Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2002
‎Hauek lika tankerako bat sortzen dute eta txingurri, eulitxo eta antzeko intsektuak bertan itsatsi eta asko uste gabe bere agoni kanpaiak jotzen dizkie landaretxoak. Intsektua alde egin ezinik dagoenean guruin beretatik jario berezi bat isuriko du, biktimaren barrunbeak urtu eta albuminoide eta azido organiko batzuk (propionikoa, butirikoa, balerianikoa, bentzoikoa eta abar) xurgatzeko. Biktima hustutze hau errazteko hosto ertzak kiribildu egiten ditu, guruin gehiagoz lan egin ahal izateko eta xurgatu behar duen jakiaren ttanttarik ere ez galtzeko.
2005
‎Izan eitekean baita, bere irudimen emonkorraren gehiegikeriaren eraginez, bere burua ipar iparraldeko biztanletzat hartuta, harexek eroango leuken bizimodua eroala sinestuta bizi izatea be. Zergaitik ez pentsau, hamaikagarren hipotesi modura, berak ez eukala bere burua ipar iparraldekotzat jota, aldrebes baino, lurburuan bizi zan bateren batek bere burua bilbotartzat hartu ebala ilunik bako gau amaituezin baten eta horrexegaitik lorik egin ezinik egoala gauak joan eta etorri.
2009
‎Urte batzuk egin ezinik egon ostean, asteartean burutu zen olatu handien Eddie Aikau txapelketa Hawaiko Guaymeña. Gutxienez 6 metroko olatuak behar dira lehiaketa egiteko, eta hori baino handiagoak iritsi ziren kostaldera.
‎Baina demagun hori beste leku batean gertatzen zaizula, eszenatokitik alde egin ezinik zaudela. Ezkontza batean, esaterako.
‎...dutenak eta defentsarik ez dutenak jada lanik ez duten etorkinak dira; Caritasen ibilbidea egin ondoren beren buruaren jabe izatera iritsita zeudenak eta lana galdu dutenean atzera bazterrean geratu direnak; bakarrik dauden eta haurrak beren kargu dituzten emakumeak; adinean aurrera doazen langabetuak eta inork kontratatzen ez dituenak; eta enplegurik gabe geratuta etxebizitzaren hipotekari aurre egin ezinik dauden bikote gazteak.
‎Horrek, baina, ezin dezake eraman pentsatzera aukera berdintasunik egongo denik hauteskunde hauetan eta, are gutxiago, hurrengoetan. Epai honek ez baitu konpontzen ezker abertzaleak parte hartzeko eskubiderik gabe eta kanpaina egin ezinik egotea. Horrez gain, gatazkaren korapiloak askatzeke jarraitzen du.
‎Suziria pizteko ordu erdi falta bada ere, ezinezkoa da plazako begiratokian lekua aurkitzea. Kapela eta abanikoen laguntzaz, sargoriari aurre egin ezinik daude hiriburuko politika, kultura eta gizarte eragileetako gonbidatuak.
‎" Menard ek (agian nahi gabe) teknika berri batez aberastu du irakurketaren arte aukeran geldi eta bakarra, aspaldian aurrera egin ezinik baitzegoen: berariazko anakronismoaren eta okerreko egiletza egoztearen teknika, hain zuzen".
2010
‎Batez ere, Maddalenen kasuan eta nirean ezagunak egin ginelako berak aita eta neba dituelako bertsolariak, eta nik ere aita; baina amak ere hor daude. Ama da beti lo egin ezinik egoten dena kanpoan gaudenean, amak ematen dizkigu aholkurik onenak... Bueno, beste edozeinen amak bezala.
2011
‎Osintxuko (Bergara) dantzariek saio atsegina eskaini zuten bazkal aurretik pilotalekuan; eta haren ostean, lagunarteko bazkaria, Erramun Martikorena eta Xendarineko ahizpak kantari zirela; eta ondoren, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus eta Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe II bertsolarien saioaz gozatu zuten entzuleek, gogoz txalotuz haien lana. Arratsaldeko 17:30ak aldera, trikitilariak hasi ziren, Urepeletik alde egin ezinik zegoen jendetzaren pozgarri.
‎Tarteka solasean jarduten zuten, letrak irakasten zizkien Bixarberdek, paperak banatzen, adierak argitzen. Emanak zituen hilabete batzuk nonbaiteko Euskal Herriren batean, mendiari alde egin ezinik egon behar zen urruntasun hartan, Orexan, garotan pinutan gorotzetan belarretan solasa trebatzen. Herriko euskaldunok baino hobekiago egiten zuela itzuli zen, hitanoan neskei bere kitarraren emetasunak besarkatzen zituela, liluratuak zeuzkan, “ditun” esaten zien, “dizkidan”, “nindunan”, amaierako ene haiek mitxeletaren vibrato kilikagarriak ziren bihotz gurietan, bazekien xarmatzen.
2012
‎Clementen kasuan, gainera, erori eta eztarrian hartu zuen kolpea, beste txirrindulari baten gurpil batekin. Hitz egin ezinik egon zen gauean; ahotsa erabat aldatuta zeukan, eta minez dabil. Baina nire taldekideak soilik erori ez diren seinale, irudi bitxi bat daukat oraintxe parez pare, gurpil aulkian daramatelako hegazkinera Taylor Phinney liderra.
‎Lizarra Garazi garaian, ETAk eskainitako su eten mugagabearen eraginpean hasi zen legealdia, gehiengo abertzalearen eskutik. ETAk su etena hautsi eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru zen EAJ EA gobernu koalizioa aurrera egin ezinik zegoenean amaitu zen legealdia. 1998ko urriko hauteskundeak su eten egoeran izan ziren, bai eta Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioaren negoziazioak eta EAEko lehendakariaren izendapena.
‎Maitek, ohikoa denez, bere alabaz hitz egin dio Begori, harekin dituen arazoei buruz: lo egin ezinik egoten dela alaba gauez irteten denean, ezin zaiola ezer esan, etxetik alde egingo duela esanez mehatxatzen dituela bera eta Arturo...
2013
‎Egoera lazgarriaren aurrean, Zaratustra saiatzen da sutsuki sugea ateratzen ahotik baina saiakera oro da antzua. Artzain gaztea indarge eta ezer egin ezinik dago, baina Zaratustra-k ez du aurkitzen modurik laguntzeko, bortizkeria guztiarekin saiatuta ere.
2014
‎Niretzako sorpresa bat izan da. Ez nuen espero horrelako emaitzarik lortzea, hiru astez lesionatuta eta korrika egin ezinik egon bainaiz. Azken astean lau bat aldiz entrenatu nintzen eta Bertikala egiteko asmoarekin joan nintzen, eta, behin hori eginda, igandeko igoera egin edo ez erabakiko nuen.
2015
‎Zerbait erran nahi nion, edozer, nire existentziaren berri izan zezan. Baina neska gure mahaira hurbildu zenean, hitzik egin ezinik nengoela ohartu nintzen. Irribarre ergel bat aurpegian egon nintzen berak gure platerak bete bitartean.
‎Lo egin ezinik nengoenean abestu egiten zidan.
2017
‎Herwarth lo egin ezinik egon da bere altxorrak erakusteko gogoari ezin eutsiz esan zuen barrezka emazteak.
‎Bere askatasuna berreskuratu duelako neurrigabeko poza sentitzen dudala erakustera joan nintzen (nahiz eta jakitun izan askatasun hori Espainiako Koroak gainbegiratzen duela eta behin behinekoa izan daitekeela). Eta nirekin izan ziren, besteak beste, Arkaitz, Miren eta Sonia. Eta elkar besarkatu genuen, urte luzeetan hori egin ezinik egon ostean, bakearen etsaiek egun batean erabaki zutelako Herri honentzat eszenatoki berri eta ilusio eragile bati atea itxi behar zitzaiola. Espetxe horretako hormak gure pozaren, konpromisoaren eta adiskidetasunaren lekuko izango dira.
‎Lo egin ezinik zegoen eta zaratak entzuten zituen alde guztietatik. Beldurrak jota zegoen.
‎Arratsaldeko bonbardaketak sorrarazi zuen anabasan, Anastasio eta Susararen seme Jose Antonio, zazpi urteko umea, bide ertzean gelditu zen bakarrik, zaurituta eta burua nahastuta. Gurutze Gorrikoek Bilboko erietxera eraman zuten identifikatu gabe, eta, gero, umezurtza zelakoan, Belgikara, shock egoeran, berba egin ezinik zegoelako. 1937tik 1942ra egon zen Belgikan bitzen, hango familia batekin.
‎Asiain aho bete hortz gelditu zen. Segundo batzuez hitzik egin ezinik egon zen.
2018
‎Amorratuta eta oso haserre. Fisikoki hobeto, baina, azken hilabetean lan egin ezinik egon naiz saihetsetan jasotako kolpeen ondorioz min handia nuelako. Arnasteko eta lo egiteko arazoak nituen eta ez da xamurra izan.
‎Ez dio negar egiteari uzten, eta esaten du: . Basakeriaren lekuko izan eta ezer egin ezinik egon ondoren, nire adineko norbaiti gerta dakiokeen txarrena hau da. Gure gizonak hil dituzte, gure emakumeak eraman.
2019
‎Garagardoa edaten duena, segituan da lo; lozorroan dagoena, bekaturik egin ezinik dago; bekatu egiten ez duena, zerura seguro! Beraz, edan dezagun agudo!".
‎Zurrutaren apologiarik ez nuke egin nahi, ordea, eta esaldiaren laburpen edo aldaera sanoxeago bat ekarri nahi nuke gaur lerro hauetara, aldarri: " Lozorroan dagoena, bekaturik egin ezinik dago; bekatu egiten ez duena, zerura seguro! Beraz, lo egin dezagun luzaro!".
‎“Istorio baten barruan zaudenean, bizi duzunean, ez da istorio bat izaten, nahasmena baizik: orro ilun bat, itsumena, beira hautsi eta egur ezpalduen sakaila; etxe bat haizetearen erdian bezala edo izozmendiek zanpaturiko edo ur lasterretara bultzaturiko ontzi bat bezala, barruan daudenak hori eragozteko ezer egin ezinik daudela. Gero, soilik gero bihurtzen da narrazio antzeko zerbait.
2020
‎Mikel: Bezperan, lorik egin ezinik zegoen Safu, eta niri ere ez zidan utzi! Ni platora sartzeagaz bat urduritu nintzen.
2021
‎Zerbaitekin edo norbaitekin gauza onik egin ezinik egon. Saiatu eta saiatuagatik, helburua lortzen ez denean erabiltzen da bereziki perifrasi hau.
‎Zerbaiten ardura izan, nahi dena egin ezinik egon.
2023
‎1530eko maiatzaren 12an Feste Coburn etik Augsburgora idatzi zion Luterok Melanchthon i; esaten zion Ezekiel liburuaren bi atal itzuli zituela, profetak itzultzen hasi zela eta Esoporen alegiak ere bai. Burrunba indartsu bat, trumoia batena bezalakoa, entzuten zuela buruan eta bat batean gelditu ezean zorabiatu egingo zela; bi egunez ezer egin ezinik egon zela. Buruko burrunba desagertzen ari zela sendagaiei esker.
‎–Bai, halaxe duk. Oso jatorrak, gainera –neska gaztea makurtu egin zen haurrengana, hauek animatzeko edo, baina gaixoak hitz egin ezinik zeuden.
‎Andreas ezagutu aurretik, Jainkoak guarda, lorik egin ezinik egoten nintzenean, lokartu ahal izateko gogoratzen hasten nintzen herrixkako zenbat etxetan falta genuen norbait, nire antzera harreg bat egitera joan eta itzuli ez zirenak... Eta hasten nintzen:
‎–Gaitz honek ez du barkatzen. Egun batzuetan, hitz egin ezinik egoten naiz, sufrikarioa hain da handia... Laudanoagatik ez balitz...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia