2008
|
|
Etxera itzultzean... batek hondartzara joan behar duela, besteak ez dakit non gosalduko duela, beste batek pizzeria batera joan nahi duela, beste batek txuleta handi bat jan nahi duela... Zoritxarrez, Tourrean
|
egin
ezin ditugun gauza horiekin ametsetan pasatu dugu eguna. Baina, zorionez, amestu bakarrik egin dugu, ez baitugu horrelakorik egin.
|
|
Izan ere, Margari «pozez zoratuta» egoten da Olan; Gorabidek antolatzen dituen bestelako jardueretan ezagututako lagunak ditu bertan, eta begiraleekin ondo moldatzen da. «Zinemara doa, hondartzara... gurekin egunero
|
egin
ezin dituen gauzak egiten ditu. Beti du zerbait kontatzeko, zoriontsu dabil».
|
|
Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren zain gelditu gabe, bataila juridiko hori galdutzat emanda, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aurreratu du zein izango den kontsulta
|
egin
ezinari emango zaion lehen erantzuna. Herritarren salaketa bultzatuko dute.
|
|
«Ilusioa egingo zidan/ zu ikustera joateak/ lehen diruak ez zidan uzten/ eta orain edadeak», osatu zuen lehen bertsoa. Bigarrenean, hark
|
egin
ezin izan zuena egitera gonbidatu zuen iloba, eta horrela amaitu zuen hirugarrena: «Denbora asko pasatu gabe/ itzuli zaitez etxera/ eta hil aurretik etorri zaitez/ zure amama agurtzera».
|
|
Atzo
|
egin
ezin izan zutena gaur egingo dute, modu apalagoan bada ere. Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek, lagunek, Tolosako herritarrek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek agerraldia egingo dute, gaur manifestazioa abiatzekoa zen leku berean.
|
|
Norberaren paisaiaz lemapean, hiru idazleek literatura esperienziaz jardun zuten, eta, bukaeran, elkarrizketa interesgarria geratu zen jarraitu zuten idazleen artean. Fito Rodriguez EIEko lehendakariak gu-aren garrantzia eta baliagarritasuna gogoratu zuen, ni aren aurrean, eta idazleek, neurri batean, arkeologia egin zezaketela iradoki zuen, «hitz
|
egin
ezin dutenen partez hitz egiteko». Jordak erantzun zuen gu-a erabilita, idazleak bere buruari uko egiten diola neurri batean, eta Edorta Jimenezek gogoratu zuen iragana bera ukatzeko joera daukala gizakiak, «autogorrotoa dela eta».
|
|
Lan hura galdu nuen, eta lesioa osatu eta gero, hilabete behar izan dut sasoian jartzeko». Ordu asko igaro ditu bakarrik lanean, eta gogorrena horixe izan dela aitortu du; hori eta ezer
|
egin
ezin zuen garaia: «Futbolaria naizela ez nuen sentitzen, ezin nuelako ezer egin».
|
|
Arraunak jartzeko modua ere ezberdina izaten zen maiz, baina oinarrian gauza bera dute denek: mendiko aberastasun bat ateratzeko beharra, batetik, eta lan hori ibai bidez baino
|
egin
ezina, bestetik, horretarako behar bezalako errepiderik ez zegoelako.
|
2009
|
|
Orain hotel bihurtzen ari dira gehienak, proxenetismoa debekatua dagoelako. Gelak beti beteta dauzkate, eta prostitutek 60 euro ordaindu behar dituzte egunero, baita gaixorik badaude edo lanik
|
egin
ezin badute ere.
|
|
Hala, Javier Lozano Barragan kardinal mexikarrak hilketa gorrotagarritzat jo du medikuentzat zuzeneko eutanasia pasiboa litzatekeena. Moraletik ihes
|
egin
ezin duten termino horiekin definitzen dituzte gisa horretako kasuak. Zuzenekoa, martxan jarritako neurriekin ezinbestean heriotza eragiten delako; eta pasiboa, gaixoak berak eskatu ez duelako.
|
|
Apal hasi zen kadeteen partida. Tantoak
|
egin
ezin, eta hutsak bata bestearen atzetik. Ziarrusta aritu zen txukun, baina partida eskasa izan zen (22).
|
|
Poesiak, maiz, barruti debekatua dirudi, poesia irakurri eta idatzi horretan bereziki aditu direnek baino
|
egin
ezin balezakete bezala. Irakurle askok, baita irakurle porrokatu askok ere, eta idazle ez gutxik, poesiara ez direla hurbiltzen aitortzen dute.
|
|
Potentzia nuklearrek euren koloniak erabili izan dituzte proba atomikoetarako. Kwajalein eta Bikini atoloiak, etxetik gertu
|
egin
ezin zituzten saio nuklearrak egiteko balitu zituen Washingtonek hartu zituen indarrez. 1946 eta 1958 bitartean, orotara, 23 proba egin zituzten Marshall Uharteetan.
|
|
Finantza krisiak mundu osoan izan du eragina, potentzia handiak ez daude halako proiektuak bultzatzeko prest; eta garatzeko bidean daudenei merkeago ateratzen zaie betiko erregaiak erabiltzea. Zertarako alarma guztiak piztu ezer
|
egin
ezin badugu?
|
|
Hego Euskal Herrian 200.000ra inguratzen ari da langabe kopurua. Datozen hilabeteetan okerrera egingo du egoerak, zorrei aurre
|
egin
ezin dieten eta hilabete bukaerara iristen ez diren milaka langile familiarentzat egoera dramatikoak eraginez.
|
|
Aurrenekoa, Varelak (25 min.). Hurrena, Adurizek, eskuadratik gertu galdu zen jaurtiketa batean (27 min.), eta azkena donostiarrak berak. Huts
|
egin
ezin dena huts egin zuen, buruz, hurrengo jokaldietan.
|
|
Azkenik, adimen urritasuna edukitzeagatik edo etxean adimen urritasuna duen pertsona bat izateagatik galtzen dituzten aukerak adierazi dituzte dirutan. Etxetik kanpoko lan esparruari dagozkio aukera horiek batik bat; hau da, adimen urritasuna duen pertsonak edo bere senideek lan
|
egin
ezin dutelako irabazten ez duten dirua kalkulatu dute. Batez beste, adimen urritasuna duten pertsonek 12.500 euro inguru galtzen dituzte, eta haien familiek 12.600 euro.
|
|
Segurtasun sistemek ondo funtzionatu dute. Halaber, azaldu du martxan dagoen bitartean
|
egin
ezin dituzten hainbat mantentze lan egiteko aprobetxatuko dutela geldialdia. Astelehena baino lehen zentrala sarean izatea espero du Coronadok.
|
|
Obamak aldendu egin nahi du Bushengandik, eta atzerri politikan Ekialde Hurbila da bere lehentasunetako bat. Jakin, badaki ezin duela estuegi hartu Israelgo Gobernua, horrek arazoak ekarriko lizkiokeelako Washingtonen indar handia duten erakunde juduekin; baina horrek ez du esan nahi ezer
|
egin
ezin duenik. Agian, Netanyahu ez da buruzagi egokiena palestinarrekin bake akordioa lortzeko, baina hark ere bere burua boteretik at ikus dezake Washington haserrearazten badu, Etxe Zuriaren laguntzarik gabe Israel galduta legokeelako.
|
|
Urrutia, ordea, amorraturik zegoen: . Urriza eta ni ongi hasi gara, baina San Miguelek
|
egin
ezin den zerbait egin du, guk tantoa egitean atseden hartu, alegia. Horrek partidatik atera nau?.
|
|
Kanarietatik Euskal Herriratu zait laguna eta sanferminak erakutsi behar, telebistaz gutxienez, eta akats horixe egin genuen. Adar bat lepoan barrena, odola, zezenak, hainbeste izateagatik lasterketa ere
|
egin
ezin zuen jendetzaren artean, Miura gora, Miura behera, eta, azkenik, postrerako, lurrean adarkada eta kolpeka gizon baten gorputza nola deskonposatzen zen ikusgai. Barkamena eskatu nion lagunari egun osorako gorputz txartu nuelako; neure buruarentzat ez zait ikusitakoa azalduko didan ipuinik bururatu, kontuan izanik mutil bat hil zela, gainera, aurreko entzierro batean.
|
|
galdetzen zuen pantailako idatziak. Telebista kateei, doan, ikusleak ziurtatuak, heriotza zuzenean ikusteko beraiek
|
egin
ezin duten reality bat antolatzen diegu agian?
|
|
–Alkatearen erabakia indarkeria gaitzesten ez dutenengandik askoz gertuago dago, askatasuna eta demokrazia defendatzen dugunengandik baino?. Beraz, UPNk eta NaBaik elkarrekin, herriaren alde lan
|
egin
ezin, dezaketela egin argudiatu du.
|
|
Pilatutako zorrei aurre
|
egin
ezin diotenen kopuruak nabarmen egin du gora joan den urtean krisi ekonomikoa lehertu zenetik. Hala, iaz martxotik ekainera 63 enpresa eta pertsonak jo baldin bazuten Konkurtso Legera, aurten tarte berean %77 gehiago izan dira, 112 guztira.
|
|
Mugak erronkak dira, hori da zientziak mugak ikusteko duen modua. Gauzak guztiak egin daitezke,
|
egin
ezin daitekeela frogatzen duzuna ezik; eta normalean, hori frogatu dezakezula pentsatzen duzunean, oker zaude. Pentsa adibidez superkonduktibitatean.
|
|
Horrek ez du esan gura, ordea, beste gauza batzuk
|
egin
ezin dituztenik. Aurrera begira prestatzeko eta ikasteko denbora ematen die normalean futbolak.
|
|
Pentsa dezatela gizarteak epaimahai horretan ordezkatua zergatik uste duen emakume baten jokaerak, arriskuren bat hartu izanak, erailketa leundu dezakeen. Errealitatea interpretatzeko modu horrek esan nahi du ikuspegi sexista bat dagoela emakume batek egin ahal duenari edo
|
egin
ezin duenari buruz, agerian uzten du norainoko indarra duten oraindik ere femeninoari eta maskulinoari buruz nagusi diren gizarte eraikuntzek, eta indartu egiten du desberdintasunaren diskurtsoa; berdintasuna ameskeria arin jasanezina baino ez da.
|
|
Sartu berriek edo lepotik helduta, ihes
|
egin
ezin, hasi ginenok ez genekien ezer ez kazetaritzaz, ez bizitzaz. Denen laguntza izan nuen, Iñaki aita ponteko.
|
|
Hala ere, 2007ko udal hauteskundeen ostean, herritarrek irailaren 28 eta 30 artean galdeketa antolatu zutela diote ezker abertzaleko hautetsiek: Epaileak berriz debekatu zuen galdeketa, baina herriaren aurka
|
egin
ezin zutenez alkatearen aurka egin zuten. Fiskalak alkatea auzipetzeko duen frogarik nagusiena egun horietan udaletxeko ateak ireki izana dela gaineratu dute.
|
2010
|
|
Lulak
|
egin
ezin duen ibilbide horri, beste norbaitek ekingo ahal dio etorkizunean, ikuspegi urrunekoago eta iraunkorragoa duen norbaitek, bandera berdeago bat jasoko duenak. Nori berea.
|
|
Era berean, senide eta meatzarien arteko komunikazioak guztiz kontrolatuta izan dituzte psikologoek. Senideek aipatzen dute faltan bota dutela luzaroago hitz
|
egin
ezin izana, baina adituek hala gomendatu zuten, 33 langileak gogogabetu ahal baitziren oroiminaren ondorioz. Arrazoi beragatik, senideek idazten zituzten eskutitz guztiak ere berrikusten zituzten psikologoek, edozein ideia ezegoki ezabatu aldera.
|
|
Transmisioa, barkatu esatea, ezinezkoa da. Eta egin ez delako,
|
egin
ezin delako antolatu zuen Huhezik Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroa. Nola kontatuko diogu gaur hamar urte dauzkan gazte bati zer izan zen eta nola bizi izan zuten euskara batuaren sorrera?
|
|
Torturatzeko teknikak arrunt findu dira, eta are gehiago tortura ezkutatzeko bideak. Hortxe daude salaketen bilakaera erakusten duten datuak eta torturatuen lekukotzak, baita salaketarik
|
egin
ezin dutenak ere, mendeko egoera berezi batean daudelako edo torturatzaileek mehatxaturik dauzkatelako; esaterako, presoak eta egoera arautu gabeko atzerritar atxilotuak.
|
|
Marokok Martxa Berdearekin herrialdea okupatu zuenetik, jazarpenak ez du etenik izan; miaketak, kontrolak, atxiloketak, itaunketak, torturak, desagerpenak, bortxaketak, mehatxuak... Bonbardaketetatik ihes
|
egin
ezin izan zuten sahararren egoera ez da exodoan ihes egin ahal izan zutenena baino samurragoa. Jaioterrian daude, baina kartzela batean egongo balira bezala bizi dira.
|
2011
|
|
Gauza batzuk aldrebesago
|
egin
ezin direla uste duzunean, to eta no, Euskadi sariak. Aurreko urteetako irregulartasun kasuak, parte hartzeari eginiko ukoak eta adostasunik gabeko aldaketak gutxi balira bezala, Joseba Sarrionandiari eman diote aurten saiakera arlokoa.
|
2012
|
|
60ko hamarkadan, uste zen gaur egun aski izango zela lauzpabost orduz lan egitea, baina begira nola gauden. Dena dela, bultzatu behar duguna da robotek egitea guk
|
egin
ezin dezakeguna edo guk baino hobeto egin dezaketena. Ordenagailu bat, behintzat, Kasparov baino hobeto aritu zen xakean...
|
|
Eta negar malkoek lekua izango badute, garaipenaren emozioagatik izan dezatela. Hutsik
|
egin
ezin diren egun horietakoa da gaurkoa. Urrezko lerroetan soilik garailearen izena agertzen da.
|
|
Hori bai, bost jaso zituen ordainean. Atzo, Celtaren aurka, tarteka sufritu zuten txuri urdinek, atzean
|
egin
ezin diren hutsak egin zituzten, baina talde horrek kalitate handia dauka aurrean. Chory Castrok sartu zuen gola orain astebete, eta Agirretxek bi atzo.
|
|
Hori badaki alderdi jeltzaleak, eta Ibarretxeren planarekin gertatu zena gerta ez dadin, proposamena legebiltzarrera eraman aurretik alderdien arteko akordioa lortzen saiatuko da. Legebiltzarrean gehiengo handiz onartuko dela seguru eduki nahi du, Espainiako Gorteetara haiek uko
|
egin
ezin izateko moduko babesaz joateko. Itun hori lortzea izango da gakoa.
|
2013
|
|
Esan ohi dugu ordenagailu txiki bat daramagula poltsikoetan, baina hori gezurra da. Gauza asko egin daitezke sakelako edo tableta batekin, beste gailu askorekin
|
egin
ezin direnak. Halere, sorkuntzara baino gehiago kontsumora bideratutako zerbait da.
|
|
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak esaldi labur horrekin definitu zuen atzo Sozietateen Mozkinen Gaineko bere zerga proposamena. «Progresiboa da, eta ez ingeniaritza fiskala
|
egin
ezin duten enpresek soilik pagatzen duten zerga bat». Eta berea horrela definituta argi utzi zuen EAJ PSE PP itunak proposatutakoak ez duela definizio horretan sartzen.
|
|
Gogorrena, berriz, aurtengoa Broad Peak en. Gogorra da lagunak hilzorian ikustea eta ezer
|
egin
ezin duzula sentitzea. Aldaketarik sumatu duzu Himalaismoan?
|
2014
|
|
Horri lotuta, e mintza aplikazioaren sustatzaileetako bat da. Hitz
|
egin
ezin duten haurrentzako aplikazio bat da, eta mundu osoan eduki du arrakasta. 101 herrialdetan deskargatu dute aplikazioa, eta 50.000 erabiltzaile ditu.
|
|
Gehiegizko kontsumoak eragin kaltegarriak ditu: lorik
|
egin
ezina, urduritasuna, sabeleko arazoak... Bereziki eragiten die umeei eta gaztetxoei.
|
|
Bilbon, duela 30 urte %9 ziren euskaldunak, eta %23 dira egun. Euskararen erabilera %3 da, ordea, eta puntu bakarra egin du gora 80ko hamarkadatik. Horrek adierazten du ahozko erabileran aurrera
|
egin
ezina eta euskarak duen presentzia urria. Halere, bilbotarren lautik batek euskaraz dakiela, bada hor landu beharreko jokaleku bat.
|
|
Apiril bukaeran, San Frantzisko kalean zegoen etxe okupatua hustu zuen Ertzaintzak, eta auzora etorri ziren», azaldu du Goitiak. «Horiez gain, uda bukaeran etxerik gabe geratu den familia bat ere etorri da, eta lana galdu ostean etxeko alokairuari aurre
|
egin
ezin dion lagun bat ere bai». Norbere etxea atontzeaz gain, auzoan lan egiten dute bizilagun berriek.
|
|
«Kontsentsua arrakalatu da, baina arrakalak konpon daitezke». Batasuna berreskuratzeko ahaleginean lanean jarraitzeko prest agertu da ANCko burua, herritarrei «hutsik»
|
egin
ezin dietelakoan. Zeregin horretan duten ardura oroitarazi du Forcadellek:
|
|
«Alderdiek eta gizarte zibilak bihurtuko dituzte hauteskundeak galdeketa». Bestelako bideetatik
|
egin
ezin izan duten erreferenduma ordezkatzeko ez badira, ez ditu aurreratuko: «Gobernua edo eserlekuen banaketa aldatzeko bada, ez ditut deituko.
|
2015
|
|
«Egiaztatu izan dugu jarduera fisiko programa jakin bat egin gabe minbizi gaixoek beren kabuz ez dutela hobetzen gaitasun aerobikoa eta bizi kalitatea». Orain, helburu nagusi dute gida erabiltzea jarduera fisikoaren intentsitatea diseinatzeko, gaitasun fisikoa neurtzeko proba
|
egin
ezin dutenean.
|
|
«Izan ere, ez da soilik osasun arazo bat». Sarritan, gizarte arazo nabarmenak izaten dituzte eriek, lanik
|
egin
ezinak eraginak asko, eta, umeen kasuan, eskolaratzearekin lotutakoak: «Zenbait haurrek arazo kognitiboak izaten dituzte eritasunen ondorioz».Diagnostikoak hobetzekoEskatu dute, halaber, diagnostikoetan hobera egiteko.
|
|
Ustez garrantzi txikia duten gauzek pisu handia hartzen dute Espainiako Liga bezain txapelketa parekatu batean. Goren mailan
|
egin
ezin daitezkeen hutsak saihestea da horietako bat. Gogotik ordaintzen dira opariak, eta jokalari zuri gorriek dezente egin dituzte.
|
|
Langile pobre kontzeptua hartu du ahotan De la Ricak: enplegua eduki arren oinarrizko gastuei aurre
|
egin
ezin dieten beharginak dira. Esnaolak erantsi du batez ere emakumeak direla langile pobreak, zerbitzu arloan aritzen direnak, ordukako kontratuekin, etxeko langileak, adibidez?.
|
2016
|
|
esperimentuetan. Gure laborategietan egin ahal izango ditugu orain arte
|
egin
ezin genituen gauzak. Esaterako, ikerketarako erabiltzen ditugun zelula lerroetan mutazioak egiteko balioko du.
|
|
Historikoki kontestualizatuz, ez da harritzekoa. Zientifikoki
|
egin
ezin duguna da Mitxelenaren muga historikoetan pot eginda gelditu, zientziari aurrerabidea eskaini gabe. Newton eta Einstein fisikari handiak izan zirela inork ez du zalantzan ipintzen, baino gaurko fisikariek ez dute beren teorietan planto egin, aldiz aurrerabideak urratu dituzte.Bi gauza diferenteak:
|
2017
|
|
Familiako kideei, lagunei, zaleei, entrenatzaileei, babesleei, aurkariei... Guzti guztiei eskerrak emanez itzali dira atletismoko bi piztia handi.Aspalditik Eugenen bizi dira Eaton eta Theisen, AEBetan, eta atletismoaren eraginez
|
egin
ezin izan dituztenak egiteko asmoa daukate etorkizun hurbilean. Theisenek berak azaldu duenez, snowboarda ageri da afizio horien atzean.
|
2018
|
|
Zergatik. Ez delako erraza informazioa biltzea indar publikoek errekrutatutako nerabeez. Ukatu egiten dute eta, bistan denez, ez dute
|
egin
ezin dezaketen zerbaiten erregistrorik. Baina badakigu zein den armadaren jokabidea.
|
2020
|
|
Eta oso azkar pasatzen ari dela diot denbora tarte motzean aldaketa handiak izaten ari direlako. Kalera atera ezin, lagunak ikusi ezin, kirolik
|
egin
ezin... Ezin gehiegi.
|
|
Itxialdia baliatuta, gogoeta eragin nahi dute hizkuntza ohiturei buruz, eta horiek astintzeko ariketa batzuk proposatuko dituzte. Izatez, etxean ageri da argien erabileran aurrera
|
egin
ezina: 25 urtean ez du aurrerapausorik eman, nahiz eta herritar gehiagok dakiten euskaraz.
|
|
bizikleta denda bat du Bilbon. Hala ere, mutualitateak atzera bota dio eskaera, argudiatuta bere jarduna ez dagoela jasota alarma egoera dela-eta
|
egin
ezin direnen artean, «dekretuak ez baitu zehatz mehatz zehazten bizikletak konpontzea, adibidez, debekatuta dagoela».
|
|
konektibitatea, trebakuntza eta aplikazioen diseinua. Konektibitatean urrats gehiago egin behar dira hainbat herri/ auzotan, baina baita gastu hori
|
egin
ezin dutenekin ere. Trebakuntza gakoa da, eta ez bakarrik adinduei begira.
|
|
Sistema gero eta globalagoa da hori, eta hor urtzen dira artisten hitzezko munduak. An Artist Who Cannot Speak English Is No Artist (Ingelesez hitz
|
egin
ezin duen artista ez da artista). Mladen Stilinovic artista serbiarrak eraman zuen mezua oihalean egindako izen bereko bere obrara, 1992an.
|
|
talde baten baino gehiagoren arteko egunpasak, edo bisitak. Horiek ere
|
egin
ezin dituztenez, askotariko ekintzak egin dituzte horien partez konfinamendu garaian: Getxon eta Erandion (Bizkaia), erraterako, bingoa antolatu zuten joan den astean; Baztanen eta Malerrekan (Nafarroa), elkarrekin egindako txangoetako argazkiak zabaltzeko saioak; eta jolasak eta yoga ariketak ere egin dituzte bertze leku batzuetan.
|
|
«Larrialdi egoera aurretik mintzalagun ez ziren herritarrei ere parte hartzeko aukera eman genien, etxealdian mintzapraktika egiteko». Aukera hori eskaini du Bilboko Santutxu auzoko zaintza sareak ere, etxean euskaraz hitz
|
egin
ezin duten umeentzat. Konfinamenduagatik solas jarioa ez etetea bermatzen dute halakoek.
|
|
Gasteizko gobernuak grebaren parte hartzeari buruz helarazi dituen datuak «faltsuak» direla salatu du ELA sindikatuak. «Oinarritzat langile taldea osorik hartzen du, hots, zenbatzerakoan ez ditu alde batera uzten greba
|
egin
ezin duten pertsonak, gutxieneko zerbitzuak betetzeko izendatuak eta gaixo baimenarekin daudenak», azaldu du sindikatuak ohar batean. Eta adibide bat jarri du:
|
|
Baina adrenalina estres hormona denez, batzuek estresarekin lotutako sintomak ere pairatzen dituzte amodioaren fase horretan: lo
|
egin
ezina, goserik eza eta bihotz taupaden zein arnasketaren gehiegizko abiadura.
|
|
«Datuek ez dute inola ere islatzen Hego Euskal Herriko langileria bizitzen ari den errealitatea. Krisi ekonomiko baten aurrean gaude, kaleratze ugari, ABEEak eta diru sarrerak gelditzeagatik gastuei aurre
|
egin
ezin izan dieten pertsonak, ugari dira», azaldu du ELAk.
|
2021
|
|
«Espazioak sortu behar dira jendeak harremanak eraiki ditzan. Gakoa da bakarrik
|
egin
ezin duguna besteen laguntzarekin egin ahal izatea».
|
|
Diotenez, etxealdian arazo berriak sortu bainoago, lehen zeudenak areagotu dira. Izan ere, etxean harreman oso ona ez duten pertsonek lehen kalera irten eta haizea hartzeko era izaten zuten, baina itxialdian hori
|
egin
ezin daitekeenez arazoak areagotu egin dira. Eta buruko osasunean arazoak dituztenen kasuan zer esanik ez, hor ere areagotu egin dira arazoak.
|
|
«Ordu asko eta eztabaida osasungarri askoren ostean topatu genuen bidea». Klusterreko zuzendariaren hitzetan, «zerbait berria» behar zela pentsatzen zuten, «baina ez orain arte egin dena beste leku batean egiteko, baizik eta orain arte
|
egin
ezin ziren gauza horiek egiteko». Euskara egoera eta espazio berrietara eramateko asmoz, gaur egun asko lantzen ari diren «ideiak eta egiteko moduak» laborategira ekarri nahi dituzte, «gure hizkuntzarentzat berriak direnak».
|
|
COVID alardeak
|
egin
ezina ekarri duen urteotan ere, auzia konpontze aldera aparteko urratsik ez dela egin adierazi duzue alarde parekideen sustatzaileek bi udalerrietan. Beste porrot bat al da hori?
|
|
Azaleko irudiak bi plano ageri ditu, eta kontakizunak ere bi planotan egiten du aurrera barruko orrietan. Errota zaharrean naturaz inguratuta bizi diren aita alaben nondik norakoak kontatzen dira haietako batean, eta baldosa hotzezko bulego inpertsonal erraldoi itxian burokrazia lanek irentsita bizi den emakumearen ihes
|
egin
ezina kontatzen du besteak. Berdea eta horia dira nagusi mundu batean, eta grisaxka gailentzen da bestean.
|
|
Cauterets eta Arette San Martingo Harria estazioetan Larra Belaguako antzeko zerbait pasatu zaie. Eski alpinoa
|
egin
ezin izan duen jendeak iraupen eskia egin du. Hala, San Martingo Harria estazioak iraupen eskia egin duten 11.000 erabiltzaile hartu ditu.
|
|
Harreman horietatik sortutako hainbat gutun obraren parte dira; batzuk eskuz idatzita daude, eta beste batzuk, berriz, ordenagailuz. Zirriborroz beteriko testuek akatsak irudikatzen dituzte batzuetan, beste batzuetan, ordea, publiko
|
egin
ezin diren datuak. «Oteizaren obrak dituzten pertsonen intimitatea babesteko idatzi gabeko arauak daude, eta horiek ezin erakusteak erakartzen ninduen», esan du Jimenez Landak.
|
|
Izan ere, propio esan edo pentsatu gabe geratzen diren gauza guztiek aberasten dute nobela: hortxe daude pertsonaien arteko inkomunikazioa, desengainua, gaizki ulertuak, bakardadearen beldurra eta hari eskapu
|
egin
ezina... Gai nagusiok gerraondoko gizartearen giro orokorraren berri ematen dute; esplizituki esan gabean geratzen dira, baina hor daude, testuaren azpian taupaka, bihotz salataria nola.
|
|
Garraiolarien irabaziak jaten ari dira, eta jendea etsita dago; oso estu dago dena. Eta, gainera, kanpotik etorritakoek lan egin dezakete hemengo autonomoek
|
egin
ezin duten prezio batean».
|
|
Horrek arazo bat dakar, zaintzak jarduera oso heterogeneoa direlako, eta agerian geratzen da politika publikoak alderatzean. Osasun eremutik, batik bat, oso definizio murriztaileak heldu zaizkigu, eguneroko bizitzako jarduerak
|
egin
ezin dituztenen zaintzarekin lotuta. Baina egun zaintzeaz ari garenean askoz gauza gehiagoren inguruan ari gara.
|
|
EAErekin konparazio erraz bat eginez gero eta kontuan hartuz gero zenbat sentitzen diren soilik espainiar, zenbat euskal herritar baino espainiarrago, zenbat berdin euskal herritar eta espainiar, zenbat espainiar baino euskal herritarrago, zenbat soilik euskal herritar, eta euskal herritar horren ordez nafar jarriz gero, parekoak dira portzentajeak. Datu soziologiko guztiz garrantzitsua da hori, ez ikusi
|
egin
ezin zaiona.
|
2022
|
|
Bere izen propioarekin aspaldi batean Smog izan zena; Bonnie Prince Billy deiturarekin 1999tik hona Oldham. Eta 25 urteren ondoren berriro ere elkartu dira, baina oraingoan ez bira bat egiteko, baizik eta, paradoxikoki, birarik
|
egin
ezin izanak utzitako denbora librean elkarrekin grabatzeko. Urtebetez single digitalak argitaratzen aritu dira, eta orain horiek guztiak bildu egin dituzte.
|
|
Adinez orduan traineruan arraun
|
egin
ezin zuten haietako hainbati beste batzuk batu zaizkie urte hauetan, eta orain hamabosteko taldea osatzen dute, seniorrak eta gazte mailakoa. Kadete haietako bat zen Jone Gisasola (Portugalete, Bizkaia, 2002), eta igandean herritarren aurrean egin zuen arraun.
|
|
«Baina %40koa zen euskararen erabilera». Gipuzkoako Futbol Federazioko egungo presidenteordeak bere larruan bizi izan zuen entrenatzaile ikastaroak euskaraz
|
egin
ezina. «Hiru ikastaro ziren garai batean eta gazteleraz egin behar izan nituen hirurak.
|
|
Emakumeek zaintza lanak
|
egin
ezin dituztenetan sentitzen duten erruduntasunari ere erreparatu dio Legarretak: «Haurren zaintzan, batez ere, erru sentimendu hori azaleratzen da, eta, gure senitarteko bat zaharren egoitzara eramaten dugunean ere, esaterako, errudun sentitzen gara zaintza lan hori ez dugulako gure gain hartzen».
|
|
noiz dakarte zailtasun horiek gehiegizko pairamendua? Edo eguneroko gauzak
|
egin
ezina. Lanean ari gara zentroak gai izan daitezen heltzen zaizkigun egoera askotarikoei erantzuteko.
|
|
Beasaingo eta Irungo lantokietan, trenen fabrikazioan eta ibilgailuen azken faseko esparruetan izango da geldialdia. Lanik
|
egin
ezin duten beharginek aurrerago itzuli dituzte ordu horiek, zuzendaritzak esan duenez.
|
|
Azpimarratu du aurrera begira erronka nagusia langabezia murriztea eta enpresen «lehiakortasunari eustea» izango direla. «Epe ertainean, arrisku nagusia talentua aprobetxatzen ez jakitea izango da, eta gure enpresek lehiakortasuna galtzea datozen erronkei aurre
|
egin
ezin dietelako. Horrek lan baldintzak hobetzeko aukera galtzea ekar dezake».
|
|
Marcelinok ere izango du zer erantzun. Kale egin dute zuri gorriek kale
|
egin
ezin den garaian, eta lehen ere aurkarien mende bazegoen Europara sartu ahal izateko, orain gehiago. Betis ezin du harrapatu, gaur irabazi egin baitu, eta etzi Vila realek eta Realak garaipena lortzen badute, lau puntura eta seira egingo diote ihes, bi partida faltako direla.
|
|
Eskubide urraketen kontzientzia hartze bat badago, zuzenean ukitzen baikaituzte. Ez da normala Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz
|
egin
ezin izatea, Nafarroan unibertsitatean graduak euskaraz ez izatea... Argi dako kontu politikoa dela, eta uste dut badela aktibaziorako gaia.
|
|
Mundubira musika bidelagun proiektuan beste geldialdi bat eginez hasi zen kontzertua, Teresa Catalan nafarraren La victoria vacía obraren erabateko estreinaldiarekin. Hartan itzulerako bidaia
|
egin
ezin izan zutenei egin nahi die omen, baita egun bizitzako bidaia bat batean eten egiten dela ikusten dutenei ere. Denera, obra efektista eta sakona da, harien osaketa sendoari esker jolas erakargarriak sortzen dituena perkusioarekin eta haizeekin hartu emanean, lehen biolinik gabeko hariek sostengatzen duten azken akordera arte.
|
|
Sioni Madrilen egin behar izan zioten ebakuntza, Gregorio Marañon ospitalean —gaur egun, Zarautzen bizi dira— “Hilabete eta erdi inguru igaro genuen Madrilen, eta familia guztiari eragin zion horrek. Gastu ekonomikoak, lanik
|
egin
ezina, beste haurra ere zaindu beharra…”.
|
|
Gurera hurbilduz, berriz, gaurkotasun handiko gai bat: frantses epaileek beren bandera bihurtu dute ikasleek baxoaren eta brebetaren azterketa normaltasunez euskaraz
|
egin
ezin izatea. Hor ere debekua.
|
|
Charles Pépin saioaren gidariak ibiltzearen eta gogoeta egitearen lotura klasikotik abiatu du solasaldia. Devillairsek aitortu dio berak ibilian ezetz, igerian pentsatzen duela eta igeri
|
egin
ezin duenean pentsatzeko zailtasuna izaten duela.
|
|
Estropada biribilik
|
egin
ezina, adibidez.
|
|
ANC Biltzar Nazional Katalanaren hitzetan, «herritarrak eta haien ordezkariak kalean biltzeak exijentzia bat behar du izan, normaltasun demokratikoaren parte». Eta deitoratu egin dute «oraingoan Generalitateko presidentearekin
|
egin
ezin izatea». «Asmoa da aldarrikapenez betetako manifestazio bat egitea, baina modu baketsu eta demokratikoan».
|
|
Pixka bat aldentzeko beharra neukan, eta atseden hartu nahi nuen. Gogoa neukan
|
egin
ezin nituen gauza batzuk egiteko. Arnasa hartu nuen.
|
|
Hori dela eta, entrenamendu gutxiago egiteko aukera izaten dute elurretan, eta Alpeetako egonaldia «ahal bezala luzatu» behar izaten dute. Horrek «esfortzu ekonomikoa» eskatzen duela dio Camposek, eta hori
|
egin
ezin dezaketen eskiatzaileentzat «desabantaila» bat izan daitekeela.
|
|
Halere, bilbe detektibeskoak aurrera egin ahala Eduren bizitzaren ingurukoak ere aletzen ditu idazleak. Eduren erlazionatzeko zailtasunak eta bizitzari aurre
|
egin
ezina sumatzen dira dekadentziak jotako bere bizimoduaren kontaketan.
|
|
Eskubide urraketen kontzientzia hartze bat badago, zuzenean ukitzen baikaituzte. Ez da normala Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz
|
egin
ezin izatea, Nafarroan unibertsitatean graduak euskaraz ez izatea... Argi dago kontu politikoa dela, eta uste dut badela aktibaziorako gaia.
|
|
Herrialde guztiek dituzte istorio komunak, historia koloniala dutelako edota urte luzez erregimen autoritarioen menpe egon direlako... Baina emakume mota bakar batez hitz
|
egin
ezin dugun moduan, ezin da hitz egin feminismo bakar batez ere.
|
2023
|
|
Gorengo mailako garaikurrak eskuratzeko garaian, bada aldagai bat huts
|
egin
ezin duena: gola.
|
|
Itzulera «borondatezko» hori, baina, «berehalako» bihurtu da lehen itzuliaren ostean. Kurduekiko elkarlanari uko
|
egin
ezin dionez —HDP Herriaren Alderdi Demokratikoaren babesa du—, migratzaileak jaurtigai bilakatu ditu oposizioko buruak, eta, bide hori aukeratuta, aurrera egin du indarrez: salatu du gobernuak «legez kanpoko» hamar milioi migratzaile «hartu» dituela herrialdean.
|
|
Hala ere, salatutako gertaeren inguruko balorazio bat
|
egin
ezin izatea deitoratu du Arartekoak. Izan ere, Segurtasun Sailak ez dio bidali erakundeak eskatutako dokumentazio guztia; esaterako, ertzainen arduradunak biktimaren kexa aztertu zuen, eta ukatu egin zuen tratu desegokia izan zenik, baina ondorio horretara iristeko erabilitako informazioa ez zion igorri Arartekoari.
|