2023
|
|
Lan honen helburu nagusia toki erakundeen finantza jardueraren gainean toki erakundeez gaineko lurralde erakundeek (Estatuak, autonomia erkidegoek eta lurralde historikoek) egiten
|
duten
kontrola aztertzea da. Kontrol horrek esamolde berezia du gure antolamendu juridikoan:
|
|
Hori horrela, autonomia printzipioaren erabilera kontrolatzeko betebeharra sortzen da. Beraz, autonomia printzipioak lurralde erakundeek gauzatzen
|
duten
kontrolarekin talka egiten du.
|
|
Ebazpen horiek berez deusezak dira indarrean dagoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/ 2015 Legearen (hemendik aurrera APEL) 47 artikuluak adierazten duen bezala. Horrez gain, ez dugu ahaztu behar ere, Zuzenbideko estatuaren printzipioei eutsirik, toki erakundeen jarduera epaitegiek gauzatzen
|
duten
kontrolaren mende daudela.
|
|
Gainera, finantza jardueraren gaineko kontrol hori bikoitza dela esan daiteke: alde batetik, TAOLk ezartzen duen toki erakundeek hartutako erabaki guztien gaineko kontrol arrunta; eta bestetik, finantza zaintzako organo eskudunek egiten
|
duten
kontrola. TAOLk administrazio harremanen artean toki erakundeek hartutako erabaki ezberdinen legezkotasuna kontrolatzeko sistema ezartzen du; baina, horrez gain, finantza jardueraren esparruan finantza zaintzako organo eskudunek izaera finantzarioa duten espediente batzuen zuzeneko kontrola egiten dute, hasieratik zehaztutako kontrol sakona.
|
|
Gaiaren inguruan hausnarketa hasi dugunetik adierazi egin dugu toki erakundeen finantza jardueran toki erakundez gaineko erakundeek egiten
|
duten
kontrola handia dela eta zuzeneko esku hartzeak baimentzen dituen sistema eratu dela. Kontrol funtzio horiek finantza zaintza funtzioak deitu ditugu eta funtzio horiek Estatuak edo autonomia erkidegoek aplikatzeko ahala dute.
|
|
" kontrolatutako erakundearen barneko antolakuntzan eta egituraketan sarturik dagoen organo batek gauzatzen duenean, kontrolatzen duenaren eta kontrolaren objektua den pertsonaren artean mendetasun organikoa dagoenean..." 242 Barneko kontrol hori legalitate kontrola da, bai, baina ez bakarrik. Toki administrazioetan lan egiteko nazio gaitasuna izaera duten toki administrazioetako funtzionario horiek gauzatzen
|
duten
kontrolak, egintzen gaineko aurretiazko legalitate kontrola izateaz gain, bestelako izaera ere izan dezake, zein eta denbora tarte jakin batean erabakitzeko ahalmena duten administrazio organoek hartzen dituzten erabakien inguruko eraginkortasun kontrola243 Esanahi horretan APArisi Aparisik esaten duenari jarraituz, barneko kontrolaren inguruan hurrengoa adieraz daiteke: Barneko kontrolak kontu hartze funtzioaren artean eta kontrol finantzarioaren artean bereizten du.
|
|
Toki erakundeen finantza jardueraren kontrol tresna eta teknika ezberdinak jorratzeko orduan, finantza jarduera bera aipatu dugunean egin dugun bezala, diru sarreren jarduerari eta gastuen jarduerari zuzeneko aipamena egingo diogu. Baliabide ekonomikoak lortzeko momentuan toki administrazioek jasaten
|
duten
kontrola aipatuko dugu, teknika ezberdinak aipatuz; eta gero baliabide horien erabilerari buruzko zuzeneko aipamena egingo dugu eta horretan ematen diren zaintzak kontuan izango ditugu.
|