Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Eta, baldin gauzak hala gertatu baziren, zer barkatu behar zion, bada, erregeordeak heroi bati, dominak eta sariak izan ohi direnean heroitasunaren ordain...? Edo, egin behar ez zuten zerbait egin ote zuten, bada, gure arbaso haiek, berorrek ezkutatu nahi diguna...?
‎—erran nion, begi haien galderari ihardetsi nahian, urduri, zer erran ez nekiela, zeren hiruzpalau ideia korapilatu baitzitzaizkidan buruan, denak baterat, harik eta burutik mihirat jaitsi zitzaidan lehenari ekin nion arte—: Atzo, egin behar ez nuen zerbait egin nuen, baina, egin ere, egin behar nuen, nahiz eta, bertzalde, ez nuen egin behar, zeren... —eta orduan bai, guztiz egin beharrekoa egin nuen:
‎Maddalenek —zeina osabaren erranetarat ari baitzen, nik orduan ez banekien ere— afariko saltsa bati baino gehiagori egotzi purgak edo haiei nahastu belar urak ere izanen zuten hartan zer erranik, zeren Maddalenek, kozinari aparta zen neurrian, baitzekien jan edanei nahastu beharreko belarren eta espezien berri, baina segur nago ezen bertzela ere berdintsu eta orobatsu gertatuko zela. Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin baitzuten hondarrean. Eta afaldarrei ere bertze hainbertze, zeren, nola baitzekiten ezin joan zitezkeela kakategi hartarat, uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela, hala etorri zitzaien guztiei, handik berehala, harat joaiteko gogoa, baina nola ezin joan baitziren, haurdun geratzeko perilean jarri nahi ez bazuten bederen, hala barreiatu eta sakabanatu ziren jauregiaren gibelaldeko landetarat, hertze aharratuen kolerari bide baten emaiterat osaba Joanikotek haiei guztiei oihuka adierazten zien bitartean egin zezatela egin beharrekoa lasai, zeren segur baitzen ezen gauaren hotzak kikiltzen zituela kanpoko sugeak eta behartzen beren gordelekuetan egoiterat.
2002
‎Hanka sartzea eta berriro sartzea. Esan behar ez diren hitzak, egin behar ez diren okerrak... Ezgauza haizela uste izan arte.
‎Sergio ere negarrez hasi zen, barkatu, Sara, egin behar ez nuena egin orduko damutu bainintzen, barkatu, barkatu... Jarraian, desesperazioaren ertzeko suak harturik, biek ala biek erre zituzten arestian eta aurreko bi egunetan pilatutako tentsioak, fidakaiztasunaren eta desleialtasunaren izotzak ezarritako distantziak urtuz eta amodioa inoiz baino basatiago eginez, inoiz baino samurrago.
2004
‎berea ez den beste gutasun batean murgildu eta horko identitate osagarrien arabera ere bizitzen ikasi. Gimenezi zergatik iruditzen zaio horren gaizki euskararen mundua gutarrez osaturik egotea, euskal mundutxo honetan barneratzeko besteek beren jatorrizko nazio izariari uko egin beharrik ez badiote. Edota, apika, erdaldun ez abertzaleek ez dute benetan sinesten identitate arazo hau parteka daitekeenik bi nazio sentieren arabera?
‎GAUR, ETA ORAIN DELA HOGEI BAT URTE GAUZA BERA, GURE LAN NAGUSIA NAZIO KULTURA, ETA HIZKUNTZA BEREZIKI, ZABALTZEKOA DA. Politika abstraktoak eta atzerriko sasi politikeria, aldiz, egin behar ez duguna da hain zuzen. Gaurko egunak etxe barneko ereintza egunak dira; eta ez inportazio aroak.
‎gaizki eraman izan dut aulkia, oso gaizki ere bai, batzuetan. Eta noiz edo noiz, egin behar ez nituèn deklarazioak egin izan ditut, Barçan egon nintzen garaian, adibidez. Ordezkoek ere, baztertuak diren neurrian, gutxieneko errespetua merezi baitute.
2006
‎Uda betean goiz txintako argi urratzean pasealdi zoragarria zena ibilaldi luze eta neketsua zen orain, elurretan. Ura sobran zegoen urmaelean, baina joan etorri gehiegi egin beharrik ez izateko arretaz erabiltzen genuen: bat sukaldean uzten genuen, jan edanerako eta ontziak garbitzeko; bestea komunean, hango beharretarako; horrez gain, inork bere arropa garbitu nahi zuenean, bere kasa joan eta ekarriko zuen ura, eta garbituko zituen garbitu beharrekoak; hor ez zegoen elkarlanik; eta esan beharra dago, mutil gehienak horrelako kasuetan zabarrak eta utziak izaten diren arren, Oriol txukun ibiltzen zela beti.
‎Jiratu eta begiak itxi nituen, baina haien jardunari jarraitzeko indar handirik egin beharrik ez nuen izan.
2007
‎Inork ez genuen erantzun. Eduk, arreba bati kasurik egin behar ez zaiolako. Eta nik, lelotuta bezala geratu nintzelako.
2008
‎Hitz haiek sugarra bizitzeko hauspoa besterik ez baziren ere, kontu hark har zezakeen bidea aurreikusita, joan aurretik malkarra zelaitua nahi zuen. Eta hartarako lan handirik egin beharrik ez zuela izango jakitun zen Macarena, oso beratuta baitzuen lehengusua.
‎Irlanda aipatu, eta oraindik orain euskaltzale bati irakurri dizkiodan hitzak etorri zaizkit burura. Asentxio Hondartzabalaren hitzok ederki marrazten digute egin behar ez genukeenaren ibilbidea, eredutzat hartu behar ez genukeenaren jokamoldea:
2009
‎Bakarrik. Ez hemen, egin behar ez denetik gutxi gorabehera eskubete distantziara. Martinekin.
‎–Hainbeste gauza egin ditut, umea, egin behar ez nituenak, damutzen zaizkidanak. –Batzuetan zirrikituetan ikusi izan diodan tristurak hartu dio ahots osoa eta bihotza hausten du halako egoeran ikusteak, zergatik jakin gabe?.
‎Nik edalontziari heldu nion. Trago bat eman nion, hitz egin beharrik ez izateko. Xantik irribarre batekin eta zimurrik gabe erreparatzen zigun.
‎–Apaizak noiznahi ibiltzen zaizkigu pulpitutik zer egin behar dugun esaten, baita zer ez dugun egin behar ere. Bada, nik liburuan zer egin behar dudanetik gutxi aurkitu dut, eta egin behar ez dudanetik ia guztia. Adak.
‎–Apaizak noiznahi ibiltzen zaizkigu pulpitutik zer egin behar dugun esaten, baita zer ez dugun egin behar ere. Bada, nik liburuan zer egin behar dudanetik gutxi aurkitu dut, eta egin behar ez dudanetik ia guztia –Adak.
2010
‎Eta zenbat eta mezu hura gehiagotan irakurri, orduan eta trinkoago egin zitzaion itzala, harik eta, beste egun batean, berunaren gorputza hartu eta zalantza baten adierazpidean agertu zitzaion arte: . Zer, izan ere, aitak bere sufrimenduan burua galdu eta egin behar ez zuena egin izan balu???. Nola aginduko zion, bada, Jainkoak aitari suizidioa, bere aginduen aurkako zerbait, alegia:
‎Eta zenbat eta mezu hura gehiagotan irakurri, orduan eta trinkoago egin zitzaion itzala, harik eta, beste egun batean, berunaren gorputza hartu eta zalantza baten adierazpidean agertu zitzaion arte: " Zer, izan ere, aitak bere sufrimenduan burua galdu eta egin behar ez zuena egin izan balu...?". Nola aginduko zion, bada, Jainkoak aitari suizidioa —bere aginduen aurkako zerbait, alegia:
2011
‎baino gehiago, areriotzat? hartuek, batzordean sartzeko presio egin zuten; bestalde, Segurtasun Kontseiluko botere handiak, 1990eko lehen urteetan gertaturikoak gogoan zituztela eta gobernu ezaguturik ez zeukan herrialde batekin nola tratatu ziur jakin gabe, urrun mantendu ziren lan zaila egin beharrik ez izateko. Zirkunstantzia haietan ez zen harritzekoa Somaliak Adiskiderik gabe jarraitzea.
‎–Dahuaren kontu horrekin egin behar ez den zerbait egingo duzue halako batean, egin zion errieta sendagileak guri laguntzera joana zen Joëlleri.
‎gehiago hitz egin behar ez izateko.
‎Adinak baino gehiago itxuratxartzen du bat bikotetzeak, zorionak bezainbeste beharbada, konforme egoteak. Landetako etxera iritsi zenean oporretako etxeen hats izoztuak hartu zuen Elisa, berogailuak piztea izan zen egin zuen lehena, eta leihoak ireki, egin behar ez den zerbait, idatziz batez ere, ekologismoaren izenean, baina behar zuen, usainengatik, usainak ere airatu behar zituen, iraganeko asperdurarekin mehatxatzen zuten aromak. –Puntu hori ez diet inoiz sinetsi, denok ekologista izan gaitezkeela; nik birziklatzen badut beste norbaitek produzitzen jarrai dezan da, eta ez nago prest Coca Colaren zabor biltzailea izateko, ez nago prest oro har zabor biltzaile izateko?.
‎Izozkailua hustu dezaket, erdia behintzat, luzeran. Ez datorkit ondoegi, erosketarik egin behar ez izateko haragi izoztu asko dakart. Bi:
‎Batzuk eredugarriak diren bezala, bestetzuk egin behar ez denaren erakusgarri dira. Irlandakoa dugu bigarrenaren adibide garbia.
2012
‎Profezia beteko zela iruditu zitzaidan. Txori hila eta hitz egin behar ez zuen unean hitz egina.
‎Musu eman nion, sutsu, hitzik egin beharrik ez izateko. Ohean korapilatuta bukatu genuen laster.
‎Hiru egun lehenagoko babarrun eltzea atera zuen. Janaria prestatzen zuenetan eltzekada handiak egiten zituen, hiruzpalau egunetan ezer egin behar ez izateko. Ohitura bitxia, pentsatu zuen, orain munduko denbora guztia baitzuen.
‎Hilabete generaman elkarrekin oheratu gabe. Ni gusturago nengoen horrela, ohera sartu eta lo hartzea besterik egin behar ez nuela. Bartzelonatik joango nintzela erabaki nuen duela asko, eta horrek sortzen zidan ezinegonari leporatzen nion dena.
‎Hori bai dela bikainmadrekoa! Jan beharrik ez, eta itxurarik ere egin beharrik ez. Eta ez duzu disimuluan goitika egin beharrik, irentsi duzuna atzera botatzeko.
2014
‎Astiro garbitu dut neure burua, mugimendu inguratzaileekin. Oinazeak hor jarraitzen du eta, egin behar ez nukeela badakidan arren, horretaz poztu naiz.
‎Nabarmendu gabe pasa nahiko luke kalean eta supermerkatuan. Inor agurtu gabe pasa, eta horretarako trapezista lanik egin beharrik ez izan, supermerkatuko ordutegiekin estrategiarik egin gabe.
‎Armairuaren ondoko hozkailu txikira zuzendu da Miren, beste ezeri erreparatu gabe. Zabaldu duenean, hozkailuak lan handirik egin behar ez duela ikusi du: metalezko apalak hutsik daude, gainekoa izan ezik:
‎Estudiante guztiek aurreneko ikasturtea Parisen egin lukete, gero probintzian jarraitzeko: , le sceau de la grande culture ne saurait guère se prendre qu? à Paris? 2405 Inola ere egin behar ez dena da zientzia eta kultura eskualdetartu.
2015
‎Aita semeak etxetik irten zirenean, Nagorek bizkarra erakutsi zien agurrik egin behar ez izateko. Erretzen ari zen, eta ez zen jiratu harik eta autoa urrutiratu zen arte.
‎Botilatxoa ezpainetara eraman eta trago bat ur hartu zuen egarririk gabe, ahoa ixteko soilik. Hitz egin beharrik ez izateko. Goiz guztia zeraman horrela.
‎Horrexegatik, harrezkero bereziki babestu nahi izan zaitut. Baina beste alde batetik, egin behar ez nuen zerbait ere barkatu behar didazu: gogoratzen al duzu Alexandriara joan ginenekoa?
‎Egoera gustukoa zuen itxuraz?. Hiri harrera egin beharrarekin ez zuan gustura egongo, arratsaldeko pattar zurruta izorratu diok seguruena!
‎–Eta hik berriz petral jartzeko ahaleginik egin beharrik ez daukak, ezta?
‎1982an, Raymond Carverrek, Michael Cimino zinemagile heterodoxoak zuzenduko zuelakoan, Dostoievskiren bizitzari buruzko gidoia prestatu zuen Tess Gallagherrekin batera. Cimino kexu zen Dostoievskiren lanak zineman izan zuen zoriaz, eta David Leanen Doctor Zhivago (1965) aipatzen zuen egin behar ez zenaren adibidetzat: Zhivago, mediku eta poeta, behin baino ez da agertzen idazte lanetan filmean (bere bulegoan, artilezko eskularruak soinean dituela poema bat zirrimarratu nahian).
‎–Ondo, esan bezala, gaur guztiz oinarrizkoa den puntu bat aipatuko dugu, pentsatu ere egin behar ez dena, hain begien bistakoa denez gero; agian duela urte batzuk arte ez zitzaion inori bururatu, baina gaur ontzat hartzen dugu, irakatsi egin digutela konturatu gabe. Esklaboek beren jabeak hiltzean, ez zuten giza eskubideez, komunismoaz edo demokraziaz ezer entzun.
2016
‎–Txotxo, goazen hemendik txartel horiek balidatzera, bestela egingo dut egin behar ez dudan zerbait eta.
‎–Nik holakorik egin beharrik ez dut izaten. Goizean alde egin aurretik parte xume bat besterik ez, ia beti ezer gertatu ez dela esateko.
‎Gagozkion artikuluarekin jarraituz, zer egin behar ez zen bezain garbi zeukan zer egin behar zen:
‎bat sartzeko, hondoan, ezkerreko leiho alboan, zuzenean eskailerekin eta igogailuarekin komunikatzen zuena, eta bestea kontrako txokotik zentimetro gutxira, bainugelara ematen zuena. Gauez pertsianak erabat jaitsi gabe lo egiten zuen, gainean lanpara bat beti pizturik zuela, eta eskumenean beti gurditxo bat Skiwasser termoarekin (eta telefonoarekin!), besoa luzatu besterik egin behar ez zuelarik hura hartzeko. Gauean esnatzen bazen, nahikoa zuen Skiwasser zurrut bat hartzea (hain zen erosoa beti gertu zerbait beroa edukitzea; zergatik ez nuen nik ere termo bat jartzen?) eta gero, berriro ohean etzan ondoren, begiradei bere «làttimo» maiteen laino izpitsuen artetik alderrai ibiltzen uztea.
‎–Bien bitartean, jarraitu zuen, jakinarazi zidanaren ordaina emateko irrika handiz betea iruditu zitzaidan ahalegina eginez?, beste ezer hoberik egin behar ez baduk, zergatik ez hator etxera nirekin egotera, bihar adibidez, arratsaldeko bostak aldera. Uste diat Malnate ere etorriko dela.
‎Hala ere, esklabotzaren aurkako kanpainan, beste emakume zuri batzuk nabarmendu ziren: hain zuzen ere, soldaten truke lan egin beharrik ez zuten emakumeak. Sendagile, abokatu, epaile, merkatari eta lantegi jabeen andreak ziren haiek, edo, bestela esanda, klase ertaineko eta hazten ari zen burgesiako emakumeak.
‎A: Jeltzaleei, berriz, erregeari men egin beharrak ez zien onik egiten, baina ekitaldiak garrantzi berezia zeukan.
‎Txarrena pentsatzen hasitakoan, atean inolako deirik egin beharrik ez duen errege dotorea baino tenteago sartu zen gelara Belostikaleko afalburuaren eskuin eskua: Mariano S.C.
‎Eta egin behar ez nuena egin dut. Ezin barruan gorde, egun guztiak ez baitira igualak...
‎Ez naiz defendatzen ari hizkuntzari buruz hitz egin behar ez denik, liburuen inguruko elkarrizketetan, ezta gutxiago ere: hizkuntza literaturaren osagarri funtsezkoa da.
2017
‎Jendea ikaratzeko asmoz egiten ziren,, heriotza eremu? bat13 sor zedin, matxino izan zitezkeenak beldurraren beldurrez paralizatuta gera zitezen, edozer onartzeko prest, publikoki jipoitu eta umiliatutakoen kalbarioari aurre egin beharrik ez izateko. Neurri batean, espainiarrek lortu zuten beren helburua.
‎–Robert Leek besoa altxa zuen?. Hori guztia egin beharrik ez daukazu. Jendeak zugandik horrelakorik espero izateko eskubiderik ez du.
‎Egin ezazu hori ondo. Jendeari erakutsi zintzoa, balientea eta langiliea zarela eta beste ezer egin beharrik ez daukazu.
‎Begira! Ez nuke egin behar ez dudanik egin nahi, baina kontu honek denontzako kalteak besterik ez ditu ekarriko. Ulertzen duzu...
‎Burua berotu beharrik gabe: hemen nago nire lana delako, egin behar ez dena egiten dut eta ordaindu egiten didate. Punk rock peto petoa.
2018
‎Edo, direnak izanik, diot nik?, monjeen komunitate bat, nereida bat gordetzen. Amodio trama mediebal bat, baldin bertako izarrak kaka eta txiza ere egin behar ez balitu, nire kasuan abentura gaitza beti, eta ia ezinezkoa Darmiren prakekin. Denekin batera egoterik ez baitut (oraindik ez naiz guztiz jabetu hainbeste prekauzioren beharraz), banan edo binan atenditzen naute.
‎Ekonomatoaren alternatibak ez du baflearen arriskurik gutxitzen. Ez dakigu konbentziturik ala ez, giltza Ebani entregatu zion, baina baflean lo egin beharrak ez zeukan bueltarik.
‎–Ihes egin behar ez duen batek egin duena nola ez du egingo ihesa besterik desio ez duenak?
‎–Barka atrebentzia, baina, sarritan, premiak estutzen ez duen burua argiago ibili ohi da, eta hemen ere beharbada, ihes egin behar ez dugunok zuzenago ikus genitzake irtenbideak.
‎Ez diot erlojuari begiratu behar, ez titirik eman behar ere. Ez egiteagatik, ez dut hori egin behar ez dudala pentsatu ere egiten. Baina azkenean bularrak puztuegi sentitzen ditut eta komunera joan behar dut konketan esnearen presioa apur bat arintzeko, neure burua jezteko, literalki, eta itzultzen naizenean umeei buruz hitz egiten dugu ezinbestean.
‎Geroztik, kontaktu oro saihestu genuen. Topo egin behar ez izateko, ezinbesteko denbora besterik ez nuen ematen etxean. Eta topo egiten genuenean, bestaldera begiratzen genuen automatikoki.
2019
‎Ibilaldia amaitzerako ia inozoak iruditu zaizkio etxetik irteteko zituen zalantzak. Ura ipini dio Lolari, hala izena du lagunaren zakurrak, espero du inoiz publikoan garrasika hots egin behar ez izatea, eta dutxan sartu da.
‎–Bistan da emakume batzuk sakrifikatu beharra dagoela besteak zaintzeko eta lohikeria askoz okaztagarriagorik ez izateko?. Esklabista estatubatuarrek esklabotzaren alde erabilitako argudioetako bat zera zen, Hegoaldeko zuriek denik eta harremanik demokratikoenak eta finenak eduki ahal izango zituztela beren artean baldin zerbitzari lanik egin beharrik ez bazuten; orobat,, emagalduen, kasta bat izateak modua ematen du, emakume zintzoa?
‎Nolanahi ere, bere buruaren kontzientzia hartu eta lanaren bitartez ezkontzatik ere libra daitekeela jabetzen denean, emakumeak ez du hain otzan onartzen mendekoa izatea. Nahiago luke familia bizitza eta lanbidea uztartzeko akrobazia akigarriak egin beharrik ez balu. Baina orduan ere gizonak baino ahalegin moral handiagoa egin du independentziaren bidea aukeratzeko, errazkeriaren tentazioak hor dirauen bitartean, tentazioa hor dago desberdintasun ekonomikoak abantailak ematen dizkielako norbanako batzuei, eta emakumeari eskubidea onartzen zaiolako bere burua pribilegiatu horietako bati saltzeko?.
‎hark ere ez zuela han behar. Nik eskolan piper egin nuen bezala, hark ere, egin behar ez zuen zerbait egin zuela hara joanda.
‎Aurrean kopa hutsa. Zerbait emango luke Julenekin hitz egin beharra ez izateagatik. Autoarena konpondu du, oraingoz.
‎Euskararen normalizazioaren hurrengo fasearen gako nagusia erabilera aktibatzea izango da. Horrek ez du esan nahi ezagutzaren unibertsalizazioan aurrera egin behar ez denik, hizkuntza eskubideak aldarrikatu behar ez direnik edo herritarren euskararekiko jarrerak eta motibazioak landu behar ez direnik; ezta gutxiagorik ere! Nabarmendu nahi duguna da erakundeek bideratuko dituzten hizkuntza politiken eta herritarrek nahiz gizarte eragileek edo euskalgintzak bultzatuko dituzten ekinbideen jomuga nagusia erabilera sustatzea izan lukeela.
2020
‎Eta hori erabakita izateak lasaitasuna ematen dizu. Bestela, batzuetan egin behar ez nituen gauzak egiten amaitzen dut, esaten baitizute, halakok egiten duela?. Zu pentsatzen hasten zara, egia izango da, eta ez dakizu.
‎" Arazoa da ogasunak ez diola pentsioa automatikoki osatzen beharrizana daukanari. Norberak egin behar du eskaera errenta aitorpena egiterakoan, eta, diru sarrera txikia duten askok errenta aitorpenik egin beharrik ez daukatenez, ez dute egiten eskaera", kexatu da Benito Uterga Nafarroako Pentsiodunak Martxan elkarteko kidea. Haren esanetan, babes soziala asko zabalduko litzateke ogasunak eskura daukan informazioa baliatuko balu eta diru laguntzak automatikoki eta zuzenean emango balitu.
‎Ez zizkidan berak eman, ez naiz aste honetan berarekin egon, baina institutuko plataforman ikusi nituen eta mezu bat bidali nion. Ez zidan erantzun, nirekin haserre jarraitzen zuen eta ondo baino hobeto etorri zitzaion aitzakia nirekin hitz egin behar ez izateko.
‎Marabetarrei Harlemen etxea eta denda erosi nahi izan zien, Bronxera alde egin behar ez zezaten, ez zuten, halere, inoiz onartu. Baina, edonola, beste modu batean eskertuko zien beragatik egindakoa.
2021
‎Ainhoa ere hontzaren ulua entseatzen jarri zen isilean, estrategia burugabeena iruditu arren. Ozenki egin beharrik ez izatea espero zuen izarrek ere auzo lotsa sentitu ez zezaten. Gaua lasaia zen, neurriko tenperaturarekin eta argi egokiarekin.
‎" Ni eskolara nindoan ahal nuenean, etxeko lanik egin behar ez nuenean. Gogoan dut andereñoaren keinu itsusi bat.
‎Nork hartuko gaitu gure abizena duen lerro bakarreko kurrikulum batekin? 90eko hamarkadan amaitzen da nire historiala, hasi besterik egin behar ez zuenean. Atzerrira joateko bekari uko egin nion eguna gogoratzen dut.
‎Gustura hartu nuen bakardadea, jendez inguratutako bakardade laino hura. Inorekin hitz egin beharrik eza. Artean pisu zitzaidan etxealdia, edonorekin elkartzeko.
2022
‎Alergia zion lan gogorrari, eta ezin zituen hamar minutu segidan eman liburu baten aurrean. Batzuetan pentsatzen nuen zinemazalea zela pantailaren aurrean eserita egon besterik egin behar ez zuelako. Lotsagabeak azterketen bezperan bakarrik ikasten zuen.
‎Gaur egun gel hidroalkoholikoa suelto zuen ospitaleetan. Lasai, laztana, ez dugu horretaz hitz egin behar ez baduzu nahi. Oso jende gutxiri gustatzen zaio heriotzari buruz hitz egitea.
‎Atearen zirrikitua txikitu eta presaka itzali dut, Jabiren loa galarazi aurretik. Batzuetan zalantza egiten dut benetan lo egoten den edo lo plantak egiten dituen elkarrekin hitz egin beharrik ez izateko.
‎–Idazlana egin behar ez baduzu, afaria bukatu eta ohera –esan dio ordura arte isilik eutsi dion amak.
2023
‎Objektibotasunez mozorroturiko subjektibotasuna da ulergarritasuna. Eta bada galdera bat egin behar ez genukeena ulergarritasun nahikorik eza" arazo" bilakatzen denean: ulergarri norentzat?
‎Ukaezina da hautuak egiteko ahalmena izan luketela emakumeek, sexu hautuak barne, eta beren gorputzaren jabe izan luketela, estatua tartean sartu gabe. Aldi berean, emakumeek hautuak egiteko ahalmena izateak ez du esan nahi hautu horien gainean kritikarik egin behar ez denik eta uko egin behar zaionik mugimendu politiko esanguratsu bat eraikitzeari. Funtsezkoa da, halaber, hautuak egiteko askatasuna ez mugatzea soilik sexuarekin loturiko hautuak egitera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia