2015
|
|
11 Oso ziurra da, arimak berari han itsasten zaionaren partaide egiten dituela gazteluan dauden guztiak, eta baita gorputza bera ere; hau askotan ez dela sentitzen dirudi; baina adoretua dago arimak ardandegi honetako ardoa edanez duen adoreaz; bere Senarrak ekarri du hara eta ez dio irteten uzten; arimak, bada, gorputz ahularen indartzea dakar, urdailean ezartzen den janariak buruari eta gorputz osoari hemen indarra ematen dion bezala. Eta horrela, bizi den artean nahikoa zoritxar du; izan ere, eginahalak
|
egin
arren, askoz ere handiagoa da barruko indarra eta egiten zaion gerra; beraz, guztia iruditzen zaio ezereza. Hortik zetozen, antza, santu askok egin zituzten penitentziak, batez ere hain bizimodu gurian hazitako Magdalena aintzatsuak, eta gure aita Eliasek bere Jainkoaren aintzarako izan zuen garrak, eta arimak Jaunarengana ekarri eta goretsia izan zedin san Domingok eta san Frantziskok izan zutenak; nik neuk esaten dizuet ez zutela gutxi ikusiko, beren buruaz ahazturik.
|
|
arima bat esana dagoen nahigabe handian eta barruko nahasmen eta adimenaren iluntasun eta lehortasunean murgildurik dago; honelako hitz bat esanez besterik gabe: ez izan nahigaberik, bakean eta nahigaberik gabe geratzen da, eta argi handiaz, nahigabe hura guztiz kendua du; eta iruditzen zitzaion mundu guztia eta jakintsu guztiak bilduko balira ere nahigaberik har ez zezan arrazoiak emateko, zuketela, hartatik ateratzen eginahalak
|
egin
arren. Nahigabez dago eta beldurrez beterik, bere aitor entzuleak eta beste batzuek esan diotelako berak duena deabruaren espiritua dela:
|
|
Irten zen lekura ezin da itzuli, hori, esana dagoenez? ez baitago gure esku, eginahalak
|
egin
arren, Jainkoak berriro mesede hau egin nahi digun arte. Oi Jauna!, eta bai neke berriak hasiko zaizkiola arima honi!
|
|
Izan ere, errezatzen badu, errezatuko ez balu bezala da, haren poza lortzeko bidean, esan nahi dut; barruan ez da onartzen hori, eta berberak errezatzen duena ere ez dio ulertzen bere buruari, ahozko otoitza bada ere; gogoetazko otoitzerako, berriz, ez da inola ere garai hau, ahalmenak ez daudelako horretarako; alderantziz, bakardadeak kalte egiten du, inorekin egotea eta hauek berari hitz egitea berez beste oinaze bat bada ere. Eta beraz, eginahalak
|
egin
arren, kanpo aldetik garraztasunez eta era txarrez ari da, eta hori oso nabarmen ageri da.
|
|
Harriturik geratu nintzen erlojuak jo zuenean eta bi ordu eman nituela liluramendu hartan eta aintzatan ohartu nintzenean. Harri eta zur geratzen nintzen gero, ikusiz goitik datorrela dirudien Jainkoaren egiazko maitasunaren su honetara hurbiltzean (izan ere, nahi izan, saiatu eta horretarako eginahalak
|
egin
arren, Haren Maiestateak nahi duenean izan ezik, beste batzuetan esan dudanez, ez naiz gauza haren txinpartatxo batedukitzeko), itxura batean nola suntsitzen duen akats, epelkeria eta miseriaz beteriko gizaki zaharra ikusiz; eta fenixak egin ohi duen antzera, irakurri dudanez, eta errautsetatik, erre ondoren, beste bat jalgitzen da, eta honela arima beste bat eginik geratzen da desira desberdinezeta sendotasun handiz.
|
|
gogoa beti Jainkoaz betea izateko agintzen diote eta beharrezko da Harengan izatea arrisku askotatik askatzeko; beste ertz batetik, ikusten du ez dela komeni munduko kontuetan huts egiterik, beren ohorea kontu hauetan jarria dutenei tentaldirik ez ematearren. Nekatua nenbilen, eta sekula ere ezin nuen neure burua garbitu, ahaleginak
|
egin
arren, beti huts egiten bainuen honetan, eta hutsegite hauek, diodanez, ez dira gauza txikitzat hartzen munduan.
|
|
Lo nengoela ere otoitzean nengoela begitantzen zitzaidan. Izan ere, hemen zen maitasuna haztea eta hemen ziren nik Jaunari egiten nizkion maitasun negarrak eta ezin eramana; ezta ez zegoen nire esku ere Harengan pentsatzeari uztea, nik nahi izan arren eta eginahalak
|
egin
arren. Hala ere, esana egiten nuen ahal nuenean, baina honetan gutxi ahal nuen edo batere ez, eta Jaunak ez zidan sekula ere kendu; baina egin nezala esaten bazidan ere, ziurtasuna ematen zidan beste alde batetik, eta haiei esan behar niena irakasten zidan, eta orain ere hala egiten du, eta nahikoa arrazoi emanik, ni guztiz ziur geratzen nintzen.
|
|
Beraz, ahaleginak
|
egin
arren, tarte luzeetan ez dago gorputzean indarrik mugitzeko; indar guztiak arimak eraman zituen berarekin. Batzuetan sendaturik gelditzen da, oso gaixo eta min handiekin egon zena?
|
|
Hemen arimak ez ditu ikusten amaraunak eta hutsegite larriak soilik, baita egon daitekeen hauts xehea ere, txiki txikia bada ere, eguzkia oso argi dagoelako; eta horrela, arima batek perfekzioa lortzeko eginahalak
|
egin
arren, Eguzki honek benetan hartzen badu, guztiz lohi ikusiko du bere burua. Ontzi batean dagoen ura bezala da, eguzkiak eman ezik, garbi garbi agertzen da; baina ematen badio, guztia samarrez beterik agertzen.
|
|
Jainkoagandik gozotasunak hartzen hasten diren pertsonak badira, ez sinetsi halakoei, beren buruei gora egiten lagunduz gehiago aprobetxatzen eta gozatzen dutela uste baitute. Oi, Jainkoak nahi duenean, nola datorren agerian laguntzatxo hauek gabe ere!; guk eginahalak
|
egin
arren, Berak hartzen du espiritua, erraldoi batek lastoa hartuko lukeen eran, eta ez dago hari gogor egiterik. Era ona, Berak nahi duenean, zapoak bere indarrez hegan egingo duen ustea duela sinesteko!
|
|
apurka apurka berak berriro biltzen ditu adimena eta oroimena. Izan ere, hura guztiz murgildua ez badago ere, nola ez dakiela hain ongi okupatua dago, non, haiek eginahalak
|
egin
arren, ezin baitiote kendu bere poz eta gozamena, aitzitik batere lanik gabe baliatzen da Jainko maitasunaren pindartxoa itzal ez dadin.
|
|
gogoetazko otoitzaren bide honi erabaki sendoaz ekiten dion arimak eta atsegin eta samurtasun hauek falta direlako edota Jaunak ematen dituelako kasu handirik ez egitea eta horregatik ez poztea ezta atsekabetzea ere lortzen duenak, bidearen zati handi bat egina duela. Eta ez bedi atzera egitearen beldur izan, behin eta berriro estropezu
|
egin
arren, eraikina oinarri sendoaren gainean egiten hasia baitago. Izan ere, Jainkoaren maitasuna ez dago gehienontzat desiragarri eta kontsolagarri diren malkoak, ezta atsegin hauek eta samurtasuna izatean ere, justiziaz, kemenez eta apaltasunez zerbitzatzean baizik.
|
|
Uste dut on litzatekeela, oi ene arima, erreparatzea Jaunak zer arriskutatik atera zaituen eta, maitasun hutsagatik hura iraintzeari utziko ez bazenio ere, beldurragatik behintzat utz diezaiozula, mila aldiz egoera arriskutsuagoan zuri bizia kentzeko ahala baitu. Uste dut ez dudala gehitzen asko beste mila esanda ere, neure bekatuak kontatzean kontuz ibiltzeko agindu zidanak agiraka
|
egin
arren, eta nahikoapainduak doaz.
|
|
Aitor entzuleagana joanda, egia da hau eta askotan gertatzen zitzaidan esango dudana, nik tratatzen nituen eta ditudan haiek diren bezalako santuak izan arren, halako hitzak esaten zizkidaten eta hain modu zakarrez haserre egin, non, gero nik esaten nizkienean, beren buruaz izuturik geratzen baitziren eta ezin zutela besterik esaten zidaten. Izan ere, gehiago halakorik ez egiteko beren aldetik ahaleginak
|
egin
arren (gero pena izaten baitzuten eta baita kontzientziako kezka ere), gorputzeko eta arimako halako nekeak nituenean, eta ni maitasunez kontsolatzeko erabakia hartu arren, ezin izaten zuten. Ez zuten hitz txarrik esaten. Jainkoa iraintzekorik, esan nahi dut?, baina bai aitor entzule baten ahotan izan litezkeenik garratzenak.
|
|
1 Ni kontuz ibili naiz pertsona batzuengan sumatu dudan murgiltze handi bat nondik datorren ulertu nahirik; Jaunak otoitzean gozo hartzen dituen pertsonak dira, eta beraien aldetik ez da geratzen mesedeak hartzeko prestatzeko. Ez naiz orain ari Haren Maiestateak arima bat estasian eta gainezkaldian sartzeaz, horretaz beste toki batzuetan asko idatzi baitut, eta horrelako gauzaz ez baitago zer esanik, guk ezin dugulako ezer, kontra egiten eginahalak
|
egin
arren, benetako liluramendua bada. Honetan, geure buruaren jabe ez garela egonarazten gaituen indarrak, ez du asko irauten.
|
|
3 Ni Jainkoarena zelako ziurtasun handiaz geratu nintzen, aldi luzez izan nituen, eta men egin nien eta asko zor nien bi aitor entzulek kontra gogor
|
egin
arren (batez ere haietako batek egiten zidan gogorren, eta bidegabekeria egiten niolakoan nintzen, hari nion begirune eta maitasun handiagatik); hemendik geratu zitzaidan hura komeni zitzaidalako ziurtasuna eta nindoan alde bakoitzean iritzi desberdinekin ibiltzea amaitu zelako ustean bihotz aringarria; batzuek sufrimendu handia ematen zidaten, ez nindutelako ulertzen, baina haietako inor ez nuen... Beste bi aldiz, hitz desberdinez, esan zidan Jaunak ez izateko beldurrik, berak ematen zidala-eta.
|
|
3 Nik sentitu nuen lehenengo otoitza, nire iritziz, naturaz gaindikoa (hau da, nire ahalegin eta ekinez lortu ezin dena eginahalak
|
egin
arren, baina bai hartarako prestatu eta oso harira etorri behar du), ariman sentitzen den barruko bildutasunbat da; arimak han beste zentzumen batzuk dituela dirudi, hemen kanpokoak dauden bezala, arimak bere baitan bildurik kanpoko zalapartetatik erretiratu egin nahi duela dirudi; eta horrela, batzuetan berarekin batera eramaten ditu; begiak ixteko nahia izaten du eta ez luke nahi ez entzuterik,... Eta hau, gure Jaunak hori eman dionarentzat, erraza izango da ulertzen; eta eman ez dionarentzat hitz eta konparazio asko dira.
|
|
3 Bera beldurtia zen oso, batzuetan egunez ere bakarrik egoten ez baitzen ausartzen; honetan eginahalak
|
egin
arren, ezin zuen saihestu; erabat nahigabeturik zebilen, deabruaren engainua ez ote zen izango beldurrez; eta Jesusen Lagundiko pertsona espiritualekin harremanetan jarri zen, hauen artean zen aita Araoz, Lagundiko komisarioa izanik, hara joatea egokitu baitzitzaion, eta aita Frantzisko, Gandiako dukea izan zena; bi aldiz izan zen honekin, eta orain Erroman dagoen eta lauretako bat zen Lagundiko ... Leku batetik bestera ari zenez gero, haietatik estimatuenak zirenekin tratatzen saiatu zen.
|
|
Hiltzeko desira eta lera bizi biziak joan zaizkit, batez ere Magdalena eguna ezkero, gogo onez bizitzen jarraitzea erabaki bainuen Jainkoa bihotzez zerbitzatzeko; baina kasu batzuetan ez, oraindik Hura ikusteko irrika, baztertzen eginahalak
|
egin
arren, ezin baitut.
|
|
3 Ez da konturatzen, nik ahaleginak
|
egin
arren, Haren Maiestateak ez duela nahi txiroa izan nadin. Egia esan, alde batetik nahigabea ematen didala diotsot, gauzaren bat egin behar dudanean eskrupuluaz ez ibiltzeko izan ezik.
|
|
Eta horrela, uste dut orain ordaintzea zegokion txikikeria batzuez, eta zerbait, edota gehiena, gordez Ordenan bertan gastatzeko, eta diru kontu bat eduki, handik kanpo zerbait egin nahi izanez gero, eskrupulu hauetan ez estutzeko. Izan ere, dirua izanez gero, Gizakundeko monasterioan ikusten dudan premia handiaz ezin izango dut gorde ezer, eta ahaleginak
|
egin
arren, ez didaten emango berrogeita hamar dukat esaten ari naizen honetarako; eta gauzak egingo dira, ez nire gogara, Jainkoaren zerbitzurako hoberena den erara baizik. Hau horrela da.
|
|
4 Iritzi hauekin, aita Gracián, bederatzi hilabete egon zen, gutxi gorabehera? bere eskumenik erabili gabe, ezta sinadura bat emateko ere, nuntzioak bisitatzeko debekurik ez ziola jarri esan eta zin
|
egin
arren. Eta honetaz lekuko ugari daude eta, fraide batek ken diezaiola eskumen hori eskatu ondoren, hori ez zegokiola berari erantzun baitzuen.
|
|
Ahizpa San Bartolome eta Ines Jesusenak goraintzi asko bidaltzen dizkiote. Honek dio, berorren agurgarritasunak lanari ihes egiten eginahalak
|
egin
arren, moja oinutsen otoitzek on egingo diotela, uste duela, lanari lotzeko. Jaunak bidera dezala berorren agurgarritasunak Hura egokien zerbitzatzeko eran; eta gainerakoa gutxi axola du, min handia ematen badu ere.
|
|
Bai perfekzio handia nire iritzia berorren aitatasunarena baino hobea dela nik uste izatea! Konorteaz ez zegoela, ezta hitz egiteko eran ere esan zidatenez gero, eginahalak
|
egin
arren?, abisua bidali nien, etxearen ardura Joana Bautistak har zezala, nire iritziz hoberena zelako. Izan ere, guztiz gaizki hartzen dut mojak hain urrutitik ekartzea; horrela gehiago ezin eta geldituz noa; eta ama prioreari idatzi nion, gutuna irakurtzeko eran bazegoen, hura zela nire ustea; baina berak besterik uste bazuen, jar zezala berak zeritzana, hau Ordenako gauza zelako.
|
|
Beste hau ere idatzi nion: santa horrek aita amak zituenez gero, herentziari etxearen alde uko
|
egin
arren, haiek direla heredatzen dutenak. Haiek beraren aurretik hilko balira, berriz, etxeak heredatuko lukeela.
|
|
Horregatik konponbidean jar bitez ahal duten eran. Eman zuen bermearen arabera egitea gauza handia litzateke, eta utz alde batera finegi jokatzea, eginahalak
|
egin
arren ere, ez baitute esango diru gose ez garenik. Azken batean, gure aitak agintzen duena egingo da.
|
|
Eta Salamancan gehien komeni zitzaiguna zen eta ematen zigunari oso ongi zetorkiona. Ez da fidatu behar Adamen seme hauengan; izan ere, guri hitzez gonbita
|
egin
arren eta zaldun bat izan arren, hemen esan ohi denez, egian oinarritzen dena, aho batez esaten zutena haren hitza nahiko zela eskritura ordez, ez zituen hitzak soilik esan, baita sinadura eman ere eta lekukoen aurrean berberak ekarri zuen legelaria, eta tratua itxi zen. Guztiak daude harri eta zur, beste zaldun batzuek beren probetxurako edota beren senitartekoen probetxurako buruan sartuko ziotelakoan, eta harengan haien eragina gailendu delakoan arrazoibidea agertzen ziotenen gainetik; haren anaietako batek gurekin karitate handiko harremana izan du eta oso nahigabeturik dago.
|
|
Eta sinets beza berorren aitatasunak asko irabazten dutela Jesusen Lagundiari loturik ibiltzeaz, horregatik noiz edo behin huts
|
egin
arren, denborak esango duenez eta nik, berorren aitatasunak ikus dezan. Haiek izan dira, behintzat, nik izan ditudan laguntzailerik hoberenak eta sekula ez naiz geratuko hori aitortu gabe.
|
|
Gogo bizia dut erantzun hura jakiteko, eta era berean berorren aitatasuna eta aita maisua gogo onez edukiko dituztela uste duten tokian izan ahal izatea nahiko nuke. Bizitza honetan ez da gurutzerik faltako, eginahalak
|
egin
arren, Gurutziltzatuaren bandokoak bagara.
|
|
Bada, halakoak ez izatekotan, ez kapitain izenik merezi dute, ez Jaunak utz biezaieberen geletatik irteten, mesede baino kalte gehiago egingo baitute. Izan ere, ez da hau irakatsi behar duten haiengan inperfekzioak ikusteko garaia; [4] eta barrualdetik ez badaude sendo, mundua hankapean izateak eta amaitzen diren gauzetatik askatuak eta betikoei lotuak egotea zein garrantzitsua den ulertzeko, estaltzen eginahalak
|
egin
arren, ezagun izango da. Bada, norekin ari dira munduarekin baizik?
|
|
Dagoeneko hau esana dago, ezin dela era batera hitz egin Jainkoarekin eta munduarekin, horixe besterik ez baita errezatzen aritzea eta beste aldetik hitz egiten dutena entzuten egotea, edota etor daitezen pentsamenduetan murgiltzea haiei eragozpenik jarri gabe; aldarte txarreko tarte batzuetan izan ezik, batez ere malenkonia duen pertsona bada? edota buruko mina duen tarteetan izan ezik; orduan, eginahalak
|
egin
arren, ezin du, edota Jainkoak baimentzen ditu ekaitz handietako egunak bere zerbitzariengan beraien onerako, eta nekatu arren eta barrua baretzen saiatu arren, ezin dute, ezta ez daude esaten dutenera ere, hartan saiatu arren, ezta adimenak ere ez du sosegurik hartzen, baizik eta zoroaldi batek eman diola dirudi, hain nahasia dabil.
|
|
2 Otoitz era hau naturaz gaindikoa da, guk geure aldetik eginahalak
|
egin
arren bilatu ezin duguna. Izan ere, arima bake bakean jartzea da hau, edota Jaunak bere presentziaz hala jartzea, hobeki esateko, Simeon zintzoa jarri zuenez, ahalmen guztiak bare bare jartzen direlako.
|
|
Egia bera da, eta ez dago zalantzarik. Guztientzakoa ez balitz gonbidapen hau, ez liguke dei egingo Jaunak guztioi, eta guztiei dei
|
egin
arren, ez luke esango: –Nik emango dizuet edaten?.
|