2015
|
|
12 Pertsona bati zortzi orduan hala egotea gertatzen zitzaion; hauek ez daude konorterik gabe, ezta ez dute sentitzen Jainkoaren gauzarik ere. Aipaturiko pertsona honi lo eginda eta janda eta penitentziarik
|
egin gabe
egonda kendu zitzaion, nork ulertua izan zuelako; izan ere, bere aitor-entzulea eta beste pertsona batzuk eta bere burua ere engainatuak zituen, berak inor engainatzerik nahi ez bazuen ere. Benetan sinesten dut deabruak ahaleginik egingo zuela hortik irabaziren bat ateratzeko, eta hala, ez zen gutxi ateratzen hasi.
|
|
Lotara joan daitezen ote da? Ez, ez, ez!, haiekin sufritzen zegoenean baino gerra handiagoa egiten baitie handik, ezer
|
egin gabe
egon ez daitezen ahalmenak eta zentzumenak eta gorputzezkoa den oro; izan ere, orduan ez zen konturatzen zein irabazi handia ziren nekeak, beharbada, haiek izango baitziren Jainkoak arima haraino ekartzeko bideak, eta nola lagun duenak ematen dizkion inoiz baino askoz ere indar handiagoak. Izan ere, hemen santuekin santuak izango garela badio Davidek, ez da izan behar zalantzarik:
|
|
Nire beldurra pasatu zenean, eta laster pasatu zen, halako baretasun, gozotasun eta barruko atsegin batez geratu nintzen, non harritu bainintzen ahots bat entzuteak besterik gabe ariman halako eragina izateaz (hau gorputzeko entzumenaz entzun bainuen eta ezer ulertu gabe). Honetan ikusi nuen eskatzen nuena egingo zela, eta hala izan zen, oraindik
|
egin gabe
zegoen zerean pena guztiz kendu zitzaidala, eginda ikusiko banu bezala, gero izango zenez. Neure aitor-entzuleei esan nien, garai hartan bi bainituen, oso jakintsuak eta Jainkoaren zerbitzari zintzoak.
|
|
...erabaki honen ondoren, ni Sevillara nentorrela, ermita batean entzun genuen meza Écijan, eta bertan gelditu ginen biao bitartean; nire lagunak ermitan zirela eta ni bakarrik han zegoen sakristia batean, gogoratzen hasi nintzen Espiritu Santuak Pazko honen bezpera batean egin zidan mesede handia, eta berariazko zerbitzuren bat berari egiteko desira biziak etorri zitzaizkidan; eta ez nuen aurkitzen
|
egin gabe
zegoenik ezer. Eta burura etorri zitzaidan, obedientzia botoa egina nuela baina ez egin litekeen perfekzioaz, eta iruditu zitzaidan atsegin izango litzaiokeela aita frai Jeronimorekin hitz eginda nuen promesa egitea:
|
|
Hurbil banengo ere, nik idatzi ahal izateko egun hauetan zalaparta ugari izan da, hemen kontatuko diotenez. Jaunak ez dit uzten ezer
|
egin gabe
egoten. Ahaztu aurretik:
|
|
Eskatu asko beraren alde. Jainkoak eman biezazkie indarrak gehiago eta gehiago sufritzeko, oraindik ez baitute odolik, bere guztia beroriengatik isuri zuenagatik; nik diotsot hemen ez garela ezer
|
egin gabe
egon.
|
|
Jainkoak barka diezadala, oraindik ezin baitut sinetsi nuntzioak hura agindu zuenik, hau da, estilo hura erabili zuenik. Berorren aitatasunak hainbeste letraturen iritzia jarraitu ez balu, ez nintzateke harrituko damu handia izateaz; baina guztian zuzenbidearen arabera ibili denez gero, eta nuntzioak eskumenik ez ziola kendu esan arte ia urtebete bisitarik
|
egin gabe
egon denez gero, ez dakit nola esan daitekeen horrelakorik. Egia esan, pena handia ematen badit ere, beste aldetik debozio handia ere bai, hainbeste zitalkeria ikusteak, zein kontuz ibili den berorren aitatasuna badakit-eta.
|
|
...onetatik bidaltzen ditut eta hornitzaile jaunari idazten diot, baimena eman eta kapituluagandik lor dezan Ribera prebendadunarentzat abuztuko 20 egunerako (lortu ahal izanez gero, hobe litzateke 30 egunerako balitz); izan ere, nik diotsot berorri, ez dudala aurkitzen toki honetan nirekin joan litekeenik, eta garai horretarako etxea atondurik izango da, gaur elizara igarobidetik joan baikara, korua
|
egin gabe
badago ere, orain utzi diguten kapera batean egiten baita; dena dela, gutxi falta da, biderako zortzi egun eta hamar ere beharko direla kalkulatzen dut; ordurako ez dakit nik non egotea nahiko duen Jaunak. Berorrek eska biezaio bidera dezala bere zerbitzura hobekien den eran eta saia bitez berori eta Salinas kalonje jauna baimen hori erdiesten, oso beharrezkoa baita:
|
|
Ona dago mundua altxor hori bake-bakean hartzen uzteko! marabedi baten korrituagatik, ordea, gau askotan lorik
|
egin gabe
egongo lirateke eta gorputz eta arima zuek aztoratzen. Bada, hura irabaztera joatean, edota ostera, Jaunak kementsuek irabazten dutela esaten duenez gero?
|