Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2015
‎2 Baina ai, ai, ene Kreatzailea, hain min latzak kexarazten baitu eta esanarazten erremediorik ez duena harik eta Zuk nahi izan arte! Eta kartzelan hain itxia den arimak bere askatasuna du amets, Zuk nahi dezazunetik ezertxo ere alde egin gabe. Egizu, ene aintza, haz dadila haren mina, edota guztiz senda ezazu.
‎Eta bigarren egoitzetara sartu ahal izateko benetan komeni da, bakoitza bere bizieran, beharrezkoak ez diren gauza eta harremanak alde batera uzten ahalegintzea; egoitza nagusira iristeko hori hain garrantzitsua izanik, hori egiten hasten ez bada, ezinezkotzat jotzen dut; are gehiago: dagoen lekuan ere nekez egongo arriskurik gabe, gazteluan sartu bada ere, gauza pozoitsuak ez direlako geratuko behin edo behin berari hozka egin gabe.
‎Ez zaitezte sar, ene alabak, besteen arazoetan. Begira, gero, gaztelu honetako egoitza gutxi direla deabruek borroka egin gabe daudenekoak. Egia da, haietako batzuetan zaintzaileek borrokatzeko indarra dutela, uste dut esan dudala arimaren ahalmenak direla hauek?, baina behar beharrezkoa da erne egotea haien trikimailuak ezagutu eta, argi aingeru bihurturik, atzipetu ez gaitzan; izan ere, gauza ugari erabil ditzake guri kalte egiteko apurka apurka sartuz, eta kaltea egina den arte ez gara konturatzen.
‎1 Orain gatozen esatera, zein arima izango diren bigarren egoitzetan sartzen direnak eta zer egiten duten haietan. Horretaz gutxi hitz egin nahi nuke, beste toki batzuetan luze eta zabal aritu naizelako, eta ezinezkoa izango da berriro horretaz asko hitz egin gabe geratzea, esandakorik ez baitut ezer gogoratzen; ongi dakit hau era askotara prestatzen jakingo banu, ez zinatekeela haserretuko, honetaz ari diren liburuekin ere, asko izan arren, aspertzen ez garen bezala.
‎Egoitza hauetara iristeko, besteetan aldi luzean bizi izan beharra dela iduriko du; eta gehienetan esan berri dudanean egon beharra bada ere, ez dago arau ziurrik, askotan entzun izango zenuenez; izan ere, Jaunak nahi duenean eta nahi duen eran eta nahi duenari ematen dizkio, inori irain egin gabe, bere ondasunak direnez gero.
‎Gauza bat da, guk ezer egin gabe, Jaunagandik grazia mistikoak hartzea, eta beste bat, gu hartarako prestatzea. Grazia mistikoak Jaunak egiten dizkigu guri.
‎Horregatik diot, ene alabak, Kristo geure onagan, eta haren santuengan, jar ditzagula geure begiak, eta han ikasiko dugu benetako apaltasuna, eta bikaindu egingo da adimena, esan dudanez? eta norbere buruaren ezagutza ez da zital eta koldarra izango; izan ere, hau lehen egoitza bada ere, oso aberatsa da eta hain balio handikoa, non, bertako zomorroetatik askatzen bada, ez da aurrera egin gabe geratuko. Ikaragarriak dira deabruaren maltzurkeriak eta trikimailuak arimek beren burua ezagut ez dezaten eta beren bideetan nahas daitezen.
‎22 Egia da, ene Jaun eta ene aintza, esatekotan naizela, nolabait, nire arimak sentitzen dituen nahigabe handi hauetan egin dudala zer edo zer zure zerbitzurako. Ai... ez dakit zer esaten dudan..., ia ia nik neuk hitz egin gabe, idazten dut hau!; nahasia nagoelako eta pixka bat neuregandik irtenda, gauza hauek berriro neure oroimenera ekartzean. Sentimendu hau nigandik baletor, ongi legoke Zugatik zer edo zer egin nuela esatea, ene Jauna.
‎7 Bada, bost edo sei hilabete egon nintzen isiltasun honetan eta afera honetan esku hartu gabe eta hartaz hitz egin gabe, eta Jaunak ez zidan tarte horretan inoiz agindu. Nik ez nuen ulertzen horren arrazoia, baina burutik ez zitzaidan kentzen egin egingo zela.
‎Hitz egin gabe hitz egin: 25 kapituluan azaldu zituen hitz mistikoez ari da.
‎Otoitz egin nuen, Jaunari lagun diezadala, eta neure aita san Joseri bere etxera ekar nazala eskatuz, eta eraman behar nuena eskaini nion eta, beragatik sufritzeko aukera izateagatik eta berari zerbitzueginahal izateagatik poz pozik, joan nintzen, kartzelan sartuko nindutela sinetsirik. Baina nire iritziz horrek poz handia emango zidan, inorekin hitz egin gabe egon eta bakardadean atseden pixka bat hartuko nuelako, horren premia handia bainuen; izan ere, jendearekin hainbeste ibili beharrez hautsita nengoen.
‎Jaunak arimari irakasteko darabilen beste era bat agertzen du eta hitz egin gabe era harrigarriz bere nahia aditzera ematen diona. Jaunak egin zion ikuskari eta mesede handi bat ere agertzen du, irudizkoa ez zena.
‎6 Horrelakoa da Jainkoak arimari irakasteko duen beste era bat ere, esanda geratu den bezala hitz egin gabe hitz egiten diona. Hain hizkera zerukoa da, non, hemen esan nahi izanik ere, nekez aditzera eman baitateke, Jaunak esperientziaz irakatsi ezik.
‎10 Bada, ulertzeko era honetara itzuliz, nik uste dudana da, Jaunak nahi duela arima honek era guztietara izan dezala zeruan gertatzen denaren nolabaiteko albistea, eta uste dut han hitz egin gabe ulertzen den bezala (nik horrela zenik sekula ziur jakin ez nuena, harik eta Jaunak bere ontasunez ikus nezala nahi izan zuen eta liluramendu batean erakutsi zidan arte), horrela gertatzen da hemen, Jainkoak eta arimak elkar ulertzen dutela Haren Maiestateak arimak uler dezala nahi izanda soilik, bi adiskide hauek elkarri dioten maitasuna baino beste trikimainarik gabe. Gure artean bi pertsonak elkar maite maite dutenean eta elkarrekin ongi konpontzen direnean, keinurik gabe ere, begiradaz soilik, elkarri ulertzen dioten bezala.
‎Lur hau oso aitzurtua badago lorrez eta jazarpenez eta gaizki esatez eta gaixoz, gutxi iristen baitira honaino halakorik gabe? eta guri badago bere interesetatik askatuz joanez, hain gelditzen da asea urez, non ez baita lehortzen ia inoiz ere; baina oraindik munduan dagoen lurra bada eta ni lehenengotan nengoen bezala arantzaz beterik dagoena, eta oraindik bekatu bideetatik alde egin gabe eta hain mesede handiak merezi duen bezalako esker onik gabe badago, lurra berriro lehortuko da.
‎Nahi beza haren ontasunak esaten asma dezadala, hau idazteko agindu zidaten pertsonetako bati on egiteko eran, Jaunak lau hilabetean ni hamazazpi urtean nengoen baino askoz aurrerago ekarri baitu. Hobeki prestatu da, eta horrela berak lan egin gabe ureztatzen du baratze hau lau ur hauekin guztiekin, azkenekoa tantaka baizik ematen ez bazaio ere; baina ongi doa eta Jaunaren laguntzaz laster murgilduko da bertan. Eta poztuko nintzateke barre egingo balu, azaltzeko era traketsa ikusirik
‎Ez uzteko esan zidan, mesede baizik ez zidala egingo eta. Otoitzera itzultzen hasi nintzen, okasioetatik alde egin gabe bazen ere, eta harrezkero ez nuen sekula utzi.
‎Baina bai maitasun gartsua zuela, ez baitzituen gogoan ez zer jan behar zuen, ez izan zitzakeen arriskuak, ez agertzen ez zenean izan zitezkeen gezur beltzak! Bai mozkorturik egon behar zuela arima santu honek, inork enbarazu egin gabe bere Senarraz gozatzea baino besterik gogoan ez zuela! Eta bai erabaki finkoa zuela mundukorik gehiago nahi ez izateko, haren atsegin guztietatik honela ihes egiten baitzuen!
‎bata eta nagusia, hemen nahasten den buru estimu fin fin bategatik; eta horrela ez du uzten konturatzen Jainkoa poztea baino geure burua poztea dela gehiago. Izan ere, argi dago, arima bat Jauna zein gozoa den probatzen hasten denean, atseginago dela gorputza lan egin gabe atseden hartzen eta arima gozatzen egotea.
‎Gracián i] argi egitera niri argi diezadan, eta era berean Jesu Kristo gure Jaunak eman zidala hura; eta honekin belaunikatu nintzen eta neure bizi guztian hark esaten zidana egingo nuela hitzeman nuen, Jainkoaren eta nik obedientzia zor nien prelatuen aurka ez bazen. Jakinarazi nuen ez nuela neure burua behartzen gauza larrietan baizik, eskrupuluak saihestearren, esaterako, gauza bera behin eta berriro esanik, horretaz gehiago ez hitz egiteko esaten didanean edo nire atsegineko edota beraren atsegineko gauzak direnean, txikikeriak baitira, esana egin gabe utzi nahi ez direnak; neure hutsegite eta bekaturik ez diodala agertu gabe utziko, neuk dakidala, hau ere prelatuekin egiten dena baino gehiago baita; azken batean, Jainkoaren ordezkotzat izango nuela barrutik eta kanpotik.
‎Orduan uste dut, ez dela izango aurrean jar dakizkidan inolako neke eta gauzarik, ezta heriotza eta martiritzarik ere, erraz igaroko ez nituzkeenik. Hau ere, aurrez gogoeta egin gabe, bat batean gertatzen da eta goitik behera astintzen nau; ez dakit nik nondik datorkidan hainbesteko indarra. Oihuka hasi nahi nukeela iruditzen zait eta guztiei aditzera eman zer doakigun gauza gutxirekin ez kontentatzean eta zer ondasun duen Jainkoak guri emateko, hartzeko prestatzen bagara.
‎Damu du berari agur egin gabe joan izana. Medinan kontu handiko arazoak.
‎5 Emakume esklabotxo hori sartzeari dagokionez, ez kontra egin inola ere; izan ere, etxeak hasieretan daudenean, gauza asko egiten dira izan behar lukeenaz bestera, eta hari ez zaio eskatu behar perfekziorik, zerbitzu lana egin dezala baizik; belo zuriduna izateko ez baitu hainbeste axola, eta profesa egin gabe egon daiteke bizi osoan, horretarako ez balitz. Horren ahizpa txarrenetakoa da; baina hau ere ez utzi hartu gabe, eta Jainkoagandik lor beza ona izan dadila.
‎Goraintzi asko guztiei eta ama priore ordeari. Eta gera bedi Jainkoarekin, buru honek labur izatera behartzen bainau, ez, ordea, berorri haserre egin gabe geratzera, grazia egin baitit aita Nicolaori esaten dionak. Alde batetik mojak hartu beharra duela konturatzen naiz; bestetik, berriz, hemen gutxi ez izateak dakarren sufrimendu handiaren eta gauza askotarako dituen beste eragozpen ugariren esperientzia dugu.
‎3 Beraz, altxa dezala bihotza berorren jauntasunak, eta ez dakiola burutik pasa Jainkoak hala eratu ez duenik, nik ziurtzat baitut Haren Maiestateak nahi izan duela, berorrek Jainkoaren zerbitzurako izan dituen desirak orain egitez bete ditzala; bada, luzaro egon da lan egin gabe eta gure Jaunak bertutearen alde lan egingo duenaren premia du, jende xume eta pobreek, haren zerbitzua baino besterik nahi ez badugu ere, gutxi egin dezakegulako, Jainkoak nork babesturik ematen ez badigu. Izan ere, gaiztakeriak hainbesteraino hartu ditu goiak eta handikeria eta ohorea, hankapean izan behar lituzketenen aldetik ere, hain goian ezarria da, non Jaunak berak ere kreaturen laguntza nahi duela baitirudi, haiek gabe bertutea garaile ezartzeko ahaltsua izan arren; bertutearen alde egiteko hartu zituenek huts eman diotelako, eta horrela, ustez, lagun diezaioketen pertsonak aukeratzen dituelako.
‎3 Ordezko gisa baizik obeditu nahi ez ziotenez gero, guztiak eskumikatu zituzten, hau da, berrogeita hamar baino gehiago. Dena dela, egiaz ez zeuden eskumikatuak, jakintsuen iritziz, baina bi hilabete baino gehiago eduki dituzte meza entzun gabe, aitor entzuleekin hitz egin gabe eta oso estu; eta orain dela gutxi nuntzioak eskumikua kentzeko agindu arren, oso estu daude oraindik. Begira, zer den hau guztiau ikusi beharra!
‎15 Gaur Velázquez doktorea, nire aitor entzulea, izan da hemen. Berorrek utzi nahi dituen zilar eta tapizeriaz hitz egin diot, ez nuelako nahi, nik laguntza ez emateagatik, Jainkoaren zerbitzuan oso aurrera egin gabe gera zedin; eta horrela, gauza batzuetan ez naiz fidatzen neure iritziaz, honetan biok bat etorri baginen ere. Berak dio horrek ez duela ez egiten ez desegiten, berori zein gutxi axola duen horrek ikusten eta hortik askaturik egoten saiatzen bada; bidezkoa dela, etxea komeni den eran izatea, seme alabak ezkontza bidean jarri behar dituenez gero.
‎7 Kontu handia izan beza lo egin gabe ez geratzeko eta afal beza behar den beste, Jainkoagatik zerbait egiteko gogoaz, gaitza egina dagoen arte ez baita sentitzen. Ni eskarmentatua geratuko naiz neure buruaz eta beste batzuez.
‎3 Antonio Sánchez, gehiago hitz egin gabe, etxea guri ematera zetorren, baina ez dakit nik zeri begira egon ziren berori eta aita Julian Ávilako, halako etxea erosi nahi izan zutenean. Aski zen saldu nahi ez izatea.
‎2 Berorren arreba eta nire alabari dagokionez, pozten naiz ez delako geratzen haren eta berorren partetik ahalegina egin gabe. Ez dakit zer nahaste borraste den hau ezta zertan oinarritzen den monasterioko buru dena ere.
‎6 Oso sendo eta ziur egoteko, gauza handia da, eskrupuluetan ibili gabe, arriskuari aurre egitea. Benetan esaten diot, zalaparta honetan izan dudan penarik handiena, bisita egin gabe geratuko ez zelako beldurra hemen, ez dakit non, sartua izatea izan dela. Jaunak nahi duenean, Berak zainduko du, orain arte egin duenez; hala ere ni ez naiz egongo oinazerik gabe.
‎Nuntzioak hitz egin gabe egotera zigortu baitzuen Gracián.
‎Jaunak arimari irakasteko darabilen beste era bat agertzen du eta hitz egin gabe era harrigarriz bere nahia aditzera ematen diona. Jaunak egin zion ikuskari eta mesede handi bat ere agertzen du, irudizkoa ez zena.
‎12 Jainkoarren eskatzen dizuet, ez zaiteztela lasai geratu hitz hauen aurrean, apurka apurka kalte egingo baitizue eta egia diotela sinetsi, edota dena eginda dagoela eta hartan lan egin duzuela uste izan. Zuek ez onartu halako hitzik zeuen barruan gerra egin gabe, horretarako ohitura izanez gero, erraz egiten baita. Gogora ezazue munduak Kristori egin ziona, eta zein aupatua izan zuen Erramu egunean.
‎alde egin gabe ere.
‎kasu egin gabe urre nahiz
‎Jaunari poz ematea eta zerbitzu egitea, Berarekin otoitzean iraunez; eta Jauna zintzoa da. On da arretaz aritzea, apaltasunean huts egin gabe edo nolabaiteko harropuzkeriak jo gabe. Honetan gorde zaitzatela Jaunari otoi eginez, ez izan beldurrik, ene alabak, Haren Maiestateak bereak ez diren beste gozotasunik hartzen luzaro utziko zaituztenik.
‎Hara, badakit nik hau egin ahal duzuena, urte asko igaro ditudalako irudimena gauza batean bare eduki ezineko lan honetan, eta oso nekagarria da. Baina badakit, apaltasunez eskatuz gero, ez gaituena utziko hain basamortu lehorrean, lagun egin gabe. Eta urtebetean lortu ezin badugu, lor dezagula gehiagoan.
‎Orain goazen beldurraren gaira; hala ere, ez nuke nahi munduko maitasunari buruz pixka bat hitz egin gabe geratzea; izan ere, ongi ezagutzen dut, neure bekatuengatik, eta zuei agertu nahi nizueke, hortik betiko gorde zaitezten. Baina haria galtzen ari naiz eta utzi egin dut.
‎9 Aparteko adiskidetasun horiek mozteko kontu handia izan behar da adiskidetasunaren hasiera hasieratik; baina gogorrean baino gehiago, zuhurtasunez eta maitasunez. Horren erremediorako oso ongi dator izendaturiko orduetan baizik ez egotea elkarrekin, eta hitzik ez egitea, orain ohi dugun bezala, hau da, elkarrekin egon gabe eta hitz egin gabe, nor bere gelan bakardadean egonez baizik, Erregelak agintzen duenez. Ez ezazue izan San Joserenean josteko lekurik; izan ere, ohitura txalogarria izan arren, hobeki gordetzen du isiltasuna bakoitzak bakarrean, eta bakardadera egitea gauza handia da otoitzerako; eta etxe honen oinarri honek izan behar duenez gero, eginahalak egin beharra dago honetarako gehien laguntzen digunera zaletzeko.
‎Oso bere konturako maitasuna da. Ez da geratuko eginahalak egin gabe hari on egin diezaion. Mila bizi emango lituzke haren onura txiki baten truke.
‎Fraide oinutsek komentuak fundatzen dituzte Andaluzian bisitari apostolikoaren baimenaz, baina A. Jeneralaren aginduei kasu egin gabe. Hortik eragozpen handiak etorriko zitzaizkien aurrerantzean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia