Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Haranak aukera anitz eskaintzen ditu turismorako; Karrantza mugatzen duten mendietan oinez zein mendiko bizikletaz ibiltzeko hainbat bide dago. Ibilbide hauetan ingurunea ezagutzeko eta miresteko aukera bikainak daude, eta baita trikuharriak, tumuluak eta ikaztegiak ikusteko ere.
2001
‎Enpresek egin azterketak ez dira baliogarriak ez baita behar bezalako betarik izan. Batez ere, zentral eolikoen eragina jasan duten mendi muinoetatik pasa diren hegaztien migrazioei buruzko datuak sartu baitira.
2003
‎Gerrak pasata, gaur egun lasaitasun osoa eskaintzen digun paradisu baten gisan agertzen zaigu. Ondoko urtegian hainbat kirol jarduera egin daiteke eta atsedenerako leku aparta bihurtu da, inguratzen duten mendi hurbilek ibiltzeko gogoa piztuz.
‎Suteen aurkako borrokari dagokionez, testuak funtsezko eginkizuna ematen dio gizarteari prebentzioan, eta horregatik sustatzen ditu kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainak. Bestalde, Onura Publikoko Katalogoan sartzen dira dibertsitate biologikoa zaintzen laguntzen duten mendiak eta, bereziki, babestutako naturguneak, Natura Sarean sartzeko proposatutakoak bezalakoak. Azkenik, zehapenei dagokienez, Mendien Legeak hiru arau hauste mota ezartzen ditu (arinak, larriak eta oso larriak), 100 eurotik 1.000.000 eurora bitarteko isunekin.
2004
‎Domekako lasterketarako Debagoienak ordezkaritza propioa izango du, Ederra Taberna taldeko ziklistek lasterketan parte hartuko dute-eta. Ederra Taberna orain dela gutxi sortu duten mendiko bizikletako taldea da, eta eurek egin dute domekako lasterketa antolatzeko lan handiena. Ederra Taberna taldea Felix Zugasti (Arrasate), Zigor Urain (Arrasate), Iñigo Roldan (Aretxabaleta) eta Igor Lazkanok (Eskoriatza) osatzen dute.
2005
‎Gauerdia jotzen hasirik elizako ezkilan, eta lehenagoztik ere, etxeko artilleriaren azantza nagusituko da, baina minutu eskas baten buruan gero eta bakanagoak eginen dira leherketak, xahartuko dira, nolabait esatearren, pindarrak eta txinpartak, eta orduan ikusi ahal izanen duzu odol tanta bat, menturaz bi, goiko ilunpetik zuregana izarniatzen, baratxe amiltzen, hondora doan urte zaharraren SOS deia, eta beharbada pentsatuko duzu, halako maleruskerietara emana bazara bederen, zeure garrasiaren irudia dela hura, bakardadea urratu nahi duen zeure malko gorria, zu, izan ere, naufrago bat zarelako. Zauri ez baina urradura hari beha, artean nabaritua ez zinen marruma gozo eta hunkigarriak bilduko zaitu, bitetan estatxa emanda dauden arrantzako kabotajeko zamako trasatlantiko guztien ulu anitz eta bateratuak, samin, zulakor, gure portua inguratzen duten mendietan durundiozko oihartzun durduzagarri eginik. Sokorriko bengalak amatatu eginen dira uretara baino lehen, eta edertasun mingots horretaz hobeki gozatzeko begiak bildu ez izanagatik iluntasunik trinkoenean geldituko zara, liluramenduzko hutsean.
2006
‎Lehen proposamen honetan zein etorriko diren hurrengoetan, Gipuzkoako hainbat herri garrantzitsu lotuko ditugu mendiz mendi eta lepoz lepo bidea eginaz. Zeharkaldi luze samarrotan, hasiera eta helmuga banatzen duten mendi multzo edo mendi sokatez baliatuko gara batetik bestera abiatzeko, ahal den neurrian, errepidea zapaldu gabe, antzinako bide zaharrak erabiliz eta tarteko tontor esanguratsuenak igoz. Bestalde, garai bateko mendigoizaleak gogora ekarri nahian edo, autoak behingoz etxean utzi eta garraio publikoa erabili dezazuen animatzen zaituztegu.
‎Pixka bat freskatu ondoren, aldapari aurrez aurre begiratzeko unea da: Mendiederren edertasuna atzean utzi gutxi izango dira hau bezain izen egokia duten mendiak eta Mendaurko azken maldari aurre egin diogu. Pazientzia handiz igo beharreko aldapa da hau, Rosciollik Espainiako Itzuliko mendate batean baino «s» gehiago eginez, alegia.
‎Elgoibar, garai hartan, oso herri urruna iruditzen zitzaidan. Azpeitira, Zestoara, Zumaiara, Urretxura eta Zumarragara iritsia nintzen nire ibilaldietan, baina Elgoibar, herri horiek ez bezala, Azkoitia inguratzen duten mendien bestaldean dago, lur bat haratago. Elgoibar beste mundu bat zen.
2007
‎Egun eguzkitsuetan ere iluntasuna da nagusi baso txiki honetan. Bertatik irtenda, argiarekin batera Arabako Lautada mugatzen duten mendiak agertuko dira berriz ere. Eskuinean Gasteizko Mendiak, aurrean Azazetako mendatea eta ezkerrean
‎Kaukasoko mendikatea, Europa eta Asiaren muga egiten duten mendiek osatua da. Han badira jatorri zaharreko jendetza eta hizkuntza batzuk.
‎Pneumatiko baten iraupen normala 40.000 kilometro edo bi urtekoa izaten da, nahiz eta zirkulatzen duen eremuaren araberakoa izan. Ez da gauza bera autobidean zoru onarekin ibiltzea edo asfalto urratzailea duten mendiko errepideetan. Ohikoena lau gurpilak aldatzea da, baina hain garesti ordaindu nahi ez bada, bi alda daitezke, beti ardatz berean.
‎Zergatik sortu zen, ordea, auzo hau? Franco," Generalísimo de los Ejércitos de España", bisitan etorri zen Bilbora eta gure hiria inguratzen duten mendietako maldetan, hainbeste txabola ikusita, eta jende pila bat haietan bizitzen, leku hau deuseztatzea erabaki zuen. Horrexegatik jaio zen gure auzoa.
2008
‎Pirinioetan berezia den zerbait galduko da, paisaia aldetik balio izugarria duen elementu bat. Horrek ekarriko du goi mendiko ezaugarri garbiak dituen paisaia batetik (eskala askoz ere apalagoan, baina Alpeek, Mendi Harritsuek eta Himalaiak dituztenen parekoa), urtaroko elurra bakarrik duten mendiak izatera igarotzea (planetako mendi-kate apal gehienek dutenen antzera). Paisaiaren aldetik, mendien lehen mailatik bigarren mailara pasatuko gara.
‎Bakezko eguerdia erakusten du Frantziako hegoaldeak, Espainiarekiko muga bermatzen duten mendi erraldoien abaroan. Urrunean, Pirinioetako elurrak ikus litezke; Pauetik aurrera egingo dira distiratsuen, nahiz eta gandu moduko batek biltzen dituen ibarrik amilkorrenak.
‎Udako lehen oihan sute handia izanik, 2.000 hektarea pinudi eta sastrakadi baino gehiago suntsitu ditu Zaragozako Zuera herria inguratzen duten mendietan. Segovian ere, Honrubia de la Sierran sute batek A autobia moztera behartu zuen, eta ehun bat bizilagun ebakuatu behar izan ziren.
‎Erreka gorago sortzen da, hainbat errekak bat egiten duten gunean. Herria inguratzen duten mendietatik lau erreka jaisten dira, eta inguruetan, mendiz mendi, bazter ederrez goza daiteke.
2009
‎aipagarriak dira Bianditz (844 m), Izu (829 m) eta Loitzate (1.048 m), azken hori Ekaitza eta Mendaur gailur ezagunetatik datorren adarrean kokaturik. Zirkua mugatzen duten mendi hegiak zuhaitzik gabeak badira ere, gailurretatik behera joanez hamaika espezie dituen baso aberatsean murgilduko gara. Denboraren hastapenetatik oihanak egungo moduan iraun duela dirudi.
‎Goikomendi, Kukutza eta Kabeliña mendiak ikusten dira ederto baten handik. Hots, Jatabe eta Lemoizen arteko muga egiten duten mendiak. Jatan eta bere aurreko mendietan 1936ko gerrarako prestatutako lubakien arrastoak ugari dira.
‎85,, iturri garbia? 86, garbitasuna zabaltzen duten mendiko urak 87. Natura ona, positiboa, garbitasunarekin asoziatzen da; eta gizarte ona, tradizio onak, jarrera onak ere bai.
‎Artikutza inguratzen duten mendien magaletan dauden baso trinko eta sakonetan ezkutatzen dira iraganaren lekuko isilak Goizuetan dago Artikutza (Nafarroa), baina Donostiako Udalarena da. Haran estuen bihotzean murgiltzen bagara, egun naturaren altzoan lokarturik dauden historiaren pasarteak irakurri ahal izango ditugu, eta errekastoen urek zizelatu dituzten paraje hauek ezagutuz gero, ohartuko gara mendeetan izan duten garrantzia.
‎Bizkor igota, asko jota, ordu laurdena besterik ez duzue behar izango goraino heltzeko. Abartango gailur zabal eta belartsuan (1.095 m), erpin geodesikoa buru, Baztan eta berau inguratzen duten mendien ikuspegi apartaz gozatzeko abagunea izango duzue, iparrera bereziki. Hegoaldera, berriz, Katilliko Harri Gorospil mendi segidaren atzean, Saioa antzemango duzue, inguruotako tontorrik garaiena.
2010
‎Bertan, Loiolako San Jose jaiei buruzko informazioa gehitu dute. Horrez gainera, sanjoseen aurretik antolatu ohi duten Mendi Biatloiko argazki bildumak ere eskegi dituzte.
‎G. Aditu dut badirela lekhu batzu, etapartikularki, Europan, zeintan aurkhitu baitira, su egozten duten mendi handi batzu: nola deitzen tuzte hek?
2011
‎Urtarrilaren 6an, Errege egunean. Hori da, hain zuzen ere, gaur ospatuko duten Mendi Mutilen Egunarekin gogorarazi nahi duten festa.
‎Apal igo zinen, goiz sortuberrian aingeruek zutabe ohi duten mendira, zure urratsetan nekea zegoen eta neurtitzetan zuzenen argia. Gero jaitsi zinen ibar nahasira arbasoen baratza nekez jorratzera, larrosa bitxiak zaindu zenituen mendetako ongarririk ez zuen lurrean.
2012
‎Bihar, arteartea, eta etzi izango diren karta txapelketetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko, Baigera I eta Baigera II tabernetan. Bestalde, Aginagara eta Kutxa Espaziora egingo duten ibilaldirako, Meagasetik Zumaiara egindo duten mendi irteerako eta Kiruriko bazkarirako sarrerak ere eskuratu daitezke jada. Aginaga eta Kutxa Espaziora joan nahi dutenek hamabi euro, Meagasetik Zumaiara mendi irteera egin nahi dutenek zazpi euro eta Kiruriko bazkarirako txartela 30 euro ordaindu dute.
2013
‎Eta bide horretan, hainbat urrats egin dituzte. Joan den udan, esaterako, hainbat auzotan seinaleak jarri zituzten hiria inguratzen duten mendietara igo ahal izateko. Eta orain, ildo horretatik sakontzen jarraituko dute, eta mendietako ibilbideak bultzatzeko beste egitasmo bat jarri du martxan:
‎Handik, Valderejoko ikuspegi aparta dago, baita hango herriena ere. Bide horiekin gozatzeko aitzakia ederra ematen du urriaren azken asteburuan han egiten duten mendi martxak. Valderejo iragaite klima eremuan kokatuta egonda, gunean egotearen berezitasunak suma daitezke basoetarako zein haitzetarako bidean gora egin ahala.
‎Mendi gazteak esaten zaie aldaketa gutxi jasan, eta eite zorrotza duten mendiei. Denborarekin, ordea, (milioika urteren buruan) kanpoko eragile geologikoek higatu egiten dituzte mendiak eta haien eitea askoz leunagoa eta biribilduagoa izaten da:
‎Lehenengo igoeratik egon da eztabaida, izan ere, printzipioz 1959.urtean Maestri igo zen lehendabizi, baina hor ere zalantzak daude, ez dago batere argi. Gauza ilun askok inguratu dute mendi hau; jende askok esan du mendia igo duela eta gero konprobatu da gezurra izan zela… Izan ere, eskalatzaileek askok jarraitu duten mendia izan da eta prestigio handia ematen du igotzeak. Pikareska hori, bizitzan bezala, mendian ere ematen da.
‎Egin diren proiektuak errepikatzea erraza da, ez ordea, mendian bide bat irekitzea. Hortaz, gure egungo erronka horixe bera da, eskalatzaile askok egin duten mendi horretan bide edo marra berriak deskubritzea.
2014
‎Proiektuko kide Mikel Albisuk argitu duenez," Lan Gaua kontrabandista ohi batekin gauez egiten duten mendi ibilaldi bat da, haren kontakizunak eta pasadizoak zuzenean ezagutzeko". Martxoko ilargi betearekin batera antolatzen dute urtero, Bidasoko Kontrabandisten ibilbideko toki batean.
‎Ibilaldia Lasarte Oriako erdigunera mugatuko da, bertan biltzen baitira memoria historikoaren mapa osatzen duten gune garrantzitsu asko eta asko. Hala ere, astelehen honetan elkarteak Lasarte Oriako etxeetako gutunontzietan banatutako panfletoetan ikus daitekeenez, gune historiko horiek herria inguratzen duten mendietara ere hedatzen dira, soldaduak kanpoaldeko gudalekuetan ere borrokatu zirelako. Horien artean daude aurtengo martxoan Buruntza eta Belkoain mendi artean aurkitu zituzten 120 metro lubaki.
‎«Lau kilometroko errepide asfaltatuak lotzen ditu Etxalar eta Irundik Iruñera doan bide nagusia. Beste aldera, herria inguratzen duten mendietatik barrena segitzen du, Frantziako frontera (herrigunetik 8 kilometrora) zeharkatu eta Sara herri frantses euskaldunera heltzen da. Bigarren mailako errepidea da, askok ibiltzen ez dutena, beraz, eta horrek, nahitaez, areagotu egiten du Etxalarren hein bateko isolamendua.
‎Morkaiko Mendizale Elkarteak interes berezia duten mendi inguruak
2015
‎Pas haraneko bihotzean, Kantabrian, Vega de Pas herria aurki dezakegu, ikuskizun txundigarria osatzen duten mendi malkartsuz inguratuta. Herritik kilometro gutxira, 1.153 metroko horma berde eta grisa nabarmentzen da:
‎Hodei hotzagoak igaro dira, lodiagoak, formaniztunak, sabela berun beltzagoarekin zamatuak. Argi printzak indarra galduz doaz, mendebalderako ibilbide zuzenetik bihurtu eta iparralderantz ematen duten mendi mazelen gainera erortzen dira. Abiatzeko ordua da.
2016
‎Herrian beti izan dute presente 1936ko gerra larrabetzuarrek, Burdin Hesiaren aztarnaz josita baitaude herrigunea eta udalerria inguratzen duten mendietako larreak. Larrabetzu eta Fika arteko lerrotik hautsi zuten defentsa sistema matxinatuek, 1937ko ekainaren 12an.
‎eraman ez nazan. Zer ez nuke emango nik jakitearren zer gertatzen den pareta hauetatik kanpora, zeruertza ixten duten mendietatik harago, maluta erauntsi honetatik landa! Lagunei begiratu, eta oraindik ere normaltasuna noiz itzuliko zain ikusten ditut, ezinezkoa den arren, eta noiz arte eutsiko diogun galdetzen diot neure buruari.
‎Laster herriaren erdigunea bistaratu dute, malda pikoa duten mendi lerdenek inguratua. Mendi horietan elurrak dena estaltzen du, eta zeru gris ilunetik elur izpi bakan batzuk jausten dira.
‎Halatan, aita etxean zegoen aldietan, ahalik eta luzeen egoten ziren elkarrekin, egun pasa egiten zuten Bilbo inguratzen duten mendietan zeuden garagardotegietan, edo ikuskizunetara joaten ziren, edo Casilda parkera ahateei ogi apurrak botatzera. Haietako egun batean, Joe Garson ikusten izan ziren, munduko gizon indartsuena, zeina gauza baitzen ukabil gogorraz hormarik sendoena ere zulatzeko.
2017
‎Maiatzean, Garazi, Belagua inguratzen duten mendi garaietako elurrak urtzen direnean, hik eta nik askotan ikusi dugun Ezka hau gizentzen denean.
‎Eguzkipean jokatu zen domeka goizean Kilimon Trail mendi lasterketaren zazpigarren edizioa. Mendaro inguratzen duten mendietara igo eta lasterketa jarraitzeko egun zoragarria izan zuten zaleek. Ikusteko zegoen, aldiz, beroak saltakariengan izan zezakeen eragina.
‎Baina beste batzuen azpian uda egon liteke. EHko toponimian, nik uste, ‘udalekua’ izan daitekeela, abereek uda igarotzen duten mendiko larre lekua. Kokalekuek ere hori iradokitzen dute.
‎Segurki, ainitz egiten da bide horri buruz, bainan hortarako ainitz gelditzen ere oraino. Omore onez bururatzeko ene gaurko" parabola", nun debru ote da aspaldi huntan aipatzen duten mendi hura, esne errautsez eta burra edo gurinez egina laborariek. Aspaldi huntan juan nahia naiz bandera baten landatzera kaskoan laborari guzien eskertzeko!
2018
‎Aprobetxamendua arautua duten mendietan, bete arautegi hori.
‎Ezin izan dute aurrera egin, ertzainek eragotzi baietete. Guztionak izan eta eraikitzen ari diren erraustegia inguratzen duten mendi bide denak itxi ditu Ertzaintzak.Eta hau nahikoa ez eta indarra ere baliatu du gerora, martxa baketsuan parte hartzen ari zirenak bertan geratu baitira, Ertzaintzak ingurutik alde egiteko eskatzen hasi diren arte. Buzo zuriak, denonak diren herri bide eta mendi magaletik mugitzen ez zirenez, indarra baliatu du modu baketsuan ziren martxa kideen aurka.
‎Ikuspegi zabala menderatzen da hortik: harana eta hura inguratzen duten mendiak, pasabideak eta sarbideak. Forma naturalak babeslekua zehazten du, lurpean ura eta ibaia eskura.
‎Goizueta arroila sakon batean tinkatzen duten mendiak elkarrengandik oso hurbil dira. Hango oihanetan zernahi txori kantari babesten dira.
2019
‎2. Triku/ treku/ tregu, ‘trikuharri’ren lehenengo osagaia, ez zen Aralarren bakarrik erabilia izanen; Sakana alde bietatik inguratzen duten mendietan erabilia izango zen, agian.
‎Ez da erabili izan den izen bakarra Sakana inguratzen duten mendietan. Urbasan, Armorkora; Aralarren, Tricuarria (1523); Andian, Trekua (BB).
2020
‎Pentsatu bezala, hara non ikusten duten mendi lepoaren hasieran zaldi eder eta handi bat. Zuri zuria, lepagain eder bat zuelarik eta isats ugari eta iletsua.
‎Euskal preso eta iheslarien egoerari aterabidea ematearen aldeko Sare Herritarraren" Izan Bidea" dinamikaren baitan, gazte ekimena antolatu dute abuztuaren 29rako; Hernanitik eta Oreretatik abiatu eta Astigarragan elkartuko diren zutabeek osatuko duten mendi martxa.
‎Babak janda eta bigarren ardo pitxerra hustearekin, frantsesen arima herratuak infernura zuzen doazela esan die, purgatoriotik igarotzeko aukerarik gabe. Infernuaren berri eman die ondoren, xeheki, noizbait ere han egon izan balitz bezala, eta, Babilen harridurarako, han noizbehinka kaskotik sua botatzen duten mendiak daudela jakinarazi die. Txarro horretan ari dela, Laurenek hitza hartu eta Bordeleko unibertsitateko geologo batek behin adierazi ziona aipatu die:
‎Txarro horretan ari dela, Laurenek hitza hartu eta Bordeleko unibertsitateko geologo batek behin adierazi ziona aipatu die: nonbait, Lurrean bertan badira alditik aldira sua azaleratzen duten mendiak, Lurraren barrena bera suzkoa omen baita. Laurenek kontatutakoa adituta, belztu du kopeta Txarrok, altxatu da brastakoan aulkitik, eta, ja ere esan gabe, eraman du Babil tabernaren kanpoaldera, besotik irmo helduta; Lauren haien gibeletik abiatu da, nora doazen jakin gabe.
‎Mendia gauez zulo konplize bat da, aproposa han ezkutatzeko, korrika ihes egiteko, nahiz eta, bidean ugari diren azal zatiak erauzi eta zauriak irekiko dizkizuten adar punta zorrotzak, oteak, zuhaitz zainak... Zaunkaka entzuten ditu txakur uniformatuak, zeinek faxismo usaina zabaldu duten mendian eta Europan osoan, Espainian tristura eta gosea; teniente, hemen tela puska bat dago, puta horrek hemendik ihes egin du, urdanga hori biluzik ibiliko da, gozatu ederra hartu behar dugu harrapatzen dugunean. Eta berak korrika jarraitzen du, eta indarra ateratzen du bularrean gordea daraman koadernotik, arnasa hauspotzen baitiote maitasuna, argia, edertasuna eta bizitzaren magma hizpide dituzten orri josi haiek.
2021
‎Biekin baduelarik eite, bietarik eiken da. Hertsatzen duten mendi pareta goraskoak ez ditu leun,
‎Ezinbestekoa da pasioa izatea mendian ibiltzeko, eskalatzen ibiltzeko, edo irteera arrunt bat egiteko. Badira, eta ezagutzen ditut, batere pasiorik ez duten mendi gidariak. Beste lan bat bezala hartzen dute, eta denbora librea dutenean inoiz ez dira eskalatzera joaten.
‎" Kontaezinak diren etxolek inbaditu dituzte Bilbo inguratzen duten mendi magalak, inolako udal baimenik gabe, ezta bizikidetza zein osasun neurririk gabe ere, eta erronka bat dira Bizkaitar hiriburuaren moralitate, osasun, hiri ordena eta paisaiaren edertasunaren aurka.
2022
‎Ibilaldi luzeen ondotik, edo errespetua merezi duten mendiak igan eta, badator elgarrekin gozatzeko mementoa, edari fresko bat eskutan.
‎Esandako guztiagatik, Gipuzkoako mendiak babestearen alde gauden eta aurkeztu diren proiektu eolikoak gerarazteko lanean gabiltzan taldeok urriaren 12an Elosun bukaera izango duten mendi martxei batzeko deia egiten diegu herritarrei.
‎07:30ean hasiko dute eguna Bonozorrotzera eginen duten mendi irteerarekin. Autobus geltokian paratu dute hitzordua.
‎Era berean, irailerako antolatuko duten mendi lasterketa nabarmendu dute, aditzera emanaz geratzeko datorrela. Baita Andramari jaietako txirrindulari lasterketa ere, ekitaldi bereziren bat egingo delako.
‎Alderdi kurdu tradizionalek borroka armatua utzita bazeukaten ere, beste erakunde indartsu bat hasi zen borrokan, Kurdistanen Aske Bizitzeko Alderdia, hain zuzen ere. PKKren ideiekin bat egiten zuten Ekialdeko Kurdistaneko kideek Kandil mendietan jarri zituzten baseak, Iranek, Irakek eta Turkiak bat egiten duten mendi garaietan, eta PKK bera gotortu ohi zen eskualdean.
2023
‎Besteen aldean badu guztiz berezi egiten duen zerbait: aurrez aurre Ararat sumendiko konkor biak dituela eskura, motz motzean... hori bai, erdian dauka Turkiak muga ezarrita, armeniarrek sakratua duten mendia barne hartuta. Etsigarria gidari andereak ezkutatu ezin duen malkoa, otomandarrek orain mende bat eragindako genozidioa eta erreferentzia biblikoa duen mendia gogoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia