Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.327

2000
‎Garai batean bertso paperak Jainkoari argitasuna eskatuz hasten ziren eta gaur horri ez zaio kasurik egiten, hoztasun hori etorri delako. Gainera bertsolariak zerbait esan egin behar du eta askotan mahaian apaizen bat baldin badago, haren gorabeherak kantatzeko aitzakia bihurtzen dira, jendeari barrea eragiteko.
‎esan dudalako harentzat errazagoa da. Gertakizunak gertakizun, alfabetatzearen eremuan lan handia egin behar dugu; 35 urtetik gorako euskaldunak asko gara eta, urteak pasatu diren arren, oraindik alfabetatu barik eta, beraz, konplejuz betetako euskaldunak daude.
‎Nire ustez, idatzizkoak ere ez dira denak berdinak eta euskalkiek badute lekurik idatzian ere. Esate baterako, Miren Agur Meabe idazleari entzun diodanez, idatzi behar duenaren arabera, berez bizkaiera ateratzen zaio eta berak berezkotasun hori errespetatu egin behar duela idazterakoan ere. Edo ez dakit zergatik ez diren atera behar ipuinen batzuk bizkaieraz, etxean gurasoek umeei irakurtzeko; edo herri aldizkarietan zerbait, edo akaso eleberri batean, sormenerako euskalkiak ere garrantzitsuak direlako.
‎Ez da esatea euskalkiak bakarrik, aldi berean, guztiz osatu gabeko estandarizazio prozesua daukagulako. Batuak aurrera egin behar du hainbat gauza finkatu behar direlako eta, aldi berean, euskara formal horren oinarri diren euskalki bizi horiekin zer egin behar den eztabaidatu behar da.
‎neuzkan irratia, telebista eta egunkariak. Aurten telebistarik ez, baina besteak dauzkat, eta bai, ideiak eduki behar dituzu, eta batzutan ere datak agintzen badizu, pasa dezakezu aste osoa gai hau... ez, beste hau... baina gero entregatu egin behar duzu, eta dagoena esan. Ez da erraza, baina hori bai, askatasun handia ematen dizu ordutegi bat ez izateak, zure kasa lan egiteak, eta niretzat askatasuna balio handiko gauza da.
‎Teknikari gutxi dago eta beraien formazioa urria da. Federazioaren aldetik lan handia egin behar dugu oraindik; ikastaroak egiten dira teknikariak prestatzeko... ez bakarrik teknikariak epaileak ere hezi egin behar dira... Pilotaren inguruan dabilen jendea heziketarik gabe dabil, bai teknikariak, epaileak eta baita klubetan zuzendaritzan ibiltzen dena ere.
‎Esate baterako, Baionako Moderno trinketa aurrerapen handia da guretzat eta hori Hegoaldera ekarri behar dugu. Trinketarekin lan handia egin behar dugu Hegoaldean, guztiz ezezaguna baita. Kirol hau herrikoia egin nahi badugu, nik uste askoz errazagoa dela trinketa ezker pareta baino.
‎Horren atzean gurasoak eta filosofia txarreko klubak egoten dira. Horren aurka zerbait egin behar dugu.
‎Uste dut oraingoan ia 900.000 pertsona izan direla hemen botoa ematera joan ez direnak eta uste dut, baita ere, kopuru hori handitzen joan daitekeela, baina ez EH k joera hori aholkatu duelako edota hurrengo batean ere aholka dezakeelako, baizik eta jendea aspertzen eta nazkatzen hasia dagoelako aspalditik edozein partidutaz (eta EH beste partidu bat gehiago da). Hemen konbentzitu egin behar da, hemen partiduek konbentzitu egin behar dute... politika eginez, hau da, soluzio zehatzak lortuz jendearen onurarako. Minimo batzuen babesean bildu behar gara berehalaxe (beti ere bakean, elkarren arteko errespetuan, inolako indarkeriarik gabe) euskal herria eta euskal kultura maite dugunok, zeren, iruditzen zaidanez, nazionalismo espainolaren oldarra indartsu baitator oraingo honetan
‎" Kanpoko eragileei ez zaie horrenbesteko garrantziarik eman behar, erantzukizuna gurea baita. Atzera egin nahi ez badugu, badakigu zer egin behar dugun: ikasleei zerbitzu egokia eskaini"
‎Udalbiltza geldi ia, berdin Batera, Lizarra Garazik ere kanpaina bat egin behar zuen hauteskundeen ondoren... Dena dago geldi egungo abagunean?
‎Arte grafikoan lan egiten dut, eta proiektu hau egiteko ideia surf postal batzuk egin behar nituela eta bururatu zitzaidan. Ez dago horrelakorik hilharrien inguruan.
‎Ondorioz, izugarrizko esfortzua egin behar izan genuen programa zertan zen esplikatzeko: klaustro osoa inplikatzen zuen proiektua zela, irakasleek formatu egin behar zutela... eta korrika eta presaka ibili gara azkenean.
‎\ ZER egin behar du herri honek, Aznar eta Jospin gobernuek bahituta dauzkaten 98 gizon eta emakume askatzeko. Legez aske behar zutenak, zergatik dauzkate preso?
‎Lehen Hendaia ingurutik etortzen ziren ere. Dena dela, ikasleek kilometro asko egin behar dituzte klasera joateko, eta hori dela eta, Seaskak barnetegi bat zabaldu zuen Kanbon. Ikasturte honetan 34 ikaslek ematen dute astea barnetegian, hala ere, aurreko urteetan 60 gazte izatera iritsi izan dira.
‎Argi esateko, prozesu soberanistan aurrera egiteko premia dago. Nortzuk egin behar dugu aurrera. Euskal Herriaren defentsa hori aldarrikatzen dugunok, beraz, alderdi abertzaleek eta gizarteko indar euskaltzale, abertzale eta aurrerazaleok.
‎Bide polita da, batez ere poesiaren kasuan ematen dena. Poesia hain gutxi irakurrita, poetak badu kontzientzia ahalegin extra bat egin behar duela jendearengana iristeko. Buruari buelta batzuk ematen dizkio idatzi duen hori gizarteratzeko.
‎Tristea da horrela ibili behar izatea: energia gastatuz, borrokan, ea lan hau niri ematen didaten eta ez beste horri, gero haserretu eta, hala ere, lana lortu ez... horretan sartzen direnek denetarik egin behar dute.
‎Axola zaie? Dendan sartu irten bat egin behar badute, askok ez daki kotxearen motorra itzaltzea zer den: aho bete hortz utzi ninduen bat" 30 minutu ere" ibili zen pizturik!
‎Agian Iparraldean gehien begiratu zaigunak garelako, gure atzean gazteagoak datozelako, eta begiratuz Iparraldeko bertsolaritza indartu beharra dagoela, bai, uste dut ardura badugula, gazte horiek segi dezaten lan egin behar dugulako. Baina ardura eta presioa bi gauza desberdinak dira.
‎Nik 25 urterekin irabazi nuen lehendabiziko txapelketa eta berak jada bi badauzka. Baina urteak pasa egiten dira eta momentu hori harrapatu egin behar du; ez da udan ondo ibiltzea, momentu hortan baizik. Hori zorte handia izatea da.
‎Ni ez naiz inoiz apustuen kontra egon; apustuek motibatu egiten zaituzte zure kolorea defenditzeko. Nik beti defenditu izan dut nire kolorea, eta apustua jokatzen duenak exijitu egin behar du. Hori neurri batean falta da gaur egunean, exijentziak asko bizkortzen baitu pilotaria.
‎Lehen premisa hauxe dukegu: Zuberoa euskaldun biziko bada zirt edo zart egin behar du euskarak.
‎Profesionalizatu noski, baina kontzientzia galdu gabe. Noski, horretan dabiltzanek irabazi egin behar dute, mundu guztiak bezala. Ez dira bizi haizetik, baina arriskua hor dago, kontzientzia behar da, horrek agindu behar du.
‎Zergatik da arriskugarria? Legeak agintzen du, baina hor ari den arkeologoak txosten zorrotz bat egiten badu, aparkalekua txikiagoa egin behar duela edo beste leku batera eraman duela esaten badu, konstruktore horrek ez dio sekula arkeologo horri gehiago deituko. Zer gertatzen ari da?
‎Arkeologo horiek kobratu egiten dute," profesionalak" dira. Profesionala niretzat lanbidea ondo egitea da, ez dirua kobratzea, baina ulertzen dut ere profesionalak kobratu egin behar duela. Arkeologo horrek indusketa bat egin ondoren beste indusketa batera joatea nahi du, dirua irabaztera, ez da esertzen lasai laborategi batean ateratako gauzak aztertzeko.
‎Euskal gizartea bere osotasunean eraman behar dugu aurrera, hiru lurraldetakoa bada, bada hiru lurraldeetakoa; Nafarroan Nafarroako gizarteak ados egon behar du; eta berdin Iparraldean. Planteamenduak irabazteko egin behar ditugu, eta horrek abiadura bat onartzea dakar.
‎Nik uste dut festa egin bai baina gauean lo egin behar duela. Eta parranda egin behar da egunez!
‎" Hizkuntza oso zaharra da, baina guk gaurkotu egin behar dugu; sortzea gaurkotzea da. Ez da kopia bat egitea, urruntzea da, atzera itzultzea.
‎Musikari buruz hitz egin behar dute ahalik eta laburrenean, gauza garrantzitsuenak esanez. Esaten dutena irakasten duten kultura orokorrarekin erlazionatu, historia batez ere, eta literatura.
‎Hurrengo belaunaldiaren ardura dena zalantzan jartzea da. Hautsi egin behar dute. Guk ahal genuena egin genuen.
‎Guk garbi daukagu zurrunbilo politiko honen erdi erdian gaudela. Hemen batzuek eta besteek esaten dute EAJk aukeraketa bat egin behar duela, abertzaleen erregistroetan edo espainolen erregistroetan sar gaitezen behingoz. HBk dioenez, EAJk azalpen bat eman behar du PSOErekin zertan ari garen argitzeko, eta ez dugula Vatikanora joan behar mirarien bila.
‎Hau jende askori gertatzen zaio. Baina tipo batek luzemetraia bat egin behar badu eta musikagilerik ezagutzen ez badu, komertzialki ezaguna edo trebea den musikoa bilatuko du. Honako hauek dira aurrera egiteko dauden bi moduak.
‎Ardura teknikoa ez da nahikoa, ardura politikoa behar da. EBPN ez dago soilik goi mailakoen eskuetan, ez dago politika orokor baten baitan bakarrik, udaletako zinegotziek ere euren herrietan lan egin behar dute. Badakigu gu tartean gaudela eta artekari lana egiteko prest gaude.
‎Baina hara iristen denean, alabatxoa agertzen zaio negarrez, galdu egin delako eta ez dakielako non dagoen ama. Alabaren nahigabea uxatzeko zerbait egin behar duela erabakiko du aitatxok. Pentsa eta pentsa, burutapen bat izagon du gizonak:
‎bigarrena gehiago. Baina hori kontuan hartu gabe guk gure bidea egin behar dugu, guri balio digulako. Modaren puntan egoteaz arduratzen ez dena bakarrik egon daiteke, oharkabean, biharko modaren puntan.
‎bata lehen esan dudan ideologien elkarbizitza, bestea homologazio eta dikotomia horien gainditzea (lokalista pobre ustekoa, unibertsal aberats ustekoa), eta hirugarrena kulturgintza eredua. Xabierrek esan duen bezala, nahiz eta hau putakume bat izan niretzat eta ni berarentzat ere bai, hau atera egin behar dugu aurrera, gustagarria egin behar dugu. Hori da eskema nagusia.
‎bata lehen esan dudan ideologien elkarbizitza, bestea homologazio eta dikotomia horien gainditzea (lokalista pobre ustekoa, unibertsal aberats ustekoa), eta hirugarrena kulturgintza eredua. Xabierrek esan duen bezala, nahiz eta hau putakume bat izan niretzat eta ni berarentzat ere bai, hau atera egin behar dugu aurrera, gustagarria egin behar dugu. Hori da eskema nagusia.
‎Irizpide ona da esperimental izan nahia baina batzuk pasa egin dira. Gainera gauza esperimentalak egin behar ditu jende esperimentatuak. Batetik, sanoa da bertsolaritzan zabaldu dena:
‎Daukaguna kanpoan erakusteko ahalegin handiagoa egin behar dugu. Beti etxe barruan mugitzeko joera eta jarrera izan dugu.
‎betikoek egingo dute. Zirkuitorik jakineko eta urratuenetatik kanpo ibiltzeko ahaleginak egiten dira, baina ez behar hainbat eta ez egin behar lituzketenen eskutik beti. Bertsotan aritzeko era bakarra dela pentsatzen dugu sarri, eta era bakar horretan, protagonismoa gutxi batzurentzat baino ez daiteke izan.
‎HELDUA, konprometitua nahi baduzue, baina heldulekurik gabe. Herrigintzan eta kulturgintzan bere ekarpena egin dezakeela eta egin behar duela sumatzen du. Gero eta gaitzagoa zaio ordea, ekarpen hori nola gauzatu asmatzea.
‎Gero konturatzen naiz horrek ez didala balio aurrerantzean egingo ditudan lanetan. Baina balio ez didala jakiteko, lehendabizi egin egin behar dut. Niretzat liburu hori garrantzitsua da nire literaturgintzaren lehena eta geroa markatu duelako; propaganda dietetikoetan agertzen den lehen orain horren moduko medizina izan da" Carla" niretzat.
‎Beste bat baino hobea edo kaskarragoa den edo ez esperientziak esan du. Esan ere egin behar dut" Euskaraz Mintza" programak" Euskaraz Bizi" rekin kontestu bertsuan ikusten dudala baino aipatu lez inoiz ere ez lehian. Euskaraz Bizi esperientzia orain arte behintzat Ikastolen Elkarteak eskaintzen zuen zerbitzuen artean egon da eta eskola publikoek ez dute parte hartzerik izan.
‎Esan dudan bezala" Euskaraz Mintza" programa kontestualizatu egin behar da, eta horretarako nola sortu den kontatzea baino hoberik ez dago. Jakina denez gaur egun dena planifikatzen da eta dudarik ez dago dena planifikatu egin behar dela erakunde bakoitzak eta erakunde bakoitzaren barrenean pertsona bakoitzak ere, gure kasuan hizkuntzaren inguruan, zein betebehar eta zein helburuaren atzean egin behar duen lan barneratzeko. Honek gero ebaluaketa posiblea egiten du.
2001
‎Bertaratzeko, Tertangatik (ikus ibilbidea) irteten den bidexka hartu eta hurrengo hiru bidegurutzeetan hiru aldiz ezkerrera egin behar dugu (lehena hasierako langatik 20 metrora dago). Ondoren, langa berde bat igaro eta atzeko bidegurutze hirukoitz handian erdiko bidea hartuko dugu, beherantz; ibaia (ura badago) zeharkatu, eta hortik aurrera beti zuzen eta gorantz arroila handioso honetan barneratzen joango gara.
‎" Hori horrela ikusten ez baduzue, egin beste proposamen alternatibo bat". Gainera, Europan aurkezpena egin behar badugu eta Euskal Herriari proposamen zehatz bat egin behar bazaio, ezinbestean egon behar da subjektu nazional konstituientea. Gu dena aztertzeko prest gaude, baina egin ditzatela proposamenak.
‎Ezin dugu ahaztu berrikuntza guzti hauek sektore deskapitalizatu batek egin behar dituela eta, beraz, kanpo finantziazioa ezinbestekoa duela. Egoera honetan diru laguntzak ez dira aski izaten.
‎Literaturan aurten Nobel saria irabazi duen idazleak, Gao Xingjian txinarrak, dio politikariak manipulatzaile hutsak direla eta politika ez dela manipulazioa baino. Politikariak jendea erakarri egin behar du bere botoa erdiestearren eta horretarako, askotan, edozein gauza esango dizu baita baldarrena baldin bada ere. PP ko buru den Aznarrek behin eta berriro errepikatu izan du" España va bien" delako lelo hori nahiz eta guk badakigun Espainia ez doala ondo.
‎Guk ahalmen arau-emaile handiagoa nahi genuke, nahiz eta aldi baterakoa izan eta Kontzertu Ekonomiko indartsuago bat nahi genuke ikuspegi politiko eta juridiko batetik. Dena den, Kontzertua alde ezberdinek egin behar dugun ituna da eta hortaz puntu komun batera iritsi dugu.
‎Hori da kontraesana. Telebista publiko batek egin behar duena da pribatuak egiten ez duena eskaini. Baina denek begiratzen dute" errentagarria da, ala ez?".
‎Baina Frantziako Liburutegi Nazionaletik etortzen dira bertan argitaratu den guztia biltzera, baita ikastegi txikienean egindako aldizkari txikiena ere. Ardura politiko handia dago eta eredu ona da liburutegi nazional batek egin behar duen lana ikusteko.
‎Beraz, ezker jatorra ezin da nahastu nazio arazoekin. Kasu batean zein bestean horrelako jarrerak kaltegarriak dira, ezkerrak konpondu egin behar ditu arazoak, arazo ekologikoak eta bestelakoak. Baita nazio arazoa ere.
‎Ezkertiarrak askatasunaren zentzu oso zabala izan behar du eta askatasunari ezin zaio aterik jarri. Euskal Herriak erabakitzen duena egin behar du eta hori gehiengoak erabakitzen duena izan behar du beti. Halaber, gizarte hau aldatzeko proiektua eduki behar du.
‎Igaro berri diren azken bi urte hauetan aldatu denaz hitz egin behar badugu, eta ez preseski onerako, kulturaren kudeaketan PP sartu izana aipatu behar da. Kultur zinegotziari, Pedro Sancristobali, dagokiona hitz bakarrean laburbildu genuke:
‎Baina horregatik ez dut uste gizakia gutxiago maitatzen dudanik. Ikasi egin behar dugu gure miseriak aitortzen eta onartzen. Maitasuna ere hor dago.
‎Nire amak beti egin izan du lana etxetik kanpo, baina ez progresista zelako. Ezkondu zenean heredatu zituen bere suhia eta izeba bat, eta lana egin beharra zuelako irteten zen etxetik. Ni etxekoandre naiz, baina kanpoan ere lan egiten dut.
‎Galzorian dago nahi eta nahi ez, eta ez ideologiaz: batetik, etxe gehienetan soldata bakarra ez da nahikoa, eta nahi ez badute ere, emakumeek etxetik kanpo ere lan egin beharra dute. Gainera, aparailu berriek etxeko lana erraztu eta azkartu dute eta bestalde, gaur ez ditugu sei seme alaba izaten.
‎"' Altxorraren uhartea' itzuli zuten, baina' Moby Dick' ez, sekulako terminologia lana daukalako. Bastarrikak adierazi duenez," horrelakorik egin nahi duenak, idazle batek, zer egin behar du, porturik portu galdezka ibili. Guk ere hemengo arrantzaleei galdetzen diegu.
‎Lana uka ahal izateko, ez du lana hartzea beste biderik, gaur, hemen. Hortan datza, bada, Kontradizioaren muiña, alegia, lana hartu egin behar duela emakumeak, berak lana uka ahal izateko; eta lana uka egiten dioela gizarteak (nahi ba duzu gizartearen indar nagusiak)".
‎Eta ordezkaritza politikorik gabe sentitzen den ezker aber tzaleko jendeak zer egin behar du epe erdira, beti masiatzen eta madarikatzen jardun, artikulu honetan bezala, ala berrantola tzen hasi?
‎Elementu horiek babestu behar dira estrategikoki, bestela, borrokan aritu arren, konturatzen garenerako, gerta daiteke, herri hau zeharo makalduta egotea. Irtenbide politikoaren zain geldi tzen baldin bagara auskalo zerekin egingo dugun topo, eta badaezpada egin behar duguna da gaurdanik herria egiten hasi, herrigintzan lanean segitu, joku politiko konbentzionaletatik kanpo. Hori da, nire ustez, Ekinek herrigintzaren inguruan agertzen duen ideia.
‎Alde batetik, iragarleek barneratu behar dute komunikazio komertzialaren garrantzia eta horren atzean datorren profesionalen beharra. Publizitate sektoreak ahalegin gehiago egin behar du bere zerbitzuak kalitatezkoak izan daitezen, eta Euskal Herriko profesionalen kapazitatea iragarleei erakuts diezaien. Eta jakina, Euskal Herriko Unibertsitateak ere bere erantzukizuna hartu behar du enpresei zein publizitate agentziei oso profesional onak eskaintzen.
‎Gaur bertan irakurritako albistea: Estatu Batuetako satelite sistemak (ECHELON izenez ezagutzen da) jendeak bidalitako milioika mail eta fax irakurtzen ditu egunero inork ez dakielarik seguru gero espioitza sistema horren bidez nola eta zertarako erabiliko duten informazio andana hori, horregatik Europako Parlamentuak hiritarrei esan die mezu guztiak kodifikatu egin behar dituela babes neurri gisa.
‎Momentu hura haientzat oso berezia zen, Fronte Polisarioa sortu berria zen eta independentziaren aldarrikapenak pil pilean zeuden. Marokoarren inbasioa gertatu zenean ni oso inplikatua nengoen sahararrekin eta ez nuen ia pentsatu ere egin, iruditzen zitzaidan joan egin behar nuela laguntzera. 1975eko abenduaren 1ean abiatu nintzen, Franco hil eta hamar egunetara.
‎Jarrera kontua da: bertan bizi nahi baduzu bertakotu egin behar duzu, eta haien hizkuntza ikasi, ez zeurea inposatu.
‎Noski. Herri hura den bezalakoa da, nahi baduzu hartu edo bestela utzi dagoen bezala, baina nor da nor haiei esateko zer den egin behar dutena. Baziren gauza batzuk nik ulertzen ez nituenak, edo niretzat zentzurik ez zutenak, baina ez nintzen horretan sartzen eta kito.
‎Batasunaren beharrean arkitzen gara! Bakoitzaren ideologi estu eta ttipiak baztertuta, batu egin behar dugu. Lanean, helburuan, bat izan behar dugu.
‎" Bai, helikopteroa tartean zen". Zer egin behar zuten bi igerilariek gizakia oinez iritsi ezin zen ibai zati batean nekatuta aurrera segi ezinik geratuko balira. Bada, azken espedizio honetan helikopteroari deitu zioten esanez helmugara heltzen ez baziren bila joateko uretatik ateratzera.
‎Baina hemen amaitu izan balitz dena. Eraikin zahar horretan kultur gune berria egin behar zutela eta, udaleko politiko azkarrei ez zaie beste gauzarik bururatzen urtetan bertan lan egindako antzerki taldeak bertatik botatzea baino, Ur taldea eta Trapu Zaharrak egoitzarik gabe utziz beste alternatibarik eman gabe. Eta kito.
‎Baina, euria hasi zen eta etxe batean gorde ziren zetozenak. Goikoak, joan egin behar zutenak, aspertu eta jaistea erabaki zuten. Ustekabean erori ziren makien gainera.
‎Tirokatu zituzten baina ez zuten bat bera ukitu. Alemanek bazekiten zer egin behar zuten: kamioietarik salto, arto artera sartu, eta Mauleraino iritsi.
‎Besteak aldiz nahiko buru beroak ziren. Esaten zuten zuberotarren makiak gauza gutxi egiten zuela, haiek egin behar zutela dena, baina ez zen egia. Ospitalepekoek armak jasotzen zituzten aliatuek paratxuteatuta.
‎«Herriak bere hitza eman du baina ez da norabide zuzena». ETAk herriak esan duena mespretxatu egiten du eta, berriz ere, bere estrategia armatua jarraitu egin behar duelakoan, nonbait distentsio egoera bat emango bada, ETA bera indarrean izango den fase batean izango da, ez ahulezian dagoen fase batean, nonbait. Hori frogatu nahi du, antza.
‎ETAk herri honi aurrera egin dezan bide emango dion erabakia hartu behar duela mantentzen dugu, herri honek politika egin dezan, alegia. Baina, EAJn ETArekin edo gabe aurrera egin behar dugula garbi daukagu ere.
‎Hala ere, asko alboan uzten dituzu. Interesatzen zaizuna kredituak betetzea da, eta horretarako praktikak egin behar dituzu. Gero, oso zaila da zerbait aurkitzea, eta behin urteak joan direnean berriro hastea, mundu horretan sartzea, kosta egiten da".
‎Hala ere, berak ziur daki nahi duenak urrunetik, nahiz fakultatetik, nahiz etxetik ere, ikasketak gaindi ditzakeela: " Goizean jaiki eta norbere buruari egunean zehar egin behar duena programatzen laguntzea da kontua. Programazio horretan, atal bat ikasketei emanez gero, azkenean lortu egiten da.
‎Behin lana estreinatuta, gainera, beste prozesu berri bat hasten da. Telebistan, berriz, egun batetik bestera egin beharreko lana izaten da, ez dago apenas prozesurik, lehenbailehen ekarpenak egin eta gauzatu egin behar dituzu. Sukaldean bezala da, gauza batzuk maitasun osoz egiten dira eta beste batzuk ordea, ziztu bizian, hanburgesen kasuan bezala, telebista gure Mc Donald' sa da.
‎Ryao diskoetxerako lau disko egin behar ditut bakarka eta gero beste bat Muzsikas taldearekin. Goran Bregovic Vatikanorako musika konposatzen ari da," Zazpi bekatu nagusiak" obra, eta bekatu bati ahotsa jar diezaiodan gonbidatu nau.
‎" Pirinioan lan egin behar dugu, bertan gure mendetako independentzia defendatu baikenuen. Eta horretan kausituko dugu berriro.
‎Erdi Aroko orden banaketak hala ezarria zuen: kleroak otoitz egin behar zuen, nekazariak lan eta nobleak borroka. Borrokaren bidez aberastasunak lortzea, gainera, ohorezko lukrotzat jotzen zen (askotan zaila gertatuko zen, benetan, noblea eta bide lapurra bereiztea).
‎Hitz bitan esateko, erabileremu bakoitzerako hizkuntza eredu egokia erabiltzea. Beraz, erabileremuak askotarikoak diren neurrian, euskara ereduez hitz egin behar genuke, eredu bakarra ez baita nahikoa izango".
‎Pixka bat horrekin jokatu dugu. Egi bakoitzak badu gezur bat, gezur bakoitzak egi bat, eta norberak egin behar du errealitateari buruz bere irakurketa. Musikaren aldetik, guk egiten duguna deskriba dezake nolabait ere, gure musikak baduelako alde bat laztantzekoa, eskua izango litzatekeena, eta beste bat indarra duena, eta ukabila litzatekeena.
‎Uneren batean erreferendum bat antola daiteke, gehiago egiteko indarrik ez dagoen artean modu sinbolikoan izan daiteke eta horretarako ahalmena dagoenean modu praktikoan. Pixkanaka joan behar da eta jendeak barneratu egin behar du nahi badugu egin dezakegula. Oso sinplea da, nahi badugu egin dezakegu.
‎Guk gizarteari begira lan egiten dugu, argi eta garbi bide zibila hartu dugu; eskubide batzuk urratzen dira, baina guk ez dugu eskubiderik urratuko eta Estatuari exijituko diogu eskubide horiek betetzea, eta gizarte osoa kutsatu nahi dugu zeregin horretan. Ezin da zeregin osoa politikoen esku utzi, gizarteak bultzatu egin behar du eta batzuetan, intsumituen kasuan bezala, gizartea aurretik jartzen da. Horrez gain, borroka molde honekin baikortasuna barreiatu nahi dugu, mamuak uxatu, eta borrokan gozatu.
‎Gizarte langilea delako gustatzen zaio hemengo bizitza. «Atzerritar batek hemen sustraitu nahi badu, lana gogor egin behar du, eta sufritu. Baina ordaina jasoko du; berak ez bada, gure ondorengoek.
‎Batzar bakarra, talde jendetsuagoak... Eta hori egin behar dute eraikuntza bukatu baino lehenago. Zonalde osoari zerbitzua emanen dio eraikuntza berriak.
‎Kantonamenduetako bozetan, berriz, ABk bakarrik %11, 33 egin zuen, EAJk% 6 egin zuelarik. Printzipioz, Soubelletten zerrendak %18 egin behar zuen. Bakoitzak atera ditzan emaitzen arrazoiak.
‎Presidentziarako bozak dira tartean eta horrek mugimendu posibleak baldintzatzen ditu. Hala ere, Lionel Jospinek argi eta garbi hitz egin behar du, behingoz, sozialistek Mitterranden garaian hasi zuten diskurtsoa betetzeko. Guk ahalik eta argudio gehien eta aitzakia gutxien eman behar dizkiegu Euskal Departamenduaren ezetza nagusitu dadin
‎Sailek maiz oso forma berezia dute, eta ezin da moztu aldamenekoa ukitu gabe. Nik mendi punta batean hektarea erdiko pinadia bota nahi badut, bertaraino pista egin behar dut, horrek beste jabe asko ukitzen ditu, arazoak sortzen dira
‎Arrazoia ere oso xinplea da: kantatu egin behar dugu. Eta Kike, berez den bezain berritsu agertuko balitz, ez liguke abesten utziko!
‎atsegina bihurtzen ari naizela baizik.Bakar bakarrik horixe delakonik neuk erabaki dudana.Nire burua eskaini diodalako, gorputz eta arima, egin behar dudana pentsatzen dudanari, eta harro nagoelakoegiten ari naizenaz»Begoña AlbaEl Salvador 1990 10Gure herrian, noizean behin, monumentu ezezagunen bila goazenean horrelako altxor txikiak aurkitzeko aukera izan ohi dugu. Hau Gareseko zubi ezagunari atxikia dago ikusgai, plaka beltz batean.
‎" Zerbait erosi baino lehen gurasoek gauza bat egin behar dute: zeri elduko dioten ondo pentsatu.
2002
‎Beste dantzari batek egindakoa kopiatu nahian bazabiltza, zure interpretazioa faltsua izango da. Beste dantzarien estiloa miretsi egin behar duzu, eta bakoitzak duen onena zuretzat hartu. Baina gero zeuregan egokitu egin behar duzu.
‎Beste dantzarien estiloa miretsi egin behar duzu, eta bakoitzak duen onena zuretzat hartu. Baina gero zeuregan egokitu egin behar duzu. Nik, rol bat antzeztu beharrean, rol hori nire barruan bilatzen dut.
‎Mentalitate aldaketa izugarria izan da. Han konpainiak oso handiak dira, eta zeure kabuz egin behar duzu lana. Hainbeste jende dagoenez, eurek ez zaituzte zaintzen, mimatzen, Europan egin dezaketen bezala.
‎Askotan, zazpi orduko entseguak eginda ere, eskola gehiagotara goaz, geure kabuz lantzeko. Jabetzen zara dantza dela lan bat zerorrek egin behar duzuna zerorrentzat. Guk zortea dugu, konpainiako entseguetatik kanpora nire mutil lagunak eta biok elkarrekin landu dezakegulako.
‎Euskal Herriak orain bizi duen egoeratik eszenatoki berri horretarako bidea egin behar du, eta ez da nonbait bide erraza izango; azken urteetan behintzat ez du bide horretan asmatu ezker abertzaleak berak, eta zangalatrau egin da unetik unera dagoenetik berrira ezin ibiliz. Adostasun berriak beharrezko izango dira hemendik aurrera, dauden erakundeetan jokabide eraikitzailea eta baikorra plazaratu ahal izateko.
‎Urrutitik ikusteko modukoak, harro, arrak dira; batean laruak, ardo kolorekoak bestean. Nabarmenak, urte osoko agerraldia oraintxe egin behar dutelako, behin polen hautsa zabaldu eta lore emeak ernalduz gero beste ezertarako gauza ez eta landareak, lasai asko, lurrera botako dituelako. Emeak, aldiz, ttiki ttikiak ia ikustezinak dira, harropuzkeriatan ibili baino lan garrantzitsuagoak bai baitituzte.
‎Abertzaleak iraun egin behar dugu hiru probintzien kontrolatzen. Hor dauzkagu, bai dirua, bai boterea, bai Euskal Herriari bultzada emateko gogo eta ahaltasunak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia