Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2015
‎–Morroia ez da nagusia baino gehiago? (Mt 10, 24);. Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?? (Mk 10, 17);. Zaudeete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko?
‎13 Oso gaizki zeritzan batzuek aholkatzen dutenari, puiesak eman ditzatela horrelako ikuskariren bat ikustean; izan ere, hark zioen, gure Erregea nonahi pintaturik ikusten dugula ere, gurtu egin behar dugula; eta zuzen zebilela uste dut, hemen ere mingarri gertatuko litzatekeelako: pertsona batek jakingo balu berak maite duen beste batek halako gaitzespenak egiten dizkiola bere erretratuari, ez litzaioke atsegin izango.
‎Haren Maiestateak nahi beza guri ulertaraztea zenbat kosta gatzaizkion eta nola ez den morroia nagusia baino gehiago, eta zer egin behar dugun haren aintzaz gozatzeko, eta honetarako beharrezkoa dugula otoitz egitea, beti tentaldian ibil ez gaitezen.
‎Eta ez dakizuela kosta hori horrela dela ulertzea, batzuetan zuongan ikusi dudanez esan dizuedanean, eta hau santa handia izan nendila nahi zenuketelako da, eta zuzen zaudete: nik ere horixe nahi nuke; baina zer egin behar dut neure erruz soil soilik galdu badut! Ez naiz kexatuko Jainkoaz, zuen gurariak bete daitezen, Hark hainbat laguntza eman ez izanaz; ezin dudala esan hau malko eta nahasmen handirik gabe, niri irakats liezadaketenei idazten ni neu ari naizela ikusirik.
‎Baina munduko erregeak hemen zerbitzari ugari baditu ere, ez dira guztiak sartzen haren egonlekuraino. Sar, sar zaitezte, ene alabak, barrura; jo zeuen egintza txikiak baino aurrerago, kristau izateagatik hori eta gehiago ere egin behar baituzue eta nahikoa duzue Jainkoaren zerbitzariak izatea; ez izan gehiagoren gutiziarik, ezer gabe gera ez zaitezten. Begiratu Errege honen egonlekura sartu ziren santuei, eta ikusiko duzue haiengandik gugana dagoen aldea.
‎Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu. Eta maitasun honek ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa, egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
‎5 Lehenengoa, espirituzko zeregin honetan gutxien pentsatu eta egin nahi duenak, hark egiten du gehien; egin behar duguna da eskatu, pobre behartsuek enperadore handi eta aberatsaren aurrean egiten duten bezala, eta horren ondoren begiak jaitsi eta itxaron apal apalik. Hark bere bide ezkutuetatik entzuten digula dirudienean, orduan ona da isilik egotea, beragandik hurbil egoten utzi baitigu, eta ez da txarra izango adimenaren bidez lanik ez egiten saiatzea, ahal badugu, diot?.
‎6 Ea, bada, ene alabak! Lehia gaitezen lan honetan eta kuskutxo hau ehotzen, geure buru estimua eta geure borondatea, lurreko edozer gauzari itsatsia egotea kenduz, penitentziazko egintzak, otoitza, hildura, obedientzia eta zuek dakizuen guztia jarriz; joka dezagula horrela zer egin behar dugun dakigunak bezala eta egiten irakatsi diguten bezala! Hil, hil bedi har hau, bera kreatua izan zeneko helburua bete ondoren, egiaz hil egiten baita!, eta ikusiko duzue nola ikusten dugun Jainkoa eta nola ikusten dugun geure burua haren handitasunean sarturik, hartxo hau kusku honetan sarturik dagoen bezala.
‎11 Nik ez dakit zertan geldituko den; izan ere, oraindik ez ditut berrogeita hamar urte, eta bizi izan naizen garaian hainbeste aldaketa ikusirik, ez dakit bizitzen ere; bada, orain jaiotzen direnek eta bizi luzea izan dezatenek, zer egin behar dute. Egia esan, erruki dut nik helburu santu batzuetarako munduan egotera behartua dagoen jende espirituala, izugarria baita honetan daramaten gurutzea.
‎17 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, Jauna neure bizitza kaskarra oroimenera ekartzen hasi zitzaidanez gero, nire malkoak zirela-eta (nik orduan neure ustez ez bainuen egin ezer), mesederen bategin nahi ote zidan pentsatu nuen. Izan ere, gehienetan, Jaunagandik mesede bereziren bat jasotzen dudanean, aurretik neure burua desegin behar izaten dut, haiek merezi izatetik zein urrun nengoen garbi ikus dezadan; Jaunak egin behar duela pentsatzen dut.
‎hazi egiten zait Bera zerbitzatzeko gogoa, eta bizitu maitasuna. Eta gehien harritzen nauena da, Jaunak komeni direla ikusten ez dituenak, nahi izanda ere, ezin dizkiodala eskatu, indar, espiritu eta arreta gutxirekin baizik, eta nik neure burua eskatzera behartu nahi izan arren, ezinezkoa da; ez da Haren Maiestateak egin behar dituen beste gauza batzuk bezala, hauek askotan eska ditzakedala ikusten baitut eta orduz nahiz desorduz eskatu ere. Nik ardura hau izan ez arren, aurrean agertzen zaizkidala dirudi.
‎15 Orain dela bi edo hiru egunetik hona bildu ziren errejidore batzuk eta korrejidorea eta kapitulukoak, eta aho batez esan zuten inola ere ezin zela onartu, herriari kalte nabarmena zetorkiola, eta kendu egin behar zutela Sakramentu guztiz Santua, eta inola ere ez zutela utziko aurrera jarraitzen. Ordena guztiak bildu zituzten beren iritzia ager zezaten, bakoitzetik bi letradun.
‎Moja gehiago hartu ziren, eta Jauna gure aurka gehien nabarmendu zirenak mugitzen hasi zen, benetan guri lagundu eta limosna egin ziezaguten; eta horrela, onetsi egiten zuten hain gogor gaitzesten zutena, eta apurka apurka auzia alde batera utziz zihoazen eta konturatzen zirela, zioten, Jainkoaren lana zela, hainbeste kontrakoren artean Haren Maiestateak aurrera joatea nahi izan baitzuen. Eta une honetan ez dago inor fundazioa egin gabe uztea zuzena zela uste duenik, eta honela, hain arduratsu hartzen dute gu limosnaz hornitzea, non, eskean jardun gabe eta inori eskatu gabe, Jaunak iratzartzen baititu bidal diezaguten, eta behar duguna falta ez zaigula igarotzen dugu; Jaunagan itxaro dut hala izango dela beti; gutxi direnez gero, egin behar dutena egiten badute, Haren Maiestateak orain egiteko grazia ematen dienez, ziur nago ez zaiela beharrezkoa falta izango eta ez dutela astunak izan eta inor nekarazi beharrik izango, Jaunak ardura hartuko baitu orain arte bezala. [26] Niretzat poz handi handia da neure burua hemen sartua ikustea hain askatuak dauden arimekin.
‎24 Nik uste dut egoera honetara iritsi den arima batek, jada ez duela hitz egiten ez ezer egiten bere kabuz, baizik eta egin behar duen guztiaz Errege goren hau arduratzen dela. Oi, ene Jainko, bai argi ikusten dela hemen bertso haren iruzkina, eta bai argi ulertzen dela arrazoi zuela eta izango dutela guztiek usoaren hegoak eskatzean!
‎Nik ez dakit beste zer hitz erabili, ezta nola esan eta adierazi ere, ezta arimak ez daki orduan zer egin; bada, ez daki hitz egin behar duen, ez isilik egon behar duen, ezta barre edo negar egin behar duen ere. Zentzugabekeria aintzatsua da, zoramen zerutarra, egiazko jakinduria ikasten dena, eta arimak gozatzen duen era guztiz atsegingarria.
‎Nik ez dakit beste zer hitz erabili, ezta nola esan eta adierazi ere, ezta arimak ez daki orduan zer egin; bada, ez daki hitz egin behar duen, ez isilik egon behar duen, ezta barre edo negar egin behar duen ere. Zentzugabekeria aintzatsua da, zoramen zerutarra, egiazko jakinduria ikasten dena, eta arimak gozatzen duen era guztiz atsegingarria.
‎Uste dut, berorrek ni bezalako ezikasi batengan laguntza bilatu nahi izatean erakutsi duen apaltasunagatik eman didala Jaunak gaur, Jauna hartu eta berehala, otoitz hau, aurrera joan ezin nuelarik, eta konparazio hauek jarri zizkidan eta esateko era irakatsi eta arimak zer egin behar duen hemen; egiaz harri eta zur gelditu nintzen eta bat batean ulertu nuen.
‎1 Era arrazoizkoan esana dago otoitz modu honi dagokiona eta zer egin behar duen arimak edota, hobeki esan, zer egiten duen Jainkoak berarengan, Jainkoak dagoeneko baratzezain ofizioa hartzen baitu eta arimak atseden hartzea nahi baitu. Borondateak berak gozatzen dituen mesede haiek onartzen ditu soilik.
‎Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik ez bada; eta oso gogoko du bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala. Eta on handia da zer egin behar duen jakitea, honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko. Izan ere, nik asko ikusi dut eta denbora asko galdu dut zer egin ez nekielako eta pena handia ematen didate hona iristen direnean beren burua bakarrik ikusten duten arimek; izan ere, liburu espiritual ugari irakurri dudan arren eta kasu honi dagokiona ukitzen duten arren, gutxi azaltzen dute, eta hartan oso aritua den arima ez bada, asko azaldurik ere, nahiko zail egingo zaio ulertzea.
‎6 Gelditasun aldi honetan arimak egin behar duena leuntasunez eta zaratarik gabe aritzea besterik ez da. –Zarata?
‎7 Bada, ikus dezagun orain nola urezta daitekeen, ulertu ahal izateko zer egin behar dugun eta zenbat kostako zaigun, irabazia baino gehiago ote den, edota zenbat denboran eduki behar den.
‎edo ibai edo erreka batetik: honela oso ongi ureztatzen da, lurra urez ase ase eginda geratzen da eta ez dago hain sarri ureztatu beharrik eta baratzezainak lan gutxiago egin behar du;
‎Ohituz joan behar dute ikusteari nahiz entzuteari, eta are otoitz orduak egitez betetzeari garrantzirik batere ez ematen, bakardadean eta, aparte egonik, iraganeko bizitzaz pentsatzeari baizik. Hau hasierakoek eta azkenekoek guztiek sarri sarri egin behar badute ere, honetaz pentsatzean gehiagoa eta gutxiagoa dago, geroago esango dudanez. Hasieran oraindik tamalgarria da, ez baitute guztiz ulertzen bekatuez damutzen direnik; eta bai damutzen dira, hain benetan Jainkoazerbitzatzeko erabakia hartzen dutelako.
‎21 Honetaz hitz egitean handiustea duenak, meza debozioz entzutean ere izango du, ikusten baldin badute, eta, kristau ez izatearen pean, egin behar dituen, eta handiustearen beldurrez egin gabe utzi behar ez dituen beste gauza batzuk egitean ere bai.
‎4 Pena handia ematen didala diot; Jaunak berariazko deiak egin beharra duela, eta ez behin, askotan baizik, salba daitezen, munduko ohore eta solasaldiak baimendurik, eta zertara dauden behartuak gaizki ulerturik, Jaunak nahi beza bertutetzat ez hartzea bekatua dena, nik sarri egin ohi nuenez.
‎lan horretan igaro nituen hamazortzi urteetan, eta lehortasun handi hauetan irautea, diodanez, gogoetarik egin ezin nuelako. Hauetan guztietan, Jauna hartu berri nengoela izan ezik, ez nintzen sekula ere ausartzen libururik gabe otoitzari ekiten; jende askoren aurka borroka egin behar balu bezain beldur handia zion nire arimak hura gabe otoitzean jarduteari. Erremedio honekin, laguntza eta pentsamendu askoren kolpeak hartuko zituen ezkutua zenarekin, pozik nengoen.
‎Honi ekingo diot, arima batzuk hau dela-eta oso nahigabetuak ikusten baititut: ...rrera egiteko gogo biziz, bero bero eta erabakitsu hasten dira, eta batzuek kanpoko gauzei dagokienez, Jainkoagatik guztia uzten dute; perfekzioan aurrerago doazen beste pertsonengan Jaunak ematen dizkien bertutezko gauza handiak ikusten dituztenez gero, guk geurez hartu ezin ditugunak, otoitz eta kontenplazioari buruz idatzirik dauden liburu guztietan ikusten dute duintasun horretara igotzeko zer egin behar dugun jartzen dutela, eta beraiek egin ezin dituztenez gero, atsekabetu egiten dira. Esaterako, hauek:
‎Kasu garrantzitsu bat gertatu zen, eta lehenago maite maite izan nuen neure ahizpa batekin egon beharra izan nuen eta, hizketan hasita, bera ni baino hobea izan arren, ez nintzen moldatzen berarekin (izan ere, egoera zibil desberdina duenez gero, bera ezkondua baita, elkarrizketa ezin zen eraman beti nik nahi nukeen bidetik, eta ahal nuen guztian bakarrik egoten nintzen), haren nahigabeak lagun hurkoarenak baino bizikiago ukitzen nindutela eta nolabaiteko kezka sortzen zidatela ikusi nuen. Azken batean, uste nuen bezain aske ez nengoela ohartu nintzen, eta oraindik arriskutik ihes egin beharra nuela, Jauna ematen hasi zitzaidan bertute hau haziz joan zedin, eta gero hala egiten saiatu naiz beti hemen, beraren laguntzaz.
‎ez zela hildura ona, ea zein zen hobea pobretasuna ala karitatea; gauzarik hoberena maitasuna denez gero, hartarako iratzartzen nauen oro, ez uzteko alde batera, ezta neure mojei kendu ere; irudietako apaindura ugariak eta bitxiak zioen liburuak, baina ez irudia bera; deabruak luterotarrei egiten ziena zen bihotza gehiago iratzartzeko bitarteko guztiak kendu, eta horrela galduak zeuden. . Nire kristauek, ene alaba, orain inoiz baino gehiago, haiek egiten dutenaren alderantzizkoa egin behar dute?.
‎4 Bada, hark abitu hau hartzeko konturik buruan inola ere ez zuela, Pastranara joateko eskatu zioten gure Ordenako monasterioko Ama Nagusiarekin hitz egitera, oraindik monasterioa handik kendu gabe baitzegoen; moja bat hartzeari buruz hitz egin behar zuten. Bai bide bereziak erabiltzen dituela jainkozko Maiestateak!
‎14 Profesa egin behar zuen garaian, bi edo hiru hilabete lehenago, sufrikariorik gabe hain on handiaz gozatzerik izan ez zezan, tentaldi oso latzak izan zituen; ez profesa ez egiteko erabakia hartzeraino, baina oso gogorra iruditzen zitzaion. Orain zuen ona lortzearren nahigabez igarotako urte guztiak ahazturik, deabruak hain oinaze handietan sartzen zuen, non ezin baitzuen ezer egin.
‎–Bi arrazoirengatik da: bata, sano daudela dirudielako, haiek ez baitute jakin nahi gaixotasun hau dutenik; eta horrek ohean egotera eta medikuari deitzera behartzen ez dituenez gero, sukarrik ez baitute, prioreak egin behar du medikuarena; izan ere, perfekzio orotarako ohean bizia galtzeko arriskuan daudenen gaitza baino kaltegarriagoa da. Beste arrazoia da, gainerako gaixotasunekin daudenak haietatik sendatu edo hil egiten dira; gaixotasun honetatik, ordea, nekez sendatzen dira, ezta hartatik hil ere; burua erabat galtzen dute, ordea, eta hori beraiek hiltzea da beste guztiak ere hiltzeko.
‎6 Ahizpak oso pozik daude. Hitzarturik utzi genuen emakume oso teatino bat ekartzea, eta etxeak eman diezaiola jaten (limosna bat egin behar dugunez gero, hauxe izan dadila) eta doan irakats diezaiela neskatilei lanak egiten, eta aitzakia honekin, kristau ikasbidea irakats diezaiela eta Jauna zerbitzatzen, probetxu handiko gauza baita. Mutil baten bila ere bidali du berak eta Huernak (halaxe deitzen diote) zerbitzu lanak egiten dizkie; eta mutila eta apaiza kristau ikasbidea irakasteko daude.
‎Ez dut jakin haren ilobak profesa egin duen. Aita bisitariak emango du egin behar dutenei buruzko oniritzia. Berorren gorentasunak ohartaraz biezaio ama prioreari, ahaztu egin zait-eta.
‎2 Berorrek dioenari dagokionez, poza handitzeko da gehiago hura eragozteko baino; izan ere, ez zegoen astirik arimako gauzez hitz egiteko, eta gainerako gauzetan asko aurreratzeko izango zen. Horrela egin behar du berorrek gure Jaunaren zerbitzuan, hain doktrina ona baitu. Dirudienez, ongi merezia du berorrek.
‎Nahigabeturik hura ez delako bertan. Maria anderearen bertuteen ospea iristen zaio eta hori lortzeko zer egin behar duen adierazten.
‎3 Ez da konturatzen, nik ahaleginak egin arren, Haren Maiestateak ez duela nahi txiroa izan nadin? Egia esan, alde batetik nahigabea ematen didala diotsot, gauzaren bat egin behar dudanean eskrupuluaz ez ibiltzeko izan ezik. Eta horrela, uste dut orain ordaintzea zegokion txikikeria batzuez, eta zerbait, edota gehiena, gordez Ordenan bertan gastatzeko, eta diru kontu bat eduki, handik kanpo zerbait egin nahi izanez gero, eskrupulu hauetan ez estutzeko.
‎Orain ez zaio komeni berorren aitatasunari sufritzea kasu honetan. Nire iritzi apalean, aldendu egin behar luke berorren aitatasunak negozio horretatik, beste batzuk baitira arima hori salbatuko dutenak; berorren aitatasunak, ordea, beste askori egin behar die probetxu.
‎Hala ere, zorte oneko dira, honezkero zenbait on ateratzen dutelako, eta gauza handitzat dut berorren aitatasunak artzapezpikuaren bisitariaz idazten didana. Etxe horrek on handia egin behar du nahitaez, hainbeste kosta baitzaigu. Badirudi ez dela ezer Paulo orain sufritzen ari dena, aingeruen beldurrez sufritu behar izan zenaren ondoan.
‎Ni harri eta zur nago Rokegatik, handik Granadaraino hainbeste mezulari izanik. Nik berorren aitatasunak egin behar zuela esan nion, ezer ez zekiela, bere eskumenak eskrupulurik gabe zerabiltzalako. Ez dakit non aldendu zaidan gutuna; aurkitzen badut, bidaliko diot berorren aitatasunari.
‎Ez da bidezkoa Jainkoaren hainbeste miraberen izena belztea gezurrekin; eta Jesusen Lagundian, esaten den bezala, haziera eta izaera eman dizkidatenez gero, arrazoizkoa litzateke, nire iritziz, egia agertzea, nuntzioa bezalako pertsona hain serioa (Ordenak erreformatzera baitator eta hura ez baita lurralde honetakoa) informatua egon dadin nor zuzendu eta nor lagundu behar duen, eta zigortu dezan hainbeste gezurrekin joan dakiona. Berorrek ikusiko du zer egin behar duen.
‎Jainkoak barka biezaio su hau piztu duenari. Hau oso garrantzitsua da eta horretan eginahalak egin behar ditu berorrek, gure Jaunaren maitasunagatik.
‎esan eta esan egiten zutena ez zela hartarako. Eginahalak egin bitza aztertzen nolakoa den; eta ona bada, tokirik izan ez arren, hartu egin behar dugu. Hemen bat falta zaigu eta bene benetan nahiko nuke hangoa; kontua da oso urruti dagoela eta ez dut ikusten ezer egin ahal izango dudanik.
‎Haren Maiestateak nahi beza buka daitezela bere aintzarako eta arima horien onerako. Mesede handia egingo du berorren aitatasunak, bere monasteriotik, egin behar dudana agintzen badit, eta ez dute begiratu beharrik izango korura doan edo ez doan; gauza guztiak hobeki egin daitezen esaten diot. Hemen ez da otoitzik falta, aita horiek erabiltzen dituztenak baino arma hobeak baitira.
‎Okerra hemen legoke: egin behar dutena nik hain kontu handiz eta maitasunez begiratzen dudala deritzadanez gero, niri kasu egin ezik ez dutela egiten behar dutena iruditzen zaidala, eta alfer alferrik nekatzen naizela. Eta hau da haserrearazi ninduena, guztia alde batera utzi nahi izateraino, diodanez, ez zela ezer lortzen iruditzen baitzitzaidan, egia denez.
‎Eta egia esan, ene neba, nirea harekin hain motela izanik, pena handia ematen dit; izan ere, ez bakarrik ez da neba den aldetik izan behar niokeen karitatea, lagun hurkoa den aldetik ere (arrazoizkoa izango bailitzateke haren premiagatik bihotzeko mina sentitzea) oso motela dut. Jainkoari poz emateko egin behar dudanera itzuliz lortzen dut erremedioa; eta Haren Maiestatea bitartean sartuz, haren alde buru eta bihotz ekingo nioke lanari; bestela, badiotsot berorri, ez niokeela inolako eragozpenik jarriko bidean; izan ere, hura berorren etxetik kanpo ikusteko nuen gogoa hain handia izanik, horrek ematen zidan poza askoz ere handiagoa zen haren sufrimendua baino. Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela.
‎4 Dagoeneko esan diot berorri, gauza batean egin behar dudala uste dudana eginez, Jainkoak adore eman zidala etor zitezkeen zoritxarrak eramateko; ez naiz kexatuko, behintzat, aurrez iragarri ez zidatelako ezta ahal dudana egin gabe utzi dudalako ere, esan dudanez. Gerta daiteke, berorrek erru handiagoa izatea hori egiteko aginduz, nik obeditu ez izanaz izango nukeena baino.
‎9 Esaten ari nintzenera itzuliz, aspaldi idatzi nion Paulori, domingotar jakintsu handi batek, nik Matusalenekin ikusi behar izan nituenak kontatuz, uste dut esan zidala ez zuela inolako ahalmenik, erakutsi egin behar zuela egiten zuena zer eskubidez egiten zuen; beraz, horretaz ez dago orain zer esanik.
‎3 Iraintzen uztea txarra da, ez duelakoa ulertu eginez izan ezik. Gobernatzen dutenak kontura bitez, itxitura gordetzea izan ezik, gainerakoa Jainkoak egin behar duela, eta leuntasun handiaz eraman behar dituela. Bera izan bedi berorrekin, ene alaba, eta gorde biezat, baita gainerakoak ere, eta eman biezazkie goraintziak nire izenean.
‎2 Ez beza neka berorrek burua pentsa eta pentsa, eta ez kezkatu meditazioa egiteagatik, ahaztu ez bazaio hainbat aldiz esan baitiot zer egin behar duen, eta nola den hori Jaunaren mesede handiagoa, eta Hura goresten aritzea eta guztiek hori egin dezaten nahi izatea, Haren Maiestatearekin arima okupatua egotearen ondorio handi handia da. Jaunak nahi beza Bera zerbitzatzen jakin dezala berorrek, eta baita nik ere, zor dugunetik zertxobait, eta eman diezagula zertan sufritu ugari, arkakusoak, zimitzak, iratxoak eta bideak badira ere.
‎14 Begira beza paper honetan eskatzen diodana, mesedez, arreta handiz egin behar baitu: bada, nire esku utzi du nik asko zor diodan pertsona batek, eta berorren agurgarritasunak egiten ez badu ez duela beste inork egingo esan diot; izan ere, nahi dituenak gauzatzeko esku oneko eta dohatsutzat dut eta kontu handiaz hartu behar du, niri poz handia emango baitit.
‎–Fiat voluntas tua?. Borondate hau da beti egin behar duguna, eta egin dezala gurekin Berak nahi dezana.
‎5 Maria Montoya anderea ez dabil zuzen zera dioenean, guk uste dugula kalonje jaunari eramaten dizkioten gutunek konponduko dutela arazoa, hori Haren Maiestateak egin behar baitu; hala ere, ongi etortzen dira argibideak eskatzen dituztenei erlijioaren ardura dute pertsonak direla eta Espainian halakotzat hartuak direla sinetsarazteko, eta agiri hauetatik zenbat eta gehiago izan, hobe da.
‎Berriro esaten dio atzeratu egin behar duela moja sartzea, Madrilen fundazioa egin arte.
‎10 Eta Beatrizi dagokionez, gauza bera iruditzen zait, profesa aldikoaz idazten didatena irudipena dela uste izan ez arren, oso gauza ona baizik; hark ere barau gutxi egin beharra du. Agindu biezaio berorren aitatasunak ama prioreari, eta ez diezaiela utz aldi batzuetan otoitz egiten, baizik eta beste zeregin batzuetan okupatuak egon daitezela, okerragora etor ez gaitezen, eta sinets biezat beharrezkoa dela hau.
‎2 Jakin beza hemen dela Salazar nire adiskide ona; berarekin hitz egin beharra nuela idatzi besterik ez, eta legoa asko egin ditu honaino; benetako adiskidea da. Atsegin handia hartu dut berarekin, eta aingeru nagusia oso pozik dagoela dio iloba tximeleten artean izateaz eta estimu handitan dituela, eta berak arranoez hitz egin diola eta ez duela amairik izan haiek goraipatzen.
‎Jakinaraz biezat hau egin ahal baledi, edo nork erosiko duen jakingo balu, edota nork aurreratuko digun dirua, mila baino gehiago balio duten berme onen pean. Eta eskatu Jainkoari nire alde, bidaia luzea egin behar baitut eta gainera neguan.
‎Gure Jaunak nahi beza oso aurrera joatea. Ordain biezazkit orain beste hainbestean berorren jauntasunaren alde Haren Maiestateari egin dizkiodan erregu ugariak, egin behar ditudan bide luzeetarako guztia beharrean izango bainaiz.
‎Bera zintzoa da nire begietan, eta guretzat Jainkoari eskatzen asmatu genuen baino hobea. Orain berorren agurgarritasunak eta guztiok egin behar duguna da Haren Maiestateari erregutzea eman diezagula prelatutzat. Honekin etxe hauen gobernuez atseden har nezake, halako gozotasunezko perfekziorik nik ez baitut ikusi.
‎Almodóvarko kapituluaren ahultasun juridikoa kontuan izanik, han egindakoa berresteko eskaera egin behar zuten Erroman zuzen zuzenean, eta era berean oinutsen probintzia besteengandik bereiztea.
‎Teresatxo Jesusenak, Cepedak, Santarekin egindako bidaia honen ondoren egin behar zuen profesa Ávilan.
‎Ez du izan behar? soilik... Luis jaunak egin behar du; kontu izan dezala berorren agurgarritasunak.
‎Haren arrebari ere esan diot, nire partez, eskerrak eman diezazkiola etxe horren alde egiten duena. Eska diezaiotela Jainkoari asko beraren alde eta haren arreba Katalina Tolosaren alde. Ordena osoak egin behar dugu?, Jainkoaren hurrengo beragatik egin baita etxe hau, eta uste dut Jainkoa biziki zerbitzatuko dela bertan. Horra doanean, eman goraintzi asko nire partez eta eskatu Jainkoari nire alde.
‎8 Adiskideekikoa egin behar badut, barkatuko dit inoren eskuz idatzi izana, izan ere, neure doktoreari ez diot idazten eta, arrazoiz pentsa dezake asti gutxi dudala. Eman hari nire eskumuinak eta kontatu albisteak, oso pozik bainago, eta halaxe egon daitezela, arren guztiak, Jainkoak hainbeste mesede egiten baitizkigu.
‎Eta horrela, honekin batera doan gutun bat idazten diot dukesari, gomendiozko gutun bat eman diezagun. Irakur beza berorrek eta bidal biezaio, mesedez, itxi ondoren, eta ahaleginak egin bitza erantzuna lortzen, eta bidal beza berorrek Madrilera, aita Nicolaori edota Joan Lópezi eta idatz beza zer egin behar duten, epe laburrean baimen hori lortzeko. Kontuan izan dezala mesede handi handia egingo digula, eliza bat hurbil egon arren, gauza gogorra delako etxetik irten beharra izatea meza entzuteko.
‎Gure Jaunaren aurrean erakutsi dute beren poza eta Hura goretsi dute; berorren jauntasunari atsegin izango zitzaiokeen ikusi balitu. Izan bedi beti goretsia, gutun hura idazteko bere burua behartzera eragin dion karitatea eman baitio berorren jauntasunari; eta deabruak hortik zetorren onura ikusten zuelako, gehiago saiatzen zen haren kontrako sua pizten; baina gutxi aurreratu du, gure Jainko ahalguztidunak nahi duena egin behar duelako.
‎Jainkoak eman diezagula bere burua, absentzia hauek senti ez daitezen, eta berori gorde dezala santutasunean haziz. Hemen egoteko inongo apaizekin hitz egin aurretik, nirekin hitz egin behar du, baina norbait ikusiz gero alde batera utzi gabe.
‎Dirudienez, negozioa Joan Ovallerentzat lan bat aurkitzea da. Luisa de la Cerdak eta honen neba Fernandok egin behar zuten bitarteko Gaspar Quirogaren, Toledoko artzapezpiku berriaren, aurrean.
‎Sagarrondopean iratzarri zaitut; eta gurutzez, nekez eta jazarpenez inguraturik dagoen arima bat, erremedio handia da kontenplazioko atsegin artean hain sarri ez egoteko. Handia du sufritzean, baina horrek ez du hura iraungitzen eta indarra agortzen, kontenplazioko ahalmenen sorgortze honek, oso ohikoa bada, egin behar duenez. Eta arrazoi du hau eskatzean ere, ez baitu izan behar guztia gozatzea zerbitzurik eta inolako lanik egin gabe.
‎2 Jaunak aditzera eman nahi duenean, Haren Maiestateak gure lanik gabe egiten du. Hau emakumeei esaten diet, eta baita beren letren bidez egiaren euskarri izatera behartuak ez diren gizonei ere; guri haiek azaltzeko Jaunak dituenek gauza argi dago landu egin behar dituztela eta horretan zer irabazi duten. Guri, ordea, lau lau Jaunak eman diezaguna hartzea dagokigu; eta ematen ez badigu, ez gaitezen neka, guk hain Jainko eta Jaun handia izateaz poztu baizik, haren hitz batek hainbeste ezkutu gordetzen baititu bere barnean, eta horrela ezin baitugu ulertu haren printzipioa.
‎Izan ere, esan dudanaren harian diot probetxu ateratzeko arimak hemen egin behar duena, eta hau tratatzen ari naizenaren zerbait aditzera emateko da soilik; ez dut gehiago luzatu nahi, adiskidetasun honetan arimari egia handiak komunikatzen zaizkiola esatea baino besterik (hemen honezkero agertzen dio Jaunak arimari aparteko batasuna nahi duela berarekin, bien artean ezer zatiturik ez izaterainokoa); izan ere, berak zer den ez ulertzeagatik, liluratzen duen argi honek m... Ez du ikusten eskolatzen duen Maisu ona, berarekin dagoela konturatzen bada ere; dena dela, hain ongi eskolatua, hain ondorio handiekin eta bertuteetan hain sendoturik geratzen da, non ez baitzuen gero bere burua ezagutzen eta ez bailuke nahi ezer egin ezta esan ere, Jauna goretsi baizik; eta poz honek harturik dagoenean, hain murgildu eta sorgortua egonik, ez dirudi bere senean dagoenik ere, baizik eta zer nahi duen, zer dioen eta zer eskatzen duen ez dakien jainkozko mozkor antzeko baten eraginpean.
‎1 Orain galde diezaiogun Emazteari; jakin dezagun arima bedeinkatu honengandik, jainkozko aho honetara hurbildua eta bular zerutar hauetaz elikatua denagandik, Jaunak noizbait grazia hain handira eramaten bagaitu, zer egin behar dugun edo nola egon behar dugun, zer esan behar dugun jakiteko.
‎Eta uste dut baietz; ez dakit ergelkeria den. Maitasuna borondateak bidaltzen duen gezi bat dela iruditzen zait, eta honek, berak duen indar guztiaz badoa, lurreko gauza guztietatik aske eta Jainkoari soilik emana, egi egiaz zauritu egin behar du Haren Maiestatea; horrela, maitasuna den Jainkoagan beragan murgildurik, handik irabazi handi handiekin itzultzen da, esango dudanez. Eta beraz, informazioa jaso zen gure Jaunak otoitzean hain mesede handia egin dietenengandik, murgiltze santu honetara eramanak izan baitziren gainezkaldi batekin, kanpotik ere ez zeudela beren senean ikusteko eran; bada, hauei galdeturik zer sentitzen duten, inola ere ez dakite esaten, ez zuten jakin, ezta ezin izan zuten ulertu ezertxo ere maitasunak han duen jokaeraz.
‎Amodioa ezarri zuen nigan. Emazteak maitatzen badu behintzat, ez daki nola maitatzen duen, ezta ez du ulertzen zer maitatzen duen ere; hain goiko egoerara ekarri duen Erregeak dion maitasun handi handiak arima honen maitasuna bat egin behar du Berarekin, adimenak ulertzerik merezi ez duela, eta bi maitasun hauek maitasun bakar bihurtzen dira. Egiaz Jainkoaren maitasunarekin hain bat eginda egonik, nola atzeman dezake adimenak?
‎47 Aurrera ekar ezazu iraganeko bizitza, gaizki eginaz negar egiteko; eta oraingo epelkeria, eta zerura iristeko oraindik egin behar duzun bidea, beldurrez bizi izateko, on handien iturria baita.
‎Beraz, aitortzen dut oso ados nagoela eta neure gogo betean ordaindua eta emana izan zaidala. Honen gainean, uko egiten diot neure aldeko innumerata pecuniaizeneko legeari; kontuetan okerrik eta iruzurrik ez dela egon ziurtatzekoari eta honetaz zuzenbidean hitz egiten duten gainerako legeei; horietako batek dio, eskribauak eta gutunaren lekukoek ikusi egin behar dutela nola entregatzen diren diruak, urre nahiz zilarretan edota haien balio bereko gauzatan; eta beste legeak dio, gizon oro behartua dagoela egiten duen ordainketa egiaztatzera, bi urteko epearen barruan, baldin eta hartzen duenak halako eskubideei uko egiten ez badie. Eta, honela, nik uko egiten diet, eta berariaz hitzematen dut uko egitea?
‎38 Batzuk hain tolesgabeak dira, non beren aldetik hutsegite handia iruditzen baitzaie erremediatu behar diren prioreenak esatea; eta zitalkeriatzat badute ere, beharrezkoa da haiei agertzea zer egin behar duten, eta baita apaltasunez abisu eman diezaiotela prioreari aurrez, Konstituzioetan eta garrantzizko gauza batzuetan huts egiten dutela ikusten dutenean, beharbada, ez baitira konturatuko; eta areago: gerta daiteke beraiek esatea halaxe egiteko, eta gero, berarekin gaitziturik badaude, salatzea.
‎Saia bedi bakoitza lan egiten, gainerakoek jan dezaten. Kontu handiz har bedi Erregelak agintzen duena, hau da,, jan nahi duenak, lan egin behar duela, eta san Paulok egiten zuena.
‎16 Nobizien Maistra izan bedi zuhurtasun, otoitz eta espiritu handikoa, eta ardura handia izan beza nobiziei Konstituzioak irakurtzeko, eta egin behar duten guztia irakasteko, bai zeremoniei dagokiena, bai hildurari dagokiona. Eta gehiago azpimarra bitza barruko gauzak kanpokoak baino, otoitzean nola doazen eta meditatu behar duten misterioan nola jokatu eta zer onura ateratzen duten egunero galdetuz; eta ardura handia izan beza honetan eta lehor aldietan nola jokatu eta beraiek beren borondatea, gauza txikietan bada ere, hautsiz nola joan irakasteko.
‎8 Amak arindu edo laburtu dezake erru bati dagokion pena, maleziarik izan ez denean, behintzat lehenengoz, bigarrenez edo hirugarrenez denean. Baina maleziazko jokaeraz edo ohitura gaiztoz bihurriak direla konturatuz gero, aurrez ezarririk dauden penak handiagotu egin behar ditu, eta ez utzi ezta lasaitu ere, bisitariaren aginduz izan ezik.
‎negar egin behar dugu.
‎Baina oso osorik burutu zuen. Ez zen nahiko, Aita betikoa, bizi zen bitartean burua non etzanik ez izatea, eta beti neke artean ibiltzea, orain, gainera, bere adiskideei gonbit egiteko (ahul ikusten gaituelako eta lan egin behar dutenek janari horrekin mantendu beharra dutela dakielako) lekuak kentzeko. Honezkero ez zuen nahiko eta gehiegi ordaindu Adamen bekatuagatik?
‎Baina ez dut zerbitzurik egin, Jauna; alderantziz: beharbada, ni naiz haserrearazi zaitudana, eta horrela nire bekatuengatik etorriko dira hainbeste gaitz. Bada, zer egin behar dut, ene Kreatzailea, Ogi txit sakratu hau Zuri eskaini baino besterik eta, Zuk eman bazenigun ere, berriro eman Zuri eta eskatu, zure Semearen irabaziengatik, egin diezadazula mesede hau, era askotara merezia baitu. Ea bada, Jauna, egizu baretu dadila itsaso hau!
‎Bestalde, norbaitek arreta honekin ahoz erreza ezin badu, jakin dezala ez duela egiten beharturik dagoena; eta, perfekzioz errezatu nahi badu? eginahalak egin beharrean dago, bestela ez luke egingo hain errege handiaren emazteak egin behar duena. Eska iezaiozue, ene alabak, zuei aholkatzen dizuedan bezala egin dezadala, asko falta baitzait.
‎Izan ere, esan dudanez? beste toki batean idatzia dago otoitz hau nolakoa den eta arimak une hartan zer egin behar duen eta beste gauza asko arimak hemen sentitzen duenaz luze eta zabal azalduak eta Jainkoarena dela nola ezagutzen den; horregatik, ukitu besterik ez ditut egingo otoitz gai hauek, Pater Nosterraren otoitz hau nola errezatu behar duzuen aditzera emateko. Ez dizuet ematen abisu bat baizik?
‎Nork esan dezake gaizki dagoenik, Orduak edo arrosarioa errezatzen hasi baino lehen, norekin hitz egin behar duen eta nor den hitz egingo duena pentsatzen hastea, hura nola tratatu behar duen jakiteko. Hau diotsuet, bada, ahizpak:
‎Guztia du bere agintepean, guztia ahal du, haren nahi izatea egitea da. Bidezkoa da, bada, ene alabak, gure Senarrak dituen handitasun hauetan atsegin hartzen saia gaitezen eta kontura gaitezen norekin gauden ezkonduak, nolako bizitza egin behar dugun. Oi ene Jainkoa!, bada, hemen norbait ezkontzen denean, lehenbizi badaki norekin, nor den eta zer daukan.
‎8 Eta Zurekin, ene Senar maitea, gizonekin baino ardura gutxiago izan behar ote dute gauza guztietan? Haiek ez baderitzote honi ongi, utz diezaietela bakean zure emazteei, Zurekin egin behar baitute bizitza. Egia da bizitza ona dela.
‎4 Emakumeak, emazte ona izango bada, bere senarrarekin egin behar duen bezala, hau da, tristuraz badago, emazteak ere tristuraz agertu behar du eta alai badago, sekula egoten ez bada ere, alai (begira zer loturatik askatu zareten, ene ahizpak!); hau egi egiaz, itxurak egiten jardun gabe, egiten du Jaunak gurekin: Bera mendeko egiten da, eta zu ugazabandre izan zaitezela nahi du, eta Berak zure nahira jardutea.
‎1 Ihes egizue, Jainkoarren, ene alabak, mesede hauei garrantzia ematetik. Saia dadila bakoitza egin behar duena egiten; nagusiak eskertzen ez badio ere, ziur egon dadila Jaunak ordainduko eta eskertuko diola. Bai, bizitza honetan saria lortzera ez gara hona etorri eta.
‎–Hau daukat, berau gabe ezin dudalako aurrera egin?. . Azken batean bizi egin behar dut Jainkoaren zerbitzurako?. –Gorputz hauek manten ditzagula nahi du Jainkoak??; deabruak gauzen arteko milaka diferentzia irakasten du hemen, aingerua denez gero, (izan ere, hau guztiau ona da), eta honela, buruan sartzen dio dagoeneko pobrea dela eta baduela bertute hau, eginda dagoela guztia.
‎6 Horregatik, Aita Betikoa, zer egin behar dugu, Zugana jo eta gure etsai hauen tentaldian ez gaitzazula utz Zuri eskatu baino besterik. Betoz ageriko gauzak, zure laguntzaz hobeki irtengo baikara haietatik.
‎Eta beste kalte bat ere bada: gauza batzuei buruz hitz egin behar duzuenean, eta bidezkoa da hitz egitea, zerbaitetan gehiegi esateko beldurrez, ez zarete ausartuko ongi hitz egiten baizik, zuek gauza haiek higuintzea oso egoki litzatekeenean.
‎Horregatik nahi dut, ene ahizpak, begira dezagula nola errezatzen dugun Pater Nosterraren otoitz hau eta nola errezatzen ditugun gainerako ahozko otoitz guztiak. Izan ere, Jainkoak mesede hau egiten digunean, utzi egin behar ditugu alde batera munduko gauzen ardurak; hango Jauna iristerakoan, kanpora botatzen baitu guztia. Ez dut esaten otoitz hau duten guztiak, nahitaez, munduko gauzetatik askatuak daudenik; kontura daitezela nahi nuke, behintzat, falta zaienaz eta apaldu daitezela eta guztiz askatzen saia daitezela, bestela hemen geldituko baitira.
‎Nolakoak izan dugu Jainkoak eta munduak ausartegitzat har ez gaitzaten? Argi dago lan eta lan egin beharra dugula, eta asko laguntzen du asmoak handiak izateak egintzak ere halakoak izan daitezen saiatzeko. Bada, geure Erregela eta Konstituzioak ongi betetzen kontu handiz saiatzen bagara, Jaunagan itxaro dut onartuko dituela gure erreguak; ez dizuet gauza berririk eskatzen, ene alabak; geure profesioa gorde dezagula besterik ez, horixe baita gure bokazioa eta horretara behartuak baikaude, gordetzetik gordetzera alde handia badago ere.
‎Eta horrela, ez zaituzte aspertuko ezta kalterik egingo ere; izan ere, ez litzateke kalte txikia izango hizkera berria hitz egiten hasi beharra; denbora guztia horretan joango litzaizueke. Eta arimarentzat zein kaltegarri den ezin duzue jakin nik bezain ongi, neuk ikusita baitakit; izan ere, bata ikasi orduko bestea ahazten zaio, eta azkengabeko egonezina da; eginahalak egin behar dituzue, bada, horretatik ihes egiten. Bada, hastera goazen bide honetan ezer baino gehiago komeni dena, arimako bake eta sosegua da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia