Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2000
‎Gau gehienetan, berriz, auto bakarrik ere ez da izaten hirugarren solairuan. Hala ere, gauero erronda egin behar eta hara jaustean ikara bat baino gehiago hartuak gara Rosariorekin topo egitean, lorik egin ezin duenean mamu bat bezala ibiltzen baita, harat honat marmarika. Luze luze lo egiteko irrikitan dagoela erraten digu halakoetan.
2001
‎Neurona hilketa maila kezkagarrira heldu dela hausnartu du Tasiok. Baina, duen mozkorra kontuan izanik, bere paranoien jatorria aztertzea eta etxerako bidea gogoratzen saiatzea, batera egin ezin dituen bi gauza dira. Eta une horietan, zalantzarik gabe, bere ohea harrapatzea da gehien erakartzen duena.
‎Mahai gaineko bi kandelak azkenetan dira, eta gau giroa dago ilunpean, eta lo egin ezinak ematen duen amets giroa.
‎‘Horiek presoak dira. Buenos Aires edo Patagoniako langile grebetan harrapatutako anarkistak eta komunistak ekartzen zituzten hona, Ushuaia lan bortxatuetarako kolonia zelako, eta famatua zen inork ihes egin ezin zuelako, iheslari gehienak iparraldeko mendien eta hegoaldeko itsasoaren artean hotzak harrapatuta geratu eta kartzelara itzultzen ziren aterpe bila. Argazki horretako hiru gizonak izoztuta daude, ihes egin zuten eta gero nahiago izan zuten glaziarrean izoztu presondegira itzuli baino.’
‎Zabor errearen, liburu umelen edo ur ustelduen usaina sentitzen da. Ezin dut lorik egin eta denborarekin lo egin ezina oso onirikoa bihurtzen dela konturatzen hasi naiz. Begiak itxi eta aurpegiak gogoratu ditut, baina koloregabetuak, zalantzazko irribarrearekin eta erantzunik gabe.
‎‘Mikrobioak hil egiten dira ura izoztu eta igerian ja egin ezin dutenean, ’ esan zuen Lodiak.
‎Gorriarekin hitz egiteko ahaleginak egin ditut behin eta berriro, alferrik, berak dialekto guztien artean isilkera aukeratzen baitu, eta gogaiturik eseri naiz ohean. Lorik egin ezinik, lo egin ezinak inguruko giroarekiko ematen duen sinesgaiztasunarekin.
2004
‎Joko zelaiaz edo bonba minaz betetako zelaiaz? Joko zelaia baino gehiago ez al da jokorik egin ezin den kartzelako patio bat??. 247
‎Irudikatu, burutapen nahikoa bitxiak irudikatzen baitira askoren aho lumetan dependentziaren alde eta independentziaren aurka egindako hobespen aitorpenetan, aldez aurretik euskaltasuna gauza guztien gainetik jarri nahi izan baldin bada behinik behin. Honekin guztionekin ez dut ukatzen, noski, pentsatzekoa denez, denpendentziaren aldeko euskaltzaleak independentziaren aldeko militante politikoak baino lan gehiago egin ezin duenik herri honen alde. Ezta gutxiagoa ere.
‎Ez bide du horrek harako erdal eskola haren eraginkortasun mailarik frogatzen ikaslearen bigarren hizkuntza burmuinean txertatzerakoan.463 Esanak izanetik erdia baldin badu, gureak egin du: . Gaurko ikasle euskaldunek, euskara hutsezko ereduan, hamahiru hamalau urtetan zehar, hizkuntza itxurazko baten jabe egin ezin badute, arrazoia sinplea da. Ikastetxe horiek ez dira euskaldunak.
‎hala nola geruza soziolinguistikoan eta pragmatikoan, edo komunikazioaren estrategian eta diskurtsoaren erabidean. Mintzabidearen bidezidorrak imajinatu ere egin ezin ditugun bihurgunez josiak daude. Eta ez da batere lan erraza etengabeko bihurgune horietan une oro nondik jo behar den jakitea.
‎Hitz egin ezin denaz, isiltzea onena.
2005
‎Lorik egin ezin nuen gau haietako batean, burua Irantzuren gauzetan nuen arren, zerbait etorri zitzaidan gogora: Iñigoren arrebak esan zuenez, auzune bereko ume guztiak beti batera zebiltzan, inurritegi bereko inurriak ziren, batek zekiena denek zekiten.
‎Pedrok, igogailuan sartu eta berehala harrapatu du perikitoa. Esku artean estutu du ihes egingo dion beldurrez, eta, askatasun amestuari uko egin ezin dionaren antzera, hil egin da bahitzailearen eskuetan.
2006
‎Telediarioaren ondoren, eta eguraldiak galarazten ez bazuen, paseatzera atera ohi nuen etxe inguruan. Paseatu, neuk egiten nuen Julianek zioenez, berak gurpil aulkian haizea hartu besterik egin ezin zuelako. Haizea hartu eta bazterrak ikusi.
‎Bukaera goxoa agintzen duen erdibidean uzten zaituzte, botata, eta" azkenean iritsiko banintz..." pentsatuta kosta egiten zaizu batari zein besteari uko egitea. Lorik egin ezin duzunean ere ondo datoz. Nobelak imajinatzen dituzu boligraforik gabe eta ondoko logelan konpainia daukan tontolapikoari seilurik gabeko gutunak idatzi.
‎Noizbait joan ziren etorritako bidetik, gorpuz eta gorputzez emokaturik utzita murru zola. Han gelditu ziren, bere kabuz ihes egin ezin izan zutenak edo beren lagunek ezin eraman izan zituztenak. Ilundu arteko denboran harrika eman genien.
2007
‎da. Kontraesan horretan oinarriturik, aitzina egin ezin, eta erreformismo burges autonomistara lerratzeko arrisku handia dago. Ezker Abertzalea agertu arte(. ETA?
2008
‎Hala eta guztiz ere, nik esango nuke, logika horren indarra itxuraren axalean areago datzala benetako muinean baino. Hain zuzen ere, herri euskaldunaren araberako politikarik egin ezin baldin badu alderdi politiko abertzale batek, herri horren hizkuntza azpi herri baten azpi hizkuntza delako edo, horrek ez luke esan nahiko erdaraz egindako politikan erdal hiztunak lehenesten ez direnik. Izan ere, euskaraz politika egitea, euskal hiztunei lehentasuna ematea?
2009
‎Burua jiratzen zuen unean Fransua ikusi zuen airean, berarengandik oso hurbil ahoa irekita eta hortzak erakusten. Segundo bat geroago hortzak sorbaldan nola iltzatzen zizkion sentitu zuen, hori saihesteko ezer egin ezin zuela.
‎Zertan? Jainkoa, razionalki epaituta, ebidentea da ezin dela izan pertsonaia bat, gauzaki bat, Superaingeru bat, eskua eman eta salbatuko gaituena; ezin dela egitate honen, jazoera horren egile izan, egin ezin duela deus egin (egite orok iragankortasuna suposatzen du, subjektuaren eta objektuaren artean muga bat eta oposizio bat, etab.). Egile bat beti aktore bat da, aktore batek oholtza bat eta eszena bat denboran eskatzen du: dena gure ohikoa den Jainkoaren (metafisikoaren) kontzeptuaren uko logikoa zuzen zuzen.
‎Beraz, horiek denak, ipuinak? badira, eta egin ezin badu ezer egin, izan, zer da bera. Beti harrigarria gertatzen dena da, filosofiak (arrazoimenak) Jainkoa izatearen eran bakarrik pentsa dezakeela, eta mitoak (fedeak) egintzen historia gisa bakarrik pentsatzen duela.
‎Bakoitzak pentsatu behar du bere pentsamendua. Baina zer egin, herriak besterik egin ezin badu, herria izan baino. Eta kontu honetan denok bagara hein batean herria (arazoa ez delako ezer, jakitea?)?
‎berak ere gorroto du izena. Lorik egin ezin duenean burura etortzen zaio sasi hitz hori, kiribilean bezala errepikatuta. Haizea eta ura, bi hitz horien latinizazio eta konpresioz sortutakoa, antza.
‎H ITZ egin ezin duenetik, Martinek ametsak hobeto gogoratzen ditu. Edo beharbada modu berean gogoratzen ditu baina, leku guztietara libretatxoarekin joaten denez, esnatzen denean idatzi egiten ditu eta horregatik iruditzen zaio amets gehiago dituela edo gogoratzeko errazagoak.
‎Eta are gehiago esan nahi zuen, beharbada?. Baina zaude lasai, haurra berehala hilko da-eta?, adibidez?, baina, azken bertigoak arnasarik gabe utzi zuelako edo, ez zuen esan; eta Reginak, ordainean, negar egin nahi izan zuen, zer besterik, baldintza haietan??, baina hura ere ezin izan zuen, malko iturria guztiz agortua zuelako, ausaz; eta, halarik ere, malkorik egin ezin duen negarra negarrago delako, negargarriago bai behintzat?, ez zegoen munduan irudirik, negarra hobeto islatuko zuenik, Reginaren malkorik gabeko bisaia baino.
‎bi irtenbide zituela funtsean: edo itsasontzi batean zeharkatuko zuen mundua, airez egin ezin izan zuena urez egin zezakeelakoan, etxeko beste ardi beltzak utzitako arrastoaren bidetik, edo Albertorengana joango zen, lurra zeru bihurtzeko esperantzan, iraultzaren bidez; eta, hala eta guztiz ere, mutilak bere aukera egina zuen ordurako, bertatik bertara jakin baitzuen, fabrikan lehentxeago bizi izandako esperientziaren ondotik, bera nekez izan zitekeela proletario bat:... haien alde zegoen, hartan ez zuen jada zalantzarik?, haiekin bat egiteko moduan ere egon zitekeen une jakin batzuetan, halaxe erakutsi zuen, istripua izan zuèn langilearen alde lerratu zenean?, baina bazekien, halaber, ezin zitekeela haiek bezalako langile bat izan?
‎Eta haserre zenean, haren kolera jasan edo apaltzera saiatu. Orobat sartzen zen haren eginkizunetan andrearendako interesgarri izaten ahal zen guztiaren berri ematea, eta haren mandatari izatea egiteko mota zabal batean, andreak berak egin ezin zituenean edo andreak berak egitea komeni ez zenean. Biktoria, hasieran, gutitan mintzatzen zitzaidan Margaritaz.
‎Eta are gehiago esan nahi zuen, beharbada –" Baina zaude lasai, haurra berehala hilko da-eta", adibidez–, baina, azken bertigoak arnasarik gabe utzi zuelako edo, ez zuen esan; eta Reginak, ordainean, negar egin nahi izan zuen –zer besterik, baldintza haietan? –, baina hura ere ezin izan zuen, malko iturria guztiz agortua zuelako, ausaz; eta, halarik ere, malkorik egin ezin duen negarra negarrago delako –negargarriago bai behintzat–, ez zegoen munduan irudirik, negarra hobeto islatuko zuenik, Reginaren malkorik gabeko bisaia baino.
‎horregatik sentitu zuen Domingok bertigo hura, eta horregatik nora ezean; mutilak, baina, bere oroimena zuen, bizpahiru segundoren buruan erreakzionatu zuena eta jakinarazi ziona –hura ez zen Domingok gai haiek aintzakotzat hartzen zituèn lehen aldia– bi irtenbide zituela funtsean: edo itsasontzi batean zeharkatuko zuen mundua, airez egin ezin izan zuena urez egin zezakeelakoan, etxeko beste ardi beltzak utzitako arrastoaren bidetik, edo Albertorengana joango zen, lurra zeru bihurtzeko esperantzan, iraultzaren bidez; eta, hala eta guztiz ere, mutilak bere aukera egina zuen ordurako, bertatik bertara jakin baitzuen, fabrikan lehentxeago bizi izandako esperientziaren ondotik, bera nekez izan zitekeela proletario bat:... haien alde zegoen –hartan ez zuen jada zalantzarik–, haiekin bat egiteko moduan ere egon zitekeen une jakin batzuetan –halaxe erakutsi zuen, istripua izan zuèn langilearen alde lerratu zenean–, baina bazekien, halaber, ezin zitekeela haiek bezalako langile bat izan... langile haiek, oro har, fabrikaren errealitatea hartzen baitzuten abiapuntutzat –beharko, gehienak familia baten erantzukizunaren pean! –, nondik beren solidaritatea eta beren borrokak planteatzen baitzituzten, fabrikatik ihes egin gabe; Domingok, aldiz, familia baten erantzukizunik ezean, behin egin zuen ihes fabrikatik eta mila aldiz egingo zuen, solidaritatea eta borroka baino lehenagokotzat jotzen baitzuen arnasa, eta fabrikak, bere giro ezin arnastuzkoarekin, arnasarik gabe uzten baitzuen:
2010
‎nahiz eta gero eta garbiago ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkitu zuenetik. Baina garbi hitz egin ezin bada ere, ahalik eta garbien hiz egiten ahaleginduko natzaizu. Uste dut, gainera, argi eta garbi hitz egin dezakedala Jainkoari buruz, horixe baita kontua, horixe gure arteko eztabaida.
‎Ez lo hartu ez ihes egin ezin duen
‎kanpaien eta txindaten hotsak, kantu errezitatuak, jainkoei egindako biba eta gorak... Lo egin ezinaren ondorioz asko ahuldu naiz eta gaur ia egun osoa eman dut ohean dardaraka, gaixorik, ispiluaren mehatxu etengabea metro gutxira neukala. Gainera, urdaila nahastu dit kalean jandako zerbaitek eta komunera joan behar izan dut behin eta berriz.
‎Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat... nahiz eta gero eta garbiago ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkitu zuenetik. Baina garbi hitz egin ezin bada ere, ahalik eta garbien hiz egiten ahaleginduko natzaizu. Uste dut, gainera, argi eta garbi hitz egin dezakedala Jainkoari buruz, horixe baita kontua, horixe gure arteko eztabaida.
2011
‎Eta amaitzen da esanez ez diren gauzak ere badirela. Pentsatu ez dena pentsa daitekeela, eta egin ezin dena egin.
‎Ibarrean barrena arineketan doa, umea besoetan sentitu ez arren. Eta korrika gehiago egin ezin duenean igerian doa, uholdeak guztiak daramatzala sentituz, ez aterperik ez euskarririk inori ematen ez dion itzelezko sobernan.
‎Hiru: Zer egin ezin badugu asmatu, ez egiten ikasi dugu. Herri batek zer ez duen egin behar baldin badaki, herri hori erne dago, adimena dauka, sena, erresistentziaren lehen pausoa eman du.
‎Eztabaida zirikatze joko baten eran hasi zen, ligatzeko hain txarra izaten ez dena, grazia eta zorroztasun lehia bat, entretenigarri, baina ni, gaueko hirurak aldera, nire maitasun platonikoari urtetan garatutako eztabaidarako trebezia frogatzera jarri nintzen, esaten zuen esaldi bakoitza bere galbide argumentaltzat azalduz, alkohola somnifero bihurtzen duen seriotasunez, helburuari kalte egiten zion propaganda sasi guztiak ebakitzeko, helburuak ere beste bat behar zuela azalduz ia, berak kontuan izan ez zuen berezko beste helburu bat. Zintzoa izan nahi nuen, hala izanik inork minik egin ezin dizun ziurtasunez, zintzo agertzen denak ez du mesfidantzarik sortzerik (aspertu bai, egiten du), hori uste nuen, eta elkarrizketa birena zela, berea eta nirea, baina politikaz ari baginen ez ginen bera eta ni, ni eta ekipo oso bat ari ginen, iritziz aldatzea ezin da besterik gabe egin gainera ekipokoa ez den baten aurrean, nire aurrean alegia, ordura arte taldekotzat ninduena, gutarra, bera... Eta anaiari.
‎ekolinguistikaren aldetik datorkigu: . Hizkuntza lokalean egin daitekeen guztia hizkuntza lokalean egin behar da, eta hizkuntza globalagoak funtzio globaletarako utzi behar dira (tokiko hizkuntzan egin ezin denerako)?. Abel Irizar Mantzisidor,. Ekolinguistikaren diskurtsoa lan munduan?, 2009, Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 73 zenb.
2012
‎Baina inoiz ez da berandu zuhurra izateko, eta ohartarazi nahi nieke behar bezalako gizon guztiei, bizitzan nireak bezalako gertaera bitxiak bizi izan badituzte, edo ez horren bitxiak, ez ditzatela Goi arduraren ezkutuko adierazpen horiek gutxietsi, eta, adimen ikusezin batek sortuak izan arren, kanporatzen utz ditzatela. Eta, horretaz ez eztabaidatu ez azalpenik eman ezin dudan arren, izpiritu aldaketen benetako froga direla, eta gorputza dutenen eta ez dutenen arteko ezkutuko komunikazioarena; aurka egin ezin zaion froga direla, eta zoritxarreko leku honetan handik aurrera bizi izandako egonaldi bakartian adibide oso adierazgarriak emateko aukera izan dudala.
‎Apetaldia zen hura, egia esateko, eta neure buruari agiraka egin nion ideia tolesgabe hori izateagatik, berehala konturatu bainintzen bazirela zenbait gauza garagardoa egiteko premiazkoak zirenak eta nik lortu ezin nituenak. Hala nola, lehenik eta behin, garagardoa gordetzeko upelak, lehen ere esan dudan bezala, inoiz egin ezin izan nituenak; ahalegin horretan egunak, asteak, are gehiago, hilabeteak eman nituen arren, ezer ez lortzeko. Bigarren, ez nuen ezker aihenik garagardoa urrineztatzeko, ez legamiarik muztiatzeko, ez tupikirik edo kobrezko ontzirik irakinarazteko.
‎Eta aitortu beharra dago, bi erresumen arteko merkataritza eta komertzio harreman ugarien ondorioz, baita erbesteratuak etengabe hartzen dituztelako, biek jokatzen dutelarik honetan berdin? eta inperio bakoitzeko aitoren seme gazteak eta aberaskumeak bestera bidaltzeko ohitura dagoelako ere (mundua ikusiz eta jende eta izaera ezberdinak ezagutuz beren buruak hez ditzaten, batez ere), horrengatik guztiagatik itsasaldean bizi den handiki edo merkatari edo marinel gutxi dagoela elkarrizketarik bi hizkuntzetan egin ezin duenik; aste batzuk geroago konturatu nintzen honetaz, Blefuscuko Enperadoreari neure agurra egitera joan nintzaionean, oso zorioneko abentura, bere garaian kontatuko dudan bezala, etsaien maltzurkeriak eragindako ezbehar handien artean.
2013
‎Bide luzeenak hartzea egia ekiditea da. Aurrerantz egin ezina, mina iritsi aurretik prestatzeko prozesu luzea.
‎Ez litzateke bidezkoa. Guk bakearen alde egiteko indarra egin behar diagu, indarra indarrik egin ezin dutenen alde, ahulen alde.
‎Alexis zarevitx txikia ondo eta osasuntsu zegoenean, ez zen arazorik izaten, guztiak zeuden alai eta pozik, eta Alexandra tsarinak baimena ematen zien Docteur d' Alemberti eta beste sendagileei palazioan geratzeko. Soilik Alexis txikiak krisi larriren bat izaten zuenean eta, medikuek ezer egin ezin zutenean, orduan haserretzen zen biziki eta alde egiteko agintzen zien. Handik aurrera medikuak ez ziren tsarinarentzat existitzen, ez zutelako bere semea sendatzeko balio, eta, orduan, Rasputinek soilik lagun ziezaiokeen, ez beste inork.
2014
‎–To bestea! Nolakoak zareten heteroak, berarekin txortan egin ezin duzunez, izorratu egin behar didazu...
‎Logelara igo, eta ohean etzan zen. Azken urtean lorik egin ezin izandako milaka orduetan aldez edo moldez saiatu zen arazo berari aurre egiten; alegia, mutikoei nola eutsi Choupetteren aurkako legezko neurririk hartu gabe, ez baitzuen halakorik egin nahi. Bazekien emazteak haurrak beretzat nahi zituela susmo txarrik ez pizteko, haren familiak déclassée izendatuko lukeelako Frantzian; baina, distantzia hartzeko gaitasun hura zuenez gero, zeina antzinako leinuen bereizgarria baitzen, Henryri arrazoi pisuzkoa iruditzen zitzaion.
‎Hondartzetara botila barnean sartutako mezuak lez erregularki heldu zaizkigun Sarrionandiaren liburuek, haren ikusezintasunak eta Kortaturen kantu hiper ezagunak poetaren mitoa hain handi bilakatu dute urte hauetan, ezen maiz ahaztu egiten dugun 1985eko San Ferminetako bafle ibiltariak bi izan zirela. Eta memoria kolektiboan Sarrik ihesaldiari ihes egin ezin badio ere, Pitik, aspaldi gure artean egon arren, ez du antzeko zaratarik sortu.
‎Jitoan dabilen ontziak alderdi praktiko eta materialen aldetik ere behar du kaia, portua, abaroa. Ez ote zaio hainbat eta hainbati gertatzen, kanpoan dabilenean, lo egin ezina, dela ohearen gogorragatik, klima aldaketagatik, soinu arrotzengatik. Ez ditugu jorratuko, errazegia litzateke eta?
‎Panikoa. Lo egin ezina. Sintomatologiarekin hasi ziren.
‎Elizan sinestea ez da arrazoizkoa, baina Frantzian ez sinestea ez litzateke arrazoizkoa. Izan ere, Boterea justifikatzeko lana jada teologiak (Jainkoaren graziaz) eta gero filosofiak (hitzarmen sozialaren graziaz) sinesgarriro egin ezin dutenez gero, XIX. mendean Estatuek euren legitimatzaile bezala historia hartu dizute (historiaren graziaz); historiak berak laster erakutsi du, ordea, oraingo Estatu modernoa bezain ederki, horrek gaitzetsi eta ordezkatu duen Antzinako Erregimeneko Estatua justifika zezakeela; edo ez bat eta ez bestea justifikatzeko balio duela. H. d., ezeren justifikatzaile izateko, historiak aurretik asko hautetsi eta asko bazterretsi beharra duela, delfinaren gogara?.
2015
‎Batek halako beldurrezko sentsazio definigaitza du. Bi aldiz definigaitz, konturatzen zarelako ez dutela hortzik, bentzututa daudela, ezin dizutela minik egin; eta bi aldiz beldurrezko, horrexegatik, ausiki egin ezin dezaketela badakizulako?.
‎–Gogoan duzu etxean egin ezin nuen hori. Ba, oraintxe egin dezakedala sentitzen dut.
‎Maisuak deskribatzen zuen boterearen aldean, hutsaren hurrengo ginen gu: magiarik egin ezin zuen azti bat, herririk gabeko liskarzale bat, eta beldurgarriena: Jon Bermas, Arkameko estoldetako gaina eta bikaina.
‎Alde batera utz dezakegu ondorioztatzen dugulako dagoeneko ez dela emankorra, edo borrokaren etapa jakin batean beharrezkoa ez dela ikusten dugulako. Erabiltzen jarrai dezakegu, uste badugu katalizatzailea dela (baina egin ezin duguna zera da: edonola praktikatu).
‎Baina iragan berri duen ametsean gehien sufriarazi duena ez da bere burua erretzeko zorian ikusi izana, baizik eta bere parean, lurrean etzanda eta sugarrek gertutik mehatxatuta, haur besoetako bat zegoela ikustea. Haurraren negarra barruraino sartu zaio, eta ezer egin ezina gogaikarri eta jasangaitz egin zaio, baita amets bat izan dela jakin ostean ere. Jota esnatu da, eta suaren beroa oraindik sentitzen du azalean, benetan kiskaltzen aritu izan balitz bezala.
‎Momentu batez, iluntasunaren pultsua entzun dut, bakardadearena, erruarena, atzera egin ezinarena... eta ene inguruari begirada iheskor bat erantsi diot.
‎Horra hor diferentzia arbuiaezina. Garun biologikoak kontrolatu eta aukeratzen ditu ekintzak, eta kanpoko osagai teknologikoek egin ezin duten moduan gainera. Beraz, kanpoko material hori ezin dugu sistema kognitibo errealaren parte bat bailitzan onartu.
‎Ezin nuen ezer egin zinez eta horrexek jartzen ninduen sutan: ezer egin ezinak. Ritari sinetsi ala ez sinetsi, besterik ez.
‎Eta hitz egin ezin daitekeenaz, hobe ixiltzea.
‎Eta hitz egin ezin daitekeenaz, hobe ixiltzea.
‎–Nik ez diot gaztelaniaz ere euskararen alde egin ezin daitekeenik. Bistakoa da, erdaraz ere euskararen aldeko lana egin behar dela.
2016
‎Ez nekien nora eramango gintuen duela ia bi urte hasitako idazketaprozesuak, eta ez nekien jarraitzerik nahi nuen ere. Barnea iraultzen zidan zure egoerak, endekatzen ari zinela ikusi baina ezer egin ezinak. Hura irakurri ostean ezin izan nintzen laneko zereginetan kontzentratu.
‎Opera zen idaztera bultzatzen zuen toki bakarra, opera ihes egin ezin zuen toki bakarra. Eta han zegoen, paper guztiekin, idazlumarekin.
‎kanta ezan gure betiko lo egin ezina
‎ene bilaketaren eta lo egin ezinaren ondoan
‎Egunkari guztietan arrazari buruzko kanpaina hasi zenetik, 1937ko udatik aurrera, lorik egin ezin latza jasaten zuen, inoiz baino gehiago udan, beroagatik. Gau osoak igarotzen zituen begirik bildu gabe, batzuetan irakurriz, besteetan etxean ibiliz, jangelan atzerriko irratien italierazko transmisioak entzunez, edo amarekin berriketan haren gelan.
‎Gero, gure bi seme alabak jaio ziren, eta, bizitzak bere ohiko martxari jarraitzen ziolarik, gertakari berriek oroimenaren zokorik ezkutuenean gordetzen zituzten aurrekoak. Lo egin ezin nuen gauetan bakarrik gogoratzen nintzen Danielez eta haren txakurraz, edo igande arratsalde bakan batzuetan, zeinetan eguraldia, ura lokazti batean nola, erabat goibeltzen zen.
‎Emakume beltz batek bakarrik hartu zuen parte Akroneko biltzarrean, Sojourner Truthek, eta hark egin zuen gainerako emakume zuriek egin ezina. Mahaiburuaren arabera,, garai hartan, emakume gutxi ausartzen ziren bileretan hitz egitera?.
‎Margaret Sangerrek ontzat jo zituen neurri horiek, publikoki. Irratsaio batean, arrazoitu zuen kirurgikoki antzutu behar zirela, ergelak, buruan akatsak zituztenak, epileptikoak, analfabetoak, pobreak, lanik egin ezin dutenak, kriminalak, prostitutak eta drogazaleak?. Ez zuen hain gogorra ere izan nahi, eta jende hura guztia gaiaren harira erabakirik hartzeko aukerarik gabe utzi; beraz, Sangerren arabera, jende haiek eskubidea izan behar zuten, nahi izatera, lan esparruetan bizitza igarotzeko, gainerako jendearengandik bereiz.
‎Eta, gainera, tartean sosak sartzen direnean... Indar egin beharrean benetan zenbat sos behar dugun, indar egiten dugu ea sos horiek ondo edo gaizki ari diren edo garen banatzen, inork daukan baino gutxiagorekin aurrera egin ezin duenean; bati gehiago emateak beste bati gutxiago ematea baitakar. Gure artean daukagun konfiantzan pitzadurak eragiteko artea da beste ezer baino gehiago, eta zaildu egiten du elkarlana.
‎igeri egin ezin duten neskak bazinate, isilik geldituko
‎lanik egin ezin dutenek ez dute
‎lan egin ezin dutenek, alargun
2017
‎Gu itsasoz bestaldekoak gara eta beti gaude susmopean. Besteek egin ezin badute, guk are gutxiago
‎Izan atsegina berarekin. Nik egin ezin ditudan gauzatxo horiek, egiten uzten ez didaten... Baina ez duzu egingo.
‎Bai behar ere. Bere amak ahaleginak egin omen zituen arrauna utzi eta klaseko besteek egin ezin zuten edo egin nahi ez zuten zerbaitetan has zedin, baina behingoz egoskor jarri zen. Horri egoskortasun deitzerik badago, printze aspertuaren arabera eserita, bere ile hori kizkur eta bere begi bioleta eta bere betile eta bere New Yorkeko jantziekin, bere amatxok Geralden zaldi eta Geralden beltz eta Geralden emakumeez hitz egiten zigun bitartean.
‎Quentin eskolara hasi zenean besteari ere joaten utzi behar izan genion hurrengo urtean, Quentinekin egon zedin. Ezin zuen eraman zuetako inork berak egin ezin zuen zerbait egitea. Banitatea zuen, banitatea eta urguilu faltsua.
‎«Ez da zuk egin ezin duzun gaiztakeriarik», dio berak. Orduan Ama sentitu nuen eskaileretan.
‎Toki okerragoetan bizi izan da. Ahizpak imajinatu ere egin ezin ditzakeen etxeetan. Ez du ahizpa kezkatzerik nahi.
‎Horren ordez, erruak heldu zidan eztarritik, gau hartan amaren hitzak entzun eta gero amore emateagatik estutu ninduen paretaren kontra. Gertatu behar zuena aldez aurretik jakin eta azkeneko saiakera bat egin ezin izana leporatzen zidan erruak. Ondo zekien ez nuela beste aukerarik, erruak ondo dakielako noraino iritsi gaitezkeen, eta hala ere, urrutiago joan nahi izaten du beti.
‎Erregimenduko komandanteak horrenbeste nahi izan zuen hau egin, horrenbeste damu zitzaion hau egin ezina, ezen iruditzen zitzaion benetan gertatu zela. Agian, benetan, gertatu zen?
‎Konprenitzen dut inoiz idatzi diren poemarik ederrenak eman nahi izatea, baina ez dut konprenitzen ogilana menostea. " Mila eta bat buelta eman dizkiet eskuen artean, ezinezko mirari bat lor zezakeen zirugia estetikoa nola egin ezin asmatuz". Urrats desbideratuak, nire ustez, Lete poetak eta Lete kantugileak bat egiten duten obra da, eta gerora eman zituen lanen giltzarria.
2018
‎ASKO hitz egiten da amatasunak dakartzan nekaduraz, lo egin ezinaz,. Gutxiegi, nire ustetan, amatasunak eragiten dituen asperdura orduez.
‎–Nirekin egonda egin ezin izan dituzun gauzak egiteko aprobetxa dezakezu orain. Lan sortzaileagoak eta.
‎Badago boterekeria posizio bat?. Eta, halaxe, Elhuyarreko teknikariek hortik aurrera deus gehiago egin ezin zutela ikusi, aldundiari zer gertatzen ari zen jakinarazi, eta lan teknikoa udalaren esku utzi zuten. Etsita.
‎Ahal dela, bizi arteko zigorra eskatuko dut. Non hobeto, hiri kartzela honetan baino, gizarteari huts egin dioten beste gizagaixo batzuei baino kalterik egin ezin diedala. Ez daukat zuen ondora itzultzerik.
‎Etsipena, egunaren halako une jakin batean azaltzen zen. Eta horren ondotik zetorren aurrera egin ezina, edo logalea, edo deus ere ez batzuetan, edo besteetan, aitzitik, etxeko erosketak, mudantzak, edo baita beste batzuetan umore hori ere, umore hori soilik, lur jota egote hori, edo, batzuetan, erregina bat, eskatzen zioten guztia, eskaintzen zioten guztia, lakuko etxea, inolako beharrik gabe, nire aita hilzorian, edo ertz txapaleko sonbreru hura, txikitxoak hain desiratua, edo baita zapata ... Edo deus ere ez, edo lo egitea, hiltzea.
‎Politika egin ezin zenean, frankismo garaian, eskultoreak politikaren lekua hartu zuen. Baina politika egiteko bidea normaldu zenean, haren hitzari ez zitzaion jaramon egin.
2019
‎normatibitate bat sortzen dute. Biktimaren hitza publikoki auzitan jarriz, haren jardunari buruzko balorazioak argitaratuz, emakume gisa egin litekeenari eta egin ezin litekeenari buruzko narratiba oso bat eratzen dute komunikabideek.
‎Hark, ordea, argi du zein izan den berarentzat karga handiena: . Jo, begira, ba nik pertsonalki suizidioa bera ez nuen eta ez dut hain tabu bezala bizi izan, baina transexualitatearena, ez tabu, baina bai edozeinekin hitz egin ezin nuen zerbait bezala, zeren ez du jende guztiak ulertzen, beraz, suizidioarenagatik ez hainbeste, baina transexualitatearena bai, tabuago bizitu nuen?.
‎sumindu egiten dira alabak emakumeturik ikustean. Emakume iritsi berri horrek posibilitate oraindik zehaztugabeak ditu, emakume helduari egokitu zaion errepikapenaz eta errutinaz bestelakoak; amak inbidia eta gorrotoa die aukera horiei; bere egin ezin dituenez, haiek murrizten saiatzen da askotan, deuseztatzen: etxean edukitzen du alaba, zelataturik, tiranizaturik, eta gustu txarrez jantzarazten dio nahita, denbora pasa oro ukatu, eta izugarri haserretzen da nerabea makillatzen bada,, ateratzen?
‎Mailegu bat eska zezakeen, baina nola aurre egin maileguari, orain langabezian zegoela, soldataren %75arekin? Okerragoa izan baitzitekeen mailegua eskatu, kirol kotxea erosi, eta gero, maileguari aurre egin ezin izateagatik, kirol kotxea itzuli eta ondasunen bat hipotekatu beharra! Ez!
‎Ziurrenik banala izango baita, munduaz indiferentea gehienbat, gerra sukurtsala. Atzeguardiako kudeaketa, industriari iskin egin ezin dion arrasatearraren patua, nahiz herio ola izan.
‎Lan berriaren nondik norakoaz jabetzeko baizik ez bada, Raimundo Silvak, bulegoan, Costak utzi dion jatorrizko testua begiratzen du, ea ez zaidan Portugaleko Historia oso bat ateratzen, han Bai eta Ez jartzeko beste hainbat tentazio agertuko lirateke, edo are limurtzaile eta espekulatiboagoa litzatekeen beste tentazio bat, harririk harriaren gainean eta gertaerarik gertaeraren gainean utziko ez lukeen Agian infinitu batena. ...k ez da, bertan dagoena bertan sartzeaz ez da kezkatu behar, zeren honelako liburuak, eta bertan kontatzen diren fikzioak, batzuk zein besteak, denak egiten baitira zalantza etengabe baten gainean, gauzak mesfidati baieztaturik, batez ere ezer ez dela egia jakitearen urduritasunarekin, eta egia delako plantak eginik, hainbat denboran zehar gutxienez, aldaketa zalantzagabe eta begi bistakoari aurre egin ezin zaion arte, orduan igaro zen denborara joan ohi da, denbora hori delarik bakarrik, benetan, denbora, eta ezagutzen jakin ez genuen unea berreraikitzen saiatzen gara, beste une bat berreraikitzen ari ginen bitartean igaro zen unea, hain zuzen, eta horrela hurrenez hurren, unerik une, nobela guztia horixe besterik ez da, etsipena, igarotakoa betiko galdu den zerbait izan ez dadin egiten den sa... Oraindik erabat jakin izan ez dena da nobela ote den gizonari ahaztea galarazten diona, edo eta ezin ahaztua ote den gizona nobelak idaztera bultzatzen duena.
‎Minutu batzuk egoten zen, elkarrizketei, begiradei adi, susmo baten haria, disimuluzko irribarre probokatzaile bat, esanahi ezkutua harrapatzeko moduko esaldi bat atzeman nahian. Costarekin topo egitea saihesten zuen, ez uste zuelako harengandik inolako kalte berezirik etorriko zitzaionik, engainatu zuelako baizik, Costak bereganatzen zuen errugabetasun irainduaren irudia, aurre egin ezin dioguna, laidoa egin diogulako eta horrelakorik oraindik ez dakielako. Esan liteke Raimundo Silva krimenaren lekura itzultzen den gaizkilea bezala doala argitaletxera, baina ez litzateke erabat zehatza, krimena agerian geldituko den lekuak erakartzen du Raimundo Silva, non epaileak bilduko baitira prebarikatzaile, biluzik, faltsu eta defentsarik gabe, kondenatuko duen epaia emateko.
2020
‎Bostekoa luzatu zion. Kasiano paralizatuta geratu zen, alde batetik ezetz esateko gogoa eta bestetik hala egin ezina tenk ari zitzaizkiolarik. Ez luzaro, ordea.
‎Haien depresioaz mintzatu zitzaidan. Aurrera egin ezinaz. Lotarako pilulak hartu beharraz.
‎Neure burua lehenago amilduko dinat! esaten zuen honek, bere bizitzaren eta buruaren kontrola galtzeko aukeraren aurrean botaka besterik egin ezin zuenak. Horrela, izua okatuta, ni atxikitzea eta muturra, eskuak eta oinak lotuta haiek nahi zuten arte edukitzea saihestu banu bezala.
‎–Ze xantaia mota da hori, ama? Hemen egin ezin dudana Bilbon egin ahal izango nuke, benetan. Ni ez naiz inora joango!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia