Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 9

2015
‎Beharrezko da jakinaren gainean joan zaiteztela konparazio honetara. Beharbada, honen bitartez, nahi izango du Jainkoak arimei egin nahi izan dizkien mesedeetatik eta hauen arteko desberdintasunetatik, nik uler ditzakedan heinean, zuei pixka bat aditzera ematea; guztiak ditu inork ulertu, asko baitira; are gutxiago ni bezalako kaskar batek; izan ere, Jaunak egiten dizkizuenean, ez dagoela egin ezinik jakitea, oso pozgarri gertatuko zaizue; egiten ez dizkion hari, berriz, Jaunaren ontasun handia goresteko; zeruan dauden gauzak eta dohatsuek gozatzen dutena gogoan erabiltzeak ez digu kalterik egiten, alderantziz baizik: poztu eta beraiek gozatzen dutena erdiesten saiatzen gara; horrela, era berean, ez digu kalterik egiten erbeste honetan hain Jainko handia kiratsez beteriko har batzuekin harremanetan jar daitekeela jakiteak; eta hain ontasun ona eta erruki neurrigabea maitatzeak.
‎Askotan iruditzen zitzaidala, diot, gorputza arin arin uzten zidala, astuntasun guztia kentzeraino eta batzuetan hainbesteraino, non ia ez bainuen asmatzen oinak lurrean ipintzen ere. Bada, liluramenduan denean, gorputza hilik bezala geratzen da, askotan berez ezer egin ezinik, eta hartua den bezala geratzen da: zutik hartua bada zutik geratzen da, eserita bada eserita, eskuak zabalduta bada zabalduta, itxita bada itxita.
‎Berak esan zidan azkenean ia ez zuela ezer sentitzen, santa Inesek sufritu zuenaz oroitzen zelako, Jaunak oroimenera ekarri baitzion, eta atsegin hartzen zuela Harengatik zerbait sufritzean, eta Berari eskaini baizik ez zuela egiten. Hilko zela uste zuten, ohean eman baitzituen hiru hilabete zirkinik egin ezinik.
‎Liluramendutik beste hartara dagoen aldea hau da: hark gehiago irauten duela eta kanpoko honetan gehiago igartzen dela, arnasa laburtuz doalako hitz egin ezinik geratzeraino, eta begiak ireki ere ezin direlako. Bat egitean hauxe bera gertatzen da, baina hemen indar handiagoz izaten da, berezko berotasuna ez dakit nik nora doalako; izan ere, liluramendua handia denean, otoitz era hauetan guztietan gehiagoa eta gutxiagoa baitaude, handia denean, diodanez, eskuak jelaturik geratzen dira, eta batzuetan zotzak bezala zabaldurik; eta gorputza, zutik hartzen badu, halaxe geratzen da, edota belauniko.
‎Eta pertsona askori benetan komeni zaiena da, batez ere buru edo irudimen ahulekoei, eta gure Jauna hobeki zerbitzatzeko da eta oso beharrezkoa nork bere buruari antzematea. Eta norbaitek ikusten badu Pasioko misterio bat edo zeruko aintza edota horrelako beste edozein gauza jartzen zaiola irudimenean, eta egun asko dagoela, berak nahi izan arren, besterik ezer pentsatu ezin duela eta hartan murgilduta egotetik alde egin ezinik, orduan kontura dadila gogoa barreiatzea komeni zaiola ahal duen bezala; bestela, denbora igaro ahala jakingo du hortik datorren kaltea, eta hori esana dudan horretatik sortzen dela: gorputzeko ahultasun handitik edota, askoz ere txarrago dena, irudimenetik.
‎Oso handia eman didate gure aita jeneralaz eman dizkidaten berriek. Oso hunkiturik nago, eta lehenengo egunean negar iturri eginik nenbilen, besterik egin ezinik eta eman dizkiogun nekeengatik bihotzean min nuela, ez baitzituen merezi, eta berarengana joan izan bagina, guztiz lasaiturik izango nintzakeen. Jainkoak barka biezaio beti eragotzi duenari, berorren aitatasunarekin ni ongi konponduko bainintzen, honetan gutxi sinetsi baitit ere.
‎Esan gure aitari nik berorren agurgarritasunari idatzi niola berari bidaltzeko. Harrigarria da zein inozo egon garen, eta administrariak ikusi du, legelari handia baita, eta Velázquez doktoreak ere bai, eta ez dagoela egin ezinik diote, eta horretarako argibideak bidaltzen dituzte. Jainkoak egin beza bere zerbitzurako egokien dena, eta labur egiten saia nadila agintzen didate, eta hala egiten dut.
‎Orain, harekin zuena bezainbestekoa ez bada ere, soseguz eta pozik dago, eta arima haren esana egitera jarria dago, hori harentzat bihotz altxagarri handi handia baita; izan ere, bizi osoan horretara ohitua izanik, Paulo ondoan izan gabe, egiten duen ezerk ez du kontentu uzten, ez zuen uste ezertan asmatzen zuenik, eta nahi bazuen ere ezin zuen beste inoren mende jarri. Sinets beza, bata egin duenak bestea ere egin duela; bera ere izuak harturik dagoela berritasun honekin, aita priorea zebilen bezala loturik baitzegoen nahi zuena egin ezinik.
‎9 Ama Maria Tamayok, Jaunak gaixotasuna eramateko pazientzia eta etsi ona eman diezazkion, egunero Paternoster bat eta Abemaria bat errezatzen dion haietako edonori emango dio; errezatzen duten egunean berak sufritzen duenaren herena [haren merezimendua] emango du; gaixotasuna oso larria da, urtebete baino gehiago hitz egin ezinik baita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia