Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2000
‎Emaztearen heriotzaren berri modu lazgarrian ezagutu zuen. Emazteak telegrama bat bidali zion Castellongo espetxera ebakuntza bat egin behar ziotela esanez. Telegrama hura ez zuen eskuratu, ordea.
‎Datu hauek ezagutu ondoren galdera bat egin behar diogu gure buruari. Errealitatea izanik Nafarroako populazioaren bi herenek elebitasunaren aldeko apustua egiten duela, zergatik aurkitzen dugu euskararen kontrako jarrera bortitza?
‎Hemendik denbora gutxira bertoko pertsona euskaldun nagusiak ez direlako gure artean egongo eta" arrazoitu digu Alberto Martinez de la Cuadra Lagatzuko kideak. Bestenaz, Bizkaia partean gure hizkuntzak tokian tokiko euskararen galera eta erdararen nagusitzearekin tupust egin ez eze, aurre ere egin behar dio, etorkizunean gaur bezain bizi iraun gura badu bederen. Iñaki Gaminde ikerlariaren iritziz," Zamudioko eta beste hainbat herritako euskara euskararen egoera orokorragaz batera doa.
‎Garai latzak ziren haiek gure herriarentzat. Bertako hamasei gazte abertzalek epaiketa militar bati aurre egin behar zioten eta beraietako batek baino gehiagok herio epaiketa jasan zezakeen. Gauzak horrela, mundu guztia zegoen zer gerta begira Burgoseko hiriari, eta ZERUKO ARGIAk ere" Epaiketa Burgosen" nabarmentzen zuen bere lehen orrialdean, Gaztelako hiri horretan zetzan kuartel militarraren argazkia eskainiz.
‎" Irakurleak pertsonaia bat imajinatu du, eta nik zeharo ezberdina marrazten badut, gaizki: ahalik eta gutxien egin behar diot irakurleari kontra".
2001
‎Miren Azkaratek eta Patxi Altunak eginiko" Euskal morfologiaren historia" gure hizkuntzaren azterketan egileek sumatutako hutsunea betetzera dator. Izan ere, duela 20 bat urte, diakroniaren ikuspegitik euskal flexio morfologia lantzeko orduan, arazo latz bati egin behar zioten aurre Miren Azkarate eta Patxi Altuna bezalako irakasleek: euskaraz eskainiriko material bateratu baten faltari.
2002
‎Txikienek, mapa egiten ez zekitenez, lore bat edo txori bat erabiliz irudikatzen omen zuten Euskal Herria. Lortutako ondorioen arabera, Europako haurren gehiengoak baino nortasun errealitate zailagoari aurre egin behar diote euskal haurrek, bi nazio kontzeptu arrazional baina kontrajarriak daudelako hemen eragiten, eta hori haurrek jaso egiten dutelako.
‎Aipatu sindikatuek lan kontratu prekarioak baztertzeko eskatu diete gobernuei, lan istripu gutxiago gerta dadin. Beren iritziz, administrazio publikoak berak izan behar du adibide, eta, horrenbestez, uko egin behar dio azpikontratazioen bideari. Alde horretatik, lan istripuen mutualitateen jarduna mugatzeko ere eskatu dute sindikatuek.
‎Ez dira gutxi gure eguneroko eginkizunetan aurkitzen ditugun arazoak, batzuek euskara orokorrarekin eta beste batzuek zehazkiago erabilera berezitu batekin edo batzuekin zerikusia dutenak. Zenbaitetan erantzukizun handiaren zama nabaritzen dugu halako arazoren bati aurre egin behar diogunean: euskararen gramatiketan deskribatu gabe dagoen puntu baten inguruan, kontraesanak dituzten deskribapenak daudenean, estiloarekin zerikusia duten liburuek edota joerek kontraesanak dituzten ohiturak edo proposatzen dizkigutenean, norbaitek maiz erabili dugun hizkuntz baliabideren bat txarto erabilita dagoela aldarrikatzen duenean eta abar".
‎Batasunak, ezker abertzalearen aukera politikoak, 80.000 boto galdu zituen azken hauteskundeetan. Nola egin behar dio aurre ezker abertzaleak hurrengo hauteskundeei?
‎Ezberdintasun nagusiena tratamenduan dago, P. Cazau psikologoaren ustez. Adikzio kimikoetan gaixoak substantzia adiktiboa hartzeari uko egin behar dio. Adikto sozialak, ordea, ezin du beti bere jarduera adiktiboa erabat baztertu:
‎Azkenean, hor, kontua da kontraesanean jartzea bai Unamuno eta bai Bergamin. Unamunok, azkenean, ez du onartzen bere herria eta bere hizkuntza, eta Bergaminek aurre egin behar dio aurpegiratu zioten beste gauza bati: ETAren borroka armatuarena ere aurpegiratu baitzioten, hau da, bera hona etorri zela, baina babesa independentista eta borroka armatuaren alde zeudenen eskutik jaso zuela.
‎Denok. Norberak egin behar dio aurre bere buruari. Autokritika eta terapia gogor bat behar dugu.
2003
‎Gerrako kronikarekin gertatzen den berdina gertatzen omen zaie ikertzaileei eta: zerbait orokorra bildu ahal izateko eragozpen ugariri egin behar diotela aurre. " Gerran ibilitako askok ez daukate perspektibarik.
‎Zergatik ote? Mobilak aukera ematen digulako inolako lotsarik gabe, auzokoari ere, sentitzen duzula, baina umea baineran duzula eta moztu egin behar diozula esateko.
2004
‎Berarentzat nobela hau ez da hainbeste utopiari buruz, baizik eta niaren eraikuntzari buruz, hau da, bakoitzak bere burua nola eraikitzen duen nerabezarotik gaur arte. Eta hor jada bai aurre egin behar diozula taldeari, alde edo kontra. Koadrilak eskaintzen dizkizunak zure burua eraikitzeko moduekin bat baldin badatoz, ez daukazu gatazkarik; baina hori ez bada horrela, gatazka sortzen da, neurri batean kontra egin behar diozu eta hortik sortzen dira gorrotoak.
‎Eta hor jada bai aurre egin behar diozula taldeari, alde edo kontra. Koadrilak eskaintzen dizkizunak zure burua eraikitzeko moduekin bat baldin badatoz, ez daukazu gatazkarik; baina hori ez bada horrela, gatazka sortzen da, neurri batean kontra egin behar diozu eta hortik sortzen dira gorrotoak.
2005
‎Parlamentuan eztabaida izan zen duela gutxi eta proposatu zen B Plan famatua aurreratzea. Hori aipatu ere ez dela egin behar esana da eta Konstituzioak aurrera egingo duela bakarrik esan behar dela erantzun zioten. Konstituzioa pasatzen ez bada badaezpadako prozedura da B Plana.
‎Hegoaldekoen laguntza benetan mesedegarria eta eredugarria da, ados, baina Iparraldeko ikastolak ez dira Herri Urratsen ondorio. Herri Urrats sortu zen ikastolak jada bazeudelako eta bigarren mailako erronka horri aurre egin behar ziotelako. Dena den, hari nagusira bueltatuz, zuk esaten duzu bigarren aukera hobea dela eta nire ikuspegitik hori ez da egia.
‎Alabaina, helburuak desberdinak dira ez baitira azken horiek ardatzak, ez gaztelaniak ez frantsesak ez gaituzte euskaldun guztiak batzen, euskarak baizik. Hori esanda, garbi dago, gizarte honetan, ofiziala izan ala ez, ingelesak nazioarteko hizkuntzaren funtzioa betetzen duela eta gizartearen behar horri hezkuntza sistemak erantzun egin behar dio.
2006
‎txapelketa bukatu eta hurrengo egunetik oso sentsazio polita bizitzen hasi nintzen. Bertsozale izan gabe ere, euskal herritar izate hutsarekin (nahiz eta euskaraz ez jakin), jendeak nolabait esaten zuen" honi eutsi egin behar diogu, aurrera egin behar dugu"... gizarteak" dugu"," guk", hori sentitzea da elkarte bati gerta dakiokeen politena, horrela gizarteratzea. Denon ametsetako proiektua, orokorrean gizarte osoari zuzendua, eta hortik elikatu nahi duen edonorentzat besoak zabalik dituena.
‎Etnografiak, komunitate batean murgildu eta konplexutasunari aurre egin behar dio. Eta komunitateari loturiko edozein elementu zehatz ikertzeko, lehendabizi, komunitatea bere osotasunean ulertzera iritsi behar du.
‎Munduko Bigarren Gerraren ondoren, emetasun mistikoaren erreakzioa agertu zen, eta boto eskubidea eta formazioa duten emakume modernoek idatzi gabeko arauak bete eta" etxekoandre" bikain bihurtzen ziren. Horren erruz uko egin behar diote lanbideari, lanpostua eta familia bateraezinak baitziren. Belaunaldi horretako emakumeek argi erakusten zuten borroka sufragistak idatzitako legea aldarazi zuela, baina ez idatzi gabea, patriarkatuaren legeak gizonen pribilegio hierarkikoak bermatzen baitzituen.
‎komunikazioaren zentzua, lehen oso era kartesiarrean egiten zena zein da gure bezeroa, horri hitz egin diezaiogun, gaur egun ez da posible. Bezero horri hitz egiteko, munduari hitz egin behar diozu.
2007
‎iraganean hartutako jarrerek erabakitzen dute gure oraingo jokabidea. Nik lehen lagun batekin euskaraz hitz egiten banuen orain ez naiz gazteleraz hasiko, ezta zinean erdaraz ikusi dudan azken pelikularen laburpena egin behar badiot ere. Agian, urte batzuk lehenago banuen arrisku hori, jarrera ez baineukan oraindik definitua.
‎Zer egin daiteke euskararen inguruan gutxienekoak betetzeko ere, funtzionario baten ezezko harroari aurre egin behar diogunean. Zertarako nahi ditugu barne, kanpo, zeharkako edo goitik beherako euskara planak administrazioak berak euskaldundu duen funtzionario batek euskara ez duela sekulan eta ezertan ere erabiliko esaten duenean eta ausardia horrengatik zigor mehatxuen ordez agintarien errukitze eta lasaitzeak lortzen dituenean?
2008
‎Ni ere ez nator inondik inora Iñigok esan duenarekin bat. " Hauxe da daukaguna eta eskari horri erantzun egin behar diogu" esatea arriskutsua da. Horrekin batera beste gauza batzuk ere baditugu eta.
‎Harrigarria da nola ez dudan Parisera heldu gineneko gomuta zehatzik, euskara elebakarrean mintzo nintzela baizik ez. Fite hasi ziren autoritateak gurasoei hola ezin zela, horrekin bukatu behar zela, eta ez zidatela gehiago euskaraz hitz egin behar esaten. Iritsi berri, abarketan lastoa, gure aitak dena irentsi zuen, eta nire gurasoek ez zidaten gehiago euskaraz hitzik egin.
‎Bertze batzuetan errana naiz, euskara hizpide, nekez eginen dugula ezer gure hizkuntza honen alde sinbologiarik gabe, baina ihes egin behar diogula euskara bertze gauza baten sinbolo bihurtzeari, dela ideologia batena, dela bizitza eredu zehatz batena.
2009
‎Eta gainera besteari ezin zaio ukatu gauza horiek eskuratzea, gizona edo emakumea delako. Marisol, zuk zenion bezala, emakumeok utzi egin behar diogu sentitzeari haurren eremua gurea bakarrik dela. Zentzu horretan emakumea ireki egin behar da.
‎kantak A, B eta C parteak baldin badauzka, B eta C bi aldiz eta A hiru aldiz... " Zer egin behar diot nik honi hirugarren aldian nekagarria izan ez dadin?". Eta horretan saiatu naiz.
‎Solidaritate konzteptuari gagozkiolarik, Arrasateko kooperatibista zahar baten esanetan: " Benetako solidaritateak arimari edo poltsikoari min egin behar dio". Zenbat solidariori egiten ote die min duten elkartasun mailak?
2010
‎Nik, egia esan, orain ere ez dut ezertan sinesten, lehen bezala, baina presaka ibili behar dut, halere, mundu guztiak bezala egin nahirik, eta bizitzan zerbait sinesteko arrazoi on bat aurkitzeko. Ez baita aski esatea" ez dut sinesten", probatu ere egin behar baitiozu jendeari. Galileo Galileik orain laurehun urte idatzi zuen Siderus Nuncius lan laburra.
‎Etxalde txikiagoak are larriago bizi dira. Askok saldu egin dizkiete beren ur eskubideak industrialei, eta saldu ez dizkietenek eskasiari egin behar diote aurre. Ura gero eta urriago, gero eta sakonago... eta lurzorua lehen baino azkarrago sekatzen da.
‎Gure belaunaldikook umiltasun handia izan behar dugula uste dut, eta burutik kendu behar dugu guk urte asko daramatzagula, esperientzia handia dugula eta gazteak iritsi berriak direnez guri entzun behar digutela. Ezin dugu pentsatu, borroka feministan urte asko daramatzagulako, gazteek guk diogunari jaramon egin behar diotenik. Hori akats barkaezina litzateke.
2011
‎Hipotekak ordaintzen ari dira eta ezin diete ordainketei eutsi. Gainera, behin etxea galduta ere, zorrari aurre egin behar diote, etxebizitzak oso salneurri altuetan tasatuta baitaude". Izan ere, gero eta arruntagoak dira etxeen bahiturak.
‎Hasi ginenean ikusi genuen amankomunean geneuzkan gauza batzuk zirela egurra eta pop a eta interesgarria izango zela bietan sakontzea. Askotan pertsonek eta taldeek aurre egin behar diote euren iluntasunari, baina kasu honetan gure argitasunari egin diogu aurre. Onartu behar izan dugu gugan zegoen melodia eta pop kutsu hori, atea ireki eta esan diogu" sartu".
2012
‎Itxura guztien arabera, dakizkigun gauza gehienak ez ditugu eskolan ikasi, ez lau paretako eskolan, behintzat. Zer esanik ez, benetako bizitzarako egunero aurre egin behar diogun horretarako, behar ditugunei erreparatzen badiegu. Bizitzako eskola ona omen, onena, dudarik gabe.
‎Orain, krisialdi honen aurretik sortutako baliabide teorikoak aintzat hartu behar ditugu. Honezkero, badakigu ez dela aski sistema finantzarioari kritika egitea soilik, kritika egin behar diogu ere gure mundu ikuskerari, kritika sakona. Bestela, zibilizazioa ulertzeko modu honek ez dauka etorkizunik, ezin dugu jarraitu pentsatzen menpekotasun kontzeptuetan edo hazkunde etengabearen klabetan.
‎Oso gazterik Purpaneko eskolan, postaz, ikasitakoaz gain, beranduago Diplome d' Education Populaire izenekoa eskuratu zuen, DSS titulu baten balioa duena. Hurbiletik ezagutu zuen Peille Errezarretek kontatua da etsamina egin behar zioten epaimahaikoak harritu zirela Jean Pitrau izeneko baserritar bat azaldu zitzaienean, izen bereko Donapaleuko errient bat espero zutenean.
2013
‎Arrantzale zaharrak ireki duenean, ontzitik jenio izugarria azalduko zaio. " Hilko zaitut" dio beldurgarri, eta arrantzaleak galdeturik zergatik egin behar dion hori, jeinuak arrapostu: " Mende luzez egon naiz preso ontzi honetan.
‎Niretzat muga bat izan zen. " Hemendik aurrerakoari aurre egin behar diogu", pentsatu nuen. Gauza asko imajinatzen dituzu.
‎Erabakia ondorio guztiekin hartu zuela eta errepikatu egingo lukeela dio Diaz de Herediak. " Kanpotik agian epaitu egin gaituzte, baina egoera hau egokitu zaigu eta amatasunari uko egin behar diot espetxean nagoelako. Zoritxarrez, Euskal Herrian inoiz baino emakume gehiago dago preso politiko eta erabakia hartu behar duzu:
‎Irakurleak estreinakoz Nu Dem (kurdueraz Garai Berria) begiztatzen duenean, beste berripaper bat baino ez dela pentsa dezake. Baina kurdueraz idatzitako egunkari honetako langileek ederki asko dakite zenbat zailtasuni aurre egin behar dioten: argindar, internet, errotatiba eta soldata falta, besteak beste.
2014
‎Den dena. Hura ikusteko begiek izenak eta formak abandonatu behar dituzte, utzi egin behar diote egia fabrikatzeari.
‎Hedabide bakoitzak diru ekarpena egin behar dio erakundeari eta, beraz, ikusi egin behar EiTBri horrelakorik komeni zaion. Tira, bertan egon eta entzutea bera ez dago gaizki, baina ez dakit hori ote den lehentasuna… Ni, dena den, EiTBko jendearekin harremanetan nago, maila pertsonalean eta profesionalean, zuzendaritzan daudenekin eta ez daudenekin, zenbait saiakera egiteko gogoa dutenekin.
‎J. Garaño: Gero eta gehiago sinesten dut pelikulak hitz egiten dizula, eta zuk entzun egin behar diozula. Batzuetan ez zara gai ulertzeko zer esaten dizun eta gauzak ez dira ondo ateratzen, baina hobe da kasu egitea, eta horregatik, sekuentzia oso politak kentzera behartuta ikusi dugu gure burua, lekurik ez zeukatelako.
‎Edonola ere, Legebiltzarrak erabakitzen duena erabakitzen duela, energi ereduari buruzko eztabaida ahalik eta zehatzena egin behar dugu. Euskadik %95eko menpekotasun energetikoa du, eta horri aurre egin behar dio. Argi dago frackinga ez dela konponbidea, baina eztabaidatu dezagun".
2015
‎" Mendez mende arabismoan oinarritutako mentalitateari aurre egin behar diogu, eta ezin dezakegu ahaztu herrialdeko egoera korapilatsua", baieztatu du Sasik Zwarako bere bulegotik.
‎Halaber, gogorarazi zuen abiadura handian inbertitutako euro bakoitza beste nonbait inbertitu ezin izango den euroa dela. " Gure buruari egin behar diogun galdera da ea jendartea hobeto biziko den proiektu honi esker", esan zuen EHUko ikerlariak. Eta Espainiako Estatuan bidaiari gehien daukan abiadura handiko tren linearen adibidea aipatu zuen:
‎Hezetasuna ahal den neurrian kendu egin behar diogu. Ondo lehortu.
‎Apustu seguruena da, produktu itxia egin eta hainbat bezerori saltzen zaio. Entretenimenduan oinarritutakoek, aldiz, zailtasun gehiagori egin behar diote aurre. Joko on bat sor dezakezu, baina jendeak erosi egin behar du eta horretarako ezinbestekoa da produktua ezagutzea; publizitate plan sendorik ez badago… Ataka berean dira frantziar eta espainiar garatzaileak".
2016
‎Gazteek, batez ere, era baikor batean erantzun diote Podemosen proposamenari: " Bai, ahal dugu, bai, ekonomia eta gizarte egoera aldatu ahal dugu, euskalduntasunari uko egin behar badiogu ere, edo gure gozamen euskalduna era masokista batean atzeratu behar badugu ere".
‎uko egin behar dio masokismo leninistari(' liderrari obeditu, zuen gozamenari uko eginez, geroko estatu nazional baten izenean, zuen seme alaba euskaldunago eta zoriontsuagoen izenean') eta masokismo postidentitarioari(' zuen gozamen euskaldunari uko egin euskalduna izango ez den eta agian hobeto bizitzen lagunduko digun estatu huts eta gozamen gabe baten alde')"...
‎Beraz politika postnazional batek lehenengo eta behin uko egin behar dio masokismo leninistari(" liderrari obeditu zuen gozamenari uko eginez, geroko estatu nazional baten izenean, zuen seme alaba euskaldunago eta zoriontsuagoen izenean") eta masokismo postidentitarioari(" zuen gozamen euskaldunari uko egin euskalduna izango ez den eta agian hobeto bizitzen lagunduko digun estatu huts eta gozamen gabe baten alde")....
‎Honezkero badira hauxe diotenak: ETA desagertu da baina orain arrisku jihadistari aurre egin behar diogu.
‎Ez dute esperientzia bizi izan, ez dute sentitu, ez dakite zertaz ari garen ere. Euskal Herrira anitzetan etortzen bainaiz, gehien inpresionatzen nauen gauzetako bat da zenbatetan eta zenbatetan egin behar diozuen uko zeuen hizkuntzari, zuekin bizi den jendeak ez dakielako euskaraz. Horiek ez dute pentsatu ere egiten, ez dute planteatzen, baina euskaldunarentzat gogorra izan behar du behin eta berriz eta anitzetan hizkuntzaz aldatu behar izatea.
2017
‎Zein arazori egin behar dio aurre eskola batek halako eredu bat aurrera atera nahi duenean?
‎Beste alde batetik, abortuaren legearen kasuan, onartu da, bai, baina emakume asko hiltzen da oraindik abortu klandestinoen ondorioz, zeren abortatzen duten emakume eta neskatoak oso estigmatizatuta daude gizartean, eta ondorioz, ez dira erietxe publikoetara aise joaten. Beraz, orain, andreen kontzientzia eta boteretzea ari gara lantzen, uler dezaten indarkeria egiturazkoa dela, eta kulpabilizazioari aurre egin behar diotela.
‎Nork arautuko du EHUn? Gatazka sortuko du, jakina, baina aurre egin behar diogu.
2018
‎Kaliforniako epaiak aktualitatera ekarri du 2016an Hagan burutu zen Monsanto Auzitegia ren lana. Holandako hiriburuan Roundup aren arrisku eta kalteak aztertzean, ekozidio delituaz egindako lanketa garrantzitsuaz gain, epaimahaiak agerian utzi zuen munduko agintariek aurre egin behar diotela fenomeno berri bati: produktu baten arriskuek etorkizuneko jendeen bizitzak baldintzatzeari.
‎Milizian sartu nahi ez baduzu eta ordainetan tiro bat ez hartu, mesedea erosi egin behar diozu eta garesti eskualdeko komandanteari: hasierako ordainketa gogorraz gain, zuri dagokizun miliziano soldata berari utzi eta askotan hileroko gehigarri bat ere bai.
‎" Gerrako harrapakari ekonomia pixkanaka baina eten gabe ari da bihurtzen bakeko harrapakari ekonomia", diote Synapseko kazetariek. Atzerrira ihesi joan zirenek, berriz etxeratzeko bide neketsu eta garestiari egin behar diote aurre. Administrazioak eman beharreko edozein informazio sarritan ordainarazi egiten dute funtzionarioek.
2019
‎Azkenik, galdera bat egin behar diogu geure buruari: benetan uste dugu gizonek emakumeen gorputza eskuratzeko duten eskubidea naturalizatu, legitimatu eta betikotzeak gizarte berdinzale bat lortzen lagunduko digula, putazaleek gero eta gehiago eta gero eta gazteagoak emakumeok objektu sexualtzat gauzkaten gizarte bat indartu beharrean?
‎Eslogan hau Jaka Horien Batzarrak hartu zion Nicolas Hulot Trantsizio Ekologikorako ministro ohiari, zeinak dimititu baitzuen Macronen politikengatik protestan esanaz: " Bideratu beharra daukagu jendeak hilabetea amaitzeko [eguneroko gastuak ordaintzeko] nozitzen duen larritasuna; baina aurre egin behar diogu ere mundu amaiera baten mehatxuari".
‎Migratu ostean, helmugan ere aurreiritzi askori egin behar diote aurre.
‎" Matxinada' xiita' bat idatzi du Saadunek aginte' xiita' baten kontra? Urriaren 1ean hasita Irakeko protestalariek aurre egin behar diote errepresio gupidagabe bati, haiena mugimendu baketsua den arren. Inguruko eraikinetan ezkutatutako sniper ak (frankotiratzaileek) metrailatzen jendetza, oso hurbiletik jaurtitako granadak, atzerritik ekarritako armen erabilpena...
2020
‎Gure buruari egin behar diogun galdera ez da X sistema ekonomikoki sostengarria den ala ez, era horretan adieraztea ez baita zuzena: formularen beste faktoreak caeteris paribus isilpean mantentzen baitu.
‎" Gerra garai honetan"," denok gara soldaduak" edo" etsaiari aurre egin behar diogu" bezalako esaldiak ohikoak bilakatu dira klase politikoak eta hedabide askok darabilten hiztegian. Ze ondorio izan ditzake termino belikoen erabilerak?
‎Baina gurpil zoro hori geldi dezaketen praktika kulturalen premia ere, geroz eta begi bistakoa bihurtu da. Hemen eta orain, askatzailea izan nahi duen kultura eredu batek antsietatearen auziari aurre egin behar dio. Eta hori egiteko, irisgarritasunaren eta batez ere entretenimenduaren paradigmatik abiatzen ziren formulak gainditu behar ditu.
‎Nik uste dut aukera baliatzeko ihes egin behar diogula kudeaketaren ideiari eta eraldaketa izan behar dugula helburu. Fernandez Savaterren hitzetan, galdera eta erantzun sorta berriak azaleratu behar ditugu, pentsatzeko eta ekiteko modu berriak, logika berriak arazoak beste marko batetik pentsatu eta egiteko.
‎Horrek eskatzen du ekonomia kapitalista bukatzea, birusarekin edo birusik gabe. Ekonomia sozial eraldatzaileak praktikatik aurre egin behar dio botere kapitalistari. Erantzun sortzailea eman behar dio gauzak birbanatuz.
‎" Trumpi eten egin behar diogu, presidenteak baieztapen faltsuak egin dituelako", esan zuen zuzenean AEBetako telebistako hiru albistegi jarraituenetako baten aurkezleak. Hala ere, bere gezurrak ez ziren berriak:
2021
‎Batetik, emakumeak eduki du zaintzarako joera oso indartsua eta kulturaren transmisioa ere zaindu egin du. Bertze alde batetik, gaur egun ipuin kontaketa itzaleko ofizio bat da, izan ere, jendeari askotan gogorarazi egin behar diot ni honetaz bizi naizela, nire ofizioa dela. Publiko gutxirekin aritzen zara beti eta akaso gizonek joera handiagoa dute prestigio gehiago daukaten ofizioetarako.
2022
‎Silent Night Camille Griffinek zuzendutako film luzea da, iazko urte amaieran estreinatutakoa. Bertan, apokalipsiari aurre egin behar dion mundua ageri da, egunerokotasunetik erretratatua. Munduaren amaiera da.
‎Handik urte batzuetara, 2008an, Sustainability Instituteko bere lankideek idatzia txukundu eta publikatzea erabaki zuten Thinking in Systems (Sistemetan pentsatu) izenburupean (4): " Momentu honetan, petrolioa amaitzeko zorian denean eta aldaketa klimatikoaren errealitate gordinari aurre egin behar diogunean, Meadowsen tesiek egunkarietako lehen orrialdeak hartzen dituzte berriz ere", dio hitzaurrean Diana Wright editoreak. Hein handi batean liburu hori hartu dugu oinarri esku artean duzun LARRUN hau egiteko.
2023
‎Eta esan nion: " Eutsi egin behar diogu: bataila bat ez da galtzen, abandonatzen ez den arte".
‎Gero, beldur izaten zara ea harria jausiko zaizun. Mamu askori egin behar diozu aurre". Kate ikusezin horiek apurtzeko, gakoa" galtzen ikastea" dela uste du herri kirolariak.
‎22 milioi metro kubo lur kontaminatu dira gune babestu batean metaturik, eta hor ere leku eskasiaren arazoari aurre egin behar diote
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia