Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2010
‎Epaileek atxilotuei gurpilaren sufrikarioa ezarri zieten, aitak han erailketa aitortuko zuelakoan. Jean Calas, hirurogei eta hamazortzi urteko gizon adindua, bertan zendu zen fede protestanteari uko egin gabe, bere errugabetasunari eutsiz. Horrekin harrituta, gainontzeko senideak askatu egin zituzten.
‎Zaila da, beraz, tolerantziaren aldeko benetako arrazoi sendoak aurkitzea lehen aipatutako eskema epistemologiko bibalente batetik ihes egin gabe. Eskema honen arabera, egia bakarra da eta egia ez dena gezurra da.
‎Aztoratu egin nintzen. Elkarrekin hitz egin gabe geunden aldizkari pornografikoaren gertaeraz geroztik. Ezagutzen nuen, gainera, bere mugitzeko modu hura, harantz eta honantz, eta zerbait aparteko gertatzen zitzaiola susmatu nuen.
‎Hotela bere bigarren etxea zen. Gainera, urteak zeramatzan dantzaldirik edo festarik huts egin gabe, eta ez zuen ematen erretiratzeko asmotan zebilenik: emanaldietarako txaketak eta gorbatak lehen egunean bezain txukun jarraitzen zuten bere entsegu gelan.
‎" Bai ni ere! hots egin zuen gizonak— Baina oso gutxi dituk mundu honetan lan egin gabe ogia jaten dutenak!" Lubisek astoaren saskiak estali zituen oihal batekin. " Zu ez hasi mainaka esan zion gizonari.
‎Gero, hango jostaketarekin aspertu zenean, zaldi jaio berriak beren amekin zeuden hesiraino hurbildu ginen, eta hurrena, berriz, Rosarioren eta Efrainen etxeraino, bertako lorategian dagoen —" bizi den" — harrizko gnomoari bisita egitera. Behin ere huts egin gabe, Liz" kontuak esatera" hurbiltzen zaio: aritzen da bizpahiru minutuz hizketan, ematen dio musu, eta bidera ateratzen da berriro.
‎" Betiko tokian dago dena", esan zuen. " Eta artzainareneko Adela ere betiko tokian dago —gaineratu nuen— Bisita egin gabe ez alde egiteko esan dit."" Egingo dut sartu atera bat." Ustez bestera, amak animatua ematen zuen.
‎Jaunartzetik itzultzerakoan, harmonioa zegoen pasilloa hartzen zuen beti, eta begiratu ezti bat eskaintzen zidan. Igandero, inoiz huts egin gabe. Begirada haren zain egoten nintzen ni, eta, askotan, keinu bat egiten nion neskari jotzen ari nintzen doinuaren bitartez, nota bat neurriz gain luzatuz edo arabesko bat eginez.
‎Denbora daramagu elkarrekin hitz egin gabe, ezta?
‎Bai, bitxia da; elkarri hitz egin gabe asteak eman ditugu eta orain zugana jotzen dut, kooperatiban beste norbait ez baneuka bezala. Badaukat, noski, horregatik kezkatzen nau nola interpreta dezakezun.
‎Zabalpen honek bertan zeuden herriak desagerrarazi zituen, kasu batzuetan konkista militarren ondorioz, beste batzuetan teknikoki eta ekonomikoki ikusi, ikasi, onartu eta bertakotu egin zituzten, beren lehenagoko kulturan txertatuta gelditu zirelarik eta, bistan da, uko egin gabe jatorrizko mintzairari, herri
‎ABCko sailkapenak feafutro botaz, gure artedrama edo gure kulturaren katzaka guneak behar ditugu; laborategi horiek eztabaida gune eta solas espazio nahi ditugularik, ikasiko dugu hor nola plantea, joka eta humanismo hori oraingo mamian nola hazi gureaz eta guretu formaz jantzirik. Libertituz, bistan dena, Irigoien anaiekin minutu guti pasatu dut irri egin gabe, baina kolektiboa gogoan. Dialektikaren eremua, dekonstruktzio eta eraikitze, analisia, razionalitate eta erokeria baita, kopeta edo ozarkeria ditugu hor nahi.
‎Espainia ez ezik, Maroko eta batez ere Frantzia. Marokoko erresumaren territorioan fundaturiko errepublika independenteak sultanaren autoritatea ukatzen zuen erabat.548 Marokoko sultanarekiko atxekimenduari ofizialki uko egin gabe, baina Scott Mowrer kazetariak Mulei Jussefi buruz galdetu zionean, Abdelkrimek barre egin zuen, inpostore hutsa zela esan zuen, argitzeko azkenean:
‎Haize Hegoa hurrengo urtean ere huts egin gabe helduko zen, eta gutxi batzuk baizik ez ziren izutuko.
2011
‎Arbolen barnean bizi direnek, egur janez, badute beren alhagia, behar duten gordegia, bertze lanik egin gabetarik. Barna joanak badira arbolaren mamian, heldu dira axalaren ondora, baina, kanporat agertu gabetarik.
‎Harentzat bardin argi izanen dira gauzak; eta bertze zombeitentzat frantsesez baino argiago eskuaraz. Galdezaleari hobenik egin gabetarik, ar gitezke bide hortaz, bertze zombeiten onetan. Bertzeak bertze, ez da orai eskuararen bazterrerat uzteko ordua, frantsesari lotzeko".
‎On litzateke mozkin haren ukaiteko deusik egin gabetarik. Baina, ez baita holako legerik; izanen ere ez, naski, nahiz badugun Frantzian Jainkorik ez dela dion jakintsu bat, baiterasa laster zernahitarik aterako duela gizonak bere hazkurria, ogi jateko ez daitekeela ogi ereiterik, ez arno edateko aihen landatzerik.
‎Gauzaren ongi egiteko, lehenik hogei pinta ur berotan urtaraz ezazu savon noir delakoa; gero emaizkiozu gainera lauetan hogei pinta ur eta hirur pinta petrole. Ur horrek erretzen omen ditu harrak, arbiari kalterik egin gabetarik. Aipatzen dut hemen dena denarentzat, holakoetan behar baita egin, eta laster, egin ahal dena.
‎Gero, ken handik bihia, eta has lan bera zure ogi metak diraueno. Ur hura barrikaren barnean laino bilakatuko da, eta itoko ditu bihian diren arrautza eta ihizi bizi guziak, ogiari batere kalterik egin gabetarik. Ezen, barrikatik kentzean usain gaixtoa atzematen badiozu, kanpora eta, oren laburrik barnean, batere ez duke.
‎Harrak jaten hasi loreak galtzen du laster zangoko indarra, nekez hazten baita, barnea eri duelakotz. Higituz, beraz, sagarraren adarrak, batzu bertzeen ondotik, eroraraz daitezke harra barnean duten loreak, bertzeer kalterik egin gabetarik. Lana hobeki eginen da oraino, loreak zabaldu eta zenbait egunen buruan, eta orduan ez da ere itsurat aritzerik.
‎polo magnetikoekin gertatzen den bezala, bien artean ere halako erakarpen bat dagoela. Egia da bestearen eginez edo egin gabeez gaizki esaka aritzen direla, gutxitan elkarri kritikak zuzenean aurpegiratuz, gehiagotan ziria zeharka sartu nahian. Halere, bakoitzaren biziraupena besteari dago loturik.
‎Leon Paradis Arte Ederretako Fakultateko rock talderik inportanteena da, Bruce Lou Six taldearen ondorengoa, Vertidos Bordesen ildotik doan beste rock talde punkosteko bat. Eneko Sagastibeltzak iraintzat hartu du proposamena, Leon Paradisek egiten duen musika erdipurdikoa dela argudiatuz, eta batez ere haien mezuak intelektualki behin behinekoak direla, umatu gabeak, ondu gabeak, egin gabeak, zimeldu gabeak, usteldu gabeak, desegin gabeak, kakofonia bere etxeko kakotik gustura zintzilikatzen duen giltza bada ere.
‎Norbaitek esan du bere jarrera hitzotan laburbildu litekeela: " emandakoak eraman zaitzan utzi, adorez, izamolde edo jasotako ideien bidez aurka egin gabe. Norberak irauteak baino garrantzi handiagoa du jaso dugunaren ezagutza argi eta sakonak".
‎Gogorturik nago kasu egin gabe joan zitzaizkidan guztia imultzeko...
‎Horrela bizpahiru kanta abestu ditu eta gero, bera ere isildu egin da aspertuta, beste inork ez ziolako laguntzen. Eta horrela egin dugu ailegatzeko falta zitzaigun tartea, denok isilik, ezer hitz egin gabe.
‎Kafe etxeko mahai batean ikusi zuen kazetaria. Bizarra egin gabea baldin bazegoen ere, uste baino mutil ederragoa iruditu zitzaion. Txiki samarra, agian, baina itxura onekoa, zalantzarik gabe.
‎Etaaa... eta zer esan du berak?, itaundu zuen totelka Brucek. Galdetu dit zer hoteletan gauden, eta zin egin dit huts egin gabe deituko dizula, zu ezagutzeko irrikan dagoela. Bruceren aurpegiak kolore biziagoa hartu zuen orduan, irri egin zion Chaplini eta peronia bukatu zuen zurrutada batez.
‎Etimologia azalpena: Dokumentazioko testigantzarik gabe zaila da, huts egin gabe, honen jatorria eta bilakabidea azaltzea. Irudi du larre edo lahar izenen eratorriren bat dela, baina ezin ziur egon.
2012
‎Giza naturaren izenean ari dira, bizitza sozial historikoaz haraindiko funts baten bila gizabanakoaren garunean, espeziearen etologia ebolutiboan edota genetikaren eragin naturalean. Nik, apalik, psikea jendartean ilusio komunak sortzearekin berdintzen dut, sormen horren baldintza biologiko eta ekologikoak baztertu gabe, bai, baina ilusioen eremutik alde egin gabe.
‎Abentura asko bizi izandako gizona, idealista, anarkista, atrakatzaile, faltsutzaile eta, berak aski ongi azpimarratzen duenez, igeltsero. Igeltsero bai, langile izan baita beti Lucio, inoiz huts egin gabe joan izan baita egunero, goizean goiz, bere aldamiora beharrera. Faltsutze lan handienak egiten zituenean ere, hantxe azalduko zen hurrengo goizean, zintzo zintzo, igeltsero lanetara.
‎Hain zaldi zalua ez balu, harrapatu izanen zuten honezkero. Baina mendia han berean ikusirik, hain hurbil, ezproiak sartu dizkio zaldiari, gibeletik heldu zaizkion bretoien oihuei kasu egin gabe, zeinek, larderiaz eta mehatxu larriz, gelditzeko eskatzen baitiote. Ederki daki hala eginez gero hil eginen dutela:
2013
‎Baina iritsi ziren, Mary Lorek eta Mannixek ekarrita, labean erretako hegaztia eta zartaginean frijitutako piper gorriak, eta nire burmuineko zaintxoek amak Reader' s Digest irakurtzen zuen garaietara eraman ninduten zuzen, hamabigarren edo hamahirugarren geruzako eszenetara. Garai hartan,, urterik huts egin gabe biltzen zen nire familia osoa osaba izebek zeukaten jatetxean San Juan eguneko bazkaria egitera, eta batzuetan, Joxe Austin Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa liburuan bezala, familiaren iragana izaten zen hizpide, gerra kontuak tartean zirela, erdizka, saiheska, esanak; beste batzuetan, Bertold Brechten Burges txikien ezteiak antzerkian bezala, arazoen eta alkoholaren nahasketak haserr... Edozein kasutan, bazkaria ez zen inoiz izaten Mannixek —edo, mende asko lehenago, Agatoneknahi bezalakoa, gai jakin baten inguruko solasa.
‎—Nire amak negar egin zuen Kennedy Dallasen hil zuten egunean esan nuen, hartan pentsatzen aritu izan banintz bezala. Uste zuen bera bezalako katoliko bat zela Kennedy, seigarren Aginduaren aurka behin ere bekaturik egin gabea.
‎Ama, ez. Hitz egin gabe, han gelditu nahi zuela adierazi zigun.
‎" Hemen deskubritu diren nazioen artean, bakar bat ez dut ezagutu aldamenekoarekin bakean bizi denik. Mugakideak noizbehinka elkarrekin komunikatzen dira eta nola halako harmonia gordetzen dute, baina bata bestearen eremuan sartu orduko, armetara jotzen dute huts egin gabe, beren artean gauza bera baita beste hizkuntza batekoa izatea eta etsaia izatea". 193
‎Une batez, inurri guztiak inguratu zuten objektu hura eta lan egin gabe egon ziren pixka batean. Baina berehala inurri nagusia agertu eta ero baten moduan hasi zitzaien builaka:
‎Bertako sindikatuek jokatu duten papera tipikoa izan da, mendebaldeko sindikatuek jokatu duten paper sistemikoaren ildokoa, baldintzak —bai abantailatsuak izan direnean ere— beti gorago igotzekoa. Bestetik, negoziazio mahaian beste aldean zegoen agintari autonomikoak ere izan ditu arrazoiak eskari beti gorakor horren aurrean gogorregi kontra egin gabe ameto egiteko. Ez zelako bere diruarekin ari, batetik.
‎Kontuz, hala ere. Hozkailua konpontzen ari den hori izan liteke arkitekto ona (igual dago isil isilik sukaldean, arkitekto ustekoei gehiegi kasu egin gabe). Eta edozein kasutan hozkailu horretatik jandakoak elikatuko ditu, nahiko seguru, hurrengo obra burua eta aparejadorea.
2014
‎Ia hitz egin gabe jarraitu zuten oinez, Gidari Konpainiakoek erritmo bizian egiten baitzuten aurrera. Bide luzea zeukaten, Urbasa zeharkatu beharra baitzegoen San Faustoko harkaitzetara iristeko, egun oso bat baino gehiago behar zuen ibilera.
‎Ez zinen ez irriño ez ele errazekoa, neska haren antzera, baina aintzat hartuz sexua dela batere irri eta hitz egin gabe obratzen ahal den egintzarik jostariena, biziki ongi pasatu zenuten etxeko trastelekuan, lastaira zahartxo haren gainean, gozamenean urturik.
‎Gauaren gehiena solastatzen, irri egiten, edaten ematen genuen. Azken abestia Santagraziko gau argiak zen huts egin gabe, orduan gu biok pistara atera eta nola dantzatzen ginen estu besarkaturik argiak piztu zitezen aitzin.
‎Xibaletak trabatzen du, arma izanik ere, handikapa da jauzi egiteko baita godaletaren ikusteko. Kasik bere artearen jabe izan behar du basoari so egin gabe dantzatzeko. Baina ez da dena horretan.
‎Eiheralarreko plazan denbora hartan baziren bizpahiru mutiko tzar pilotan biziki ontsa ari zirenak eta herria iragaten zenuelarik, ez aldikal, baina ardura ikusten zenuen pilota biribilka bidera heldu eta hiruetarik bat horren gibeletik berehala, bidea sast iragaten, bazterrei batere so egin gabe, partidan tematzen baitziren. Arrestia eman behar zen zalu, kasu emanez bolant ukaldiak ez zintzan ondoko iratze metara eraman.
‎M. Philippe herri euskaran kominixta erraten zaiona da, ez baita gorri normal, botigesa bezala. Kiskil txar bat, lan egin gabe bizi nahi baitu, jeloskor, boterea beretzat nahi hitz potolo eta hutsekin beztitzen badu ere. Gregorioren urdekeria sinpatiko egin diguna.
‎Katuaren argazkiaren egun berean atera zuen Fidelek, Bordaberriko eskaileran. Bizarra zuria egin gabea, boneta. " Era mayor ya, cortarse la barba le haria daño, se cortan, a los mayores les pasa eso, se hacen heridas y duele." Elutsa tabernako barraren atzean egoten zen Fidel.
2015
‎Egia da hala gertatzen dela ikono itxietan eta artikulazio itxietan; baina aldi berean metonimia ikono horiek irekitzeko era eraginkorra da. Izan ere, metonimiaren bitartez edozein partek jardun dezake unibertsal gisa, bere partzialtasunari, bere partikularrari uko egin gabe. Ikus:
‎—Kandelaren gar hori —xuxurlatu zuen, esku librearekin seinalatuz— ez duk sekula itzaltzen, Esteban. Kandela berriari zaharraren azken garra eransten zioagu, eta behin ere huts egin gabe, gainera. Pentsa ezak horren esanahia.
‎—Bestelako gauzak egin nahi dizkiat, gauza ezberdinak, orain arte egin gabeak azaltzen zien bere ingurukoei.
‎Ezagutzaz eta gaitasunez, sentiberatasunez, egiarekiko leialtasunez eta apologiatik urrun egina. Argiak nabarmenduz eta goraipatuz, ixkin egin gabe itzalei, paradoxak ezkutatu barik. Batzuk eta besteak zeukaten testuinguruan azalduz, gure aro garaikidea ulertzeko baliagarri diren hameka informazio eta berri plazaratuz, hainbat irudi ekarriz.
‎EAJren barruan, Joseba Egibar, Juan Mari Ollora324 eta Gorka Agirre burukideek ordezkatzen zuten sektoreak, Ajuria Eneako Itunari uko egin gabe ere, alderdi batzuk egindako haren erabilera eta" irakurketa frentista" 325 zuzendu beharra ikusten zuen: euskal gatazka politikoa izaki Ajuria Eneako Itunak onartzen zuen legez— soilik alde batekoa ez zen irtenbide politikoa behar zuen, eta hori lortzeko HB eta ETA berarekin ere hitz egin beharra zegoen, bakea lortu eta Ezker Abertzalea barnean hartuko zuen kontsentsu berri bat eraiki ahal izateko; 1990ean Eusko Legebiltzarrak autodeterminazio eskubidearen inguruan onartutako ebazpena baliagarria gerta zitekeen kontsentsu berri horren oinarri bezala.
‎1998a Jose Antonio Ardanzak lehendakaritzan egiten zuen azken urtea zen, eta ez zuen kargua utzi nahi izan ahuleriak jota zetzan Ajuria Eneako Mahaia suspertzeko hondar ahalegina egin gabe: urtarrilaren 16an bake plan baten zirriborroa aurkeztu zien itun kideei, diskrezio osoz eztabaidatu zezaten:
‎Garabideko zuzendaritzan kontsulta egin gabe, gustura gonbidatuko dugula esan diot. Bera ez da motz geratzen, eta lau bost pertsonako ekipoa osatu du bisitarako.
‎Konpromiso serio xamarra sentitu nuen deitu zidatenean, haien interesa eta honaino ekartzeko ahalegina ikusita. Etxeko lanak egin gabe etortzea etsigarria gertatzen zait. Axularrek aspaldi antzeman zien ni bezalako.
‎" Europa gehiago izan behar dugu, gehiago sinetsi eta handitzeko." Agenda horretan adibidez egin ziren proposamenen artean daude: lan merkatuko erreformak, Europako gizarte ereduari uko egin gabe," lan harremanetan kalte ordain erregimenarekin bateragarriak izango diren kontratazio malgutasuna ezartzeko"; zerga politika bakar bat edo" gutxienez homogeneo bat"; Europako hauteskunde zerrenda bakarra; segurtasun alorrean interbentzio azkarreko indarrak sortu; merkatuak gainbegiratzeko erakundeen sorrera; gobernuek ez erabiltzea Europa euren porrotak justifikatzeko....
‎FASAk oraindik ez zuen diru hori guztia jaso. Bideragarritasun plana aurkeztu ez zuenez, 20 milioiko bigarren ordainketa egin gabe zuen. FASA itolarrian zegoela adierazi zitzaien diputatuei, eta aho batez onartu zuten enpresari 20 milioi pezeta horiek ordaintzea.
‎Bera ere ostra haztegiko langile, ardura egoten da arrantxoko solaskideen artean, beste langileek bezala kaiko begirantzak egin behar dituelako, eta handik, denbora gehiena arrantxoko aterbean iragaten du. Gizon sendoa da, geldoa mintzoz eta keinuz, ardurenean bizarra egin gaberik ageri da, eta arrantzarako j antzia: gomazko botak, zigarretak plastiko baten baitan, gerriko zabala giltzurrunak mehar hartzeko eta kapelu zaharra.
2016
‎Alkimista trebea dugu, halere, udazkena eta urterik urte, huts egin gabe, atzera heltzen zaigu bazter ferdeak oro urre bilakatuz.
‎Gauenarek, izenak agintzen duenez, gaua maite dute eta gaueko bide guztiak ezagutzen dituzte antzinako marinelek zazpi itsasoak baino aise hobeki. Goiti beheiti ibiltzen dira hegaz, ezker eta eskuin, gaueko horma beltzen ertzekin harrigarriro sekula talka egin gabe.
‎Egunero daude hirian soldaduek lepoa moztutako bi edo hiru pertsona, eta detentzioak ere etengabeak dira; horretaz aparte, alaitasuna da hemen nagusi. Nahiz eta setio egoeran egon, egunik huts egin gabe argitaratzen dugu geure Sztandar, eta egunik huts egin gabe saltzen dugu kalez kale...
‎Egunero daude hirian soldaduek lepoa moztutako bi edo hiru pertsona, eta detentzioak ere etengabeak dira; horretaz aparte, alaitasuna da hemen nagusi. Nahiz eta setio egoeran egon, egunik huts egin gabe argitaratzen dugu geure Sztandar, eta egunik huts egin gabe saltzen dugu kalez kale...
‎Eskertu egiten zuen emakumearen apartatze diskretu hura. Ez bakarrik lasai janzteko aukera ematen ziolako, baita inorekin hitz egin gabe bazkaldu nahi zuelako ere.
‎galdetu zion. Ez zen zehazki histrioi bat, baina urteak zeramatzan tonu arrunt batean hitz egin gabe. Oihu egiten zuen, esaldiak sobera azpimarratzen zituen, eta batez ere norbait imitatzen zuen beti.
‎Beraiek honezkero konturatu dituk ez haizela gaztetxo bat bi zaplaztekorekin ikaratzen dena eta ez dituk arriskatuko hi atxilotzera. Zeren, atxilotu eta gero bi edo hiru egun aguantatzen baduk hitz egin gabe, orduan, zer. Orduan Jon eta Jone gabe gelditzen dituk, eta ez ahaztu bikotea beraien xede nagusia dela.
‎Kolore hori edota txuri urdineko zerbait zeramanj endea urrituz joan zen. jAzkenean elkarrekin hitz egin gabe ordu laurden inguru zeramateneanberriro Diagonal hiribidea hartu eta kafetegi handi baten pareraino iritsi ziren. Barruan jende gutxi zegoen, eta denek eguneroko bezeroak ziruditen.
‎Alderdi, Boletin del Instituto Americano de Estudios Vascos, Egan, Euzko Deya, Euzko Gaztedi, Euzko Gogoa, Gernika, Irrintzi, Olerti eta abarretan, betiere euskara hutsez. Parisko egonaldia, aitzitik, eten behar, eta Zaitegi ikaskide ohi zaharrak Euzko Gogoa aldizkarian lan egin zezan luzatu dei salbatzaileari muzin egin gabe, Guatemalara joko zigun Andimak 1954.eko hasieran. Parisen, damuz, ezer gutxi egin zezakeen, Miranderi aitortu zion gisara:
‎Ruiz Cabalen ostean apezpiku berria iritsi zenean, hau da, Jose Lopez Mendoza y Garcia burgostarrak Iruñeko agintegoa bere egin zuenean, egoera ez zen ezertan ere aldatu Huizirentzat. Burgostik etorritako agustindar horrekin, bada, ez zitzaion Huiziri bere lana goxatu, ez eta aisatu ere, eta hasiera batean Etxarrin geratzeko emandako hitzari men egin gabe, Altsasura igorri zuen apaiz laguntzaile 1900eko irailaren 27an.
‎Orduan ziren festak, sekula ez bezalakoak. Haiek sortu giro aztigarria, haiek egin bira amaigabeak, gonak aidean, oinak arin, atsedenaldietan beldurgarriak, haien bizar egin gabeekin, haien larru beltzekin. Gaitajole batek bere muturpita hornitzeko nabalaren bat ozenki eskatu orduko, konpare batek bere gerri azpitik atera egin zuena lau ahurretik gorakoa bazen.
‎Euzkerea argitalpena 1929.eko urtarrilaren 15ean sortu zen Bilbon Pizkundia Bazkunaren gerizapean, eta bi arotan barrena, gerratea piztu arteraino huts egin gabe atera egin zen salgai. Euzko Gaztediarena bereziki genuen aldizkari jeltzalearen helburuak aski argi azaltzen zaizkigu 1934.ean hasi bigarren aroko lehendabiziko alearen editorialean:
‎General Motors en aurrena eta Volkswagen en gero, korporazio handien" desmilitarizazioa" eragin zuen, langilearen jakituria eta duintasunean oinarrituz, bitarteko aginte mailak murriztu eta erabakimena haien esku utzi zuenean, ekoizkortasun hobekuntza ikusgarriak erdietsiz. ...k lana eta lankidetzan oinarrituta jaio eta abiatzen dira, eta mundu osoan zabaldutako korporazio izatera iristen direnean batzuk lana eta lankidetzan oinarrituta irauten badute ere, boterearen dinamikan erortzen dira lehenago edo geroago, eta merkatuko onenak izaten saiatu ordez (lehiakorrenak, berritzaileenak), merkatuaren legeetatik at geratzen saiatzen dira, hots, konkurrentzia mekanismoei men egin gabe boterearen mekanismoen bidez jarduten, saiatzen dira etekinak biltzen. Hori gertatzen denean, lehiakortasunetik eta berrikuntzatik datorren enpresaren onura soziala galdu egiten da, eta interes korporatiboa baino ez da geratzen.
‎Mila kilometro zituen eginak egun hartan, beste hainbat bezperan, gidari. Azken kilometroetan, Burgos gainditu bezain laster, gauza bakarra zuen zerumugan, etxera heldu, dutxa bat hartu, garagardo bat edan eta etzan, afaldu gabe, inorekin hitz egin gabe, azken xehetasun hau amets hutsa zela jakinda ere.
‎Errealitate egoskorra moldatzeko ahala eskuratu nahi duzu, oinak lurrean finkatuta: " Ni" tik hasiko zara," gu" amorfo tentagarrira salto egin gabe; zu, hura eta ni amets berrian sar gaitezen.
2017
‎Alde batetik ezkerraldeko burdinak ukitu gabe, ukitzeak hiltzeko arriskua izango balu bezala. Bestetik, bizilagunen ateak jo gabe eta lurrean zituzten lanpasekin estropezu egin gabe. Eta aldi berean, soinean zuen mozkorraldia ahaztu gabe.
‎Hala ere, ez zen egon bere jarrera tematitik aldendu ahal izan zuen arrazoi edo promesik, eta errea izan zen. Askok miretsi izan zuten bere hiltzeko era, hasperen egin gabe, kexurik gabe, irmo eta sendotasun osoz jasan zuen sugarren tormentua, beste garai baten (arrazoi guztiz ezberdin bategatik!) kristau erlijioarekiko maitasunagatik paganoek erail zituzten Kristoren martirrak bezala".
‎Mugitu gabe eta hitz egin gabe geratzea, aspaldiko tentaldia. Tentaldi hau, antza, inora eramango ez gaituenetakoa da.
‎Airean libre hegan txoria herioaz kasu egin gabe laster, ordea, bera ere hilko da tranpan edo tiro batez.
‎Airean libre hegan txoria herioaz kasu egin gabe laster, ordea, bera ere hilko da tranpan edo tiro batez.
‎apaizgaiak (Joseph I.ak komentuak itxi baitzituen), gudaroste guztietako desertoreak, Tutera eta Zaragozako deskalabruetan sakabanaturiko soldaduak, itxura gaiztoko liskargileak, etxetik ihesi joandako gazteak eta, gainera, abenturari italiarrak, poloniarrak eta alemanak. Horiek guztiek jakin behar zuten dar dar egin gabe inoren kontra tiro egiten eta sastakaiari edo lantzari irmo eusten. Eta hala izan, ikaragaitzak:
2018
‎Oraingoz argitu gabeko zalantza da zein leku zuen hiriburuko euskarak banaketa horretan; hots, nora begiratzen zuen Iruñeko euskarak, Ezkabartera edo Eguesibarrera. Hirietako hiztunen erkidegoen sare konplexuak aintzat harturik, bidezkoa da pentsatzea aipatutako bi eremuetako ezaugarriak biltzen zirela Iruñean, edo, aurrekoaren aurka egin gabe, auzoen araberako banaketa linguistikoa egon zitekeela; hau da, hirian bizi arren, hiztun batzuen hizkerak alderdi batera eta beste batzuenak beste batera begiratzen zutela, eguneroko harremanek baldintzatuta, baina horrelako baieztapenak egiteko daturik ez dago.
‎...nalarien krisia hasi zen, eta hura ikusita, ia ezinean, Udalak" lan politika" apal bat egiteari heldu zion horrela deitu badakioke," neguko lanak" antolatuta; hots, karriketako elurra kentzea, ibaiertzak garbitzea, harria zanpatzea edota eguraldi onarekin hasitako obrei jarraipena ematea.179 Asmo onekoa izanik ere, politika hura adabaki hutsa izan zen, batetik, langile asko lan egin gabe gelditzen zirelako, Udalak beti bertako langileak hartzen baitzituen kanpokoen kaltetan, eta bestetik, soldata irrigarriak ordaintzen zirelako, diru hura ez baitzen inola ere aski familia mantentzeko. Horregatik, laguntza publikoaren osagarri," sukalde merkeak" antolatu ziren.
‎Familien esparrutik alde egin gabe, ezkontzeko eta elkartzeko moduetan gertatutako aldaketak aipatu behar dira. Eliza bidez ezkontzen zirenak gehienak baziren ere, gaur egun ez da horrela, orain hirugarren postuan ageri dira bide hori aukeratzen dutenak, gehiago dira epaitegi bidez ezkontzen direnak eta are gehiago ezkondu gabeko bikote egonkorrak.
‎Baina ez, inola ere, Albako Dukeak ekarri zituen indarren aurrean. Dakigun bezala, haiei aurre egin gabe errenditu egin zen hiria, eta Albakoak okupatutako Takonerako monasterio haietako batean, San Lorentzoko Atariaren aurrean zegoen Santa Olallakoan, sinatu ziren kapitulazioak.
‎Iparralderako norabidea aldatu gabe, etorbide luzeak bata bestearen jarraian. Bidea seinalatu dio Xuanek, behin ere zalantza egin gabe, zentrotik urrunduta ere, beti daki nora doazen. Reinickendorf eko apartamentu bat husten ari den bikote batek oparitzen dituen lau aulki hartzera doaz.
‎—Hobe ez. Martini ez zaio gustatuko berarekin hitz egin gabe biharko plana lotuta uzten badut.
‎Baina, kontatu zituzten pasarteen artean, berebiziko garrantzia du kontatu ez zuten horrek: eskola sistemak ez zuen gertakari horren aurrean erreakzionatu, eta jazotakoaren balorazioa egin gabe ere, kokatu egin behar dira gertakari horiek gure irakaskuntzaren noosferan. Salbuespenak egongo ziren, noski, eta irakasleren batek bere iniziatiba pertsonala baliatuko zuen gaia ikasleekin tratatzeko, baina instituzio gisa, ikastetxeek ez zioten gertaerari erantzun global bat eman, eta biharamuneko astelehen hura itxurazko normaltasunean igaro zen:
‎Gau guzia ezker eskuin zamariak eramaten ibilirik, argi hastean itzultzen zen Ibañetako barrakonetara lo egin gabe. Gaueko ibilbidea izitzeko modukoa zen:
2019
‎Xehetasun txiki orok ikasia ematen zuen, eta aitajaun Pantxo, ikaragarria begiratu nahi ez eta betazalak ixten baitzituen, baioneta xaflaz behartzen zuten zabaltzera eta begiratzera. Zeremonia basaren barnean zen, halaber, aitajaun Pantxok deiadar egin behar zuela, izu laborriz, eta blasfematu (lehenago sekula egin gabea zen), aurrez kabo batek erakusten zion kuarteleko jargoiz. Ezetz zioen, Hura, Jainkoa, garaiz iritsiko zen, Kristau Urteko mirarietan legez, eta Rodriguez kaporala eta zaintaldeko soldaduak, hura bezala mozkortuak, armada erregularreko tropa eta beronen koronela suntsituko zituen.
‎" Hi geldirik hemen, tabakoa xeha iezadak, zigarroa bildu eta soberako astian hortxe atean, inor igaro ez dadin". " Gero enkargu egokiagoa emango diat", eta esan zuen berak ez zekiela tiro egiten sekula egin gabea zelako. " Nik txoritxoak txolartearekin eta arratoiak sakabiarekin baino ez ditut ehizatzen, eta artea jartzen diet satorrei".
‎Jostailuzko hiru barkuena kontatu zion lardaskan, pintatu ere pintatu zituztela, nahiz eta horretarako arratsaldeko bostak arte bazkaldu gabe egon. Luisek gorriz pintatu zuela berea, Martinek zuriz, Miguelen ilobak berdez, eta mutilak hitz egin gabe segitzen zuela, baina itxura batera pozik zebilela bikiekin.
‎Basurdea ez zen aterako. Kanalaren tarte zuzenean behera zihoan poliki poliki, igeri egin gabe, korrontearen mende.
‎Dutxako ur epela burutik behera sentitzearekin batera argi ikusi dut ezin nuela hotel horretatik alde egin Bloomekin hitz egin gabe. Esango nionaren eskematxoa osatzen hasi naiz buruz, baina azkenean neure burua aurkeztu eta solasaldiari bere bidea aurkitzen uztea erabaki dut.
‎Suzzkeriak. Okerren okerrena, nolanahi ere, Moritzekin hitz egin gabe gelditu naizela, azkenean.
‎Gainera, diru asko uzten zidan, dirutza mordoa. Gabonetako loteria nagusia tokatu izan balitzait bezala zen, baina apustu egin gabe. Hori guztia zela eta, bazegoen, oraindik, gehiago.
‎Biratu nire aulkian, eta gizonari kasu egin gabe Florinari begira jarri nintzen. Gizonak, egindako saioa galdutzat emanda, buelta erdia eman eta gure mahaitik alde egin zuen.
‎Zurrunbilo horretan sartuta Pedro Pablo Astarloa dugu Eskritura Sainduen defendatzailea; baina, ez bere kritika egin gabe:
‎Nabarmentzekoa da, baita ere, Bakaiku eta Iturmendi arteko mugaren bi aldeetara zabaltzen diren gain maldatsuak —Aizkorazar, Otsai eta beste— aitz, arri edo gain bezala, hots, izena ongi finkatu gabe, agertzen zaizkigula XVIII. mendean, 16 baina, aldi berean, horien atzealdea, Aizkibel zela (‘las Aizquibelas’), zalantza egin gabe. Honek esan nahiko luke, apika, haiztzat zeukaten guztiari ez ziotela, besterik gabe, haitz leku izena ematen.
‎55. Bauptista de Oronoz Arribillaga un fuego. Lehendik sortzez berea zuen borda, Mintorrola, aspaldi galdua zuen eta Soroa etxeak bereganatua, aurrez 43.an ikusi bezala, eta oraingo Arribillaga berria, Zugarraingoa, artean egin gabea.
‎Badirudi sei borda horietatik, Azpikoetxekoa, Alpaitenekoa, Arotzenekoa, Txoanenekoa eta Urtzailenekoa eginak zirela ordurako, eta Txurionekoa artean egin gabea, nahiz orubea markatua izan: " sitio de borda"; lehendik han zerabilten alorrari beste zati berria erantsi baitzioten.
‎Baina, nere bihotzargia atzera zure bururaino ekarriz, ohartu al zara Iburtik Astarrolaraino joan direla lur azterleak oraingo jauzian. Horretan sinale, Txoko, Auspagin, Domartin, Landa eta Pastagin bordak egin gabeak zirela oraindik, hain zuzen ondore hartan bertan, azaroaren 21ean, markatu baitzion Herriak borda eta alorra egiteko lekua, plaza zaharreko Pastagin etxearen jabe Miguel Perez de Eguzquiza jaunari: " en la endrezera llamada Ynurrizta mas arriba del Camino Real".
‎Ez zegoen garbiago esaterik, gaur oraindik joanda bertan ederki entenditu bailiteke kasik. Dena dela, aurreko egunean ukusitako Esolakortetik gaurko Iruñaga bitarte honetan, bistan da gero Domingo, Portolo eta Barreneko bordak izanen zirenak, egin gabeak zirela, eta baita Motxeneko eta Teileri edo Zabaleneko bordak ere. Hurrena, orduan oraindik Urbietazar zeneko Arozmendiraino baitoa, Arkiskil auzotik Gorriztarango ospela arterainoko jauzi sekulakoa eginez.
‎Eta Erasote auzotik Sakulura egindako jauzian, ahaztu egin zait berriz ere 1686an oraindik egin gabeak ziren bordak aipatzea. Haratx zein, Berueteko mugatik honuntz hasita:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia