Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2000
‎Alboetara so egin gabe egiten dut aurrera eta aurrera,
‎Gose grebarik egin gabea nintzen artean. Alde handia dago lehenengo gose greba izan edo bigarrena edo hirugarrena izan.
‎Ondoren, Zeanurirako bideari lotu gintzaizkion berriro, mendiz, oinez, bizkar zorroa soinean eta noiznahi gogoaren aginduei men eginez biderik zuzenenetik irteteari uko egin gabe, lehen bezala. Baina ordura artean baino zuzenago joateko asmotan.
‎Aspaldiko, etzakiat zer. Henri kasu egin gabe ez zuan bada egongo. Haiekin kalimotxo pare bat edango zian.
2001
‎Teknikariak arras pragmatikoa zirudien, bazekien zer obratu behar zen, buruaz beste egin gabe, merkatuari egokitzeko. Ahots finko eta leunez ari zen, hitzak lañoki herrokan pausatuz, teknikari baten maneran funtsean.
‎Ez hori bakarrik; fama da neskatxek cocuyoak lotzen zituztela adatsean gaueko jaietan, eta oinetan itsasten zituztela gauez bideak ikusi ahal izateko. Ni proba egin gabe nago, noski, baina esaten dute Pyrophorus bakar batek ematen duen argitan irakurtzea badagoela. Argia emate honek, eta hau zientzialarien iritzia da, sexu erakarmenarekin du zerikusia.
‎Ez nuen gainerako entzuleen aurpegirik ikusterik, baina ikusi izan banitu, zahartuta zeudela sumatuko nukeen, ezbairik gabe. ...gorputz jarrerek argi asko salatzen zuten entzuleria hinduismoko metodo zaharrek –Jogasutran sistematizaturik daudenek– azaltzen dituzten erlaxatzeko teknikak erabiltzen ari zela, nagusiki, eta are, bakarren batzuk hain ekialdekoak ez diren metodoak –siesta, kasu– praktikatzen ari zirela, beronek ohi dituen berezko soinu adierazpenei –zurrunga egiteari, alegia– muzin egin gabe.
‎Horse´s neck ak bular barnea erre zionean, min imintzio arina marraztu zuen ezpainak zimurtuz eta begiak itxiz. Hitzik egin gabe beste bat eskatu zion kamareroari edalontzia hatzaz seinalatuz.
2002
‎Marriotek ere buruan zerabiltzan. Txortan egin gabe zebilen Madril utzi zuenetik. Kopetaraino zegoen.
‎Azaldu zion Galderri Fernando Madrilen zebilela garai hartan. Callaon gora zihoan inorekin hitz egin gabe, Madrilen ez baitzen inorekin hitz egin behar. Gernika bonbardatu zutela informatu zuen Union Radioko esatariak.
2004
‎Mus partidan barneratu ziren berriro, Fermin aitaren han egoteari kasu egin gabean. Tabernaren bakardade eta handitasunean galdutako mozkor deslai baten gisa ageri zitzaion Fermin semeari aita, bufoi rolaz gabetua.
‎Indiar batera eraman zuen. Dilistak kurriarekin eskatu zituen Marckek, pikanteak gibelari lana ematea zelako argudioari jaramon egin gabean. Ez zegoen ongiezik.
‎" Otxomak ba hara!" Eta bera aurrean, eta besteak atzean, Lañua eta Pepe izan ezik, besteak iufa eginez abiatu ziren astoarekin gora, astoa ja kontra egin gabe, etsi etsian lotu zen bideari haiekin, Kako itzuli egin zen eta:
2005
‎Lo egin gabe higatu gauetarik landa goizean kafe ura banatzen zitzaien, eguerditan salda ura eta ogi puska idor bat, eta arratsetan eguerdiko hondarrak. Beinatek solaskide arruntik ez zeukan.
‎Hiru egun daramatzagu elkarri hitz egin gabe. Arrantzara noala esan diot.
‎Lehen hilabeteetako gutunetan Garazi gutaz mintzatzen zitzaion huts egin gabe, nola hanka hautsi nuen eta ez ote nuen ortopedikoa eraman, nola Lolo sandia zaporeko neska ile gorri batekin ibiltzen hasi zen... Baina ez zuen luze jo.
‎Baina baforeak ez zeukan konpasa Amsterdamerako, portutik hogei miliatara zegoela fletatzailearen deia eduki zuten, Avilesera gateko zamatzera, edo A Coruñara, edo Lisboara, hori ez daki lanabes eta tramankulu guztien izena euskaraz erraten ahal dela uste duen zoro horrek. Eta orduan, uharte galduenean legokeen naufragoaren antzera txanel batetik zeinuka ari zen urketariari kasu egin gabe edo ez ikusiarena eginda hartu zituen hamar edo hamabi gradu noroeste, zera jakinen du hori komandanteak. Urketariak bai, urketariak ikusi zuen Amsterdamgo ontzia gero eta urrunagotzen.
‎Makurtu egin zen botila jasotzeko, eta alde egin nion. Norbait inor zen atso hura Saint Pierre n, larderia handia zeukan bere konkorrak gure artean, ez ginen harekin dantza egin gabe jalgiko L’Etoile tik edo Select etik. Tristea izan behar zuen bakailaorik gabeko Saint Pierrek, txabola multzo bat, eskeko ere ezin.
2006
‎Asuni Juanluren kizkurretara joan zaio begirada, haren sama aldera, haren bizar egin gabearen artean ikusten dituen ezpain gazteetara. Orain bi hilabete hasi dira tabernara egunero etortzen, eta ordutik dauka eurekin tratua.
2007
‎Labruquerek, hasieran, komunione txikia egin gabearen herabetasuna erakusten zigun. Baina zirikatzen nuen gaizki ikasia bainintzen, eta hondarrean hitza askatu zuen:
‎Ez zen samurra Habanan antolatutako zerbait Nafarroan berean, bere aitzinean, gauzatzen ahal zenik sinestea eta, paradari muzin egin gabe, Iruñeko jardunaldiak zertan ziren galdetu zion.
‎Inguruan ez zebilen inor, eta berarekin ari zela atera zuen Migelek ondorio. Ohantze batean amiltzeko irrikan zegoen eta, aukera huts egin gabe, taxi bat behar zuela adierazi zion.
‎Atzerrian egindako automobilak ziren bertan zebiltzan gehienak, eta ordezko piezak eskuratzea izaten zen lan zailena. Txatartegietan metatutako automobilak miatzera hurbiltzen omen zen, eta itsasontzi txipiren bat desegin berri zutela jakinez gero ez zuen bisita egin gabe utziko. Errepide bazterrean atzendurik zegoen traktore bati esker zebilen Chevrolet zaharra, eta etxeko garbigailu zaharraren piezak ere egokitu behar izan zizkion behin.
‎Deituko dio esanez amari eta lagun pare bati deitu diola baina ez diotela telefonoa hartu, horregatik deitu diola berari eta abar. Hori esan behar dio totelka hitz egin gabe, amari eta lagun pare bati deitu diot baina ez dute erantzun, kalamidade halakoak, eta horregatik deitu dizut zuri. Lagun, sexua ez zehaztea inportantea da.
2009
‎aurretik egindako bideari kale egin gabe
2010
‎Txikitakoak, amak jantzi eta eranzten ninduenekoak; gaixoaldietakoak, nire burua gobernatzeko ahulegi nintzenekoak. Kontu egin gabe biluzten nau. Nire burua eranzten jakiteko adina badudala-eta, errieta egiten dit bere boz lodiarekin.
‎" Tira, horrela izatekotan, ez dagoke gaizki", pentsatu nuen bere barreari jaramon egin gabe.
‎Nire gelaren aurretik pasatzean, alferrik pizten zuten gaueko zaintze argia, piztua izaten bainuen mahai argia. Ateari bizkar emanda idazten jarraitzen nuen presozainei jaramon egin gabe, ateko beiran kax kax jotzen zidatenean ere. Itzuli gabe" zoazte zuen arratoi zuloetara" murmurikatzen nuen.
‎Gaztaroaren ezaugarrietako bat bulkadaka jokatzea omen da, bitan pentsatu barik esatea, ekintzak ondorioei men egin gabe burutzea, odola berotu orduko irakiten izatea, txoro flautaren doinuetara dantzatzea. Gaztea izateari utzi nionetik hogeita bost urte izango direla, barruko sumendia borborrean daroat oraindik, orroka segitzeko gogotsu.
2011
‎Urtebete lehenago estreinatua zeukan Vitsebsk-en, agerpen klandestino batean. Hurrengo hilabetean Minsken ausartu zen Aliaksandr Lukaxenkaren gobernuak ezarritako debekuari kontu egin gabe. Ordurako taldeak arrakasta bildua zuen Europako eszena alternatiboan.
‎Lazkanok asteak iragan zituen Platonovek erabat bereganatuta, beste ezerentzat eta beste inorentzat ez begi ez indarrik ez zuela. Bizarra egin gabe, lo ere nekez, ohearen tapakiak eta izarak aldatzeko indarrik gabe. Bere ohantze bakartiak hartua zuen izerdiaren kiratsa jasanezin bihurtzen hasi zitzaionean, sofan atseden hartzen hasi zen.
‎bizio bat, ahultasun bat, sekretu bat. Baziren Lazkanok Gloriarekin zuena bezalako harremanak, finean, urregorria balio zutenak, bost axola zenbat denbora igarotzen zen elkarrekin hitz egin gabe, bezperan hitz egin balute bezalakoa zen beti, ez zen sekula abiatzeko hari muturrik falta izaten. Baina salbuespenak ziren horiek, eta litekeena zen jende asko halako adiskidetasun bat berbera ere ezagutu gabe pasatzea mundualdi honetatik.
2012
‎Anaia du Iñaki, baina Aingeru Chicagotik itzuli denetik ez dute elkar ikusi. Beraz, hilabeteak daramatza harekin egon gabe, telefonoz hitz egin gabe, mezurik bidali gabe.
‎Norak duela hamar urte bi aldiz pentsatu gabe baietz erantzungo ziokeen, ez Josuri bakarrik, ia beste edonori ere bai, orduan Noraren egiteko gogoa oso bizia baitzen. Aitzitik, orain dela gutxira arte gordin azalduko zion ezetz, gauzak garbi, izkin egin gabe. Baina azkenaldian asko ikasi du:
‎Alfer alferrik. Espazioan atzera egitea ez bailitzaioke aski denboran ere atzera egin gabe.
‎Aurrerantzean Parisko bakardadea bizi du, piztia ehizatua bezala sentitu bere burua, inorekin hitz egin gabe, bere itzalari ere ihes eginez, tristuraren azken hondoa ezagutu. Gogo beheraldia koilararekin gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko irentsi du, poesia eta horrelako luxuak burutik kentzeraino.
‎Bi aste inorekin ez, ez bada okinarekin, zinema txartel saltzailearekin eta Saint Sulpiceko Tabaceko zerbitzariarekin, une noisette, merci, c’est combien, astean bitan, hitz egin gabe, ia hilabete parea bai euskaraz inorekin hitz egin gabe.
‎Bi aste inorekin ez, ez bada okinarekin, zinema txartel saltzailearekin eta Saint Sulpiceko Tabaceko zerbitzariarekin, une noisette, merci, c’est combien, astean bitan, hitz egin gabe, ia hilabete parea bai euskaraz inorekin hitz egin gabe.
‎Ahantzia nuen gertaera bat etorri zait gogora tximinien ke zirimoletan gora. Nire borondateari jaramon egin gabe nitaz jabetu eta menpean hartu nauen oroitzapen uholde bihurtuz.
‎Bihotza hustuta hegoaldearen eta ekialdearen artean. ...nahi duzu esatea, ederra den?, bai, ederra da, baina hori ez da kontua, maite zaitut, ez dakit maite dudan, nola nahi duzu jakitea, ez izan zakarra, pasatu da, bukatu da, nola?, gurekikoa bukatu dela?, ez egin halakorik, maite zaitut, maite zaitut, bera ere maite ote dudan?, ez zu bezala, ez, ezin dut esan biak maite zaituztedanik, bakarrik nago hiri handi honetan, egunak luzeak dira inorekin hitz egin gabe, eta hitz egiten dudanean buruan darabilzkidanak azaltzeko mihi elbarri trakets zehaztugabe honen menpe nago, sabaira begira lo egiten dut, albo batera jarriz gero belaunak maindiretik kanpora ateratzen zaizkidalako, ipurdiarekin horma hotza jotzen dudalako.
‎...zkitako betaurrekoen atzean ostenduta begi eder horiek, makulu zuri bat eskuan, itsurak egiteko nire besoa bestean, ni ere itsu, adimenez, bata bestearen ondoan aratinik ez bada, bata bestearen gainean etzango gara, istapeka, niri berdin zait nor noren gainean, liluratuta naukazu, zure azalaren kolorea, zure adatsa, zure ezpainak, irudikatzen ditudan zure titiburuak, sabelaldea, aspaldian larrutan egin gabe nagoelako izan daitekeela ez dizut ezkutatu nahi, biharamunaren kezkarik gabeko musua eman nahi nizuke, ezpain gorrikara horiek nire hortzekin kitzikatu, bizitza datorren bezala hartu dut orain arte Karen, zergatik ez dut berriro egingo, badakit telefonoz mintzatzen garenean gogorra izango litzatekeela neska lagunari beste norbait ezagutu dudala esatea, beti galdetzen dit, gogorra izango lit...
‎Ez, berri horri kasu egin gabe gainbegiratua nuen egunkaria.
‎Ez joan ez joan gelditu pixka batean hemen nirekin hamabost egun inorekin hitz egin gabe asko dun.
‎Arratseko orduotan, bulegoan berandutu den enplegatu presatua dela pentsa lezake berarekin topo egingo lukeen oinezkoak, edo garçonnierean maitalearekin larrua jo ostean etxera bidean emazteari esango dion gezurra asmatzen doan bulegari kezkatua. Kalearen itzalez itzal dabil, azken euri jasak utzitako putzuei jaramon egin gabe, bere mozorroak ezinbesteko duen larru imitaziozko maletatxo merkea besterik ez darama aldean.
2013
‎Nire lepoan sartzen zuen muturra, eta titiak estutzen zizkidan, edo mokorretatik heltzen. Bizarra egin gabe zegoenean nuen hori gustukoen. Lotsaz jokatzen nuen nik; desoseguz, zehatzago esanda, nire gizenuneak mardulegi topatuko zituelakoan.
‎Euskal musikari nazioartekoena zen, eta hiru urte zeramatzan kontzerturik eman gabe. Leonard Elschenbroichen laguntzarekin inoiz inork egin gabea egingo zuten, bi musikari bikain bat eginda azalduko ziren taulan instrumentu bera besarkatuz. Txillidaren Besarkada izango zen karteleko motiboa, eta eskultura bera taularatuko zuten kontzertuaren egunean.
‎Emakumea deseroso mugitu zen besaulkian, baina aurka egin gabe. Alabak utzitako pijama usaindu zuen.
2014
‎batak besteari bultza egin gabe
‎batak besteari bultza egin gabe
‎Irristari hordituak. Nahikoa lan zeukaten laprast egin gabe zutik mantentzen. Batek bestea jo nahi eta elkarri besarkatuta bukatzen zuten, ez erortzearren.
‎" Xeri, xeri banana, una fruta muy sana, ye, ye", atera zen bozgorailutik, eta espantuka ziharduen neskak txalo egin zuen, erritmoari kasu egin gabe. Orduan Xabik begirada futbol jokora itzuli zuen.
‎Oinak gomazko sandaliekin babestuta eramatea ez zen txorakeria: aitaren atzetik ibil zitekeen arroketan saltoka minik hartu gabe eta irrist egin gabe. Hanka zuri finak zituen aitak, han hemenka bilo finek estaliak, eta oinetan, berriz, tennis zahar batzuk.
‎Gero, oharkabean, Nekane joan egiten zen, eta bazirudien norbait falta zela etxean eta denak zebiltzala norbait horren bila, norbait hori aipatu gabe. Berriz praka motzak janzten zituen Manuk eta berriz uzten zuen bizarra egin gabe.
‎Malda txiki bat igo zuten, Xabik anaiaren oinak ikusten zituen, militarren botekin egoki jantziak. Inbidia sentitu zuen, nahi gabe okasiorako hain ongi hornituta zihoalako, laprast egin gabe eta hotzik sentitu gabe.
‎Ahoa ireki eta bitan pentsatu gabe bota zezakeen galdera. Marrazoen ur sakonetan sartu eta haiekin igeri egiten saiatzea bezalakoa izan zitekeen, marrazoen haginei so egin gabe, haien inguruan eraikitako istorio basa eta pasadizo gaizto guztiak ahaztuta. Keinu batek dena betiko akaba dezakeela jakin arren.
‎70 bat. Eta biharamunean klik egin gabe atea ireki eta ixteko gai izango ote zen galdetu zion bere buruari.
‎23 urte inorekin lo egin gabe,
‎zotin edo usin batean gure jabe egin gabe
‎Ireneri iruditzen zitzaion hurrengo metroa hartzen zuela Ibonek, bueltakoa, Leioarako. Irene agurtu eta berriro sartzen zela geltokira, erosketak egin gabe, ezer egin gabe, hori pentsatu nahi zuen Irenek, hori pentsatzen egiten zituen minutu batzuk ia egunero.
‎Baina Azaolari iruditu zitzaion Francok ez zuela onartuko, ia ezinezkoa zela onartzea, eta barrundatu zuen ETAk ez zuela beste erremediorik izango, bahitu guztiak hil zituztela, familia osoa. Beste inorekin hitz egin gabe pentsatu zuen hori guztia, bakarrik, baina argi zeukan, bahitu eta gero Francok onartzen ez bazuen, familia osoa hil zuten. Azaolak ez zituen hil nahi, alferrekoa iruditzen zitzaion, merkea ere bai beharbada.
2015
‎Hori ez zuen ezabatu harekiko defentsak armatzerakoan. Hiru urte zeramatzan larrutan egin gabe. Eskua dut emazte, eutsiko zait zintzo, esaten zion bere buruari.
‎Behin dutxatik irtenda, beti antzeko pausoak jarraitu arren, jada ez zen automata bat. Bizarra egin gabe jesarri zen ordenagailuaren aurrean. Mezu bakarra zuen postontzian, honela zioena:
‎Batean elektrikari, hurrengoan igeltsero edo iturgin. Ateratzen zaizkion aukerei muzin egin gabe, polibalente. Hilabeteak igaroko dira berriro Desegokituen Elkarteko kideren batekin topo egin arte.
‎iragarritako desegiteari jaramon egin gabe
‎Zenbait urrats aitzinago, inork ahapean xuxurlatua iduri," Hostoa ez da orri adarretan baizik" pentsatu du. Eta berak indar egin gabe, larrazkenean zeharreko ikusmiralearen filosofia jabetzen zaio gogoaren mekanika dela medio. Arbola utzitako orriak zer pentsa lezakeen.
‎Pentsatuaz bakarrik sexuz aldatzeko aukera balego, birritan zalantza egin gabe transformatuko litzateke Laura ere. Ustekabean pasatu zaio burutik kontu hau, baina ez da tximistak argitutako ilunpera berehala itzuli, eta jabetu da batzuetan eraman ezina zaiola emakumezko izatea, nekagarriegia:
‎bizi nituen bi existentzietako bat baztertu beharra neukan nahitaez, zegokidan denbora oharkabean iraungiko zitzaidan-eta bestela. Ametsen munduari uko egitea erabaki nuen, jakina, ezin bainuen erreala suntsitu neure buruaz beste egin gabe.
‎Galdutako gauzei buruz hitz egin gabe galdutako gauzei buruz pentsatzeak eragiten duen nekeak azpiraturik sartu dira portura. Galdutako gauzak berreskuratu ezinaren ziurtasunak eragindako aje mikatzarekin.
2016
‎Gauza jakina da honelako pertsonaia klasea gaizki aklimatatzen dela Frantzian. Baina, baldin bada tokirik Frantzian non sinesgarria den, toki hori Mediterraneoko kostaldea da, non sor daitezkeen sinesgarritasunari kalte egin gabe nobela beltzeko eta zinema beltzeko pertsonaiak”.{ 11}
‎Marseillakoa jaiotzez, poeta eta idazlea zen. PCFko militantea izan zen, baina partidua utzi zuen ideologia ezkertiarrari muzin egin gabe.
‎Nobela beltza idazten duten idazleek, usu, beren lanaren kalitatea errebindikatzea beharrezkoa ikusten dute. Itxura batean entretenimendua beste helbururik ez duen genero jakin, zehatz eta ezagun bati atxikitzeak dauzkan abantailak, ekonomikoak batez ere, nahi dituzte, baina goi mailako literaturaren labelari uko egin gabe.
‎ezer egin gabetan
‎Entzun bestela: “Euskaldunak, ia aurka egin gabe onartu zuten erromatarren menperaldia, eta gutariko batzuek probetxua ere atera zuten egoera hartatik, toki on eta eroso bat lortu baitzuten Erromatik zetorren ordenamendu berrian. Baina gero, ez genuen inola ere onartu bisigodo eta frankoen agintea.
2017
‎Harreman irekiaren kontua. Baina askotan ergel moduan jokatzen dute, astebete hitz egin gabe eta orain...
‎“Ongi jarriko da, ezta? ” esan dio Josebak Begori. “Baina non gertatu da? ” galdetu dio ondoren, Begoña elkarrekin astebete haserre eta hitz egin gabe daramatela jabe daitekeela-eta asaldaturik.
‎Leihoa bilatu du berriz ere. “Astebete generaman hitz egin gabe, haserreturik geunden”, bota lioke deblauki.
‎Markel La Markeliñe atzetik zetorren, hizketan atertu barik. Itzuli zenean hantxe agertu zitzaizkion seiak, nabar baina aldi berean kolorge, egin gabearen forma lausoetan, bere baitakoaren ispilu. Horregatik harritu zuen zeinen zehatz ageri zitzaion Pedro de Cadiren nortasuna ez eze gorputzaren forma, azala eta inguratzen zuen airearen arteko muga.
‎Baiezkoa egin zuen Markelek gainontzekoei kontsulta egin gabe. Eta altxatzen hasi zen ingurukoen harridura bisaiei kasurik egin barik.
‎Atariko ateak danbatekoa jo zuen ixtean, eskailerak pikoak ziren, azkeneko pisua zen, eta gehiagorik ezean berak egongelan lo egin behar izaten zuen, Begoñari utzi baitzion gela, nahiz eta Begoñak pisua alokatu eta hartaz hitz egin gabean, lehendabiziko gauean gelak banatzea egokitu zitzaienean, hitz gabeko keinu ilaun batez zera adierazi nahi izan zuen. Zera.
‎Eta Bego eta Lander hots egin gabe. Adorea.
‎Udaletxeko eskaileretan tenkatu zituen giharrak, inguruan autobusari espera zuen jendeari ezaxola. Astebete zeramaten hitz egin gabe, auskalo zergatik haserretu zelako, noiz eta haien urtemuga egunean. Zein dramatikoa izaten zen batzuetan!
‎Bi egun zeraman lasterka egin gabe eta gorputzak eskertu zion. Batzuetan bi egunetan segidan egiten zuenean, nekea nabaritzen baitzuen, gogoak gorputza urratsak ematera behartuko balu bezala; ideia ailegatzen zen lehendabizi, mugimendu automatikoa izan beharrean, eta gero garunaren prozesu nekez eta nahasiaren ondoren giharrek, gluteoek, abduktoreek, grazilek, bikiek, tibialek hanka altxatu eta aurrera botatzen zuten, harri bat botatzen zen bezala; eta atzetik, baldar, bizkarra zetorren, eta besoak, deltoideak, dortsalen laguntza.
‎Niretzat dena da A aldea” bota zion harrotasun ukitu batez, nahikoa mugarria paratu baina ez uxatzeko. Ze hasieratik gustatu zitzaiola onartu behar izan zion bere buruari –batez ere menpekotasuna onartu eta atzealdea eskaini zionean– gustuak bizitzarekin bat egiten zuen une horretan, gehiegi axola gabe, gustuko izaten den horrek ordura arte sortu eta eraikitakoa eraits dezakeelako igarpenari batere kasu egin gabe, edo, beharbada horrexegatik, eraisteko igarpena izan, izan zelako.
‎Hortzak garbitzen utzi ondoren egongelara alde egin du. Ohea egin gabe dago.
‎Josebak pentsatu du horrelako galdera bat duela hogei urte ezinezkoa izango zela, dela lotsa, dela rol zehatz eta jakinek homosexualitatea lurralde ireki eta prometagarria den ideiaren kontrako zirelako, dela norberaren desiren esplorazioa eta aurkikuntza egin gabe eta garatu gabe zegoelako, dela sexua oraindik bestearen ezagutza eta deskubrimendurako zelako.
‎Ez da pena. Nahiz eta harekin inoiz hitzik egin gabea izan, betiko adiskide mina balitz bezala gogoratzen dut. Eta halaxe izaten segitzen duela sentitzen dut oraindik ere.
‎Amaia, Eider eta Mikel animaliak ikustera joan zirenean, Naiak, niri begiratu ere egin gabe, ur txorrotekin gozatzen jarraitzen zuen bitartean, handik gertu lehentxoago ikusia nuen makinara jo, bi euro sartu eta litro erdiko Pepsi bat eskuratu nuen.
‎– Plazerari uko egin gabe.
‎Gogoratzen nuen, amamaren etxeko hallean zegoen. “Bai ondo ematen dizula abituak! ”, esaten zidaten lagunek bisitan etorrita, ondotxo zekiten arren jaunartzea egin gabea nintzela.
‎Lanerako bidea zuen. Sekula elkarrekin egin gabeak ginen bide hura.
‎Ospitalera deitu zuen, nahasita. Zaintzen ari zen gizonak miokardiopatia hipertrofikoa zuela esan zion telefonoa hartu zion andreari, jatekoa ekartzera etortzen zela hark ezin baitzuen bere kabuz gauza askorik egin eta ez zuela etxean topatu gizon hori bere alabaren aita zela-eta bizitzaren txirikordak zer diren hogei urtez elkarri hitzik egin gabe egon ondoren hara non orain eguneko menua prestatzen zion astelehenetik ostiralera eta catering zerbitzuarekin zer egin jakiteko deitzen zuela batez ere. Andreak deia desbideratu zuen eta telefonoa hartu zionarekin “Ramon Lasa Perez hor ospitaleratua dagoen jakin nahi nuke, mesedez”, “Noren partetik? ”, “Zaintzailea”, “Bai, kardiologian dago, 213 gelan” elkarrizketa izan ondoren, lehenagoko buruberoa bera ote zen zalantza egin zuen lipar batez.
‎Errebisiorako hitzordua zenuela eta inguruan ote zenbiltzan galdetzeko hots egin zizun. Hamar minutuan han izango zinela agindu zenion, eta zure ahotsa entzutean ohartu zinen egun asko zeneramatzala inorekin hitz egin gabe.
2018
‎Oihu egin gabe gelditu ziren
‎Denborak elkar urrundu ditu, pixkanaka, dosi txikietan inor konturatu ez dadin. Hasieran egun bakarra pasatu zuten hitz egin gabe. Gero eguna aste bihurtu zen.
‎Aitari kexu da, suminduta; honek irakurtzen darrai, baina. Erantzunik jaso ezean, beste ezerk ez duela axola dirudi, eta bitartean, alaba eskura duen edozeri kolpeka hasi zaio burua ez galtzearen aholkuari jaramon egin gabe. Aulkia lurrera bota, loreontzia apurtu, liburuak jaurti...
‎Giltza biratu, lehen martxa sartu, esku frenoa kendu, enbragea askatzen joan azeleragailua zapaltzearekin batera, eta errepidean kokatu da. Iparrorratzaren indikazioei kasu egin gabe, hegoalderantz hartu du. Sizilia, Sardinia, Menorca, Kreta, Kios, Rodas, Malta, Santorini, Korfu, Mikonos, Zipre...
‎Hankaz gora dago dena. Arropa nonahi lisaburdinaren eskean eta harrikoa egin gabe. Zerbait baikorragoa ere bai:
2019
‎Gauzak ahaztu egiten zituen Axlek, mundu guztiak bezala. Gertaerak nahastu egiten zitzaizkion etxetik irten gabe horrenbeste denbora egon eta gero, hainbeste egun inorekin hitz egin gabe izan eta gero, bizi gabe. Natural arrazoitzen zuen, bakarrik, etxean:
‎Esan dizut makal zegoela semea, behar bezala jan gabe, behar bezala lo egin gabe, gogo txarrez jaiki zen. Atzeratu ahal zen guztia, bidaia, edo dirua eskatu ahal zen trenez joateko, baina aspaldi zegoen pentsatuta oinez joatea, eta semea ez zegoen hain txarto ere, apur bat gorri begiak, sukar apur bat, baina ume gogorra zen, argala, oso argala, baina gogorra.
‎Agur, bada, Wolfram, hauxe da nire azken lana, eta emozioz beteta atera nahi dut argazkian; katedraletako hormetan beirateak sortu, eta argia eta koloreak sartu zirenean bezala. Horrela, bada, gaur erantziko dut behin betiko orain arte gainean eraman dudan larrua, baina orain arte bizi izan nauen nortasun teatralari uko egin gabe, eta atakan sartu nintzen egun hartan behar izan nuen indar, kemen eta deliberazioarekin; gehiagorekin ez bada.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia