2003
|
|
Iduseko Museoa egin zuen gero, eta beste eraikin batzuk, Idusen eta Europako hiri batzuetan, eta mugarriak izan ziren guztiak arkitektura modernoan, eta guztiek eman zuten zeresana. Baina bere obrarik nagusiena
|
egin gabe
zeukan oraindik: Iduseko kale oso bat egin nahi zuen arkitektoak goitik behera.
|
2004
|
|
Delako ordenamendu juridikoaren determinazio-ahalmena azpimarratuko digu batek oroz gainetik, berorren mugez mugaturik gaudela ikusarazteko. Besteak, aldiz, halako lege-markoari darizkion muga estuak ukatu gabe, horren barruan egin litekeena
|
egin gabe
daukagula ohartaraziko digu. Azkeneko honek, nolabait ere, indarrean ezarria dagoen legeriaren efektu makurrak arindu egingo dizkigu; aurrenekoak, berriz, harlauzaren pareko behaztopa-harritzat aurkeztuko digu aparatu juridikoaren eragin-ahalmena.
|
|
Baita lan eta ikasgai-liburu lodi-potolo dezente osatu ere. Baina euskalduntzeko erabakia hartzen denetik helburua lortu bitarteko neke, sufrimendu, frustrazio eta etsipenen historia
|
egin gabe
daukagu oraindik. (...) Euskaldun berri asko edukitzeaz aparte, Euskal Herria bera dugu, ama-hizkuntza ia guztiz galdu duen horietako bat.
|
2008
|
|
Eskatutakoa egin nuen, eta Silverren elkarrizketaren xehetasun guztiak eman nizkien ahal bezain labur. Ez ninduten eten harik eta bukatu nuen arte; mugitu ere
|
egin gabe
eduki nituen hirurak, begiak nigan jarrita hasieratik bukaera arte.
|
2009
|
|
Eta hunelatan parte batean min izanagatik, eztuzu bertzean min, eztuzu oinhaze osoa eta ez guztietakoa. Eta alabaiña parte batetako oiñhazeak berak, hagin batetako minak, hain penatzen eta asaldatzen zaitu, non gau guztian lorik
|
egin gabe
edukitzen baitzaitu. Zer lizateke bada, baldin gorputz guztian, eta gorputzeko endrezera, aurkientza, iuntura eta parte guztietan, osoki, berdinzki, eta batetan oinhaze bazendu, eta oinhaze harekin erreka batetan, guztiek utzia, bazeneuntza?
|
|
Bidearen herena
|
egin gabe
zeukaten lehergailuak eztanda egin zuenean. Autoa eraikin baten kontra joan zen eta, egurrezko atea desegin eta gero, marmolezko ezkaratzera sartu zen ia osorik.
|
2012
|
|
–Gezurra badirudi ere,
|
egin gabe
dauka, inork ez dio diagnostikorik egin. Eskaera egin zigutenerako aspalditik zebilen inguruotan.
|
2014
|
|
–Oraindik ez zara jantzi. Bizarra ere
|
egin gabe
daukazu.
|
2015
|
|
Askoz gehiago zegoela uste nuen. Baziren, noski,
|
egin gabe
neuzkan gauzak, ikusi gabe nituenak, baina xehetasunak baizik ez ziren. Banekien funtsezkoa, nekienik konturatu gabe.
|
2017
|
|
Berriz ere denok bilduta, hurrengo egunetako egitasmoa osatu genuen. Neure bizitzan inoiz
|
egin gabe
neukan ariketa politikoa. Handik egun batzuetara, Txetx askatu zuten.
|
|
eta hirurok zerbeza bat konpartitu genuen. Neure bizitzan inoiz
|
egin gabe
neukan ariketa festiboa. Hauxe da nik ikusi dudana:
|
2018
|
|
Artean politikarako jauzia publikoki
|
egin gabe
zeukan arren, Garaikoetxea gero eta ezagun eta nabarmenagoa egiten ari zen Iruñean eta Nafarroan. Nolatan?
|