2017
|
|
Hori gezurra izan arren, eta ez badu sinesten, kokodriloari esaten diogu, kontrako ekipoko norbait hurbiltzen bazaio, mugimendu zakarrak egiteko eta horrela hauek beldurtu egiten dira. Egon da norbait, beldurrik
|
eduki
ez duena, baina kokodriloak hagin eta aho gogorrak dauzka eta ez du baloia ahotik ateratzen. Kokodriloak ez du korrika askorik egiten, baina apurka apurka golak lortzen ditugu, azkenik partiduak irabaziz.
|
|
Ez gara obligatuak adiskideekin bezala etsaiekin geure sekretuez eta egitekoez mintzatzera, haiekin maiz ibiltzera eta ez haiengana adiskidetara bezala joatera. Aski da agurtzea, munduak etsai
|
eduki
ez gaitzakeen bezala bizitzea, borondate gaiztorik ez edukitzea eta eskandalurik ez ematea.
|
2022
|
|
Goizeko hamarrak inguruan eskolatik ateratzen ginenean, kontseilari jauna Karmeldarren kaleko bere etxetik irten, eta serio serio joango zen Ostruha kalera, Txardaren ardandegira. Ostegunetan, eguerditik aurrera klaserik
|
eduki
ez eta Ama Birjinaren murrailetan barrena bihurrikeriatan aritzen ginelarik, hura hango parkean ibiliko zen paseoan, eta arratsaldeko bostak aldera Štajnicen sartu. Hori ikusita, ikasle saiatua izateko erabaki trinkoa hartu nuen halako apelazio kontseilari izatera iristearren, baina gero nolabait ahaztu nuen kontua.
|
2023
|
|
Rémy tik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Gauguin-i La berceuse en kopia bat emateko, eta beste bat Bernard-i; Gauguin-ek koadroak nahi bazituen, Theok nahi zuen beste bat eman ziola, trukean; ondo zegoela erietxe horretan eta ez zuela beharrik ikusten Paris inguruko pentsio batera joateko; janaria zela; zorotasunari zion beldurra desagertu egin zela arazo bera zuten beste pertsonak hurbilean ikusita; beren artean ongi ulertzen zirela; batek krisia baldin bazuen, besteek zaindu egiten zutela eta minik har ez zezan zutela; maniaren batengatik edo amorruagatik borrokan ari zirenak besteek bereizten zituztela; beste batzuk arriskutsuagoak zirela, baina haiek beste areto batean zeudela; astean bitan bainua hartzen zuela; urdailetik urtebete lehenago baino askoz hobeto zegoela. Besteei entzun ziela beren erasoaldietan soinu eta ahots arrotzak entzuten zituztela haiek ere, berak bezala, eta beren begietan gauzak aldatu egiten zirela zirudiela; aurreko krisialdian sortu zitzaion izua arindu ziola horrek; soinu eta ahots arrotz horiek gaixotasunaren zati zirela jakitean, beste edozer bezala hartzen zituela; beste eroak hurbil
|
eduki
ez balitu, horretaz kezkaturik egongo zela etengabe; epileptiko gehienek beren mihiari hozka egiten ziotela eta beren buruak zauritzen zituztela; Rey-k esan ziola ezagutu zuela kasu bat zeinetan pertsonak bere belarria zauritu zuen; bazela norbait hamabostaldi batez denbora guztian builaka eta hitz egiten jardun zena, korridoreetan soinuak eta hitzak entzuten zituela iruditzen zitzaiolako; bere k...
|
|
1889ko irailaren 19an (607) St. Rémytik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion harritua zegoela, berak hain ideia modernoak izanik eta Zolaren eta Goncourtarren miresle izanik, gizon superstizioso baten buruhausteak zituelako, erlijioaz ideia izugarriak zituelako, lehen iparraldean inoiz
|
eduki
ez zituenak bezalakoak; prest zegoela, lasai eta fidakor beste denboraldi batez han egoteko, negu horretan beste erasoren bat gertatzen ote zitzaion ikusteko; baina, Theori idazten bazion esanez handik irten nahi zuela, ez zuela zalantzarik egin behar, ikusi behar zuelako Vincentek bazituela arrazoi serioak monjek gidatutako erietxetik irteteko; bere autoerretratua bidaltzen ziola eta arretaz beg... Pissarro zaharrari erakusteko koadro hori.
|
|
1889ko apirilaren 30ean (588) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion koadroak paketatzen jardun zela; haietako bat azala galtzen ari zela eta gaixo egon zen artean koadro batzuk hezetasunak hondatu zituela; uholdea etxe ingururaino etorri zela; ormei ura eta kresala zeriela. Theoren laguntza
|
eduki
ez balu, haiek alhadurarik gabe eramango zutela suizidiora, eta nahiz eta bera koldarra izan, bere buruaz beste egingo zuela. Salles jauna Saint Rémyn izan zela eta ez zutela eman nahi baimenik erakundetik at pintatzeko eta ez zutela Vincent hartu nahi 100 franko baino gutxiagorengatik; berri txarrak zirela horiek beretzat; ondorioz, atzerriko legioan Arabiara joateko aukeraz mintzatu zen Vincent.
|