Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.058

2000
‎1976ko ekainean bueltatu nintzen Euskal Herrira. Neure konturako bidaia bat egin nahi nuen lehen lehenik: Olotera.
‎Demonio haiek uxatzeko ere ez neukan indarrik eta ganorarik. Urru ere nire antzera zegoen; hari bizarrean ibiltzen zitzaizkion saguak, habia egin nahian edo. Egoera horretan, hain ahulduta, mugitzeko ez ezik hitz egiteko ere ez duzu gogorik eta aldarterik izaten.
‎Gure amak, senarra non eta nola ote zen arrastorik gabe, umeak ondotik bidaltzea eta agian galtzea ez zuen pentsatu ere egin nahiko. Umeak igotzen ziren itsasontzira, Errusiara joateko, baina haien gurasoak eta jende heldua ez.
‎Zurezko kutxak egiten ere ibilia da, eta gerrikoak eta horrelakoak. Baina horiekin aspertuta, zerbait kuttunagoa egin nahian, itsasontzien kontua dauka orain. Planoak erakusten dizkigu, itsasontzien izenak, neurriak, prezioak...
‎Baina orokorrean ez zen horrelakorik sumatzen. Bentzutuen sindromea eta autozentsura uste baino barrurago sartuta zeukan jendeak, eta entzun ere ez zuen egin nahi izaten politika konturik edo antzekorik. Futbola zen jendearen hizketagaia eta kezka nagusia, futbola gora eta futbola behera, nazkatzeko moduan.
‎– Bizarra egiteko kutxillekin jardun behar, itsasontzirik egin nahi banuen.
‎Lehendik eskatua zuen Martutenera joatea, osasun arazoengatik, baina ez du ametsik egin nahi. Reizabalek adierazi dio, agian ez dela ustekabekoa izango Martutenera eramatea.
‎– Nora egin nahi duzu ihes. Nafarroan ezin zaituzte ertzainek jazarri baina Guardia Zibila jakinaren gainean jarria izango dute.
‎Eta ez duk mendi bakar baten edo gutxi batzuen kontua. Leku askotan egin nahi ditiztek honelako parkeak, ez energia beharrari erantzuteko, negozioa egiteko baizik. Ez ditek planteatzen zenbat energia genukeen ondo eta lasai bizi ahal izateko.
‎– Zer egin nahiko huke hortaz?
‎– Ondo, ondo. Ni Tolosan bizi izana naiz eta lagun asko ditut hemen, baina ez nioke inori enbarazurik egin nahi. Beraz, zuri ondo iruditzen bazaizu...
‎– Julen, zurekin hitz egin nahi duen gizon bat dago hemen –eman zidan enkargua, sarreratik, telefonistak– Ba al duzu etortzerik une bat?
‎Baina neuk ere neure herria baztertzea erabaki nuen gau hartan, Aizarnazabaldik ez pasatzea. Ez, trenak bezala, bidea arinago egin nahi nuelako, ezagunen bat ikusi eta hark, aitzitik, ni, ustez agerian izanagatik, ikusiko ez ninduen beldur nintzelako baizik. Neure buruari behin eta berriz esan arren hori gertatzea ezinezkoa zela, beldur irrazional hura uxatzea zen benetan ezinezko gertatzen zitzaidana.
2001
‎Ez zuen deusetarako balio izan. Urtezaharreko tripako mina ez zitzaion pasa, eta opari egin nahi zion gure Mines bihotzekoari, Errege bezperan afari eder bat egiteko.
‎dantzan egin nahi
‎Nork lo egin nahi du erdizka egindako oheetan?
‎Beste zerbait egin nahi
‎Ez dakit zerk ematen zuen hori pentsatzeko bidea, baina oso aspalditik, mendeetatik edo agian baita milurtetatik ari zirela eztabaida hartan iruditu zitzaidan. Otsoaren ahoko zuloan sartzen ari nintzela konturatu eta atzeraka egin nahi izan nuen, atea berriz zeharkatzeko, oraingoan etorritako bidetik alde egiteko, baina beranduegi zen: zurezko atetik gertuen zeudenek (haien artean mahaiburu zeudenek, eta hartan, erdian eseririk, neke handirik gabe Guebokinder zela identifikatu nuenak) ikusi ninduten.
‎– Zertaz hitz egin nahi zizun arrastorik?
‎– Kontu hau oso aspaldikoa da eta ahantzi egin nahi nuke behingoz. Gainera, uste dut beste kasu batengatik kontratatu zintuztela...
‎Dokumentalen batean ikusi nuen lantegi zahar bateko tximinia hura bezala. Dinamita lehertu eta azpia birrinduta eduki arren, nagikeriaz erori zen, naturari berari kontra egin nahi izan balio bezala. Kostatu bazitzaion ere tipo higuingarri hura nire oinetan zegoen.
‎Pablori prest egoteko ohartarazi nion. Berak ez zuen ondo ulertzen zer egin nahi nuen baina baiezkoa egin zidan buruaz. Lurrean eseri nintzen eta, bizkarra zabor-ontzian bermaturik, zilarrezko zippoa atera nuen patrikatik.
‎– Badirudi orain aterixeago dagoela eta hitz aspertu bat egin nahi nuke zurekin kanpoan. Gainera, Pablok luze mintzatu du gure anfitrioiarekin eta guk enbarazu besterik ez diegu egingo.
‎– Nire ustez alderantziz izan duk –esan zuen zauriari begiratuz–, zera... ezker batek eskuin plantak egin nahi zituela, alegia.
2002
‎Frantsesak ez zekien deus, egun bi lehenago iritsi baitzen Miarritzetik. Aguilerarekin berriro berba egin nahi zuela errepikatu zion lotinantari, Bolini berari deitzeko. Une horretan, Ben Caponek Fernando Arangurenen begitartea ezagutu zuen jende pilaren artean.
‎Kokoteraino zaude. Beste auzune batera ospa egin nahi duzu. Urrun gabe, merkea da Hackney, komunikazioa txarragoa bada ere.
‎etxe ondoko zumar eroriari buruz hitz egin nahi nizun,
‎ahanzturari aitzi egin nahian.
2003
‎Auzoko Katalinak ez zituela gauzak berak agindu bezala egiten. Handik hanka egin nahi zuela lehenbailehen. Erabaki okerra izan zela halako etxe handia eta urruna erosi izana.
‎Galde iezaiok sekula entzun al izan dion izenen bat, ikusi ote duen norbaitekin edo jakin al duen zerbait. Joan hadi hi Jose Ramon, ni ez naik ikusi ere egin nahi eta. Hi bai, hi gogoko izan hau beti, arkitekto jauna izaki eta ez zomorro artean ibiltzen den ni bezalako ganorabako bat.
‎Ez dakit zenbat denbora geratuko diren. Nire bildumaren inguruan egin nahi omen dute euren tesia, amaitu du Damian Arrutik, mahaira eseri baino lehen. Nire euliak behar dituzte ezagutu.
‎Gazteak euren gelara sartu dira eta Damianek eztabaidan entzun ditu. Neskak geratu egin nahi du eta mutilak ez. Ezin dutela hainbesteko arriskurik hain hurbil eduki.
‎Ulertu nahiko lituzke. Jakin egin nahiko luke oraingo gazteen barneko habian bere garaiko txori berak gordetzen diren, ala, aitzitik, ezberdinak ote diren. Ezberdinak ote diren gaur eta atzo, hegaberak mugiarazten dituzten arrazoiak.
‎Izpizua ez zuen ikusi ere egin nahi izan. Laguna, lagun ohia, lagunartea alferrik galdu zuen hura, esker txarreko adiskidea.
‎Luperi telefonoz hots egin baino lehen, zer esango dion ondo erabakitzen aritu da. Gauzak ez ditu arrapataka egin nahi. Emakume bat tartean denean alferrik dela iruditzen zaio, hala ere.
‎Ondoren, beheko geletara joan eta ate guztiak zabaldu egin ditu. Arkume biriketan zeuden euli askok eta askok ez dute, ordea, alde egin nahi izan. Hantxe jarriak dituzte arrautzak, hantxe, Damianen etxeko gela horietan, dute etorkizuna.
‎Eta berriro ezetz esan zidan. Taxiak alde egin nahi izan zuen. Han ezin zen hain luzaz egon.
‎Monksek hantxe egin nahi izan zituen argazki batzuk. Lauaxetak ezetz esan zion.
‎Noel Monksekin geltokiko mailetan gora zihoala lepoa bihurtu zuen. Aupada eman nahi zuen keinu bat egin nahi izan zuen. Eta saminezkoa irten zitzaion.
‎Banekien kalizak eta eki sainduak, batzuk behintzat, agertu egin zirena. Baina bisitaria zirikatu egin nahi izan nuen.
‎–Norena naizen esaten badizut ez duzu aurrera egin nahi izango –esan zuen, kea sendo kanporatuz– Beharbada.
‎–Dudarik ez. Horrexegatik zehazten dik bigarren arrazoia ematean zein ordena aipatu nahi duen –bota nion– Bigarren arrazoi hori zera duk, behin herriko halako bati etxean lapurretan egin nahi izan ziotela, ordurako gerra hasita zegoan hain zuzen, eta berak defenditu egin zuela hura. Dena dela, ez huen faxista baten alde egin zuen aldi bakarra!
‎–Horixe, bai, traidorea. Faxistek faxistatzat zuten hura, eta egoera hartan inongo faxista batek egingo ez zuen zeozer egin nahirik harrapatu zuten.
‎–Gerda Tarok bere karrera egin nahi ei zuen. Bestearen itzal gero eta luzeagotik aske.
‎–Gauez hara eta hona ibiltzen haizela aditu diat. Horietako joan etorri batean neuk ere osteratxo bat egin nahiko nikek –Falangeko afiliazio orria erakutsi nion.
‎–Mendiguren jaunarekin hitz egin nahi diat. Uriarte nauk.
‎Eta hantxe gelditu ginen. Gizonak haurren erretratuak egin nahi zituen eta, portuko nasa artean galdu zen. Tartean beste kazetariek portuaren defentsak aztertzeari eta Interbentzio Ezaren Aldeko Indarren politika kritikatzeari ekin zioten.
‎Gureek elkar hil zuten, bai. Baina nire mindura igarri zuen, beharbada, ez baitzidan zauri hartan hazka egin nahi izan.
‎Zergatik hori? –bisitariak interesatuaren itxura egin nahi izan zuen.
‎–Gure gizonetako bat arduratuko da. Herritik ihes egin nahi duten denen izenak eta datuak batuko ditu –bota nion– Herrian faxistatzat duzuela uste dut.
‎Txapelari berehala eutsi nion. Baina orriak beste jolas batzuk egin nahi izan zituen. Jendearen barreen artean.
‎Orri madarikatua zen ardura zuena. Eta orriak ez zuen behera egin nahi. Harik eta esku batek harrapatu zuen arte.
‎–Hamabigarren arrazoia! –ekin nion, Mallonaren ahotsaz– Nire eskuzabaltasunaren frogatzat eta Zona Nazionalera lehenik Frantziara joz alde egin nahi zutenei laguntzearen adibidetzat, aipatu ahal dut abuztua eta azaroa bitartean Mundakan hainbat lagun ontziratu zirela, gudontzi alemaniarretan, ingelesetan eta abarretan. Gehienak dokumentaziorik gabeko pertsonak ziren, eta asko eta asko ziren artelanak eta balio handiko beste objektu batzuk eroan zituztenak.
‎–Mallonaren beraren kontua izan huen. Zona Nazionalera ihes egin nahi zutenen hori dena berak idatzi zian, eskuz, beldur itzelaz, lehenengo hamar arrazoiak idatzi zituenetik egun batzuetara, hain zuzen. Gero eskuzko hori makinazkora kopiatu zitean, baina dokumentua sinatu zeneko eguna bere hartan utzita.
‎–Iskiluak! –bigarren aldarri bat jo nuen, gudari ikasketetan izan genuen sarjentuaren itxurak egin nahirik.
‎–Lantzean behin alemanen gerrako barku bat Ogoño eta Matxitxako arteko badian sartzen duk, gauez –esan zidan– Horren zeregina? Hemendik alde egin nahi duten faxistak bertan enbarkatzea.
‎uste du, eta bizitzan egin nahi duena
‎Larrua jo ondoren gizonak joan egin nahi du,
‎izan zirenek maitasunarekin zerbait egin nahi zuten,
‎biaje iniziatikoa egin nahian,
‎Tarteka bekatu egin nahi nuke,
egin nahi duenari idatzi nahi diot,
2004
‎" Ergelkeriak" egin zion arrapostu Carlosek. " Ez nuke zure sen ingelesari buruz hitz egin nahi".
‎Marck nekaturik zegoen, hilabeteak zeramatzan borrokan Carlosen minbiziaren aurka, Carlosen depresio aldien aurka, Carlos beraren aurka, medikuen aurka, bere buruaren aurka, eta atsedena nahi zuen. Ezagutzen ez zituen lagun batzuen deserosotasun aldia arintzeko ahaleginik ez zuen egin nahi; isildu baino ez zuen nahi, ikusle huts izan. Berak ere kanpoaldean bilatu zuen aisia, leihotik harantz, ilunpeetan itzalen modura mugitzen ziren zumarretara.
‎Nola zitekeen horrelako tipo nazkagarriarekin militatzen aritzea? Ez zuten bada iraultza egin nahi. Eta iraultza ez ote zen errukitik hasten?
‎Izerdi hotz batek hartu zuen Fermin. Gero lotsari ihes egin nahian arrapaladan egin zituen Harakin eta Jexus Mari bitarteko metro gutxiak.
‎" Seguru inork ez duela gogoan izan". Harritu egin nahi zituen. Aitak hots egin zion behin baino gehiagotan jorrara joateko, baina ez adituarena egin zion.
‎Aliziak haren koadrilako jendeak elkarri begietara so egiten ez ziola ohartarazi izana errebelazio baten gisakoa iruditu zitzaion. Koadrilako harremanak hobetzeari buruz, ez ziren ari bada iraultza egin nahian?, ez ote zen iraultza banakoaren arteko hartu emanak hobetzea?, iruzkinak egiten hasten zenean ñoñostiar izenondoari psikollogo abizenak segitzen zion, Harakinen ahotik batez ere.
‎" Lekunberrin, egoera zailenik zailena dela ere, ez dute handik alde egin nahi izaten, ez zaie otu ere egiten, beharbada, eszenatoki berriak arazoak konpon ditzakeela, edo saihestu bederen; ez, bertan gelditzen dira, edo hobeto esanda, bertan diraute, haien patua lurraren patuari kateaturik. Hori da baserriko identitatea".
‎Besarkatu egin zuten elkar. Bazter deseroso nabaritzea iruditu zitzaion, besarkadatik ihes egin nahian.
‎Baita laurogeita hamarrekoak, Carlos etorri zenean. Party haiek, eta egin nahi genituen gauzak: komunetan bizi, iraultza sexuala, amodio askea; Marck ez da izan sekula amodio askearen aldekoa baina.
‎Ferminek ez zuen ulertzen zergatik segitzen zuten hortik, zergatik ez zioten galdetzen komandoari buruz, edo egin nahi zituzten ekintzei buruz, edo ezagutzen zuten jendeari buruz.
‎Beiradura nagusitik sartzen ziren berunezko eguzki printzek animaliatxo izutuen gisa agerrarazirik, arretatsuago erreparatu zien Marckek: Fermin bizkarra lehen baino zuzenago, bularra paparturik zerbaiti aurre egin nahian bezala; Jexus Mari maltzur ukitua aurpegian, gorputz sendo mozkotea hanka bakarrean zamaturik; Harakin poto urdina besoetan, seguru, sendo, munduari goitik behera begira. Animaliatxoak ez, piztiak baizik.
‎" Foucault gehiegi gauza onerako". Begirada pubean zehar hedatu zuen Marckek, aurrean zeukanari ihesi egin nahian.
‎Ez dute bizi nahi heterosexual arruntak bizi diren moduan. Ez dute bikote bakarra nahi, ez dute familia arrunt bat egin nahi. Gu gara familia.
‎Txamarra gorridun gizona agertu zitzaion, soilgunea bukatzen zen arbola batean kukuka. Betazalak keinatu zituen urrutirago so egin nahian. Ez zekien zergatik, baina komisarian esposaturik zeukatela agertu zen polizia, kokotsean orbain gorrikara bat zuena, etorri zitzaion burura Fermini.
‎" Horixe da, hain zuzen, gaixoek nigana etortzean egin nahi izaten dutena, baina egitea lortzen ez dutena: nigan utzi haien iragana; baina uste ustel bat baino ez da.
‎" Zer egin nahi duk" galdetu zion Bazterrek.
‎" Benga, esan; zer egin nahi duk?".
‎" Iraultza? Hik ez huen Iraultza egin nahi. Ala orain ez duk Iraultza egiteko garaia?" sumindu zitzaion.
‎" Putakume koadrila bat! Bakea egin nahi ditek, Ezker Abertzaleak lortutakoa ukatuz, sufrimendua ahantziz. Dena bukatu, ezer gertatu ez balitz bezala egin".
‎Halako batean hiletako jendea txaloka hasi zen. Oholtza gainean gelditu zen, txaloak jasotzen, Fermini, Ferminen koldarkeriari erronkan; baina Fermin burumakur zegoen, gertatzen ari zenari ihesi egin nahian. Jexus Mari bilatu zuen; keinu burlosoak egoneza eragin zion, ez baitzekien zertara zetorren.
‎inolako omenaldirik egin nahi,
‎Lasterka egin nahi dut lasterka
‎Lasterka egin nahi dut lasterka
‎lasterka egin nahi dut lasterka
‎Lasterka egin nahi dut lasterka
‎Karabineroek edo eltzetzuek (mendian lanean ari diren bitartean, orduak eta egunak ere pasatu behar dituztenez, jana eltzetan eramaten baitute), lehengo denbora haietan bezala soborno ttikiak onartzen dituzte. Egia erran, ttikiak eta handiak, egin nahi den lege haustearen arabera. Eta Braulio artzainaren delitua ez da makala:
‎oinaze hartatik ihes egin nahian.
‎...dabizi astoa Etxaben bere ukuiluan utzi, eta gero jaitsiko zirela Amabira txorizo arrautzekin gosari egitera, eta azkeneko hori, eta hala, hotzarekin zurrunduta eta erdi pot eginda atera ziren Etxabeko kaskora, zeruan mila izar eta ekialdera pixka bat argitzen hasi zen, bertan hiru arbola zeuden, haien enborrak antzigartuta eta kukuluetan, berriz, hosto iluntxa batzuk, orain astoak ez zuen aurrera egin nahi, uhaletatik tira egin eta makilarekin saihetsak berotu ere bai, handik Etxabe berehalaxe zegoen, etxeko teilatua ikusten zen ja, bat batean Anderrek esan zuen han aurrean itzal batzuk ikusi zituela, adarra jo zioten eta, baietz, esan zuen Anderrek, han kanpoan jendea zebilela, besteek ez zuten ezer ikusten eta pixka bat segitu zuten, halako batean:
‎Ezin asma zertarako diren. Ez diat pentsatu ere egin nahi. Horrek jakingo dik igual.
‎" Bai. Uxuez hitz egin nahi nizun."
‎" Korrekzionala ez da baina, horretan utziko dugu. Hori baino lehenago behintzat, gizarte laguntzaileak harekin hitz egin nahi du. Lehengo hilean eman zion zita, Uxue ez zen azaldu...
2005
‎– Ez dut eiki ikuskizuna huts egin nahi.
‎Amonak ipuina hartu eta gorde egin du, ohartu gabe zirku fantastikoko animaliek ihes egin nahi dutela.
‎Amets gaiztoak ditudala esaten diot, gauean oihuka ia esnatzen naizela, etxea suak hartu duen notizia eman balidate bezala. Berandu iritsiko naizela amesten dudala, berandu ez dakit nora, baino berandu; korrika egin nahi dudala baina ez dudala ezer aurreratzen; eta gero konturatzen naizela biluzik nagoela, eta lotsatu egiten naiz, harik eta atzetik norbaitek harrapatzen nauen arte, eta orduan esnatzen naiz. " Lan gehiegi egiten duzu", ez dit hori besterik esaten.
‎Egia zen. Nik goxo goxo egin nahi nion, besterik ez. Berehala hasi ziren arazoak:
‎Ignaciok eta biok hitz egin genuen, ohea prestatzen genuen bitartean, baina erdi txantxetan, garrantzia kendu nahian. Uste dut, ez berak ez nik ez genuela pentsatu ere egin nahi.
‎Eta bart ere amets bera izan dut. Ez nintzela garaiz iristen, korrika egin nahi nuela, ahalik eta bizien, baina ez nintzela nire tokitik mugitzen.
‎Horregatik ez zait gustatzen eskola. Lehengoan elkartu ginen Beñat eta Peru eta ni eta esan genuen ez genuela euskaraz egin nahi eta ez genuela gehiago egingo. Hartu genituen aksionmanak eta aritu ginen patioan, izkinan, andereñoek eta ez entzuteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia