Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2008
‎Baina gau honetan, sanfermin hauetan, horren arrastorik ez dago. Tabernetako nagusiek kalean bertan, iluntzean, txistorra egin berria eta ardo zuria freskatzeko ontzitxoa barne, egiten duten afari merienda baino ez... The wall hori, txunta txuntaka, hori baino ez.
‎Hotelak beste bezero mota bat du, eta ez du nabaritu beherakada hori: «Nagusiarekin hitz egin berri dut eta hotela gainezka dago», dio. Normalean bezeroek maiatza baino lehen erreserbatu behar izaten dute.
‎Zirkulu Artikoko baliabideen gain kontrola izateko borroka gogortuko duen iragarpena egin berri du AEB Ameriketako Estatu Batuetako zientzialari elkarte batek. USGS Geologia Ikerketarako Institutuaren txosten baten arabera, munduko erregai eskaera hiru urtez asetzeko adina petrolio dago eremu horretan:
‎Manuela Sanchez pediatrak Nafarroan haurren gizentasuna neurtzeko ikerketa egin berri du. Foru Erkidegoko 77.762 haurrak aztertu ditu, eta horietatik %13 inguruk gantz gehiegi dute.
‎Eta hala, aitak hitzez hitz bete zuen agindutakoa hurrengo hiru urteetan orbetarren baserrian, herioa bidera atera zitzaion arte. Baina orduan ere seme zaharrenari Nazariori, hamahiru urte egin berriak zituèn mutilari ohiturarekin jarraitzeko agindua eman zion, etxeko txikienak Honoratok hamabost urte bete bitartean, hartarako ere bere arrazoia ematen ziola:
‎Euskadiko txoko askotatik iritsitako milaka familiak egun ahaztezina igaro zuten Donostian egin berri den Hirukideren X. Familia Jaian. Eguna igarota, balantzea egin behar.
‎Hamahiru pertsona hil ziren eta hogeita bost zauritu. Herritarrak Eid al Fitr otoitza egin berri zuten al Rabul al Adam mezkita xiitan, eta handik ateratzen ari zirela bete betean harrapatu zituen eztandak. Reuter berri agentziaren arabera, polizia bat ekintzailea geldiarazten saiatu zen, mezkita barrura sar ez zedin.
‎«Egun batzuk falta dira oraindik behar duen gorputza hartzeko. Kontuan izan uzta biltzen hasteko 14 bat gradu alkohol behar dela, eta, egin berri dugun azterketaren arabera, hainbat ingurutan 13koa da oraindik».
‎Argentinara egin berri duen bidaia ere izan du hizpide. Euskaldunek etorkinen alde eskua altxatu eta eskubideak errespetua eskatu behar dutela azaldu du.
‎Erasoaren diseinatzaileen kalkuluen beste aldean, datorren maiatzean Indian egin beharreko hauteskundeak egongo lirateke. Ghanditarren esaneko Kongresu Alderdia nahiko nekatuta zihoan jada haietara, AEBekin egin berri dituen itunengatik, besteak beste. Mumbaikoaren ondoren, BJP nazionalista eskuindarra ardatz duen oposizioaren garaipena hurbilago legoke...
‎Ni haserretzen banaiz, ez da inor enteratzen. Adinaren kontuak izango dira orduan, egin berri dituen 27 urteenak. Agian dio.
‎Ez dago sendabiderik gaixotasun hori gainditzeko, sintomak arintzeko terapia eta botikak besterik ez. Hori dela eta, zientzialarien arabera, egin berri duten ikerketa oso pauso garrantzitsua da gaixotasun hori eta beste hainbat eritasun genetiko ulertu ahal izateko.
2009
‎Atzo ere, Barriolak enpresak baino lehen esan zion ziur aski berak ordezkatu zuela Gonzalez. Atzo ez zuten hitz egin berriz, baina gaur batera entrenatuko direnez izango dute partidari buruz luze mintzatzeko aukera. Barriolaren bertuteak zenbatzean zerrendak ez du bukaerarik.
‎Zortziehun urte pasa izanagatik ere, gerra estrategiek bere horretan diraute; hau da, Israelek Gazan egin berri duen bezalaxe, guri ere, lurraldea banatu egin ziguten gaztelarrek garai hartan, gaur egun Nazional 1 errepide nagusiaren zauri marra berberetik banatu ere. Aitzakia gaztelarrek artilea Europara bidaltzeko behar zuten bidea irekitzea izan omen zen, baina benetan bilatzen zena nafarron erresumari itsasoratze bidea moztea izan zen.
‎Ebakuntza egin berri dioten lagunari ospitalean bisita egin ondorren hitz egin du Imanol Agirretxek BERRIArekin, eta elkarrizketa bukaeran emandako aukera, hain justu, Beñati animoak bidaltzeko baliatu nahi izan du: Gaztea da, ea lehenbailehen osatzen den.
‎Hauteskunde kanpainetan, albistegien barneko blokeetan kazetaritza irizpideak jarraitzea eskatzen dute Kataluniako kazetariek. RTVEko albistegi kontseiluak eskaera bera egin berri du.
‎Ni ere, gaur, Googleren inguruko kontuetaz ariko naiz, Googlek liburu digitalen merkatuan sartzeko Sony enpresarekin egin berri duen hitzarmenaz, hain zuzen. Izan ere, Interneteko erraldoiak 2004an ekin zion liburuak eskaneatu eta digitalizatzeari, urte hartako Frankfurteko Liburu Azokan aurkeztutako Google Print izeneko zerbitzuaren bitartez.
‎Ban Ki moon NBEko idazkari nagusia izan da Obamaren erabakia txalotu dutenetako bat. Haren ustez, munduko txoko guztietan giza eskubideak babestuko dituen gobernu arteko prozesu bizi eta irekia lortzeko urrats garrantzitsua da Etxe Zuriak egin berri duena. Eta AEBek beste aro bat hasteko prest daudela erakusten du.
‎Telefono deia bukatzean, Jörg ek, erretzaile amorratuaren ahots puskatuarekin, galdetu dit zein hizkuntzatan hitz egin berri dudan. Euskaraz, esan diot, auf baskisch.
‎Trena lehenengo geltokira iritsi denean, neska bat dago ni nagoen bagoiko atearen ondoan. Bere alboan dagoen zakurrak egin berri duen kaka pusketak poltsa batean jasotzen ari da. Une batez, fikzio ipuin batean kokatu dut neure burua eta eszena berdina imajinatu dut estralurtar baten begietatik ikusita.
‎Afrikaren historian inoiz egindako meatzaritza hitzarmenik garestiena egin berri dute bi enpresa txinatarrek Kongon: 6.600 milioi euro inbertituko dituzte kobre eta kobalto ugariko meazuloak ustiatzeko eskubidearen truke.
‎Balzak, hildako ertzainei Arkautin egin berri dieten omenaldia hartu du hizpide. –Polemikarik gabeko ekitaldia?
‎Bidaiariak %13 gutxitu dira ekaina bitarte Espainiako hegaldietan. Iberiak(+ %3, 66), zeinak presidentea aldatu berri duen, ez zion jaramonik egin berriari, eta British Airwaysekiko bat egiteari begira, sendo ageri da. Britainiarra kapitala hedatzekotan dabil.
‎Zelaian ikusiz gero, ez dirudi hasiberriak direnik. Ez dirudi Athleticen elastikoarekin debuta egin berri dutenik, ez baitira kikiltzen. Etengabe eskatzen dute baloia, eta jokaldia egiteko mementoa ailegatzen denean ez dute duda egiten.
‎Eta orain zulotik atera ezinean dabiltza. Egia da, bai, hauteskundeak egin berri dituztela; eta Europako Batasunak, mugarritzat, jo dituela, horren iritziz gerra egoeran bozak egin ahal izatea bera, arrakasta?
‎Aitormena Madrildik. Felix Madero Punto Radio irratian Luis del Olmoren lugartenientea denari egin berri diote galdera, prentsan. Carles Francino, Juan Ramon Lucas, J. Losantos, Carlos Herrera, Luis del Olmo...
‎Albisteak ezustean harrapatu zuen mundu guztia eta, hainbat minutuz, informazioa ezeztatzen eta baieztatzen aritu ziren batzuk eta besteak. Hugo Chavez Venezuelako presidenteak berehala berretsi zuen albistea eta iragan ekainaren 28an agintetik estatu kolpez kendutako presidentearekin hitz egin berri zuela adierazi zuen, zuzenean, telebistan ari zela: –Zelaya presidentea bi egunez lurrez eginiko bidaiaren ostean, mendiak eta ibaiak zeharkatu ostean, bere bizia arriskuan jarriz, apenas lau lagunen babesarekin, hiriburura iristea lortu du, eta han dago, Tegucigalpan?.
‎Rosemary' s Baby (1968) eta Chinatown (1974) film bikainak egin berriak zituela, 13 urteko neskatila bat bortxatzeagatik atxilotu zuten Polanski. 1977a zen.
‎Ezbairik gabe, oraindik ere badira muga zorrotz batzuk, eta inongo sortzailerik ez da ausartu horiek gainditzen; nolanahi ere, gizabanakoen askatasunak gero eta koloretsuagoak dira. Etorkizun handiko margolaria da Huang He; formatu handiko erretratuen erakusketa bat egin berri du Alemanian. Haren antzeko ibilbidea egin dute beste ehunka artista txinatarrek.
‎Orduko hartan ganorazko abortu lege bat indarrean izan balitz jaio barik geratuko zatekeen Estatutua, lur amaren osasuna lehenetsita. Orain ordu batzuk 30 urte egin berria, eta hauxe kolpea!, oraindik ere adinez nagusi izan ez arren, guraso jagoleek edadetuen egoitzan dute alokairuan. Estatutua hilda dagoela aldarrikatu zuten aspaldian herrixka honetako plaza zabal batetik, egunotan lagun batzuk zuhaitzen gainean ikusi dituen plazatik, eta beharbada horrelaxe da, baina poeta andaluziarrarena gogoan:
‎Barne antolamenduari buruzko proposamen bat egin berri du. Zer iritzi duzu?
‎Gure printzea ongituta, hilabetearen azken astean erran genion adio erresumako hiriburuari. 15 urte egin berriak nituen.
‎Gasteizen, baina, artelanak ez daude egoerarik onenean. Txiki nahiz handi, ezagun nahiz ezezagun, egin berri duten azterlan batek agerian utzi du kaltetuta daudela haietariko asko, pintaketengatik eta erasoengatik.
‎Hurrengo udan enarak ziegara bueltatu ziren, baina beste preso bat zegoen lehengoaren tokian. Funtzionarioek egin berria zen habia erauzi zuten. Enarek, orduan, bigarren aldiz habia eraiki zuten toki berean, baina habia hura ere suntsitu zuten.
2010
‎Otegi eta ezker abertzaleko beste kideen kontrako epaiketak egiteko presa. Izan ere, joan den irailaren 14an Baltasar Garzonen ordezko Pablo Ruz epaileak Bateragune auziko sumarioa itxitzat jo ondoren, epaiketa antolatzea dagokion salak instrukzioaren tramitea egin berri du, hau da, aldeei galdetu die instrukzioa amaitutzat jotzen duten edo ekinbide gehiago egin behar ote diren. Tramite hau hurrenez hurren egin beharra dago:
‎Duela hogei urte inguru Txillardegiri prentsa artikulu bat irakurri nion. Bertan zioen bidaia egin berria zuela Europako hainbat estatutan, kultura eta gizarte arloan zertan ari ziren hobeki ezagutu nahi zuelakotz. Artikulu horren izenburua da nire artikulu honen amaiera, irakurle, Kataluniatik Euskal Herrirat:
2011
‎Uda nahasia izan zen, ezohiko urduritasuna nabari zen, baina barrutik beste era batera ikusten dira gauzak. Guk bagenekien iragan sasoikoa baino talde sendoagoa geneukala, kirol arduradunek ikusi ahuleziak estaltzeko fitxaketak egin berri genituen, eta inoiz ez ginen urduritu. Inguruko urduritasunaren arrazoiak zehazten ez dakit, baina gauza bat argi daukat:
‎ardoaren mundua da bata, eta euskaldun jatorria bestea. Ardoari buruzko dokumental bat egin berri du.
‎Egitasmoa bertan behera geratu beharrean, akuilua izan zen, taldea eraldatzeko. Perchek ia talde osoa aldatu zuen, eta Dave Hake tronpetariarekin zein Bigga tronboi jotzailearekin beste ukitu bat eman zion egitasmoari.Dub Fiyah Tour bira egin berri dute Ameriketako Estatu Batuetan. Irungo Bad Sound System izango dute lagun gaur agertokian.ZION TRAIN ETA BAD SOUND SYSTEMNoiz.
‎36ko gerran Euskal Herrian hil ziren 1.200 pertsonaren gorpuak, lurperatuta zeuden hobi komunetatik atera, eta Francisco Francok eraikitako Erorien Haranera (Madril, Espainia) eraman zituzten 1941 eta 1959 urteen artean. Espainiako Gobernuak hobi komunen mapa egin berri du, eta Memoriahistorica.gob.es webgunean jarri du. Horren arabera, Hego Euskal Herrian erregistratuta dauden 108 hobi komunetatik 40tan hildakoen gorpuak atera egin zituzten 18 urte haietan.Frankismoaren lehenengo urteetan irekitako hobietatik 19 Bizkaian zeuden, 11 Nafarroan, zortzi Gipuzkoan eta bi Araban, eta horietatik 1.215 gorpu atera zituzten Erorien Haranera eramateko.
‎Zeresana badu Batxilergoko ikastetxeek jarritako kalifikazioak: %60 erabakitzen du; selektibitateak, %40.Dekretu bat egin berri du Jaurlaritzak, eta han dio selektibitateko eta eskolan jarritako kalifikazioen arteko aldea esanguratsua denean kontu hartuko duela. Lehen ere egiten dute hori:
‎Haien inguruko berri gutxien zabaldu duen koalizioa Amaiur da. Koalizio akordioa egin berri dute, eta hautagai zerrendak adostear daude. Aurki egingo dituzte publiko.«Programarik ez»Hain justu, koalizio horren kontrako hitzak izan ditu Emilio Olabarria jeltzaleak.
‎Saltegi handi eta gizarte kontsumitzailearen ohiturak barneratu dituzten herritarrek ez dute usu ezagutzen hazitik mahaira doan prozesua, eta prozesu hori aurkeztu nahi die Lurramak. Horrekin batera, ingurumena zaindu eta bazterrak garbi mantentzeko duen garrantzia aipatu zuen.Hamar urterik behin egiten duen laborarien errolda egin berri du Frantziak, eta zenbakiek argiki erakusten dute etxalde txikiak desagertzen ari direla, handiak handitzen ari diren bitartean. Hamar urtean lau laboraritik bat desagertu da Akitanian, eta bostetik bat Pirinio Atlantikoetan.
‎Espainiako hegoaldean, Andaluzian, txangoa hasiko du Osasunak gaur, Ligan Malagari eta Kopan Almeriari aurre egiteko. Alemanian ebakuntza egin berri dioten Masud irandarra eta Ruben erdiko atzelari galiziarra izan ezik, beste jokalari guztiak sartu zituen atzo deialdian Jose Luis Mendilibarrek, baita min hartuta daudenak ere. Ligan sailkapenaren postu gozoenetan sartzea eta Kopan kanporaketa bideratzea dira asteko helburuak.
2012
‎«Orokorrean, nahiz eta ez beti, herritarrek zenbat eta diru sarrera txikiagoak izan, orduan eta beldur handiagoa diote etorkinen etorrerari, batez ere lana aurkitzeari edo mantentzeari, soldata txikiagoa kobratzeari eta etxebizitza eskuratzeari dagokionez». SOS Arrazakeriako sei lagunek egin berri duten txostenean agertzen den baieztapenetako bat da. «Atzerritarra autoktonoaren berezko baliabideak kontsumitzen dituen etorkin txiro gisa identifikatzen da, aberastasun sortzaile gisa identifikatu beharrean.
‎Hungariaz gauza pare bat, erronka jo eta aparra apaldu aurretik. Konstituzioaren erreforma egin berri du Orban presidenteak, herriak eskuzabal emandako gehiengo absolutua profitatuz: bere neurrira moldatu du hauteskunde legea, prentsa telebistak kate motzean lotu ditu, epaileak exekutiboaren manupean jarri, Banku Zentralari autonomia guztia kendu dio.
‎Klientelismo politikoa, ustelkeria, zergei ihes egitea eta defizit publiko kronikoa ez dituzte Frantziako bankuek edo Alemaniako industriak sortu, nahiz eta batzuek harengandik irabazia ere atera duten. Ricardo Hausmann Harvardeko irakasleak egin berri duen ikerketa baten arabera, Grezia da gaur egun teorian duen aberastasunaren eta bere esportazioen kalitatearen arabera izan lukeenaren artean tarte gehien duen herrialdea. Krisiak inportazioak gutxitu arren, kontu korronteko %8, 6ko defizita izan zuen 2011n; hau da, kanpoan saltzen duena edo atzerriko turistei esker lortzen duen dirua urrundik ere ez duela estaltzen Greziak gastatzen duena.
‎Errusian etenda dago liga. Hortaz, joan den azarotik partida ofizialik jokatu gabe dago Lokomotiv, hilabeteko egonaldia egin berri dute Portugalen?. Hiru hilabete inguru.
‎Aurki ikusiko duzue jarraipena. Ikastolen Elkarteak egin berri du elkarbizitzari buruzko jardunaldi bat. Euskal hezkuntza egoerak eskatutako neurrian egon da, aitzindari izan da ETAren jardunaren amaierari era aktiboan abegi egiten.
‎Capsula talde euskal argentinarrarekin amaituko da gaua. AEBetan bira egin berri dute. Bihar, ordu berean, Inoren Ero Ni, Willis Drummond eta We Are Standard taldeak arituko dira.
2013
‎Jennifer Stuhr estatubatuarra, Yarisley Silva kubatarra, Silke Spiegelburg alemaniarra... jauzilari bikainak dira guztiak, baina ez da jaio oraindik Isinbaievaren parekorik. 34 urte egin berri dituzu. Noiz arte jarraituko duzu lehian?
‎emango ditu argitara, bi liburutan bilduta: Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza. Azken zuzenketak egin berriak ditu egileak, eta urrian izango dira kalean. Izenburuek ez dituzte poema liburuen edukiak mugatzen, Artzek azaldu duenez.
‎Zakotean gauza goxoak eta bestelakoak sartu daitezke: arraina eta postrea elkarrekin ontziratu, egin berri jatekoa dena biharamunean mikrouhinekoan kiskali, entsaladari olio ozpinak bezperan jarri, etc. Horrekin ere, saiatu eta ahalegindu behar, lorpen polita bilduko badugu. Badakigu lantegiko bazkaria ez dela ezkon janaria, denbora askorik ez dagoela, baldintza gastronomikoak prekarioak direla eta beste gauza asko, baina jana, geure burua elikatzeaz gainera, nolabait «saritu» edo «oparitzeko» ere baldin badugu, ilusioz, imajinazioz, teknikaz eta zentzuz antolatuko dugu.
2014
‎Baina ni gustura nago, bezero gisa oso prezio erakargarriak baitira». Rosario Gomezek esku banatan bi poltsa handi zeramatzan, egin berri zituen erosketen erakusle. «Sasoi hau Gabonetan erosi ez ditudanak erosteko baliatzen dut, horrenbeste diru ez gastatzeko».
‎Front de Gaucheko Serge Noguesen botoak bildurik ere ez zuen aski Etxetok garaipen baten segurtatzeko. Ez du, beraz, laguntzen Iriartek Baiona 2014 zerrenda abertzaleak eta Noguesenak egin berri duten hitzarmenak. Atzo, egun osoan ibili ziren abertzaleak Jean Luc Melenchonen alderdikide direnekin solasean, akordio horretarako.
‎Dena den, Izagirrerentzat kultur hiriburuen antolaketan «ohikoa» da etengabeko kargu aldaketak gertatzea. «Marseillako Robert Guediguian zinema zuzendariarekin hitz egin berri dut gai horretaz, haren jaioterria ere kultur hiriburua izan zelako, eta haiei ere berdina gertatu zitzaiela aipatu dit. Dirudienez, normala da kultur hiriburuen antolaketan aldaketak gertatzea eta horrelako arazoak sortzea; antolaketak presioak sortzen ditu».
‎«Bai, bai», pozarren besteak. Halaxe lotu dira jolasera, eta hala dabiltza lagun egin berriaren gurasoak haren bila hurbildu diren arte. «Kaixo» esan diete, baina gero espainieraz jarraitu dute:
‎Torturakepaiketaohoretz. Izan ere, historia lezio bat ere badira hormak; arkeologia bertikal bat. Ezabatuta dago, adibidez, errifle baten miran PSOE alderdiaren izena ageri duen pintaketa zaharra, eta handik metro gutxira ezabatu gabe egin berri bat: Presoak etxera. Baina nola aldatzen diren gauzak, kamarada.
2015
‎Espainiako espetxe araudian bertan ere ez du oinarririk dispertsioak. Hori horrela, onartezina da Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko Presidenteak Senatuan egin berri duen interbentzioa, egiten dutena legezkoa dela esanez eta dispertsioa presoen gizarteratzea lortzeko onuragarria dela defendatuz.Jurisprudentzia bidegabe eta zital horren sorreraren atzean Espainiako Gobernu ezberdinek botere judizialari urteetan egindako presioa dago, baita magistratuak adskripzio politikoaren arabera izendatu izana ere. Epai horietako zenbait, urte batzuk geroago, baliogabetu egin dituzte Europako Auzitegiek.
‎Izan ere, eskaera horiek egiterakoan, argi genuen izapide hutsek ez zutela agintarien borondatea aldaraziko. Baina ezinbestekotzat jotzen genuen urrats hori egitea, abenduaren 28ko adierazpenaren hartzaile nagusi izan ziren euskal jendartearen ahalegina eta nazioarteko instantzien babesa bideratzeko.. Urrats berri bat egin berri du EPPK-k aurrekoaren segidan: Espainiako Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegian urruntzeak guri eta gure hurbilekoei eragiten digun kaltearen berri emanez salaketa jarriko dugu gure kideetako batzuek (Espainiako kartzeletan gauzkaten Kolektiboko ordezkariek, gaixo gauden kideek, adinekoek eta hogei urtetik gora giltzapean gauzkatenek).
‎Aurreko aldietan, Israelgo eskuin muturra indartuta atera izan da arabiarrekin izandako istiluetatik; Shimon Peres lehen ministro ohiak esana da Jerikoko autobus baten aurkako atentatuak bozak galarazi zizkiola 1988an, boto emaileen zati handi bat laboristetatik Likud eskuindarrera igaro zelako eraso haren ostean.Abbasek ez dio alderdi judu bati ere babesa adierazi; publikoki, Israelgo palestinarrek osatutako aliantza arabiarraren alde agertu da. Nolanahi ere, interes gutxi izan lezake PANentzat Likudek irabaztea, are gutxiago Benjamin Netanyahu lehen ministroak egin berri dituen adierazpenen ostetik. Iraganean ere borondate gutxi erakutsi izan du palestinarrekin bakea negoziatu eta bi estatuko irtenbide bat adosteko, eta orain, kanpainan, auzi hori «garrantzirik gabea» dela esan du:
‎EHUko Itsas Bentos Ikerketa taldeko kide Jose Maria Gorostiaga mintzo da. Hala erakutsi du egin berri duten azterketak: flora mota hori desagertze bidean da, horrek dakarren guztiarekin.
‎Diru publikoa kontrolatzeko egungo ereduari kritika egin dio. Salbuespentzat jo du, hala ere, Nafarroakoa.Zein erakunderi buruz egin duzue azken txostena. Aholku txostena egin berri dugu Nafarroako Parlamentuko CANi buruzko ikerketa batzordearentzat. Agiri gutxi jaso dute parlamentariek, baina jasotakoak mardulak dira.
2016
‎Izugarrizko denboraldia egin berri du Hassan Ait Chaouk (Villabona, Gipuzkoa, 1977) mendi lasterketetako Munduko Kopan. Zazpi lasterketatan parte hartu du, eta bigarren postua lortu du sailkapen nagusian.
2017
‎Azken bi urteotan, Nafarroako Ahal Dugu ko Antolakuntza idazkari eta parlamentari aritu da Mikel Buil (Iruñea, 1979). Alderdiko primarioak egin berri dituzte, eta 595 botorekin (%45, 5) irabazi dio Eduardo Santosen taldeak Laura Perezenari (567 boto, %43, 4). Orain arte, Perez izan da idazkari nagusi eta parlamentuko bozeramaile, baina Santosek idazkaritza nagusia hartu ostean, Buil izendatu dute parlamentuko bozeramaile kargurako.Indar berria zarete.
‎Bi urteotako lana izan da hori egutegian jarri eta aurrera eramateko babes taldeak osatzea, alde teknikoetan laguntzeko. Nahiz eta esperientzia azkar hartu behar izan dugun, orain gure taldeak ez du zertan inoren inbidiarik izan profesionaltasun aldetik.Primarioak egin berri dituzue, emaitza estuarekin. Antolakuntzan, zer urrats ari zarete egiten. Lehenik, argitu nahi nuke nire jarrera.
‎hainbat ubeldu zituen begietan, ekimosia lepoan, urratuak eskumuturretan, eta baita bihotzeko arritmia ere. Horrez gain, txostenak zioen biktima konorterik gabe zegoela eta hainbat odol marka zituela, egin berriak, sudur zuloetan, ahoan eta eztarrian.Bizkaiko Auzitegiak 1997an erabaki zuen Urra hain bortizki torturatu zutenetako bat Manuel Sanchez Corbi izan zela eta, lau urteko espetxe zigorraz gain, sei urteko inhabilitazioa ere ezarri zion. Auzitegi Gorenak urtebetera jaitsi zion espetxe zigorra, baina ez zuen bertan behera utzi inhabilitazioa eta orduan, berehala, Gobernuak indultatu egin zuen.Joan den urtetik, Guardia Zibileko Unitate Nagusi Operatiboan Koronel Burua da eta, polizien SUP sindikatuak dioenez, bera da «Rodriguez Galindo jeneralaren oinordekoa, uste baitu gorputz militar hori espainiar aberriaren esentzia dela eta erakunde guztien gainetik dagoela».
‎«Urte ona izan da enpresarentzat, kontratazioari dagokionez», Beasaingo trengileak (Gipuzkoa) ohar bidez azaldu duenez. CAFek bi kontratu handi egin berri dituela iragarri du: bata, 100 milioi eurotik gorakoa, Indiako Larsen & Toubro Limited enpresarekin, Maurizioko Errepublika hamazortzi Urbos tranbiaz hornitzeko; bestea, Gasteizko Udalarekin, 14,5 milioi eurokoa, Arabako hiriburuko tranbia sarerako hiru tranbia egiteko.Kontratu horiei esker, hain zuzen, CAFek lortu du 2017ko ekitaldian eskarien bolumena 1.500 milioi euro ingurukoa izatea.
2018
‎hainbat komunikabidetan kolaboratzailea, Zuzeu albistegi digitaleko erredakzioko kidea, Bertsolari aldizkariko koordinatzailea... Egunotan, baina, lan kultural horiekin zerikusirik ez duen arrazoi batengatik atera da Beñaten izena prentsan.Izan ere, Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrak eta Esteban Orbegozo azpeitiarrak zigortu egin berri dituzte, 2014an Loiolan gazte independetisten atxiloketa galarazteko antolaturiko erresistentzia baketsuan (herri harresia deitu ziren ekitaldi haietako batean) parte hartzeagatik. Jende husten ari ziren ertzainetako batek min hartu zuen jarduera hartan, eta Hach Embareki eta Orbegozori leporatu nahi izan zieten lesio hura.
2019
‎Abstentzio batekin, eta EAJren eta PSEren botoekin?, proposamena tramiterako onartuko zen, baina, azken unean, testuak aurrera egitea zaila zela ikusita, bi alderdiek gai zerrendatik atera zuten, eta erreformaren bide hori linboan sartu zen.LinboanEta esan daiteke, neurri handi batean, hantxe, linboan jarraitzen duela. Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialetako sailburuak bilera itzuli bat egin berri du alderdi guztiekin gai horri buruz, «euskal herritarrak modu egokienean babesteko xedez egungo legea hobetzeko adostasunetan aurrera egiteko».Baina bilera horiek, dirudienez, ez dira zundaketa batetik harago joan, eta elkarrizketa guztietan EAJren eta PSEren ekaineko lege proposamena egon da mahai gainean. Hots, oposizioko alderdien babesik lortu ez zuen testua.Honako hauek dira EAJren eta PSEren proposamenaren ildo nagusiak:
‎Batetik zoragarria delako norbaitek maite zaituela jakitea; eta bestetik, zurekiko maitasunak inor ezer sortzera eramaten duela ikustea, izugarria izan behar delako, derrigor. Eta, hala ere, bere ederrean, ezin utzi diot mezuari bueltak emateari.Plazetara salto egin berri dagoen neska batek esan zidan: geu ondo sentitzeko bakarrik kantatuko bagenu, errazago gaindituko genituzke oztopoak.
‎Jonas Valanciunas onenean doa.Australia. AEBei irabazi egin berri diete, baina baita haien aurka galdu ere. Patty Mills, Joe Ingles, Andrew Bogut eta Aron Baynesen belaunaldiak aurtengoa du dominarako azkenetako aukera.
2020
‎Beraz, eskatua zena egin dut, baina, hara, zuzendaritza urrunago joan da. Iduriz Paristik ukan dei baten medioz, galdegin dute ez nezala gehiago batere parte har katalanez egin berri sailean. Argiki, gehiegikeria da.
‎Jarduera eten duten edo fakturazioan %75eko murrizketa izan duten autonomoentzako prestazioen lehen ordainketa egin berria da. Mutualitateen datuen arabera, Hego Euskal Herrian laguntza hori eskatu dute 54.646 autonomok —sozietateetakoak ere barne daude—; hots, autonomo modura afiliatutakoen %29, 9k.
‎Orexan ere kazerolada egin berri dugu #Erregeakanpora #CoronaCiao pic.twitter.com/jmzUa98Yk7
‎Perpinyan egin berri den ekitaldi jendetsuan esan zenuen biak direla beharrezko: mahaia eta mobilizazioa.
‎Ez da bakarra. Eta, nahiz eta informatikari gazte horrek supermerkatu batean hitz egin BERRIArekin, ziurtatu du ahalik eta gutxien ibiltzen dela batetik bestera. «Badakit esaten dutela ez dela izua zabaldu behar, baina ni ikaratu egiten naiz hain justu lasai egoteko esaten dutenean ere.
‎Deialdian dira biak, baina goizegi dirudi hasieratik joka dezaten. Zerrendatik kanpo gelditu direnen artean, min hartuta daude Avila, Oier, Ruben Martinez eta Kike Barja —apendizitis ebakuntza egin berri diote— Darko Brasanac, berriz, zigortuta dago; eta Lato, Navas eta Villar ere etxean gelditu dira, arrazoi teknikoak direla medio. Bestalde, osatu egin da Fran Merida, eta deialdian dago berriro; ordea, itxura guztien arabera, Iñigo Perezek jokatuko du Moncayolaren ondoan.
‎Ez dago daturik eta arrazoirik pentsatzeko gainerakoak baino hobea denik. Txinako talde batek ikerketa bat egin berri du: hamabost gaixo tratatu dituzte hidroxiklorokinarekin, eta beste hamabost ez.
‎Arazorik gabe hitz egiten dute euskaraz, zuzen, ia akatsik egin gabe. EGA azterketaren atariko proba ere egin berri dute. Hain zuzen, familia euskaldunetan egonaldiak egin ahal izateko, euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea eskatzen zaie ikasleei.
‎Umorea salatari. Gertuko bati egin berri diote birusaren testa. Erantzunaren zain dagoen bitartean seme alabek sosegatu egin nahi izan dute.
‎Oso lan ona egin berri du Julen Zuberok Saudi Arabian jokatutako Titan Serietako lasterketan. Etapa bat irabazi du, eta bigarren izan da sailkapen nagusian.
2021
‎Txibiteren esanetan, Espainiako Gobernuarekiko harremanetan «gobernantza partekatua teoriatik praktikara» eraman dute, eta aurten bi eskumen eskualdatu dira: bata, Iruñeko espetxeko osasun zerbitzua abian da abuztuaren 1etik, eta bestea, akordioa egin berri da gutxieneko bizi sarrera kudeatzeko. Gainera, hiru urteko atzerapenarekin badator ere, abenduaren 1ean sinatuko da trafikoaren eskumena itzultzeko akordioa:
‎Lorpen handia egin berri du Mikel Huergak (Iruñea, 1989): xakeko Maisu Handi titulua lortu du; hau da, xakearen mailarik gorenean dagoela egiaztatzen duen titulua.
‎«Lehenbizi, esprintatu egingo dut unibertsitatean, ikasketak amaitzeko; gero, izango dut denbora igeriketan buru belarri aritzeko. 20 urte egin berri ditut. Oso gaztea naiz oraindik».
‎Bakarkako lanean, eutanasia eskaera egin berri duen gaixoaren larruan kantatu zuen Galletebeitiak. «Badakit heriotzari/ aurre hartuko diodala».
‎Bigarren Mundu Gerran, esate baterako, Seferis Greziako Gobernu Askearekin batera ibili zen deserrian, Kretan, Egipton, Hegoafrikan eta Italian. Elytis beste biak baino hamar bat urte gazteagoa zen, eta, soldaduska egin berria zenez, armadan teniente jardun zen Ardatzaren okupazioaren kontrako borrokan. Ritsosek Nazio Askapenerako Frontearekin bat egin zuen, eta Greziako Erresistentziaren alde aritu zen.
‎II. Batzar Nazionala egin berria du Lanarteak, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak. Diziplina desberdinetan aritu arren, antzeko arazoekin topo egin ohi dute euskaraz ari diren kultur sortzaileek, eta horiei elkarrekin heltzeko nahiak batu ditu.
‎Ezustean, espetxetik ihes egin berri duen preso talde bat joango da aita alabengana: Dominick buru duen preso talde bat da, eta ez dira, inondik inora, gupida bila joan hara.
‎Bai, iritzi politikoak bereizi dabiltza alderdi independentisten artean; ERCk nazioarteko komunitateak onartu eta behaturiko autodeterminazio erreferendum loteslea lortu nahi du, eta horretarako Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa mahaian dago; eta Junts eta CUP eszeptiko dira elkarrizketa mahai horrekin, eta alde bakarreko bidea ikusten dute irtenbide bakar. Ildo horretan, Errepublikaren Kontseilurako hautetsiak aukeratzeko bozketa elektronikoa egin berri da Herrialde Katalanetan, urriaren azken hiru egunetan; bozketa horretarako izena eman dutenen artean, zerrenda irekiak dituztela, 81 independente eta 40 kargudunen artean hautatu ahal izan dute. Horrek mentalitate aldaketa ekarriko du, dudarik gabe.
‎Izan ere, Irungo Udalak sortutako Iñigo Muguruza beka eskuratu zuen joan den urrian. Eta, hortik abiatuta, interpretaziorako aukera ematen duen lan bat egin berri du; material didaktikoa sortu du musikarientzat.
‎Bai, gu, egin berri den Donostiako Beldurrezko Astearen kide, partaide, konplize, zerbitzari, maitale garenok, salbu izango gara otsoen, mamuen, munstroen konpainian. Zuek, berriz, Argiaren izaki leialok, jarraituko duzue maskaradun ibiltzen birus baten beldurpean.
‎Dirua biltzeko kanpaina bat egin berri duzue sarean. Zertarako?
‎Bufalinok fantasmagoriak eta itzalak konjuratzen ditu, bai, heriotzaren horizontean, berdin tuberkulosoen sendategi baten giro groteskotik edo heriotzara kondenatu batzuen hil behar desesperatutik. «Heriotza sentimenduaren aurkikuntza egin berriaren oinazea sentitzen nuen,[...] erdiespen ezkutua eta pribilegio jeloskorra, aldi berean», dio egileak Zabaletaren hitzaurrean. Sentimendu horrek ekarri zuen bueltan literatura mundura, literaturazale ororen gozagarri, Diceria dell' untore idazteari ekin zionean, «hitzaren iruzurrak oinazearen egiarekin, erretorika errukiarekin ezkontzeko gai» izan zenean, hain justu.
‎Egun hauetan bete dira 20 urte UPNek PSNren laguntzarekin zorigaiztoko sarraski hari hasiera eman zionetik. Pello Guerrak eta Kepa Garciak egin berri dituzten erreportajeetan hainbat eta hainbat berri eta zertzelada ematen dira. Nik gaurkoan Miguel Angel Muez ekarri nahi dut gogora; nahiz ordurako zaharra izan, beste gazteago askorekin batera Iruñeko aberastasunen eta etorkizunaren alde kementsu saiatu baitzen, garai eta egoera hartako agintari eta arpilatzaileei aurre eginez.
2022
‎Frantziako Hezkuntza Ministerioak hizkuntza gutxituen irakaskuntzari buruz egin berri duen zirkularrean izan liteke egoera konpontzeko bidea. Honela dio baxoari buruz:
‎Kostaldeko herrietako bizilagunek zenbat bider ez ote dute ikusi irudi hau: ontzi egin berria uretaratzen lehen aldiz. Zirrara eta ilusio berezia eragiten du horrek herri horietan, ontzia edozein izanik ere:
‎Memoria da liburuko poemetan gailentzen diren gaietako bat, eta horri ere egiten dio keinu izenburuak; nola elur egin berriak estal dezakeen aurretik zegoena, edo alderantziz, zegoena azalera ekarri. «Elurrak dena estaltzen du, paisaia berdintzen du, dena egiten du geldoago, eta garrantzitsuak diren gauzak orduan ikusten ditugu», adierazi du idazleak.
‎AEBetan Paramount Plusek hazkundea izan du azkeneko urtean. Showtime ordainpeko katearekin akordio bat egin berri du, gainera, eta, horren bitartez, Paramount Pluseko harpidedunek Showtimeren edukiak ikusi dituzte udatik aurrera —harpidetzan gehigarri bat ordainduta, ordea— Paramounten streaming bidezko eskaintzak, kate guztiak batuz gero, 56,1 milioi harpidedun bereganatu ditu. Abenduko datuak dira horiek, eta konpainiaren helburua da 100 milioi harpidetza lortzea 2024rako.
‎2019ko abendua. Errusiak eta Ukrainak Europara gasa garraiatzeko egin berri zuten akordioan esku hartzeko asmoa erakutsi zuten AEBek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia