2010
|
|
Jungla da metafora nagusia, ezezagun eta misterio guzien mundua, eta landareak zein animaliak antropomorfoturik ikusiko dira. Eta hor dago ume salbaia, Mowgli, selbatik alde
|
egin
ezinik. Ingelesez adierazkorra da jungle hitza, forest ‘baso’ edo ‘oihana’ baino larriagoa da, selbak harrapaturik daukalako jendea, bizirauteko erail beste legerik gabe.
|
|
Al Hoseiman desenbarkatu eta Ait Uariagel okupatu nahi zuten. Abdelkrim, kontra
|
egin
ezinik, alderdi espainolekoa egin zen, bai bai egingo zuen, laguntzaileentzako dirua eskatuz eta beste aitzakia batzuekin, gutunen jarraipenetik ezagun denez:
|
2012
|
|
Emazteak, orduan, harritu egin ninduen esan nahi nuena ulertu zuela baieztatzeko bat batean ahiztaz hitz egiten hasi zenean: nola lantokian promozioa irabazi duen eta nola dagoen guztiz galduta erantzukizun berriei aurre
|
egin
ezinik, hau da, nola basically, she cannot handle her dick edo euskaratuta, nola" oinarri oinarrian, ezin duen zakila (berria) kudeatu". Besteak beste, beraz, falo separatu hau ez da atributo maskulinoa edo femeninoa.
|
|
Zutitu, eta astunki bermatu da almenan, eta ederki kostata doitu ditu leiarrak, behakoa lanbrotzen dion heriotzaren errezelari gogor
|
egin
ezinik ia. Halarik ere, bere patuaren berri duenaren erabakitasunaz gelditu da itsasoari so, eta larrituta begiratzen du sortaldetik sartaldera, harik eta han, urrunean, ikusi nahi zuen emakumea hauteman duen arte:
|
2015
|
|
Aldaketa urbanistiko hark Cros fabrika zaharra erdian harrapatu zuen. Zorrei aurre
|
egin
ezinik, enpresa horrek 1994an porrot egin zuen, eta ICO Kredituaren Erakunde Ofiziala egin zen jabe. Fabrika zahar bat zen, eta ezin zitzaion inongo onurarik atera.
|
|
Are gutxiago krisi berri haren aurrean. Bat batean hazkundeak eragindako zor hari aurre
|
egin
ezinik aurkitu zen AC Hoteles ahalguztiduna, eta bankuak ate joka zituen. Oraingoan finantza jende hark ez zituen irabazirik nahi, orain jarritako dirua itzultzea nahi zuten.
|
|
2004rako hartzekodunen konkurtsoan zegoen. Izena aldatu zioten eta ordutik aurrera Carneus deituko zen, baina izen aldaketarekin ez zen nahikoa eta 93 milioi euroko zorrari aurre
|
egin
ezinik ordainketak eten zituen. Zergatik sartu zen kutxa abentura hartan jakinik zailtasunetan zegoela?
|
|
Urazcak lehen fase batean 180 etxe egiteari ekin bazion ere erdibidean geratu zen. Zorrari aurre
|
egin
ezinik, 2008an hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. Jose Ignacio Ugartetxek, taldeko presidenteak une hartan adierazi zuen bere kezka nagusia enplegua zela.
|
2017
|
|
Halako batean koartza zuri bat pausatu zen urertzean eta ia istant berean moko luzearen puntarekin kolpe azkar bat eman zuen uraren azalean. Mokoan igel bat zeraman ondo atxikirik, ihes
|
egin
ezinik; baina koartzak burua altxatu eta mokoa ireki zuenean igel hura irensteko, koartzaren azkartasun bera erakutsiz, batrazioak alde egin zuen jauzi batez urmaelaren hondoko basatzan galtzeraino. Nor ote zen bera, koartza ala igela?, nahi gabe pentsatu zuen Minak, harrapakaria ala harrapakina?
|
|
Jauzi batez, guztien erdian paratu zen Xabier, gerrillarien eta frantsesen artean, zer esan behar zien garbi izan gabe. Isilune luzea iruditu zitzaion, hainbat ideia eta oroitzapen buruan korapilatzen zitzaizkion hitz
|
egin
ezinik; baina urrats hori emanda, isilik egon ezinik, zerbait esan behar zuen.
|
2018
|
|
Iruñea, aro honetan, tamaina ertaineko hiria zen eta populazioa 10.000 biztanletik gora
|
egin
ezinik zebilen. Gora egin ezin hau XVII. mendean Europak pairatutako krisialdiaren eragineren ondorioa izan zen (Martinez Arce, 1999).
|
2019
|
|
Lehenik eta behin, teoria horrek ez du kontuan hartzen gizarte ez kapitalistek produzitutako ezagutza eta aberastasuna, ez eta kapitalismoak zer neurritan eraiki duen bere boterea ezagutza eta aberastasun horiek desjabetuz. Ezinbestekoa da gogoeta hori egitea; bestela, ezagutzaren aurrerabide kapitalistaren liluramenduaren atzaparretan erori, eta kapitalismotik irteteko nahian aurrera
|
egin
ezinik geratzeko arriskua daukagu. Ikuspegi politiko batetik, guretzat oso garrantzitsua da gogoratzea kapitalismoak deuseztatutako gizarteek ezagutzaeta teknologia maila oso handia erdietsi zutela orain dela milaka urte, mekanizazioaren etorrera baino lehen:
|
|
Urruneko ahaide zaharren gertakariekin aienatuta. Bere harrituari muzin
|
egin
ezinik. Nola arrotz batzuen ahotik, sendian pirata bat izan zutela nolabait egiaztatzearen pozez.
|
|
Istripua, edo atentatua, edo dena delakoa, horixe baitzen hain zuzen ere ikertzeko agindu zidatena, saloi haietako batean gertatu zen, zehazkiago esanda, hoteleko lehen solairuan zegoen Renoir saloian. Gerora esan zenez, saloi hartara bildu ziren berrogei bat partaide haiek substantzia bat irentsi zuten, handik gutxira lurrean bueltaka botata utzi zituena, oihuka, irauliz, eta hitz
|
egin
ezinik, lehen une haietan, zer gertatu zitzaien azaltzeko gauza ez zirela. Medikuntza alternatiboa praktikatzen zuten berrogei partaide haiek, konbultsio eta haluzinazio zitalek harrapatuta, hoteleko langile batek aurkitu zituen, zein ziztu batean joan baitzen zuzendariaren bila.
|
2021
|
|
Zerbaitekin edo norbaitekin gauza onik
|
egin
ezinik egon. Saiatu eta saiatuagatik, helburua lortzen ez denean erabiltzen da bereziki perifrasi hau.
|
|
Zerbaiten ardura izan, nahi dena
|
egin
ezinik egon.
|
|
Jupiterrek, halako berritsukeriari amaiera emateko eta hitz egitea noren esku zegoen argi uzteko, mihia erauzi zion. Hitz
|
egin
ezinik, Tazita Muta ikur adierazgarria zen. Emakume erromatarrek ezin zuten kargu publikorik bete, ezta bizitza politikoan parte hartu ere.
|
2022
|
|
Eskandalu bako andrea zen, sutondoa lo egiteko orduan amatatzen dakiena. Gau hartan, sua piztuta utzi zuen, hodei haiek alde egin eta kristalezko sabai hura ikusi guran, gorago
|
egin
ezinik, mindu zuen sama gehiagorako ematen ez zuen eskailera mekanikoa.
|
|
Urte bi lehenagora arte letra gabekoa nintzen ni ere euskaraz eta Labayru ikastegiak udatan Derion antolatzen zituen ikastaroetan alfabetatu nintzen bizkaieraz. Ozta ozta irakurri nuen Txomin Agirreren klasikoa lexikoaren baso itxian zehar aurrera
|
egin
ezinik. Horregatik harritzen naiz nire Batxilergoko ikasleei euskal klasiko hori irakurtzeko agindu eta batzuei gogoz irakurri dutela entzuten diedanean, are gehiago, atsegin zaiela esaten didatenean.
|
|
Zibilizazio musulmana edota zibilizazioaren azpimultzo musulmana, modu ñabargabean esanda, munduan bere lekua
|
egin
ezinik dabil. Iragan distiratsuaren kontakizuna kontatzen dio bere buruari, eta azken mendeetan umilazioa jasan du.
|
|
Segundo gutxi irauten du zurrunbiloak, baina gogorra izan da erasoa. Hain gogor ze gelditu egin baita, aurrera
|
egin
ezinik. Gizonak pentsatzen du agian, azken unean, emakumeak atzera egingo duela, ez dela zentzugabekeria hutsa den ekimenean murgilduko.
|
2023
|
|
Ez digute asilo politikoaren eskaera onartu, badirudi hemengo agintariek ere ez gaituztela hemen nahi eta, gainera, grebaren ondorioz, azpikontratak gure kontratua etetea erabaki du, beraz, une honetan horrela gabiltza, lanik gabe, bizitzeko herrialderik gabe, Aljeriako familiarekin hitz
|
egin
ezinik... eta gure haurraren zain. Baina zer nahi duzu esatea?
|
|
Minatarrak sartu, sartu ziren, eta irten ere bai; bainahiria hartu bazuten ere, ezin izan zieten frantsesei aurre egin, horiek Santa Barbara gotorlekuan ondo babestu zirelako Buget Curro42 jeneralaren agindupean errefortzuen zain. Frantsesei aurre
|
egin
ezinik, gerrillari taldeak arpilatzeariekinzion herria aztoratuz, auzokoei ganaduak eta diruak ostu baitzizkieten.
|
|
Ez zuen ikusi edo ez zuen ikusi nahi izan halabeharra amaraun hilgarria josten ari zitzaiola. Atzera
|
egin
ezinik, patuaren ironia maltzurrak bitara jokatu zuen Garairen kontra: batetik aurrera jarraitzeko gogoa berotzen zion eta, bestetik, irteerarik gabeko segada batera eramaten zuen.
|
|
Apirila amaitu orduko, deskonpentsatuta zegoen berriro, emozio aldakortasun handiarekin, lo
|
egin
ezinik, zalantza egoera larriekin. Etxean eta anbulatorioan ez zuten estabilizatzea lortzen, eta hirugarren ingresoa izango zuen Donostiako Ospitalean.
|
|
" Munduko gauzarik okerrena da lo egiten saiatu eta lo
|
egin
ezinik geratzea."
|