beste batek ez zuen nahi musikarik, besteak gose zegoela zioen, batzuek oraindik lo egin nahi zuten eta isiltasun pitin bat eskatzen, izan dira mareatzen hasi direnak eta gonbitoak botatzeko poltsa eske (ni izan naiz horietako bat, baina ez orduan, aurrerago hasi naiz ni gonbitoka). Hau da, betiko kontua.
‎PCIren egoitzan egonen da goiz osoan. Zurekin hitz egin nahi zuela eta presazkoa dela esan du. Hau irakurri bezain laster deitzeko esan dit.
‎Marco iritsi zenean bestea, ihesaldi etsi etsian, kupula gaineko gurutzera iristen saiatzen ari zen. " Zer demontre egin nahi du, pentsatu zuen Marcok, agian punturik altuenera iritsi eta handik niri tiro egin?, polizia iritsi arte iraun?..." Ekaitzak eztanda egin zuen Erroma gainean eta oihu latz batek zeharkatu zuen kupula goitik behera.
‎PCI jokoz kanpo utzi nahi dute, noski, baina azken finean, gurekin bukatu nahi dutelako da, iraultzaren edozein itxaropenekin bukatu nahi dutelako. 45ean egin zuten moduan, gaineratu zuen Giovannik, orain berdin egin nahi dute eta, horregatik, itsasontzi berean daude hainbeste arratoi. Arratoi faxistak, arratoi amerikarrak, arratoi mafiosoak, arratoi vatikanoarrak...
‎Zerk kezkatzen zaitu hainbeste?, jakin nahi izan zuen Norak. Hemengo egoerak., hasi zen Bruce, ez dakit, Nora, burua nahiko nahasita daukat eta filma ongi egin nahi dut, baita bukatu ere. Apustu garrantzitsua izan da niretzat film hau eta ez nuke nahi gaizki ateratzea. bestela, bihotza hankaz gora daukat eta, gainera, zuk ere kezkatzen nauzu.
‎Istorio luzea izanen litzateke, adierazi zion gizonak, fidatu nitaz eta ez egin galdera gehiegirik. Baina orduan, galdetu zuen parlamentariak artean aztoraturik, zer demontre egin nahi dute. Zalantzarik gabe, azaldu zuen fraideak, P2ren helbururik garrantzitsuenetariko bat PCIri gobernura iristeko bide guztiak ixtea da.
‎Zer nolako atentatuak?, galdetu zuen Carlak jakin minez. Bi fronte ezberdin ireki nahi dituzte aldi berean, erantzun zuen fraideak serio serio, alde batetik aurreko egunean, Milanon, Torinon, Napolin eta Erroman egin zituzten atentatuak bezalakoak egin nahi dituzte. Sinadurarik gabeko atentatuak, hain zuzen ere, gero anarkistei leporatzeko.
‎Nonbait agertuko zela espero zuen. Chuck Norrisek zeukan pepelerdo aurpegiaz hitz egin nahi zion, kazetariaren gorputz biluziaren alboan munduaz irri egin nahi zuen eta, eraikitzen ari ziren iraultza kulturalean, izaretako guardia gorria izan nahi zuen. Bruceren hitzek atera zuten abstrakzio horretatik.
‎Marco mutil zintzoa eta maitagarria iruditzen zitzaion baina bere joko horietaz ez zuen deus ere jakin nahi. Zer egin nahi zuten Norrisekin. Hozkirri batek gurutzatu zuen neskaren bizkarra.
‎Esadazu gauza bat: egin nahi duzuen horrek filma galaraz dezake. Eeeee., agian bai, erantzun zuen kazetariak herabeki.
‎Azken finean, bai nigatik baita Brucerengatik ere film hori bukatuta ikusi nahi dut. Hortik aurrera zuek egin nahi duzuena! Horrela eginen dugu, erantzun zuen mutilak, baina ez haserretu, bella.. Ez nago haserre, ihardetsi zion neskak, beldur naiz.
‎Dokumentu horietan, hitz egin zuen Carlak, zer jartzen duen jakin gabe, izenaren azalpena ulertzea erraza izanen litzateke. Ziur nago faxistek Grezia eredu moduan hartu dutela eta hori egin nahi dute hemen, Italian, jeneralen diktadura berri bat. Baina, gehitu zuen Giovannik, ez soilik faxistak.
‎Baina aurrera egin nahi bazuen nostalgiak alboratu egin zituela ere bazekien. Zigarrokina zapaldu, aulkitik altxatu eta alboko karrika batean aurkitu zuen lehenengo tabernara sartu zen.
‎Eta?, itaundu zion Norak. Aa. aa. argazki batzuk ere egin nahi nituzke, murduskatu zuen orduan Marcok. Ongi, zein da problema?, harritu zen Nora.
‎Bruce eta Nora bahitu. Filma egin nahi zuen eta, Bruce eta Nora bahituz gero, fini zen filma. Zer egin?
‎Gas eta guzti. Tira, esan zuen minutu pare bat geroago, ba orain argiago dago dena, hortaz, kontraproposamen bat egin nahi dut zure lagun horiei eraman diezaiezun. Zein da proposamena jauna?
‎Giorno famoso aldizkariak azken gertaeren inguruko erreportajea egin nahi zuela gezurra esan zion Marcok eta, horregatik, mota guztietako politikarien iritzia jaso nahi zutela. Gaixoaren mingainaren azpian termometroa sartzeko biderik egokiena iruditu zitzaion kazetariari, ea noraino igotzen zen merkurioa Carlaren ahoan.
‎ez lanik ez paperik. Egoera horretan, pertsonaia ahula da eta guztien menera dago, bestelako itxurak egin nahi baditu ere. Harlemeko gela ziztrin batean bizi da" emigrazio zerbitzuek eskua noiz botako zion beldurrez".
2012
‎Zeharkatu zuen askarien eta subofizial beltzen auzoa, zeharkatu zuen tiro zelaia, barruratu zen europar auzoan eta Grand Palmier plazako banku zuri batean eseri zen, zuzenean bere paillotera joan gabe. Bistakoa zen, Chrysostomek erakutsi egin nahi zuen zekarrena.
‎—Biran —esan zion—, kezkaren bat baldin baduzu, jakin egin nahi nuke. Zure bigarrena ez ezik, zure laguna ere banaiz.
‎Lalande Biranek aipu bat egin nahi zuen poemaren puntu horretan, eta Kainen eta Abelen istorioa etorri zitzaion burura; baina hobe Bibliako konturik ez sartzea. Toisonetek zioen bezala, ez ziren erlijioa eta poesia nahastu behar.
‎Pentsamendu haiek guztiak gonbitoaren indarrarekin iristen zitzaizkion ahora, eta kanporatu egin nahi zituen. Baina Lalande Biranek hatza ezpainetara eraman eta isiltzeko agindu zion:
‎Begiak itxita kapelu zuriaren azpian, Lalande Biranek poemari heldu zion berriro. Bukatu egin nahi zuen; estutu bere musa, hasierak bakarrik ematen zizkiona. Hasierekin bakarrik ez zegoen libururik.
‎—Nik ere atxilotu egin nahi dut —esan zuen Van Thiegelek Richardsonen umore berdinarekin. Lurrean etzanda jarraitzen zuen, kapelu zuria begietan, baina bere onera etorria zirudien.
‎bat gotzainarentzat, bestea apaiz laguntzaileentzat, eta hirugarrena kazetariarentzat. Bruselak Eguberri egunean egin nahi zuen Ama Birjinaren zeremonia, bi aste zeuzkaten dena antolatzeko.
‎—Menuaz hitz egin nahi nuke orain —esan zuen Lalande Biranek. Altxatuta zegoen mahaitik, bulegoko leihotik begira— Hasteko wapose ketuak jartzea pentsatu dut; bigarren, antxume zopa; gero ahuntz izterrak erreta boniato saltsarekin; bukatzeko, platano frijituak.
‎Laudorioa nahiko zintzoa zen, garai hartan Lalande Biranek ez baitzekien Saint Foix dukea erregearen hurbil hurbileko gizon boteretsua zela, kide paregabea gortean edota administrazioan karrera egin nahi zutenentzat. Saint Foixi, haren berri izan zuenean, bihotza puskatu zitzaion.
‎Gobernu Egoitzaren lorategitik hondartzaraino bidezidor bat jaisten zen palmondo artean, tarteka egurrezko eskailerak zituena, eta handik barrena abiatu zen korrika. Yangambiko eta Kongoko eta Afrikako gauzarik txarrena tximu higuingarri haien buila zen, eta larrutu egin nahi zituen chicottearekin, hezurrak agerian utzi arte jipoitu. Jauzi batean pasa zituen lehen mailadia eta bigarrena, irrista eginez tarte lokaztuetan; handik aurrera, ordea, pausoa mantsotzen hasi zen eta binaka pasa zituen hurrengo koskak; azkenekoak, zuzenean hondartzaraino jaisten zirenak, banan banan, gero eta etsiago.
‎Chrysostome Yangambiko ofizialik erlijiosoena zen, eta debozio aparta zion Ama Birjinari. Bigarren artikulua hari buruz egin nahi zuen. Pentsatua zeukan argazkia ere:
‎Ez zeukan Samangara joateko gogo apartekorik, baina ez zen oso bizkorra izan behar baztertu egin zutela ikusteko. Kapelu gorriek aise egingo zuketen Yangambiko lan militarra egun haietan, eta edozein ofizialek balio izango zukeen behin behineko agintea hartzeko, inork baino hobeto Richardsonek bere beteranotasunagatik eta, batez ere, protestantea zelako eta Ama Birjinaren kontuak oso urrun geratzen zitzaizkiolako; baina Lalande Biranek kastigatu egin nahi zuen, apartatu espedizio hark izan zitzakeen onura guztietatik. Den dena bere buruarentzat nahi zuen Lalande Biranek:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia